Page 1

JELOSKORTASUNA HAURTZAROAN Jeloskortasuna, maite dugunaren arreta edo maitasuna galtzeko beldurra dugunean ematen da. Zehatzago esanda, beldur hori, maite dugun horrek beste bat nahiago duenaren ustetik eratortzen da (ustez izandako hori, galdu izanaren ustea). Inbidiazko jeloskortasuna ere existitzen da: “Beste pertsona horrek duelako, norberak ez duenaren ustea izatea eta lortu nahi izatea“ Haurtzaroan, jeloskortasuna, ordu arte ez bezalako jokabideak agertuaz identifikatu daiteke: bihurrikeria, txikiagoak diren umeen jarrerak izanda‌ Adierazteko modua edozein izanik, denboraren poderioz desagertuz doan sentimendua da jeloskortasuna. Bereziki, umeek gurasoen maitasuna lortzeko lehiatu behar ez dutela ulertzen dutenean. Garrantzitsua da jakitea, jeloskortasuna, ohikoa izaten dela eta beharrezkoa garapen ebolutibo honetan heldutasuna lortzeko

Ohikoa izan arren, jeloskortasunak, familia batzuetan egoera gatazkatsuak edo deserosoak sortzen ditu. Horrelako kasuetan, badira estrategia batzuk baliagarriak izan daitezkeenak egoera bera prebenitu edo bideratzeko: jokabide jeloskorraren aurrean, helduen jarrera aldatzea litzateke. Hala ere, hasierako neurri gisa, eta umearen ezinegona behar adina ez luzatzeko, egokiena sentitzen duen horri buruz hitz egitea da. Umeek beraien gurasoekin sentitzen dutenaz hitz egiten dutenean, gertatzen ari denaz kontziente direla eta gurasoak lagungarri izan daitezkeenaren konfiantza dutenaren adierazle da.


Neba-arreben arteko lehiakortasuna zerbait naturala eta saihestezina da, baina, batez ere familia guztietan ematen den zerbait litzateke (muga batzuk gainditu gabe). Gatazkak, maitasunetik gorrotoraino doazen sentimendu guztien bizipenen ondorioz ematen dira. Sentimendu hauek, besarkada, haginkada, musu, bultzada, laztan edo irainen bidez adierazi ohi dira. Gogoratu behar dugu, neba edo arreba bat izateak, bidaide bat izatea suposatzen duela: jolasteko laguna, imitazio eredu, gatazka iturri, lotura afektiboa edota esanguratsuak izango diren esperientzia anitzen bidelagun. Jeloskortasun jarrerak, familia edo norbanakoak bezain anitzak izan daitezke. Jarrian, ohikoenak azpimarratzen dira:

1. Lehia irekia: hitzez adierazia: "ez dut neba-arrebatxoa maite", "hemendik eraman dezazula nahi dut", etab.

2. Neba-arrebarekiko ekintza oldarkorrak azalduz: hitzetatik ekintzetara pasatzen denean: umeak jostailuak kentzen dizkio neba-arrebari, sudurra estaltzen dio, etab.

3. Gurasoekiko etsaitasuna adieraziz: gogaitzen dituzten jarrerak azalduz: esanak ez beteaz, eskatzen zaionari sistematikoki uko eginez, jateari utziz, oka eginez, janzteari ukatuz, etab. 4. Bere buruarekiko oldarkortasuna azalduz: "nirekin haserretuko zara"‌

5. Bera baino txikiagoak diren umeen berezko portaerak agertuaz: txikiagoa balitz bezala hitz egiten du: gauetan ez dio txizari eusten; gurasoekin batera lo egiteko eskatzen du (ordu arte ez bezala), aita edota amaren beharra exijitzen du lo egiteko; txupetea eskatzen hasten da; bakarrik jateari uzten dio; aspaldi lortutako autonomia galtzen doa, edota beldurra edo haserrealdiak agertzen dira. Finean, lortutako autonomian atzerapausuak ematen ditu.


Txikiagoak diren umeen jokabide edo desegokiak diren jokabideen aurrean, jaramonik ez egitea gomendatzen da (ez zaitezte eztabaidetan sartu, lasaitu eta pazientzia izan). Adibidez: ume txiki baten moduan hitz egiten hasten bada, bere adineko umeek bezala hitz egin arte jaramonik egingo ez diozuela esan adierazi diezaiokezue (bere adina aipatuz); zuekin lo egin nahi baldin badu edo ez badu bakarrik jantzi nahi, lasaitasunez, ordu arteko errutinak eta estrategiak mantendu (Adibidez, lo egiterakoan: ipuina irakurri, musu bat eman eta bihar arte. Haserrealdietan: “lasaitu arte ez dizut jaramonik egingo” adieraziz, edota mota honetako mezuak errepikatuz: “badakizu txamarra bakarrik janzten, beraz jar ezazu ogitartekoa prestatzen dudan bitartean…” Guzti hori haserretu gabe eta naturaltasunez adierazita.

Era berean, garrantzitsua da …:

• Seme-alabei, behar dutenean, laguntza eskaini, ulertzen ahalegindu eta babesa ematea. Ez utzi zuen babesa eskaintzeari bestea edo besteak jeloskor daudelako. • Seme-alaben jokabideak kudeatu, betiere beraien emozioak adierazten utziz (edozein dela: poza, haserrea, amorrua, irrika …). Beraien sentimenduak ulertu eta izena jarri (Bereziki, jokabide aldaketa eragiten dioten sentimenduei: “badakit haserre zaudela, baina…”, ”triste zaude aitari agur esan behar esan diozulako, baina lasai, laster ikusi duzu berriz, bitartean joan gaitezke…”). Beraien jokabideen ondorioak ikustarazi eta jokabide “desegokiei” alternatibak (jokabide egokiak) eman.

• DENBORA ESKAINI. Seme edo alabarentzako soilik izango den denbora (atsegina izaten da familiaren parte sentitzea; norbanako bakoitzak momenturen batean edo beste protagonismo pixka bat izatea)


• Berarekin JARDUERAK EGIN. Bere adina eta gaitasunak kontutan hartuta (igerilekura joan, bere adinera egokitutako ipuinak irakurri, gustuko duen horretara jolastu, abestiak abestu…). • ERREFORTZU POSITIBOAREN BIDEZ, BALORATU (goraipatu, laudatu, besarkatu, musukatu, laztandu...). Esfortzua, ikaskuntza berriak edota, edozein lorpen baloratu, txikia bada ere. Poza, satisfazioa sentituko du lehen egiten ez zekiena egiten dakiela konturatzean edo zenbait aspektutan hobetu duela ikusita. Berak sentitzen duen barne sentimendu atsegin hori eta helduaren kanpoko berrespen eta konfiantza, aurrerapausoen motor bilakatuko da. Aurkezten zaizkion oztopoak edo zailtasunak gainditzeko sostengu izango da. • JOLASAREN BIDEZ, BERE GAITASUNAK TREBATU. Etxean nahiz kalean. • Aurrerago, bere neba-arrebarekin jolastera animatu: garrantzitsua da modu naturalean elkarrekin jolastea (abestiak abestu, dantzatu, dantzak prestatu, ikasgelan ikasitakoa partekatu…). • UMEAREN AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATU. Seme-alaben bidelagun izan behar dugu, eredu izan behar gara. Zailtasun txikiak behar dituzte hazi eta autonomo izateko. Soilik haurtzaroko abantailak indartzea, erantzukizun txikiegia izan daiteke eta beraz bere eguneroko ikaskuntza pobretu daiteke. Jarrera babesleegiak saihestu behar ditugu (“beraien ordez hitz egin”, “beraien jostailuak batu”, “zapatak kendu eta zapatilak jantzi”, etab.). • HARREMAN SOZIALAK SUSTATU, beste ume batzuekin harremantzeko egoerak edo tokiak erraztu edota bilatu. • Azkenik, aldaketei egokitzeko, ohitzeko denbora eman. Pazientzia izan behar duzue beraien jokabide eta emozioak modu egokienean bideratzeko: EZ hitzari erabilera egokia eman, eta egin ez dezakeenaren aurrean egin dezakeena adierazi.


Horrez gain, ondorengo elementuak kontutan izan ditzakezue:

LAGUNGARRIAK DIREN JARRERAK

SAIHESTU BEHARREKO JARRERAK

Jeloskor sentitzea naturala den zerbait bezala hautematea

Seme edo alabaren jarrera jeloskorra dramatizatu

Maitasuna eman eta seme-alabekin familiako proiektu, ilusio eta balioak partekatu, familiaren partaide aktibo sentiaraziz

Ume batetiko lehentasuna adierazi edo pribilegioak eskaini

Gauzak, mesedez eskatzen, eskerrak ematen eta barkamena eskatzen irakatsi

Haserretu, errieta edo zarata egin edota maiztasunez iraindu

Maite dituzuela adierazi Neba-arreben arteko jolasa sustatu, baita guraso eta seme-alabena ere

“Horrela portatzen bazara aitak/ amak ez zaituzte maiteko� esaldia Jarrera desegokien aurrean barre egitea

Arreta eskaini eta maitasun keinuak egin maitatuak direla hautemateko

Gurasoak, seme edo alaba nagusiarekiko maitasuna ezkutatzea

Familian ezarritakoa arauak errespetarazi. Familia dinamikan arauak ezarri. Araua hausten duenak ondorioak izango dituela adierazi

Aurrerago eman daitezkeen nebaarraben arteko liskarretan berehala eskuartzea Ondo portatuko denaren hitza emanaraztea

Sentitzen dutena askatasunez adieraztera animatu, beraien tristura eta poza konpartitu ahal izateko

Neba edo arreba txikiarekin keinu maitekorra agertzean, gehiegizko adeitasuna eskaintzea

Txikiak gineneko istorioak kontatu: neba-arrebekin bizitakoak

Seme-alaben arteko konparazioak

Nagusiena izatearen abantailak zerrendatu Txikiagoak diren umeen jokabideen aurrean tolerante agertu

Gehiegizko arreta eta ardura Seme edo alabaren zailtasunak bera aurrean dela, beste batzuei kontatzea


Familian gaia lantzeko eta dibertitzeko pelikula: “El Bebé Jefazo” (TheBossBaby)

Kontatzeko istorioa:http://www.clubpequeslectores.com/2015/03/21libros-infantiles-celos-rivalidad-hermanos.html Informazio gehiago: Juan Manuel Ortigosa Quiles (2002): “Mi hijo tiene celos”. Ediciones Pirámide Erreferentziak eta bibliografia

ETXADI. 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako doako Orientazio Zerbitzua. Egin zure kontsulta telefonoz (944051549. Ostegunero: 11:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30etara) edo Leioako Udaleko webguneko inprimakia betez PSIKOLAGUN http://www.leioa.eu/

Jeloskortasuna haurtzaroan (1)  
Jeloskortasuna haurtzaroan (1)  
Advertisement