Page 1

ZINE

- MAGA

! U T R 21 GE EVISTA ARIA - R

ALDIZK

I. O B.H.

G AMANIE S . S . I.E

Ariadna, 3ยบC


2

Biltzen, una actividad entre culturas

! U T G E R 21

Aurkibidea • Índice

• Egunerokoak (pág. 3 or.)

• Actividades de Agenda 21 (págs. 10-11 or.)

• Esquí y exposición fotográfica (pág. 4 or.)

• Zientzia proiektua (págs. 12-13 orr.)

• Teknokogia eta bizipenak (pág. 5 or.)

• Barnetegiak (págs. 14-15 orr.)

• Argudioen lehia (pág. 6 or.)

• Gogoko jantziak (pág. 16 or.)

• Charla literaria (pág. 7 or.)

• Alphabet Soup (pág. 17 or.)

• Rincón del sordo (pág. 8 or.)

• Musika denborapasak (pág. 18 or.)

• Menú de 1ºD (pág. 9 or.)

• Igarkizunak (pág 19 or.)

INTERKULTIURALITATE PROIEKTUA • PROYECTO DE INTERCULTURALIDAD

Durante varias sesiones diferentes clases de nuestro centro ( 2º de ESO y algunos grupos de 1º de ESO) hemos llevado a cabo unas sesiones interculturales con el grupo Biltzen. Han venido unos monitores de diferentes países. Eso es una de las cosas que más nos ha llamado la atención, ya que durante unas horas nuestros “profesores” han sido chicos y chicas de diferentes nacionalidades y culturas ( Angola, Ruanda, Marruecos) Después de presentarnos y darnos a conocer, hemos trabajado varios temas. Entre ellos, las dificultades que tienen las personas cuando llegan a un país que no es el suyo ( el idioma, la integración, diferentes costumbres y hábitos, etc). Pero también de todo esto se aprende porque adquieres nuevos conocimientos, aprendes otra lengua, conoces gente de otros lugares y todo ello hace que se enriquezca nuestra cultura y nuestros conocimientos. Hemos aprendido que el respeto es básico para que haya una buena convivencia y que hay que respetar al diferente. Por ejemplo, en una de las sesiones comparamos varias fotografías. En ellas se apreciaba lo diferente que es el modo de vida, dependiendo del continente. Así, en las aulas de África no había ordenadores, había muchos más alumnos en cada clase. La forma de vestir también era muy diferente, pero en todos ellos la gente intentaba cuidar su imagen. Por todo esto, pensamos que han sido muy interesantes estas sesiones, porque hemos aprendido que, a pesar de ser diferentes nos tenemos que respetar unos a otros y entre todos podemos mejorar aprendiendo cosas de los demás.


3

Geure egunerokoak Urriaren 27a Hau da nire lehen aldia nire sentimenduak kontatzen ditudana eta gainera paper batean. Nik ez daukat besteenganako hainbeste konfiantzarik sentitzen dudana kontatzeko. Batez ere, beldurra eta urduritasuna eragiten didate besteek pentsatzen dutenak. Beste gauza batek, berriz, alaitasuna ematen dit: Judizmendira joaten naizen guztietan ikusten dut nire ametsetako mutila. Berak badaki nik gustuko dudala, baina berak nitaz zer pentsatuko du? Nik batzuetan uste dut hobe dela ez jakitea okerrago ez sentitzeko, eta kasu honetan, nik nahiago nuke ez jakitea. Zoritxarrez erantzuna badakit, baina hori ez du inork jakingo, nire kolkorako gorde nahi dudalako. Beno, oraingoz konformatzen naiz ikustearekin eta hemen utziko diot nire sentimenduak kontatzeari, gaurko eta betirako bukatutzat emango dut eguneroko hau.

Azaroaren 2a Gaur altxatu naiz zer egingo dudan eta zer gertatuko den pentsatzen.Txikitatik eta ez dakit zergatik axola zait nitaz pentsatzen dutena. Lotsatia naizelako, lagunak bizkor egiten ez ditudalako, lagun batzuk betirako ez direlako eta joaten direlako... Orain ez daukat lagun gutxi. Eta horrelakorik ez gertatzeko, hau da, lagunik gabe ez gelditzeko, neure buruari proposatu diot aldatu behar dudala, eta horrela izango da. Eta egunerokoa bukatutzat emango dut.Aio

Azaroaren 7a Aupa! Azkenean gaua ailegatu da, urduri nago zer jarri ez dakidalako, baina aldi berean gogoa nuen eguneroko bat idazteko, ez dudalako inoiz idatzi. Gaur goizean esnatu naizenean, oso nekatuta sentitu naiz, baina eskolan ahal izan dudan gehien ahalegindu naiz. Zoritxarrez oso motel pasatu zait goiza. Sartu naizenean Itziarrek esan dit niri tokatzen zitzaidala egunerokoa idaztea eta goiz osoa eman dut zer jarriko dudan pentsatzen. Duela gutxi esan zidaten, eskolako lagun bat, neska batekin zebilela. Neska hori gu baino bi urte gehiago ditu, altua da, jatorra eta tipo ona du. Enbidia pixka bat ematen dit, baina espero dut lehenago edo geroago neuk ere edukiko dudala neskalagun bat edo. Hau bukatzen ari naiz eta telebista ikusi ezin dudanez, eztabaida famatu hori dagoelako, ohera sartu egingo naiz eta bihar ea zer gertatuko den pentsatzen arituko naiz, loak hartu arte. Agur

EUSKARA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE EUSKARA

Azaroaren 10a

Aupa! Azkenean gaua ailegatu da, urduri nago zer jarri ez dakidalako, baina aldi berean gogoa nuen eguneroko bat idazteko, ez dudalako inoiz idatzi. Gaur goizean esnatu naizenean, oso nekatuta sentitu naiz, baina eskolan ahal izan dudan gehien ahalegindu naiz. Zoritxarrez oso motel pasatu zait goiza. Sartu naizenean Itziarrek esan dit niri tokatzen zitzaidala egunerokoa idaztea eta goiz osoa eman dut zer jarriko dudan pentsatzen. Duela gutxi esan zidaten, eskolako lagun bat, neska batekin zebilela. Neska hori gu baino bi urte gehiago ditu, altua da, jatorra eta tipo ona du. Enbidia pixka bat ematen dit, baina espero dut lehenago edo geroago neuk ere edukiko dudala neskalagun bat edo. Hau bukatzen ari naiz eta telebista ikusi ezin dudanez, eztabaida famatu hori dagoelako, ohera sartu egingo naiz eta bihar ea zer gertatuko den pentsatzen arituko naiz, loak hartu arte. Agur


4

Esquiando en Valdezcaray El día 6 de Febrero de 2012 las clases de 2ºESO fuimos a esquiar a Valdezcaray. Nos tuvimos que levantar más pronto de lo habitual, pero valió la pena. En el autobús fuimos con algunos alumnos de Jesús Obrero. Al llegar a Valdezcaray nos montamos en un telesilla de seis en seis y llegamos hasta las pistas. Una vez allí almorzamos y después nos pusimos los esquís. Cuando salimos a las pistas nos dividieron en grupos y nos enseñaron algunas cosas básicas del esquí, como: avanzar, frenar en cuña y subir de lado. A continuación volvimos a la cafetería para comer. Después nos dejaron tiempo libre para ir a esquiar, pero a una hora teníamos que regresar a la cafetería ya cambiados y sin los esquís. Cuando estuvimos todos allí fuimos otra vez al telesilla para volver a casa. Nos montamos en el autobús y regresamos muy contentos por el día que habiamos pasado a pesar del mal tiempo que hizo ya que se pasó casi todo el día nevando y había mucha niebla. Rukay-ya y Marina 2ºC HEZIKETA FISIKOKO MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN FÍSICA

Kontasteak lantzen Alternatiban

DBHko 3. eta 4. mailako alternatibako ikasleek aurreko hilabetean aurkeztu genuen guk egindako “KONTRASTEAK” izeneko erakusketa. Gure asmoa izan da erakustea nola bizi diren beste lekuetan gure bizimoduarekin alderatuz. Espero dugu guztiok disfrutatzea erakusketa honetaz.

Los alumnos de 3º y 4º de ESO de alternativa, el mes pasado presentamos un proyecto llamado “CONTRASTES” hecho por nosotros. Nuestra intención ha sido comparar nuestra forma de vida con otro tipo de realidades diferentes. Esperamos que todos disfrutéis con nuestro trabajo.

GIZARTE ZIENTZIAK MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE CIENCIAS SOCIALES


5

Construyendo puentes Los alumnos de 1º de la ESO hemos estudiado el tema de las estructuras. Para afianzar los conocimientos adquiridos hemos diseñado y construido la maqueta de un puente. Para la fase del diseño hemos realizado un cálculo de los esfuerzos que debe aguantar nuestro puente. El profesor nos puso la condición de que el puente tenía que soportar 5 kilogramos, por lo menos, y que debíamos hacerlo de cartulina y papel… Después de la etapa diseño nos pusimos a construir y más tarde realizamos un ensayo de control de aguante de peso y los resultados fueron satisfactorios. Parece mentira que dándole la forma adecuada al papel pueda aguantar tanto peso… Como siempre al realizar este trabajo nos hemos puesto en grupos, colaborando todos, y en un ambiente diferente como es el aula-taller. Mahycol y Dibi, 1º E TEKNOLOGIA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE TECNOLOGÍA

Bizipenak

Ni txikia nintzenean, bi urte edo izango nituen, Torreviejako (Alikante) pasealeku batetik nenbilen nire ama eta amonarekin. Han pasealekuan zeuden mutil batzuk “Hip Hop” dantzatzen ari zirela ikusi nuen. Bat-batean ni dantzatzen jarri nintzen pasealekuaren erdi-erdian, aurrean zeuden mutilak imitatuz. Denek barre egin zuten, nik dantzatzen nuen bitartean. Izan ere, jendeak ia niri arreta handiago jartzen zidan, mutilei baino. Bada, holako batean mutil batek burua lurrean ipini zuen eta biraka hasi zen. Nik imitatu nahian, eskuak lurrean ipini, hanka bat altxatu nuen eta eskua irristatu zitzaidan. Horren ondorioz, burua lurraren kontra jo nuen. Bat-batean mutilak hurbildu zitzaizkidan, zer gertatu zitzaidan ikusteko. Orduan nire amak hartu ninduen eta hirurok etxeratu ginen.

Hiru urte nituen, beraz oso txikia nintzen. Asteburua zen eta nire gurasoak eta hirurok sofan etzanda geunden Heidi ikusten. Heidiren laguna Clara, gaixorik zegoen eta ez zuen botika hartu nahi. Nik tristura sentitu nuen berarengandik, sofatik altxatu nintzen eta nire gurasoen logelarantz abiatu nintzen. Orduan eskuoihal batzuk hartu nituen armairuaren goiko aldera ailegatzeko asmoarekin. Izan ere, armairuaren goiko aldean botika guztiak zeuden. Honela, apiretal botila hartu eta guztia edan nuen. Hamar minutu pasa ziren eta nire gurasoak oso larrituta zeuden, egongelan azaltzen ez nintzelako. Bat-batean, nire bila hasi ziren eta beren logelan sartu zirenean … han aurkitu ninduten etzanda. Berehala ni hartu eta ospitalera eraman ninduten. Han sabela garbitu behar izan zidaten eta honela sendatu nintzen.

Ruth, 2.B

Argitan, 2.B

EUSKERA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE EUSKERA Hasteko kontatuko dudan gauza aspaldikoa da. Agian ez naiz ondo gogoratzen, baina gogoratzen dudan gauza da nik 6 urte nituela eta nire nebak bat edo bi urte zituela eta herrian geundela. Nire herriko etxeak bi solairu zituen eta goiko solairuan 3 balkoi zeuden. Egun batean ni balkoi batean bi burdinen artean burua sartu nuen eta gero beldurrez ezin nuen atera. Nire aitak ikusi bezain laster igo zen, eta burdin barrak zabaldu zituen, ni ateratzeko. Nire aita izututa zegoen, baina lortu zuen nik burua ateratzea. Geroago bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean ni, nire neba eta nire lehengusu Braian joan ginen zelai batera jolastera. Bat-batean txakur bat lursail batetik atera zen eta gure atzetik etorri zen. Gu hirurok beldurtuta, korrika hasi ginen. Braianek azkarrago alde egin zuenez, gure gurasoen bila joan zen. Bitartean Imanol eta biok hor geratu ginen. Orduan txakurrak Imanol lurrera bota zuen eta kuleroan koska egin zion. Azkenik gure gurasoak korrika etorri ziren eta baita txakurraren jabea ere. Izualdia pasatu eta gero azaldu zigun kume bat zela eta jolastera zetorrela. Bukatzeko txakurra berriro lursailera sartu eta denok lasaitu ginen. Itziar, 2.B


6

Argudioen lehia Tabernetan erre edo ez... Tabakoaren Aurkako Lege Berria, aurreko 2006ko Espainiako Tabakoaren Aurkako Legea berritu asmoz, 2011ko urtarrilaren 2an indarrean sartu zen lege espainiar bat da. Bere ondorio garrantzitsuena jendaurreko edozein leku publiko ireki edo itxitan erretzeko debekua da. Salbuespen batzuk izan ezik, erabateko debekuaz mintzatu daiteke. Guztiok dakigunez, erretzea ez da batere osasungarria. Tabakoaren erruz, gaixotasun batzuk izateko aukerak handitzen dira. Baina kaltegarriena erretzen duten pertsonengandik hurbil dauden gizasemeak dira, beraiek ere kaltetzen direlako. Argi dago tabernetan edonor sar daitekeela, umeak, agureak, erretzeari uzten ari zaizkion pertsonak, eta abar. Eta beraiek ez dute besteen kea usaindu beharrik. Erre nahi baldin baduzu, zure aukera da, baina besteei kalte egin gabe. Gainera, tabernetan erretzea debekatzen bada, seguruaski jendeak gero eta gutxiago erre egingo du. Hori ona izango zen, jendeak bizitza osasungarriagoak izango zituelako. Hau guztia dela eta, tabernetan erretzeko debekuaren alde nago. Debeku honi esker, jendeak bizimodu osasungarriagoak izateko aukera gehiago izango dituelako. Maitane Gutiérrez, 4.D

EUSKARA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE EUSKARA

Gorputzaren kanpoko irudia... Guztiok nahi dugu irudi polita izatea, hortz zuri eta simetrikoak, ile polita eta, gainera, ikusgarria eta bestelako zenbait gauza. Betidanik egon dira horrelako asmoak eta“aspirazioak”, batzuetan burura etortzen zaizkizunak, baina gero ahaztendituzunak. Orain arazoa da momentuoro gogoratzen dizutela, “polita izan behar zara”, “besteek zuk baino azal leunago dute”, eta abar. Adibidez, telebista pizten baduzu, hiru iragarkietatik gutxienez bat da koloniak, kremak, azalak dituen “gauzatxoak” konpontzeko, txanpua ilea disdiratzeko… Nik ez dut esan nahi gaizki dagoenik zure itxura zaintzea, ezta gutxiagorik ere, bakarrik esaten dudana da, benetan gauza horiek guztiak, “potinge” horiek guztiak…ea beharrezkoak diren. Ondo dago zure gorputzarekin eroso sentitzea, baina gorputz bakoitza pertsona batena da, eta pertsona horrek ezin du bere gorputza aldatu, zure gorputza da eta egin dezakezun gauza bakarra suntsitzea da. Jarraitzeko, aipatu nahiko nituzke pasareletan eta horrelakoetan agertzen diren neska anorexikoak eta bulimikoak, esaten dutenak ezin dutela jan eta horrelako tontakeria piloa, jatea gauza bikaina da eta niri inbidia baino, neska horiek pena ematen didate, gizajoek ezin dute nahi dutena jan, ez beren gorputzak ez dielako uzten, diseinatzaileek ez dietelako uzten baizik. Eta hori oso gauza interesgarria da, MODA: pasarelak, jantziak, modeloak, denak hain finak, hain politak, hain irrealak, neska eta mutil hauek guztiek ezin dute nahi dutena egin eta ,hala eta guztiz ere, jendeak beraiek bezala izan nahi du. Honekin guztiarekin amaituko dut esanez, kanpo irudia zaintzea ondo dagoela, baina kontuz, guztia ez da erakusten diguten bezala. Leire de la Presa, 4.D


7

Roberto Lastre nos visita El pasado 15 de Marzo el escritor y editor cubano Roberto Lastre vino al instituto para hablarnos de la escritura de su novela “La conspiración de los siglos” y la ayuda que supuso Internet y las nuevas tecnologías a la hora de su elaboración. La charla se desarrolló en la Biblioteca y estaba dirigida a alumnos/as de 4ºde ESO. Nos pareció muy amena e interesante. El punto de partida de la novela es atractivo ya que se produce un hecho insólito. La ciudad de Vitoria-Gasteiz amanece una mañana de marzo de 2012 sin electricidad ni agua ni comunicaciones telefónicas. De repente todo el mundo aparece disfrazado en una feria de comercio por trueque. Con esta premisa argumental, se va tejiendo una historia realmente apasionante. Para buscar la explicación a todo esto, hay que remontarse a la Edad Media, cuando se va ideando un plan. Dicho plan consiste en acabar en el año 2012 con el sistema actual, proponiendo una nueva vida sin clase política. Los ideólogos de todo estro fueron los templarios medievales, un cabalista judío y el viejo señor de la montaña Hassan i Sabbah. Después de que el autor nos contase las líneas maestras de su obra, vino el momento de las preguntas. Así, por ejemplo le preguntamos cómo fue configurando los personajes, qué datos recogió de Internet, cómo reprodujo escenarios del pasado y lugares desconocidos, qué estrategias y tácticas utilizó para narrar los hechos, de dónde partieron las ideas, etc. Como se ha dicho, nos pareció una forma diferente de acercarnos la literatura y de provocar un interés para leer este y otros libros de la misma o de diferente temática. DEPARTAMENTO DE LENGUA CASTELLANA • GAZTELANIAKO MINTEGIA


8

El rincón del sordo IV Muestra de cine y discapacidad de la Fundación Zuzenak

Entrevista a Cleydys - ¿Qué te pareció la salida al Artium? Me pareció muy interesante porque la película era para personas con discapacidad. - ¿Qué has aprendido con la película? He aprendido que tengas el defecto que tengas, tu familia siempre permanecerá a tu lado. No importa si tenemos dificultades porque con el tiempo se puede aprender y superarlas por muy difícil que sea. - ¿Te parece interesante este tipo de salida? Sí. La película se refiere a la vida real y mi compañero Jordan y yo nos sentimos muy bien porque había intérpretes de lengua de signos, subtítulos, auriculares... - ¿A quién recomendarías estas películas? A muchas personas que no tengan este tipo de problemas para que vean que es difícil poder comunicarse con otras personas y así no se burlen de ellos por ser diferentes. - ¿Qué destacarías de la película? Me llamó mucho la atención los dibujos que su padre le hacía a Marieta porque cuando nació comenzó a dibujar a todas las personas que conocían a Marieta. Para él era como si fuese una Biblia donde estaban todos los recuerdos. La niña tenía buena memoria para acordarse de todas las personas que le rodeaban. Su padre decía que era como un mapa con todos los nombres del mundo. - ¿Qué te parecieron los sistemas utilizados durante la emisión de la película? Me pareció espectacular ya que nadie tuvo problemas para escuchar o para seguir la película.

ORIENTABIDE MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE ORIENTACIÓN

La Fundación Zuzenak con el doble objetivo de lograr la integración de las personas con discapacidad, sea cual sea, y sensibilizar a la sociedad de esta realidad celebró una nueva edición de la Muestra de Cine y Discapacidad, enmarcada bajo el lema “Un tren de valores hacia la inclusión”. En esta IV edición que tuvo lugar del 28 al 1 de diciembre en el Museo Artium de Vitoria, se proyectaron películas sobre discapacidad y dos cintas “Bon Appetit” y “María y yo” (autismo). Son proyecciones audiodescritas para personas ciegas y con subtítulos de colores para personas sordas lo que implica una gran novedad. Al finalizar cada proyección se abría un coloquio con profesionales del sector como Juanma Bajo Ulloa (director alavés) La muestra arrancó con la celebración de una gala de presentación, reservada para el viernes 25 de noviembre, que contó con la presencia del actor vitoriano Unax Ugalde, en la que se presentaron cada una de las jornadas, se reconocieron a personalidades y entidades del mundo del cine que han mostrado su lado sensibilizador y se contó con la participación de personas con discapacidad que realizaron sketchs en diferentes ramas artísticas. Dicha muestra se dividió en dos secciones; la primera “Cine, Valores y Realizadores” que se llevó a cabo el lunes 28 y el martes 29 de noviembre. La segunda sección denominada “Cine accesible Para ti, Para tod@s tuvo lugar el 30 de noviembre y el 1 de diciembre. Esta última jornada fue dirigida también a todo el público, pero especialmente al alumnado, tenga o no discapacidad. Desde el aula de agrupamiento de discapacitados auditivos de este Instituto, tras ser invitados a dicha muestra, acudimos, tanto Cleydys como Jordan. el día 1 de diciembre de 9:30 a 12h. para poder ver la proyección del documental “María y yo”. Para ello contamos con la ayuda de una Intérprete de L.S., y además con subtitulado y bucle inductivo.


9

1º D nos invita a comer en casa... Patatas a la importancia INGREDIENTES:

•2 patatas medianas por comensal •½ cebolla •2 huevos(o más para rebozar) •1 diente de ajo •leche entera •caldo •aceite de oliva virgen extra •azafrán •perejil •sal

Alan, 1.D

PREPARACIÓN:

Se pelan las patatas y se cortan en rodajas gruesas. Se pasan por harina y huevo batido. Se fríen en aceite humeante hasta que doren.Se van colocando en una cazuela. Para la salsa se corta cebolla y se pone al fuego con tres cucharadas soperas de aceite para que se vayan rehogando. Se añade a la cazuela con las patatas. Se añade el caldo y la leche junto con un mojo de azafrán. En un mortero mojaremos por último el perejil y el ajo con algo de sal. Se echa a las patatas. Se deja cocer todo durante unos treinta minutos, y se deja reposar otros diez. Se sirven calientes.

Rollos de pollo con jamón y queso INGREDIENTES:

- 4 pechugas de pollo. - 4 lonchas de jamón de york extra. - 4 quesitos en porciones desnatados. - 1 cucharada de aceite de oliva. - 1 vaso de agua caliente. - 1cubito de caldo concentrado de ave. - Sal. - Pimienta blanca molida. - Zumo de un limón. - Romero.

Mikel, 1.D

Tortitas INGREDIENTES:

•3 huevos •150g. de mantequilla •3 vasos de leche •4 cucharadas de azúcar •300g. de harina •Una pizca de sal •2 cucharaditas de levadura

Alejandro, 1.D GAZTELANIAKO MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE LENGUA CASTELLANA

PREPARACIÓN:

1- Cortar las pechugas limpias de grasa lo más finas posible (o pedir en el mercado que nos lo hagan).Rociar con zumo de limón y salpimentar. 2- Colocar una loncha de jamón cocido encima de cada uno de los filetes de pechuga y extender encima un quesito desnatado; enrollar y sujetar con palillos. 3- Dorar los rollitos en una sartén con una cucharada de aceite, verter el cubito de caldo disuelto en un vaso de agua caliente, picar el romero y cocer a fuego suave unos quince minutos. 4- Servir caliente adornados con romero.

PREPARACIÓN: 1. Se baten los huevos, luego se añade el azúcar y se continúa batiendo. 2. Una vez batidos los dos ingredientes, se deshace la mantequilla y una vez líquida se añade a la mezcla. 3. Luego se echa la leche y se remueve todo. 4. Finalmente se añade la harina hasta conseguir una textura un poco espesa y se le añade la levadura. 5. Se precalienta la sartén a fuego fuerte con un poco de mantequilla para evitar que se pegue, se echa medio cazo (el de servir la sopa) en la sartén y se tuesta al gusto del consumidor. Adorno: En platos individuales se sirven 2 tortitas con chocolate por encima y la nata se sirve haciendo una cenefa alrededor.


10

Samaniego se mueve El pasado 8 de Marzo los/as alumnos/as del todo el instituto celebramos el día de Agenda 21. El lema de este año era La alimentación sostenible / Elikadura jasangarria. Fueron muchas las actividades realizadas. Cada grupo participó de manera activa y de todos aprendimos que es muy importante y necesario cuidar nuestro medio ambiente y que es posible que cada uno de nosotros contribuyamos a ello día a día. Aquí tenéis un breve resumen de lo que hicimos:

Eskalatzea

2.B eta 2.Dkoak eskalatzera joan ginen. Kartutxo-lehiaketa parte hartu eta gero, Ariznabarra Gizarte-Etxera joan ginen. Birziklatzea oso inportantea dela ikasi dugu. Han, rokodromoan eskalatu egin genuen. Bizitza osasungarria oinarrizkoa da eta kirola egitea honen barruan dago. Oso ondo egon ginen eta beste egun batean joateko gogoekin atera ginen. Horretaz gain, AMVISAko ingurumenari buruzko hezitzaile bat etorri zitzaigun. Berak nola aurreztu ura azaldu zigun. Ahalegin txiki bat egin ondoren, hainbeste ura aurreztea posiblea da. Ura erabiltzen dugun bakoitzean, azaldutako gauzak kontutan hartu behar ditugu.

Etxalde ekologikoa

1.Bko eta 1.Dko ikasle guztiak Añua herrira joan ginen Izarlur izeneko landetxe ekologiko bat bisita egitera. Han asko ikasi genuen. Esate baterako, leku honetan ez dituzte ongarri kimikoak erabiltzen, behiek ematen dutena baizik. Oilategi bat hegoaldeari begira zegoen, eguraldia aprobetxatzeko eta traktore baten ordez asto bat zegoen, golde batekin lan egiten. Oso ondo pasatu ginen eta hemengo produktuak erabiltzea hobe dela ikasi genuen.

Deporte en Ibaiondo

Los alumnos de 1ª A, C, E y F pasamos la mayor parte de la mañana en el Centro Cívico Ibaiondo. Antes de esto, vimos un vídeo sobre el consumo responsable en el aula para concienciarnos de lo importante que es cuidar el medio ambiente. Más tarde nos dirigimos andando a coger el tranvía, medio de transporte ecológico. En 15 minutos llegamos a Ibaiondo. En coche por ejemplo nos habría costado más tiempo y más dinero. Allí nos dividimos en tres grupos. Cada grupo jugamos a un deporte diferente y luego fuimos rotando. Los deportes eran Baloncesto, Base Ball y un juego llamado Ultimate, que consistía en llevar un disco a una parte de la cancha haciendo pases. Tras finalizar estas actividades volvimos al instituto en tranvía. Fue una bonita mañana, diferente, y aprendimos que tenemos que utilizar energías renovables, medios de transporte ecológicos y hacer actividades saludables, como el deporte.


11

gracias a Agenda 21 La huella ecológica

Antes de saber cuál era nuestra huella ecológica, los alumnos de 2º vimos dos vídeos. El primero de ellos nos mostró datos muy relevantes sobre el consumo actual. En el otro aparecía una señora que vivía en una zona rural y nos enseñaba cómo se puede vivir bien sin malgastar apenas energía. Con la actividad de la huella ecológica nos dimos cuenta de que en muchas ocasiones consumimos de forma innecesaria. Esto supone un perjuicio para el medio ambiente. También estuvimos en un taller de cocina “de guerrilla”, en el que aprendimos cómo se pueden preparar alimentos y consumirse de forma saludable y sostenible. De este modo hicimos boquerones y gominolas de fruta, sin el uso del fuego.

Muévete, conoce y aprende

Alumnos y alumnas de 3º tuvimos la oportunidad de disfrutar de la charla interactiva de Joxe Bergara, profesor del IES Badaia de Nanclares. Algunos de nosotros ya lo conocíamos por su participación en el programa de TV Pekín Express. Nos habló de lo enriquecedor que es conocer otros países y culturas. También nos explicó que hay formas de movilidad que respetan más que otras el medio ambiente. Además, fuimos a las Aulas de Consumo/ Kontsumo Gelak, donde nos explicaron qué se entiende por Alimentación Sostenible. 3.Bko ikasleak Olarizuko Baratzeetara abiatu ginen. Autobusez joan ginen. Autobusa garraio ekologikoagoa bat da (kotxea baino) eta erabiltzea komenigarria da hiritik mugitzeko. Han, hazitegi bat ikusi genuen eta nolakoa den nekazaritza ekologikoa azaldu ziguten.

Otazuko nekazaritza

4. mailako ikasle guztiak Otazu herrira abiatu ginen. Otazu Gasteiztik bost kilometrotara dagoen herri bat da eta bizikletaz joan ginen. Han UAGAko nekazari bat gauza asko azaldu zizkigun. UAGA Arabako nekazaritzako sindikatua da. Adibidez, zeintzuk ziren bere ordainketak esan zigun, erabilitako izurritzaileak, etabar. Hemengo produktuak erabiltzea gomendatu zigun, kalitatezkoak direlako eta ez dagoelako bitartekorik. Azalpen hauek entzun ondoren, institutura itzuli ginen bizikletaz.


12

ZIENTZIA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE CIENCIAS


13

Elikagai bilketa DBH-ko 3. eta 4. mailako ikasleak gara, eta ikasturte honetan, Arabako Elikagaien Bankuaren elkartearekin kontaktuan jarri gara, gure laguntza eskaintzeko nahian. Elkartearen lanak elikagaiak modu onean batzea eta behartsuen artean banatzean datza. Guk nahi duguna, ahalik eta janari gehien lortzea eta haiei ematea da. Gure helburua familia bakoitzak 1-3kg ekartzea litzateke. Orduan, modu honetan, gutxi gorabehera 1000kg janari lortu izango genituzke. Kanpaina martxoaren 21etik Apirilaren 2ra arte luzatuko da.

Recolecta de comida Somos alumnos de 3º y 4º de la ESO, y este año, nos hemos puesto en contacto con la asociación llamada Banco de Alimentos de Àlava para prestarles nuestro apoyo. El trabajo de esta asociación, consiste en recoger alimentos en buen estado y repartirlos entre los más necesitados. Nuestro propósito es recoger la mayor cantidad de comida para luego dársela a esta asociación. Creemos que en el caso de aportar cada familia de 1 a 3 kg de comida, podríamos llegar a recoger unos 1000kg La campaña durará desde el 21 de marzo hasta el 2 de abril.


14

Barnetegietara bidaiak B ereduko ikasleekin Beintzara joan ginen, janaria oso ona eta ekintzak dibertigarriak. Paisaia sinestezina. Oso polita zen herria!

Tania, Alejandro, Yisell, Aitor, Ohiane. 1.D Lehen egunean Leurtzeko urtegitik Beintzaraino mendiz ibilaldia egin genuen. Ikusmena izugarria zen! Hurrengo egunean kobazulo batean egon ginen eta eskalatu genuen. Alan, Dorleta, Iker, Esti, Dani, 1.D Artoirinezko talo goxoak egin eta jan genituen, gaztaz eta txokolatez beteta.Txalaparta ere jo genuen eta soinu bitxiak ateratzen ziren.Goiz zoragarria pasatu genuen! Maialen, Elena, Leire, Irati, Aintzane 1.D

2. B eta D mailako ikasleak Oriora joan ginen, Txurruka aterpetzera. Hango herritarrek euskara hitz egiten dute eta haiekin euskaraz aritu ginen. Iritsi bezain laister joku batzuk egin genituen, hezitzaileen izenak eta nolakoak ziren jakiteko. Geroago logeletan gure gauzak antolatu genituen. Jantokian sartzerakoan usain oso goxoa usaindu genuen baina hobea zaporea zen.Arratsaldean Mihiluze txapelketa bat egin ondoren, Zarautzera abiatu ginen pixkanaka. Bidean Txakolin bodega bat ikusi genuen. Zarautzeko goi-ordokietatik ibili ginen hondartzara ailegatu arte, han bokata jan eta bueltatu ginen. Asteartean Orioko Kz gunera joan ginen bideo batzuei ahotsa jartzera. Ondoren pista joku bat egin genuen Orioko herritarrei galdetuz, hango Balearen istorioa ezagutzeko eta agure batzuek Balearen abesti polit bat abestu ziguten.Arratsaldean hondartzara joan ginen eta jokuen txapelketarekin jarraitu genuen. Geroago karaoke bat egin genuen hango abesti ospetsuenak abesten, eta txapelketen sariak eman zizkiguten. Afaldu eta gero diskoteka antolatu genuen. Asteazkenean tristuraz beteta Oriotik joan ginen, primeran pasatu genuen, euskaraz hitz egin baikenuen. 2.Dko ikasleak


15

EUSKARA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE EUSKERA Ginkana egin genuen herriari buruz. Txarteletako galderak erantzuteko herrian zehar ibili ginen eta herriko txoko nagusiak ezagutu genituen. Baita ere Herri Kiroletan aritu ginen. Lorena, Mikel, Naroa, Roberto,, Ibai, Marta, 1.D


16

Geure gogoko jantziak EUSKERA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE EUSKERA Nire kirol oinetakoak sagu azkarrak eta txikiak dira. Momentu batean geldirik egon daitezke eta beste momentu batean korrika. Mugitzea gehiegi gustatzen zaie, eta nik ez dut bere bizimodua kontrolatzen. Berdin da. Futbolean jolasteko saguak ez dira saskibaloikoekin nahastu behar. Lehenengoei baloia gustatzen zaie, bigarrenei, berriz, baloia ukitzea ez zaie gustatzen. Biek daukate zerbait komunean, biei gustatzen zaie gaztaren usaina. Nik kirol oinetako-saguak ditut eta ez dut bere markaz hitz egiten.Kirol oinetakoak esan eta bale! Josu, 2.B Armairuan gordeta daukat gehien gustuko dudan jantzia; nire txamarra, neguko txamarra. Niri gustatzen zait pentsatzea nire neguko txamarra berezia dela, gizaki-ukipen bat daukala. Janzten duzunean, pertsona baten besarkada sentitzen duzu. Ez zara bakarrik sentitzen, ez duzu pentsatzen zure alboan inor ez dagoenik, nahiz eta horrela izan. Konpainia sentitzen duzu. Gizaki batek eman ahal dizun beroa eta maitasuna, nire txamarrak eman ahal dizu. Horregatik gustatzen zait. Horregatik, armairuan daukat jartzeko prest. Patricia, 2.B

Makina bat kamiseta ditut, beltzak, horiak, handiak, txikiak, luzeak, motzak, politak, itsusiak... baina bat nabarmentzen da. Kamiseta hori nire gogokoena da. Beltz kolorekoa da eta erdian lehoi handi bat dauka, lehoi bat bere aho izugarria erakusten. Niretzako kamiseta hori ezkutu bat bezalakoa da. Lehoi hori beti dago hor polizia bat bezala, neure burua babesten. Nire ezkutuak gauza txar guztietatik babesten nau eta zortea ematen dit, zinginarria balitz bezala, horregatik oso ondo zaintzen dut. Ez dakit zer egingo nukeen nire ezkuturik gabe! Aitor, 2.B

Nire oinetakoek bi ontzi beltzak dirudite. Nire oinetan daude eta beroa ematen didate, egunero daude ibiltzen eta ez dira nekatzen. Oinetako asko erabiltzen dira estiloa gehitzeko zure izaerari. Baina nik eramaten ditut gustatzen zaizkidalako. Christian, 2.B


17

Alphabet soup INGELERA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE INGLÉS


MUSIKA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE MÚSICA

18

Musika denborapasak


19

Igarkizunak 1

2

Biratu egiten badut ere, ez naiz gurpila. Arropa uzten badidazu ere, ez naiz armairua. Nire gorputza karratua bada ere, nire barneko aldea pilota bat bezain borobila da. Zer naiz? Patricia, 2.B

Nahiz eta ilargia iruditu, ez da. Nahiz eta zuritu ahal izan, ez da borobila. Nahiz eta hasieran berdea izan, gero kolorea aldatzen du. Zer da? Armando, 2.B

3

Nahiz eta handia izan, ez da objektua. Nahiz eta animalia izan, ez da uretakoa. Nahiz eta belarjalea izan, ez da zaldia. Zer da?

4

Nahiz eta lodia izan, ez da pertsona. Nahiz eta zuria izan, ez da hodeia. Nahiz eta garestia izan, ez da autoa. Zer da? Julián, 4ºA

EUSKERA MINTEGIA • DEPARTAMENTO DE EUSKARA

Julián, 4ºA

5

Nahiz eta biribila izan, ez da eguzkia Nahiz eta kanpotik berdea izan, barrutik gorria da Nahiz eta ura eduki, ez da iturria Zer da? Laura, 4ºA

Yorly, 3ºA

Erantzunak: 1- Garbigailua; 2-Banana, 3- Jirafa, 4- Liburua, 5- Sandia


NE

MAGAZI

! U T R 21 GE ISTA IA - REV

AR

ALDIZK

I.E.S.

B.H.I. O G E I N SAMA

I.E.S.

B.H.I.

curso escolar 2011/12 Ikasturtea

Monseñor Estenaga, 3. Apdo. 3007 • 01002 Vitoria-Gasteiz Tel. 945 120 587 • Fax. 945 120 882 www.iesamaniego.com

Anthony, 3ºA

Gertu aldizkaria  
Gertu aldizkaria  

IES Samaniego BHIko Ikasleek sortutako aldizkaria

Advertisement