Page 1

Jangela autogestionatuaren egitasmoa

Salbatore Mitxelena Ikastola Zerbitzu-azpibatzordea 2012ko apirilaren 12an


AURKIBIDEA

1. SARRERA

3

2. GAUR EGUNGO JANGELA-ZERBITZUA

3

2.1. EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

3

2.2 KOSTU EKONOMIKOA

4

3. ALDAKETARAKO JUSTIFIKAZIOA

4

3.1. GURE HEZKUNTZA-PROIEKTUAK DIONA

4

3.2. ZERBITZUAREN KALITATEA

5

3.2.1. Menua

5

3.2.2. Jakiak

5

3.3. KONPROMISOA GIZARTEAREKIN

6

3.4. INGURUMEN-JASANGARRITASUNA

6

3.5. ONDORIOA

7

4. JANGELA AUTOGESTIONATUAREN EGITASMOA

7

4.1. HASIERAREN DATA

7

4.2. ZEIN JANGELAN

7

4.3. EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

8

4.3.1. Menua

8

4.3.2. Jakiak

8

4.3.3. Pertsonala

8

4.4. KOSTU EKONOMIKOA

8

5. INGURUKO BESTE JANGELA AUTOGESTIONATUAK

11

ERREFERENTZIAK

11

ERANSKINAK

12

2


1. SARRERA

Ikastetxe baten ardura da bere baitan egiten diren jardun guztiak. Hauek bat etorri behar dute ikastetxeko hezkuntza-proiektuarekin, hau delako erreferente orokor eta nagusia ikastetxe batean. Honek markatu behar du ikastetxeko ibilbidearen ildo nagusia. Bertan jasota dauden ikastetxeko oinarriak, ideiak eta irizpideak eskolako eremu guztietan era koherente batean aplikatu behar dira. Eta beste arloetan bezala, jangela-zerbitzuan ere aplikatu beharrekoak dira. Jangela heziketarako esparru garrantzitsua da ikastetxe batean, eta bertan ikasleak hezi behar dira zenbait ohituretan, bereziki higiene, elikadura eta harreman pertsonalei dagokienez, beti ere hezkuntza-proiektuaren ideiak jarraituz. Orain dela zenbait urte, gure ikastolako jangela-zerbitzua azterturik konturatu ginen zenbait aspektu garrantzitsuetan ez zetorrela bat ikastolako Hezkuntza-proiektuak [1] eta bere irakaspenek (Agenda 21 [2] kasu) jasotzen zutenarekin. Eta hau zuzentze aldera, zerbitzuazpibatzordean azken urteetan egitasmo berria lantzen ibili gara: jangela autogestionatua. Egitasmo berri hau da, hain zuzen ere, txosten honetan aurkezten duguna. Bertan azaltzen da, lehenik,

ikastolaren

jangela-zerbitzuaren

gaur

egungo

egoera,

bere

ezaugarri,

funtzionamendu eta datu ekonomikoak. Ondoren, ikastolako hezkuntza-proiektuan eta irakasmaterialetan jangelarekin erlazionatutako zenbait aspektuez diotenaz azaltzen da, detektatu egiten dira hauekin bat ez datozen gaur egungo jangela-zerbitzuko puntuak, eta justifikatu egiten da egitasmo berri baten beharra. Azkenik, proposamen berria aurkezten da, jangela autogestionatua, ikastolaren oinarri eta irizpideekin bat etorriko litzatekeena. Horretarako, proposamen berriaren ezaugarriak azaltzen dira, bere funtzionamendua, bere egokitzapena hezkuntza-proiektuarekin, eta eginiko bideragarritasun ekonomikoa. Bukatzeko, hemen aurkezten den jangela autogestionatuaren antzeko kasu errealen berri ematen dugu, gure inguruko zenbait ikastetxeetan aurrera eramaten ari direnak. 2. GAUR EGUNGO JANGELA-ZERBITZUA 2.1. EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA Gure ikastolak jangela-zerbitzua eskaintzen die nahi duten ikasleei [3]. Ikastolak gutxi gora-behera 1100 ikasle ditu gaur egun, eta horietatik 242 inguruk bazkaltzen dute bertan, hau da, ikasleen laurdenera ez da iristen jangela-zerbitzua erabiltzen dutenen artean.

3


Ikastolak bi jangela ditu, bata Iñurritzan eta bestea Azken Portun, eta biak Aibak catering enpresak gestionatzen ditu. • Iñurritzako jangela: 200 erabiltzaile ditu, HH-3 eta DBH-4 arteko ikasleak. Bazkaria Iñurritzako sukaldean bertan egiten da, eta langileak (sukaldaria, sukaldarilaguntzailea, eta 7 begiraleak) catering enpresakoak dira. Jangela honetarako, koordinatzaile bat dago, ikastolako irakaslea dena, eta bere lanaldiko 2 orduz aritzen da koordinazio-lanetan. • Azken Portuko jangela: 42 erabiltzaile ditu, HH-2 eta HH-3ko ikasleak. Bazkaria cateringak ekartzen du prestatuta Astigarragako bere egoitzatik, termoetan ontziratuta tenperatura altuan zenbait orduz. Bazkaria goizeko 7etan inguru egiten da. Ikastolako irakasle batek eta begirale batek, hau catering enpresakoa, gidatzen dute jangela. Menuak catering enpresak egiten ditu, eta berdinak dira Iñurritza zein Azken Porturako. Ikastolak kontsultatutako zenbait dietisten arabera, catering-enpresaren menuen diseinua ez da orekatua ez eta gomendagarria ere, gain-proteinikoa dela nabarmenduz. Hori dela eta, saiatu gara dietistek eginiko menu egokiak enpresari proposatzen baina ez digute onartu, gure menuak Eusko Jaurlaritzak markatzen dizkien parametroen baitan ez direla sartzen argudiatuta. Saiatu gara ere zenbait arrain (panga eta antzekoak) menutik kentzen, eta naiz eta hasieran kasu egin ziguten, gero berriz sartu zituzten menuan, abisurik eman gabe. 2.2. KOSTU EKONOMIKOA Jangela-zerbitzuaren koste osoa erabiltzaileen kuoten bitartez estaltzen da. Erabiltzaile bakoitzak 92 € ordaintzen du hilean, 10 hiletan (zerbitzua berez 9 hiletakoa da), eta beraz kurtso osoan 920 €. Ikastolak zerbitzuagatik ordaintzen duena ondorengoa da: Erabiltzaileak Hileko kuota Iñurritza Azken Portu Guztira

Hilabeteak

Guztira

200

92,00 €

10

184.000,00 €

42

92,00 €

10

38.640,00 €

242

92,00 €

10

222.640,00 €

3. ALDAKETARAKO JUSTIFIKAZIOA 3.1. GURE HEZKUNTZA-PROIEKTUAK DIONA.

4


Hezkuntza-proiektuak [1] ikastolaren helburu orokorrak markatzen ditu, eta zehazten ditu heziketa-prozesuan ikasleek hartu behar dituzten balore eta gaitasunak ere. Hezkuntzaproiektuak eta beste zenbait proiektuk (Agenda 21 [2] kasu) markatzen dituzten hainbat xedek eta balorek lotura zuzena dute jangela-zerbitzuarekin. Bertan zehazten denez, ikastolaren helburua da kalitatezko prestakuntza eta zerbitzu onenak eskaintzea ikasleei. Bestetik, zehazten da ere gizartearekin dugun konpromisoa, helburua izanik ikasleak gizartearekin eta herriarekin modu konprometituan heztea. Bertan balioesten dira ere ingurumenaren garapen jasangarria eta ingurumen naturalaren aldeko jarrerak. Elementu hauek guztiak ikasleen dimentsio etiko integral baten barnean kokatzen ditu, jarrera kritiko eta arduratsua norberaren buruarekin eta gainontzeko pertsonekin bultzatuz eta etengabeko hobekuntza sustatuz. 3.2. ZERBITZUAREN KALITATEA 3.2.1. Menua Catering-enpresak eskaintzen dituen menuak [2] ebaluatzeko asmoz hiru dietistei eskatu genien menuak azter zitzaten, bakoitzak bere aldetik. Dietistak Ordiziako D’elikatuzekoa, Ekolapikokoa eta ikastolako guraso bat izan ziren. Denak bat etorri ziren ezegokiak direla esatean, nagusiki desorekatuak direlako, gain-proteinikoak, hain zuzen ere. Beren esanetan ere, menu gain-proteinikoak catering gehienen gaitza da. Menu orekatuak izateak berebiziko garrantzia du ikasleei jateko ohitura osasungarriak erakusteko, adituek diotenez. Ikastolan, jateko ohitura osasungarriak erakusteak helburua izan behar du, batez ere azken aldian, non ume eta gazteengan elikadurarekin loturiko osasun-arazoak zabaltzen ari diren. Adierazgarriak dira gizentasun-datuak 8 eta 15 urte bitarteko gipuzkoar gazteen artean: mutilen % 21ek eta nesken %17,3k obesitatea dute [4]. Beraz, horrelako menuak ez datoz bat ikasleei erakutsi beharko genizkiekeen jateko ohitura osasungarriekin. Eta cateringarekin jarraituz gero ez genuke autonomiarik izango menuak aldatzeko eta gure ustez egokiak direnak eskaintzeko. 3.2.2. Jakiak Cateringak ikastolara ekartzen dituen jakien kalitatea, jatorria eta zer ereduekin ekoiztu diren ezezagunak zaizkigu. Catering-enpresek ohitura dute hornitzaile handiei erostea, eta hauen produktu gehienak kanpokoak izan ohi dira; beraz, ez dakigu ia ezer jaten ditugun jakiei buruz. EHNE sindikatuaren 2007ko ikerketa baten arabera, Lea-Artibai eskualdeko jantokietan zerbitzatutako jakien %90 kanpokoak ziren [5]. Produktorea zein den eta produktua zein baldintzetan ekoiztu den ez dakigunez, ez dakigu ere zer jaten ari garen. 5


Produktuak transgenikoak dira? Zer urekin erregaiatu dira? Arrain-haztegietako ura kutsatuta dago? Zein pentsu klase ematen die abereei? Adibide bezala, panga eta tilapia arrainen kasuak aipa daitezke, ikastolan zerbitzatzen direnetako bi. Pangaren kasuan Europan kontsumitzen den gehiena Mekong ibaian dauden arrain-haztegietatik dator, hau da 10.000 km-ko distantziatik. Arrain hau hazteko erak, baldintzak, uren kalitatea eta langileen lanbaldintzak oso kezkatzekoak dira [6]. O.C.U.k pangari eginiko analisietan Europan debekatuta dagoen trifluoralina herbizida eta merkurioa topatu dute [7], eta ondorioz gutxitan jatea gomendatzen du. Errealitate hau oso urruti dago ikastolak markatzen dituen kalitate-irizpideetatik. Bazkarien kalitate onenaren segurtasuna izateko bertan ekoiztutako jakiak eskuratzea izango litzateke bidea. 3.3. KONPROMISOA GIZARTEAREKIN Une honetan, ikastolan jaten diren produktuetatik bakar bat ez da herrian edo eskualdean ekoiztua izango, eta kasu onenean gutxi batzuk izango dira Euskal Herrian ekoiztutakoak. Baina kontsumitzen diren produktu asko edo gehienak bertakoak izan zitezkeen, bertako baserritarrenak eta arrantzaleenak. Zentzu honetan baserrien egoeraren larria zein den denon ezaguna da, urtez urte bere kopurua izugarri azkar ari da txikitzen lehiatu ezinda saltoki handiekin. Beraz, baserria, horren garrantzitsua izan den eta den elementu sozial, kultural, linguistiko eta ekonomikoa babestu nahi bada ekonomikoki bideragarri izan behar du. Eta hau lortuko da baldin bertako produktuak erosten badira. Honen haritik, EHNE sindikatutik dei berezia luzatu zien eskoletako jangelei baserriko eta bertako produktuak kontsumitu zitzaten, beraientzako laguntza handia eta irauteko aukera suposatuko lukeelako. Azken batez, bultzatu nahi dena elikadura-subiranotasuna da, tokian tokiko nekazaritza eta abeltzaintzaren babesten dituena, eta baliabide naturalen gestio eta eredu sozial jasangarriak aintzat hartzen dituena (Paul Nicholson [8]). Beraz, gizartearekin eta gure herriarekin konprometituta bagaude, bertako produktoreek ekoiztutako jakiak erostea da bidea. 3.4. INGURUMEN-JASANGARRITASUNA Gaur egun gure ikastolako jangeletan zerbitzatzen diren produktuen jatorria ez dugu ezagutzen, seguruenik kanpokoak izango dira gehienak, eta askotan ehunka edo milaka kilometroko distantziara ekoiztutakoak, beste catering-jantokietan gertatzen den antzera [5]. Kontu honek ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako zenbait ertz ditu. Batetik, produktuak 6


oso urrutitik ekartzeak kostu energetiko handia du. Bestetik, produktua non eta zein baldintzetan ekoiztu den ez dakigunez, bere kalitateaz gain, ez dakigu ere inguruarekiko irizpide jasangarrien arabera ekoiztua izan den edo ez. Dena den, jaki gehienak hornitzaile handien eskutik datozenez arrazoizkoa da pentsatzea produkzio industrialeko irizpideen arabera ekoiztuta izango direla. Eredu produktibo horrek etekin ekonomikoa lehenesten du ingurumen-jasangarritasunaren gainetik. Bai hezkuntza-proiektuak bai Agenda 21ak ingurumenaren babesa eta jasangarritasunirizpideen alde egiten dute. Eta hau gure jangelara ekarrita, hoberena da modu tradizionalean edo ekologikoan ekoiztutako bertako eta sasoiko elikagaiak kontsumitzea. Hau ezinezkoa da ordea orain dugun catering-zerbitzuarekin. 3.5. ONDORIOA Gaur egungo catering-bidezko jangela-zerbitzuaren gainean eginiko azterketan ondorioztatzen duguna zera da: ez duela bat egiten ikastolaren hezkuntza-proiektuarekin eta bere irakaspenekin. Menua ezegokia da, jakien kalitatea oso zalantzazkoa da, gizartearekiko konpromisoa ez da inon gauzatzen eta ingurumen-jasangarritasunaren irizpideak ez dira betetzen. Honetaz gain, catering-enpresak ez digu autonomiarik uzten guk proposatzen ditugun aldaketak egiteko. Guzti honengatik uste dugu egokiena jangelaren gestioa ikastolak berak hartzea dela eta bere irizpideak ezartzea, jangela autogestionatua izatea, alegia. 4. JANGELA AUTOGESTIONATUAREN EGITASMOA Hemen proposatzen dugun jangela autogestionatuaren egitasmoak koherente nahi du izan ikastolako hezkuntza-proiektuarekin eta bertan irakasten diren edukiekin. 4.1. HASIERAREN DATA Jangela autogestionatua 2012-13 ikasturtearen lehenengo egunean hasiko litzateke. 4.2. ZEIN JANGELAN Asmoa I単urritzako zein Azken Portuko jangela bietan jangela autogestionatua ezartzea da. Bi jangeletako bazkariak I単urritzako sukaldean prestatuko lirateke. Azken Portuko bazkariak ontzi egokietan eramango lirateke haraino. Jakitun gara bazkarien garraiatzeak inspektorearen oniritzia behar duela eta hori lortzen saiatuko gara, batez ere jakinda beste jangela batzuetan (Beasaingo ikastolan, adibidez) bazkarien garraiatzea onartuta dutela. 7


Antza, baimena lortzea tokian tokiko inspektorearen irizpidearen araberakoa da. Bazkariak garraiatzeko baimena lortuko ez balitz, ordea, jangela autogestionatua I単urritzan soilik ezarriko litzateke, hasiera batean bederen, eta Azken Portuko jangelak orain arte bezala catering-arekin jarraituko luke. Etorkizunari begira, beste aukera batzuk aztertuko lirateke Azken Portun ere jangela autogestionatua ezartzearren. 4.3. EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA Jangela autogestionatua aurrera eramateko Ekolapiko proiektuko [9] kideen laguntza eta aholkularitza izan dugu eta aurrerantzean ere halaxe izango dugu, beraiek bultzatzen duten proiektua bat datorrelako gure helburuekin. Ekolapiko proiektua ikastetxeetan elikadura ekologiko eta osasuntsua txertatzeko egitasmoa da. Proiektuaren sustatzaileak Donostiako Udala, Cristinaenea Fundazioa, Kutxa fundazioa eta Biolur (nekazaritza ekologikokoaren aldeko erakundea) erakundeak daude. Hauekin lankidetzan ere Manttangorri dago, produkzio ekologikoa duten Gipuzkoako baserritarrez osatutako enpresa banatzailea dena; beren produktuez gain bertakoak ez diren produktu ekologikoak ere banatzen ditu [10]. 4.3.1. Menua Menua Ekolapikoko nutrizionistak eginikoa da (ikus 1. Eranskina). Menua diseinatzerako garaian kontutan hartu dira sasoi bakoitzeko produktuak. 4.3.2. Jakiak Jaki guztiak, haragia eta arraina izan ezik, Manttangorri banatzailearen eskutik jasoko ditugu, hasiera batean bederen. Berak banatutako produktu guztiak ekologikoak dira [10]. Baratzeko produktuak Zarauzko eta Itziarko bi baserrietatik iritsiko litzaizkiguke, beren esanetan. Esan beharra dago ere, askatasun osoa dugula berari nahi duguna eta nahi dugun kantitatean erosteko, hau da, ez gaitu inolako konpromisorik lotzen. Haragia eta arraina herrian erosiko ditugu. 4.3.3. Pertsonala Jangela autogestionatuaren pertsonala orain dugun berbera izango da, hau da, koordinatzailea, sukaldaria, sukaldari laguntzailea, eta 8 begiraleak. Bere dedikazioa ere gaur egungoa izango da. Koordinatzailea ikastolako irakaslea izango da, orain arte bezala. Sukaldaria eta sukaldari-laguntzaileak ikastolaren langileak izango dira (orain arte ez bezala). Begiraleak Zarauzko Sorginmu単o Begiraleen Taldekoak izango dira. Orain arteko begiraleek aukera izango dute jarraitzeko, baina Sorginmu単oko langileak bezala. 4.4. KOSTU EKONOMIKOA 8


Jangela autogestionatuaren kostuen kalkuluak 1. eta 2. tauletan ageri dira. 1. Taulan bi jangelen kostua (Iñurritza eta Azken Portu) ageri da, eta 2. Taulan soilik Iñurritzakoa. Alderatzeko asmoz, bi tauletan ageri da ere gaur egungo jangelen kostua, eta baita ere gaur egungo eta jangela autogestionatuaren arteko kostu-aldea. Kostuen kalkuluak pertsonalaren eta jakien kontzeptuak hartzen ditu. Pertsonalari dagokionez, ikastolako langileak izango direnen kasurako (sukaldaria, sukaldari-laguntzailea eta koordinatzailea) ikastoletako lan-hitzarmena aplikatu da, eta Sorginmuñoko begiraleen kasurako beraiek igorri diguten aurrekontua. Jakien kostuaren kasuan, Ekolapikoko eta Manttangorrikoek kalkulatutako kostua aplikatu da, oinarri izanda beraiek diseinatutako hileko menua eta beraiek hornitutako jaki ekologikoen salneurria (ikus 2. Eranskina). 1. Taula. Iñurritzako eta Azken portuko jangela autogestionatuen urteko kostua, oraingo jangelen urteko kostuak, eta bien arteko kostu-aldea (Eurotan).

JANGELA AUTOGESTIONATUAREN KOSTUA. IÑURRITZA + AZKEN PORTU. PERTSONALA

Sukaldaria

Hirurtekoak

Iharduera

%100

3

Oin. Soldata

Aintzin. Plusak

Hileko soldata

Urteko soldata

Enpresaren g. Segurantza

Urteko kostua

2.020,66

45,14

2.156,08

30.185,12

9.357,39

39.542,51

Sukaldari laguntzailea

%63

0

1.397,51*

34,78*

873,44

12.228,21

3.790,75

16.018,96

Koordinatzailea

%26

0

1.397,51

34,78

363,35

5.086,94

1.576,95

6.663,89

Sorginmuño begiraleak

75.578,96*

Guztira JANARIA

3.029,52

42.413,33

13.148,13

137.804,31

Eguneko

Jaleak

Egunak

Urteko kostua

Menua Azken Portu

2,10 €

42

175

15.435,00

Menua Iñurritza

2,10 €

200

175

73.500,00

Guztira

88.935,00

GUZTIRA (Pertsonala + Jakiak)

226.739,31

ORAINGO JANGELAREN KOSTUA. IÑURRITZA + AZKEN PORTU. SARRERAK

Kuota

Jaleak

Hilabetea

Urteko sarrera

Azken Portu

92,00 €

42

10

38.640,00

Iñurritza

92,00 €

200

10

184.000,00

GUZTIRA (Pertsonala + Jakiak)

222.640,00

ORAINGO JANGELA ETA JANGELA AUTOGESTIONATUAREN ARTEKO ALDEA. IÑURRITZA + AZKEN PORTU ALDEA (urtean) -4.099,31 ALDEA (ikasleko eta hileko) -1,69 (*) Guztiz konfirmatu gabe. (**) Kostua Ekolapikokoek eginiko kalkuluaren araberakoa da. Ikus atxikitako 2. eranskina.

9


Iñurritza eta Azken Portuko jangela autogestionatuen urteko kostu totala (1. Taula) orain ordaintzen dena baino 4.099,31 € handiagoa izango zen. Honek ikasle bateko hileko kuotan 1,69 €-ko igoera suposatuko luke, kostu osoa kuotarekin berdindu nahi bada. Iñurritzako jangela autogestionatuaren urteko kostu totala (2. Taula) egungoa dena baino 5.183,64 € handiagoa izango zen. Honek ikasle bateko hileko kuotan 2,14 €-ko igoera ekarriko luke, kostu osoa kuotarekin ordainduz gero. 2. Taula. Iñurritzako jangela autogestionatuaren urteko kostua, oraingo jangelaren urteko kostua, eta bien arteko kostu-aldea (Eurotan).

JANGELA AUTOGESTIONATUAREN KOSTUA. IÑURRITZAKO JANGELA PERTSONALA (Iharduera)

Hirurtekoak

Oin. Soldata

Aintzin.

Plusak

Hileko soldata

Urteko soldata

Enpresaren g. Segurantza

Urteko kostua

Sukaldarria (%100)

3

2.020,66

45,14

2.156,08

30.185,12

9.357,39

39.542,51

Sukald. laguntzailea (%63)

0

1.397,51*

34,78*

873,44

12.228,21

3.790,75

16.018,96

Koordinatzailea (%26)

0

1.397,51

34,78

363,35

5.086,94

1.576,95

6.663,89

3.029,52

42.413,33

13.148,13

115.683,64

Begiraleak

53.458,29 €

Guztira JAKIAK (EGUNEKO)**

Jaleak Egunak

Urteko kostua

2,10 €

200

73.500,00

175

Guztira

73.500,00

GUZTIRA (Pertsonala + Jakiak)

189.183,64

ORAINGO JANGELAREN KOSTUA. IÑURRITZAKO JANGELA KUOTA

Jaleak Hilabetea

Urteko sarrera

92,00 €

200

184.000,00

10

GUZTIRA

184.000,00

ORAINGO JANGELA ETA JANGELA AUTOGESTIONATUAREN ARTEKO ALDEA. IÑURRITZAKO JANGELA ALDEA (urtean) -5.183,64 ALDEA (ikasleko eta hileko) -2,14 (*) Guztiz konfirmatu gabe. (**) Kostua Ekolapikokoek eginiko kalkuluaren araberakoa da. Ikus atxikitako 2. eranskina. Eginiko kalkuluek erakusten dute jangela autogestionatua ekonomikoki pittin bat garestiagoa dela oraingo jangela baino. Honek ikasle baten hileko kuotan 1,69 € eta 2,14 € arteko igoera ekar lezake, hau da, %2 ingurukoa. Beraz, horren alde txikia izanik, jangela autogestionatua ekonomikoki erabat bideragarria jotzen da.

10


Egitasmoa martxan jarriz gero, kontabilitatea gutxienez bi astetik behin egingo da, eta, hartara, aurkeztutako kalkuluetatik egon litezkeen desbiderapenak detektatu eta zuzenduko lirateke. Zentzu honetan, aipagarria dira jangela autogestionatuak eskaintzen dituen autonomia, malgutasuna eta, finean, zuzenketak egiteko aukera zabala. 5. INGURUKO BESTE JANGELA AUTOGESTIONATUAK Gure inguruan baditugu jangela autogestionatua duten ikastetxeak, esaterako Larrabetzuko Eskola Publikoa [5], Ibarrako Uzturpe Ikastola [11], eta Beasaingo Andramari Ikastola [12]. Hirurak bisitatu ditugu eta beren errealitatea bertatik ezagutu. Jangelen arduradunen aldetik balorazioa beti oso positiboa izan da, eta gu ere konbentzitu gaituzte.

ERREFERENTZIAK [1] http://issuu.com/salbatoremitxelena/docs/hezkuntza_proiektua_berritzen [2] http://www.zarauzkoikastola.org/web/default.php [3] http://issuu.com/salbatoremitxelena/docs/jangelako_karpeta_11_12?mode=window& backgroundColor=%23222222 [4] http://www.medicina-deportiva.net/kilogip.html [5] Argia, 2225. alea. 2010-04-04. http://www.argia.com/argia-astekaria/docs/2225/pdf/p05-09.pdf [6] http://www.youtube.com/watch?v=agJVOpUH93U [7] http://www.ocu.org/alimentos-y-bebidas/contaminantes-en-los-filetes-de-pescados488274.htm [8] Argia, 2081. alea. 2007-03-25. http://www.argia.com/argia-astekaria/docs/2081/pdf/p20-22.pdf [9] http://www.ekolapiko.net/index.php/eu/ [10] http://www.manttangorri.net [11] Hik Hasi, 132. alea. 2008-11-01. hhtp://www.hikhasi.com/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=166&emota=&emota=pdf [12] http://ingurumena.blog.euskadi.net/beasaigo-andramendi-ikastola-elikagai-ekologikoakgure-jantokian

11


1. ERANSKINA

12


2. ERANSKINA

13


Jangela autogestionatuaren egitasmoa  

2012-13 Ikasturterako jangelaren egitasmoa

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you