Page 1

JAVIER R. PÉREZ-CURIEL 21 S // 21 N

2021.09.21 - 2021.11.21 Rekalde Aretoak JAVIER R. PÉREZ-CURIEL artistaren 21 S // 21 N erakusketa aurkezten du, barriek 2021 programaren barruan. Programan Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikus-arteetako bekak baliatu dituzten artisten hautaketa bat erakusten da. Kulturan eta gizartean dauden hainbat arlotako materialak erabiltzen ditu artistak, izan daitezkeen interpretazio-joerak desbideratzearen, argitzearen edo eraldatzearen bila. 21 S // 21 N erakusketan, espazioa hedatu egiten da eta hainbat artelanek, estrategiak eta gorputzek okupatzen dute, gero horiek kenduz eta, orduan, uzkurtuz. Okupatze eta desokupatze apurkako hori erakusketaren irekiera-datatik itxiera-datara bitartean gertatuko da. Espazioan egiten diren aldaketak gorputzean orientazioari eta esperientziari eragiten dieten erreakzioetatik abiatzen dira. Aldaketen egitura bi balioko grafiko baten kurba balitz bezala uler daiteke: x igarotako denboran dagoen balio moduan eta y espazioa okupatzean dagoen balio moduan. Irudi gisa, isiltasunetik iristen den hitz bat proposatzen da, atzera berriz isiltasunera itzultzen dena.

y

xx SE UN CUERPO QUE MUEVE / QUE SE MUEVE UN CUERPO / SE QUE MUEVE UN CUERPO / UN CUERPO QUE SE MUEVE bat Gorputza beste nonbaiten dagoenean, aldaketa antzematen duzu. Aldaketa antzeman dezakezu gorputza beste nonbaiten dagoenean. Beste posizio batean ahoskatzen denean, aldea dago. Aldea dago beste posizio batean ahoskatzen denean.

hiru Bilbora etorri nintzen lehen aldian, autobus gidariak Hurtado de Amezaga kalean aparkatu zuen zuzenean. Aviléstik nentorren, kedar-partikulek beltzez tindatutako hiri batetik. Iruditu zitzaidan Bilbon ere, Avilésen bezala, autobus-geltokirik ez zegoela. Bilbora egin nuen hurrengo autobus-bidaian, ordurako bazegoen Termibus geltokia. Termibus geltokia behin-behineko geltokia zen hasieran. Gunea olana batekin estali zuten, euri egunetan babesteko, baina, irtenbide hark eragin zituen arazoak zirela-eta, obra erdi iraunkor bat egitea erabaki zuten. Egitura sinplea, altzairu herdoilgaitzez eta beira tenplatuz egindako markesinekin. Intermodaleko lanak hasi zirenean, Termibus geltokian lehen zegoen lekuan zulo hesitu bat gelditu zen. Zulo haren ondoan beste behin-behineko geltoki bat prestatu zuten. Teilatu baten azpiko harri-zoladun oinezkoentzako gunea zen, Termibusek izan zuena baino egitura soilagokoa. Oinezko-guneak 20 dartsena zeuzkan, autobusak aparkatzeko. Bilbon ibilbideak zeuzkaten konpainien txarteldegiak, ordea, Termibus baino beranduago eraikitzen hasitako inguruko eraikin batean kokatu zituzten. Eraikin hori Garellanoko dorreen atala da, bost dorrez osatutako eraikin multzoan, eta horien artean dago Anboto Dorrea, Euskal Herriko etxebizitza eraikinik altuena izango dena. Termibusek utzitako zulo hartatik eraikina agertzen joan zen, eta haren azpian dago geltoki Intermodala; merkataritza gune bat kokatuko dute hor. Termibus geltokia zegoen eremuko leku gehiena orain eraikinaren aurrean dagoen plaza batek bereganatu du. Duela bi urte, Intermodala abiarazi zuten, eta bigarren geltoki hark hartzen zuen aldameneko espazioan beste zulo hesitu bat ezarri zuten, orain Anboto Dorrea eraikitzen ari diren lekuan. Eremu hori mugatzeko hesietan, olana batzuk jarri zituzten, gerora desagerrarazi zirenak, Intermodalean aparkaleku berri bat iragarriz.

bat Eszena honetan, A.k bere desiraren ahotsa entzun du gaztelu urrunean, durundi egiten. Korridore ilunetan barna kontuz ibiliz, oihartzunei erreparatuta, orientatzen ahalegindu da soinua nondik datorren jakiteko. Duela 7 urte Andrea Suárezen “Mortaja para kit de novia” erakusketa jarri zuten hilabete batzuetan, orain berriro zintzilik dagoen horma berean, nire memoria behin egon zen lekura hurbildu daitekeen ahalik eta modurik hurbilenekoan. bi Autobus geltoki bat izan behar zuen museo bateko aretoetan ibili naiz; zati bat eraikitzen bukatu zutenean, obra gelditu egin zen. Azkenean, museo bihurtu zen. Orain bildumak eta proiektu artistikoak erakusteko erabiltzen diren aretoak autobusak aparkatzeko diseinatu ziren. Izaki bizidunen kopuru mantengarria eta aniztasuna ez dira konstanteak denboran zehar, aldaketa klimatikoen erritmoan dabiltza gora eta behera, klimaren baldintzak epe luzera edo motzera aldatzen baitira, era guztietako gertaeren eraginez.

Andrea Suárez-en Mortaja para kit de novia lana, Rekalde Aretoan egon zen ikusgai Ertibil 2014 erakusketan.

JENNI ALVARADO Mortaja para kit de novia, Andrea Suárez, 2014

Castellano

Objeto ritual

Javier R. Pérez-Curiel

2021.07.20 - 2021.09.19

JAVIER R. PÉREZ-CURIEL (Oviedo, 1978) Arte Ederretan lizentziaduna da (2012)

eta Artearen Ikerketa eta Sorkuntza Masterra ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2014). 2017an BilbaoArte Fundazioan izan zuen erresidentzia eta Montehermoso/EHU kulturuneko deialdian aukeratua izan zen. Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikus-arteen beka jaso du (2019-2020). Itziar Okariz eta Jon PRÓXIMA EXPOSICIÓN Mikel Eubak artistentzat eskainitako tailerrean parte hartu du (2019) Tabakaleran, Donostia. Artium eta Tabakalerak antolatutako JAI Jardun Artistikoen Institutuan barriek 2021 (2021) parte hartu du. Aldi berean, hainbat musika proiektutan parte hartu du, eta JAVIER RODRÍGUEZ PÉREZ-CURIEL emanaldiak egin ditu, besteak beste, Larraskitun, Bulegoan, Okelan, Sharen eta 20 julio 19 septiembre 2021 2021 21 – septiembre – 21 noviembre BBK Liven.

JENNI ALVARADO Objeto ritual

rekalde Alameda Recalde, 30 | 48009 Bilbao

Sala Rekalde presenta la exposición de JENNI ALVARADO con la Tel. +34 94 406 85 32 que inicia el ciclo de exposiciones de barriek 2021, el programa www.salarekalde.bizkaia.eus que muestra una selección de los-las artistas que han disfrutado de lasOrdutegia becas de artes plásticas y visuales de la Diputación Foral de Asteartetik larunbatera: 10 - 14 eta 17 - 20:30 Bizkaia. Igande eta jai egunetan: 10 - 14 Astelehenetan itxita

La exposición reúne los trabajos creados por la artista en el último Horario año: pinturas y dibujos de gran formato realizados sobre papel Martes a sábado: 10 - 14 y 17 - 20:30 h junto Domingos a dibujos, esculturas y festivos: 10 - 14 h y proyecciones audiovisuales que reLunes cerrado presentan la evolución del proceso en torno al objeto y a sus cualidades totémicas. Opening hours Tuesday to Saturday: 10 - 14 and 17 - 20:30 h El título de and la exposición Objeto ritual se refiere al proyecto deSundays holidays: 10 - 14 h Monday por closedJenni Alvarado durante varios años y que trata sarrollado sobresarrera la transformación lo escultórico a lo audiovisual y de lo doan | entrada libre | de admission free visual a lo pictórico, a partir de la selección de algunos fotogramas de los videos realizados.

Alvarado produce las composiciones a través de la recogida de imágenes y materiales audiovisuales en torno a la idea de ritual. Igualmente la idea de falso tótem contribuye a generar una reflexión sobre las cualidades que otorgamos a los objetos a partir de su uso y el vínculo especial que nos une a determinados elementos.

Alda. Recalde, 30 - 48009 Bilbao - Tfno. +34 94 4068532 - www.salarekalde.bizkaia.eus

Profile for Sala Rekalde

JAVIER R PEREZ CURIEL eusk  

JAVIER R PEREZ CURIEL eusk  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded