Page 1

EL NACEDERO DE UREDERRA EN PELIGRO Ante la pretensión de la empresa Cementos Portland Valderrivas de Olazagutia, perteneciente al grupo FCC, de complementar su actividad de fabricación de cemento con la puesta en marcha de una incineradora de residuos, manifestamos lo siguiente: -La incineración es la forma más insostenible y peligrosa de tratar los residuos, genera emisiones contaminantes y tóxicas (metales pesados, dioxinas, furanos, partículas, gases de efecto invernadero, gases ácidos,..) que perjudican gravemente la salud y el medio ambiente .Esa actividad no contribuye a la prosperidad de las zonas afectadas sino que destruye sus recursos. La incineración de residuos en cementeras es todavía más perjudicial, pues sus hornos no están preparados para esta función y tienen un potencial mucho mayor de dispersión de las emisiones contaminantes. -Las emisiones incumplen los compromisos y recomendaciones, tanto a nivel europeo como mundial: Convenio de Estocolmo, planteamientos de la Organización Mundial de la Salud, Llamamiento de París, ... o el manifiesto que más de 33.000 médicos y científicos presentaron ante el Parlamento europeo advirtiendo a los gobiernos del grave e irreparable peligro que la práctica de incineración conlleva para la salud de las personas, animales, plantas, aire, agua, recursos naturales y la seguridad alimenticia. Y recordar las conclusiones de la British Society for Ecological Medicine en junio de 2008: “Los hornos de cemento, son capaces de provocar graves consecuencias para la salud (…) El hecho de que se les autorice es sorprendente, ya que el máximo impacto, inevitable, lo sufrirán los miembros más vulnerables de la sociedad.” - La incineración supone un fuerte impacto sobre nuestro privilegiado medio ambiente, afectando a importantes espacios protegidos como los Parques Naturales de Aralar, Entzia, Aitzkorri-Aratz o Urbasa-Andía donde se encuentran, la Reserva Natural del Nacedero de Urederra y los acuíferos y pantanos de abastecimiento de agua como Urdalur, Urederra, Arbara, Itxako, Cuenca del Zadorra, Iturbeltz, manantiales de Ancín y Mendaza, embalse de Alloz ... -Esta actividad ha sido rechazada por la gran mayoría de ayuntamientos de la zona afectada y muchos otros de Navarra, y la respuesta del Gobierno de Navarra ha sido imponer el proyecto pasando por encima de voluntades y normativas municipales más proteccionistas, que no permiten la realización de esa actividad en las instalaciones de la cementera. - El propio Plan Integrado de Gestión de Residuos de Navarra (PIGRN) no contempla esta zona para desarrollar esta actividad. - Hay otros modelos de Gestión de los Residuos basados en la Reducción, Reutilización y el Reciclaje, más respetuosos con el medio ambiente, nuestra salud y los recursos de las zonas afectadas, que crean puestos de trabajo y no los destruyen como lo hace la incineración en cementeras.


UREDERRA ITURBURUA ARRISKUAN FCC taldeko Olatzagutiko Cementos Portland Valderrivas enpresak, bere porlana ekoizteko jarduera hondakin errauskailu bat martxan jartzearekin osatzeko duen asmoaren aurrean, hauxe adierazi nahi dugu: -Errausketa hondakinak tratatzeko erarik sostengaezinena eta arriskutsuena da, osasuna eta ingurumena larriki kaltetzen duten isuri kutsatzaile eta toxikoak (metal astunak, dioxinak, furanoak, partikulak, berotegi efektua eragiten duten gasak, gas azidoak, …) sortzen ditu. Jarduera horrek bere inguruko lurraldeen garapena ez sustatzeaz gain, bertako baliabideak suntsitzen ditu. Porlandegietan burututako errausketa are kaltegarriagoa da, bere labeak horretarako prestaturik ez daudelako eta isuri kutsatzaileak eremu zabalagoan barreiatzea ahalbideratzen duelako. -Isuriek, bai Europa eta bai mundu mailako konpromiso eta gomendioak urratzen dituzte: Stockholmeko Hitzarmena, Osasunaren Mundu Erakundearen planteamenduak, Pariseko Deialdia, … edo 33.000tik gora medikuk eta zientzialarik Europako Parlamentuan Gobernuei zuzendurik aurkeztutako manifestua, non, errausketak gizakien osasunean, animaliengan, landaredian, airean, urean, natur baliabideetan eta elikadura segurtasunean dituen ondorio larri eta arriskutsuen berri ematen zaien. Eta gogorarazi British Society for Ecological Medicine erakundeak 2008ko ekainean argitaratutako ondorioak: “Zementu labeak, osasunerako ondorio larriak eragiteko gai dira (…) Horretarako baimena ematea harrigarria da, eragin handiena, saihestezina, gizatalde ahulenek jasan behar dute eta.” -Errausketak gure ingurumen pribilegiatuan eragin latza izanen luke, Aralar, Entzia, Aizkorri-Aratz edo Urbasa Parke Naturalak bezalako eremu babestuak kaltetuz. Bertan ditugu besteak beste Urederra iturburuko Natura-Erreserba eta ur-horniketarako erabiltzen ditugun akuifero eta urtegiak (Urdalur, Urederra, Arbara, Itxako, Zadorra arroa, Iturbeltz, Antzin eta Mendazako iturbegiak, Allotzeko urtegia, …). -Jarduera honen aurka egin dute inguruko udal gehienek eta Nafarroako beste askok ere eta Nafarroako Gobernuaren erantzuna berriz, herritarren borondatearen eta porlandegiaren instalazioetan horrelako jarduera bat burutzea galarazten duten udal araudi zorrotzagoen gainetik pasatu eta proiektu hau inposatzea izan da. -Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralak berak (NHKPI), ez du zonalde hau egokia ikusten horrelako jarduera bat burutzeko. -Badira Gutxitzean, Berrerabiltzean eta Birziklatzean oinarritutako beste kudeaketa eredu batzuk, gure osasunarekin, ingurumenarekin eta inguruko baliabideekin errespetutsuagoak direnak eta errausketak porlandegietan ez bezala, lanpostuak sortzen dituztenak.

Urederra  

Urederrako panela