Issuu on Google+

Arazoa: Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Planean aurreikusten zen Balorizazio Planta ez eraikitzea erabaki zenean, hondakinen multinazionala den FCCren Olaztiko zementu-fabrikan erraustea erabaki zen.Olaztiko zementu-fabrika Nafarroako Autonomi Erkidegoaren ipar-mendebaldean, Gipuzkoa eta Arabarekin mugan dago, lurralde hauetatik 5 kilometrotara hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak, mediku eta zientifikoek horrelako jarduera batek pertsonen osasunean eta ingurugiroan izango dituen ondorio kaltegarrien aurrean emandako gomendioei ez entzuteaz gain, errausketa hondakinen kudeaketarako sistema gisa inposatzen jarraitzen du, nahiz eta Nafarroa osoan baztertua izan den. Bere garaian Tafalla eta Tuteran errefusatu zen bezala, egun, kaltetuak izango diren guneetan, Sakanan, Lizarra aldean, Goierrin eta Arabako Lautadan, ere, errefusatzen dute.

IV. Jardunaldietarako lan programa Azaroak 2, ostirala. 20:00 20.30 22.00

Azaroak 3, larunbata. 8:00 9:00 10:30 11:00

12:00

13:00

Kasu honetan larriena ez da udaletxeen borondatea ez dutela errespetatu, proiektu pribatu bat interes orokorrekoa izendatzeko, salbuespenezko prozedura bat (PrSIS) erabili dutela baizik. Modu maltzur honetan, udaletxeko arauak errespetatzen ez dituen jarduera bat baimendu dute. Gainera, hondakinak erretzen dituzten FCC taldeko hainbat fabriketan ematen ari diren langileen kaleratzeek, argi erakusten dute jarduera horrek ez duela lanpostuak mantentzen lagunduko, eta Erdi Guneko Garapenerako Partzuergoak, Sindikatuek, Turismo Elkarteek, Nekazaritza eta Elikagai sektoreek… dioten bezala, eragin guneetan sustraiturik dauden beste hainbat jardueretan, garbi dago eragin negatiboa izango duela 3 Mugak Batera plataformako kideok, hondakinen errausketa inon gauza ez dadin, lanean jarraituko dugu.

Parte hartzaileei ongi etorria eta bi gauetarako ostatua ezagutu. Trikipoteoa Altsasun. Afaria

Gosaria. Jardunaldietan parte hartuko dugun plataforma guztiek bere egungo arazoen eta egoeraren berri emango dute (plataforma bakoitzak 5 minutu izango ditu).Hitz egiteko txanda irekia Hamaiketakoa Carlos Arribas Ugarte: Herri Valentziarretako Ecologistas en Acción "Zementu-fabriketan errausteak dakartzan arazoen ikuspegi orokorra" (Gazteleraz) Fernando Palacios: Ikerketa Zientifikoetako Goi Batzordeko (CSICeko) eta Madrileko Natura-Zientzietako Museoko kidea “Zementu-fabriketan hondakinak errausteak ingurumenean duen eragina” (Gazteleraz) Mario Fernández López de Ahumada: Medikua eta OSALDEko kidea (Osasunerako eskubidearen aldeko elkartea) “Zementu-fabriketan hondakinak errausteak pertsonen osasunean duen eragina” (Gazteleraz)

2012ko Azaroak 2, 3 eta 4

Altsasu-Olazti (NAFARROA)

Goiz osoan zehar birziklatze jolasak eta tailerrak haurrentzat.

14:00 16:00 16:45 18:00 18:30

22:00

Jardunaldietan parte hartzen ari diren plataforma guztietako kideen bazkaria Ainhoa Arrozpide: Zero Zabor plataformako kidea “Hondakinak errausteari alternatibak” (Gazteleraz) Mariel Vilella: GAIA (Global Alliance for Incineration Alternatives) “Zementu-fabriketan hondakinak erraustearen arazoa mundu mailan eta CO2 emisioen merkatua” (Gazteleraz) Ondorioak eta manifestua Hitzaldi irekia Altsasuko frontoian: Carlos Arribas Ugarte, Mario Fernández López de Ahumada, Ainhoa Arrozpide. Afari herrikoia eta musika emanaldia Altsasuko frontoian

Azaroak 4, igandea 8:00 9:30 10:30

Herremanetarako: 3mugakbatera@gmail.com

ZEMENTU-FABRIKETAN HONDAKINAK ERRAUSTEAREN AURKAKO PLATAFORMEN KOORDINAKUNDEAREN IV. TOPAKETA

14:30

Gosaria Urederrara irteera autobusez. Iturburura igo, informazio panela jarri, taldeko argazkia atera eta elkarrekin sorturiko manifestua irakurri. Casa Faustina jatetxean bazkaria.

Koordinakundearen jardunaldiak Zementu-Fabriketan hondakinak erraustearen Aurkako Koordinatzailearen I. Jardunaldiak Ponferradan egin genituen 2009ko urrian. Elkarrekin lan egiteko, elkarren informazioa eta esperientziak trukatzeko eta denok dugun arazo komunari erantzuteko asmoarekin, jardunaldi horietan bost plataformek hartu genuen parte. Batez ere, elkar ezagutzeko eta osasuna eta ingurumenaren aldeko borrokan indar egiteko elkartu ginen. II. Jardunaldiak Toledon burutu genituen 2010eko azaroan, eta bertan, plataforma parte hartzaileen kopurua bikoiztu genuen III. Jardunaldiak Montcada i Reixacen izan ziren 2011ko urrian. I. Jardunaldietako plataforma parte hartzaileen kopurua hirukoiztu genuen eta Montcada-ko lagunek, IV. Jardunaldiak Nafarroan antolatzera animatu gintuzten. Eta hemen gaude, Olaztiko Zementu-fabrikan hondakinak erraustu ez daitezen lan egiten dugun 3 Mugak Batera plataformako kideok, ilusio handiarekin antolatu baititugu IV. Jardunaldiak. Hemen duzue prestatu dugun programa. Guztiontzat interesgarria izatea espero dugu.


egitaraua euskaraz