Issuu on Google+

Andere単o, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu? Gizarte Kultura Ingurunearen Ezagutza eta IKT-ak Haur Hezkuntzan 2012-2013 ikasturtea UPV/EHU

Gus-Gus taldea: Irene Mezo Iratxe Ochandiano Itsaso Pagazaurtundua Saioa Palomino Nerea Pascual Aintzane Prior


Aurkibidea Sarrera………………………………………………………………………………….3 Taldean lan egitearen inguruko hausnarketa……………………………………4 Denborari buruzko galderak………………………………………………………...6 Testuen iruzkinak…………………………………………………………………….10 Elkarrizketa………………………………………………………………..….…….…23 Elkarrizketaren hausnarketa……………………………………….…….….……..24 Jostailuen azterketa…………………………………………………………………27 Gure ariketak…………………………………………………………………………31 Zer ikasi dugu?.............................................................................................42 Autoebaluaketa………………………………………………………………………43 Aktak…………………………………………………………………………………..45 Bibliografia………………………………………………………………………..….53

Sarrera


Lan honi hasiera emateko, kontuan izan behar dugu egingo dugun proiektua mundu profesionalean irakasle moduan lagunduko gaituela. Proiektu honekin bi irakasgai landuko ditugu: Gizarte kultura eta ingurunearen ezagutza eta IKT-ak Haur Hezkuntzan. Hau aurrera eramateko, egoera bat planteatzen da. Honetan, 3 urteko gela baten tutoreak gara eta jantokiko orduan, umeak ilaran daudelarik ume batek galdetzen digu: “AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?â€?. Galdera honi erreparatzean, bururatzen zaigun lehenengo gauza umeek ez dutela denboraren pertzepzio egokia da. Beraz, gure proiektu honetan, saiatuko gara baliabide eta material egokiak bilatzen haurrei denborari buruzko kontzeptuak irakasteko. Proiektu honekin lortu nahi dugun helburu nagusia umeei denboraz jabetzen laguntzea da eta denborari buruzko kontzeptuak barnera ditzaten, adibidez, zer da denbora,

zertarako

erabiltzen

dugu,

nola

zenbatzen

dugu...

Honez

gain,

garrantzitsua da gauzak momentu batean ematen direla jakitea eta horregatik oso garrantzitsua dela denbora, izan ere, eguneko jarduera bakoitzak bere denbora eta ordua du: adibidez, gosaldu goizez egiten dela, altxatu bezain laster. Horrez gain, kontuan izan behar dugu oso txikiak direla eta haientzat denbora beraien jardueren menpe dagoela, hau da, ez dituztela orduak, minutuak, etab. bereizten. Gainera, gogoan izan behar dugu denboraren kontzeptua guk ezagutzen dugun bezala ez dutela lortuko 6-7 urte bete arte. Beraz, errealitatearekin bat egin behar dugu eta jakin badakigu gure jarduerekin ez dugula umeengan denboraren pertzepzio egokia lortuko. Hortaz, gure posibilitateekin landu behar dugu eta saiatuko gara ahalik eta gehien argitzen denborari buruzko kontzeptuak haurrek pixkanakapixkanaka barneratzen joateko.

Taldean lan egitearen inguruko hausnarketa


Iaz Matematikan lan bat egin genuen taldean eta primeran atera zen dena, hori bai, nota espero nuen baino baxuagoa ipini zidan irakasleak.

Ezin dut jasan, denbora guztian Jonek esaten duena egin behar dugu, eta beste edonork zerbait egiten badu, gero berak dena eraldatzen du.

Taldean lan egitea rollo bat da.

Irakasleak jarraibideak oso argiak eman zizkigun eta primeran funtzionatu genuen, bakoitzak egin beharrekoa egiten genuen eta listo.

Jonek mutur handia dauka, beti eskakeatzen saiatzen da.

Matematikan egin genuen lanean ez nintzen ezertaz enteratu, eta orain zailtasunak ditut ikasgai hau jarraitzeko.

Jon urrun bizi denez 10 minutu beranduago etortzen da, baina ez da arazoa, gero azaltzen diogu eta ahal duena egiten du.

Gure taldean, irakurritako aurreko puntuei ez gara oso identifikatuta sentitzen, izan ere, gutxitan gertatu zaizkigu halakoak. Baina, egia da zenbait taldetan horrelakoak gertatzen direla. Arazo hauek, gehienetan, taldearen funtzionamendua oztopatzen dute eta hainbeste trabarekin taldeak ez luke aurre egingo. Hala ere, ados gaude azkenengo esperientziarekin, eta gure taldean guztiok ulertuko genuke arazoa eta ez genioke trabarik jarriko. Aldiz, bigarren kasuarekin, esaterako, ez genuke onartuko erabakiak bakar batek hartzea besteen lana zapalduz, izan ere, talde bat baikara eta guztion artean hartzen ditugu erabakiak. Oso garrantzitsua da taldean lan egiten jakitea, etorkizun batean taldean lan egin beharko dugulako. Egia da, etorkizunean ez ditugula gure lankideak aukeratuko eta edonorekin lan egiten ikasi behar dugula, baina, gure kasuan, unibertsitatean, bigarren urtea denez, denok ezagutzen gara elkar eta badakigu nola lan egiten duen bakoitzak. Beraz, gure kausan, oso gustura gauden talde bat osatu dugu, guztiok lan egiten baitugu. Bestalde, taldean lan egiteak alde onak eta alde txarrak ditu. Oraingoan taldean lan egitearen abantailak eta desabantailak aipatuko ditugu:


Abantailak ◦ Ideia eta ezagutza gehiago eta desberdinak ematen dira. Hau da, gai baten inguruan ideia desberdinak ateratzen dira eta horrek lana aberasten du. ◦ Lan pertsonal gutxiago egin behar da. Ez da hainbeste denbora sartu behar lan batean, guztion artean banatzen dugulako. ◦ Arazoak edo zalantzak izanez gero, taldekide guztion artean konponbide bat bilatu ahal da. Hots, arazo baten aurrean, zenbat eta pertsona gehiago, errazagoa da arazoari konponbidea ematea ◦ Etorkizunari begira, lagungarria da. Etorkizun batean, taldean lan egin beharko dugu eta honek laguntzen gaitu hori ikastera. ◦ Komunikazioa sustatzen du. Taldean lan egiteak komunikazioa eskatzen du.

Desabantailak ◦ Taldekideen arteko gatazkak. Hau da, askotan pertsona bakoitza desberdina denez, taldekideen artean ez dago ulertzerik eta horrek, arazoak ekar ditzake. ◦ Ordutegi arazoak. Bakoitza leku batean bizi da eta klaseak eta gero bakoitzak bere gauzak egin behar ditu. Beraz, askotan oso zaila da ordutegiak bateratzea. ◦ Lan guztia ez lantzea. Bakoitzak batzuetan, bere zatia soilik egiten duenez, ez da gai oso lantzen, lana banatzen baita.


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Denborari buruzko galderak

Zer dakigu “denborari” buruz Haur Hezkuntzan? Haur hezkuntzan denboraren kontzeptua oso abstraktua da. Ez dago

denboraren ezagutzarik eta umeek ez dakite nola antolatu. Horregatik ez dituzte hainbat kontzeptu kontrolatzen, adibidez, orduak gauza batzuentzako luzeak egiten zaizkie eta berdin zaie bat, bi edo hiru ordu izatea. Kontzeptu hauek transmititzea nahiko konplikatua izan daiteke, izan ere, umeek ez diote zentzurik ikusten. Haurrek errutinaren bidez kontrolatzen dute gutxi-gora-behera beraien eguna eta horretan egingo dutena, hau da, beraien buruan eskema antzeko bat dute eguneko jarduerak markatzen

dizuena.

Adibidez,

umeak

komunera

joatean

badakite

jarraian

bazkaltzeko ardura dela naiz eta momentuko ordu konkretua ez jakin. Orduan esan dezakegu haurraren denboraren antolakuntza errutinan oinarrituta dagoela eta gure esperientzian oinarrituta ikusi dugu umea errutinatik ateratzean deskontrolatu eta aztoratzen direla eta denbora txarrago kontrolatzen dutela.

Zer ez dakigu denboraz Haur Hezkuntzan? Hasteko ez dakigu denboraren kontzeptua zelan lantzen den Haur

Hezkuntzan eta hori jakitea oso baliagarria dela etorkizunerako iruditzen zaigu, eta honekin batera zenbat urterekin hasten diren zehazki kontzeptu hau lantzen. Egia da egunero umeek gelan lantzen dutela egutegi baten bitartez asteko egunak, hilabeteak, urteak etab baina ez dakigu hau nola ulertzen duten eta nola barneratzen duten, gure ustez hau adinarekin ikasten den, hau da, denbora pasatu ahala eta urteak betetzean denboraren kontzeptua pertsonentzat aldatzen doa. Bukatzeko gustatuko litzaiguke jakitea nola irakasten den hau guztia gela batetan eta zein prozedura eta baliabide erabiltzen diren.

6


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

1. Zer da zuretzat denbora? Denbora gizakien bizitza antolatzen duen neurria da, hau da, denborak markatzen dizkigu egunak, orduak, hilabeteak ‌ honen arabera gure ekintzak burutzen ditugu.

2. Definitu kontu hauek umeek ulertzeko moduan: a. EGUTEGIA: liburu antzekoa da, honetan egunak zenbakien bidez agertzen dira. Zenbaki hauek ordenan agertzen dira. b. EGUNA: Altxatzen garenetik oheratzen garenera arte pasatzen den denbora c. ASTEA: Klasera etortzen garen 5 egunak + eskolara etorri gabe pasatzen ditugun 2 egunak. d. HILABETEA: Egutegiaren orrialde bat, bertan egunak eta asteak agertzen dira. Hilabete bakoitza bere izena du. e. URTEA: gure urtebetetzetik pasatzen denetik hurrengo urtebetetzera arte pasatzen den denbora. f. MINUTUA: Erlojuaren orratz luzeenak bira oso bat ematen duenean. g. URTAROA: Urtebetetzetik urtebetetzera ematen diren 4 denbora tarte dira, bakoitzean klima eta eguraldi ezberdina da: neguan hotz handia egiten du, udaberrian loreak agertzen dira, udan bero handia egiten du eta udazkenean zuhaitzen hostoak erortzen dira.

3. Erantzuteko gai zara? •

Nola deitzen da gure egutegia? Zein da bere oinarria? Gaur egun, Europa osoan egutegi gregorianoa erabiltzen dugu. Egutegi

honek, Eguzkiaren eta Lurraren errotazioan du oinarria.

7


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Zergatik kokatzen dugu urte berriaren lehenengo eguna urtarrilaren 1ean eta ez abenduaren 25ean edo …? Kristo 0. urtean jaio zen eta soilik zenbatzen zuten urtea, ez eguna ezta

hilabetea ere. Horrez gain, 0. urtea egutegi gregorianoarekin bat egiten zuenez, eta hilabete bakoitzak batez besteko 30 egun dituenez, erabaki zen urtearen lehenengo eguna urtarrilaren 1ean izatea.

Noiz jaio zen Kristo? Duela 2012 urte eta 9 hilabete.

Zergatik hilabeteak 12 dira eta asteko egunak 7? Beti izan al da horrela? Hilabetea Ilargiaren errotazioan oinarrituta dago. Hau da, urtero 12 ilargialdi

daude. Zehazki ilargialdi baten eta hurrengoaren arteko denbora 29 egun 12 ordu eta 44 minutukoa da. Ilargia lau fase bereizgarrietan banatu daiteke: ilgora, ilbehera, ilbete eta ilberri. Baten eta hurrengoaren artean pasatzen den denbora aste batekoa izaten da, hau da, 7 egun. Esan beharra dago ez dela beti horrela izan, adibidez, Erromako garaian 10 hilabete ziren eta beste bi gehitu zituzten Julio Cesarrek (Uztaila) eta Augustok (Abuztua).

Zeri deitzen diogu bisurtea (urte bisustua)? Zergatik dago? 366 egun dituen urtea da. Lurrak eguzkiari bira ematen 365 egun eta 6h behar

dituelako. 6h “soberan” daude. 6h·4= 24h=egun bat gehiago lau urte pasatzean.

Nola da posible esatea Bilbo 1300 urtean fundatu zela bere fundazio gutunean 1338 urteko data agertzen bada?

8


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Kristo jaio zenetik, 1300. urtean sinatu zen fundazio gutuna, baina, aro Espainolaren hasiera K.a. 38. urtean kokatzen da. Aro honek, 1383. urtera arte iraun zuen.

URTAROAK Zein da lehena? Nola deitzen dira? Ezagutzen al duzue beste izenik? Urtaroak hurrengoak dira: negua, udaberria, uda eta udazkena. Lehena negua

da, izan ere, lehenengo hilabetea urtarrila da eta honetan negua gauzatzen da. Baina, orain dela urte batzuk ez zuten izen hauek. Neguari Hibernum deitzen zitzaion; udaberria prima vera deitzen zen; uda veranum tempus zuen izena eta bukatzeko, udazkena autumnus zuen izena. •

HILABETEAK, zeintzuk dira? Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila,

urria, azaroa eta abendua.

Ba al dakizu nondik datozen izenak? ◦ Urtarrila (Ianuarius): Jano izenetik dator. Hau da, Jano ateen eta hasieren jainko erromatarra zen eta honen ohorez jarri zioten hilabeteari izena. ◦ Otsaila (Februarius): izena “februa” hitz latinetik dator. Hitz hau hilabete honetan Erroman egiten zen purifikazio aldiari erreferentzia egiten dio. ◦ Martxoa (Martius): Gudaren jainkoari egiten dio erreferentzia, Marteri hain zuzen ere. ◦ Apirila (Aprilis): Aperire hitz latinetik dator, hitz honek ireki esan nahi du. “Ireki” honek, udaberriaren hasierarekin du erlazioa, izan ere, garai honetan naturaren “irekiera” ematen da. ◦ Maiatza

(Maius):

Maia,

udaberriaren

erromatarraren ohorez jarri zen izen hau. 9

eta

laborantzaren

jainko


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

◦ Ekaina (Iunius): Izen honen jatorria ez dago os argi. Ikertzaile batzuen ustez, Juno, ezkontzaren jainko erromatarraren ohorez jarri zitzaion izena hilabeteari. ◦ Uztaila (Quíntilis): Lehenengo egutegian ez zegoen hilabete hau, ez zen existitzen. Geroago, Julio Cesar jaio ostean eratu zen honen ohorez. ◦ Abuztua (Sextilis): Uztailarekin gertatu zen bezala, lehenengo egutegian ez zegoen hilabete hau, ez zen existitzen. Geroago, Cesar Octavio Augusto jaio ostean eratu zen honen ohorez. ◦ Iraila (September): Septem hitz latinetik dator. ◦ Urria (October): Octo hitz latinetik dator. ◦ Azaroa (November): Nove hitz latinetik dator. ◦ Abendua (December): Decem hitz latinetik dator.

Testuen iruzkinak • Serra Laburpena: Irakurri dugun testua lehen hezkuntzako denboraren orientazioa lehenengo kurtsoetan izan da, Josep Antoni Serrak idatzia. Testu honetan gauza deigarri asko egon dira eta horretatik zati askok harritu deusku honetariko bat ondorengoa delarik “Estamos tratando a los niños pekeños como a idiotas” Zergaitik dio hori? Zer egiten dugu gaizki? Esaldi hori irakurtzerakoan hainbat galdera sortzen zaizkigu geure buruan, baina test a aztertu ahala esaldi horri erantzun bat bilatu ahal izan dugu. Testua aztertzen jarraituz, garrantzitsua iruditzen zaigu beste gauza bat aipatuko dugu, jakin beharrekoa gure iritziz.Teoria kognitiboen arabera, umeak 12 urtetik gora hasten dira operazio formal eta abstraktuak bereizten, eta sarritan egia esan, gure esperientzietan oinarrituz pentsatu izan dugu kontzeptu honek arinago menperatuta egon behar zirela baina ez, argi geratu behar zaigu 12 URTETIK GORA 10


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

izan behar dela. Horretarako apurka-apurka umeek kontzeptu horiek ondo garatuta izateko, Hannoum-en ustez 5 fasetik pasatu behar dira: •

Euren denboraz eta erritmo pertsonalez jakitun izan.

Denboraren orientazioaz jabetu.

Denboran momentuan posizio erlatiboan, jakitun izan.

Edozein gauzen iraupen eta abiaduraz jabetu.

Denbora neurtu. Erreza dirudi fase guzti horietatik pasatzea baina aurretik lan asko dakar.

Fase guztiak aipatu ondoren, nahiz eta guztiek garrantzi handia izan, gu bigarrenean zentratuko gara (Denboraren orientazioaz jabetu), bertan gure gaiari buruz hitz egiten duelako eta gosaria eta afaria bereizteko fase aproposena delako. Denboraren orientazioa jabetzeko fase honetan ondo ikasi edo ondo landu ahal izateko bi forma bereiz ditzakegu. Alde batetik, ikaslea bere kanpotik denbora erreferentziala hartzea sustatu behar da, horrela kontzientziatuko da, edozein momentu izan ahal dela aproposa denbora erreferentziala lantzeko. Hori bai kontuan hartu behar dugu 8-9 urte izan arte eurak direla erreferentzia puntuak. Bestetik, iragana eta etorkizuna gero eta gehiago luzatu behar da. Beraz, irakasleak egin behar duena da, haurrari lagundu iragan bat gero eta urrutiago ikusten eta etorkizunean zentraturiko jarduerak egin. Adibide lez testu honetan unitate batzuk aipatzen ditu lagungarriak izan ahal direnak denbora orientazioa garatu ahal izateko. Egokiak izango dira? •

Historia pertsonala

Egutegia

Familia historia

Kondairak

Ipuin historikoak

…...

11


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Aipatutako unitate honek nahiko interesgarriak dirudite haur hezkuntzan landu ahal izateko. Testua aztertzen amaituz, azkenean hainbat ariketa azaltzen ditu denboraren inguruan, baina guk remix bat eginez guretzako aproposena dena aukeratuko dugu. Adibidez: Gaur egungo etxe baten agertu ahal diren hainbat objektu jarri irudien bitartez, gero beste irudi batzuk iraganean agertzen ziren objektuekin. Umeak bere etxean fijatuz argi izango dute zeintzuk diren oraingoak. Adibidez galdera hau egin ahal diegu haiek erantzun ahal izateko. Zein tresna daude zure etxean? Ariketa honen bidez umeek jakingo dute orain eta lehen bereizten. Iruzkin kritikoa: Hasteko, taldeetan bildu garenean gure testua elkarrekin komentatzeko, nahiko ados egon gara guztiok eta idei berdinak izan ditugu geure buruan testuari buruz. Egia esan gustura ibili gara. Honi buruz ez daukagu besterik esateko. Irakurritako informazioari begira, oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zaigu, gauza asko ikasi ditugulako. Baina esan beharra daukagu, gure artean testua komentatzerakoan konturatu garela pedagogia eta psikologiaren inguruan ematen ditugun kontzeptuei ez diegula beharreko garrantzirik ematen, eta albo batera uzten ditugula, baina gero hobetu pentsatuz gure artean jorratu dugu. Gainera, aipatutako beste gauza batzuei ere eman diegu garrantzia. Honekin amaitzeko testu honek aipatzen dituen ariketei buruz esateko daukagu ez direla izan guretzako aproposenak, izan ere gatzak iruditu zaizkigu haur hezkuntzan landu ahal izateko. Hori horrela, gure artean moldaketa batzuk egin ditugu adibidez iruzkinean aipatutakoa.

• Pedro Miralles Martínez eta Pilar Rivero Gracia Laburpena:

12


Andere単o, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Historia gai bat bezala, haur hezkuntzako curriculumean ez du parte hartzen, baina Europako beste herrialde batzuetan bai. Gaur egun Espainiako Haur Hezkuntzako curriculumean, bigarren zikloa hiru area desberdinetan estrukturatzen da, beraren ezagutza eta autonomia pertsonala, inguruaren ezagutza eta lengoaiak: komunikazioa eta errepresentazioa. Hauekin, historia irakastea erlazionatu daiteke. Hau guztia kontuan hartuta, esan dudan bezala, oraindik ez dago espezifikoki curriculumean sartuta, hau izan daiteke psikologia ebolutiboaren influentziagatik lehenengo etapen curriculumak egitean. Hau da, sinestera ailegatu zen lehenengo arrazonamendu formal edo abstraktuaren gaitasuna izan behar du denboraren nozio propioak ulertzeko. Historia Haur Hezkuntzan irakastea posiblea da, hala ere, hiru aspektu orokor batzuk landu ahal dira: denboraren irakaskuntza, historiaren edukien irakaskuntza eta ikerketa historikoari ligatuta dauden prozedurak. Ikerketa enpiriko asko ondorioztatu dute umeek 5 urtetik aurrera historia modu batean edo ulertzeko ahalmena daukatela eta iraupenaren ideiak dituztela, eta gai hau haur hezkuntzan landu daitekeela metodologia onak eta baliabide didaktiko onak aukeratzen badirela. Haur Hezkuntzan historia irakasteko eta ikasteko estrategia metodologiko ugari daude. Orientazio hauek ezinbestekoak dira haur hezkuntzan historiaren irakaskuntza

praktikara

eramateko,

hala

nola:

irakaskuntza

esanguratsua,

curriculumaren area guztiak hartzen dituen lan globalizatua, inplikazioa eta parte hartzea, programazioan umeen interesak eta ideiak base bezala hartzea, hurbiltze ludikoa, erlazio eta asoziazioen sustapena, narrazioaren garrantzia, hurbileko esperientzia eta bizipenak, irudien papera, motibagarriak diren material eta baliabideak eta umeen eta haien familien protagonismoa. Hau guztiarentzat, beharrezkoa da irakaslearen papera edukien transmisorea ez izatea, baizik eta ikaskuntzaren laguntzailea.

13


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Normalean, denboraren irakaskuntza, eguneroko errutinekin sartzen da haur hezkuntzako klaseetan; historia baten sekuentziak desordenatuak antolatzen funtsezko edukiak ordenatzeko eta ikasteko, adibidez, lehen eta gero, iraupena... Horregatik, Haur hezkuntzan historia irakasteko ere proposamen berritzaileak daude: •

Narrazio

historikoak

sartzea:

historia

narrazioen

bidez

sartzea,

imajinazioaren bitartez lan egiteko. •

Historia hurbileko ondarea aurkitu: museoetara joatea, txangoak egitea, .. iraganeko objektuekin kontaktuan egotea.

Ikaslearen produkzio propioak bultzatu: lan manualak egitea, marrazkiak, ipuinak egitea, lepoko pre-historikoak,...

Dramatizazioetan eta historiaren birsortzeetan parte hartzea: antzerkiak egin.

Historia ikertu: adibidez, historia pertsonala ikertu, umea jaio zenetik orain arte, bere familiaren laguntzarekin,...

Lan proiektuak: ikasiko den gaia aukeratzea eta honi buruz informazioa ekartzea. Testuaren ondorioa, ez da beste bat baino haur hezkuntzan historia

gehiago sartzea.

Iruzkin kritikoa: Testu hau Haur Hezkuntzaren inguruan zerbait gehiago ikastera eraman nau. Kasu honetan historiarekin erlazionatuta. Pentsatzen dut, historia haur hezkuntzan edota beste adin batean lantzeko oso gai polita eta garrantzitsua dela, eta hainbat gaiekin egiten den bezala, uste dut historiaren gaia poliki-poliki ere sartu daitekeela haur hezkuntzan.

14


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Testu honek esaten duenarekin guztiz ados nago, pentsatzen dudalako umeek proposatzen dituen metodo eta ideien bitartez ikasi ahal dutela, hau da, jolasen bitartez, museoetara joatea eta gero eskulanak egitea, antzerkien bitartez, familien parte hartzea, hainbat metodologia proposatzen ditu eta adin desberdinetan garatzeko gainera. Pentsatzen dut, gauza bat barneratzeko beharrezkoa dela errepikatzea, hau da, haur hezkuntzan lantzen badugu historiaren zati bat eta aurrerago ez badugu lantzen, ahaztuko zaie. Haur hezkuntzan lantzen badugu, lehen hezkuntzan errepikatzen badugu, ordea, umeek barneratuko dute. Gainera, modu ludiko batean ikasten badute gogo gehiagoekin hartuko dute eta errazago izango zaie ikastea. Amaitzeko, esan beharra dut, testuaren ondorioarekin oso ados nagoela, historia haur hezkuntzan gehiago sartu behar dela eta esan dudan bezala, proposatzen dituen jarduerak, metodologia eta proposamen berritzaileak oso onak direla pentsatzen dut.

• Trepat Laburpena: Irakurritako testua bloke desberdinez osatuta dago, haien artean bereizteko azpi izenburuak dituzte eta hauetako bakoitzak arlo desberdin bati ematen dio azalpena. Blokeen egitura originalagoa da eta paragrafoak irudiekin nahasten dira irakurketa

atseginagoa

izan

dadin.

Irudiak

batzuetan

teorian

agertutakoa

laburbiltzeko dira eta beste batzuetan teoria bera tauletan dago. Testu honek kritika handia egiten dio gaur egun gure eskoletan dagoen sistemari, izan ere, behin baino gehiagotan errepikatzen da ikasleek ez dutela beharreko ezagutzak jasotzen denboraren inguruan. Aditu batzuen aburuz ez dugu denboraren zentzua ezta gure garapenerako. Bestetik, urteak, egunak etab. haur hezkuntzako geletan ikasten ditugu, edo behintzat irakasten digute eta emanda dagoenez ulertu ditugula suposatzen da. Baina ezin dena egin da denboraren ikasketa moztea, hau da, jarraitasun bat egon behar da gauza guztiekin bezala.

15


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Denbora kronologikoa irakasteko ariketak programatzen eta burutzen dira pixkanaka ikasleek denboraren inguruko kontzeptuak eraikitzen joan dezaten. Denbora kontzeptuak (egunak, urteak, aditz deborak‌) lehen hezkuntzan hasi behar dira irakasten, gero berabetasun osoan zehar jarraitu behar da irakasten mendeak, ordena etab. Denbora historikoa irakastearen helburu nagusia gaur egungo historiaren zentzua ulertaraztea da. Bi usteak daude, didaktikak direnak, lagundu ahal dutenak ulertzen irakaskuntzaren galera denboraren inguruan: ez jarraitasun kontzeptuala eta errekurrentzia prozedimentala. Denbora ondo ez finkatzearen edo ez ulertzearen arrazoi bat hezkuntza sisteman ematen den ez jarraitasunaren ondorioa da, ezinezkoa da ondo ulertzea denbora kategoriak ez badaude aurrean etengabe. Baina arazo hau handitzen da DBH-n bertako historia irakasleek haien materiarekin jarraitzen dutelako zenbait kontzeptu jakintzat emanez, honi deitu zaio errekurrentzia prozedimentala. eta honen inguruan diotena da ezin dugula kontzeptuak jakintzat eman eta errepikatu behar izango dira zenbait ziklotan zehar.

Zenbait teoriak erantzuna eman nahi izan dute denbora irakasteko moduari eta haien artean teoria klasikoa aurkitzen dugu, Piaget-en ikerkuntzetan oinarritua. Bere ustez haurrek denbora pertzibitzen dute hiru etapatan: bizi duten denbora (esperientzia pertsonalak), pertzibitutako denbora (kanpotik jasotako esperientziak, iraupenak)

eta

ulertutako

denbora

(matematikak).

Teoria

honekin

jarraituz

beharrezkoa da eskoletan denbora azaltzeko ariketak hurrengo helburuak kontutan hartu dezaten: denbora pertsonalaren kontzientzia hartzea, denboraldiko orientazioa sortzea eta posizioa eraikitzea. Beraz, guzti honekin esan nahi dena da denbora eta honen inguruko kontzeptu guztien irakaskuntza jarraitua izan behar dela, eta etengabe kontzeptu hauek gogoratu eta landu beharko direla. Haurrek denbora eta espazioaren nozioak bereganatzea oso garrantzitsua da. Baina eskola gehienetan denbora ez-jarraitua erabiltzen dutenez, normala da arlo horretan zailtasunak nabaritzea, ez baita haur hezkuntzatik batxilergora arte

16


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

konstanteki lantzen. Honez gain, Piaget eta Antonio Calvani adituen iritziak ematen ditu. Alde batetik Piagetek, haurren adinak errua duela esaten du; hau da, haurren heldutasun faltaren ondorioz ezin dutela denbora bereizi. Beste aldetik Calvanik, adinean arazoa ez dagoela esaten du, baizik eta haurrei ematen zaien materian eta hau azaltzeko eran dagoela. Gainera, historia lehen hezkuntzako lehenengo zikloan bi alderditik hasi daitekeela azpimarratu zuen: oroitzapen familiarra eta historiaurrea. Lehenengo honetan denbora landu daiteke erlazio familiarrak landuz, azken hamarkadetan agertutako objektuak kokatzea, abizenen jatorria, eta abar. Bigarren alderdian, historiaurrean, haurren galderetatik abiatuta, haur asko duten “funtsezko denbora� garatuz joatean datza, adibidez, marrazkien edo diapositiben bidez. Testuak Kieran Egan-en aportazioak laburki azaltzen du ere. Honek defendatzen zuen haurrek ikasten hasten direla dakitenetik abiatuta eta lehen hezkuntzan erabiltzen diren lau printzipioen kontra jardun zuen, hau da, konkretutik abstraktura, ezagunetik ezezagunera, sinpleenetik konplexuagora eta manipulazio eraginkorretik kontzeptualizazio sinbolikora, honek partziala, erredukzionista eta sormena eta fantasiako lekurik usten ez duen eskema jarraitzen zuela defendatuz.

Iruzkin kritikoa: Esan beharra daukat guztiz ados nagoela testuarekin, uste dut gaur egungo hezkuntza sisteman erabiltzen diren metodoak ez dutela benetako irakaskuntza sustatzen baizik eta, gainditzeak. Ez da ezertarako balio Historia irakaskuntza gainditzea ez badakit aurreko garaiak bereizten eta bertan gertatutakoa ondo kokatzen. Gaurko bizitza ulertu ahal izateko lehengo aurreko guztia ulertu behar da, eta hori ez da lortzen kurtso batean, hori urteetako lana da eta bertan irakasle askok hartuko dute parte. Behin ikasita badirudi sinplea dela zer den urte bat ulertzea baina egia izanda oso zaila iruditzen zait haur hezkuntzako haurrei azaltzea denbora, zerbait abstraktoa delako, uki ezina, ikusi ezina‌denboraren ondorioak antzematen dira baina hori azaltzeko eta ondo ulertzeko urteak eta urteak behar direla uste dut.

17


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Testu hau irakurri eta aztertu ondoren, guztiz ados gaude Calvanik defendatzen zuen ideiarekin. Gure ustez denbora eta espazioa txarto ulertzearen errua ez dago adinean, baizik eta hezitzaileok edo gurasoak erabiltzen ditugun metodo eta materialetan. Horregatik prest egon behar gara metodo hauek aldatzeko eta, horrela, haurren ikaste eta barneratze prozesua erraztuko dugu.

• Pozo

Laburpena: Historia herriaren memoria kolektiboa da, horregatik ezinbestekoa da datozen belaunaldiei transmititzea. Informazio hau txikitatik transmititzen da pertsonak heltze prozesu batean daudenean eta garrantzitsua da ezagutzea adin horietan zelan ulertzen duten historia. Honetaz aparte, historia ulertu ahal izateko denbora kontzeptua ulertzea oso garrantzitsua da. Honen barnean denbora pertsonala eta historikoa daude. Denbora nozioei dagokionez umearentzat denbora aurrera doa bere ekintzen arabera. Lehengo urte batekin umeak ezagutzen dituen gauzetan gertakariak aurreratzen ditu. Urte eta erdi bete ondoren umeak plano sinbolikoa berrikasten hasten da hitzak objektuekin lotzen ditu eta iragan, orain eta etorkizuna agertzen dira lehengo aldiz. Lau-bost urte betetzean umeak gehiago daki denboraz. Bost urte betetakoan denbora eta espazioa nahasten ditu, eta gauza handienak dira berarentzat zaharrenak. Denbora konbentzionala ulertzea zaila da umeentzat konplexua delako, 2-3 urterekin errutinaren bidez ikasten dituzte denbora erritmoak. 4-5 urte dituztenean errutina sekuentzietan antolatzen dituzte. Adina aurrera joan ahala 7 urterekin ondo kontrolatzen dituzte denbora neurtzeko tresnak, erlojua badakite erabiltzen. Baina oraindik ez dute denboraren errepresentazio abstraktorik, eta hau 12-14 urte betetzean bereganatzen da. Pentsamendu historikoa, erlatibismo historikoa eta arrazoien ulermena beharrezkoak dira ezagutza historikoa garatzeko. Gertakari historiko baten ondorioak ulertzeko beharrezkoa da ekintzen arrazoiak ulertzea. Jarduera hauek pertsonai edo 18


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

talde batek burutzen dituzte eta gertakarien bilakaera determinatu zuten. Horretarako, ezinbestekoa da agente historikoen rolean jartzea. Baina, umeetan hori lortzea oso zaila da, izan ere, asko kostatzen zaie haien ikuspuntua ez den leku batetik gauzak ikustea. Horri egozentrismoa deritzo. Aurrekoa egozentrismoa ez emateko, beharrezkoa da haurrek pentsamendu formala izatea, hau da, gaitasun zehatz batzuk izatea. Horretarako, ulertu behar da historia ez dela zientzia esperimentala. Hots, ez da zientzia enpirikoa, ez daude laborategirik gertakariak birsortzeko. Historiak ez ditu muga itxiak, izan ere, historiak alde handia ematen du ideologiarako eta iritziak emateko. Bestela esanda, teoria historikoak ezeztatzea edo oso zaila da. Izan ere, gertakari historiko berdina hainbat modutan kontatu daiteke eta guztiak ontzat ematen dira. Gertakari historiko baten datuen interpretazioari (bakoitzaren iritziaren arabera) erlatibismo historikoa deritzo. Garrantzitsua da haurra ulertzea ikasgai honetan hainbat ikuspuntu daudela. Baina, historiak irakasterakoan ideologian, doktrinan eta baloreetan erortzeko arriskua dago. Nerabeen gehiengoa ez dago prest ikastetxetan saiatzen den historia ikasterako eta barneratzeko. Maila intelektualaren garapena ikasle bat ikasteko gai dena determinatzen du. Horrez gain, garapenaren eta ikasketaren arteko erlazioa ez da unidirekzionala. Bi hauek, garapen kognitiboaren gradua determinatzen du. Beraz, erlazio dialektiko zaila da. Maila kognitiboa gainditu behar den hesia da, beti ere, posibilitate errealetatik abiatuta. Horretarako, arazoak konponarazi behar zaie. Haurren eta nerabeen pentsamenduen garapena hezkuntza sistemaren ondorio zuzena da. Lehen eta gaur egun ematen den historiak ez du laguntzen gure inguruan gertatzen dena ulertzen, izan ere, historia zatikatua da. Ez da nahikoa iragana deskribatzearekin, ulertu ere egin behar da eta ikaslea kontuan hartu behar da, ez ahaztu. Ikasleek ez dituzte historiaren elementu basikoak ulertzen. Ikasleen estrukturazio tenporala oso eskasa da eta gainera, liburuetan agertzen diren kontzeptuak zailegiak dira haientzako. Historiari buruzko kontzeptuak barneratzeko ezinbestekoa da irakasteko modua aldatuz. Ikasleak berak eraiki behar ditu kontzeptuak eta bere “egiak�. 19


Andere単o, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Pentsamendu historikoa, erlatibismo historikoa eta arazoen ulermena beharrezkoak dira ezagutza historikoa garatzeko. Gertakari historiko baten ondorioak ulertzeko beharrezkoa da akzioen arrazoia ulertzea. Jarduera hauek pertsonai edo talde batek burutzen dituzte eta gertakarien ibilbidea markatu zuten. Horretarako, ezinbestekoa da agente historikoen rolean jartzea. Baina, umeetan hori lortzea oso zaila da, izan ere, asko kostatzen zaie haien ikuspuntua ez den leku batetik gauzak ikustea. Horri egozentrismoa deritzo. Aurrekoa egozentrismoa ez emateko, beharrezkoa da haurrek pentsamendu formala izatea, hau da, gaitasun zehatz batzuk izatea. Horretarako, ulertu behar da historia ez dela zientzia esperimentala. Hots, ez da zientzia enpirikoa, ez daude laborategirik berreraiki gertakariak. Historiak ez ditu muga itxiak, izan ere, historiak margen handia ematen du ideologiarako eta iritziak emateko. Bestela esanda, teoria historikoak ezeztatu oso zaila da. Izan ere, gertakari historiko berdina hainbat modutan kontatu daiteke eta guztiak ontzat ematen dira.

Gertakari historiko baten datuen interpretazioari (bakoitzaren iritziaren arabera) erlatibismo historikoa deritzo. Garrantzitsua da haurra ulertzea ikasgai honetan hainbat ikuspuntu daudela. Baina, historiak irakasterakoan ideologian, doktrinan eta baloreetan erortzeko arriskua dago. Nerabeen gehiengoa ez dago prest ikastetxetan saiatzen den historia ikasterako eta barneratzeko. Maila intelektualaren garapena ikasle bat ikasteko gai dena determinatzen du. Horrez gain, garapenaren eta ikasketaren arteko erlazioa ez da unidirekzionala. Bi hauek, garapen kognitiboaren gradua determinatzen du. Beraz, erlazio dialektiko zaila da. Maila kognitiboa gainditu behar den hesia da, beti ere, posibilitate errealetatik abiatuta. Horretarako, arazoak konpontzera eramanarazi behar diegu. Haurren eta nerabeen pentsamenduen garapena hezkuntza sistemaren ondorio zuzena da. Lehen eta gaur egun ematen den historiak ez du laguntzen gure inguruan gertatzen dena ulertzen, izan ere, historia fragmentaria da. Ez da nahikoa iragana deskribatzearekin, ulertu ere egin behar da eta ikaslea kontuan hartu behar da, ez ahaztu. Ikasleek ez dituzte historiaren elementu basikoak ulertzen. Ikasleen 20


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

estrukturazio tenporala oso eskasa da eta gainera, liburuetan agertzen diren kontzeptuak zailegiak dira haientzako. Historiari buruzko kontzeptuak barneratzeko ezinbestekoa da irakasteko modua aldatuz. Ikasleak berak eraiki behar ditu kontzeptuak eta bere “egiak�.

Iruzkin kritikoa: Ikasitakoaren inguruan hausnartu ondoren esan dezakegu nagusi izan arte umeek ez dute denboraren kontzeptua bere osotasunean ulertzen. Gutxinaka barneratzen dituzte kontzeptu hauek guztiak eta geri eta gaitasun gehiago dituzte. Iragan, orain eta etorkizuna ez dute barne hartzen denbora zati berdinak adin batekin edo bestearekin, hau da, txikia izatean iragana duela ordu batzuk da, baina heldua zarenean iragana zure iraganeko bizitza orokorrean bihurtzen da, hortaz denbora espazio askoz zabalagoa. Esan dezakegu gero eta zabalago eta abstraktua bihurtzen dela denbora guretzat zahartu ahala. Nire ustez oso garrantzitsua da kontzeptu hauek irakastea, historiaz aparte egunero umeek ikasteko eta antolatzeko denboraren laguntza behar dute. Gainera gutxinaka ikasi behar dute denbora ez dela beraien ekintzen arabera antolatzen, baizik eta aldrebes dela. Izan ere guk gure bizitzan egiten ditugun ekintzak egunaren orduen arabera antolatzen ditugu. Oso garrantzitsua bihurtzen da hau irakatsi ahal izateko haurra bizi den ingurua, izan ere ikastolan gauza bat irakatsi eta etxera bueltatu eta beste bat irakasteak ez du ezertarako balio, atzera pausoak ematen dira. Bukatzeko esan beharra dago, lehenago aipatu bezala, denbora umeentzat eta askotan guretzat oso subjektiboa dela, ondo pasatzen ari direnean denbora arrapalada batean pasatzen dela eta aspertzen direnean denbora oso luzea iruditzen zaiela. Testu hau irakurrita, gure egoera gogoratu dugu, izan ere, guztiz ados gaude esaten duenarekin. Eskolan iraganean gertatutakoari buruzko deskribapena egiten dute soilik data eta izen ugari emanez. Gero, ikasleek datu eta izen horiek guztiak gogoratu behar ditugu bukaerako azterketa gainditzeko. Bestalde, konturatzen gara, irakaslearen arabera gertakari bera modu ezberdinetan kontatzen dela, hau da, bakoitzak bere erara irakasten du, garrantzitsua dena erabakiz. Hau da, irakasle batentzat garrantzitsua den gertakari 21


Andere単o, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

bat, agian beste batentzako ez da hain garrantzitsua eta ez dio aurrekoak eskaintzen dion hainbeste denbora eskaintzen. Gainera, historia ez denez zientzia enpirikoa oso erreza da baloreak, doktrina eta ideologiak historiarekin batera irakastea. Hots, historia ez da modu objektiboan irakasten. Bakoitzaren baloreak eta ideiak nahi barik irakasten dira. Gure ustez, historia ezagutzea garrantzitsua da gaur egun gertatzen dena ulertzeko. Hau da, orain dela 50 urte gertatutakoak gaur eguneko egoera baldintzatzen du. Adibidez, 1936. urtean gerra zibila gertatu ez balitz, agian gaur egungo

gobernu

mota

errepublika

izango

litzateke.

Beraz,

hori

ulertzeko

ezinbestekoa da irakasteko modua aldatzea. Testu hau irakurrita, gure egoera gogoratu dugu, izan ere, guztiz ados gaude esaten duenarekin. Eskolan iraganean gertatutakoari buruzko deskribapena egiten dute soilik data eta izen ugari emanez. Gero, ikasleek datu eta izen horiek guztiak gogoratu behar ditugu bukaerako azterketa gainditzeko. Bestalde, konturatzen gara, irakaslearen arabera gertakari bera modu ezberdinetan kontatzen dela, hau da, bakoitzak bere erara irakasten du, garrantzitsua dena erabakiz. Hau da, irakasle batentzat garrantzitsua den gertakari bat, agian beste batentzako ez da hain garrantzitsua eta ez dio aurrekoak eskaintzen dion hainbeste denbora eskaintzen. Gainera, historia ez denez zientzia enpirikoa oso erreza da baloreak, doktrina eta ideologiak historiarekin batera irakastea. Hots, historia ez da modu objektiboan irakasten. Bakoitzaren baloreak eta ideiak nahi barik irakasten dira. Gure ustez, historia ezagutzea garrantzitsua da gaur egun gertatzen dena ulertzeko. Hau da, orain dela 50 urte gertatutakoak gaur eguneko egoera baldintzatzen du. Adibidez, 1936. urtean gerra zibila gertatu ez balitz, agian gaur egungo

gobernu

mota

errepublika

izango

ezinbestekoa da irakasteko modua aldatzea.

Elkarrizketa 22

litzateke.

Beraz,

hori

ulertzeko


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Bihotz Gaztea ikastolara joan gara denborari buruzko galdera batzuk egitera. Bi irakasleekin batu ginen: Garbiñe (5 urteko gela) eta Itsaso (3 urteko gela). Hona hemen guk egindako galderak eta haiek eman zituzten erantzunak.

Nola banatzen eta antolatzen duzue denbora ikastolan? Zein irizpide izaten dituzue kontuan? Egunero: sarrera, amantala jantzi, korruan errituala (zerrenda, eguraldia, falta direnak …), ipuina, egindakoa kontatu, hiru urteko gela 10etan komunera, gero txokoetan, patiora, jantokira. Badakite sekuentzia egunero egiten dutelako, errutina. Badakite patio eta gero badoazela etxera. Metodologiak markatzen du ordutegia eta ikastolak patio banaketagatik. -

- Nolakoa da umeek denboraz duten pertzepzioa? Ez dute pertzepziorik. Etorkizun hurbila jakin nahi dute, hau da, eta orain? Zer egingo dugu orain?. Eguraldia jartzerakoan astea ikusten dute eta bere banaketa.

Nola azaltzen eta lantzen duzue klasean denboraren kontzeptua? Egunak, orduak, minutuak, hilabeteak, urteak … Egutegiarekin. Data idazten dugu baina zenbakiak lantzen dituzte batez be. Hilabetea ikusten dute orrian eta hori bukatzean hurrengoa baina ez gehiago. Denbora lantzen da baina ez dira gai hori ulertzeko, nagusiagoak direnean. Ez dakite urtea antolatzen (adib urtebetetzeen trena) -

Zenbat urterekin uste duzue kontzeptu hauek barneratzen eta ulertzen dituztela? Eguna, gaua, eguna pasatu dela… LHn 2. mailan gutxi gora behera. Baina ez dute guztiz ulertzen. -

- Gurasoek markatutako ordutegiak errespetatzen dituzte? Normalean bai. 3 urtekoak hasieran adaptazio prozesua egiten dute egun bakoitzean denbora pixka bat gehiago gehituz, normalean errespetatzen saiatzen dira.

23


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Autonomia ematen die haurrei ordutegiak izatea? Orduan, errutina garrantzitsua da autonomia lortzeko? Bai, ordutegia ikastean seguruago sentitzen dira badakitelako zer datorren. Oso inportantea da errutina ume txikiekin. 5urteko gelan amantalak jartzen hasten dira eta musika jartzean badakite bukatzen denerako jarri behar dutela amantala. -

Zer erabiltzen dute umeek bazkaldu, afaldu, gosaldu edota dutxa hartu behar dutela jakiteko? Egunero egiten dugunarekin. Errutinarekin barneratzen du, eskolan etxean eta leku guztietan behar dute seguru sentitu ahal izateko. -

-

Garrantzitsua iruditzen zaizu umeei denbora zer den irakastea?

Zergatik? Bai, beraiek barneratzen joateko, behintzat hurbilak diren denborak. - Nola azaltzen diezu umeei denbora asko edota gutxiren kontzeptua? Adib Olentzero egunerako zenbat falta dira? 11 egun. Ez dute kalkulatzen, denbora kantitate horiek oso handiak dira eta ez dute kontrol bat eramaten. - Baliabide materialak? Egutegia eta data idaztea batez be. Ipuinak, behin batean, hasiera, bukaera, hurrengo egunean ‌

Elkarrizketari buruzko hausnarketa

Ikastolara heldu bezain laster, bi irakasle gure zain zeuden. Irakasleak GarbiĂąe eta Itsaso ziren, lehenengoa 5 urteko gelakoa eta bigarrena, 3 urteko gelaren irakasleak. Aurkezpenak egin ondoren, bilera gela batera eraman gintuzten eta bertan gure galderak egiten hasi ginen. Irakasleak guk planteatutako galdera guztiak erantzun zituzten bakoitza bere ikuspegitik kontuan hartuz adin desberdineko irakasleak zirela. Egia esan, galderak egiten oso gustura ibili ginen, haiek jarrera asertiboa izan zutelako. Gainera, harreman estua daukagu ikastolarekin eta horrek asko lagundu zuen.

24


Andere単o, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Galderen inguruan esateko daukagu gure esperientziak kontuan hartuz galdera askoren erantzuna bagenekiela, baina beste batzuena, berriz, berriak izan dira guretzako. Gehien harritu gaituena, nola apurka-apurka umeek haiek bakarrik eboluzionatzen duten. Hala ere, egin dugun irteera hau zalantzak konpontzeko balio izan zaigu eta honi buruz zerbait gehiago jakiteko gero gure etorkizunean jarri ahal izateko. Irakasleen aldetik esan dugun bezala, oso jarrera ona izan zuten eta elkarrizketa amaitu genuenean, klaseak ikustera eraman gintuzten. Hori beti eskertzeko gauza da, horrela, gelak, instalazioak, ikustean, kontzeptuak hobeto ulertzeko balio izan zaigu. Orduan, aukera hori izan genuenez, argazkiak atera genituen. Hona hemen argazki batzuk:

25


Andere単o, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Amaitzeko, esan beharra daukagu, denboraren kontzeptua umeentzat oso garrantzitsua dela, eta irakasle bezala gauza horiek guztiak jakitea beharrezkoa dela gure etorkizunerako.

Jostailuen azterketa 1. Fitxa teknikoa 26


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

a. Titulua: ¿Qué hora es? b. Egilea: Cecilia Buitrago c. Editoriala: Ovale Publications d. Tokia eta urtea: 1995 Montreal Kanada e. Euskarria: liburu bat da kartoizkoa.

Deskripzioa

1. Gaia. Edukia: Eguneko ordu desberdinak adierazten ditu eta honekin

batera,

orduak,

minutuak,

segundoak...

Honek

lantzen

duena

orientazioa da, bertan egunak sekuentzien arabera ordenatuta dagoelako. Denboraren neurketa kontzeptua ere lantzen da, izan ere, zenbakiak ezagutzea beharrezkoa da ariketa hau burutzeko. 2. Nori zuzendua: Batez ere haur hezkuntzako haurrentzat 3 urtetik aurrera. 3. Nola erabiltzen da? Lehenengo irakasleak orduaren inguruko azalpen zehatzak emango ditu eta ondoren haurrek bertan planteatutako galderak erantzungo dituzte. Ipuinen protagonistak egiten dutena kontutan hartuz. 4. Ilustrazioa

eta

testua:

liburu

honetan

ilustrazioak

garrantzia

handiagoa du testuak baino, izan ere marrazkien bidez eguneroko jarduera guztiak adierazten dira. Eta honi lagunduz, testu txikiak agertzen dira galderak planteatuz, atal hau irakasleak irakurriko die.

Analisia

1. Helburu didaktikoa edo ludikoa? Argi dagoenez helburu didaktikoa

da. Liburu honen bidez haurrek denboraren pertzepzioa lantzen dute. 27


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Haur hezkuntzako material gehienak bezala bere parte ludikoa du, haurrak era dibertigarri eta erakargarri batean ikas dezaten. 2. Zein da ikaslearen papera? Sekuentzien bitartez eguneko orduak eta ekintzak antolatzea. 3. Zein

da

irakaslearen

papera?

Gai

menperatzea,

beharrezko

azalpenak ematea eta haurren dituzten zalantzak argitu. Irakasleak klasea gidatu behar du haurrek oraindik ez direlako gai planteatutako galderak bakarrik erantzuteko. 4. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokitu dira?

Gure ustez liburu hau ez dago egokituta premi bereziak dituzten umeentzat. Guztientzako berdina delako eta ez dagoelako erraztasunik. 5. Aniztasuna ( kulturala, soziala, generoa…) kontuan hartzen du?

Kultur ingelesa agertzen da.

Azken iritzia

1. Zelan ikusten duzu? Oso liburu egokia iruditzen zaigu arlo asko hartzen dituelako kontuan. 2. Erabiliko zenuke gelan? Zergatik? Bai gai honek haur hezkuntzako aproposak direlako.

2. Fitxa teknikoa a) Titulua: Antes y después b) Egilea: c) Editoriala: Akros d) Tokia eta urtea: e) Euskarria: Joko bat da, kartoizkoa eta datorren kutxan plastikozkoa

28


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

•

Deskripzioa

a. Gaia. Edukia: Gaia lehen eta orain bereiztea da, bertan ikasiko dute gauzak erabili ondoren izaten duten aldaketak, hau da, ondorioak. Adibidez, zerbait jan ondoren hortzak zikinak geratzen dira, beraz ikusiko dute izandako eraldaketa.

b. Nori zuzendua: Haur hezkuntzako azkenengo ziklorako zuzenduta dagoela uste dugu, 4-5 urteko haurrentzat. Uste dugulako adin honekin ekintzen ondorioak bereizten hasten direla.

c. Nola erabiltzen da: Oinarri bat dago eta bertan zenbait irudi agertzen dira, honekin zer ikusia duten piezak horren gainean jarri behar dituzte.Ekintzak sekuentziatan antolatzen dira eta azkenengo ondorioa bilatu behar dute bi irudiak elkartzeko.

d. Ilustrazioa eta testua: Ez da testurik agertzen, soilik ilustrazioa. Irudiak eguneroko ekintzak izan daitezke uste dugu gehienak ezagutuko dituztela.

â–Ş Analisia

a. Helburu didaktikoa edo ludikoa? Haur hezkuntzako ariketa guztiak bezala jarduera ludiko bat da helburu didaktiko batekin.

b.

Zein da ikaslearen papera? Jarrera aktiboa izan behar du, bakoitzak

pentsatu behar duelako irudiak nola lotu.

29


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

c. Zein da irakaslearen jarrera? Kasu honetan jarrera pasiboagoa du, ez du etengabe irakurri ezta azaldu behar baina laguntza eskaini behar dute eta noski, ekintza behatu.

d. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokitu dira? Ez, ez dago egokitua. Izan ere, klasean itsu bat egonez gero ezin izango luke jolastu, berarentzat egokitutako braille hizkeran egon beharko litzateke.

e. Aniztasuna (Kulturala, soziala, generoa...) kontuan hartzen du? Bai, generoari dagokionez gizonak eta emakumeak agertzen dira eta kulturalki gure gizartean ematen diren hainbat jarduerak agertzen dira.

•

Azken iritzia

a. Zelan ikusten duzu? Joko aproposa iruditzen zaigu, sekuentzia desberdinak antolatzeko eta ekintzen ondorioak ezagutzeko.

b. Erabiliko zenuke gelan?Zergatik? Bai, baina behar bereziak dituzten ikasleentzako moldaturik. Egungo ekintzen bidez ikasten dutelako eta hori haien ulermenari erraztasunak ematen dizkio.

Gure ariketak •

Abestia Alferraren astea Astelehena,

30


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

jai ondoren alferra Ezer ez egiteko,ez goaz lanera. Asteartea, euria goitik behera, busti egingo gara, ez goaz lanera. Asteazkena, osaba ezkontzen da ta jai hartzen badu, ez goaz lanera. Osteguna, amonaren eguna, festa hau ospatzeko, ez goaz lanera. Ostirala, haginetako mina aspirina hartuta, ez goaz lanera. Larunbata, egun erdiko lana, egun erdiagatik ez goaz lanera. Igandea, lantegia itxita lana egin nahi bainaezin joan lanera.

•

Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?

Material hau egokia iruditzen zaigu astearen egunak ikasteko, behintzat sekuentzia batean antolatzeko. Hau da, astearen lehenengo eguna astelehena dela, bigarrena asteartea, hirugarrena asteazkena...

•

Materialaren helburu espezifikoak:

Haurrek astearen egunak bereiztea eta bere sekuentzia jakitea. 31


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu.

Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak sortze aldera.

Kulturaren berri izan eta parte hartzea.

Elementuen eta bildumen tasunak identifikatzea eta taldekatze-, sailkatze-, ordenatze- eta kuantifikatze-harremanak ezartzea, pentsamendu logikomatematikoa garatzeko eta horren adierazpideak ikasten hasteko.

Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?

Egunero, gelan landuko dugu. Guztion artean abestuko da irakasleak irudia erakusten dituen bitartean. Ikasleek, ikusten dutenaren arabera, (irakasleak irudiak seinalatzen dituen bitartean) abestia abestuko dute. Horrela, abestiari esker astearen egunak ikasiko dituzte.

Edukiaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontuan harturik:

estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak: Irudi handi bat izango dugu horman itsatsita zazpi ataletan banatuta, atal bakoitza asteko egun bakoitzari egokitua. Egun bakoitzean agertzen diren irudiak abestiaren letrarekin bat joango dira. Hau da, abestiak “Asteartea, euria goitik behera, busti egingo gara, ez goaz lanera” esaten badu, irudian euria agertuko da marraztuta. •

Errutina bat

Egunero, gelan sartu bezain laster, zein egun den eztabaidatuko dugu. LINK: http://asomateamiclase.blogspot.com.es/p/rutinas.html 32


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

-Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin? -Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin? -Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin? •

Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?

Material honen bitartez pixkanaka haurrek egun desberdinak daudela ulertu dezaten bilatzen dugu. Aldi berean, zenbakiak lantzeaz aparte, gelakideen urtebetetzeak, urtaroak, eta abar aztertuko ditugu.

•

Materialaren helburu espezifikoak: o Denboraren pertzepzioa lantzen joatea. o Zenbakiekin lehenengo kontaktua izatea.

33


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

•

Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu: o Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko. o Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko. Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.

•

Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?

Ariketa hau goizero burutuko dugu, harrera modutzat, hau da, haurrak gelan sartu bezain pronto. Hauek borobil batean jesarri ondoren, irakaslea izango da gidaria eta haurrei galdetuko die zein den gaurko eguna eta horren inguruan hitz egingo dute.

•

Edukinaren eskema edo gidoi hiru aspektuak kontutan harturik: estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak:

Klasera sartuko dira, amantala jantzi eta guztiok txokoan jesarriko dira. Haien aurrean, guk sortutako kartulinak izango dituzte, hau da, egunak, urtaroak, eta abar zehazten dituztenak. Guztion artean hutsuneak betetzen joango gara, hain zuzen ere aurreko eguna birgogoratuz, gaurko egunaren zenbakia eta izena zein den zehaztuz, eta abar.

34


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

 Errutina bi

09:00:00 09:05:00

Klasera sartu Harrera: • • • •

Amantala jarri. Zerrenda pasatu. Data arbelean jarri. Egun horretan egiten duen eguraldia jarri.

Aurreko egunean egindakoa komentatu. Txisa egin Txokoak Jolastordua eta txisa egin Jatera Siesta Ipuina Jolastordua Amantalak kendu et batu Etxera •

10:00:00 10:10:00 11:30:00 12:30:00 13:30:00 14:30:00 15:30:00 16:15:00 16:30:00

Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?

Umeek errutinaren bitartez, segurtasun eta autonomia gehiago bereganatu dezaten. Errutinari esker, haurrek egunero egin behar dutena dakite, buruz ikasten dutelako jardueren sekuentzia.

Materialaren helburu espezifikoak: o

Haurrek egunero egin behar dutena jakitea.

o

Autonomia bereganatzea.

o

Zenbakiak lantzea eta bereiztea. Adibidez, gaur 23 bada, bihar egun bat gehiago denez, 24 izango da.

35


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu.

o

Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak sortze aldera.

o

Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera.

o

Elementuen eta bildumen tasunak identifikatzea eta taldekatze-, sailkatze-,

ordenatze-

eta

kuantifikatze-harremanak

ezartzea,

pentsamendu logiko-matematikoa garatzeko eta horren adierazpideak ikasten hasteko.

Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?

Egunero, gelan guztion artean jarraitu beharreko pautak eta ordutegia izango da. Irakaslea izango da jarduera guztiak egiteko gidaria, hau da, gelara eramango dituena, jolastokira, jantokira, txokoetara... Ikasleek aktibitate desberdinak egingo dituzte: data idatzi, zerrenda pasa, nor etorri da nor ez, eguraldia jarri, jolastu, txokoetan ibili, jan eta hainbat jarduera desberdin gehiago.

Edukiaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontuan harturik: estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak:

Aspektu estetikoari dagokionez, harreran egutegi bat erabili daiteke eta honetan umeak egunen gainean X bat jarriko dute, hau pasatu dela adieraziz. Data andereñoak jarriko du arbelean. Hala eta guztiz ere, aurreko eguna zein zen azalduko du eta horretan oinarrituta hurrengoa jarriko dute. Eguraldia astebeteko egutegian jarriko dute egun bakoitzaren gainean egingo duen eguna adieraziz, hau da, eguzkia, elurra... 36


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

 Eguna irudietan. Ume bat gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen agertuko da irudi batzuetan. Irudi hauen bitartez haurrei noiz burutzen dugun jarduera bakoitzak azalduko diegu. Irudiekin batera, eguzkia eta ilargia tartekatuko dugu, eta honekin egunaren momentu garrantzitsuenetarikoak azalduko diegu.

Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?

Material honekin haurrei azaldu nahi diegu gosaria, bazkaria eta afariaren arteko desberdintasunak. Horrela, eguzkiaz eta ilargiaz baliatuz, egunaren atalak azalduko diegu eta modu honetan ulertuko dute zergatik bazkaldu edo afaldu den.

Materialaren helburu espezifikoak:

Gaua

eta

eguna

bereiztea

eta

gosaria,

bazkaria

eta

afariaren

arteko

desberdintasunak ulertzea, momentu bakoitzean zer egin behar duten argi izatea.

Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu: o Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko. o Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera. o Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta

37


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

errespetua garatzeko. Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.

•

Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?

Klasean bertan erabiliko dugu, edozein egun bateko ariketa bezala. Irakasleak azalduko die haurrei irudietan gertatutakoa, eta behin azalduta klaseko horman itsatsiko dugu behin eta berriro birpasatu ahal izateko. Ikasleen aktibitatea, batez ere, entzulearena izango da. Ipuinen antzera izango du, baina aktiboki parte hartuko dute planteatuko ditugun galderen erantzunen bitartez.

Edukinaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontutan harturik:

•

estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak: Lehenengo irudia: eguzkia ateratzen denean ume bat altxatzen da eta gosaltzen du. Bigarren irudia: eskolan dauden bitartean eguzkia bete-betea dago, eta jantokira joateko ordua heltzen da, bazkaltzera. Hirugarren irudia: umea etxean dago afaltzen, momentu honetan eguzkia joaten da eta ilargia dator.

ďƒź

Ipuina Mikel Bilbon bizi den 5 urteko ume bat da.

38


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Mikel mutiko nagitsua da, eta egunero gauza bera gertatzen zaio, eguzkia irteten denean, amak behin eta berriro deitu behar dio esnatzeko. Bitartean, amak gosaltzeko fruta, gailetak, esnea eta zukua prestatzen dizkio. Mikel gosaria usaindu eta arrapalada batean ohetik jaiki eta gosaltzera joaten da. Egin beharreko gauza guztiak egin ondoren, hau da, dutxatu, haginak garbitu, jantzi.. Mikel eskolara doa. Goiza aurrera joan ahala eta hainbat ariketa egin ostean, Mikeli sabela zerbait arraroa egiten zion. Gose da!! orduan guztiok batera jantokira abiatu ziren abesti hau abesten: jan, jan, jan eta jan sagarra sartu dut ahoan, edan, edan, edan egarririk gaudenean. Bazkaltzeko espagetiak, arraina eta jogurta zeuden. Ze gozoa!!!! Mikeli izugarri gustatzen zaio. Tripa bete eta gero Mikel logura pixka bat zeukan eta etxera joan baino lehen, ikastolako ohetxoan bere lagunekin siesta txiki bat bota zuen. Bat batean, tinbrea jo eta hara nor etorri...... amatxuuuuuu!!!! Mikel bere amarengana joan eta besarkada handi bat eman zion. Biok batera parkera abiatu ziren. Han jolastu, zikindu... Eguna amaitzen joan zen eta parkea pixkanaka-pixkanaka iluntzen zihoan. Orduan Mikel eta bere ama etxera joan eta Mikel bidetik esan zion: -

Amatxu!!! nekatuta nago... lo egin nahi dut. – esan zuen Mikelek.

-

Mikel itxaron behar dugu aita afaria egiten amaitzen dago eta! Horrela egunero bezala hirurok batera afalduko dugu. – erantzun zion amak.

Guztiok batera afari on eta dibertigarri bat izan ondoren, kalean argirik ez zegiela hirurok poz- pozik ohera abiatu ziren. •

Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?

39


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Bost ariketen arteko bat ipuin bat egitea erabaki dugu, uste dugulako baliabide hau umearentzat erakargarria eta ezinbestekoa dela. Ipuinen bitartez, umeek gauza asko ikasi ahal dituzte, gainera ipuinaren paperean oso erraz hartzen dira eta horrek umeek gaia hobeto ulertzera bultzatzen du.

Materiaren helburu espezifikoak: o Helburu

nagusia:

gosaldu,

bazkaldu

eta

afaldu

kontzeptuak

berenganatu. o Sormena lantzea. o Umeek ondo pasatzea. o Ikastea. o Parte hartzea.

Konpetentzia eta helburu espezifikoak: o

Portaera sozialeko oinarrizko arauak aria-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean.

o

Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak sortze aldera.

Noiz, zein testuinguruetan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?

Ipuin hau irakasleak klasean bertan kontatuko du. Umeek entzule papera daukate baina askotan haien parte hartzea funtsezkoa da. Azkenik, ipuinaren arabera, bai irakasleak eta bai ikasleek haien artean gaiari buruz hitz egin behar dute.

40


AndereĂąo, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

•

Edukinaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontutan harturik: estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak.

Hasieran irakasleak, gaur ipuin bat kontatuko duela azalduko du. Horretarako umeak borobil batean jesartzeko agintzen die, horrela guztiak irakaslea ikusiko dute. Hau egin ondoren, guztion prest daude ipuina entzuteko. Irakaslea ipuina kontatzen hasten da eta azkenik, ipuina amaitu eta gero, irakaslea eta umeek galderak partekatuko dituzte eta gaiari buruz hitz egingo dute. Horrela irakaslea jakingo du ipuina gustatu zaiela edo ez, eta kontzeptuak berenganatu dituzten ala ez.

Zer ikasi dugu? Hasiera batean zailtasunak izan genituen proiektua aztertzeko gaiaren inguruan ez genuelako ezagutzarik, haurrei halako azalpenak emateko. Azalpen sinpleenak nahiko konplexuak bihurtu ziren ez genekielako azalpen zehatz ematen eta honetarako informazio bilketa egin genuen. Lan honen bitartez, haur hezkuntzako zikloetan lantzeko lagungarriak izan diren hainbat kontzeptu landu, garatu eta ikasi ditugu.

Hasteko, eta gure ustez garrantzitsuena, denboraren garrantzia transmititzea da, nahiz eta umeek oraindik honen pertzepzioa bereganatu ez. Kontzeptu hau apurka-apurka garatuz doa, 8-9 urte bete arte. Hortik aurrera kontzeptu hau argi izaten dute. Klasean, guzti honekin batera, eduki batzuk landu ditugu, hau da, orduak definitu, egunak, hilabeteak, urteak, afaria, gosaria,..etab. Kontzeptu hauek lantzeko hainbat baliabide desberdin daudela ikasi dugu, adibidez, ipuinen bitartez, antzerkien bitartez, fitxen bitartez, abestien bitartez... baina orokorrean errutinen bitartez.

41


Andere単o, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Honekin batera, lagungarria iruditu zaigu ere, Bihotz Gaztea ikastolara joatea. Bertan ikusi izan dugulako, kontzeptu hauek lantzeko haiek erabiltzen dituzten materialak zeintzuk diren. Adibidez: marrazkiak, egutegiak, ipuinak...etab. Gero ideia hauek hartuta gureak egiteko. Kontuan hartu beharrekoa da, baliabide hauek prestatzerako orduan, ez daukatela bakarrik alde ludiko bat, baizik eta esan dugun bezala funtzio didaktikoa ere izan behar dute. Honela, umeek erraztasun gehiago dituzte era dibertigarri batean ikasteko. Amaitzeko, pentsatzen dugu irakasgai honetan landu duguna oso baliagarria dela gure etorkizunerako. Gure ustez, denboraren kontzeptuak haur hezkuntzan lantzen hastea ezinbestekoa delako. Hala nola, denbora pertsonala eta historikoa barneratzea.

Autoebaluaketa ADIERAZLEAK

GUTXITAN NORMALEAN ASKOTAN

Helburuak betetzen dira

X

Taldekide guztien ikuspuntuak eta iritziak

X

kontuan hartzen dira Bakoitzak bere lanaren zatia burutzen du

X

Bileraren garapenerako planifikazioa egiten da

X

Egiten den bilerako planifikazioa betetzen da

X

Ordutegia eta bileren egunak taldekide guztiak

X

errespetatzen dituzue Lanak eperako egiten dira Rolak errespetatzen dira Elkarrekiko laguntza ematen duzue

42

X X X


Andere単o, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Proiektu hau oso interesgarria iruditu zaigu, hori dela eta, gogotsu aritu gara lan egiterakoan. Nahiko ondo konpontzen gara gure artean, beraz, oso gustura egon gara eta ez dira liskarrik egon. Horrez gain, guztion iritziak onartu ditugu eta desadostasunen bat egon denean guztion artean konpontzen saiatu gara adostasun batera heltzeko asmoz. Proiektu honetan taldekide guztiok hartu dugu parte ahalik eta hoberen. Gainera, norbaitek arazoren izatekotan beste batek laguntzen zion atal hori burutzeko edota hobetzeko. Horrez gain, lehenengo aktan jarritako rolak errespetatu ditugu eta bakoitzak bere betebeharra bete du. Ordutegiari eta datei dagokienez, bete izan direla esan beharra daukagu eta arazoren bat egonez gero beste taldekideak abisatzen genituen. Lana eguneratuta eraman dugu eta geratzen ginen egun bakoitzean akta egiten genuen hurrengo egunean zer egin behar genuen jakiteko. Egia da, entregatu beharreko ariketekin lana eguneratuta eramatea nahiko erreza izan dela, izan ere, jarduera horiek oso lagungarriak izan zaizkigu. Bukatzeko, esan beharra daukagu proiektu hau asko lagundu gaitzakeela gure etorkizunean, izan ere, ume txikiek ez dute denboraren pertzepzioa guk daukagun bezala eta hori lortzea oso garrantzitsua da. Izan ere, gaur egungo gizartean denborari esker antolatzen ditugu gure jarduera guztiak.

43


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Aktak Akta 1 Taldearen izena: Gus-Gus Taldea Data: 2012.09.25 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00 Bertaratuak: •

Irene Mezo

Iratxe Ochandiano

Itsaso Pagazaurtundua

Saioa Palomino

Nerea Pascual

Aintzane Prior

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: Gaur, lehenengo eguna izan denez, ez ditugu gai askorik landu. Batez ere, taldearen xedea eta arauak betetzen egon gara eta rolak banatzen, hau da, bakoitzaren eginbeharra zein izango den zehaztuz. Gure xedea haurrek dituzte zalantzak azaltzeko gai izatea eta hauek argitzea da. Hau da, gai izan behar gara haurrek dituzten zalantza haiek ulertarazteko modu batean argitzeko. Gure arauak aldiz, hurrengoak litzateke: ▪ Kideen arteko errespetua izatea. ▪ Guztion ideiak kontuan izatea. ▪ Gure arteko komunikazioa zaindu eta landu. 44


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

▪ Etxera eramaten den eginkizuna epean ekarri. ▪ Puntualtasuna. ▪ Asistentzia, ezin denean etorri lehenago abisatu. ▪ Arazoak konpontzeko: komunikazioa erabiliko dugu. ▪ Eztabaidarik balego: gehiengoaren iritzia beteko da. 3. Egiteko atazak: • Irene Mezo: Idazkaria (erredaktatzailea: aktak...) • Iratxe Ochandiano: Organizatzailea (betebeharrak gogoratzen dituena eta moodle-koinformazioa jasotzen duena. • Itsaso Pagazaurtundua: Zuzentzailea (testuak berrikusten eta zuzentzen dituena) • Saioa Palomino: Koordinatzailea (bakoitzaren betebeharral zehazten dituena) • Nerea Pascual: Idazkaria II (egunero egiten dena garbira edo ordenagailura pasatzen duena) • Aintzane Prior: Teknikaria (informazioa bilatzeaz arduratzen duena) 4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012.10.09 Gai ordena: •

Lana irakurri.

Informazioa bilatu, aztertu eta aukeratu.

Lanaren eskema zehaztu.

Lanarekin hasi.

5. Hausnarketa Gaurko klasean ez dugu ezer berezirik egin. Taldeko akta bete dugu taldea osatu ostean, eta bakoitzaren betebeharrak zehaztu ditugu. Gero, lehenengo praktikarekin hasi gara, talde lanari buruzko hausnarketa egin behar izan duug.

45


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Guretzat talde lana, oso lagungarria da lanak egiterako orduan, izan ere, ideia gehiago daude eta ikuspuntu desberdinak. Akta 2 Taldearen izena: Gus-Gus Data: 2012-9-25

1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00 Bertaratuak: •

Irene Mezo

Iratxe Ochandiano

Itsaso Pagazaurtundua

Saioa Palomino

Nerea Pascual

Aintzane Prior

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: Gaur denborari buruzko galderak batzuk egin behar izan ditugu. Zenbait kontzeptu definitu ditugu: urtea, eguna, egutegia, urtaroa, minutua, ordua... Saiatu behar izan gara kontzeptu horiek azaltzen ume bati azaldu behar bagenizkio bezala.

3. Egiteko atazak: • A taldekideak: denborari buruzko galderen erantzunak osatu. • B taldekideak: Talde fitxa ordenagailura pasatu eta moodle-ra igo. • C taldekideak: denborari buruzko galderak garbira pasatu eta moodle-ra igo.

46


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

4. Hurrengo lan saioa Noiz:2012-10-2 Gai ordena: bidalitako testuak irakurri. 5. Hausnarketa Gaurko klasean bidalitako lana kosta zaigu egitea, izan ere, oso zaila da denborari buruzko kontzeptuak ume txiki bati azaltzea. Hala eta guztiz ere, interesgarria iruditu zaigu eginbeharrekoa, etorkizun batean gure lanean aplikatu beharreko kontzeptuak baitira. Hasiera batean gure ezagutzekin erantzun ditugu galderak, baina, guztiak ezin izan ditugu erantzun, ez genekizkielako. Horregatik, galderen erantzunak egiterako edota osatzeko Interneten bilatu behar izan dugu informazioa. Gaurko praktika honekin asko ikasi dugu eta espero dugu hurrengoetan ere gauza berriak ikastea.

Akta 3 Taldearen izena: Gus-Gus Data: 2012-10-9 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00 Bertaratuak: •

Irene Mezo

Iratxe Ochandiano

Itsaso Pagazaurtundua

Saioa Palomino

47


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Nerea Pascual

Aintzane Prior

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: Gaur irakurritako testuei buruz hotz egiten egon gara. Taldeka jarri gara eta testuaren inguruko zalantzak argitu ditugu. Horrez gain, testu bakoitzaren ideia nagusiak atera ditugu gero, gure proiektuan lagungarri izan daitezen. 3. Egiteko atazak: • Taldekide guztiak: taldekide bakoitzak egokitu zaion testuaren iruzkina egin behar du: laburpena eta iritzia. 4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012-10-16 Gai ordena: Eskola batera joan eta irakasle bati elkarrizketa egin: nola lantzen dute eskolan denbora? Hurrengo klasean egin beharreko aurkezpena prestatu. Nora goaz? Nola helduko gara?... 5. Hausnarketa Gaurko klasean, testuari buruzko zalantzak argitu ahal izan ditugu beste kideekin konpartituz eta bata besteari azalduz. Gero, gure taldearekin lanean sartu beharreko puntuak azaldu ditu bakoitzak eta ideia nagusiak apuntatu ditugu proiektuan sartzeko.

48


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Gaurko klasea zalantzak argitzeko eta gure proiektua bideratzeko balio izan digu. Horrez gain, irakasleari egin beharreko galderak eratzen lagundu digu, ideiak emanez. Akta 4 Taldearen izena: Gus-Gus Data: 2012-10-16 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00 Bertaratuak: •

Irene Mezo

Iratxe Ochandiano

Itsaso Pagazaurtundua

Saioa Palomino

Nerea Pascual

Aintzane Prior

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: Gaur gure proiektuari buruzko aurkezpena egin dugu: nola helduko gara? Nora goaz?... galderei erantzuten. Hau da, gure proiektua nola bideratuko dugun eta gure helburuak zeintzuk diren azaldu behar izan ditugu klasearen aurrean. Praktika orduan irakasleak jostailu batzuk eman dizkigu hauek aztertzeko: egokiak diren ala ez denbora umeekin lantzeko, nolakoak diren, zertarako erabili ahal diren...

3. Egiteko atazak:

49


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

• A taldekideak: biharko elkarrizketa garbira eta ordenagailura pasatu. • B taldekideak: proiektuaren atal guztiak batu. • C taldekideak: egindako ariketak wikira igo. 4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012-10-23 Gai ordena: Proiektuari buruzko informazioa bilatu. 5. Hausnarketa Gaurko klasean, jostailuekin aritu gara eta ikusi ahal izan dugu egokiak diren ala ez gure proiekturako eta umeei denboraren kontzeptuak irakasteko. Bi jostailu aztertu ditugu eta lehenengoa bigarrena baino askoz errazago iruditu zaigu. Jostailuen azterketari dagokionez, lehenengo liburua egokia dela ikusi dugu baina, bigarrenak ez zuen zerikusi handirik gure kasuarekin.

Akta 5 Taldearen izena: Gus-Gus Data: 2012-10-23 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00 Bertaratuak: • Irene Mezo • Iratxe Ochandiano • Itsaso Pagazaurtundua • Saioa Palomino • Nerea Pascual • Aintzane Prior 2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak:

50


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Gaur, taldean lanak banatu ditugu. Gidaren laguntzaz, falta zaiguna ikusi dugu eta binaka jarri gara lan horiek burutzeko. Ipuina, errutinak, baliabideak aztertu, proiektuaren sarrera... 3. Egiteko atazak: • A eta B taldekideek: Ipuina sortu eta horren fitxa bete. • C eta D taldekideek: Irudien fitxa egin. Powerpoint-a egin. • D eta E taldekideek: Sarrera. Abesti bat aukeratu eta fitxa bete. 4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012-10-30 Gai ordena: Aurkezpena prestatu hurrengo klasean egiteko.

5. Hausnarketa Gaur, lanarekin bukatu dugu eta horrek asko poztu gaitu. Langile aritu gara eta bakarrik falta zaigu azken zehaztasunak jartzea.

Bibliografia 51


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

 http://lolacas.wordpress.com/  http://www.csicsif.es/andalucia/modules/mod_ense/revista/pdf/Numero_15/ISABEL_RAEL_1.pdf

 http://www.surcultural.info/2007/04/juegos-de-integracion/  http://www.surcultural.info/2009/06/juegos-para-ensenar-normas-y-valores/  http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r432459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/curriculu m_vigente/dc_educ_inf_e.pdf-ùblicaciones/es_00024_pu/adjuntos/gizarte_kultur.pdf  http://www.gzdtkacs.ehu.es/s0024-con/es/contenidos/informacion/00024

 http://www.ehu.es/RafaelLADidacticaCCSS/Cap.7.pdf  http://www.youtube.com/watch?v=Grqbi24O_tE

52


Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?