Page 9

-

Hau zure errua da! - garrasi egin zion Itsasnek Garaziri - gela horretan itxaron izan bagenu, orain etxean egongo ginateke gure gurasoekin. Edo, beharbada, ez zigun inork ikusiko eta gelan hilko ginateke. Irteera batek egon behar du tunel honen amaieran; bestela, zertarako egongo zen? Ez dakit, baina ni gose naiz eta gainera gaur beherapenak hasten dira hiriko denda‌

Aialak hitz egiten jarraitu zuen. Bat-batean zarata beldurgarri bat entzun zen bere atzean. Garrasika hasteko moduko hots bat. Neskei besoetako ilea laztu zitzaien, eta isil-isilik geratu ziren, beldurraren beldurrez. Pixkanaka-pixkanaka hotsa entzun zen lekura begiratu zuten. Metro erdiko altuera zuen txakur bat agertu zitzaien ilunpetik. Ez zen txakur normala, ordea. Hiru buru berdin zituen gorputzera lotuta. Oihuka hasi ziren hirurak tunel estu eta ilun horretan. Txakurra beraiengana korrika hasi zen eta haien gainean zegoen momentuan dena ilun geratu zen.

Garazik ez zuen ezer arraroa entzun; begiak itxita zituela konturatu zen eta zerbait biguna zen gainean etzanda zegoen. Garaziren aurrean bere logela txiki eta desordenatua ikusi zuen. Dena amets bat izan zen.

I.E. 3E

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement