Page 8

-

15 minutu pasatu zirenean hirurak Garaziren etxera abiatu ziren. Kalea hutsik zegoen eta egun lainotsu bat zenez, eguzkiak ez zuen gehiegi argitzen.

Bat-batean lurrikara bat hasi zen. Lurrikararen ondorioz zulo izugarri bat sortu zen nesken azpian eta hirurak batera jausi ziren barrura. -

Ondo zaudete? - galdetu zien Itsasnek bere bi lagunei - Zer gertatu ote da? Ideiarik ez. Baina uste dut lurzorutik 10 metrotara gaudela. Nola dakizu hori? - galdetu zuen Aialak harridura aurpegia jarrita. Begiratu gora, zulo argi bat ikusten da. Egia da. - Esan zuten besteek gora begiratuz. Irteera bat aurkitu behar dugu. Azkar! Hormak arakatu pasadizo edo zerbaiten bila - proposatu zuen Garazik. Minutu asko pasatu zituzten kobazuloa arakatzen. Borobila zen eta bost metroko diametroa zuen. Naturalki egindako kobazuloa zirudien, hormak leunak zituen eta hizkuntza arraro batetan idatzita zeuden hitz batzuk irakur zitezkeen. -

-

Zerbait aurkitu dudala uste dut. Niretzat oso urrun dago, ordea. Palanka bat da. Utzi niri. Besoa zuk baino luzeagoa dudala uste dut.

KLAK!!! Horma zati bat desagertu egin zen eta horren ordez tunel ilun eta estu bat agertu zen. -

Ez naiz hor barruan sartuko! Seguruenik intsektu eta zabor asko egongo da. Ez daukagu beste irtenbiderik. Bide bakarra tunelean sartu eta aurrera jarraitzea da - eta hitz horiek esanda, Garazi, ilunpetan sartu zen Aiala eta Itsasne atzean zituela.

Beharbada, orduak pasa ziren, ez nago ziur. Batzuetan bideak bidegurutze batean amaitzen zuen eta gero eta ilunago bihurtzen zen tunela. Haizea gutxitan pasatzen zen haien albotik eta momentu horietan garrasi bat entzun zela iruditu zitzaien. Tunel zabalago batera heldu zirenean zoruak beherantz egiten zuela konturatu ziren. Lehen lurzorutik 10 metrora bazeuden, orain 20 metro beherago egongo ziren.

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement