Page 7

Haurra haren gainera erori eta miazkatu egin zuen, gaztea hilda zegoela ikusi zuten suhiltzaileek.

I. C.

3E

TUNEL AMAITEZINA Garazi etxetik atera zen goizeko 8:30tan. Kalean haize bortitzak jotzen zuen, haren ile iluna behin eta berriz nahasten zuena. Egunero bezala etxe aurreko autobus geltokian bere bi lagunei (Aiala eta Itsasneri) itxaron behar zien. Hirurak hiriko institutura zihoazen, baina haien etxeak oso urrun zeudenez autobus txiki bat etortzen zitzaien bila. Bost minututara ile gorriko neska baxu bat agertu zen, Itsasne, hain zuzen ere. -

Kaixo, Itsasne. Kaixo, Aiala ez da oraindik etorri? Ez, beti bezala berandu dabil. Zorionez ez da autobusa heldu. Bestela, etxean geratu beharko du egun osoan. Gurasoek ezin dute kotxez eraman? Ez, atzo esan zidan gurasoak negozio bidaian joango zaizkiola eta bakarrik geldituko dela etxean.

Neskek hizketan jarraitu zuten. -

Begira, hortik dator - esan zuen Garazik, beraiengana korrika zihoan neska bat ikustean. Barkatu, berandu nator - esan zuen arnasa sakon hartuz Aialak - Autobusa ez da oraindik heldu? Ez, duela bost minutu etorri behar zuen. Zuen gurasoak etxean daude? - galdetu zien Aialak.

Biek ezetz erantzun zuten. -

Baina nire ama 30 minutu barru etxera etxera helduko da, erosketak egitera joan da eta. Pixka bat itxarongo dugu eta autobusa ez bada heltzen nire etxera joango gara. - Proposatu zuen Garazik.

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement