Page 6

-Kaixo,...ond...ondo za...a...zaude?

Atsoak buelta eman zuen odolez beterik: -(Ahots beldurgarria) Ni bikain nago -irribarre maltzurra- Satanek zuen bila bidali nau... Suhiltzaileak beldurtuta korrika hasi ziren etxe osoan zehar emakumea hiltzen saiatuz. Pistola bat hartu eta tiroka hasi zitzaizkion. Emakumea hilda zegoela ziurtatu zutenean ikusi zuten norbait deabrutu zuela eta hori izan zela han zegoen birusa. Logelatik oinez hormetan begira hasiaz batera, Jesusen irudiak ikusi zituen emakumeak; umeak, gurutzeak eta egunkariko berriak denak exorzismoa helburu zuten. Bat-batean beste logela batetik zetorren soinu arraroa entzun zuten. Beste etxe batean ate joka hasi ziren arren, ez zien inork zabaldu. Atea bota eta barrura sartu ziren. Han neska txiki baten ahotsa entzun zuten hango logela batean. Atea zabaldu eta haur txiki bat ikusi zuten, hura ere odolez beterik. Musika lasaia entzuten zen hango gramola batean: neska bakarrik ari zen dantzatzen, suhiltzaileei begira. Telebistako aurkezlea izuturik oihuka hasi eta atera nahian ibili zen . Hura ezinezkoa zela erantzun zioten. Neska txikia korrika abiatu zen gaztearengana ondorengoa esateko: -(Ahots beldurgarria) Ana, Ana etorri Satanasekin. Zure arima nahi dut –

neska ahotik odola dariola zegoenGaztea korrika jaitsi zen eskaileretatik: -Ez, ez! Utzi bakean.

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement