Page 41

zeukan, labirinto itzela! Momentu horretatik aurrera, printzesa bere printze perfektua imajinatzen hasi zen. Normala denez, gizon altua, ilehoria, begi urdinekoa. Hura zen bere desioa! Bere ametsa! Hala izan zitekeen. Eta segur aski hala izango zen. Labirintoan sartu zen egunetik atera zen arte bost egun pasatu ziren. Momentu horretarako gizonak 25 Kg gizendu zituen, oso itsusia bihurtu zen burusoil geratu zen arte. Neska gazteak hura ikustean, ihes egin zuen. Printzea dorrean giltzapetuta utzita. Gero leiho azpian jarrita galdetu zion: - Aizu! Zer gertatu zaizu? -

Estresagatik galdu dut ilea, eta estresatuta nagoenean jateko gogo itzela izaten dut!

-

Eta aurpegia?

-

Nirea aurpegi polit–polita egoteko 5 orduko tratamendua behar dut, bi eguneko!

-

Ai ama! Ni baino pinpirinagoa zara! Ni banoa hemendik!

-

ZEEEERRR!! Ezin nauzu hemen utzi!

-

Bai, ni banoa! Zorte on !

Horiek izan ziren esandako azkeneko gauzak. Horregatik esan dut leku oso berezia zela. Printzesa eder eta pinpirina egon beharrean, printze itsusi eta harroputza baitago.

JONE AGUIRRE 3.F

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement