Page 4

Nik William Hastinen bizitza kontatuko dizuet. William , Birminghamen jaio zen 1910ean bere amamaren etxean. Bertan bizi izan zen bere amarekin luzaroan; aita ez zuen inoiz ikusi. Hamabost urte zituela hegazkin batera igo zen; han piztu egin zitzaion hegan egiteko gogoa. Hiru urte geroago Royal Air Forcen (RAF) sartu zen pilotu izateko. Azkenean, 1932an bukatu zituen ikasketak baina, nota txarrak atera zituenez, abioiak garbitzen zortzi urte eman behar izan zituen.

Bigarren mundu gerra heldu zenean, pilotuak behar zutenez, zenbait pertsona aukeratu zituzten, William barne. Williamni sekulako poza piztu zitzaion egun hartan jakin zuenean “Spitfire” bat hartuko zuela. Jakin ez zuena zen gerrara zihoala, ez jolastera. 194Oko uztailaren bian “Lufbafek” alemaniarren aireko armadak Londres bonbardatzeko agindua eman zuen. Churchil Erresuma Batuko lehen ministroak hori jakitean bere eskura zuen pilotu guztiak deitu zituen; guztira berrehun eta hogeita hamar hegazkin ziren bere gudariekin. William eta beste hogei lagun teniente izendatu zituzten. Egin zizkieten probetan bere etxean baino hobeto mugitu izan ziren. Haietariko batzuei “Stipfaiterra” eman zioten. Beste pilotu batzuei, ordea, hegazkin merkeagoak eta txarragoak eman zizkieten. Uztailaren hamalauan tenienteak koronelekin bildu ziren plan bat burutzeko. Akordatu zuten lehendabizi ehun hegazkin bidaliko zituztela, hogeiko txandatan borrokatzera joango zirenak. William lehenengo txandan irten zen.

Hamar minutu hegaz ibili ondoren hegazkin alemaniarrekin topo egin zuten. William beste bost pilotuekin gorantz egin zuen su egiteko. Azken txanda heldu zenean Willianek bost minutu zeramatzan nazi bat gainetik kentzeko asmoz, nahiz eta bigarren txandako pilotu batek lagundu zion gainetik kentzen. Tamalez, hori egiteagatik hura tirokatu zuten. Azkenean, alemaniar guztiak hiltzea lortu zuten. Hala ere, Plana ez zitzaien ondo atera, ordu erdiren buruan naziek Londres bonbardatu baitzuten.

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement