Page 30

A. A.

3F

BENETAKO AMODIOA Beti bezala Nahikari eta Iñigo batera egoteko gelditu ziren, bi hilabete zeramaten batera eta oso maiteminduta zeuden nahiz eta arazo larriak ez izan. Nahikari herrialdeko printzesa zen; liraina, polita, jatorra, beti bere irribarrearekin. Bere aitak, Tomas erregeak, berarentzat beste herrialde bateko printzea nahi zuen , eta ez Iñigo bezalako herritar bat. Iñigo mutil jatorra zen, baita guapoa ere; arazoa zen Iñigok ez zuela Tomasek nahi zuen klasea Nahikarirentzat. Beti geratzen ziren herriaren sarreran zegoen oihan ilun batean; han ematen zituzten orduak eta orduak; brometan, musuka, barreka... Ordua ailegatu zen ; Iñigo bere zaldiarekin ailegatu eta betiko lekuan geratu zen , itxaroten. Nahikari ikusi zuen bat-batean zuhaitzen artetik ailegatzen. Bere ile beltzarekin, soineko gorriarekin... beti bezain liraina. Iñigo ikusi zuenean beregana hurbildu zen korrika eta elkar besarkatu zuten. Hitz egiten, beti bezala, orduak eta orduak pasatu zituzten, baina beste egun batzuk baino beranduago egin zitzaien eta hor hasi ziren haien arazoak. Nahikari gaztelura ailegatu zenean, bere aita galdezka hasi zitzaion, beti bezala, baina ordukoan askoz ere haserreago : -Non egon zara ? Norekin ? Zein ordu dira hauek ailegatzeko ? -Lagunekin egon naiz aita - Oihukatu zion Nahikarik haserre

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement