Page 28

Gela merkea zen, baina hori esaten denean kalitate/prezio onik ‌ ez zeukan. Merkea bai. Han zeuden kakalardoak eta bareak ez iren mundu honetakoak! Garbi zegoen gauza bakarra komuna zen. Gau hori ez dut inoiz ahaztuko, txarto pasatu nuen. Hurrengo egunean hoteleko atarian geratu nintzen nire gidari kuttunarekin. Berak esanda piramidera abiatu ginen. Piramidea izugarria zen. Hamar bat metro altueraz eta hogei edo zabaleraz, zelako mounstrua! Bi ate zituen.Nire gidariak ezagutzen zuen atetik sartu ginen. Barruan ez zen ezer ere ikusten. Shakifek suziri bat hartu eta pospolo batekin zash!!! piztu egin zuen. Horri esker pasadizo guztia argitu zen. Horma guztiak margotuta zeuden. Marrazki batzuei ez nien zentzurik atera. Marrazki horretako bat ukitu nuenean,zaska!,hamaika bat gezi etorri ziren gugana. Nire gidaria guztiz beldurturik zegoen. Baina ezin ginen bueltatu, nire lagunaren aitaita aurkitu behar nuen. Aurrera jarraitu genuen pasabidetik. Bukaeran ate itxi bat zegoen. Bere ondoan botoi gorri bat. Nire gidariak botoia sakatu zuen. Bat-batean ate txiki bat zabaldu zen lurrean era handik jaitsi ginen. Kolpe itzela hartu genuen. Altxatzean gela handi batean nintzela konturatu nintzen. Hilerri bat zirudien denak, hilobiz beterik. Zilarrezko plaka zuen hilobi batek nire arreta erakarri zuen. Hara hurbiltzeaz batera nire lagunaren aitaita aurkitu nuen. Nire lagunari zin egin nion bere aitaitaren zerraldoa ekarriko niola. Orduan gorpua hartu eta piramidetik alde egin genuen ahalik eta azkarren. Kosta zitzaigun ihes egitea, baina lortu genuen. Ahal izan nuen azkarren alde egin nuen aireportura. Atzera begiratu nuenean indigena batzuk zetozen nire atzetik. Eskerrak beti daramadan eskopeta bat maletan. Eskopeta atera eta hamar segundotan etsaiekin akabatu nuen. Nire hirira ailegatu nintzen eta nire laguna bilatu nuen. Aurkitu nuenean esan nion: -Patxi zure aititaren zerraldoa ekarri dizut.

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement