Page 27

Mundu osotik nabil bidaiatzen lekuak ezagutzeko; hori da nire bizitzako helburu bakarra. Leku askotan egon naiz: Australian, Txinan, Kanadan, Islandian, Libian. Baina inoiz ez naiz Hego-Amerikan egon. Paradisu exotikoa deitzen diote adituek. Izen hori entzutean, ezkutuko bonbilla, denok daukaguna eta eskuarki pizten zaiguna piztu zitzaidan. Goizeko zortziak ziren, hegazkina hartzeko ordua heldu zen.Bueno tramankulu horri hegazkina deitzea prakak kantzontzilorik gabe janztea bezain ideia traketsa izango litzateke. Hegazti antza zuen; aurreko parteak arrano baten mokoa bezalakoa zuen .Eserlekuak...zer esan eserlekuez!, klaseko aulkiak bezain zorrotzak ziren. Ipurdia ez nuen nabaritzen. Hegazti motordunetik jaitsi ostean ipurdia ohol zatia bezain zuzen eta gogorra nuen, zurrun.

Azkenean,hirira ailegatu nintzen. Matxu-Pitxu hiriak mistikoa zirudien. Arnasa hartzean birikan dardara berezia sentitu nuen. Eraikinak ez ziren arruntak, bata bestearen gainean zeuden jarrita. Baina ni ez nintzen turismo egitera joan. Lagun batek Matxu-Pitxun gertatutako istorio bat kontatu zidalako joan nintzen. Istorioak zera kontatzen zuen: hiri misteriotsu horretan piramide ezkutu bat zegoela eta han bere aitita hil zela. Nire helburua bere aitonaren zerraldoa aurkitzea zen. Egin behar nuen lehenengo gauza gidari bat kontratatzea zen. Nire gidariak Shakif zuen izena. Indigena antza zuen, azal erdi zuri erdi beltzarana zuen, marroi argia esan liteke. Begiak ilun-ilunak zituen, gaua bezain ilun. Ile motza zuen, hain motza zen ezen kolorea ez zitzaion nabarmentzen. Shakif oso baxua zen. Gerri ingurura ailegatzen zitzaidan gizon jator hori. Izaeraz...zer esan izaeraz! Shakif oso atsegina zen. Beti zegoen laguntzeko prest eta hori eskertzekoa zen. Gauean lo egiteko lekua aurkitu behar nuen. Kaletik nindoala argi batek min eman zidan begietan. Kartel bat zen. Kolore arrosa eta berdekoak zera esaten zuen:''Hotel Love''.Hori zen nire aukera, hor pasatuko nuen gaua.

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement