Page 2

Burua izarekin estali zuen eta bihotza normalean baino azkarrago zihoakiola sentitu zuen. Iluntasunak izugarri beldurtzen zuen. Bere bizitzako pentsamendu alaietan pentsatzeko ahalegina egin zuen: senarra ezagutu zuen eguna, semea jaio zen eguna ‌ , baino ezinezkoa izan zuen. Bakarrik lo egiten zuen bakoitzean, oso txarto pasatzen zuen, eta, lokartu aurretik, amets eta pentsamendu beldurgarriak izaten zituen. Zarata bat entzun zuen ohe azpian. Bihotza taupadaka hasi zitzaion, ahoa zabaldu, baina ez zen oihurik atera. Saguren bat edo txori txikiren bat izan zitekeela pentsatu zuen. Baina errealista izan zen eta bere buruari esan zion zarata horiek ezin zitzaketela animalia horiek egin. Zarata arraroak ziren, arnasa hartzeko arazoak dituzten pertsonen arnasketaren antzekoak irteten ziren. Eva inoiz baino beldurtuago zegoen; entzuten zen zarata gizaki batenak zirela ematen zuen. Deabrua zetorkion gogora behin eta berrio. Bihotza lehertzear zuen. Evaren senarrak ezin izan zuen inoiz ahaztu afaritik bueltan bere logelan aurkitutakoa. Bere oihuak auzoko guztiak esnatu zituen. Emaztea ohean zegoen ahoz gora, begiak zabalzabalik eta eskuak odolez beteta. Hilda zegoen. Beldurrak jota hil zen. Baina ikaragarriagoa izan zen ohearen azpian aurkitutakoa. Gorpu txiki bat, plastikoen artean korapilatuta, oxigeno faltagatik itota. Bere semea zen. Itota hil zen.

Aitor Lexartza 3E

TXAPELKETAREN BIDEAN Uda zen. Iker eta Ederrek pozik begiratzen zuten zerura. Azkenean, uda heldu eta oporrak iritsi ziren. Baina aspertuta zeuden, haien hobbya padel-a zenez bihotz-bihotzez maite

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement