Narrazioak 3DBH E,F

Page 18

Marko Nueva York-eko aireportuko sarreran zegoen. Marko ez zegoen inoren zain, hegazkinaren zain baizik; Ordu bat eskas falta zitzaion Italiarako bidean egoteko, bizitza berri bat martxan hasteko, familia bisitatzeko, lagunekin egoteko eta garrantzitsuena “lana aurkitzeko” Marko, maleta eskuetan, taxi hori eta zikin batetik irten zen, aireportuko sarrera igaro zuen eta taberna txiki batean sartu zen.Tabernan ez zegoen jende askorik. Marko eserleku bakarra zuen mahai batean eseri zen, bi maletak alboan jarriz. Tabernari errubio, argal eta altu bat Markorengana hurbildu zen: -

Egunon, zer hartuko duzu?

-

Ba..ipini iezadazu kafesne ebakia eta egunkaririk badaukazue, mesedez, ekarri. Oh, bai badaukagu, oraintxe ekarriko dizut

-

Eskerrik asko -Erantzun zion Markok.

-

Segidan, eserlekutik altxatu eta komunera joan zen. Eserlekura bueltatu zenerako bazeuzkan eskatutakoak mahai gainean. Burua mugitu zuen tabernariaren bila, eta ikusi zuenean, irribarre egin zion. Egunkaria irakurtzen hasi zenean, Nueva York-era etorri zen momentuaz gogoratu zen. Jadanik, bi urte zeramatzan Nueva York-en, diseinu grafikoko ikasketa batzuk egitera joan zen eta bere amodio penak ahazteko asmoz. Nueva York-era etorri zenean, neska batekin zuen bi urteko erlazioa moztu berria zuen eta oso tristeturik zegoen Marko. Asko maite zuen Paula. Neskak, berriz, zenbait hilabeteren buruan gero eta gutxiago maite zuen Marko. Paulak ezin zuen jarraitu egoera horrekin eta erlazioa bukatzea erabaki zuen. Markok, egunak pasa ahala, lehen baino gehiago maite zuen Paula.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.