Page 16

FESTA Orain dela 2000 urte dragoiak, sorginak, herensugeak, eta abar zeuden. Nire aitonari entzun nion istorio bat kontatuko dizuet. Bazen behin dragoi amerikar bat Jake izenekoa. Bere familiarekin bizi zen eta bi lagun min zituen, Trikxi eta Spaik. Asko gustatzen zitzaion patinetean ibiltzea. Aitona zeukan eta hark entrenatzen zuen dragoi ona izateko. Aitonak hitz egin zezakeen txakur bat zeukan. Bere ama, ahizpa eta aitita ere dragoiak ziren eta sekretu bat zuten inori esan ezin ziotena. Egun batean bi lagunekin institutura zihoala bere larunbateko festaz hitz egiten hasi ziren. Trikxi Spaikekin joango zen, baina Jakek ez zuen bikoterik festara joateko. Bere lagunek esan zioten Rousekin joateko eta hari ideia bikaina iruditu zitzaion. Institutura sartu zirenean usain txarra zegoela konturatu ziren baina paso egin zuten . Bat-batean Rouse ikusi eta berarengana hurbildu zen:

Kaixo, Rouse!- esan zuen Jakek Kaixo, Jake.

Norekin joango zara dantzaldira? Esa zion jakek

Tomekin, futbol taldeko kapitainarekin, eta zu?

Ni, beno, ni neska eder eta polit batekin joango naiz. Esan zuen Jakek gezurra esanez.

Jakek buelta eman eta bere lagunengana joan zen dena kontatzeko. Baina arazo bat sortu zen, Trikxi konturatu zen usain txar hura Jakeren arnasa zela. Jaki ez zitzaion ardura arte arnasak txarko usaindu; arazoak sortuko zizkion horrek, batez ere neska polit baten bila abiatu zenean; neskek ezetz esaten zioten eta Jake azkar joan zen bere aitonaren dendara arazoa konpontzeko. Aitonaren txakurrak edabe magiko bat prestatu zion ahoko kiratsa kentzeko eta lepotik zintzilik jarri zion Jakeri. Arratsaldean txakurrarekin merkatu magikora joan zen neskak aukeratzeko; txakurrak neska asko ezagutzen zituen arren oso itsusiak ziren.

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement