Narrazioak 3DBH E,F

Page 14

ONDAMENDIAREN OSTEAN

H

Eguzkia ateratzen hasita zegoen, hilda zegoela ematen zuen hiria agerian utziz. Airea hezea eta beroa zen, aurreko egunetako euri jasaren erruagatik eta autoen motorren beroagatik. Pertsonen ametsekin egindako errepidetik esperantza duten pertsonak beren autoetan infernurantz doaz; kez, adreiluz eta hormigoiz egindako hiri horretarantz. Jendea kalera irteten hasi zen, baina ez zaharrak, ez haurrak ez ziren ausartzen oraindik kaleko airea hartzera, edo gutxienez, hori ematen zuen. Ametsak aurreko egunetako euriko uretan disolbatuta geratu zirela ematen zuen. Kalera atera nintzen. Ahotsik gabeko kaleetara, lotsaz eginda zeuden kaleetara. Gora begiratu eta kristalezkoa zirudien ilargi urrun bat ikusi nuen. Handik hiria nola ikusi beharko zen galdetu nion neure buruari. Hasperen egin nuen, nola ikusiko zen hiria ilargitik kutsadurarekin egin dugun kezko pareta handi honekin? Burua berriro lurrera jaitsi nuen, ahotsik ez zuten pertsonei aurpegira begiratzeko. Ahotsa zuten, noski, baina bi mila bostehungarren urteko mundu honetan jende dirudunari berdin zaio zu nor zaren, haientzat zenbaki bat besterik ez gara eta. Bonba batek utzitako zulo baten aurrean gelditu nintzen gure etorkizunean pentsatzeko. Bostehun urtetan hainbeste kakaztu badugu mundua, nolakoa izango da gure ilobentzat utziko duguna? Oihu bat atera zitzaidan bihotzetik Azken urteetan petrolioaren gerrak utzi eta ura lortzeko gerrak hasi ziren, sarritan egiten zuen euria azidoegia zelako. Orduan, zerbaitek lurra jo eta eztanda egin zuen. Berriz ere kalea hilik gelditu zen. Beste bonba atomiko bat zen, behar genuena . . . Iratzargailuak jo egin zuen, eskerrak! Gorputza izerdi patsetan neukan, ohea guztiz zimurtuta eta lehengo eguneko zauriari odola zerion, berriro. Zutik jarri nintzen komunera joan ahal izateko. Horrelako amesgaiztoak ia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.