Page 10

PANPIN MADARIKATUA Euri zaparrada jausten ari zen. Errepidea ilun zegoen eta auto gutxi pasatzen zen baso ilun hartatik. Bat-batean auto bat pasatu eta gelditu egin zen, gasolina gabe geratu zelako. Autoko gidaria mutil bat zen, gutxi gorabehera hogei urteko mutil gaztea. Sakelakoarekin deika hasi zen, baina ez zegoen koberturarik. Oihuka hasi zen, laguntza eske, baina alferrik, baso ilun hartan ez zegoen inor. Zer egin ez zekienez oinez hasi zen errepidetik, ea norbait aurkitzen zuen. Ordu erdi ibili ondoren, etxe handi eta zahar bat ikusi zuen zuhaitz multzo baten artetik. Tinbrea jo zuen, behin eta berriro, baina ez zuen inork erantzuten. Etxeak urte asko zituen, oso zaharra zen. Atea urte askotan zabaldu gabe egon zela nabaritzen zen eta indar eta denbora askorekin zabaltzea lortu zuen. Barrura sartu zenean, dena armiarma sarez beteta zegoela ikusi zuen. Etxea oso handia zen, altzariak ia apurtuta zeuden, oso zaharrak zirelako. Leihoak ia guzti-guztiak zeuden apurturik; apurtuta ez zeudenak hautsez eta armiarma sarez beterik ageri

ziren. Oso zabala zen, gainera, etxea; hiru solairu zituen. -Norbait dago!! Eh!- Oihukatu zuen Mutilak.

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Narrazioak 3DBH E,F  

ikasleen lanak

Advertisement