Page 1

GIDA PRAKTIKOA

Jendaurrean modu eraginkorrean berba egitea Manu Mara帽贸n


GIDA PRAKTIKOA

Jendaurrean modu eraginkorrean

berba egitea

1. Ahozko komunikazioaren eraginkortasuna...............5 a. Ikasi egiten den trebezia. Prestaketa eta gogo bizia b. Komunikazio eraginkorra: igorpena eta harremana c. “Ez nekien” baino “banekien” hobe da

2. Aurrez landu beharreko funtsezko kontuak...............9 a. Gaia. Helburua. Entzuleak. Interesa b. Argitasuna. Erraztasuna. Laburtasuna c. Prestakuntzari ekitea hertsi-hertsian

3. Mintzaldiaren egitura ...............................................15 a. Oinarriak, garapena eta amaiera b. "Hezurdurari" koherentzia eta ordena emateko moduak

4. Ezinbesteko gida da eskema...................................17 a. b. c. d.

Saiatu mintzaldia ez irakurtzen edo memorizatzen Jaso ideiak eskeman, eta hitz-jarioa berez etorriko da "Plano" edo "mapa" onaren abantailak Irakurtzea bada irtenbide bakarra...

2. Urduritasunaren mitoa haustea .................................22 a. Jendaurrean hitz egitearekin berariaz uztartuta dago urduritasuna 2


b. Kontrolpean eduki daiteke c. Berba egiten hasi aurretik zenbait gomendio erabilgarri

3. Hasierak: atentzioa eta interesa nola piztu .............27 a. Norberaren burua eta ogibidea aurkeztea: Entzuleak begira ditugu b. Gosea egin dezagun. Janari goxo-goxoa dugu zain c. Nola eman dezakegu efektu-kolpe hori?

4. Berbaldiaren gorpuzkera: aurreikuspenak betetzera……………………………………………...33 a. b. c. d. e.

“Nola”ren garrantzia Entzutea erraztu Mintzaldia jantzi Baliabide erabilgarri eta eraginkorrak Begiradaren boterea

5. Amaierak: beharrezko amaiera ................................39 a. Gure sinadura ahogozoa utzita b. Amaiera onaren helburuak c. Nola ipini azken ginga pastelari?

6. Lagungarri bisualak .................................................42 a. b. c. d. e. f.

Laguntza eta osagarri ona Zer zeregin dute? Nolakoak izan behar dute? Erabilera-arauak Ordenagailua eta erretroproiektorea Arbela eta bestelakoak

3


7. Gorputz-mintzaira ................................................48 a. b. c. d. e. f.

Lehen inpresioa, ona Tente berba egitea Izan zu zeu Keinuen eta edukiaren arteko harremana Begirada: espresioa, lotura, segurtasuna... Eskuen indarra eta adierazgarritasuna

8. Ahotsa: Zain dezagun gure tresna .........................53 a. b. c. d. e.

Ondo arnas hartzea, hobeto berba egitea Naturaltasuna, jarioa eta sosegua Entzun eta uler gaitzatela Doinua, abiadura eta bolumena bateratzea Gomendioa erabilgarriak

9. Mintzaldi limurtzailea ............................................57 a. b. c. d. e.

Arrazionala gehi emozionala Segida motibatzailea Ekintza-eskaera Entzuleen erreakzioei kontu egitea Jendartearen jarrerak eta estrategiak

13. Ideiak defendatzea. Eztabaidak .............................61 a. Ideia edo jarrera hasieran adieraztea b. Probak: Argudioen oinarria c. Nola aurkeztuko ditugu? d. Eztabaidak: irrika eta egoera bakoitzean egoten jakin

14. Hizlariak aurkeztea ................................................65 a. Titulua – Interesa – Hizlaria b. Hizlariari entzuteko gogoa piztea 4


c. Gomendio erabilgarriak

15. Gizarte-ekintzak aurkeztea .....................................68 a. b. c. d. e. f.

Jardunaldiak, sinposioak, mintegiak... Omenaldi-diskurtsoak aurkeztea Kortesia edo protokolokoak Erakunde baten irudia sustatzeko hitzaldea Askotariko parte-hartzeak Aintzatespen-ekitaldiak oro har

16. Galderak. Etenak. Inprobisazioa. Entzuten jakin..74 a. Galderak eta erantzunak b. Etenak edo isiluneak c. Inprobisazioa d. Entzuten jakin. Entzute aktiboa

17. Komunikabideak ....................................................81 a. Prentsa idatzi, irrati eta TBrekiko harremana b. Elkarrizketak: prestaketa, jarrera, profesionaltasuna c. Elkarrizketetan erabili beharreko mintzaira eta tonua d. Komunikabideen aurrean baliatzeko gomendio erabilgarriak e. Eledun eraginkorraren dekalogoa f. Telebistako agerraldiak g. Irratiko elkarrizketak

18. Genero-mintzaira gaztelaniaz ................................90 a. Errealitate baztertzailea b. Androzentrismoaren erabilera c. Sexismoak eragindako akatsak d. Hizkuntza zuzenago erabiltzea helburu

Bibliografia..................................................................101 5


Manu Marañón………………………………………..103

6


1. Ahozko komunikazioaren eraginkortasuna a. Ikasi egiten den trebezia. Prestaketa eta gogo bizia Jendaurrean ondo, eraginkortasunez, hitz egitea, ez da pertsona ausart edo pribilegiatuentzat, unibertsitate titulua dutenentzat edo prestakuntza jakina dutenentzat soilik. Pribatuan komunikatzeko gai denak jendaurrean ere egin dezake. Kontua ez da hizlari aparta izatea, eraginkortasunez adieraztea baizik. Hori lortzen duena konturatuko da oso erabilgarria zaiola eguneroko bizimoduko arazoei, gatazkei eta aukerei nagusitasun-sentsazio berriekin aurre egiteko.

“Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten da. Hizkuntzaz jabetuta egotea, zer esan edukitzea eta ahozko komunikazioa eraginkor bihurtuko duten hainbat teknika ezagutzea besterik ez da behar”

Egia da, ordea, bizitzako gainerako arlo guztietan bezala, badela trebezia handiagoa, jendetasuna edo karisma berezia duen jendea... Jaiotzetiko nolakotasunez gain, beste batzuk eskuratu egin daitezke. Beraz, jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten ikas dezakegu. Helburua komunikatzea da. Eta hori lortzeko, bi hitz gako daude: prestaketa eta gogo bizia. Horiei esker gure emozioak entzuleekin partekatu ahal izango ditugu, aldi berean gure argudioen eta arrazoibidearen gida burmuina dela erakutsiz. Jarraibide hau, gainera, baliagarria da guztientzat, ogibidea zeinahi dela ere: irakasle, zientzialari, politiko, jurista, zuzendari, apaiz, kazetari, artista, komertzial, sindikalista, auzoko presidente...

Jendaurrean hitz egitea • Eskuratu beharreko trebetasuna da • Pribatuan komunikatzeko gai banaiz, .......... ................zergatik ez jendaurrean? • Bizimodu pertsonalean eta profesionalen oso erabilgarria • “Bidezidorrak” prestakuntza eta gogo handia dira • Sormena lana eta inspirazioa da, eta alderantziz • Eraginkortasunez adieraztea da kontua .......eta ez hizlari trebea izatea

5

“Gidatzen, igeri egiten, bizikletan ibiltzen... ikasten ari garenean, jardute, hutsegite eta ekite aldiaren ostean, halako batean, ia oharkabean egiten dugun ohitura bilakatzen da ekintza hori. Eta jendaurrean hitz egiteko norbere buruarekiko konfiantza hori ere halaxe lortzen da”


Ondo hitz egiteko sekretua diziplina eta lana dira. Inspirazioa eta lana, “Hondotik abiatuz, hau da, gaiaz jabetuta lana eta inspirazioa dira sormena. Trebezia apur bat eta behin eta berriz gaudela, forma, ekiteko gaitasuna izanda, arrakasta geurea da. Jendaurreko komunikazioaren arrakastaren % 80 gogo bizian dago. Gogo bizia komunikatzeko modua, funtsezkoa da. Eta kutsatu egiten da. Bizirik egon behar dugu jendea biziarazteko. Gogo bizia igorri egiten da, monotonia eta gogaitasuna bezalaxe. Emozioaren horretarako giltzarriak honakoak dira: faktoreak, sentimenduak suspertzeak erabakitzen du, hein batean, prestaketa eta gogo entzuleen aurrean berbetan diharduenak zer-nolako iritzia sortuko duen, bizia” eta horixe da neurri handi batean arrakastarako ala porroterako gakoa. Komunikazioarekin zerikusia duten gaien ikertzaile den Albert Mehrabian-en hitzetan, hizlariak entzuleengan duen eraginaren % 7 hitzek sortzen dute. Beste % 55 arlo bisualaren ondorioa dira, hala nola, kanpoko itxura, aurpegiaren adierazpenak, keinuak, gorputz-mintzaira, jarrerak.... Eta gainerako % 38 ahotsaren eragina da. Erne! Ikerketa honek aurrez hartzen du elementurik garrantzitsuena edukia dela, baina “nola” atalarekin asmatzen ez badugu, eraginkortasunak porrot egingo du.

Gorputz-mintzaira, ahotsa eta edukiak - % 55 kanpoko itxura eta

Hizlariaren eragina

Ahozko mezuaren eraginkortasuna

gorputz-mintzaira - % 38 ahotsa - % 7 hitzak

- % 45 gorputz-mintzaira - % 20 ahotsaren tonua - % 35 hitzak eta esaldiak

Horren ildotik, Quo (1998) aldizkarian argitaratutakoaren arabera, ahozko mezuaren eraginkortasuna hiru faktoreren araberakoa da batik bat: • Gorputz-mintzaira, entzuleen aurrean nola jarduten dugun (% 45). • Komunikaziorako erabiltzen ditugun hitzak eta esaldiak (% 35). • Erabiltzen dugun ahots tonua (% 20).

6

“Pastela egiteko osagairik onenak hartu eta hutsaren peskizan nahasten baditugu... Halako lehengai ona, pastela inoren gustukoa ez izateko!!!”


Datu horiei zehatz-mehatz jarraitu gabe, gorputz-mintzairaren eta ahots tonuaren garrantzia hartuko dugu kontuan. Aurrez emana dator zer esan badugula eta gaiaz jabetuta gaudela, bestela... Baina esateko zer interesgarria izan arren, ezer gutxirako balio izango digu eraginkortasunez komunikatzeko gai ez bagara, mezua jaso behar dutenek ulertzen ez badute. Ahoskatzen ditugunean ematen diegun “zaporeaz” bizia hartzen dute hitzek. b.

“Komunikazio eraginkorra bi hitzetan definitzeko: igorpena eta harremana”

Komunikazio eraginkorra: Igorpena eta harremana

Komunikazio-prozesuaren atalak hiru dira: igorlea, mezua eta hartzailea. Osotasunaren atal dira, eta ezin dira bereizi.

Komunikazioa • Igorpena • Harremana Giro ona, sinesgarritasuna, hurbiltasuna, prest egotea, konfiantza, errespetua, gogo bizia, bizitasuna, naturaltasuna, zintzotasuna, sentipenak, emozioak, partekatzea, argia izatea, xumea, laburra........

Izan ere, komunikazioan, funtsezkoa da: - Entzuleekin giro ona izatea. Enpatizatzea. - Sinesgarritasuna, konfiantza eta begirunea, benetan pentsatzen eta sentitzen duguna igorriz. - Gorputzarekin sentipen onak helaraztea. - Beste bat adina sentitzea eta jendeari adi egotea. Jendea zerbitzatzeko jarrera. "Gu" erabiltzea "nik uste dut, nik diot, nik baieztatzen dut..." espresioen ordez. - Jarrera aldeko eta positiboa izatea. Autoestimu ona. - Gogo bizia eta bizitasuna erakustea. Gorputza eta burua deskantsatuta edukitzea. - Prestatuta joatea. Zer esango dudan jakitea. Ideiak antolatzea. Gaiaz jabetuta egotea eta harekiko maitasuna sentitzea. Jendea horretaz konturatzea. 7

“Pasio edo interesarekin igortzen denean, akats tekniko txikiak, esperientziarik eza, urduritasuna... barkatu egiten dira eta, sarritan, antzeman ere ez dira egiten”


- Informazioa pertsonalizatzea eta entzuleengandik hurbil kokatzea gorputzez nahiz adimenez. Galderak egitea eta jendeari parte harraraztea. Elkarrekin batera dituzuen esperientziez jardutea. - Zintzo eta natural jokatzea. Norbera izatea, “akatsak” eta guzti. Gure nortasunaren berezko energia aske uztea. - Entzuleak interbentzioaren ardatz bihurtzea. Entzuleenganako jarrera zintzoa. “Norbera ondo geratzeko - Mintzairaren argitasuna eta xumetasuna. eta haren zerbitzura egon - Jendarteari begiratzea. Haien erreakzioak irakurtzea. beharrean, haren - Sentipenak eta emozioak igortzea. mirespena lortzeko hitz egiten duena ez dabil c. “Ez nekien” baino “banekien” hobe da zuzen, eta jendearen erreakzioan antzemango Jendaurrean hitz egiteak, batzuetan, gure borondatearen aurka egin du. Apaltasunak ditzakegun akatsak kontuan hartzeko besteko garrantzia dauka. konfiantza eta borondate Eszenatokian gaudenean, beranduegi da. ona erakusten du” Zein dira akats horiek? - Gaiaz jabetuta ez egotea. - Ideiak argi ez edukitzea edo nahasirik edukitzea. Azaldu baino lehen ideiak ez antolatzea. - Hiztegi ezegoki edo zehaztugabea. - Hartzaileen ezaugarriei ez erreparatzea. - Mezu berean ideia gehiegi igortzea. - Edukiak ahaztea. - Sarrera zehatzegiak egitea eta xehetasunei eustea. - Garrantzia ez hierarkizatzea. Denari garrantzi bera ematea. - Gure ustez gatazkatsua izan daitekeen informazioa ez ematea. - Besteak aurrez epaitzea eta, hortaz, okertzea. - Lotsaz eta beldurrez jardutea. - Arreta gureganatzeaz ez arduratzea. - Feed–back ez egitea. “Pertsonak ez gara - Behin esanagatik ulertu dutela pentsatzea. komunikatzen esaten - Besteekin atxikipen afektiborik ez edukitzea. Enpatiarik eza. dugunarekin, esaten - Harrokeriaz eta inposaketaz, hantustean, urrun, paternalista dugunaz “sentitzen” jardutea; horrek entzuleen defentsak eta enfrentamendua pizten dugunarekin baizik: grina, ditu. indarra, arriskua...” - Nola esaten ari den baino gehiago, zer esaten ari denean oinarritzea.

8


2. Aurrez landu beharreko funtsezko kontuak a.

Gaia.

Helburua.

Entzuleak.

Interesa. Sarritan, edukiak, aurkezpena, materialak, etab. prestatzen hasten gara, eta ez gara konturatzen egindako gehienak ez digula balio. Halakoetan denbora baliotsua galdu dugu, eta hori saihesteko, denbora aurreztu eta interbentzioa eraginkorragoa izan dadin, arlo batzuk argitu behar ditugu aldez aurretik. Hona hemen:

“Hizketaldiaren nondik-norakoen "argazkia" egitea, suerta daitezkeen aldagai guztiak kontuan hartuta, denbora eta energia aurrezteko”

Aurrez landu beharreko funtsezko kontuak • • • • • •

Gaia argi dago? Gustuko dut? Helburua zehaztu Entzuleak zein dira? Interesatzen zaienaz hitz egin Edukiak mugatu. Labur jo Hizkera argia eta erraza

- Gaia argi al dago? Oro har, jarduerak edo lanbide-erantzukizunak berak emango du. Gai egokia mintzaldi onerako bermea da. Argi al dago gaia zein den? Zein “Ez dakigunaz hitz arlo hartzen ditu barne, eta zein uzten ditu kanpoan? Ezarri al ditzaket puntu nagusiak? Nire aurretik edo ondoren jardungo diren hizlariekin egiteak jendearenganako errespeturik eza ezer adostu behar al dut? Gauza bera al da hizlarietan lehena edo azkena erakusten du. Jendea izatea? Batzuetan, titulu eta helburu orokorrak hartzen ditugu abiapuntu, horretaz ere jabetzen da, baina ez da gaiaren nondik norakoa nahikoa zehazten, eta gero ez da hitz beraz...” egiten benetan eskatu digutenari eta jendeari interesatzen zitzaionari buruz. Gaia ahalik eta zehatzen egiaztatu behar dugu. Ondo ezagutzen al dut? Argi al daukat? Gure buruan nahasmena badago, horixe transmitituko diegu entzuleei.

9


Hizlariaren sinesgarritasuna, gaiarekiko ezagupenarekin eta “Ez dago aldeko haizerik konpromisoarekin lotuta dago. Entzuleek gaiarekiko zehaztasuna, zein portutara doan ez ziurtasuna, doitasuna hautematen badute, arrakastarako bidean goaz. Eta dakienarentzat, nora kontuz ibili ezagutzen ez ditugun edo gustatzen ez zaizkigun gaiei buruz doan ez dakiena, beste hitz egitearekin, hari buruzko libururen bat edo azken orduan bildutako nonbait agertzen baita” materiala irakurrita prestatu dugun arren. - Helburua zehaztu Zertarako hitz egingo dut? Zer lortu nahi dut? Zer nahi dut entzuleek egin edo lortzea? Zergatik, non, noiz...? Argi egon behar du helburua zein den. Hitzaldi batzuen helburua informatzea, sentsibilizatzea, trebatzea, konbentzitzea, ekintzara bultzatzea, entretenitzea, etab. da, eta ia guztietan, helburua guztietatik apur bat izaten da. Pertsuasioa ia beti inguruan dabilen helburua izaten da. Hitzaldi guztiek dituzte helburu zehatzak, hizlariaren intentzionalitateak eta entzuleengan lortu nahi duen eraginak zehaztuak. Helburuaren iparra galtzen duenak, nekez lortuko du helburua. - Entzuleak zein dira? Entzuleak dira mezuaren benetako protagonistak, haiek gabe, ez baitago komunikaziorik. Hizketan diharduenak xede duen entzuleak ezagutu edo haien gaineko informazioa eduki behar du. Zer jarrera erakusten du... onarpena, oposizioa, axolagabetasuna? Zer lotzen gaitu entzuten gaituzten pertsonengana? Entzuleen sexuak, adinak, prestakuntza mailak, gaiaren gaineko ezagupenek? Horrekin batera, komeni da jakitea ekitaldia egingo den lekua non dagoen eta nolakoa den. Beraz, komunikazio ona ez da soilik zer esango dudan –mezuan– horretan oinarrituko, nola esango dudan baizik, nahi ditudan emaitzak lortzeko, entzuleei arreta eginez. Mintzaldian bertan, begiratu arretaz entzuten ari zaizkizunei eta haien erreakzioei. “Entzun” jendea, hasieratik. Lan horretan isiluneak, galderak, begiradak eta gertutasun fisikoa izango dituzu lagun. Jendea baino jarleku gehiago badago, saia zaitez jendea biltzen. Jendeak zure mintzaldian parte hartu behar du. Zuzen bazabiltza ere ez zaitez entzuleekin liskartu, tripodeari hanka bat apurtzea izango litzateke.

10

“Komunikazioa igorlearen eta hartzailearen arteko harremana da. Entzuleak dena dira eta zureganatu egin behar dituzu. Gure buruan eta bihotzean sortzen dena entzuten ari direnen buru eta bihotzera bideratu behar da”


- teresa non dago? Zergatik etorriko dira niri entzutera? Pertsona horientzat zer nolako interesa du hautatutako gaiak? Zein arazo dute eta zer konponbide espero dute? Zer xede eta desio dituzte? Nola lortuko dut interesa piztu eta asetzea? Jendaurrearen beharrizanak eta motibazioak ezagutu eta ulertu behar dira. “Laburtasuna, argitasuna eta erraztasuna sarritan b. Argitasuna. Erraztasuna. Laburtasuna ahaztu egiten ditugun komunikazio - Edukiak mugatu eraginkorraren hiru printzipio garrantzitsuak Edukiak eskatutako gaiari eta eman dizuten denborari lotu behar zaizkio. dira” Funtsezkoa da zenbat denbora dugun jakitea. Hitzaldi bat on bihurtzen duena ez da bertan garatzen den ideia kopurua, ideiak aurkezteko argitasuna baizik. Ideiaren bat sartu ez sartu bazabiltza, konponbiderik onena baztertzea da. Zalantzaren aurrean, zenbait kasutan, komenigarria “Ez zaitez saia dakizun guztia esaten, izaten da material gehigarria eramatea; baliteke denbora gehiago eman behar izatea bertan, baina baztertu daitezkeen atalak ondo identifikatuta. beharrezkoa besterik ez esan. Hobe da funtsezko Daukazun denbora eta jendearen arreta mugatuak dira. Laburtasuna gauzetan luze jardutea, komunikazioaren bertuteetako bat da. Jendeak badaki antzematen haren ezen ez gauza askotaz labur” denbora baloratzen eta haien energia aurrezten duzula. Entzuleak ezin dira zigortu; zaindu egin behar dira. Gainera, denbora jakina daukagu eta baliteke beste hizlari batzuk ere bertaratzea. Hori aurretiaz jakin behar dugun gauza da. Garaiaz amaitzen jakin behar da; entzuleengana zuzentzen denarengan bertutea da hori. Eta ez ahaztu batzuetan prestaketa-denbora ez dagoela proportzionalki lotuta hitz egiteko daukagun denborarekin; aitzitik, alderantziz izaten da maiz. - Doitasuna. Harira. Laburtasunak, jendearenganako errespetu-adierazpena izateaz gain, funtsezko ideietan zentratzea ahalbidetzen du, eta entzuten ari denaren arretari eustea lortuko dugu. Errazagoa da hitz eta pitz jardutea, baina “Helmugara iristeko, laburtasunak doitasuna eskatzen du, ideiak eta hitzak hautatu behar igaro beharreko herri baitira. Harira jo behar dugu, xehetasunetan murgildu gabe. Oso zaila da nagusien berri izatea hitzaldi laburra hitzaldi txarra izatea. Hobe da jendeak gehiagoren gogoa sentitzea, erabat nazkatuta geratzea baino. Laburtzeak hauxe dakar: nahikoa bada, zertarako osotasunaren ikuspegia lortzea, gure ideien funtsa ateratzea, oinarrizko aipatu errepideak dituen puntuei lehentasuna ematea eta guretzat garrantzitsuena dena aurretik jatetxe edota errebuelta guztiak?” azaltzea.

11


Denbora gutxi dugulako itota bagaude, entzuleei ere itomen hori kutsatuko diegu, eta "denbora" bilakatuko da ekitaldiaren protagonista, hizlaria edo hitzaldiaren edukia itzaletan utzita. - Hizkera argia eta erraza Esaldi bakoitzean ideia bat edo, gehienez, bi baino ez sartu. Jendaurrean hitz egiteko, adierazi ezin den ideia ideia txarra da. Eta ulertu ezin den hitza hitz txarra. Jendearen hizkera bera erabili. Hitzik ulergarrienak erabiliz soilik lortuko duzu zure mezua entzule gehienengana helaraztea. Egokitu zure hizkera; argia eta erraza izan behar du. Horregatik ez du kalitatea edo intentsitatea galduko, baldin eta ez bagara arrunkerian edo baldarkerian erortzen.

“Argia ez den hitza edo ideia ez da hitz edo ideia ona. Zaila erraz bihurtzeak zehazten du aldea. Igeltseroentzako moduan hitz egiten badugu arkitektoek ulertu egingo gaituzte; ez, ordea, alderantziz”

Kontuz hitz teknikoak edo ulertzeko hitz zailak erabiltzerakoan, baita jerga ezezagunak, anglizismoak, sigla gehiegi eta ezohikoak baliatzean “Ondo hitz egitea ere. Hitz sofistikatuak eragozpena baino ez dira. Sinonimorik argitasunez pentsatzea ulerterrazenak bilatu, eta hori posible ez bada, hitz nahaspilatsuen da. Xumetasunak dauka esanahia azaldu. Akats arrunta da mintzaldiari lotutako jarduerari indarra, erakuskeriarik dagokion jerga barra-barra erabiltzea, nahiz eta jerga hori gai horretako gabe. Laburtasunak espezialistentzat edo adituentzat soilik egokia izan. Kopuruak, datuak, funtsezkoenean estatistikak... guztiok ulertzeko moduan eman behar dira. zentratzera behartzen gaitu” Esaldiak labur. Ahal den heinean adjektiboak eta adberbioak baztertu behar dira, bai eta amaierako hitz errepikakorrak ere (bai?, ulertzen duzue?), itxura txarra ematen dute eta. Hitzaldiari jarraitzea errazagoa izango da; entzuleak ahalegin txikiagoa egin beharko du. Ondo egiten badugu, jendeak jarraitu egingo gaitu eta gure alde egongo da. - Umiltasuna. Errealismoa. Komunikazioa, sarritan, umiltasuna eta errealismoa da. Ez gaude han noraino dakigun eta zein ondo hitz egiten dugun erakusteko, mezua ahalik eta jende gehienari eta ahalik eta modu eraginkorrenean helarazteko eta aurrez pentsatutako helburua lortzeko. Eginkizun horretan, halaber, lagungarriak dira hizkuntza positiboa, esaldi laburrak eta ideia nagusien azpimarraketa. Horrenbestez, hitzaldi korapilatsuak eta ulergaitzak saihestu behar dira. Gaizki ulertzeko arriskurik badago, gaizkiulertuak gertatuko dira. Komunikazioaren helburua ez da gu goraipatzea, entzuleen erreakzioa ez baita ona izango. Helburua zerbitzua eskaintzea da, jendeak uler gaitzan. Kosta ahala kosta, pedante jokatzea saihestu behar dugu, jendeak ez du gustuko. Bere burua erakusteko komunikatzen duenak porrot egiten du. 12

“Jendaurrean hitz egiteko ardatza “zer” esan edukitzea da, konbentzituta egotea eta esateko gogoa edukitzea, “nori” esango diogun pentsatu eta ahalik eta erarik egokienean esatea, “zergatia” jakinda”


c. Prestakuntzari ekitea hertsi-hertsian Gaia, edukien mugapena, helburuak argi dauzkat, entzule-kopurua zein den badakit, badakit zer interesatzen zaien eta nire mintzairak argia eta erraza izan behar duela. Hortik aurrera, ni eta nire esperientzia gaude, ikus-entzunezkoen eta materialen (liburuak, dokumentuak, araudiak, estatistikak,...) laguntzarekin, kasu honetan. Ez dago errezeta bat bakarra, nork bere teknikak ditu.

“Argi eduki behar da funtsezkoa ni eta nire esperientzia garela, eta hortik aurrera, gainerako guztia. Nire iragazkiari esker eta ni neu izanda, berbaldiak jatorrizko deitura eskuratuko du. Kontua ez da onena izatea, norbere baitako onena baizik”

Ikus dezagun zer urrats egin behar ditugun: -

Ideia-jasa / ideia-mapa

Hasteko modu egokia da ideia nagusiak aurkeztea edo mapa egitea. Nire ezagupenetan eta esperientzian oinarrituta, hautatu ditudan materialen laguntzarekin, folio zuri baten aurrean ideiak ateratzen, sortzen, hasiko naiz. “Haizeari aterik ez isteko” unea da. Hainbat kilogramo politikoki zuzenen alboan ez daude sobera zoroaldi gramo batzuk. Legamiatantarik gabe ez dago ogirik. Ezagupenen eta argitasunaren arabera, ideiak arinago edo mantsoago aterako dira. Hitz gakoak erabiliz “Aska dezagun sormena laburtuko ditudan ideiak sortzen emango dut denbora, hitzen atzean zer eta geuregana ditzagun dagoen ulertzeko balio izango baitidate. zenbait erronka, arriskuari muzin egin Sortutako ideietan oinarrituta, batzuk kontuan hartu eta beste batzuk gabe, hazten lagunduko baztertu egingo ditut. Ez dugu dena aldi berean esan behar. baitigute. Ideia nahikoa Diskurtsoaren dentsitatea zaindu behar da. Hitzaldian puntu edo ideia dudala uste dudanean, gehiegi badago, interesgarriak izan arren, entzuleek ahaztu egingo dituzte ordenatzeari ekingo diot” asko. Helburua ez da dakigun horretaz harrokeriaz agertzea. Interbentzioa eraginkorragoa izango litzateke hiruzpalau ideia nagusi hautatu eta egoki garatuz gero: ideiak indartzeko probak erabiliz, eman beharreko argibideak emanez, behin eta berriz gogoeta eginez, eta amaieran, azaldutako guztiaren laburpena eginez. Esateko zenbat eta gauza garrantzitsu gehiago eta denbora gutxiago izan, orduan eta beharrezkoago izango dugu diskurtsoa ondo prestatzea. Ez da inoiz behar beste azpimarratuko zein garrantzitsua den prestaketa-lana komunikatzen duen pertsonarentzat.

13

“Hitzaldia eskemarik gabe ematea eta etxea planorik gabe eraikitzea gauza bera da. Diskurtsoa helmuga duen bidaia da, eta irten aurretik, mapan zehaztu behar da ibilbidea”


-

Eskema nola egin

Eman beharreko hurrengo urratsa eskema egitea da. Ideiak hautatzeko euren garrantzia, lehentasuna, aukera, gaurkotasuna, zehaztasuna... hartuko da aintzat, eta gero ordenatu, multzokatu edo bereizi egingo dira, eta lehentasunak zehaztu beharko dira, ideia desegokiak bazter utzita. ideia-ardatz edo kapitulu gutxi, baina funtsezkoak, zehaztu beharreko mezu nagusiaren barruan. Garrantzitsuagoa da ideiak eta gertakariak argi edukitzea, zein hitz erabili baino gehiago. Ibilbide-orria, hortaz, lehen argitu ditudan aldez aurreko atalak izango dira (gaia, denbora, helburuak, entzuleak, interesa, mintzaira...). Eskema bateratu egin behar da. Egiturarekin batera, loturak eta edukien aurrerapena nahiz progresioa datoz. Eskema egiten ari garela (edo aurretik) une egokia da komunikazioaren eraginkortasuna handitzeko osagarri gisa, ikus-entzunezko bitartekoak erabiliko ditugun aurreikusteko. Hitzaldiaren eskema edo gorputza zehaztu dugunean, galdera hauxe datorkigu... Eta orain, nola hasiko naiz? Eta nola amaituko dut? Hasierak eta bukaerak prestaketa berezia eskatzen dute, interbentzioaren bi une garrantzitsu dira eta. Laburpen gisa, edukiak prestatzeko honakoa hartu behar da kontuan: -

Arreta zureganatuko duen hasiera Mintzaldiaren egitura argia Garapen ordenatua Amaiera gogoangarria

Aldez aurreko saiakuntza Hitzaldiaren garrantziaren arabera, entzule-kopuruaren arabera, gure interbentzioaren eragin mediatikoaren arabera... gomendagarria da aurrez “Jardun, jardun eta jardun. saiakuntza egitea. Alegia, aurkezpen osoa praktikatu behar da. Bereziki Jardunak bihurtzen zaitu “nola� atalean eragingo dugu, batez ere gorputz-mintzairan eta ahotsaren maisu. Jardutea noiz den tonuan, berebiziko garrantzia dutelako mintzaldiaren arrakastan. Eta, beharrezkoagoa eta horretarako, benetako berbaldian sartu beharko dugu. zenbateko jarduna behar den neurtzen jakin Etxean egingo dugu saiakuntza, bideo-kamera baten edo ezagun baten beharko dugu.� aurrean. Horrela, denbora eta mintzaldiaren gabeziak, atal ahulak antzemango ditugu eta zuzentzeko garaiz egongo gara. Ikus-entzunezko lagungarriak probatuko ditugu, berbaldian ondo egokitzen direla ziurtatzeko. Hala, hobeto gogoratuko gara berbaldiaz, eta ez gara gidoian horren adi egon beharko. Izan ere, ozen hitz egiten dugunean 14


konturatzen gara akatsak non dauden, lotuta zegoela uste genuena benetan ez dagoela. Hasiera eta amaiera entseatu beharko dira gehien. Jarrera, enpatia, gogo bizia, gure aldeko inpresio positiboa eskaintzea... horiek guztiak edukien gainetik geratzen dira; beraz, kontu handiz zaindu beharrekoak dira. Benetako hitzaldiaren ahalik eta saiakuntza hurbilena egitea lasaitasunerako bermea eta arrakastarako bidea da. Zentzugabekeriaraino karikaturizatzeko eta handizkatzeko gai bagara, entrenamendu bikaina egingo dugu. Kontu egin alperrik dela egin ez izanaz damutzea jada beranduegi denean.

“Entzuleen aurrean erdi prestaturik agertzea, erdi biluzik agertzea bezala da. Inspiraziora iristeko modurik seguruena prestakuntza da”

3. Mintzaldiaren egitura b.

Oinarriak, garapena eta amaiera

Ondo egituratutako mintzaldiaren atalak: - Hasiera. Sarrera Hasiera - Gorputza. Garapena - Ondorioak Amaiera Bestela esanda, entzuleak arretaz jardutera bultzatuko dituen kontaktu- “Mintzaldia egituratzeko fase edo agurra. Informazio-fasea edo fase limurtzailea.... gertaerak eta moduaren araberakoa edukiaren datuak oinarritu eta erakusteko, luze jo gabe eta interesari izango da lortzen den eutsiz, eta amaierako fasea edo apelaziokoa, zehaztasunez eta arretaz eraginkortasuna” gauzatua. Finean, osotasuna eta koherentzia eduki behar ditu, eta azaltzen diren ideiei enfasia eman behar zaie.

Mintzaldiaren atalak • Sarrera-Hasiera-Irekiera • Garapena-Gorputza • Ondorioak-Amaiera

Zer esango dudan esan – Esan – Zer esan dudan esan

Horren guztiaren osagarria da ondoko eskema ere: 15

“Jendaurreko hizketaldiak helmuga jakina edukitzeaz gain, bidean inor ez galtzeko moduko ibilbide seinaleztatua izan beha du”


- Zer esango dudan esatea - Esatea - Zer esan dudan esatea Gomendagarria da esango dugunaren laburpen gisa, sarrera-paragrafo batekin hastea. Jarraian, azalduko ditugun puntuak aurkeztuko dituen paragrafoa. Puntu horiek ordena logikoari jarraituko diote, bata bestearen atzetik. Hitzaldiaren hasieran, tratatuko diren edukia eta puntuak aurkezten badira, entzuleek orientatzeko aukera handiagoa izango dute, edozein arrazoirengatik, haria galtzen badute. Egitura irmoa bada, gorputza horren irmoa ez bada ere, hartzaileek ondo jasoko dute, eta ez dituzte gabeziak antzemango. Batasun-irudia eskaini behar du, zatien arteko koherentziaz, orekaz eta proportzioaz jantzita. Egiturarik gabe, mintzaldiak porrot egingo du, hezurdurarik gabeko muskuluek bezalaxe. Era berean, mintzaldia egituratzeko orduan, argudio logikoak bazter utzi gabe, entzuleen bihotzak irabazi behar ditugula hartu behar dugu aintzat. Amaierako laburpenak hitzaldiaren funtsezko arloak eta ideia nagusiak gogoratzen lagunduko du. b. "Hezurdurari" koherentzia eta ordena emateko moduak Ideia orokor gisa, hobe da garrantzitsuena mintzaldiaren hasierako zatian esatea –ez du zertan sarreran izan behar–; horrela, funtsezko atal hori presarik gabe eta arrapaladan azalduko ez dugula bermatuko dugu. Argudio indartsuek ahulen aurretik joan behar dute. Denborarik gabe funtsezkoena esan gabe geratzea, akats larria izango litzateke.

“Agerraldiaren osagai guztiak –hitzak nahiz keinuak– eusten dituen kateorratza da egitura”

Mintzaldia egituratzeko hamaikatxo modu dago; hona hemen, adibide modura, horietako zenbait. Honenbestez: - Denboraren arabera, gertaeren kronologiari jarraikiz. - Kualitatiboa, puntu garrantzitsuenen arabera eta garrantzitsuenetik hasita. - Gaiaren araberakoa. Esaterako: Sustraiak-enborra-adarrak-hostoakfruituak. Botere legegilea-betearazlea-judiziala.

- Espazioaren araberakoa, xehetasun batetik hasi eta ideia nagusia garatzea. Edo, aitzitik, marko orokorra aurkeztea eta arlo puntual edo pertsonalagoetara jaisten joatea. 16

“Ideiak ondo antolatuta daudenean errazago gogoratzen dira. Aldizka laburpenak egiteak helburu hori indartzen du”


- Teoriko/praktikoa, teoria azaltzen du eta, ondoren, arrazoitu. Horren antzekoa da kausa-ondorioa; lehenengo kausak, eta ondoren, ondorioak. - Bitarra, bi ataletan multzokatzen du. Ad.: alde eta kontra. Abantailak eta eragozpenak. Gurasoak eta seme-alabak. Arazoa eta konponbidea. - Narratiboa. Gertaeraren baten narrazioa. - Analogikoa. Ad.: gizakion begiaren funtzionamendua azaltzea argazkimakinarekin duen antzean oinarrituz. “Enpresa baten gerentzia egitea, itsasontzia pilotatzea bezala da...” “Hezkuntza alpinismoa bezalakoa da....” - ................................................

4. Ezinbesteko gida da eskema a. Saiatu mintzaldia ez irakurtzen edo memorizatzen Irakurtzen ari garenean apenas dugu ikusmen-kontakturik entzuleekin, eta gorputz-mintzaira mugatuta geratzen da. Ahotsa ez da hain naturala “Testua eta begirada hari eta idatzitakoarekiko mendekotasunak konfiantzaz jardutea eragozten du. begira, entzuleak eta Bat-batekotasuna, berotasuna, gogo bizia... galdu egiten dira. Ikus- hizlaria bereizten dituen entzunezko bitartekoen erabilpena oztopatzen da. hesia da. Erne! Irakurtzea besterik ez badugu, saia gaitezen jendeari “hizketan” egiten, Memoriaz hitz egitea burua altxatuta eta paperetan murgildu gabe. Ondo irakurtzea zaila da. arriskutsua eta “artifiziala” gerta Garai batean, diskurtsoak buruz ikasten ziren. Hori ez da gomendagarria. daiteke” Edukiak gogoratzeaz eta burutik ondo irteteaz arduratzen gara, eta ez jendeaz eta “hitzaldia emateko moduaz”. Ahazteari diogun beldurra segurtasunik eza eta konbikzio gabezia bihurtzen da. Buruz ematen diren hitzaldiak artifizialak, zurrunak eta mekanizistak dira. Eta gorputzmintzairaren naturaltasunean eragiten dute. Edozein lapsus edo hutsarte argi eta garbi antzemango ditu entzuleak. Gure buruan konfiantza badugu eta ondo prestatzen badugu, gomendagarria izan daiteke hasiera eta amaiera buruz ikastea. Labur joz gero, etengabe jendeari begira eginez gero, jariotasun eta batbatekotasunez, eragin ona izan dezake arreta erakarri eta hitzaldiari amaiera emateko.

b. Jaso ideiak eskeman, eta hitz-jarioa berez etorriko da

17

“Mintzaldiaren arrakasta eskema edo gidoi egokiaren araberakoa ere bada, bertan jasoko baita (luze edo labur) hitzaldiaren funtsezkoena”


Eskemen edukia, hein handi batean, gaiari buruzko ezagupenen eta hizlariaren prestakuntzaren araberakoa izango da. Eskema laburrak adierazten du gaia ondo ezagutzen dugula eta ondo prestatuta daukagula, eta horrela, paperei begiratzeaz baino gehiago, jendeari eta haren erreakzioei begiratzeaz arduratuko gara, eta gorputz-mintzaira hobetuko dugu. Eskema luzeak segurtasun eta konfiantza handiagoa emango digu, baina haren mendeko izango gara; beraz, entzuleenganako begirada eta harremana murriztu egingo dira, eta ez gara hain lasai egongo. Nolanahi ere, mezua ikasiz gero, hitzak jarioan aterako zaizkigu.

Eskema A.

HASIERA-ARRETA ZUREGANATU Interesa piztu. Aurkeztu edukia: 1,2,3,4,..... B. GORPUTZA-EDUKIAK-GARAPENA

1. Ideiak- Atal garrantzitsuenak • Azpigaiak/ Informazio eta argudio lagungarriak • .........................................................Adibideak..... • .....................................................…Datuak…….. 2.

........................................................... • ....................................................….Estatistikak….. • ....................................................…..Anekdotak…..

3. .............................................................. • ......................................................Gertaerak............ • ......................................Norberaren esperientziak.... 4.

.............................................................. • ....................................................Adituen iritziak..... • .........................................................Umorea............

B. ONDORIOAK-AMAIERA Argudioak eta ideia nagusiak laburbildu, ekintzak ¡¡Kontuz!!:Prestakuntza-helburua-denbora-entzuleak hizkera-interesa-...........

18

“Eskeman ideiak jaso behar dira batik bat, izan ere, ideiak argi daudenean, hitzaldirako hitzak ere halaxe egongo dira, eta modu natural eta berezkoan ateratzen direla emango du”


Esperientzia, gaia ondo ezagutzea, praktika eta aldez aurreko saiakuntzak dira eskemak eraginkortasunez erabiltzeko eta jendeari zer transmititzea lortzeko eta harekin harremanetan jartzeko helburua lortzeko erremediorik onena. Interbentzioaren garrantziaren arabera, saiakuntza hitzaldia izango den baldintza berberetan egin behar da. Ahotsa, isiluneak, etab. praktikatu behar dira. Eta ahal dela, hitzaldia emango den toki berean. Prestakuntza aurreko ideia-jasak edo mapak ideia-ardatz nagusiak eskainiko dizkigu, eta horiek multzokatu eta ordenatu egin behar ditugu. Ardatz-ideiek edo puntu nagusiek argiak izan behar dute, jendartean irudi berberak sortzeko modukoak. Hamar baino hobe lau. Bi aukera daude. Lehenengoa hitzaldiaren testu osoa landu eta, ondoren, laburpenarekin eta garrantzitsuenarekin eskema egitea. Gerta daiteke “Saiakuntza edukiak ondo ikasteko eta lasaitzeko hitzaldiaren kopia bat eman behar izatea argitaratzeko, edo artxibatzeko, egiten da, baina baita edo, besterik gabe, konfiantza handiagoa ematea hitzaldi osoa edukita, eman daitekeen guztia nahiz eta gero eskema erabiliko dugu. Bigarrena, eskema egitea da, hori ateratzeko eta atal nahikoa dela uste badugu. Gaia, entzuleak, antolatzaileen eskaerak, etab. kontuan hartuta egin behar dugu aukeraketa. Dena dela, ezin ditugu “ahulak� antzemateko. Guk ez jakin arren hor eduki garrantzitsuenak amaierarako utzi; hobe da hasieran agertzea, daude eta� presarik gabe azalduko ditugula bermatzeko. Diskurtso osoa irakurtzearen eta eskema laburrago edo luzeagoa erabiltzearen tarteko egoerak egon daitezke. Baita gogoratzeko zailak direnez, idatziz jaso beharreko informazioak ere. Konpromisozko aurkezpenetan, hau da, guztia irakurri nahi ez dugunean baina eskema soilik erabili nahi ez dugunean, tarteko punturen bat aurkitu behar dugu. Hitzaldiaren hasiera eta amaiera hitzez hitz idatz ditzakegu, baita ideia edo puntu garrantzitsu bakoitzaren hasiera ere, atal garrantzitsuena jasoz. Eta gainerakoak xehetasunak edo argibideak emateko balio du. c. "Plano" edo "mapa" onaren abantailak Eskema izango da hitz egitean erabiliko dugun gida, eta fitxak edo orri bat erabil ditzakegu. Fitxak erabilgarriagoak dira, batik bat zutik eta atrilik gabe hitz egin behar dugunean; eta urduritasunarekin, fitxen mugimendua gutxiago nabaritzen da paperarena baino. Letren tamainak, ideien ordenak eta hainbat kolore erabiltzeak begirada bakarrean ideiaz

eta haren atzean dagoen jabetzea ahalbidetu behar dute. Erraztasun berberarekin antzeman behar dugu datu bat eman behar dugula, edo 19


adibide hau edo bestea agertu, prestaturik dagoen anekdota kontatu, umore-ukitua eman. Eta beti ondo bereizi behar dira hasiera eta amaiera. Prozedura honen abantailak: -

Askeago hitz egitea, eta hizkuntza ulergarriagoa erabiltzea. Une bakoitzean hitz egokiena erabiltzeko naturaltasun handiagoa. Gogoa hutsik geratuz gero, segurtasun-sarea dugulako konfiantza. Hizketaldia egokitzeko malgutasun handiagoa: denborarik ez badago, laburtu egin daiteke, xehetasunen bat osatu... - Entzuleei begiratu ahal izatea, fitxa begirada bakarrean irakurtzen baita. - Gorputz-mintzaira adierazgarritasun handiagoarekin erabiltzea. - Bizitasun eta gogo handiagoa erakustea.

Eskema onaren abantailak • • • • • •

Naturaltasun handiagoarekin hitz egitea Konfiantza. Segurtasun-sarea Egokitzeko, laburtzeko, zabaltzeko...malgutasuna Entzuleei begiratzea Gorputz-mintzaira adierazgarriagoa Bizitasun eta gogo handiagoa

Ez irakurri edo buruz ikasi mintzaldia!

Zerbait ahaztuz gero, hizketan ari dena baino ez da horretaz konturatuko, eta hitzaldiaren harian atzera egin beharrean –nahaste itxura ez emateko–, hari zerbait gehitzeko une egokia bila daiteke. Ez da gehiegi jolastu behar fitxa edo paperarekin, eta ez dugu jendea ahaztu behar eta paperei luzeegi erreparatu.

d. Irakurtzea bada irtenbide bakarra... 20

“Gidoiak edo eskemak argitasun-iturria izan behar du, eta urrunetik naturaltasunez kontsultatzeko modukoa. Begirada hutsarekin hitzaldia “ikusten” ari gara”


Irakurtzeko ahozko hizkuntza Gogoan izan behar dugu zein alde dagoen hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren artean, eta azken horren alde egin behar dugu zalantza izpirik gabe. Ahozko hizkuntza ez da atzera itzulgarria; iheskorra da, ezin baitugu irakurritakora atzera egin. Horrenbestez, ahaleginak eta bi egin behar ditugu, erabateko argitasuna lortzeko. Gramatika-arauak ez dira horren zurrunak. Ikus ditzagun kontuan hartu beharreko xehetasun batzuk: - Esaldi laburrak. 25 hitz gehienez. - Gramatika-ordena logikoa. Sujbektua-aditza-osagarria (gaztelaniaz). - Funtsezkoa den guztia: Errepikatu – Behin eta berriz esan – Berrekin. - Itzuli siglak, jerga, neologismoak, atzerriko hitzak... - Datuak eta estatistikak borobildu... - Hobe da aditz-estiloa erabiltzea nominalizazioa baino. Orainaldiaren hurbileko aditz-denborak. - Irudi grafikoak sortu: konparazioak, metaforak, esaera zaharrak... - Testua norberaren izaerara moldatu

“Idatzizko hizkuntza irakurleentzat da; ahozkoa, berriz, entzuleentzat. Ezin da irakurleentzat bezalaxe idatzi entzuleentzat”

Eman bizitza testuari Gure idazkia interpretatzeko eta azaltzeko unea da. Eta honakoan ere, ozen egindako saiakuntza oso beharrezkoa da honakoa lortzeko: -

Ahotsa modulatzea, enfatizatzea, ahoskatzea, erritmoa ematea... “Irakurtzea erraza da. Ahotsa hobeto bideratzeko buruari tente eustea. Jendaurrean irakurtzea, Paperari eta entzuleei begiratzea. jendeak arreta edo Aurpegiko adierazpena eta gorputz-mintzaira erabiltzea. interesa galdu gabe, zaila Freskotasunez eta gartsu, era atseginean entzunaraztea. da. Oraingoan ere, Aurreikusitako etenak edo paragrafo bakoitzeko azkeneko esaldiak erremediorik onena baliatzea jendeari begiratzeko. saiakuntza eta praktika - Konfiantzaz jardutea eta gorputz-mintzaira garatu ahal izatea. dira” - Etenak, adibideak... zehaztea. “Irakurtzen ari garela, paragrafoen artean iruzkinen bat egiten, Xehetasun tekniko erabilgarriak anekdota edo gertaeraren bat kontatzen ausartzen Irakurtzean xehetasun teknikoagoak kontuan hartzea. Hala nola: bagara, eta entzuleei begiratzen badiegu, 21 eskertu egingo dute”


- Folio neurriko orri sendoak erabiltzea eta alde batetik soilik idaztea, tarte bikoitzean eta letra irakurterrazarekin, eskuinean tarte zabala utzita, azken orduan izan litezkeen zuzenketak sartzeko. - Orriak grapatu beharrean, zenbakitzea. - Paper zuri distiratsua ez erabiltzea, islak enbarazu egiten du eta. - Irakurritako orria ondoan uztea (eta ez itzultzea) eta horretarako behar den lekua egotea. - Zerbait nabarmentzeko edo, laburtu behar badugu, ezabatzeko, koloreak edo azpimarrak erabiltzea. - Oinarrizko ideia bakoitzaren hasiera nabarmentzea. Atalak ondo bereiztea. Esaldi bat bi orritan ez banatzea. - Betaurrekoak jantzi eta erantzi ez ibiltzea, eraginen bat lortzeko ez bada...

5. Urduritasunaren mitoa haustea Jendaurrean hitz egitearekin “Urduri egotea normala berariaz uztartuta dago da, eta egoera hori ez da desagertuko. urduritasuna Gorputzaren berezko Beldur eszenikoa jendaurrean hitz egiteari zaion beldurra da. Ikerketa arma da, eta entzuleak aintzat hartu eta askok ziurtatu du pertsonek duten beldurrik handiena dela. Garrantzia apreziatzen ditugula ematen diogun ekitaldia baita. Baditu eragin fisikoak hala nola, taupadak, adierazten du� lotsagorritzeak, izerdi hotzak, eztarri lehorra, ahots eta esku dardaratiak, muskuluen karrotamendua, aho lehorra, presioa urdailean, begietara ez begiratzea... Adierazpenik txarrena burua hutsik geratzea da. Jendaurrean hitz egiten duenak beti sentituko ditu. Kontrolatu eta murriztu egin daitezke. Zerk beldurtzen gaitu: a.

- Porrotak, lotsagarri geratzeak, errefusatuta sentitzeak... - Esan nahi duguna ahazteak - Jendea aspertu eta alde egiteak - Nagusiek, lankideek edo lagunek zer esango duten... - Galderak erantzuten ez jakiteak - ............ Nerbio-tentsioa premia bat da. Horrek bultzatzen gaitu hitzaldi nabarmenak ematera. Urduritasunik gabe aspergarriak, apatikoak eta ezerakargarriak izango ginateke. Antsietate egoera horrek sorrarazten duen adrenalinak gorputzaren eta gogoaren funtzioak pizten eta suspertzen ditu. Bi aukera ditugu: aurre egitea edo ezer ez egitea. Eta, argi dago, aurre 22


“Aurkezpenak egiten 20 urte igarota, jendaurrera egingo diogu. Ez diogu beldurrari beldurrik eduki behar, eta horrek ez irten aurretik bihotza gaitu geldiarazi behar. taupadaka somatzen badugu, oraindik bizirik b. Kontrolpean eduki daiteke gauden seinale da hori” Gogoan izan behar da entzuleak ez direla zelatan dabilen etsaia. Entzutera hurbiltzen badira, gaia interesgarria iruditzen zaielako eta zuk zer eskaini daukazula uste dutelako izan da. Beldurrari aurre egitea ez da ezabatzea baizik eta kontrolpean edukitzea. Ez da inoiz “urduri nago” esan edo adierazi behar. Sintomak hor daude, eta kitto. Desagertuko ez badira, disimulatu egin dezakegu edo kanpora agertzea saihestu. Hizketan hasten garenean, gure ahotsa entzutean, ahotskordak epeldu egingo dira eta urduritasuna desagertu egingo da.

Urduritasuna kontrolpean eduki eta gainditu • Adrenalina eta antsietate apur bat onak dira • Jarrera positiboa eta gogoa: gai naiz! • Gaia gustuko dut eta asko dakit.................... .........Horretaz hitz egin nahi dut! • Prestatuta nago. Gaur nire eguna da • Hobetzen ari naiz. Animo! Aurrera! • Prestaketa eta aldez aurreko entsegua

“Entzuleak ez dira zure beldurraz edo urduritasunaz jabetzen, eta, jabetzen badira, zuk sentitzen duzuna baino neurri txikiagoan egiten dute”

Ezin izango dituzu saihestu! Oro har, gomendagarria da gaian zentratzea eta ez norberaren buruan edo entzuleengan. Ez dago mirarizko konponbiderik, baina bada urduritasuna gainditzeko modurik: - Arlo negatiboak positibo bilakatzea “Bai gaizki egin dudala lo, ziur nago burua hutsik geratuko zaidala, agerikoa da zein urduri nagoen, ez dut erantzunik ematen jakingo...” “Gogo biziak horren ordez, hauxe esan behar diogu gure buruari: “gaur nire eguna esperientziarik eza izango da, prestatuta nago eta gaia gogo dut, eszenatokira igotzeko irrikaz gainditzen du, eta nago, arrakasta izango dut, toki onean utziko dut nire erakundea...”. ustekaberen bat badugu Irudikatu interbentzio arrakastatsua. Psikologiaren alderditik, garrantzi ere, gure barruko indarrak eramango gaitu lortu nahi dugun 23 helburua lortzera”


handia du hitzaldiari aurre egiteko moduak, eta emaitzak ikusi egingo dira. Gure arrakasta irudikatu behar dugu, gauza atseginetan pentsatu, positibo jokatu. Gure buruan konfiantza eragingo digu. - Irrika eta gogoa Gure erakundearen ordezkari jarduteak harrotzen gaitu. Motibatuta gaude eta prestatu duguna jendeari erakusteko irrikaz. Onena emateko prest. Entzuleei begiratuko diegu, adorez hasiko gara, eta entzuleek gure gogoa antzemango dute, guk hori igarri eta gehiago ematen joango gara. Eta urduritasuna... desagertzen joango da. - Aurretik prestatzea eta entseatzea Jendearen aurrean lana eginda dugula aurkeztu, gaiaz eta entzuleak nor diren jabetuta, eskema eginda, lagungarri bisualak prestatuta... oso bestelakoa da gaizki prestatuta joatea, gaiaz jabetu gabe, inprobisatu behar izatea... Prestakuntzarik gabe ezinezkoa da hitzaldi ona ematea, ez urduri ez lasai egonda ere. Hitzaldia prestatuz gero eta esan beharrekoa argi edukiz gero, konfiantza handiagoa izango dugu. Entzuleak ezagutzea eta euren nondik norakoen berri izatea ere lagungarri gerta daiteke. Oso ziur ez bagaude, hobe da hasiera xumea egitea gauza deigarria egin beharrean. Hasiera lasaiak urduritasuna baretzen lagunduko digu. Gaizki hastea garesti izan daiteke, une delikatua baita. Arestiko atal batean aurre-entseguaz luze jardun badugu ere, urduritasuna apaltzeko zein garrantzitsua den azpimarratuko dugu berriz ere. Praktikak ikustarazten duenez, huts egiteak zuzendu ditugu, hutsuneak bete, egitura egokia dela ikusi... esan beharreko horretan trebatu gara. Zeinen beldur izan behar dugu?

“Oso lasaigarria da ondo prestatuta joatea. Segurtasun intelektualak segurtasun fisikoa eta psikologikoa eragiten ditu�

- Erlaxatzeko teknikak. Asko eta ugari dira. Ondo ezagutu behar dira. Aurrekoen osagarri dira. Hona hemen batzuk: - Diafragma-sabel arnasketa geldoa, erritmikoa eta sakona. Soseguaren eta patxadaren arnasketa da. - Gauza atseginetan pentsatu, lasaitasuna, patxada eta konfiantza sentitu. - Aharrausi egin. - Aurpegikoak izan ezik, gorputzeko muskuluak tentsioan jarri eta tentsioa lasaitu. 24

“Seriotasunez saiatzeak gure buruan dugun konfiantza eta segurtasuna handitzen laguntzen du�


- Ezpainak lasaitu eta ezpainetatik airea gogor bota. - E mutu batean zabaldu ezpainak, eta Q isila ahoskatu. Erlaxatzen, tentsioa murrizten, animatzen... lagunduko digun geure formularik badugu, erabili zalantzarik gabe, jendaurrean hitz egin aurretik. c. Berba egiten hasi aurretik zenbait gomendio erabilgarri Urduritasuna kontrolpean edukitzea baino harago doazen gomendio praktikoak dira. Baina, urduritasuna gainditzen lagunduko digute. Hona hemen:

Zenbait gomendio • Gutxienez ordu erdi lehenago iritsi, lekua ezagutzeko • Arropa erosoa jantzi • Ordu erdi lehenago ura edan • Zutik jarrera erosoan. Jendeari begiratu • Urdailetik arnasa hartu • Ahoko muskuluak berotu

Dagokigun ordua baino askoz lehenago joan Hitzaldia izango den lekura gutxienez ordu erdi lehenago iritsi. Ikusentzunezko lagungarriak erabili behar baditugu, gutxienez ordubete lehenago. Komeni da aldez aurretik (egun batzuk) jakitea zein aretotan jardun behar izango dugun. Hasi baino lehenago aretora hurbildu eta ezagutu, eszenatokira igo... Horrek lasaitzen lagunduko digu. Denboraz justu ibiltzeak, mahaian arrapaladan kokatzeak, paperak azkar bilatzen hasteak... hasiera txarra ekarriko du.

25

“Aretoa aldez aurretik ezagutzen badugu, hartaz "jabetu" gaitezke, bertako "koloreak ikusi", isurtzen dituen "usainak eta zaporeak hauteman". "Geurea" da jada; ez zaigu arrotz”


Jantzi erosoak Norberak erabaki behar du zein den ekitaldi bakoitzerako jantzirik egokiena. Baina erosotasuna kontuan hartu behar dugu beti. Gorbataren korapilo estua, estreinatu berri ditugun edo traba egiten diguten oinetakoak, mugimendua eragozten digun soinekoak... urduritasuna areagotu eta jukutria gaiztoa egin diezagukete.

“Entzuleekin harreman natural eta hurbila edukitzeak, begiratzeak, animoa baretu digu eta erlaxatu egingo gaitu. Begiradarekin hitzaldia gobernatu eta erabakiindarra dugula adieraziko dugu�

Fisikoki zaindu Jendaurrean hitz egin aurretik ez dugu otordu oparorik egingo, eta, jakina, ez dugu pizgarririk (alkohola edo bestelako droga batzuk) edo lasaigarririk hartuko, horrela desinhibiturik edo animaturik egongo garelako ustean. Ordu erdi lehenago ura edan. Ondo hidratatuta joateak ez du bermatzen eztarria lehortuko ez zaigunik. Baina hori sortzen bada ere, premia txikiagoa izango da. Ura edan behar ez izatean, distrai gaitzakeen elementu bat gutxiago edukiko dugu. Zutik eta zuzen Guretzat egokiena den jarrera hartuko dugu. Eserita egoteak lasaitu egingo du, gutxiago ikusten gaituzte eta ohitura handiagoa dugu. Oro har, eserita baino hobe da zutik hitz egitea, entzuleen interesa erakarri eta hari eustea errazagoa da, eta hobeto garatzen dugu gorputz-mintzaira. Lokalaren ezaugarrien araberakoa ere bada. Zutik gaudela, hanka bat bestea baino aurrerago edukitzeak ahotsari laguntzen dio, eta horri esker, konfiantza lortzen dugu. Entzuleei begira hasi baino lehen, irribarre egin eta hitz egiten hasi. Urdailetik arnasa hartu Arnasketa diafragmatikoa deitzen zaio. Erlaxatzeko lagungarri izateaz “Arnasketa fisikoaren, gain, ahotsak garbiago eta indartsuago irtengo du. Aurrean mikrofonoa emozioaren eta buruaren dugula gehiago antzematen da. Energia aurreztea mesedegarria da, tarteko zubia da. zalantzarik gabe. Sakon arnasa hartzeak, gainera, animatu eta adoretu Urduritasuna mendean egingo gaitu. Horretan sakonduko dugu, ahotsa hartzen dugunean hartzeko arnasketa hizpide. kontrolatzen ikas daiteke�

26


Arnasa sakon eta erabat hartzen dugunean, erlaxazio handia lor dezakegu. - Muskuluetako tentsioa kanporatzen da. - Odolari eta organoei oxigeno gehiago iristen zaie. - Burua argiago eta erneago izango dugu.

“Lehiatu aurretik beroketa ariketak egiten dituen edozein atletaren xede bera du ahoko muskuluak aurrez berotzea”

Ahoko muskuluak aurrez berotzea Begiradetatik urrun dagoen lekua aurkitu. Bi modu daude. Bat, lapitzari edo boligrafoari, haginen alturan, hortzak estutuz eutsi eta edozein testu ozen irakurtzen hasi. Bi, goiko hortzak behekoen kontra ondo estutu eta lehen esandakoa egin. Ariketa horiek egitean, komeni da ahoskera eta ahotsaren tonua apur bat exageratzea. Gehienez 5 minutu, nahikoa da. Hitzaldiari ekitean jario handiagoa antzemango dugu, ahoskera hobea... eta horrek lasaitasuna eman eta urduritasuna kenduko digu. Eta interbentzioaren ondoren... Aurrerantzean egiteko interbentzioei begira, erabilgarria da “Beldurra eta interbentzioari buruzko iritzia eskatzea bertaratutakoei. Iritzi zintzo eta urduritasuna ez dira inoiz objektiboak bilatu. Erabilgarriagoa izan daiteke interbentzioa bideoz desagertzen; beraz, lasai grabatu eta arlo guztiak aztertzea: ahotsa, keinuak, mintzaira, gogoa... egon gaitezen. Jauzi egin Zuzendu beharreko akatsak aurkituko ditugu. Agertutako naturaltasuna eta... gora itzultzerik ez eta trebetasuna aztertu, jendearen interesa erakartzeko funtsezkoak dira dagoenez, aurrera” eta.

6.

Hasierak: atentzioa eta interesa nola piztu

a. Norberaren burua eta ogibidea aurkeztea: entzuleak begira ditugu Jendaurrean hitz egin behar dugunean, inork aurkeztu ez bagaitu, gure burua aurkeztuko dugu. Eta gure buruaz egin duten aurkezpena nahikoa ez dela uste badugu, osatu egingo dugu. Entzuleek, oro har, ez zaituzte ezagutzen. Beste batzuetan badute zure entzuna, edo komunikabideren batean entzun zaituzte. Zuri begira daude. Eta hauxe jakin nahi dute, nor ote da? Nolakoa ote da? “Itxura ona du...” “Uste dut ez didala eder emango...”

27


Jendaurrean hitz egin behar duenaren itxurak animazioa edo irrika piztu dezake, baina baita gogaitasuna eta moteltasuna ere. Hizketan ari dena lehenengo ikusi egiten dugu, eta gero entzun. Presentziak berak inpresioa eragiten du entzuleengan. Entzuleek ezagutzen ez gaituztenean, komeni da inpresio hori ona izatea. Eta lehenengo inpresio ona eragiteko ez dago aukera bat baino. Balia ezazu! Irribarre zabal eta zintzoak bertan egotearen eta halako entzule bikainen aurrean egotearen poza islatuko du, eta lehenengo ateak zabalduko ditu. Lehenengo gakoaren sekretua da. Interes eta prestutasun handiagorekin entzun zaitzaten lagunduko dizu. Lehenengo inpresioa txarra bada, hitzaldiaren gainerakorako oztopo gaindiezina izan daiteke. Kontuz ibili eta ez ezeztatu zure burua ez zure gaia. Ez barkamenik eskatu jendaurrean hitz egiten esperientziarik ez duzulako, ez aipatu zein urduri zauden,... gogoei eutsi eta harira.

“Norberaren aurkezpena ez da dotorezia kontua, senez jokatu behar da aukerak, irudiak eta harmonia behar bezala erabiltzeko”

Aurkezpena ............jendea begira dago •Norberaren datuak eta lanbideari buruzkoak •Jendearengana hurbildu •Badakigula erakutsi

...lehenengo inpresioak ona izan behar du

Beraz, gure burua ondo aurkezten ahaleginduko gara. Eta modu argi, xume eta laburrean egingo dugu. Kontuan hartu beharreko elementuak eta helburuak: i.

Norberaren datuak

Entzuleen, tokiaren, inguruabarren arabera, beharrezkoak baino ez. ii.

Lanbideari buruzko datuak

Gure kualifikazioaren, esperientziaren, etab.en murrizketa egingo dugu hitzaldiaren testuingurura eta edukietara moldatzeko. Senak esango digu 28

“Entzuleek oso denbora gutxi behar dute hitz egiten ari denari buruz edo hitz egin behar duenari buruz iritziren bat izateko. Hasierako inpresioa, eskuarki, barnean gordeta geratzen da”


tokian tokian zer esan behar dugun. Neurriz eta apaltasunez egin. Kontuz, ez aipatu gure titulu, kargu, master, etab. guztiak! Entzuleek umiltasuna goraipatzen dute eta ez dute handikeria maite. iii.

Badakigulako itxura egin

Ogibideari buruzko datuak izan daitezke horretan lagungarri, eta gai horri buruz jendaurrean hitz egiteko eskubidea irabazi egin dugula erakusteko ukituren bat, iruzkinen bat edo esperientziaren batekin jantzi dezakegu. Hori guztia apaltasunez eta hurbiltasunez. iv.

Aurkezpenean bertan jendearengana hurbiltzea

Gure buruari eta ogibideari buruz emango ditugun datuek helburu hori lortzen lagun dezakete. Eta gainera... Ba al dago toki edo entzule horiengana lotzen gaituen ezer edo inor? Ba al dut anekdota edo gertakariren bat kontatzerik jendearengana hasieratik hurbiltzeko? Eta gainera, entzule guztiak agurtuko ditugu, begiradaren areto guztia hartzen ahaleginduz.

“Lehenengo irribarrea, erreakzio positiboa... lortzeak ateak parez pare zabaltzen dizkigu gero datorrenari aurre egiteko�

b. Gosea egin dezagun. Janari goxo-goxoa dugu zain Hitzaldiaren lehenengo uneak, hitzaldiaren eta hizlariaren aurkezpenetik hasita, azalpena bera hasten den arte, oso garrantzitsuak dira, jendea adi dagoelako, eta hortxe finkatu ahal izango dugulako gero etorriko den guztia. Hasierak, gainera, lehenengoetatik hizlariaren eta entzuleen arteko distantzia laburtzen laguntzen du. Arreta hasieratik gureganatzen ez badugu, nekez lortuko dugu geroago. Norberaren eta lanbidearen aurkezpen txarra eta hitzaldiaren hasiera eskasa aurrerago gainditu ezin izango dugun oztopoa izan daitezke. Saihestu ohiko hasiera motak; ez erabili betiko hitzak. Ez saiatu honelakoen bidez gure burua zuritzen: "Ez dakit gai izango ote naizen..." "Ez dut prestatzeko astirik izan..." "Azken orduan abisatu zidaten eta gaia ez dut bete-betean ezagutzen..." "Hautemango duzuenez, oso urduri nago..." "Uste dut esan beharreko guztia esan dudala eta ezer gutxi geratzen zait esateko..." "Barka atrebentzia..." ".....taz hitz egitea egokitu zait"

29

“Hasiera bereziki prestatuko dugu hitzaldiaren gorputza landu ondoren, hau da, hitzaldiaren edukiak zehaztu ondoren�


Ohikoena lortu nahi diren helburuak azaltzea da. Entzuleek, horrela, zer jasoko duten antzeman dezakete argi eta garbi. Horren ildotik, garatuko dugunaren laburpena edo puntuak aurkezteak hitzaldiaren “argazkia” ikusten laguntzen du. Zer esango dugun esan. Gaia argi eduki behar dugu eta, kasu bada, gaiari buruz hitz egiten ari denaren iritzia.

Hasiera. Helburuak •Arreta zureganatu. Jendea harritu •Entzuleen begirunea irabazi •Interesa piztu. Onurak •Jakin-mina piztu...eta irudimena ere bai •Entzuleak entzuteko prestatu

Entzuleei zuzentzen zaien pertsonak, hitzaldia prestatzen duenean, hasierak honako baldintza hauek bete ditzan zaindu behar du: - Arreta berehala erakarri behar du. Laburra eta erakargarria izan behar du. Harritu egiten badu, hobeto. - Jendek hizlaria nahiz hizketa-gaia errespeta ditzan saiatu behar du. - Entzuleak hitzaldiaren atal nagusia entzuteko prestatu behar ditu. - Hitzaldiak jendearentzat duen interesa erakutsi behar du. - Bizitu irudimena. c. Nola eman dezakegu efektu-kolpe hori? Gogoan izan hizlariaren eta haren ogibidearen aurkezpen onak interesa pizten laguntzen duela. Efektu-kolpea emateko ez da zertan puztu, dramatizatu edo gehiegikeriatan aritu. Hamaika modu dago hitzaldiaren hasieratik arreta erakartzeko: Aukeratu dezagun bat eta aurrera egin.

30

“Hasiera zenbat eta gehiago zaindu, orduan eta eragin handiagoa izango du. Eskemari edo gidoiari begiratu gabe azaltzeko gai bagara, etekin handiagoa aterako diogu”


Aukerak aztertu behar ditugu, eta nahi izanez gero bat baino gehiago konbina ditzakegu: - Gaiaren edo aukeraren aipamena egitea Hitzaldiaren titulua erakargarria edo deigarria bada, edo gaurkotasun handikoa delako jendearen arreta pizten badu, haren aipamena egin daiteke zuzenean, eta aukera aprobetxatuta, hasiera moduan zera esan dezakegu: gaiak sortutako iguripen edo aurreikuspenengatik bertaratu dela horrenbeste jende. Entzuleak inguruabar bereziengatik hurbildu badira, nahikoa izango da ahalik iruzkin argi eta xumeena egin eta hitzaldiari ekitea. -

Galdera erretorikoak egitea

Galderek arreta eta interesa pizten dute. Hainbat presta daitezke. Helburua ez da ahozko erantzuna, burukoa baizik. Hitzaldia bera izango da galderen erantzuna. Galderak argiak eta ulerterrazak izan behar dute, eta lehenengo unetik erakarri behar dute jendea. Ez egin galdera korapilatsurik, nahasirik edo erantzunik gabekorik. -

Baieztapen ausarta

Entzuleen artean “shock”a eragiten du. Esandakoa nola probatzen den ikusi arte interesa erakarri eta mantentzen du.

Hasierak • Gaiaren beraren interesa, aukera,.. • Galdera erretorikoak egin • Baieztapen ausarta • Aipamen bat erabili • Umorezko pasadizo bat • Benetako gertakari edo esperientzia bat • Datu harrigarri bat, suspentsea... Eta ondoren... gaia, laburpena eta helburuak aurkeztu

31

“Galderek, hitzaldiaren hasieran, tartean edo amaieran, arreta eta interesa pizten dute. Entzulea partaide bihurtzen dute, nahiz eta haren erantzuna ez eskatu”


- Aipamen bat erabiltzea Hitzaldia hasiera emateko idazleren baten hitzak edo idatziren bat erabili. Jendearentzat ezaguna bada eta dagokion arloan izen handia badu, indar handiagoa izango du. - Anekdota bat kontatzea Interesgarria bada, atsegina, eta gaitik urruntzen ez bada, nahi dugun ondorioa eragingo du. Ahal dela, norberarenak, eta beste inorenak badira, ahal den heinean gurera ekarri. Hobe da norberaren buruari barre egitea, inori egitea baino. Hala ere, umorea eduki behar da graziosoa emateaz gain, izan ere izateko. Izan ere, kontuz umorearekin Testuingurutik kanpo eta entzuleen sentiberatasuna kontuan hartu gabe egiten bada, hitzaldia honda dezake. - Benetako gertakari bat Bizimodu errealeko gertakari bat edo batzuk, erkidegoan, lanean, oporretan, bidaiaren batean gertatutako gertakariren bat... gaiari loturik badaude, oso argigarriak izan daitezke eta berehala pizten dute interesa. - Datu harrigarri bat Gaiarekin zerikusia duen datu estatistiko deigarri batek, zifra harrigarri batek jendea adi egotera bultzatzen du. Berria eta ezezaguna izan behar du, eragin handiagoa izan dezan. - Suspensea Noraino joan nahi du? Jendeak bere buruari galdera hori egiten badio, zure esku daukazu. Eta ondoren, gaia, jorratuko diren puntuak, helburuak, etab. aurkeztu.

32

“Irudimena landu behar da, norberaren burua ere harritu, eta hasieratik guztiak zur eta lur utzi. Hizlari bakoitzak ikusi behar du zer den une bakoitzean, eta bere aukerak kontuan hartuta, egokiena�


7. Berbaldiaren gorpuzkera: aurreikuspenak betetzera a. “Nola”ren garrantzia Arreta gureganatu dugu. Entzuleak zein diren jakiteaz arduratu gara, badakigu zer interesatzen zaien, argi dugu hitzaldiaren helburua, emandako denborari doitu eta labur jokatu behar dugu. Orain mintzaldiari bete-betean ekin behar diogunez, aurreikuspenak bete behar ditugu. Eta horretarako, harira jo behar dugu zuzenean sarrera amaigabeak saihestuz eta funtsezkoena esan egingo dugula bermatuz.

“Jendea guri entzuteko irrikaz dago. Baina, aldi berean, arreta mugatua da, ahula eta, sarritan, hauskorra”

Eta, gainera, hauxe ere esan dezakegu: -

Argitasunez, xumetasunez eta laburtasunez jokatu behar dugu beti.

-

-

-

Hitzaldia aurkezteko moduak jendeak hobeto gorde dezan laguntzen du. Zenbat eta pertsonalagoa izan, hobeto. Irakurritako edo buruz ikasitako interbentzioak nekagarriagoak dira jendearentzat. Interesatzen zaiguna gordetzen dugu. Gainerakoa baztertu egiten dugu. Bizitasun eta sormenez jardunda, arreta erakutsita, errutina apurtuta, barietatea eskainita eta jendea eta gure burua bera harrituta, entzuleak geurera ekarriko ditugu. Hobe da prestatzea inprobistatzea baino! Gu entzuten ari direnek “ikusi” behar dituzte mezuak. Esan beharrekoa grafikoki adierazi behar da, jendeak bisualizatu eta buruan irudika dezan. Xehetasun deskriptiboak emango ditugu horretarako. “Jendea arreta galtzen ari dela sumatzen duzun Aurrez prestatu eta une egokian esandako esaldi unean bertan harrigarri batek entzuleak erreakzionarazten ditu. erreakzionatu behar Oso lagungarria da ikus-entzunezkoez ondo dugu, haria galtzen badu, baliatzea. ez baita hitzaldira Azkar edo geldo aritu beharrean, entzuleak “itzuliko”” entzuten ari direna barneratzen joateko moduko erritmoa da onena, trabatuta edo lo geratu gabe. Lasaitasuna eta poza transmititu behar da; arintasuna eta kolorea. Publikoarekin gogokidetasuna lortu behar da, gertutasuna eta elkarrekiko konfiantza.

Ondoren, arreta pizten eta hitzaldian zehar interesari eusten laguntzen duten elementuak azalduko ditugu. 33


b. Entzutea erraztu - Ordena, loturak, progresioa Zer esango dugun esan , esan, zer esan dugun esan. Zeri buruz hitz egingo dugun, azalduko ditugun ideia nagusiak zein diren eta haien interesa eta garrantzia zehaztu badugu, hitzaldiaren ardatza finkatu dugu, eta jendean ulertu du. Egitura zenbat eta naturalagoa eta kontsekuenteagoa izan, errazagoa izango da entzuleentzat barneratu ahal izatea. Gidoia koherentea bada errazago ulertukoa da. Ondoren, ordenaz garatu behar da, hari argiarekin eta ideia bakoitzaren laburpenarekin; atzean gelditu direnak berreskuratzeko. Hurrengo ideiari ekiteko loturaren bilatzen badugu, entzuleek hitzaldiaren aurrerapena eta progresioa antzemango ditu. Trantsizio hori indartsua eta argia izango da. Eta jarraitu ahal izatea ahalbidetzen du horrek, zer esan den eta esateko zer dagoen jakinda. Norantz goazen badaki. Paragrafoak behar bezala kateatzea, mugimenduan dagoen trenaren antzekoa da, bagoi bakoitzak hurrengoari egiten dio tira ezinbestean, eta denak heltzen dira ibilbidearen amaieraraino. Amaieran hitzaldiaren funtsezkoena laburtzen badugu, emaitzak merezi izango du. - Gertaera–ondorioak. Arazoa–konponbidea... Hitzaldi batzuetan gertakari konkretuak dira haren funtsa. Haiei buruz informatzera, irakurtzera eta haiek interpretatzera eramaten gaitu logikak. Zer eta nola gertatu da? Zein izan daitezke gertatutakoaren ondorioak? Mesede ala kalte egingo digu? Nola konponduko dugu?... Aurrerapenak, suspenseak, aldeak batzen dituzten loturek... jendea harrapatu egiten dute. Beste hitzaldi batzuetan beharrizana agertu edo arazoa aurkeztu, hura asebete edo konpondu, emaitzak azaldu edo erakutsi, motibazioa indartu eta ekintza edo atxikipena eskatuko dugu... Entzuleek prozesu guztian jarraituko gaituzte.

34

“Ordena eza da jendeak haria eta arreta galtzeko bide zuzena�


Entzutea ahalbidetu

Gorputza:

Hitzaldia “jantzi”

“Hitzaldiaren eskeletoa jantzi egin behar da. Erakargarriagoak eta ulergarriagoak izan daitezen, ideiak bizitu eta jantzi egin behar dira”

• Ordena, loturak eta progresioa • Argitasuna, erraztasuna eta laburtasuna • Gertaera-ondorioak. Arazoa-konponbidea.... • Estatistikak, adibideak, datuak... • Gertaerak, anekdotak, lekukotzak, narrazioak... • Norberaren esperientziak, adituen iritziak...

c. Mintzaldia jantzi - Estatistikak, adibideak, datuak Informazioa indartzeko, ideiak defendatzeko, etab. oso garrantzitsuak dira. Behar den eragina lortzeko, hobe da gutxi eta ulergarriak erabiltzea, eta ez entzuleak zoratu eta nazkatuko dituen datu-oldea. Datu eta adibide berri edo ezezagunak aurkezteko gai bagara, interesa bermatuta daukagu. Garrantzitsua da objektiboak, sinesgarriak eta iturri onetatik etorriak izatea. Adibideek hurbilekoak eta ulergarriak izan behar dute, eta ahal bada, berriak eta harrigarriak. Gai horretan adituak direnen adibideak ematea amaiera bikaina da, zalantzarik gabe. - Gertaerak, anekdotak, esperientziak, umoreak... Bizitasuna eta poza ematen dute, eta hitzaldia janzten laguntzen dute. “Norberaren Hitzaldiaren gaiarekin edo helburuekin zuzeneko lotura izan behar dute. esperientziek izena Gertaera horietako protagonista hizlaria bera bada, askoz hobe. Ez izan ematen diote zalantzarik gure esperientziak kontatzeko. Arreta galdu bada, interbentzioari, marka berreskuratzen laguntzen dute. Tentsio-uneak baretzeko ere balio dute, propioa alegia. Hobe da hitzaldi serioetan gatz apur bat eransteko, jendearengana hurbiltzeko... norberarenak erabiltzea besterenak baino”

35


Umorea ere oso baliabide ona da, baina kontu handiarekin erabili behar da. Bestela, hobe baztertzea. Oso “animalia” delikatua da. Bi ahoko arma da. Kontuz txisteekin! Hobe haiei atsegina iruditzea, graziosoa izatea baino. Ondo dago atsegingarria izatea, baina arinkeriak jardun gabe. -

Narrazioa

“Mugitzen” ari diren ideiek arreta pizten dute, eta horren adibide argiena narrazioak dira. Jendeari izugarri gustatzen zaio istorioak entzutea. Batzuetan narrazioa da hitzaldiaren ardatza eta oinarrizko edukia. Benetakoa izan behar du, kontatzeko gogoa izan behar duzu, usainak antzeman, xehetasunak ikusi... Zerbait kontatzen dugunean informazioa, datuak, ideiak, etab. eskaintzen ditugu oso eraginkorra den eta, ondo erabiliz gero, jendea adi egotea lortzen duen teknikaren bidez. Narrazioa eta suspensea elkarri lotuta daude, eta entzuten ari dena airean mantentzen dugu. Indarraz eta bizitasunez narratu. Hasierarako ere erabilgarria da.

“Naturaltasunez jariatzen den eta interesa eta arreta pizteko hainbat elementu dituen “ondo jantzitako” hitzaldi baten atzean sekretu bat dago: prestakuntza”

Oro har –ez narrazioan bakarrik–, gauza grafikoak eta deskriptiboak marka garbia dira beti, entzuten ari denarengan eragiten duen ikus inpresioa. Irudimenean kokatzen da eta lekua egiten du arrasto argi eta zehatza uzteko. Entzuten ari garena “ikusten” ari gara.

e. Baliabide erabilgarri eta eraginkorrak -

Zehaztasuna

Interesgarriagoa da mintzaira zuzena erabiltzea abstraktua baino. Ez erabili formula hutsalak, izenak, datuak eta zita zehatz eta benatakoak baizik. Jendeak berehala bilatzen du entzuten dituen hitzen esanahia, eta hitz huts eta edukirik gabeko esaldiz jositako interbentzioei muzin egiten die. Banan banako kasuak sailkapen orokorrak baino interesgarriagoak dira. Lekuen eta pertsonen izena aipatzeak eragin handiagoa du zehaztugabetasunak eta hutsaltasunak baino. Aurkezten den errealitateak biziarazten ditu hitzaldiak eta xehetasunen aberastasunak ematen die indarra. -

Analogia edo konparazioa

Analogian, ezagunetik ezezagunerantz jotzen dugu. Ezagutzen dugun gauza batek ezagutzen ez dugunarekin dituen antzekotasunak 36

“Kontuz ibili interbentzio jantziegi, findu, logikoekin, funtsezkoena falta dute eta: zehaztasuna”


nabarmentzen ditugu, azaldutako antzekotasun horien eremu komuna azpimarratuz. Modalitate hori etengabe praktikatu behar da, analogiek berez irteten ikasi arte. Hizlariak hitzetik hortzera erabili beharko luke halakorik: “hori eta beste hau antzeko gauzak dira” Adibideak: “Poza biziaren gatza da”. “Jendaurrean hitz egiten ikastea igeri egiten ikastea bezala da, uretara jauzi egin behar da”. -

Hurbiltasuna

Arreta handiagoa jartzen diogu hurbilekoari urrunekoari baino. Jendeak interesaz hartzen du jendeari gertatzen zaiona. Hurbil ditzagun hitzaldiak hemen eta oraingo errealitateko gertaerak aipatuz. Hurbileko jende ezaguna aipatu, bai eta bertan badaude ere, horrek hurbiltasuna ematen du eta. Entzule bakoitzaren hurbileko gertaerak kontatu, hortaz, harenak bailiran hartuko ditu. Hitzaldia pertsonalizatzeak interesa pizten du.

“Analogiek edo konparazioek ideiak argitu eta gordetzen laguntzeko balio dute”

Gure entzuleak bezalaxe bizi gara, sufritzen dugu eta pozten gara. Ez gara ezti-mamitan bizi.

Interesari eutsi. Baliabide erabilgarriak • Jarduera eta mugimendua. Ikusten ari gara... • Generikoa eta anbiguoa zehaztea • Hurbiltasuna. Ohitutasuna • Analogiak edo konparazioak. • Berritasuna. Suspentsea. Gatazka. Umorea... • Xedea: harritzea – irakastea – gordetzea

...........beti jendeari begira

-

Berritasuna

“Gure entzuleen eguneroko bizimoduarekin bat egiten ez badugu, gure hitzak ez dira haien gogora ez haien bihotzera iritsiko”

Gauza bat originala da ustekabeko edo aparteko zerbait dakarrenean. Hitzaldiari berritasun-ukitua ematen jakin behar dugu. Sormena erabili behar dugu eta ezustekoa eman. Topikoak alde batera utzi behar ditugu. Berria dena erakargarria da.Jendeak erreakzionatu egingo du, seguru. 37


-

Gatazka

Ideien eta pertsonen arteko aurkapenak berez dakar arreta. Baina, batzuetan, aspergarriak izan daitezke eta jendeak alde egin dezake. -

Lekukotasunak

Beste pertsona batzuk emandako iritziak, irizpideak edo ondorioak dira. Gaian adituak badira, hobe. Zenbat eta ospe handiagoa izan handiagoa da eragina. Gaiarekin zerikusia eduki behar du. -

Xedea

Entzuleei hizketa-gaiarekin zerikusia duen objektu bat erakustea da kontua. Arreta indar handiz erakartzen du. Azalpen gutxiago eman behar izaten dira. Komunikazioa argitu eta azkartu egiten ditu. Originaltasunari eusten dio. Buruan askoz hobeto gordetzen da. Hizketan ari denari “Senak edo jendearen tentsioa arintzen laguntzen dio. Hasierarako ere erabilgarria da. Ondo ikus erreakzioak ohartarazten dadila. Erakutsi eta gorde. Ez eman entzuleei ikusi eta uki dezaten, arreta bagaituzte, malgu jokatu eta behar diren aldaketak galduko dute eta. egin. Begiradak lagunduko digu hori antzematen” f. Begiradaren boterea Konexio-bide aparta da. Jendeari begiratu behar zaio, haren erreakzioak eta erantzunak ikusi, “irakurri” eta “entzun” egin behar dira, horrek atzeraelikatzea edo feedbacka ahalbidetzen du. “Begiradarekin” harrapatuta edukitzeak arreta handitzen du eta hari erne egotean, hitzaldiaren nondik norakoa bideratzeko aukera daukagu. Jendeak atsegin du begira daukanak irudi irekia, atsegina, optimista, irribarretsua edukitzea. Begiradarekin areto guztia hartu behar da gune guztiak fokatuz eta aurpegi jakin batzuk banakatzen ahaleginduz. Ez da komeni gune batera soilik begiratzea. Gorputz-mintzairaren atalean garatuko dugu aurrerago. Entzuleek esaten dugunari buruzko ohar gutxi har ditzaten lortu behar dugu; idazten ari diren bitartean hizlaria ikus-eremutik galtzen dute eta mintzaldiaren osagarri behar beste dokumentazio edukiko dutela bermatzeak hizlariaren eta entzuleen arteko harreman bisual eta emozionala ahalbidetuko du. 38


“Amaiera hizlariaren sinadura da, benetako 8. Amaierak: beharrezko amaiera azkeneko hitza. Hasiera bezala, paperei begiratu a. Gure sinadura, ahogozoa utzita gabe azaltzen badugu, eragina handiagoa Hasiera bezala, amaiera ere zehatz mehatz prestatu behar da, hitzaldiaren izango da” gorputza –edukia– prestatu ondoren. Hitzaldiaren denboraren kontrolatuta, amaiera egokia egiteko behar ditugun minutuak hartu ahal izango ditugu. Behar baino luzeago jotzean amaiera nahasia eta ondo amaitu gabeko interbentzioa eragin dezakete. Denboraz murritz bagabiltza, hobe da mintzaldiaren gorputza laburtzea, amaiera laburtu ordez. Amaiera zenbat eta gehiago zaindu, orduan eta eragin handiagoa izango du. Uzta biltzeko unea iristea, mintzaldian erein eta landutako fruituak jaso ahal izango ditugu. Kontuz ibili behar da ondorio faltsuak egitearekin eta ez dugu amaituko dugulako iguripenik sortuko, amaierara iritsi garela ziur ez bagaude. Honelako hitzak erabiltzen baditugu: ....amaitzeko..., azkenik..., amaitu aurretik...., eta bukatzeko... eta ondoren, amaitu beharrean hitzaldiari ekin eta beste zati batean jarraitzen badugu, jendearen pazientzia kolokan jartzen ari gara, eta amaiera bikaina egiteko aukera galduko dugu. Amaiera topikok saihestu. Amaiera iragarri gabe antzeman behar da.

“Amaiera bikaina: erritmoan eta etenaldietan segurtasuna, Ondorioa, laburpena, funtsa izan behar du. Zer esan dugun esatea. Ez sentipenak igortzean luzatu diskurtsoaren gorputzean azaldutako ideiekin. Denboran luze jo emozioa, eta hitzen badugu, ez du zentzurik barkamena eskatzeak. Moralizatzea edo mehatxu irmotasunean uste osoa” egitea baino hobe da abantailak eta desabantailak aurkeztea, jendeak berez erabaki dezan. b.

Amaiera onaren helburuak

Amaierarako hautatutako elementua zeinahi dela, jendearen arreta garatutako gaira bideratu behar du, hitzaldiaren tonuarekin bat etorri behar du, eta formagatik eta ahotsaren tonuagatik, benetako amaiera eman behar du. Azkeneko hitzak mantsoxeago esatea komeni da, arrapaladan esan gabe. Gidoiari begiratu gabe esaten badugu, hobe. Prestatzean kontuan hartu behar dugu, funtsezkoa laburtzeaz gain, honakoa ere eskaini behar duela amaierak: - Entzuleen artean aldarteak sortu behar du - Mezua positiboki berretsi behar du 39


Entzuleen erantzuna eta erreakzioa bilatu behar du, eta ekintzara bultzatu - Arreta gai nagusian kokatzen lagundu behar du - Izan atsegina eta entzuleak poztu, eta amaiera adeitsu eta positiboa egin. Eskerrak eman ondoren, zutik jarraitu, isilean, entzuleei begiratu eta irribarre xume bat erakutsi.

Amaiera. Helburuak • Entzuleen artean aldarteak sortzea • Entzuleen erantzuna eta erreakzioa bilatzea • Arreta gai nagusian kokatzea • Azaldutako ideiak laburtzea • Mezua positiboki berrestea Horixe izango da gure sinadura...eta haien aho-goxagarria

c. Nola ipini azken ginga pastelari? Oro har, gomendagarria da laburpen ona egitea, ideia nagusian zentratzea, gure interbentzioa laburtzea eta mezua jendearen buruan finkatzea. Eta ondoren, efektua, errematea. Amaitu, etena egin eta “eskerrik asko”. Badira zeregina bikain amaitzeko hainbat eta hainbat modu; ikus ditzagun batzuk: - Erronka edo eskaera Proposatutako ekintzaren alde jokatzea eskatzen du edo helburua lortzen laguntzeko erantzukizunak gogorarazten ditu hizlariak. Dei horrek indartsua izan behar du, eta hitzaldian aurkeztutako ideia edo argudio nagusiak jaso behar ditu. Taldeari erronka ere aurkeztu ahal zaio.

40

“Laburtu, ideia nagusia gogorarazi, mezua sendotu... eta gainera, kolpe eraginkorra, errematea”


- Testu baten aipamena Azaldutako ideiei edo gauzatu behar den ondorioari loturik dagoenean erabil daiteke aipamen bat. Gauza bera, hizlariak aurreikusitako aldartea eragiten badu.

Amaierak • Erronka edo jarduten hasteko eskaera • Gaiari buruzko testu baten aipamena • Azken onura aipatu • Hasierako arrazoira jo • Emozio-eragina. Motibatu. Hunkiarazi • Pertsuasiorako esaldia gehitu • Esandakoaren arabera jokatzeko asmoa • Gertaera, anekdota, jazoera, galdera erretorikoa...

- Azken onura aipatu Zure hitzaldian zerbait egitea proposatu badiegu, proposatutako eginez gero lor dezaketen onura ikusarazi edo azpimarratuz amaitu behar dugu. - Hasierako arrazoira jo Eragin handiko amaiera hitzaldia hasteko erabili genuen elementua errepikatzea da, aipamena, gertaera edo galdera gogoratu eta azken nahiaren isla gisa aplikatuz. Horrela, diskurtsoa edo hitzaldia bikain lotuta geratuko da. - Emozio-eragina Jendearen barrua ukitzea. Ustea indartzen edo aldarazten laguntzen du. Jendea jardutera bultzatzen du. Hitzaldi bairagarri egokia. - Esaldi bairagarri gehigarria Hitzaldia amai daiteke azaldutako ideien berrikuspen laburra eginez, eta, ondoren, iradokitako iritziak onartu edo adierazitako ekintzei ekin 41

“Amaiera ona azkenburuko ona bezalakoa da. Amaierako sentsazio atsegina uzten du. Amaiera txarrak hutssentsazioa uzten du, zerbait amaitu ez delako sentsazioa”


“Amaitzeko erabili nahi beharraren garrantzia azpimarratzeko pare bat ideia. Esaldi biribila erabil dugun esaldia idatzita daiteke amaitzeko. eraman beti, buruz ikasiz gero irakurri beharrik - Esandakoaren arabera jarduteko norberaren asmoa eduki ez arren. “Ez nekien” baino Hizlariak esan berri duenaren arabera jarduteko egiten duen adierazpena “banekien” hobe da” da. Eraginkorra da entzuleengan ospea badu. - Gertaera, anekdota, jazoera, galdera erretorikoa... Hasierarako nahiz amaierarako balio dute. Amaitzeko era argigarria da, beti ere, azaldutako ideiei lotuta badaude edo hitzaldiaren helburuan aurreikusitako aldartea sustatzera bideratuta badaude.

9. Lagungarri bisualak a. Laguntza eta osagarri ona Batik bat, ordenagailu-proiektorea hartuko dugu oinarri, gaur egun gainerako euskarri bisualei itzal egiten ari baitzaie. Dena den, gero eta gutxiagotan bada ere, oraindik orain gardenkien proeiktorea ere erabiltzen da. Komunikazioaren lagungarriak dira, argigarriak dira eta azalpena ulergarriago eta erakargarriago bihurtzen dute. Inoiz ez dira hizlariaren narrazio-elementu edo “txuleta” edo salbazio-taula gisa erabili behar. Laguntza bisualak erabiltzeko erabakia hartu badugu, gorabehera teknikoak argitu behar ditugu. Horren barnean sartzen dira ekipoen eta gailuen erabilgarritasuna, entzule-kopurua, espazioa eta aretoaren forma, argiztapena, jarlekuen kokapena, hizlari kopurua, hitzaldien iraupena... Jende guztiak ikusi eta entzun behar ditu argi eta garbi. Erabiltzeko hautua egiten badugu, entseguetan ere erabili behar ditugu. Kontuz jokatu behar da, ordea, mendekotasuna eragin baitezakete. Eta gehiegi erabiltzen baditugu, gure ideiak "osatzeko" laguntza izan beharrean, protagonista bilakatuko dira, eta hizlaria proiektorearen arduradun hutsa izatera igaroko da. Berriz esango dugu, bada, laguntza edo osagarri modura besterik ez direla erabili behar, benetako protagonista eleduna izan dadin. Lagungarri bisualik gabeko hitzaldia emateko prest joan behar dugu, badaezpada! “Ez nekien” baino “banekien” hobe da.

42

“Horrelako elementu bat aukeratu baino lehen, hizlariak bere adierazpen-premiak, giro-baldintzak eta baldintza teknikoak hartu behar ditu kontuan”


b. Zer zeregin dute? -

Edukia aurkezten dute Aurkezpena ordenatu eta aberasten dute Arreta bereganatzen dute Esandakoa gogoratzea eta memorizatzea ahalbidetzen dute Azalpena argitzen dute Profesionaltasuna erakusten dute Mezu eta datu konplexuak argitu eta indartzen dituzte Kontzeptuak azaldu eta ulerterraz bihurtzen dituzte Dokumentu objektiboak aurkezten dituzte Giltzarriak azpimarratzen dituzte, garrantzitsuena nabarmenduz Laburtu, laburbildu eta amaitu egiten dute Hizlaria lasaitu eta ziurtasuna ematen diote Agerpen-denbora laburtzen dute Umore-ukitua ematen dute

Lagungarri bisualak. Funtzioak

“Erdipurdiko hitzaldi askoren salbazioa izan dira lagungarri bisual onak, eta aparteko hitzaldi asko lagungarrien okerreko erabilpenak zapuztu ditu. Lagungarri edo eragozpen izan daitezke”

Bereziki ordenagailuarekin eta proiektorearekin • Edukiak zerrendatzen dituzte. Aurkezpena ordenatzen dute • Arreta erakartzen dute. Gauza gehiago gogoratzea ahalbidetzen du • Mezu konplexuak argitzen eta indartzen dituzte • Ideia nagusiak laburtzen, azpimarratzen eta nabarmentzen dituzte • Hizlaria lasaitzen dute eta segurtasuna ematen diote • Azalpena ilustratzen dute. Profesionaltasuna erakusten dute

c. Nolakoak izan behar dute? Lagungarri bisualak egitea hitzaldiaren prestaketa-prozesuaren baitan dago. Erabiltzen direnean hitzaldiaren atal bihurtzen direla eduki behar dugu gogoan, eta aurkezpenaren lagungarri eta gidari izateaz gain, berez informazioa helarazten dutela. Batzuetan indargarri edo osagarri gisa, eta, besteetan, prestaketa handiagoko entzuleei informazio asko helarazi behar zaienean, hitzarekin batera doan komunikazio-iturri gisa. 43

“Lagungarri bisualak dira, beraz, jendeari hizketan ari denari laguntzeko osagarriak, eta ez haren ordezkoak: hura baita benetako protagonista”


Nolakoak izan behar dute lagungarri bisualek? • Argiak: Azalpen gehiagorik gabe ulergarriak • Bakunak: Ideia bakoitzeko irudi bat • Gardenak eta irakurterrazak: Kontraste eta neurri egokia • Adierazgarriak: Apaingarri hutsa izan gabe • Erakargarriak: Inpresio ona eta atsegina • Ondo eratuak: Txukun landu • Askotarikoak: Letren, egikeren eta koloreen arteko oreka

Lagungarri bisualak hitzaren lagungarri direnean, honelakoak izan behar dute: - Argiak eta soilak Entzuleek berehala ulertu eta barneratu behar dituzte. Bisualek argigarriak izan behar dute, hizlariak, haien aipua egiten duenean, hitzaldiak berezkoak dituen azalpenak baino eman behar ez izateko. Jakina, lagungarri bisualak entzuleen ezaugarrietara moldatu behar ditugu. Gogoan izan behar dugu azalpen guztiaren gidari izan daitezkeela, bai hizlariarentzat bai entzuleentzat. Hori bai, hitzaldiaren laburpena direlako ustea baztertu behar da. - Adierazgarriak Erabiltzeak arrazoi bat izan behar du, eta mezua igortzen lagundu behar du. Finean, ez daitezela ahozko adierazpenaren apaingarri hutsa izan. Argigarri funtzio horrek, sarritan, distraitu egiten du eta entzuleei ezer garrantzizkorik ez dela esan iruditzen zaie. - Erakargarri eta harrigarriak Ederki eman behar diete entzuleei, eta begiratzeko atseginak izan behar dute. Kontuan izan behar dugu zer-nolako eragina duen: komunikaziofuntzioa ez kaltetzea eta entzuleentzat desatseginak edo nahasgarriak izan daitezkeen elementurik ez izatea. 44

“Informazio gutxi eskaini. Irudi bakoitzean ideia bakarra, kontzeptu desberdinak nahasi gabe”


- Argiak eta irakurterrazak. Aretoko edozein tokitatik ondo irakur daitezen, tamaina eta kontraste egokiekin. Ezaugarri hori funtsezkoa da. Eta, ahal den heinean, ahalik eta gutxien ilundu behar da gela. Hondoaren eta letren arteko kontraste egokiaz aurkeztu behar da, elementu guztiak identifikatzeko: letrak, irudia... Ez dira sartu behar irakurtzeko zailak diren errotulu grafikoak eta letrak. Gogoan izan, lagungarri bisualetan agertuko diren zeinuen tamainak, gutxi gora-behera, irudiaren altuera osoaren hogeirena izan behar duela. Beraz, gauza gutxi idatzi behar ditugu eta, horietan ere, funtsezkoena. Jakina, gramatikaren arauei jarraiki. - Ondo eratuak Gaur eguneko teknikei eta testu-prozesadoreek eta aurkezpen-programek ematen dituzten erraztasunei esker. Gure baliabideak eskuz egin behar baditugu, letra onaz egin eta itxura ondo zaindu behar da. “Lagungarri bisualak ez dira paragrafo osoak - Askotarikoak. idazteko, haien edukia laburtzeko titularrak Letra-tipoak, estiloak eta koloreak nahasten badira, anarkia eta ordenarik baizik” ez dagoela ematen du. Gardenki guztiak berdinak izateak aurkezpena motela eta interesik gabea bihurtzen du. Oreka bilatu behar da, zerbait azpimarratu nahi denean, gaia aldatzen dugunean... aldaketak eginez.

Lagungarri bisualen erabilera (I) Protagonista hizlaria da! • Hizlariaren osagarria • Hitzak baino errentagarriagoak direnean erabili • Gehienez 5-6 lerro eta 5-6 hitz lerroko • Kopuru mugatua. Beharrezkoak baino ez • Arlo teknikoak aurreikusi

d. Nola erabili 45


Argi dago nork izan behar duen protagonista, eta euskarriak osagarriak besterik ez direla. Noiz eta nola erabiliko ditugu? -

Hitzak baino errentagarriagoak direnean erabili Gehienez 5 lerro eta bospasei hitz lerroko Kopuru mugatua. Funtsezkoak besterik ez Horiek irakurtzeko eta barneratzeko denbora eman Jendeari hitz egin, ez materialei Ez kokatu testuaren, irudiaren eta jendearen artean Une egokian erakutsi Behar den denboran soilik eduki ikusgai Erabilitakoan bistatik kendu Arlo teknikoa aurreikusi

Lagungarri bisualen erabilera (II) • Irakurtzeko eta ulertzeko denbora eman • Jendeari hitz egin, ez materialei • Ez kokatu irudiaren eta jendearen artean • Une egokian erakutsi • Behar den denboran soilik eduki ikusgai • Erabilitakoan bistatik kendu

Lagungarri bisualen erabilera • Hizlariaren osagarria. Protagonista hizlaria da • Hitzak baino errentagarriagoak direnean erabili • Jendeari hitz egin, ez materialei • Ez kokatu irudiaren eta jendearen artean • Arlo teknikoa aurreikusi. Huts egiten badute, prestatuta egon • Argitasuna, erraztasuna, gardentasuna, tamaina, irakurgarritasuna, aniztasuna • Kopuru mugatua. Funtsezkoak baino ez. Ez dadila hitzaldiaren laburpena izan • Une egokian erakutsi. Behar den denboran soilik eduki ikusgai. Erabilitakoan bistatik kendu • Gehienez 5 lerro eta 5na hitz lerroko • Mezua irakurtzeko eta ulertzeko denbora utzi • Irakurketa bideratu: ordena, garrantzi maila... .

46

“Kontuz ibili itxuraz oso profesionalak diren eta aparteko lagungarri bisualak dituzten interbentzioekin, sarritan oso hotz eta urruneko gertatzen dira eta”


e. Ordenagailua eta erretroproiektorea Azaldutako laguntza bisualen edukien gehiengoak (zein funtzio eta ezaugarri izan behar duten eta nola erabili behar diren) ordenagailuproiektorerako eta erretroproiektorerako pentsatu dira, horiek erabiltzen baitira gehien. Gainera, jarraian azalduko ditugun zenbait ezaugarri berezi dituzte: Biak dira bitarteko aktibo eta berehalakoak. Eragin bisualeko elementuak erabiltzeko aukera ematen dute, hala nola: -

Jatorrizkoaren gainean zuzenean azaltzea Jatorrizkoa egin ahala osatzea Datuak ezkutatzea eta erakustea Irudiak eta/edo testuak gainjartzea Pizteko etengailua nahierara erabiltzea Aurkezpenaren erritmoa kontrolatzea

Gaur egun, ordenagailua ezinbesteko tresna bihurtu da, batez ere finantza, industria eta zerbitzuen arloetan. Hainbat gauza egin daitezke: kontrola, “Diskurtsoaren hariari premiazko edo batdiseinua, kalkuluak, egituren diseinua, argazkiak, irudiak sortu... Errotulu bateko informazioa mota ugari ahalbidetzen ditu, eta fenomeno fisiko edo biologikoak simula daitezke. Eta horri esker, edozein aurkezpenetarako lagungarri bisual gehitzen dio arbelak, eta aparta da. Horregatik utzi ditu atzean beste hainbat ikus-entzunezko – horri esker naturaltasuna eta freskotasun lortuko erretroproiektorea kasu. du hitzaldiak� f. Arbela eta bestelakoak Arbela Lagungarri bisual erabilgarriena da. Baliabide merkea eta erabilerraza. Zenbakizko kalkulua duten edukietarako edo urratsez urrats egin beharreko aurkezpenerako egokia. Ezin da aldez aurretik prestatu. Hainbat kontzeptu finkatzeko edo gordetzeko oso osagarri egokia da. Entzulekopuru txikia edo ertaina denean balio du. Laneko bileretarako aproposa da, azalpen grafikoagoak eta ulergarriagoak ahalbidetzen dituelako. Adarkatu ahal izatea da bere balioa, edukia hiru mailatan egitura daitekeelako: azalpena-garapena-emaitza. Azalpena emandakoan, gainera, ezabatu egin daiteke. Idazten den guztia erraz irakurri behar da. Eta ahal den heinean, entzuleei bizkarra ez ematen ahalegindu behar da. Papelografoa - folio itzulgarriak edo multiplan laminak 47


Aldez nahiko azkar prestatzea ahalbidetzen dute. Entzule-kopuru txikia edo ertainean, bileretan, trebakuntza-saioetan... balio du. Agerian edo ezkutuan eduki daiteke, eta hitzaldian zehar, nahi beste aipamen egin ditzakegu. Letra larria erabili, argia eta irakurterraza. Diapositibak Jende askok ikus ditzake. Ordenagailu-proiektoreak baztertu du. Bideoa Entzule-kopuru guztietarako balio du. Elkarrizketak, erreportajeak, mugimendua duten irudiak, etab. proiektatzeko gomendagarria. Amaiera edo/eta hasieretarako erabilgarria. Irudiak - soinua – musika nahasteak oso emozio-eragin handia du.

10. Gorputz-mintzaira Gorputzak ez du gezurrik esaten. Gorputz-mintzairak hizlariari buruzko informazio guztia ematen du. Ahozko mintzairarekin batera, gorputzak hainbat zeinu bidaltzen ditu janzkeraren, jarreraren, kokapenaren, keinuen, mimikaren edo begiradaren bidez. Ikerlari batzuen iritziz, ohiko elkarrizketa batean, informazioaren erdia baino gehiago gorputzaren bidez igortzen da.

“Gorputz-mintzaira garrantzi bizikoa da entzuleei igortzeko eta harekin erlazionatzeko. Jendea guztiaz konturatzen da. Jendea biziarazteko, bizirik egon behar dugu”

a. Lehen inpresioa, ona Aurreko atal batean jada aipatu dugu mintzaldiaren hasieran norbere burua aurkezteko kontuaz zer edo zer. Hitz egiten hasi aurretik, presentziarekin berarekin, oholtzara joateko moduarekin, zure izate guztiarekin ematen duzu jendearekiko lehenengo harremana lagundu edo oztopatuko dizun irudia. Hortaz, lehenengo une horretarako energia sortu behar duzu, oholtzarako bidea adorez egin, ez nekez. Hizketa-gaiari berehala ekin, ahalik eta denbora gutxien galduz mikrofonoarekin, betaurrekoekin, paperekin... Naturaltasunez irribarre egin, eta jendeari begiratu.

Beraz, gure aurkezpena zaindu behar dugu, bertaratu direnengan eragingo dugun lehenengo inpresioa ona izan dadin. Jendeak antzeman 48

“Irribarrea elektrizitatea baino merkeagoa da eta argi gehiago ematen du. Jendeak ezin du antipatia eraman”

“Bada jendea txintik ere esan gabe atsegin eta interesgarri edo antipatiko eta sasijakintsu iruditzen zaiguna”


egin behar du prestatuta gaudela eta hitz egiteko gogoa dugula. Eroso sentitzen ahalegindu garela eta jendeak ikus gaitzala. Sinpatia lehenengo uneetan ez beste, hizketaldiaren edozein momentutan baliagarri izan daiteke. Askoz hobe da lehenengo irudi positibo eta atsegina ematea itxura txarra ematea baino. Egoki den eran jantzi behar duzu, ez duzu bertaratutakoengandik nabarmendu behar, eroso egon behar duzu eta ez duzu jantzi ikusgarririk eraman behar. Norberaren irudiak eta igorri nahi dugun mezuak bat etorri behar dute. Araurik onena oharkabean geratzea da, inorentzat deigarri ez gertatzea, ez onerako ez txarrerako.

Gorputz-mintzaira (I) “Nola”ren garrantzia! • Lehenengo inpresioa, ona • Zutik hitz egin: bizitasun eta hurbiltasun handiagoa • Naturaltasuna eta bat-batekotasuna • Norberaren estiloa eta keinuak bakarrak dira • Edukiekin eta helburuekin koherenteak • Bihotza sartuta, gorputza atzetik doakio

b. Tente berba egitea Tente berba egin, jarrera eroso eta erlaxatuan. Horrela, arnasa hobeto hartzeaz eta ahotsa hobeto proiektatzeaz gain, jendearekiko harreman bisuala eta gorputz-mintzaira hobea lortuko ditugu. Nekagarriagoa da eta prestakuntza hobea eskatzen du, baina baldintzak egokiak badira, aukera hori erabili behar dugu. Batzuetan, ordea, ezinezkoa da, ekitaldiaren, lokaren edota bestelako ezaugarriengatik. Gorputzaren jarrerari dagokionez, zut egon behar da, baina bularrik atera gabe. Sorbalda solte: ez erorita ez jasota. Hala, gorputzaren pisua modu proportzionalean eroriko da bi hanketan. Etengabe alde batetik bestera joatea saihestu behar da. Eserita egon behar baldin badugu, eserlekuaren hasierako zatian eseriko gara, bizkarra zuzen, kokotsa lurrarekiko 49

“Tente berba egitean indarra ematen dugu, eta entzuleenganako hurbiltasuna ahalbidetzen du”


“Gorputz-mintzairaren elementu garrantzitsuenak naturaltasuna eta batbatekotasuna dira. Esaten duguna bihotzez esaten paraleloan eta pisua pelbisaren gainean dugula. Besoak mahaiaren badugu, gorputza atzetik gainean eta hankak paraleloan, pisua oinetan erortzen utzita. doakio, eta benetan garen bezalakoak agertuko gara” Mahai baten atzean ezkutatzea eta ia ikusezin bihurtzea, erosoagoa da, baina indarra galtzen da eta ez gara entzuleengana berdin iristen. Entzuleei ezkutatzen ari zarela iruditzen bazaie, lehenengo inpresioa ez da ona izango, eta hitzaldi osorako baldintza izango da. Hurbilago sentitzen bazaitu, hobeto komunikatuko zara. Zu eta entzuleen arteko objektuak eta altzariak baztertzen badituzu, komunikaziorako trabak baztertuko dituzu. c. Izan zu zeu Ahoa baino gehiago badugu... gure nortasuna, izaera, aiurria ere baditugu. Zain ditzagun, bada. Gu geu garen bezala agertzen garenean, sinesgarritasuna igortzen dugu eta konbentzitzeko indarra hartzen dugu. Keinua barrutik sortzen da, eta ezin da programatu. Baina horretarako, esaten dugun hori sinetsi egin behar dugu. Ez dago inolako araupean eta ezin da modu objektiboan hartu. Hala ere, zuzendu beharreko akats “natural eta bat-batekoak” ere izango ditugu. Nabarmentzekoak dira tikak: betaurrekoak etengabe doitzea, sudurrari edo belarriari hazka egitea, mihiaz ezpainak bustitzea, eztarria garbitzea... Gogoa sentitzean halakorik egitea eta agresibitatez egitea ez dira gauza bera, eta jendeak garbi antzemango du. Gorputz-mintzaira batzuetan inkontzientea da, besteetan ikasia. Aurpegi batzuetan den-dena irakur daiteke, beste batzuek ez diote ezer. Norberaren estiloa eta keinuak bakarrak dira, eta haiei eutsi behar diegu. Ez dugu inoiz inor imitatu behar, eta kontuz prestakuntzako azkeneko ikastaroan ikasitako keinu eta mugimenduekin. Erabateko perfekzioa ez da oso balio estimatua. Jendeak pertsona ikusi eta entzun nahi du. Zerbait landu behar badugu, izan dadila besteengandik bereizten gaituen indibidualtasuna. Berezko eta bat-bateko keinuak ezustean geratzen dira. Hobe dira horiek plastikozko eta artifizialak baino. Jendeak haiei erreparatzen badie... zerbait oker dabil. Eta ez ahaztu keinua traidorea dela eta jokaldi makurra egin diezagukeela.

“Sentimenduen altzoan hesiak hautsi, eta berezkotasuna sortzen da, naturala den horren indarrarekin”

Hitzaldia hasi aurretik finkatu behar al da noiz jasoko dugun hatz erakuslea zerbait adierazteko, eskuak haserreaz noiz uzkurtuko ditugun edo ezjakintasuna adierazteko sorbaldak noiz jasoko ditugun? Ahantz “Esaten ari garenaren eta keinuekin edota ahotsdezagun. Keinu eraginkorra bat-batekotasunetik sortzen da. tonuarekin adierazten ari garenaren artean d. Keinuen eta edukiaren arteko harremana kontraesanik badago, jendeak hizkera ezahozkoari emango dio sinesgarritasuna” 50


Keinua hizlariari, gaiari eta entzuleei doitu behar zaie. Eta hiru elementuon artean koherentziari eutsi behar zaio. Azaltzen ari garenarekiko identifikazio-egoera batek eragin behar du keinua. Eta hitzari aurrea hartu behar dio edo hari lagundu. Gorputzaren mugimenduak mintzaldiaren mugimendua biziarazi behar du. Mintzaldiak iturburuak bezala isuri behar du, kontraesanik gabe, harmoniaz, pentsatzen eta esaten denaren arteko erlazio logikoarekin. Hotsandiko keinuak egitea edukirik eza ezkutatu nahia izan daiteke, eta areto handietan, entzulek urruti daudela, gorputz-mintzaira areagotu egin behar da. Hitzaldi batzuk ezin dira eman gorputza zurrun dugula, eta beste batzuetan barregarria izan daiteke hizlariak keinuak egitea. Ez da gauza bera entzule-kopuru handia ala txikia izatea. e. Begirada: espresioa, lotura, segurtasuna... Aurpegia gure gogo-aldartearen isla da, hortik esaera zaharra "nolako bihotza halako aurpegia". Aurpegiaren hizkuntza unibertsala da; emozioak eta mezuak transmititzen ditu hitz txiki bat ere esan beharrik gabe. Itzaletan uzten du hizketan diharduena, off-en dagoen urrutiko ahots legez, eta testu-mezuak edo ikus-entzunezkoak nagusi eginez, entzuleengandik urrutiratzen gaitu. Eman dezagun aurpegia; ongi ikus gaitzatela. Aurpegiko atalik adierazgarriena begiak dira. Horrexegatik, komunikazioan begirada funtsezkoa da. Jendearekiko harreman bisualak autoritatea eta konfiantza, zintzotasuna eta zuzentasuna erakusten ditu, eta, aurretik esan dugun bezala, interesari eusten laguntzen du. Pertsonei aurpegira begiratu behar diegu. Hasieran zaila dirudi, baina, praktikatuz gero, lor daiteke. Euretako bakoitzari zuzentzen zatzaizkiolako inpresioa eduki behar du jendeak. Ikusiko duzu entzuleak hitzaldian nola barneratzen diren. Jende guztiari begiratu behar zaio, toki jakin batzuetan beharrean, norabide guztietan sarea hedatuz. Entzule kopuru handia denean, sistema ona izaten da W edo M bat irudikatzea areto osoa zeharkatzeko. Begiratzea, jendarteari begiratzea, hura irakurtzea. Gogotsu egitea. Begiradarekin erakartzea eta haren erreakzioei adi egotea. Haren erantzunak lagundu egingo dizu hitzaldiaren erritmoa dosifikatzen. (“Jarlekuan ipurdia mugitzen ari badira, zuk ez diezu bihotza mugiarazi�).

51

“Jendeak gustuko du hari begira egotea. Begiradak komunikatu eta helarazi egiten du. Bihotzerako biderik azkarrena da begirada�


Begirada desbideratzea, sabaira, leihora, behera begiratzeak segurtasunik eta konfiantzarik eza, konpromiso-eskasia erakusten du, eta kasu eta egoera jakinetan, gezurretan ari garela ere irudi lezake.

(II) ElGorputz-mintzaira lenguaje corporal (I) -Autoritatea

• Begirada

- Konfiantza - Lotura

• Eskuak

- Adierazkortasun handia - Aske eta libre

f. Eskuen indarra eta adierazgarritasuna Eskuekin, baina, kontuz ibili behar dugu. Ezin da esan zer egin behar den, bai ordea, zer saihestu behar den. Eskuak mugitzean ahozko adierazpidea modelatzeko eta hari laguntzeko gai ez bagara, hobe da, mahai gainean edukitzea, beti ikusgai, edo automatismorik ez duen zerbaitekin okupatzea: boligrafoa edo eskemen orriak. Hobe da beti solte eta aske edukitzea. Hainbat gauza saihesten ahalegindu behar dugu: dardara, eskuekin zer egin ez jakitea, bizkarrean ipintzea, besoak gurutzatzea, poltsikoetan sartzea, ezkutatzea, bihurritzea edo igurztea, entzuleak seinalatzea... Eta kontuz ibili eraztunekin, erlojuarekin edo botoiekin jolasten ibiltzearekin, hazka egitearekin, hatz-muturrez mahaian joka aritzearekin... Eta ez dago konponbide magikorik. Eskuak libre ditugula trebatzeko sufrimendua hartzen badugu, gure burmuinak jardun hori barneratu, eta berehala bilakatuko da gure ohiko jarduna.

52

“Eskuak aparteko adierazpidea dira. Gogoa jartzen badugu, batbatean, bere kasa mugituko dira. Hitz egin dezagun eskuekin”


“Gure ahotsa gure hatzmarka bezain berezia da. Gugandik kanpora 11. Ahotsa: zain dezagun gure tresna dugun enbaxadorea da. Gure izaeraren eta Ahoskera mintzaldiaren funtsezko osagaia da. Hizlariaren nortasunari, emozioen ispilu” ezaugarriei (gutxi gorabeherako adina, sexua, jatorria) jarrerari eta aldarteari buruzko informazio argia eskaintzen digu. Ahotsaren bidez hainbat gauza helarazten ditugu: gogoa, zintzotasuna, segurtasuna, gaia mendean dugula... eta guztiz kontrakoa ere bai. Ahotsa funtsezkoa da milioika pertsonaren lanbidean. a. Ondo arnas hartzea, hobeto berba egitea Ondo arnas hartzearen eta ongizate fisikoaren artean harreman estua dago. Arnasa kontrolatzeak, osasun iturri izateaz gain, ahotsa hobetzen ere lagunduko digu. Komeni da sudurretik arnas hartzea –eta ez ahotik–, horrela, airea iragatzi, berotu eta hezetu egiten baita. Eta ahots-kordei mesede egiten die. Oxigeno gehiago arnastean, ongizate fisikoaz gain, hitz egiteko maniobra-tarte handiagoa lortzen da. Arnasa botatzea hartzea baino garrantzitsuagoa da, arnasa botatzeak baldintzatzen baitu ahotsaren bolumenean, abiaduran eta ozentasunean. Ahotsa hobetzeko arnas hartzen ikastea airea sudurretik urdailera eramatea da. Ahotsari inflexioa emateko –jaisteko ata igotzeko–, diafragma erabili behar dugu, inoiz ez eztarria. Diafragma kaxa torazikoan dagoen muskulua da; zabaltzean eta uzkurtzean huts-efektua eragiten du, eta indar abdominala erabiltzen du biriketara aire gehiago helarazteko. Nola jakin dezakegu gure arnasketa abdominala ala diafragmatikoa den? Zutitu egingo gara, eta esku bat bularrean eta bestea urdail gainean ipiniko dugu. Minutu batez, normaltasunez hartu arnasa. Arnas hartzean, zure eskuak behatu, zein mugitzen da? Urdail gainean dagoen eskua mugitzen bada, arnasketa diafragmatikoa egiten ari zara. Bularrean dagoen eskua mugitzen bada, arnasketa bularrekoa edo azalekoa da, eta hori ez da hain eraginkorra, eta ez ditu arnasketa sakonagoak dituen onurak.

“Arnasketa abdominalak diafragma erabiltzen du arnasa hartzeko eta ez bularra; eta hori da gure arnasketa, gure osasuna eta gure ahotsa hobetzen lagunduko digun Zutik egoteak arnasketa ahalbidetzen du. Eserita bazaude, bizkarra zuzen oinarrizko arnasketaeduki behar duzu. Kokotsak bularrarekiko angelu zuzena egin behar du; teknika” hau da, lurrarekiko paraleloan egon behar du, eta horrela, airetik aire gehiago sartzea eta ahoan indar gehiago edukitzea ahalbidetzen da.

53


“Hitzek berez irten behar dute, eta arrapaladan b. Naturaltasuna, jarioa eta sosegua doazelako itxura eman gabe, entzuleekin bat Gizakion burmuinak 500 hitz prozesatzen ditu minutuko, baina 150 egitea ahalbidetuko baino ez ditugu esaten. Horra hor zer nolako zailtasunak izan ditzakegun digun erritmoan” gauza asko esan, gaiaz jantzita gaudela erakutsi eta hitzaldira gonbidatu izana merezi izan duela erakutsi nahi dugun hitzaldi batean, abailak eraman gaitzan uzten badugu. Azkar hitz egiteak ez du ulermena errazten. Oso azkar hitz egitean hizlariaren urduritasuna erakusten du, eta entzuleengan estutasuna eragiten du, aitzitik, moteltasunak edo patxadak bizitasuna kentzen du eta logura eragiten du. Ahozko adierazpenak bateratu egin behar ditu jarioa eta sosegua, eta horretarako, etenak erabili behar dira esaldi batzuk azpimarratzeko, gogoeta eragiteko edo gai aldaketa adierazteko.

Ahotsa Naturaltasuna – Jarioa - Sosegua • Ezagutzen al dugu? • Entzun eta ulertu egin behar digute • Tonua, abiadura eta bolumena bateratu • Modulatu eta hanpatu Praktikatu – grabatu – gure ahotsa entzun! c. Entzun eta uler gaitzatela Ezagutzen al dugu gure ahotsa? Zer nolako ahotsa dugun eta hobetu egin dezakegula jakin behar dugu. Modu egokia da gure ahotsa grabatu eta “Enfatizatzea entzutea, horrela akatsak antzeman eta zuzentzeko aukera izango garrantzizkoena, baitugu. Terapiarik onena praktikatzea eta saiatzea da. Ahotsaren funtsezkoa, oharkabean kalitatea funtsezkoa da. geratzea nahi ez duguna azpimarratzea Ahotsa ondo emititzeko, biriketara iristen den airea ahalik eta hoberen baino ez da” erabili behar da. Horretarako, ahotsa ahul entzuten bada, aire gehiago arnasten ahalegindu behar dugu, ozentasuna areagotu eta, bolumena jaitsi gabe, esaldiaren amaierara heltzen uzteko. Arnasketa diafragmatiko edo abdominalak helburu hori lortzen lagunduko digu. 54


Baina, esaten duguna entzuteaz gain, ulertu ere egin behar dute. Horretarako, ez dugu inoiz hortzak estututa hitz egin behar. Ezpainak mugitu egin behar dira, eta ahoa asko zabaldu; pentsatu behar dugu ezpainak ezin dutela elkar ukitu, B, M, P eta V letretan izan ezik. Edozein fasetan saihestu behar ditugu, kosta ahala kosta, hitz galduak edo soinurik irenstea. d. Doinua, abiadura eta bolumena bateratzea Pertsonei hitz egin behar diegu, baina azkeneko ilaran daudenei zuzenduriko ahots-ozentasunarekin. Entzule guztiek eduki behar dute gure interbentzioa hasieratik bukaerara jarraitzeko aukera. Monotonia saihesteko, ahotsaren tonua, abiadura eta bolumena moldatu eta egokitu “Ezagutu dezagun gure egingo ditugu. ahotsa eta bila dezagun Hitza biziarazteko modua da bolumenarekin jokatzea, gora eta behera tonuaren, abiaduraren eginez, entzumenaren mugen barruan, jakina, eta ahozko adierazpenaren eta bolumenaren arteko oreka” abiadurarekin. Ahotsaren bolumenak eskaintzen dituen adierazpen-aukerak –gama guztiak hartuta, altuenetik eutsienera– abiadurarekin eta tonuekin konbinatu daitezke, eta horrek oso emaitza onak eragiten ditu. Gure ahotsaren inflexio posible guztiei esker, esaldi edo hitz bati esanahi ezberdina eman diezaiokegu, ahoskatzeko erabili dugun enfasiaren arabera. Hitzek benetan duten esanahia gogorarazi behar dute. Ozen eta argi eta modu eutsian hitz egitea mikrofonoaren bolumena igotzea baino hobe da. Kontuz abiadurarekin. Are gehiago ebakera-arazoren bat badugu. Arineketan bagabiltza, zailagoa izango da mezua igortzea. Hobe da edukiak murriztea eta lehentasunak markatzea. Gauza gutxiago esan behar dira, baina indar eta biribiltasun handiagoarekin. Behar den abiaduran, erritmoari eutsiz, hitz egiteak, entzuketa errazteaz gain, zer esan behar dugun argitasun eta zehaztasun handiagoarekin pentsatzen lagunduko digu. “Mintzaldiaren hasieran eta amaieran komeni da Hitzak ahoskatzean, kontsonanteak argi eta zehatz esan behar dira, astiroago eta argiago horiek baitira lengoaiari esanahia ematen diotenak; bokalek, aitzitik, ahoskatzea” soinua ematen dute. Horretarako, ebakera-organoek aske mugitzerik izan behar dute: ezpainek, mihiak, ahosabai-errezelak, hortzekin eta ahosabaiarekin batera.

55


e. Gomendio erabilgarriak - Ozen eta gogor, ahots gardenaz, hasteak autoritatea, konfiantza eta gogo bizia adierazten du. Hasierako kemen horrek entzuleen interesa zentratzen laguntzen du. - Esaldi labur eta ohikoek, hitz tekniko eta konplexuak saihestuz, ebakera-argitasuna eta ahots-tonu egokia ahalbidetzen dute. - Ez ezkutatu tokian tokiko azentuak, baina saiatu ez exageratzen, ulermena bermatu behar duzu. Ezkutatu nahi izateak naturaltasuna kentzen dio hitzaldiari. - Jendaurrean hitz egin baino lehen, ahoko muskuluak berotu. Jariotasun handiagoa igarriko dugu ezpainetan, mihian... “Saiatu exageratuz, era - Oro har, esaldiak ozenki hasi eta, aurrera egin ahala moteltzea barregarrian eta tonuak saihestu behar dugu, esaldiaren amaierak garrantzirik ez duela aldatuz. Ohitura ematen baitu. apurtzean, intonazio- Mikrofonoa ahotik distantzia berera eduki behar dugu beti, askatasun pentsaezina bolumena egokia dela egiaztatutakoan. lor daiteke. Praktikatu... - Honakoa saihestu: eztul txikiak, eztulak, tenperatura eta hezetasun eta nahi duzuna eta nahi aldaketa handiak, edari hotz edo beroak, tabakoa eta alkohola. Ez duzun bezala esan ahal izango duzu” erabili ahotsa gehiegikeriaz eta mintzaldiaren aurreko orduan (gutxienez) ahalik eta gutxien hitz egin.

Ahotsa: hainbat gomendio Urdailetik arnasa hartu! • Garen bezala hitz egin • Abiadura zaindu • Esaldi laburrak eta errazak • Ahoko muskuluak berotu • Norberaren doinua ez ezkutatu

Fisikoki zaindu eta ez gehiegikeriaz erabili!

12. Mintzaldi limurtzailea 56

“Pertsuasioaren giltzarria da gogo bizia. Gogo bizia duten pertsonak ondo komunikatzen dira, ilusioa saltzen dutelako”


a. Arrazionala gehi emozionala Informatzeko, limurtzeko, konbentzitzeko, entretenitzeko... hitz egin dezakegu. Informazio-hitzaldiaren helburua jendeak informazioa uler dezan lortzea da. Zaila da hitzaldi bat huts hutsean informaziorako soilik izatea. Oro har, interbentzio gehienek badute helburu limurtzaile bat. Konbentzitzearen eta limurtzearen artean dagoen aldea hauxe da: lehenengorako arrazoizko argudioak erabiltzen dira, bigarrenerako emoziozkoak gehitu behar dira. Konbentzitzea, arrazoi eraginkorren bidez, pertsona batek edo gehiagok irizpidea edo iritzia aldatzea da. Limurtzeko, hizlaria, informazioa ematea eta ideiak azaltzeaz gain, ekintza bat eragiteko sentsibilizatzen ahalegintzen da. Arrazoizko erreakzioak (burmuina) eta afektiboak (bihotza) aldi berean eragitean datza. Arrazoiak eta afektibitateak batera joan behar dute mintzaldian.

Gogo bizia Arrazionala da hunkigarriena • Pertsuasioaren giltzarria da • Kutsakorra da. Ilusioa saltzen du • Bizirik egon behar dugu......... .........jendea biziarazteko! • Gorputzak mintzaira janzten du Jendaurreko komunikazioaren % 80 da! Enfasi berezia jarri behar zaio edukien prestaketa-faseari. Askoz gehiago limurtzen gaituzte, oro har, gure kabuz aurkitzen ditugun arrazoiek, beste batzuek iradokitzen dizkigutenek baino. Hitz egiten duenaren hipotesiek eta argudioek entzuleek beren kabuz ondorioak atera ditzaten balio behar dute. Sendoagoak dira norberak ondorioztatzen baditu, beste batek ozenki egeiten dituenean baino. Konbentzimendua sendoa da guk geuk erdiesten dugunean. Informazio ona, beraz, giltzarria da. Eta, jakina, esaten dugunaz konbentziturik egon behar dugu, eta sinesgarritasuna eduki, zintzotasunak eragindako efektua baita. Limurtzeko, entzuleen beharrizanak eta motibazioa antzeman behar dira.

57

“Argudioek begi bistakoak eta sendoak izan behar dute, eta argi, erraz eta biribiltasunez esan behar dira”


Eta gainera, honako galdera hauek egin behar dizkiogu gure buruari: Zein ekintza proposatu nahi dut? Zer nahi dut jendeak egitea? Zein izan daitezke haiek agertu ditzaketen eragozpenak? Nire ekintza-eskaera zein arrazoi edo argudiotan oinarritzen da? Ba al dut nire esperientzietan oinarritutako gertaera edo ebidentziarik? Zergatik interesatuko zaie proposatuko dudana? Emaitzak aurreikusterik badugu? Proposatutakoa betetzen duenak, zer onura izango du? Nola aurkeztuko dut ekintza? b. Segida motibatzailea Hitzaldiaren atal batek proposatutako ekintza egiteko desioa piztu behar du, gero eta gehiago. Ekintza hori ez da hasieran agertuko laburpen gisa, aitzitik, diskurtsoaren amaieran iritsiko da. Aurrez motibatu egingo dugu, behar beste arrazoi eman, eta aurki daitezkeen oztopoak gainditu. Nola aginduko dugu?

“Diskurtso 1. Premia erakutsi. Arazoa adibideekin, datuekin, etab. aurkeztu. limurtzailearen helburua Atentzioa erakarri eta interesa piztu. Nola eragiten die entzuleei? zerbait sinestaraztea edo norbaiti ekintza bat 2. Premia ase. Konponbidea aurkeztu. Emaitzak aurreikusi. Lortuko eginaraztea da” diren onurak erakutsi. Pertsonalki inplikatu. Desioa areagotu. 3. Erabakimenez eskatu ekintza edo atxikipena. Egokitasunaz konbentzitu. Motibazioa indartu. Motibatzeko, emozioa erabili. Printzipioak, baloreak, esperientziak aipatu... Azken onura ere gogorarazi.

Pertsuasio-mintzaldia Sekuentzia motibatzailea: 1. 2. 3.

• Premia erakutsi • Arazoa aurkeztu • Premia ase • Emaitzak aurkeztu / ikusarazi • Ekintza edo atxikipena eskatu • Motibazioa indartu

c. Ekintza-eskaera 58


Mintzaldi limurtzaileak ekintzarako deiak definitzen du. Eta planteatzeko unea iristean: -

Gauzagarria izateak Benetakoa eta zehatza izateak Argi azaltzeak Azaldutakoan, ez arrazoitzeak. Sinesgarritasuna kentzen dio eta entzuleak urrundu egiten ditu. - Banan-banan proposatzea.

Ekintza-eskaera Entzuleen erreakzioak ezagutu eta zaindu! • Gauzagarria, erreala eta zehatza izan behar du • Argi azaldu • Azaldutakoan, ez berriro arrazoitu

“Entzuleak dena dira. Haien jarrera, interesak, kokapena, etab. ezagutu behar ditugu, eta nahi dugun helburua lortzeko estrategiarik egokiena hautatu behar dugu.”

• Banan-banan proposatu

Erabili emozioa eta gogoa jendea motibatzeko!

d. Entzuleen erreakzioei kontu egitea Desadostasunak eta desakordioak aurrez jakiteak zeregina erraztuko digu. Jendearen kontrako jarrerak ustekabean harrapatzen bagaitu, hitz egiteko aukera eman behar zaio, eta haren arbuioaren arrazoia jakiteko, arretaz entzun. Kritikak bere horretan onartzeak hizlariaren autoritatea ahultzen du. Gure jarrerei tinko eusteak jendea bere onetik atera dezake. Ekitaldi publikoa ez da eztabaida sutsurako toki egokiena. Hobe da bat ez gatozela adieraztea eta sinpatia eta errespetua eskuratzea. Kritika oro da mingarria, baina mingarriagoa da inork gu kontuan ez hartzea. Entzuleetako batek, gure interbentzioa eten eta aurka gogor egiten “Entzuleak ezagutzeaz badigu, lasai egon eta gizabideari eutsi. Jendaurreko liskarra saihesten gain, haien erreakzioak ahalegindu. Galderen txandari itxoitea eskatu, saioa amaitutakoan aurreikusi behar ditu, eta, ahal dela, haiei eztabaidatzeko aukera eskaini... eta, hala ere, bere horretan jarraitzen aurrea hartu” badu, aretotik irteteko eskatu. Hizlariak kritikak jasotzeko prest egon behar du, baina ez du onartu behar inork berarekiko errespetuz ez jokatzea. Trebeak bagara, jendea gure alde jarriko da. 59


e. Jendartearen jarrerak eta estrategiak Entzuleen jarrerak

Entzuleak

Estrategia-hautaketa - Iradokizun praktikoak eskaintzea. Motibazioa azpimarratzea, eta ez arrazoia eta informazioa.

Erabat aldekoa

Jarduteko prest daude

Aldekoa

Zure sinesmen gehienekin bat Sinesmenak eta dituzten jarrerak indartzea datoz. ekintzara bideratzeko.

Hein batean aldekoa

Ez alde ez kontra

Zure ikuspuntua onartzearen Aldeko sinesmenak indartzea, haren aldekoak dira, baina konpromiso oinarri diren arrazoiak azpimarratuz. txikiarekin - Ez daukate informazio egokirik Sinesmen baterako informazio garrantzitsua azpimarratzea edo ekintzarako motibatzea. - Neutralak dira - Sinesmen edo ekintza baten garrantzia azpimarratzea - Kideen motibazioan zentratzea, - Apatikoak dira proposamenaren garrantziaz edo arazoaren larritasunaz jabetzeko.

Hein batean kontrakoa Gure zentzuzkotasunaz dituzte

Kontrakoa

Etsaitasunezkoa

Gure jarrera kontuan hartzen lagunduko jarreraren dien behar beste arrazoi eta ebidentzia zalantzak ematea.

- Argudio sendoak azpimarratzea. - Ekintzarako motibazioan beharrean, Gureen aurkako sinesmen eta sinesmen edo iritzi aldaketan zentratzea. jarrerak dituzte - Objektibotasunez jokatzea, etsaitasuna saihesteko Pertsuasioaren haziak umiltasunez ereitea. Gure jarrerarekiko harmenik ez - Zure jarrera ulertarazten ahalegintzea. dute Ateak zabaltzea Gogoeta piztea. Zalantzak eragitea.

60


13. Ideiak defendatzea. Eztabaidak. Interbentzio mota honetan ideia edo jarrera batzuk defenditu behar dira beste batzuen aldean. Eta horrek besteen jarreraren berri edukitzea eskatzen du. a. Ideia edo jarrera hasieran adieraztea Interbentzio mota horretarako eskema egokiena honakoa izan daiteke: Sarrera Berrikuntza interbentzioaren lehenengo atala arreta gureganatzeko baliatzea izango litzateke, baina baita honetarako ere: - Defendatu beharreko ideia edo jarrera adierazteko. Zeren edo noren alde gauden - Kontra nor dagoen eta zergatik jakiteko - Gure jarrera berresteko

“Norberaren jarrera baino ezagutzen ez duenak ez daki behar beste. Besteen ideiak eta Gorputza jarrerak ondo ezagutu behar dira” Gure jarrera defenditzeko ditugun arrazoi nagusiak agertzeko unea da. Argudioen unea da. Mintzaldiaren ardatza dira. Amaiera Gure jarreraren ondorioak ikusarazi. Koherentzia, abantailak, etab. erakutsiko dituen esaldi batekin amaitu.

eragozpenak,

Ideiak eta iritziak defendatzea • Arreta erakarri

1

• Defenditu beharreko ideia edo jarrera azaldu • Kontrako iritzia nork duen eta zergatik • Gure burua berretsi

2 • Argudioak. Lehenengo, batzen gaituena 3 • Gure jarreraren ondorioak

61


b. Probak: argudioen oinarria Probak argitu egiten du, eta ideia ulergarriago bihurtzen. Zabaldu egiten du. Egiaztatu egiten du, eta bistakoago bihurtzen duenez, benetako ondorioetara iristea ahalbidetzen du. Proba bat ona da hura gabe baieztapen bat onartzerik ez dagoenean, zalantzan jarri ezin denean, eta baieztapenaren eta probaren arteko erlazioa argia eta baliagarria denean. Probetan oinarritutako ideia edo jarrera bat askoz errazago onartuko du jendeak. Batez ere, behar besteko balio erantsia eta ageriko pisu espezifikoa baditu.

Probak Egiatasuna argitu, zabaldu eta egiaztatzeko • Adibide eta estatistika objektiboak • Adituenak • Analogiaz edo konparazioz • Lekukoak: sinesgarriak. Inpartzialak • Egiaztapen fisikoa • Logikoak

“Edozein interbentziotan dira garrantzitsuak probak, baina ideiak defenditu behar ditugunean, eztabaidetan, etab. are garrantzitsuagoak. Egiatasuna argitu, zabaldu eta egiaztatzen dute”

Argudioen oinarria dira! Hona hemen proba mota batzuk: - Adibideak: adierazgarriak, osoak eta kontra esaten zailak direnean. - Estatistikak: erabatekoak dira. Iturri fidagarriak eta kanpokoak erabili, norberarenak baino hobe. Helburua lortzeko egokienak hautatu. Gutxi, argiak eta erabatekoak. - Proba teorikoak: jarduera intelektualaren ondorioa dira, eta ikusten ditugun datuak azaltzeko erabiliko ditugu. - Adituen probak: jarrera jakin bat defenditzen duten pertsona ospetsu eta inpartzialenak. - Analogiazkoak: konparazioa dute funtsa. Antzeko ezaugarriak dituzten bi gauza konparatu, batek emaitza onak ala txarrak izan baditu, oso erreferentzia argia izan daiteke. - Lekukoak: inpartzialak, sinesgarriak, hurbilekoak badira. 62


- Egiaztapen fisikoa. Ad.: Produktu baten prestazioak ikusi. - Logikoak: - Premisak benetakoak badira, ondorioa ere benetakoa izango da. - Existitzen den guztia (efektua) zerbaitegatik (kausa) gertatu da. - Kausaren eta efektuaren arteko erlazioari esker gertaerak zergatik jazo diren ikus dezakegu, gerta daitezen eragotzi, etab. c. Nola aurkeztuko ditugu? Ideia argia eduki behar dugu abiapuntu, aurrez edukitako jarrerak jakinarazi edo gogorarazi, jendea ezagutu, lortu beharreko helburua zein den finkatu... Hautatu. Hobe da sendoak aukeratzea, gehiegi aukeratzea baino. Eta orain, nola aurkeztuko dugu?

Frogak eta argudioak aurkeztu • Hasieratik, entzuleak gureganatu • Argudioa: 1. Premisak: informazioa. Frogak 2. Ondorioa: balorazioa. Iritzia • Zentzuzko amaiera - Hasieratik jendea alde edukitzea: prestatu egin behar da. Lekukotasun, gertaera edo narrazioren bat erabil daiteke, sentipenetara iritsiz, adituren bat aipatu... Hasieran ez da komeni desberdintasunak azpimarratu edo nabarmentzea. Eta kontuz ibili, ez honelakorik esan: “Zuek konbentzitzera nator...” “Limurtu nahi zaituztet...” “Oker zabiltzate horrela pentsatzen duzuenok...” “Oker zabiltzate...” “Ni-zuek...” - Argudioa aurkeztea: premisak eta ondorioa esatea da. Batez ere probetan oinarritu. - Amaiera: arrazoizko ondorioa. Den moduan esan behar da, premisetan galdu gabe. Litezkeen onurak edo abantailak edo, kasu bada, kalteak ahaztu,.

63

“Probak eta argudioak aurkezteko, hobe da entzuleekin ditugun puntu komunetan oinarritzea”


“Eztabaidetan, helburua Ondorioen aurkezpenerako elementu garrantzitsuena ez-ahozko mintzaira entzuleek sentipenak erabiltzea da; horren bidez hizlariak defendituriko ideiekin duen partekatzea da, baina atxikimendua, zintzotasuna eta sinesgarritasuna transmititzen dira. bihotzaren gidaria burua Emozionalki, entzuleak kutsatu behar ditu. dela ikusi behar du. Landutako lasaitasuna d. Eztabaidak: irrika eta egoera bakoitzean egoten jakin arma boteretsua da” Ideia bat edo jarrera bat defenditzeaz gain, bestelako iritzirik ere egongo da. Argudioen garrantzia argi dugunean, gure portaera edo jarrera zaindu behar dugu. Eta jarrera pasibo edo erasokorren aurrean, asertziozko jarrera gomendatzen da. Hau da, gure eskubideak, ideiak eta jarrerak defendatzea, gainerakoekiko errespetuzko giroan. Eta hori bateragarria da “ez” esaten jakitearekin, iritziz aldatzearekin, justiziaz zor zaiguna eskatzen jakitearekin eta inposaketarik ez onartzearekin. Hori, tinkotasuna eta lasaitasuna, energia eta edukazioa da. Kritikak dotoreziaz eta gozotasunez egin behar dira entzuleek beren kabuz ondorioak atera ditzaten. Positiboak, etorkizunera begirakoak eta konponbideak dakartzatenak badira, hobe.

Eztabaidak • Gure iritziaz konbentzituta egon • Hura defenditzeko frogak eduki • Beste aldearen puntu sendoak eta ahulak aztertu • Premisei eraso egin, eta gero, ondorioa • Ez ahozko mintzaira zaindu • Entzuleak gogoan izan. Erreakzioa neurtu Landutako lasaitasuna arma boteretsua da Ez iraindu, ez garrasi egin, ez atera zure onetik!

Kontuan hartu beharreko elementuak eta helburuak: -

Gure iritziaz konbentzituta egotea. Hura defendatzeko frogak edukitzea. Beste aldearen puntu sendoak eta ahulak aztertzea. Ez-ahozko mintzaira zaintzea. 64

“Entsaladetako gatz kopurua bezala, kritikek ere neurrikoak izan behar dute. Gehiegizkoa bada, jakia alferrik galduko da”


-

“Premisei ekin: irauli al ditzakegu haren estatistikak? Entzuleak gogoan izatea. Erreakzioa neurtzea. Kontraesanik agertu al Gaietan zentratzea, gertaeretan, eta ez pertsonengan. du? Probak eta Ez iraindu, ez garrasi egin, ez atera zeure onetik. ondorioak ez al datoz bat? Gertaerak ezkutatu Entzuleek badakite gezurrak eta puntu ahulak aurkitzen. edo nahasi egin al ditu? Aipatutako adituaren iritzia indargabetu al Ironiazko dotoretasuna errespeturik eza baino hobeto. dezakegu? Entzuleek aterako dituzte beren Ona da nolabaiteko ahultasuna erakustea, baina biktima-rola hartu ondorioak” gabe.

- Pasioa sentitu, onartu eta menderatu egin behar da. Eta gainera: Zer galderak utziko du agerian? Interesatzen zait ekitaldia aldatzea, ala inguratuta nago? Bidezkoa al da “ad hominem” erasoa, hau da, argudioen aurka egin beharrean, pertsonaren aurka egitea?

14. Hizlariak aurkeztea a. Titulua - Interesa – Hizlaria Aurkezpen onak gaia eta hizlaria “saldu” behar dizkie entzuleei. Hitzaldiaren aurkezleak TIH eskema hartu behar du kontuan: - Hitzaldiaren titulua edo gaia (T) - Hitzaldiak entzuleentzat duen interesa (I) - Hizlariaren datuak eta izena (H)

65


Hizlaria aurkeztea TIH: Titulua-Interesa-Hizlaria • Hizlariari entzuteko gogoa piztu • Haren prestakuntza eta nortasuna azpimarratu • Gaiarekiko interesa piztu • Benetako sinpatia erakutsi • Norberari buruz ez hitz egin • Ez gutxietsi eta ez ebatsi hitzaldia Haren izena idatziz eraman eta amaieran esan!

“Aurkezpenekoa da gehien narrasten den diskurtsoa. Eta oro har, garrantzirik ematen ez zaiolako”

b. Hizlariari entzuteko gogoa piztea Aretoa hizlaria nor den jakinda soilik betetzen denean, ez da gai horretan gehiegi ekin behar. Hori gertatzen da oso pertsona ospetsua gonbidatzen dugunean, edo gaia oso erakargarria denean. Kasu horietan ere, aurkezleak agerian utzi beharko die entzuleei hizlariak hitz egiteko eskubidea irabazia duela. Pertsona horrenganako admirazio eta sinpatia sentipena pizteak lortzen du helburu hori. Entzuleek hauxe galdetzen diote beren buruari. Nor da pertsona hori? Zergatik dago hemen? Esaiozu zuk. Interesatzen zaiguna entzuten dugu. Hori dela eta, jendeari ikusarazi behar diozu arlo jakin batean egingo zaiola interesgarri hitzaldia, izan daiteke ekonomikoa, prestakuntzako, kulturala, ideologikoa, soziala, politikoa... “Saldu” ondo, energiarekin, zintzotasunarekin, eta agintzen duenarekin konbentzituta. Entzuleen interesa nola piztu Hitzaldiak entzuleengan eragin ditzakeen bi edo hiru onura aipatu. Onura horiek aurkezteko erarik hoberena onura horiek ekar ditzaketen edukiei buruz jendeari galdera zuzenak egitea da. Aurkezleak berak baieztatzea soilik ez da hain pizgarri ez motibagarria. Norberari buruz ez hitz egin

66

“Hitzaldiaren aurkezpenak eta hizlariaren aurkezpen pertsonal eta profesionalak jendearen jakin-mina piztu behar dute. Ondo prestatu behar da”


Zu ez zaude hitzaldia emateko. Zure zeregina jendearen eta hizlariaren arteko zubi-lana egitea da. Izarra hura da, zuk ez diozu itzalik egin behar. Entzuleen arreta desbideratzen du. Oker handiagoa litzateke hizlariaren jarrera zurearekin erkatzea. Gaiaren edo bileraren egokitasuna azpimarratzea Zergatik gai hori une honetan? Zergatik ekarri dugu pertsona hau hitzaldi honetarako? Kokatu gaia egungo problematika orokorrean.

Hizlariaren izaera eta prestakuntza azpimarratzea Haren izaeraren eta curriculumaren daturik azpimarragarrienetan zentratu. Ez zaitez meritu-zerrenda amaigabea aurkezten ahalegindu. Entzuleak gogaitu egingo dira. Ez esan arrunkeriarik. Datuek zehatzak izan behar dute. Hizlaria hiriarekin, erakundearekin edo datarekin lotzen duen inguruabarra kontatu. Harekin egoera pertsonalen bat bizi izan baduzu, eta harira badator, kontatu. Atseginez hartuko du eta entzuleak afektiboki atxikiko dira. c. Gomendio erabilgarriak Ez inprobisatu, aurrez prestatu. Lagunak ala etsaiak lor ditzakezu. Aurkezpen asko oso baldarrak, desegokiak eta, batzuetan, iraingarriak izaten dira. Beti eraman behar dituzu txartel batean idatzita hizlariaren izena eta abizenak, nahiz eta zure lagunik onena edo senitartekoa izan. Ez esan horrelakorik: “halako ospea du, ez du aurkezpenik behar�. Hizlari guztiak aurkeztu behar dira.

67

“Hizlaria aurkeztean, hauexek dira inoiz egin behar ez diren hiru akatsak: izena ahaztea, gutxiestea, hitzaldia lapurtzea�


Ahalik eta laburren jo. Ez dira zuri entzutera etorri. Hizlaria zenbat eta ospetsuagoa izan, laburragoa izango da haren aurkezpena. Gehiegi esatea ezer ez esatea baino txarragoa da. Hizlariarekiko sinpatia eta estimua erakutsi behar dituzu. Eskertu iezaiozu bertan izatea. Hura ardatz duen pasadizo pertsonalen bat kontatu. Entzuleei eta hizlariari hitz egin. Erabili umore-ukitua. Haren izena aurkezpenaren amaiera esan, eta ahots ozen eta argiaz. Izena esan aurretik eten labur bat egiteak jakin-mina piztuko du. Txalo egin behar bada, zu hasi. Galderen txanda zabaldu eta eztabaidari ekitean, kontuan hartu behar dira ondoko atalean eztabaida moderatzeko ematen diren jarraibideak.

15. Gizarte-ekintzak aurkeztea a. Jardunaldiak, sinposioak, mintegiak...

Jardunaldiak, mintegiak... aurkeztea • Gaiak eta hizlariak banan-banan aurkeztu • Entzuleak motibatu • Egitaraua betetzeko arauak zehaztu • Esku-hartzeak ondo banatu, eta eskertu • Ideia garrantzitsuenak nabarmendu eta/edo laburbildu

Protagonismoari ihes egin! Eraginkortasuna eta diskrezioa!

Aurkezpen orokorra - Gaia eta programaren barruan nola kokatzen den. - Motibazioa: entzuleentzako dituen interesak, abantailak, onurak...

68

“Jardunaldiak, mintegiak, etab. eraginkortasunez aurkezteko edo animatzeko, interesa pizteko, nondik norakoa kontrolatzeko, ondorioak laburtzeko eta proiektatzeko trebetasuna behar da gutxienez”


Gaien eta hizlarien banan banako aurkezpena - Aurrekoarekiko eta gaiarekiko lotura - Gaiaren interesa - Hizlariaren gaitasuna Jardunaldiak, mintegiak... moderatzea (I) • Eztabaidari ekin. Berba eman eta kendu • Berbaldia zaindu eta intentsitateari eutsi • Esku-hartzeak banatu eta sustatu • Protagonismoak etenarazi • Kontuz ibili biren arteko tira-birekin! • Haria galtzea saihestu • Gaizki ulertuak, teknizismoak, etab. argitu

Oharkabean egotea askoz hobe!

Eztabaidaren moderazioa - Eztabaidari ekin, hitza eman edo kendu. Arauak zehaztu. Eztabaidapuntuak piztu. Gaia hainbat arlotatik jorratzen ahalegindu. - Eztabaidaren nondik norakoa kontrolatu eta intentsitateari eutsi. Trataera objektiboa eta dinamikoa. - Denbora ahalik eta parte-hartzaile gehienen artean banatu eta haien parte-hartzea sustatu. Ez utzi inor baztertuta. Gehiegizko protagonismoak etenarazi. Denbora kontrolatu. - Ahalik eta gutxien esku hartu, gehiegi agertzea saihestu eta neurriz hitz egin. - Inpartzialtasunez jokatu, aurreiritzi edo ideia finkorik gabe. Itxuraz erabat bateraezinak diren jarreren arteko zubi-lana egin. - Gizabidea eta zuzentasuna, baina beharrezkoa bada, tinkotasuna, aurreikusitako helburuak lortzeko. Ez ibili inguru-minguru. “Arbitro onekin gertatzen - Gaizki ulertuak argitu, hiztegi teknikoa itzuli... den bezala, moderatzailea oharkabean geratzen denean, eztabaida ondo joan den seinale”

69


Jardunaldiak, mintegiak... moderatzea (II) • Eztabaida-puntuak hainbat ikuspuntutatik sustatu • Objektibotasuna eta inpartzialitatea, aurreiritzirik gabe • Heziketa eta zuzentasuna... eta behar bada, tinkotasuna • Ideia ulergaitzen arteko zubi-lana egin • Ekitaldia amaitu. Ideiak laburbildu eta zabaldu

Aldarte baikor eta dinamikoa

Amaiera - Aldarte positiboa. Hizlariei euren interbentzioen erabilgarritasuna agertu. Ondorioren bat gogora ekarri. Hizlariei eskerrona agertu. Ekitaldiari amaiera eman. Azaldutako ideiei laburpena. Topaketaren balorazioa. Aplikazioak proiektatu.

b. Omenaldi-diskurtsoak aurkeztea Hitzaldi hauen helburua pertsona baten merituak aintzatestea da. Honako egoera hauetan egin daitezke: erretiroak, agurrak, lanpostu-igoerak, jendaurreko sariak, kale baten izena pertsona ospetsuren bati eskaintzea, urrezko ezteiak... Helburuak. Edukiak. Ezaugarriak. Dituen baloreengatik eta erkidegoan izandako lorpenengatik nabarmendu den pertsona eredutzat hartzera bultzatu behar dira entzuleak. Omenduaren ezaugarri nabarmenenak azpimarratu. Ez txunditzen ahalegindu. Eraginkorragoa da ezaugarri bat edo bi aipatzea. Pertsona horrek ezaugarri horiek badituela erakusteko datuak eman: gertakariak, lorpenak, azpimarratutako ezaugarriak agerian dauden jazoerak.

70


Omenduari eskerrona erakutsi. Egoera berrian segi dezan animatu eta, ezaugarri horiei esker, arrakasta bereganatzen jarraituko duela bermatu. Hitzaldi horiek benetan zintzoak izan behar dute. Benetakoa eta datuekin probatutakoa bada, azpimarratutako ezaugarriak soilik eman dezake beharrezko egiatasuna. Maitasunez eta errespetuz aurkeztu. Omenduari zuzenean hitz egin, bigarren pertsonan, eta bizi izandako uneak gogorarazi. Hirugarren pertsona erabiltzeak sortu beharko luken aintzatespen-giroa apurtzen du. Oso hitzaldi pertsonalak izan behar dute. Omenaldi-hitzaldien eskema -

Arreta eskuratzea, omenduaren ezaugarriari aipu egiten dion analogiaren bat, gertaeraren bat, aipamen bat eginez. Ahal dela inspirazioukituaz. Ekitaldia glosatu. Zer ospatzen ari garen zehaztu. Omenduaren ezaugarriak azpimarratu. Ezaugarri hori indartzeko, “datuak� erabili. Ebidentzia gisa, azpimarratzen ari garen ezaugarria indartzen duten gertaerak kontatu. Ekitaldia proiektatu. Hartu beharreko eredu gisa, etorkizunerako desio bat, omenduarentzat edo bertaratu direnentzat.

c. Kortesia edo protokolokoak Hitzaldi mota horrek pertsona bat edo pertsona-talde bat du erreferentzia gisa, baina garrantzi handiagoa ematen diote hitzaldia emango den protokolo-inguruabarrari. Mota horretakoak dira: enpresetan edo erakundeetan egiten diren talde-harrerak, kongresu baten hasierako agurrak, bisitatzen gaituenaren harrera, taldearen izenean, agurrari edo ongietorriari erantzun. Euren jiteagatik, hitzaldi hauek protokoloeremuetan kokatzen dira. Helburua Hitzaldi horiek kortesiaren zeregina betetzen dute pertsonen arteko harremanetan. Bi aldeen arteko ulermen handiagoa eragiteko balio izaten dute. Edukiak - Noren izenean hitz egiten den azaldu. - Ekitaldiaren xede diren gertaerak aurkeztu. 71

“Entzuleengan omenduarekiko estimusentipena piztea da omenaldietan xedea, eta horretarako, haren ezaugarri nabarmenenak azpimarratzen dira�


Harrera jasotzen duenak egin beharrekoa - Harrera jaso izanaren adeitasuna eskertu. Bisitatzen ari diren erakundearekiko edo taldearekiko estimuaren arrazoiak azaldu. - Bertara biltzeko izan dituzten arrazoiak laburbildu. - Zehaztu dituzten helburuak lortzeko nahia adierazi.

“Kortesia edo protokolo hitzaldietan, sentipena adieraztea eta adiskidetasun-giroa sortzea da xedea�

Jasotzen duenaren aldetik. - Agurtzera etortzea eskertzea. - Bi taldeek bat egin eta elkarrekin lan egiteko arrazoi komunak bilatzea. - Taldea biltzera motibatu duen arrakastara bultzatu. Etorkizunerako proiekzioa bilatu. d. Erakunde baten irudia sustatzeko hitzaldia Omenaldi-hitzaldietan pertsona batengan zentratu gara, beste batzuetan, ordea, omenaldia entitate edo erakunde bati egiten zaio. Beste batzuetan erakunde edo enpresaren baten irudia sustatzeko, gizarteari edo jendetalde bati helaraztea da helburua. Arrazoi hauek tarteko egiten dira interbentzio horiek: enpresa baten urteurrena, gestio onarengatik jasotako saria, banatzaileekin egindako topaketak, produktu baten merkaturatzea...

Helburua Aldeko iritzia sortzea. Edukiak

“Erakunde baten irudia - Topaketa justifikatzen duten gertaerak aurkeztu. Bilera positiboa izango sustatzeko, sustatu nahi da berrikuntzak aurkezten badira. diren irudi-ezaugarriak - Jendearengatiko interesa piztea. Zein dira aurkezten diren onura hartu behar dira kontuan, zehatzak? Zurrumurruak eta gaizkiulertuak argitu. datuak eta gertakariak - Gauza zehatzak eskaini: zerbitzu hobea, harreman berria. erabiliz� - Enpresara bisita egitera eta iradokizunak bidaltzera gonbidatu.

72


Bazkari batean hitz egin behar bada, ekitaldia eragotz dezaketen xehetasun guztiak hartu behar dira kontuan: hizlariak guztien bistan egon behar du, megafoniak funtzionatu behar du, une horretan ez daitezela janaria edo edaria zerbitzatzen aritu, une lasaia izan dadila, bazkaltiarrak entzuteko moduan egon daitezela. Ahalik eta labur eta argien hitz egin. e. Askotariko parte-hartzeak Otordu-ondoko hitzaldiak -

Arreta erakartzeko umore-ukitua eman, txiste bat, esaldi gatzduna. Gaia topaketaren arrazoia glosatuz garatu: sariak, omenaldia... Ahalik eta laburren hitz egin. Ez da diskurtsoetarako unerik onena. Brindisarekin amaitu: eskerrak eman.

Hil osteko omenaldiak Hitz zintzoak erabili. Ez gehiegikeriaz jokatu. Hildakoari buruz ez esan ezer txarrik. Samina partekatu eta eredu onak eta haren bizi-ibilbidearen oroitzapenarekin gainditzera animatu. Hildakoaren ideia eta oroitzapen pozgarrien laburpena entzutea espero du jendeak. Amaitzeko, animatu jendea hildakoak emandako ereduei jarraitzera.

Diru-eskaerak Bi minututik behera. Labur jo. Entzuleen interesa piztu: “Jende asko ari da denbora eta lana ematen. Zuk ere baduzu zertan lagundu...� Diruak beteko duen xedeak ekarriko duen gizarte-onura erakutsi. Motiborik nobleenetara jo. Eredu izan. Inaugurazioak eta irekiera-ekitaldiak -

Helburua saltzea da. Hasieran, irekiera edo inaugurazioa egin ahal izatearen ohorea adierazi. 73


-

Inauguratzen dena ezinbestekoa dela eta hiritarrei ekarriko dizkien onurak ikusarazi. Egin dutenen lana aintzatetsi eta eskertu; pertsonak, enpresak, taldeak, etab. aipatu. Onura bat “saldu”. Inaugurazio edo irekierako esaldia errepikatu. Taldeen harrera - Ongietorria eman. Taldearekin bizipenen bat, gairen bat komentatu. “Laburtasuna, Bisitan etorri izanagatik eskerrona adierazi. sentipenak, zintzotasuna, - Gure erakundeak taldea batzen duen gaiarekiko duen interesa eta emozioa, desio onak, kezka erakutsi, datu zehatzak erabiliz. anekdotak, norberaren esperientziak... oso - Jardunaldietan emaitza onak opa izan, baita gurekin dauden artean gustura egon daitezen ere. Gure herrialdea ezagutzera animatu, baliabide erabilgarriak dira nahiz eta informalak oroitzapen ona eduki dezaten. eman garrantzi - Amaitzean, eskerrak eman berriro eta ongietorria adierazi. handikoak diren hitzaldietarako” Sari batengatik adierazi beharreko eskerrona - Hasieran eskerrak eman. Sentipenak adierazi. Zuretzat herria, erakundea, etab. harrotzeko modukoak badira, esan. Hunkitzen bazara ere, esan. Eskaini dizkizuten hitzak eskertu eta esan dituenak egoki adierazi dituela ikusarazi. - Ahal baduzu, lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi. Eta gainerakoak animatu. - Opariren bat ematen badizute, zabaldu, eta opariarekin zer egingo duzun esan. Amaitzeko “eskerrik asko” esan. Aire zabaleko hitzaldiak Megafonia zaindu. Ozenago hitz egin. Oholtza prestatzea. Adierazpenkeinu biziagoak. Eraso edo txistualdiengatik ez larritu, oholtza gainean “Hitzaldi mota honetan, zaude eta. gure hitzen xede den pertsonak ez du deseroso Atzerritarrekin sentitu behar, benetan maitatua, onartua eta Hizkuntza ez badakigu, agurtzeko lerro batzuk eskatu norbaiti. Zugandik balioetsia baizik” eta zure herrialdetik espero duten irudia eskaini behar duzu. Ez aipatu haien arazorik. f. Aintzatespen-ekitaldiak oro har - Oro har, hitzaldi laburrak izango dira. - Ez ahaztu arreta erakartzea eta amaiera ona. 74


- Adiskidetasun, aintzatespen eta eskerroneko giroa sortu. Apreziatiboa izatea eskatzen du horrek, pertsonak eta erakundeak balioetsi egin behar dira. - Ezer baino gehiago, hitzaldi hauetan zintzotasuna nabarmendu behar da. Esaten duguna benetan sentitu behar dugu eta, neurriaren eta objektibotasunaren baitan, itxurakeria, mizkeria eta handikeria saihestuko duten datu errealak eta laudorioak emango ditugu. Orokortasunak eta superlatiboak saihestu behar ditugu. - Hitzaldi horiek humanizatu eta hurbildu egiten ditugu goraipatzen ari garen pertsonaren gertaerak, anekdotak, esaldiak edo aipamenak erabiltzen baditugu. Hainbat “intimitate” agertzeak konplizitate-puntua eransten du. Aurkezten eta hizketan ari denak omenduarekin egoera pertsonalen bat bizi izan badu, gogorarazteak giro atsegina sortzen lagunduko dio.

16. Galderak. Etenak. Inprobisazioa. Entzuten jakitea. a. Galderak eta erantzunak Jendaurrean hitz egiteko baliabide eraginkorra izateaz gain, eztabaida zuzentzeko eta pizteko sistema ona dira. Gutxi batzuk baino ez diete etekinik ateratzen. Hitz egiten duenak honakoa lortzeko erabil ditzake: interesa pizteko eta arreta erakartzeko, arreta norabide jakin batera bideratzeko, gogoeta eragiteko, informazioa lortzeko edo daturen bat jasotzeko, azalpen baten eraginkortasuna frogatzeko...

“Galdetzeko eta erantzunarazteko gaitasunean dago jakin nahi duguna zuzendu edo orientatzeko nahiz jakiteko ahalmena eta indarra”

Entzuleek eskertu egiten dute galderak egiteko aukera, horrela partaideago izango da. Interesaren erakusgarri dira, eta parte-hartzea sustatzen dute. Funtsezko kontzeptuak argitzen eta errepikatzen laguntzen dute. Edukiak gogoan gordetzen laguntzen dute. Entzuleek arretaz entzuten dituzte. Interbentzioaren hasieran hitzaldia eten daitekeen ala amaieran galderatxanda egingo den adieraziko da. Gaia teknikoa edo konplexua denean eraginkorra da hitz egin ahala zalantzak argitzea. Amaierako galderatxanda eginez gero, hitzaldia ez dugu eteten eta jarraikortasunez garatuko dugu. Ez utzi galdera gehienak pertsona bakar batzuk egiten, eta gainerako galderak eta jendea ahaztu eta pertsona batekin ika-mika aritzea saihestu behar dugu. Galderek eta erantzunek ez dute bi pertsonaren arteko elkarrizketa-eztabaida eragin behar. Galderak egin eta erantzuteko gomendio batzuk ikusiko ditugu orain. 75

“Galderak zuzena eta zehatza izan behar du, anbiguotasunik eta interpretazio konplexurik gabe”


Galderak egin • Nork, noiz, zergatik, nola, non,.... • Zuzenak eta zehatzak, harira joz • Hitzaldiaren uneari eta funtsari egokituak • Hitz xume eta ulerterrazak • Helburua zehaztuta al dago? Hala behar du • Pentsamendua sustatu behar dute

Erantzuna eragin behar dute! Galderak egin - Nork, noiz, zergatik, nola, noiz... dira puntu interesgarriak. - Hitzaldiaren, eztabaidaren, bileraren unera eta funtsera egokituta... Hobe da orekatua izatea, alde baten aldekoa baino. - Hitz xumeak eta ulerterrazak erabiliz azaldu.

- Xedea definiturik al dago? Komeni da. Pentsamendua pizten al dute? Askoz hobe. - Erantzuna eragin behar du! Eraginkorra bada, ezin da bai edo ez esanda erantzun.

76


Erantzunak eman • Lasai!..... Entzun arretaz, etenarazi gabe • Aztertu. Zergatik galdera hori? • Denbora zeurera ekarri, behar baduzu • Kontuz aldez aurreko iritziekin • Erantzun labur eta zuzena • Erantzun egin behar al da? ... Ez beti Kontuz, ez jokatu harrokeriaz eta erdeinuz! Galderak erantzun - Lasai!.... Arretaz entzun. Ez eten galdera egiten ari dena. Ahotsaren edo keinuen bidez erreakzio negatiboak saihestu. Entzuten ari zarela, hari begiratu, eta erantzuten hastean, eta erantzutean, areto osoari. Amaitzean, berriro hari begiratu. - Aztertu. Zergatik galdera hori? Ez erantzun berehala. Pentsatzeko etenaldia. Erabakimenez eta argi erantzun. - Errepikatu galdera entzuleek entzun dutela ziurtatzeko, zuk ulertu duzula egiaztatzeko, zure interesen arabera moldatzeko, denbora irabazteko, izan dezakeen alde negatiboa leuntzeko edo neutralizatzeko... Galdetu didazuna...?....ri erantzutea nahi duzu? - Kontuz ibili aldez aurreko iritziekin. Galderaren benetako zentzua interpretatu. Lasaitasuna transmititu. - Kontuz, ez jokatu harrokeriaz eta erdeinuz! - Ez diozu derrigor den-denari erantzun behar. Erantzuna ez badakizu, galdera egin dizunari itzuli ahal diozu. Batzuetan, onartu ahal izango duzu ez dakizula, edo hitza dakienari utzi, edo galdera jendeari zuzendu... Horrelakoetan naturaltasunez jokatu. Jendeak nahiago du zintzo jokatzea erantzuna asmatzea baino. b. Etenak edo isiluneak Adierazpen-uneari egokitzen bazaizkio eta jakinaren gainean erabiltzen baditugu soilik dira erabilgarriak. Ez dute oso luzeak izan behar, bestela pedantekeria izan daiteke. Isiluneetan jendeari begiratu behar zaio.

77

“Lasai egon. Arretaz entzun. Errespetua. Erantzun labur eta zuzena”


Etenaldiak: isiltasunaren indarra • Urduritasuna ezkutatzen dute • Pentsatzen eta denbora kontrolatzen laguntzen dute • Ideiak, sentipenak, arrazoiak igortzen dituzte • Monotonia eteten dute • Mintzaldiari emozioa eta suspentsea ematen diote • Jendeari pentsatzen eta hobeto ulertzen laguntzen diote

Etenak eta lapsusak ez dira gauza bera!

Etenaldiak egin • Entzuleak isilarazten laguntzen dute • Esaldiaren erdian, enfasia ematen dute • Galdera erretoriko baten ondoren • Eten baten ondoren • Baieztapen irmo bat indartzeko • Azkeneko hitzen aurretik Ez eduki beldurrik etenei, isiltasunak urrea balio du!

Zertarako balio dute etenek eta isiluneek? - Esaldiaren erdian, enfasia ematen dute. Esaten ari garena indartzen dute. - Monotonia hausten dute eta iguripena pizten. - Suspensea eragiten dute. - Urduritasuna ezkutatzen dute. - Pentsatzen eta entzuleak hobeto gureganatzen laguntzen dute. - Ideiak, sentipenak, arrazoiak igortzen dituzte. - Mintzaldiari emozioa ematen diote. - Entzuleak isilarazten dituzte. - Galdera erretoriko baten lagungarri dira. - Eten baten ondoren jarraitzen laguntzen dute. 78

“Etenaldi edo isiluneen bitartez, transmisioa eta jendearekiko harremana ez da eteten, areagotu baizik”


- Baieztapen borobil bat nabarmentzen dute, mahai gainean kolpea jo behar izan gabe. - Azkeneko hitzak arreta handiagoarekin entzuteko prestatzen laguntzen dute. Isiluneok eta hizlariak, hurrengo hitzaren bila, isiltasuna makulu edo soinuz (ehh, humm, mmm...) betetzen dueneko egoerak ez dira gauza bera. Etenak eta lapsusak ez dira gauza bera! c. Inprobisazioa Eskemarekin prestatuta joaten bagara ere, ideia berriren bat, datu edo anekdotaren bat bururatzen bazaigu, eta diskurtsoak freskotasuna irabaz badezake, beldurrik gabe utziko dugu gidoia alde batera, eta inprobisazioari ekin. Batzuetan, gauzak ez doaz aurrez pentsatutako moduan, gure aurreko hizlariak diskurtsoaren zati bat “lapurtu” digu, interbentziorako denbora luzatzen edo laburtzen digute... Hoberena “ustekabe” horiek aurrez prestatzea da, horretarako, eskema malguagoa egingo dugu eta material, datu eta adibide gehiago edukiko ditugu, edo atalak murrizteko aukera.

Inprobisazioa (I) Denbora apur bat badugu... • Ados agertzea....¿? • Aurreko interbentzioak komentatu • Ordura arte esandakoa laburbildu • Ikuspuntu berriak aurkeztu • Ideien mapa egin • Buru-oroigarriak / hitz-gakoak erabili

Batzuetan zerbait ustekabeko zerbait esan behar izaten dugu berehala; minutu gutxitan interbentzio bat prestatu edo eztabaida batean erantzun bat eman, hizlari bati galdera bat egin, aurrez pentsatu gabe hitza ematen digute... Aurrez prestatu gabe inprobisatu behar badugu, hona hemen zer egin behar dugun: Aurretik beste inork hitz egin badu - Harekin ados agertu edo esandakoa zehaztu 79

“Inprobisazioaren aurkako erremediorik onena erabili behar ez izatea da”


- Interbentzio horiek komentatu - Ordura arte esandakoa laburbildu - Ikuspuntu berriak aurkeztu Minutu gutxi batzuk baditugu - Folio zuri batean ideien mapa egin eta ordenatu. - Hitz gakoen bidez, buru-oroigarriak erabili. - Bizpahiru ideia argi. Bizpahiru hitz zehatz, haiek garatzeko. Eta, edozein kasutan, hauxe eduki behar da argi - Noraino joan nahi dut. - Zein ondorio lortu nahi dut. - Egin beharreko urratsak zein dira. -

Inprobisazioa (II) Hizketan hasi behar badut... argi eduki! • Nora iritsi nahi dut • Zein ondorio lortu nahi dut • Zein dira egin beharreko urratsak • 2-3 ideia argi 2-3 hitz zehatz erabiliz Onena erabili behar ez izatea da! d. Entzuten jakitea Entzute aktiborako eragozpenak Komunikatzea hitz egitea dela uste dugu. Hitz egiten dugunean inor baino gehiago garela sentitzen dugu. Baten batek esan zuen aho bakarra eta bi belarri ditugula, entzuteko esateko baino gauza gehiago ditugulako. Hala ere, errealitatean alderantziz dela dirudi. Ez dugu entzuten ikasten. Denbora alferrik ematea dela iruditzen zaigu. Inork ez daki gainerako guztiek baino gehiago. Edozein pertsona da gu baino gehiago arloren batean, eta arlo horretatik ikasi behar dugu. Gustuko duguna edo interesatzen zaiguna entzuten dugu, solaskidea aurrez epaitzen dugu, kontra nola egin pentsatzen dugu, egozentrikoak 80


gara... eta ez gara ohartzen zenbat informazio galtzen dugun eta zenbat eragozpen jartzen ditugun komunikatzeko eta guri entzuteko. Entzute aktiboa Aditzea ez da entzutea. Entzuteko arreta behar da. Aktiboki aditzeak soinuak antzematea, mezua interpretatzea eta baloratzea, eta erantzun aktiboa ematea dakar. Hainbat jarrerak eraginkortasunez entzuten laguntzen dute. - Giro atsegina eragin eta tolerantziaz jokatu behar da, erreakzio bortitzak edo keinu ezkorrak saihestuz. - Hizketan ari denari entzun, dioenaren arabera, aurrez epaitu gabe. - Gaiari buruzko prestakuntza eduki. - Mezuaren ideia nagusian kontzentratu. Distrakzioak saihestu. - Hizketan ari denari begiratu. - Beharrezkoa bada, galderak egin, oharrak idatzi edo errepikatzeko eskatu. “Zaila da komunikatzaile - Erantzun baino lehen, mezu osoa entzun. eraginkorra izatea entzute aktiboa praktikatzen ez badugu. Gure adimen Entzute aktiboa guztia erabiltzeaz gain, zergatik ez dugu Entzute aktiboak arreta eskatzen du erabiltzen maileguz har dezakedana ere?” • Aurrez epaitu gabe entzun

• Gaiaren berri izan eta prestatuta egon • Ideia nagusietan kontzentratu • Hizketan ari zaigunari begiratu • Galderak egin, oharrak idatzi... • Amaitu arte itxaron erantzuteko Entzute aktiborako arrazoiak - Hitz egiten ikasiko dugu, eta eraginkortasun handiagoarekin egingo dugu. - Pertsonen arteko harremanak eta harreman profesionalak sustatzen ditu. - Besteen tentsioak, gaizki ulertuak, nahasteak murriztuko ditugu.

81


- Kooperazioa eta arazoen berrikuspena piztuko dugu eta akordioak “Elkarrizketa ez du hitz erraztuko ditugu. egiten duenak - Gainerakoak ere euren ideiak aurkeztera animatuko ditugu. kontrolatzen, entzuten - Gehiago jakingo dugu eta erabaki hobeak hartuko ditugu. edo galdetzen duenak baizik” - Segurtasun handiagoa edukiko dugu, entzuten gozatuko dugu, pentsatzeko eta erantzuteko denbora lortuko dugu.

Entzute aktiborako arrazoiak Ondo entzun, hobeto hitz egiteko • Harreman pertsonalak eta profesionalak sustatzen ditu • Tentsioa, gaizki ulertuak, etab. murrizten ditu • Lankidetza sustatzen du eta akordioak ahalbidetzen ditu • Gehiago jakingo dugu eta hobeto erabakiko dugu • Jendea ideiak aurkeztera animatzen du

17. Komunikabideak a. Prentsa idatzi, irrati eta TBrekiko harremana Kazetari batek informazio eske gugana jotzen duenean, lehenengo araua arinegi ez ibiltzea da. Erantzuna pentsatzeko denbora eskatu behar diogu, baina berehala erantzun behar dugu. Bestela, gure interbentzioa notizia izango den epea agortu egingo zaigu. Honakoan, kazetariak bestelako iturriak bilatuko ditu eta informazio hori bertan behar utzi edo beste bat asmatuko du. Horregatik erantzun behar dugu zentzuzko epearen barruan. Eta ezezkoan ez erantzutea gomendatzen da. Elkarrizketa bat eskatzen badigute, erantzun aurretik, komeni da edukia apur bat prestatzea. Horretarako, hauxe jakin behar dugu: Nor da kazetari hori? Zein ikuspuntu eman nahi dio? Zergatik idatzi edo galdetuko dit gai hori buruz? Zergatik jo du nigana? Beste inork emango al du horri buruzko iritzirik? Elkarrizketa zuzenean izango da ala ostean landuko da? 82


Aurrez prestatzea eta saiatzea funtsezkoak dira komunikabideetako gure interbentzioa arrakastatsua izan dadin. Argi eduki behar dugu zer esango dugun eta zer ez dugun esango. Kazetari berak ildo horretan egindako beste programaren bat irakurri, “Komunikazioaren ikusi edo entzuteko aukera badugu, arretaz aztertu behar dugu. Gure kalitateak kantitateak interbentzioa prestatzeko, entzuleak ez direla kazetari pentsatu behar baino garrantzi dugu, guri entzuten ari diren pertsonak dira. Entitate edo erakundearen, handiagoa dauka. eta haren ordezkari diharduen eledunaren helburuak ez du izan behar, Komunikazioa bitartekoa kosta ahala kosta, komunikabideetan ahalik eta presentzia handiena da, ez helburua. Ezer lortzea. esatekorik ez badago, hobe da ez agertzea” b. Elkarrizketak: prestaketa, jarrera, profesionaltasuna 1. Aldez aurretik eta sakon prestatu. - Elkarrizketa egingo digunaren eta komunikabidearen arrazoiak eta joera ideologikoak zein diren jakin, gure erakundearenarekin alderatzeko. - Jorratuko diren gai nagusiak zein diren jakin. - Elkarrizketa zein testuingurutan argitaratuko den jakin. - Irratiko eta telebistako elkarrizketetarako, komeni da aldez aurretik saiatzea. - Elkarrizketa egiten duenak bere lana eragin handiko oinarrizko ideietan laburtzeko joera du, beraz, elkarrizketatuak gogoan izan behar ditu bere titularrak.

“Elkarrizketek duten eragin soziala kontuan hartuta, prestakuntzaz eta - Gardentasuna funtsezkoa da. jarreraz gain, - Galdera guztiei erantzun behar zaie, bai eta zail eta korapilatsuei gardentasunez jokatu ere. Galdera horiek dotoreziaz saihesten jakin behar duzu, behar dugu eta galdera kortesiaren arauak apurtu gabe. Erantzuterik ez baduzu, guztiei erantzuten horretarako dituzun arrazoiak agertu behar dituzu. ahaleginduko gara” - Hobe da egia erabiltzea, gezurrak baino gehiago erakartzen du eta. - “No comment” formulak balio du oraindik ere, baina neurriz erabiltzen badugu. 3. Elkarrizketa egiten dizuna pertsona profesionalak merezi duen bezala tratatu behar duzu. 2. Elkarrizketatuak jarrera irekia eta gardena erakutsi behar du.

- Nahiz eta liskar bila etorri. - Kazetariei buruzko topikoak eta klixeak gainditu behar dira.

83


- Askoz erabilgarriagoa da pertsona hori bere lana duintasunez betetzera datorrela pentsatzea eta hala jardutea, lasaitasuna galdu gabe. 4. Inpartzialtasuna exijitu - Elkarrizketatuak jarrera irekia eta gardena badu, elkarrizketa egiten dionari inpartzialtasunik gorena eskatzeko eskubidea izango du. - Elkarrizketaren emaitza erabat okerrekoa bada, emaitzak manipulatu egin badituzte, titularrak testuingurutik kanpo badaude eta esaldi garrantzitsuenen esanahia aldatu badute, kexa agertu beharko da edo salaketa egin. - “Beroaldian” hartutako erabakiak ez dira izaten egokienak.

Komunikabideetako elkarrizketak

“Elkarrizketak osotasunean balioetsi behar dira, helarazten duten mezu nagusiaren arabera”

• Aurretiaz prestatu: gaiak, aktualitatea, titularrak.. • Jarrera irekia eta gardena • “Konplikatua” dena adeitasunez saihestu • “no comment” neurriz erabili • Kazetaria profesional gisa tratatu • Inpartzialtasuna exijitu

c. Elkarrizketetan erabili beharreko mintzaira eta tonua Ez erantzun monosilaboekin (bai edo ez). Ideiaren garapenean argitasunez jokatu. Zuzena izan, anbiguotasunik gabe. Ideia garrantzitsuak beste hitz batzuekin errepikatu. Ez gehiegi goratu ahotsaren tonua. Tonu atsegin eta lagunartekoa. Gizalegea eta apaltasuna. Izan zaitez naturala, gizatiarra eta hurbila. Arrazoiarekin baino gehiago, bihotzarekin hitz egin. Ez zaitez harroa eta artifiziala izan. Ez erabili oso berba bihurririk ez eta herri xehearentzako hitzik. Gaiaz jabetuta joan, baina ez jardun sasijakintsu baten antzera. Esaldiak era positiboan amaitu. Hitz negatiboak saihestu. Adi egon. Ez konfiantza gehiegirik hartu. Tentsioa igartzen bada, umorez jokatuta 84

“Lengoaiaren kalitatea zaindu. Gaia laburtzeko eta eragina sortzeko esaldi laburrak. Kontzeptuetan zehatz eta erraz jo”


islatu. Ez erabili birao edo irainik. Erantzun dotoreak oldarkorrak baino min handiagoa ematen du. Ez erabili esaldi erabatekoak eta alferreko desbideratze arriskutsuak. Lagunartean egongo bazina bezala jardun.

Elkarrizketetan erabili beharreko lengoaia eta tonua • Argia. Xumea. Zuzena • Tonu atsegin eta lagunartekoa • Naturala. Gizatiarra. Hurbila • Esaldiak era positiboan amaitu • Adi egon, ez gehiegi fidatu • Tentsioaren aurrean: dotorezia, umorea, egoten jakitea... • Ideia nagusiak beste berba batzuk erabiliz errepikatu

d. Komunikabideen aurrean baliatzeko gomendio erabilgarriak - Arreta erakartzeko, zerbait deigarria edo datu interesgarriren bat esan. Garrantzitsuenetik hasi. Xehetasunak bukaerarako utzi. - Egin diezazkizuketen galderak aurreikusi, batez ere gatazkatsuak. - Ez ihes egin eta ez aitzakiatan hasi. - Eraman mezua prestatuta eta bota, galdera egokia egin ez badizute ere. Lehenengo gehien interesatzen zaizkizun puntuak aipatu. “Labur erantzungo dut.... esanez, baina argi geratzea nahi dudana da....” - Zer esango duzun eta zer ez duzun esango jakin. - Erantzunak eta mezuak esaldi laburretan, sermoirik ez. Ez ibili hitz eta pitz. - Ideiak, gehienez, hiru mezutan bildu eta horietan zentratu. - Galderak arretaz entzun. Oharrak idatzi. Galdera ulertu ez baduzu, edo zalantzaren bat baduzu, argitzeko eskatu. Ez joan arinegi. Ez hasi erantzuten galdera egiten amaitu aurretik. Ez nahasi. Erantzuna ez badakizu, esan, ez inprobisatu. - Ezagutu zure aurkaria, eta ez inoiz gutxietsi. Zure aurka erabil ditzakeen metodoak eta argudioak non oinarritzen dituen aurreikusi. - Lehenengo gertakaria, notizia... gero ondorioa edo editoriala. Ahal den guztietan, zure ideiak indartzeko gertaerak edo aipamenak erabili. - Informatzen edo elkarrizketa egiten ari denari ez hika hitz egin. 85

“Komunikabideekin, harira jo, ez ibili zeharka. Gertaera azaldu zuzenean, eta ez haren balorazioa. Informazioa, iritzia eta erraietako sentimendu edo hunkiberatasun hutsa bereizi egin behar dira”


- Ez utzi inori esan ez dituzun hitzak, esaldiak edo balorazioak zuri leporatzen. Zure erakundea zalantzan jarriko duten balio-judizioak saihestu:“Hori zure iritzia eta besteren batena da. Nirea, ordea, beste hau da:” Kontuz ibili agurrarekin, ez esan gerora disgusturen bat eragingo dizun ezer.

Komunikabideen aurrera agertzeko aholkuak 1. Informazioa-gertaerak-datu objektiboak 2. Iritzia-balorazioa-“ildo editoriala” • Hasieran, garrantzitsuena. Xehetasunak ondoren • Esan behar dena eta ez dena argi eduki • Ideiak multzokatu. Mezu gutxi baina onak • Galdera gatazkatsuak aurreikusi • Baikor jokatu. Naturaltasuna eta bat-batekotasuna • Erantzun dotoreak. Aitzakia eta ihesbiderik gabe

e. Eledun eraginkorraren dekalogoa 1. Hizkera argia eta laburra erabili Kanpora itzulinguruak, paragrafo luzeak, mendeko esaldi amaigabeak eta alferreko erretorikak. 2. Ideia xumeak igorri Bertaratu direnek ulertzeko modukoak. Ez erabili esaldi korapilatsu edo nahasgarririk. Lagunarteko hitzak erabili. Ez erabili arrunkeria edo zientifismorik. 3. Esaldi eginak, makulu-hitzak, etab. saihestu Jakina... izan ere... beno, egia esan... nolanahi ere... hauxe... dena dela.. hummm, eee... 86

“Informazioan, gertaeretan, datu objektiboetan zentratu. Baieztapenak argudiatzeko joera hartu. Anekdotak, gertaerak, etab. erabili”


4. Kontuz ibili adjektibo eta adberbioekin Antibiotikoen antzera jokatzen dute: zenbat eta gehiago erabili, orduan eta eragin txikiagoa dute. Gutxi, baina deigarriak. 5. Garrantzitsuenetik hasi Ezer ez esateko sarrerarik ez egin. Lehenengo hitzetik harira jo.

Eledun onaren dekalogoa 1. Hizkera argia eta laburra 2. Ideia xumeak igorri 3. Esaldi eginak, makuluak, etab. saihestu 4. Kontuz ibili izenondo eta aditzondoekin 5. Garrantzitsuena hasieran esan 6. Adibideak, analogiak erabil 7. Funtsezko zifrak baino ez eman 8. Patxada eta lasaitasuna 9. Ezustekoak aurreikusi 10. Gaiaz jabetuta egon

6. Adibideak, analogiak erabili Batez ere ideia zailak argitzeko. 7. Funtsezko zifrak baino ez eman Gutxi. Erabili argibide-taulak. Ez ito jendea zifra artean.

8. Jendarteko adierazpenetan, patxadari eta lasaitasunari eutsi Ez joan arinegi. Ez larritu. Gizalegez jokatu beti, ideiak norberarenen oso kontrajarriak izan arren. Ez-ahozko mintzaira zaindu. Presarik gabeko 87

“Eleduna izateko komunikaziotekniketan trebatuta dagoen profesionala izan behar da�


naturaltasuna, erritmo egokiarekin, loak hartu gabe eta jendea loarazi gabe. 9. Izan daitezkeen ustekabeak aurreikusi Egin ditzaketen galdera entseatu eta gaurkotasunaren eraginez sortu eta aurreikus ezin daitezkeenen aurrean prestatuta egon. 10. Tratatzen ari den gaia ezagutu

“Telebistan, ez-ahozko mintzaira zaindu. Natural eta zintzotasunez jokatu. f. Telebistako agerraldiak Lehenengo entzuleen bihotza zureganatu behar Egiten dizkiguten galderei zuzenean erantzun behar zaie. duzu. Ondoren, burua. Zure izaerak bat-batean Zehaztu. Ez ibili zeharka. Horri esker, esan nahi duzuna esaterik edukiko agertu behar du." duzu. Harira joan. Erakargarri edo harrigarrienetik hasi. Laburtasuna. Esatera zoazena esan. Esan. Zer esan duzun esan. Hobe da ideia nagusiak behin eta berriz errepikatzea, gogoan hartuko ez diren hainbat ideia botatzea baino. Galdera guztiei erantzun behar zaie.

Gorputz-mintzaira zaindu Keinuak zaindu. Telebistan, keinu guztiak handituta ikusten dira. Animazioa aurpegitik sortuko da, batez ere begiradatik eta zure hitzen tonutik eta gogo bizitik. Esaldien amaieran ez jaitsi begiak ez ahotsa. Geldirik egon. Ez erlaxatu, kamera adi dago beti. Ez ibili etengabe jarrera aldatzen. Ez gurutzatu besoak, defentsiban zaudela eman dezake. Ez jolastu eraztunekin, botoiekin, boligrafoekin, etab. Batez ere saia zaitez tikak saihesten.: hazka egitea, ezpaina bustitzea, sudurra ukitzea, atzamarrak dantzatzea, etab. Ez baieztatu ados ez bazaude, edo kortesia hutsagatik. Entzuleentzat zure isiltasuna ados egotea da.

Ez zaitzala komunikabideak izuarazi. TBren lan egiteko modura ohitzeko, aldez aurretik iritsi. Platoan eta estudioan jarduera asko eta urduritasun handia daude. Ez du kontzentrazioa eta lasaitasuna ahalbidetzen. Zentratu zaitez esan nahi duzun horretan, eta ahaztu kamera eta baliabide tekniko guztiak. Eseri 88

“Plato batean egon beharrean (kolore, argi, mikrofono, etab.ekin) etxeko egongelan gaudela pentsatzeko eta barneratzeko gai bagara... eragozpenik handienetako bat gainditu dugu�


zaitez artez, burua zuzen eta apur bat aurrera makurtuta. Hartu behar duzun denbora. Kamera zuregana zuzentzen denean, ez zaitez izutu. Hartu arnasa eta bat, bi eta hiru zenbatu. Erabili segundo horiek esan behar duzuna argitzeko. Begiratu, entzun, hitz egin. Ez jardun kameraren objektiborako soilik. Ez begiratu hari zuzenean. Elkarrizketa egiten dizunarekin eta gainerako partaideekin partekatu begirada. Zuretzako gai garrantzitsua denean edo entzuleei konfidentzia bat egin nahi diozunean soilik begiratu kamerari. Oso une puntualak izan behar dute.

Telebistako agerraldiak • • • • • • •

Erantzun zuzena. Laburra eta harira Zaindu gorputz-lengoaia. Ez baietsi Elkarrizketa egiten dizunari begiratu Behar duzun denbora hartu. Entzun eta hitz egin Itxura eta janzkera zaindu Bibrazio onei eutsi Hizkuntzaren kalitatea zaindu. Biraorik ez

Ez beldurtu. Lasai egon! Zaindu irudia eta janzkera. Telebistak berezko komunikazio-kodea dauka. Irudia “nola” iristen den diskurtsoa baino garrantzitsuagoa da. TBko agerraldi batean gehien gogoratzen dena gonbidatuaren kanpoko itxura da. Lehentasuna eman erosotasunari eta ez elegantziari. Pantailaren distirarekin kontrasterik egingo ez duten kolore leunak erabili. Pantailan “gorabeherak” eragiten ez dituzten jantziak erabili. Koadro edo marra estuko jantzirik ez erabili, ez eta jantzi beltz, gris ilun, urdin ilun edo zuririk ere. Alkandoretarako kolorerik egokienak krema tonuak, grisa eta urdin argia, berde lehorra, beixa... dira. Ez erabili bitxirik (lepokoak, eskumuturrekoak, belarritakoak...), arreta galarazten dute. Egin kontu zure jantziei: gorbata okerra, alkandora-lepo tolestuak, kaltzetik eroriak... Zabar agertu nahi baduzu, zure etxean egin.

89

“Isiltasuna oharkabean gera daiteke, baina garrasiek galtzaile bihurtuko zaituzte. Pantailan, bere onetik aterata dagoen pertsona ikustea baino gauza penagarriagorik ez dago”


Bibrazio onei eutsi. Irrika eta adeitasuna erakutsi. Lasaitasuna igorri behar duzu, baina erlaxatu gabe. Konfiantza erakutsi, baina harro edo menderatzaile agertu gabe. Zintzo jokatu, sentimentalismorik gabe. Lagunarteko hizkera erabili, dozena bat pertsonaren aurrean egongo bazina bezala. Ez eman denbora alferrik. Akusazioei labur erantzun eta zure ideiak era positiboan agertzera jo berehala. Ez erantzun irainei. Zure aurkaria zenbat eta desatseginagoa iruditzen zaizun, orduan eta gehiago ahaleginduko zara igar ez dadin. Hoztasuna eta gizalegea. Entzuleen erreakzioa bilatu. Bestea atera dadila bere onetik, ez zu. Gure onetik ateratzen garenean, audientzia galtzen dugu. g. Irratiko elkarrizketak

Irratiko elkarrizketak Entzulea beste gauza batzuetan dago. Beraz..... • Erraz egin, labur eta atsegin. • Grafikoa eta adierazkorra. Entzun ez ezik..... .............ikusi ere egin behar da

“Irratian, ahalik eta grafiko eta bisualen izan • Erabili adibideak, analogiak, anekdotak, narrazioak behar dugu. Ez dago irudirik, ez da ikusten.... • Ahotsa zaindu, argitu, aurrez berotu Baina entzuleak “ikusi” Koloreak, usainak, zaporeak...antzeman behar dira egin behar du esaten ari garena. Gauza zehatzetara hurbildu, eta Aholku gehienek irratirako eta telebistarako balio dute. Irudiarekin eta diren bezala “erakutsi”” gorputz-mintzairarekin lotuta daudenak telebistarekin lotuago daude. Hauexek nabarmenduko ditugu: • Ez erabili datu eta estatitista gehiegi

- Laburtasuna eta atsegintasuna. - Kontuz ibili datuekin eta estatistikekin. Ez txunditu. - Adibideak, anekdotak, gertaerak, umorea, narrazioa, suspensea, galderak... oso eraginkorrak dira irratian. - Analogia (konparazioa) erabiltzeak ulermena errazten du. “Honen antzera izan daiteke...”

90


- Entzuleek adierazten ari garenaren koloreak, usainak, zaporeak, etab. antzematen badituzte... Ikusten eta nabaritzen ari bada, helburua lortu dugu. - Irudirik ez dagoenean, ahotsaren kalitateak garrantzi handiagoa hartzen du eta gehiago zaindu behar dugu. Ez gara mikrofonora gehiegi hurbilduko eta ez dugu zaratarik egingo.

18. Genero-mintzaira a. Errealitate baztertzailea 3.

Gaztelaniazko hiztegia

Gaztelaniaren Errege Akademiaren Hiztegian hauxe aurki daiteke: - Hombre hitzerako 67 adiera; horietatik 37 goragarriak, 23 neutroak eta 7 iraingarriak. - Mujer hitzerako 12 adiera; horietatik 2 goragarriak, 1 neutroa eta 9 iraingarriak. Azkeneko 9 horiek, guztiek esanahi bera dute: prostituta. - Genero batean nahiz bestean adierazita esanahi desberdina duten hitzak: - Fulano: pertsona zehaztu gabea edo irudikatua. - Fulana: emagaldua. - Bitxia bada ere, animalien izenak femeninoan adierazita, iraingarriak dira: - Gallina: koldarra. - Rata: doilorra. - Víbora: gaiztoa. - Zorra: ........ •

Androzentrismoa eta sexismoa

Androzentrismoa: gizonak erreferentzia-subjektu gisa eta emakumeak haien mendeko edo agindupeko gisa hartzea da. Eta horrek hizkeraren erabileran du isla. Sexismoa: beraren bitartez, gizonei eta emakumeei balio, gaitasun eta eginkizun ezberdinak aitortzen dizkiegu, bakar-bakarrik, euren sexuaren arabera. Hau da, gaitzetsi egiten dugu emakumezkoek egindakoa eta goraipatzen gizonezkoen lana, azken batean hori delakoan ondo dagoena, “garrantzizkoa”. 91

“Aipatzen ez dena ez da existitzen”


Sexismoa ez dago hizkuntzan. sexistan erabiltzen da.

Hizkuntzaren era androzentriko eta

Euskarazko Adibideak: -

“Alkate jaun guztiei egindako harreraren ondoren hasi zen bilera”. “Alkate jaun eta andre guztiei egindako harreraren ondoren hasi zen bilera”. “Gurasoen ardura izango da euren semeei informazioa ematea”. “Gurasoen ardura izango da euren seme-alabei informazioa ematea”.

Genero-mintzaira • Emakumeak:mendekoak • Androzentrismoa • Gizonak: erreferentzia- subjektuak

• Sexismoa

• Sexuaren arabera, balore, gaitasun eta rol desberdinak esleitzea • Emakumeek egiten dutena gutxiestea

b. Androzentrismoaren erabilera 1. Maskulino generikoa erabiltzea Taldea mistoa denean, emakumeen presentzia aktiboa, haien ekarpenak eta gizartean duten protagonismoa eragozten ditu. Forma hau normalki, baina ez bakarrik, gaztelaniaz ematen da.

Emakumeak baztertzen ditu: 92

“Sexismoa ez dago hizkuntzaren baitan, gizon-emakumeen buruan baizik”


“Los niños estaban jugando en el patio” “Sufragio universal: Aquel en que tienen derecho a participar todos los ciudadanos” “Odola beharrezkoa da eta ezin daiteke egin, gizonarenak bakarrik salba dezake gizona” (odol gutxiko emakumeak!). Emakumeak ikusezin bihurtzen ditu: “Los negociadores de la reforma laboral....... que dará cobertura a 800.000 trabajadores”. “Un puñado de destacados escritores, filósofos, historiadores, psiquiatras y humanistas...”. “El espacio ha tenido una gran acogida entre los espectadores” “Bileran zerbitzuko legegizon guztiak egon ziren” (bileran ‘legeandreak‘ izanda ere). “Zerbitzuburu jauna: gutun honen bidez...” (Zerbitzuburuaren izena... Ixabel!). 2.

Gizona bihurtzen du ekintzaren eta erreferentzia-subjektu bakar, eta emakumea haren mendeko edo agindupeko.

“X. jauna erakusketara joan zen emaztearekin eta semearekin”. “Zubizabal jaunaren andreak moda-desfilea ikusi zuen”. “A. jauna larriki zaurituta geratu zen, aurrez zetorkion kamioi baten kontrako istripu baten ondorioz. A. jauna emaztearekin zihoan eta, horrek, gezurra badirudi ere, zauri arin eta kolpetxo batzuk baino ez zituen izan”. d. Sexismoak eragindako akatsak 1.

Nolako sexua halako trataera GIZONEZKOAK Jauna Gizonak

EMAKUMEZKOAK Andrea edo andereñoa Neskak

“Bi gizonek eta hiru neskek osatzen zuten lantaldea”. Andereño hitzarekin gertatutakoa berriro ere: emakumeak gutxietsita

2. Ezaugarri ezberdinak emakumeentzat (estetika)

gizonentzat

93

(adimenari

lotuak)

eta

“Maskulino generikoaren erabilera orokorrak emakumeak baztertu eta ikusezin bihurtzen ditu”


Argazkian gizon talde bat ikusten da instalazio batzuk bisitatzen: “Kongresistak arreta handiz ikusi zituzten instalazio berriak zuzendariak lagundurik...” (beraiek erakutsitako arreta eta laguntzen zienaren kargua azpimarratzen dira). Argazkian emakume talde bat ikusten da zentro bat bisitatzen: “Talde dotorea bertaratu zen zentrora” edo “jendetza handia bildu zen .......en inaugurazioan. Emakumeak, dotore jantzita,...” 3. Emakumea aipatzea deskalifikatzeko. Aipu iraingarriak emakumezkoen edota berauei aitortzen zaizkien balio, portaera eta jarreren aurka “Olagarroa eta emakumea ‘astindu‘ egin behar dira bigunagoak izan “Hizkuntzaren erabilera jakinaren gainean daitezen”. aldatzea lagungarri “Beti berriketan, emakumeak bezala”. gertatuko da gure “Hango mina... eta hemengo mina esaten aritzen da beti emakumea” mundu-ikuskera eta “Hura zen marimutila hura!”. gizonen eta emakumeen “Txakurrari hezurra eta emazteari gezurra”. arteko harremanei buruz daukagun kontzeptua ere e. Hizkuntza zuzenago erabiltzea helburu aldatzeko” Beraz, gizonen eta emakumeen ekarpenek gizartearentzat balio bera dutela aitortzeak emakumeen ekarpena aintzat hartzea ekarriko luke eta baita gizonezkoen bezalako protagonismoa dutela onartzea ere. Gure mundu-ikuskera horrelakoa bada, ikuskera horrek baldintzatu egingo ditu gure mezuen edukiak. Hizkuntza pentsaerarekin lotura dialektiko estua duenez, aldatu egin daiteke hezkuntzako eta kulturako ekintzen laguntzaz. Horretaz gain, eragin ona izan dezake giza portaeran eta errealitateaz daukagun ikusmoldean. Hizkuntzaren moldagarritasunak eskaintzen duen aukera zabalak bide ematen du aldaketa horiek gertatzeko. Eta hori guztia, edertasuna, zuzentasuna eta ekonomia galdu gabe. Are gehiago, emakumeak izendatzeak mezu zehatzagoak eta zuzenagoak sortaraziko ditu, eta mezu horiek oraingoa baino egoera bidezkoagoa ekarriko digute. Proposamen batzuk hizkera androzentrista eta sexista ez erabiltzeko 1. Androzentrismorik ez 94


a. Gaztelaniaren kasuan Ez dago formula bakarra. Finean, emakumeak eta gizonak era berean agertzea da, emakumeak direnagatik kontuan hartuta, eta ez gizonekin duten erlazioagatik, edo haien jarduera edo erabakiengatik. “Jesús tiene una familia compuesta por: su esposa Marta, sus dos hijos, Begoña y Antonio” Jesús y Marta junto con su hija Begoña y su hijo Antonio componen una familia. a. Benetako generikoak erabiltzea Badira izen generiko errealak, femeninoak nahiz maskulinoak; eta horiek bai aipatzen dituzten emakumeak eta gizonak batera. Arazoa “Helburua da konpontzeko era praktikoa da. Hona hemen hitz batzuk: persona, gente, emakumeak direnagatik población, niñez, profesorado, ser humano, funcionariado,.......... tratatzea, eta ez gizonekin duten Los niños deben dormir 10 horas. erlazioagatik” En la infancia se debe dormir 10 horas. Los vascos son conocidos por ... El pueblo vasco es conocido por... Los alumnos se dirigirán al director. El alumnado se dirigirá a la dirección. Los funcionarios en situación de excedencia. El funcionariado en situación de excedencia. Los alaveses pueden acceder gratis al servicio de Internet. La población alavesa puede acceder gratis al servicio de Internet. b. Kasu bakoitzari dagokion moduan, bi genero gramatikalak erabiltzea: forma bikoitzak Hori konpontzeko, bi genero gramatikalak erabiliko ditugu errepikapenaren beldurrik gabe; izan ere, “rosa” edo “margarita” esatea errepikatzea ez den bezala (nahiz eta biak loreak izan), hombre hitzak ez ditu emakumeak barne hartzen eta ez ditu haiek ordezkatzen. Errealitate desberdinak dira eta halaxe aipatu behar dira. Los trabajadores. Los y las trabajadoras. Los padres de los alumnos. Los padres y las madres del alumnado. Los niños que deseen participar. Las niñas y niños que deseen participar. Los usuarios del transporte público. 95


Las y los usuarios del transporte público. Zer gertatzen da artikuluen, substantiboen eta adjektiboen arteko generokonkordantzia gramatikalarekin? Proposamena da konkordantzia azkeneko artikuluarekin edo substantiboarekin egitea. Los nuevos creadores vascos. Los y las nuevas creadoras vascas. Javier y Ana están dormidos. Ana y Javier están dormidos, ó bien Jabier y Ana están dormidas.

Proposamenak (I) 1. Benetako generikoak Niños..........Infancia

Vascos......Pueblo vasco

Persona, gente, población, niñez, profesorado, ser humano, funcionariado,..........

2. Forma bikoitzak • Los y las trabajadoras

• Las niñas y niños

• Los padres y las madres

• Las y los usuarios

c. Izen abstraktuen erabilera “asesoría”,“tutoría”,“dirección”,“jefatura”,“titulación”,“licenciatura, “abogacía”, “judicatura”... Se necesitan titulados superiores en química. Se necesita personal con titulación superior (licenciatura) en química. Si necesita invertir venga a consultar con nuestro asesor. Si necesita invertir, venga a nuestro servicio de asesoría. d. Aditzen forma pertsonalak eta izenordainak erabiltzea El hombre necesita descansar. El ser humano necesita descansar. Se recuerda a los usuarios de taxi que soliciten factura. Recomendamos se solicite factura de los servicios de taxi. Cuando uno lee las noticias. 96

“Kontua ez da formulak eta alternatibak arau matematikoak bailiran bilatzea soilik. Hizkuntza oker erabiltzen dugula jabetzen garenean baino ez dugu lortuko hizkuntza aldatzea”


Cuando alguien lee las noticias. Al leer las noticias. Cuando lees las noticias. Los que están...aquí saben... Quienes están aquí saben.. El excedente forzoso tendrá derecho a... Quien se encuentre en excedencia forzosa tendrá derecho a...

Proposamenak (II) 3. Izen abstraktuak Asesoría, dirección, titulación, abogacía,..... Ad.: Nuestro asesor......Nuestro servicio de asesoría Se necesitan titulados....Personal con titulación

4. Forma pertsonalak, aditzak eta izenordainak • El hombre......El ser humano....... • Cuando uno lee....Cuando alguien lee....Al leer..... • Los que están....Quienes están....... • El excedente forzoso...Quien se encuentre en.....

e. Barrak erabiltzea (las/os, nuestro/a...) Administrazioko dokumentuen kasuan (galdetegiak, fitxak, eskaeraorriak...) baliagarria dela dirudi, beste formula egokiagorik ez dugunean edo dokumentuan lekurik ez dugunean. Barrak oso konponbide ona izan ziren hizkuntza ikuspuntu honetatik berrikusten hasi zirenean (70.eko hamarkadaren amaieran). Hala ere, ez da oso gomendagarria, oro har; izan ere, testua ez da oso irakurterraza eta gaztelaniak baditu beste baliabide egokiagoak.

f. A bilduaren (@) erabilera @ (a bildua) ez da zeinu linguistikoa. Itxuraz, hizkuntza idatziaren arazoa konpontzen du, baina ahozkoarena ez. Azken baliabide gisa balio dezake, baina gaztelaniak dituen bestelako baliabideen ostean. g. Hainbat aukeraren konbinaketa 97


Adibideak: Un puñado de destacados escritores, filósofos, historiadores, psiquiatras y humanistas reflexionan sobre la realidad de los vascos. Destacadas personalidades del mundo de la cultura, de la historia, de la psiquiatría y “Gogoan izan las humanidades reflexionan sobre la realidad de los vascos y las vascas (población hizkuntzaren zeregin vasca, realidad vasca...). Las estrellas de la programación se editan desde un pequeño estudio nagusia komunikazioa dela. donde los periodistas, los técnicos y el director trabajan. Komunikazio hori hobea Las estrellas de la programación se editan desde un pequeño estudio donde izango da azaldu nahi un grupo de profesionales del periodismo, de la técnica y la dirección (y el director o la dugun errealitatea egoki directora, si conocemos su sexo). azaltzen duen heinean, gainerakoa, sarritan, aitzakiak baino ez dira”

Proposamenak (III) 5. Barrak : Las/os, nuestro/a 6. A bildua @. 7. Hainbat konbinazio. Adibideak: Destacados escritores,.....sobre la realidad de los vascos Destacadas personalidades de........sobre la realidad de los vascos y las vascas (población vasca, realidad vasca,...)

b. Euskarari dagokionez 1. Androzentristarik ez

98


Zorionez, euskaraz generorik ez dugula-eta, ez dugu auzo-hizkuntzek beste arazorik erabilera androzentristaren auzian. Hala ere, komenigarria da hainbat ohitura saihestea, gizonezkoek eta emakumezkoek agerpenmaila berbera izan dezaten. a. Gizon/gizaki/giza Gizon, gizaseme eta gizonezko hitzak gizonezkoentzako bakarrik erabili; eta gizaki, aldiz, gizonak zein emakumeak izendatzeko edo generiko gisa. Giza errotik sortutakoek (gizarte, giza talde...) ez dute gizon hitzak duen konnotaziorik. Bietarako erabil daitezke, beraz. Hitz elkartuetako bigarren osagaia gizon denean (legegizona, itsasgizona...), -ari atzizkiaz balia gaitezke lanbidea adierazteko (legelaria). Beste kasuren batean langile izan daiteke bide egokia (itsaslangilea).

“Eta gainera, hizkuntzaren erabilera egokiaz konturatuko gara gure adierazmoduan b. Hitz-elkarketa aldaketak egiteko ahaleginak egiten Emakumeren bat tartean badago, euskarak berezkoa duen joerari eutsi ditugun neurrian� behar diogu: aita-amak, senar-emazteak, seme-alabak...

Proposamenak (IV)

66

1. Gizon/gizaki/giza Aita-amak, senar-emazteak, seme-alabak

2. Hitz-elkarketa

Zuzendari Jaun-andre Alkate

3. Jaunen nagusitasuna 3. -sa atzizkia

Artxidukesa, Abadesa

4. Hitanoa

c. Jaunen nagusitasuna Batzuetan, gure mezua nori helarazi nahi diogun oso ondo jakin ez, eta ohituraren ohituraz edo gaztelaniaren eraginez edota androzentrismoak bultzatuta, jauna hitza aukeratzen dugu. Hori horrela, idazki askoren 99


goiburuan zuzendari, sailburu, alkate... jauna formula erabiltzen dugu, kargu horiek maiz emakumeek betetzen dituzten arren. Gogoan izan euskaraz jaun-andre bokatiboa badugula. d. -sa atzizkia Atzizki hori daramaten hitz gehienak berriak dira eta asko eta asko maileguak (artxidukesa, abadesa...). Atzizki hori zubereraz dago bizirik (artzaintsa, laborarisa, jainkosa, alarguntsa...). Mendebaldean, kargu jakin bat duenaren andrea aipatzeko erabili izan da (alkatesa). Euskara baturako mugatu egin beharko litzateke atzizki horren erabilpena. Zenbaitetan, izen propioak berak emango digu sexuaren berri (Alicia Alonso dantzaria). Beste batzuetan, testuinguruak argibiderik ematen ez digulako-edo, mugatu beharrean izango gara, eta, horretarako, izen arruntetara jo (emakume alarguna, neska dantzaria...). e. Hitanoa Erabiltzekotan, gogoan izan behar dugu hitanoak sexua markatzen duela eta, beraz, kontu handiz erabili behar dugula inor ez baztertzeko. Hortaz, ez inoiz erabili talde bati zuzendutako mezuan, baldin eta talde horretan gizonak bakarrik ala emakumeak bakarrik dauden seguru ez badakigu. f. Kontuz beste muturrera pasatzearekin Erdarazko testuak euskaratzerakoan arazo bat edo beste izan dezakegu, hizkera sexista saihesteko perifrasi bat topatzen dugunean. Kontua da, lantzean behin, perifrasi horiek beharrik gabe gordetzen ditugula jatorrizko testuari atxikiegi jokatzen dugulako. Esaterako: Triptikoa populazio erretzailearentzat eginda dago. Testu honetan oso gauza bitxia ikus dezakegu: jatorrizko testua gaztelaniazkoa zen, eta, bertan, hizkera sexista saihesteko perifrasi bat egin zuten (los fumadores-la poblaciĂłn fumadora). Testua euskaratzean perifrasia gorde egin da, euskaraz horrelakoen beharrik ez dugula ahaztuta: “Triptikoa erretzaileentzat eginda dagoâ€? 2. Sexistarik ez

100


Hori lortzeko ez dago formula magikorik. Aztertu behar dugu gure pentsamoldearen mugak non dauden, eta muga horiek zer-nolako eragina duten hizkuntzaren baitan. Edozein modutan ere, kontuan izan behar ditugu, eta bete, zenbait puntu: a. Pertsonari dagozkion balioak, trebetasunak eta gaitasunak aipatzea, pertsona hori sexu batekoa zein bestekoa izan Adibidez, zientzialarien bilera batean gizon baten profesionaltasuna aipatzen bada, ezaugarri horixe bera aipatuko da emakume baten kasuan, eta ez bere edertasuna edo jatortasuna, askotan egiten denez. b.

Gizonei eta emakumeei tratu berbera ematea

Adibidez: jauna, andrea, eta euren izen edota abizenak (berdin kasu bietan). Hizkuntzaren eta pentsamoldearen artean dagoen erlazio estua dela-eta, gure hizkera aldatuko dugu gaizki erabiltzen ari garela konturatzen garen neurrian. Eta gainera, horretaz konturatuko gara gure adierazmoduan aldaketak egiteko ahaleginak egiten ditugun neurrian.

101


Bibliografia - MENDIVE P. (2003). Comunicación oral. Técnicas para hablar en público. Gasteiz. - BRAVO RAMOS J. L. (2000). Técnicas de apoyo a la Comunicación oral. Madril. - CARNEGIE D. (1976) Como hablar bien en público. Bartzelona: Edhasa. - CARNEGIE D. (2003) El camino rápido y fácil para hablar eficazmente. Bartzelona: Edhasa. - F. VERDERBER R. (2000) Comunicación oral efectiva. Madril. International Thomson-Paraninfo. - VALENTI J. (1983) Aprenda a hablar en público. Bartzelona: Grijalbo. - MERAYO A. (2005) Curso práctico de técnicas de comunicación oral. Madril. Tecnos. - STUDER J. (2003) Oratoria. El arte de hablar, disertar, convencer. Madril. El Drac. - URCOLA J. L. (2003). Como hablar en público y realizar presentaciones profesionales. Madril. ESIC. - ESCARPANTER J. (1996). Señoras y señores: El arte de hablar en público. Madril. Playor. - MORALES C. J. (2002). Guía para hablar en público. Madril. Alianza - MORGAN N. (2003). Conquistando a la audiencia. Bartzelona: Deusto. - BALLENATO G. (2006). Hablar en público. Arte y técnica de la oratoria. Madril. Pirámide. - F. VERDERBER R. y S. VERDERBER K. (2005). Comunícate. Madril. International Thomson-Paraninfo. - PUCHOL L. (1997) Hablar en público. Madril. Díaz de Santos. - RUBIO A. (2004) Cómo ser un buen orador. Bartzelona: Gestión 2000. - STUDER J.(1999) Guía práctica de oratoria. Madril. El Drac. - VALLEJO-NÁGERA J. A. (1990) Aprender a hablar en público hoy. Bartzelona: Planeta.

101


- JANNER G (1999). Cómo hablar en público. Bilbo: Deusto. - GARCÍA CARBONELL R. (2001) Todos pueden hablar bien en público. Madril. Edaf. - CANO I. (2006). El Don de la Palabra. Hablar para convencer. Madril. International Thomson-Paraninfo. - COUTO M. (2002) Cómo hablar bien en público. Bartzelona: Gestión 2000. - FDEZ. DE LA TORRIENTE G. (1993) Hablar correctamente en público. Madril. Playor. - GARCÍA RAMÍREZ J. (2004) Estrategia de oratoria práctica para abogados. Madril. Colex. - DÍAZ SOSSA G (2004). Así se habla en público. St. Petersburg: MercadeoGlobal.com - RUIZ ORBEGOSO M. A. (2003) Sugerencias para aprender a exponer en público. LibrosEnRed.com - EMAKUNDE-INSTITUTO VASCO DE LA MUJER. (1998) El lenguaje más que palabras. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako proposamenak. Gasteiz.

102


MANU MARAÑÓN URIARTE • • • • • • • •

Zuzenbidean lizentziatua. Deustuko Unibertsitatea. 1983.urtea. Euskal Gaitasun Agiria (EGA). 1983. urtea. Masterra irrati eta telebistarako komunikatzaileen hezkuntzan.Euskal Herriko Unibertsitatea-Euskal Telebista. (EHU-EITB). 500 ordu. 1994.urtea. Bizkaiko EHNE nekazari sindikatuaren arduradun teknikoa 1983etik 1990ra. Euskal Herriko EHNE nekazari sindikatuaren koordinatzaile 1990etik 2002ra. Lantalde teknikoaren arduraduna. EHNEren bozeramaile eta arduradun komunikabideen aurrean: prentsa idatzia,irrati eta telebista.90etik 97ra. EHNEren Komunikabieekiko harremanen arduradun ,97tik 2002ra.. Birziklaketa komunikazioaren hezkuntza eta kontsultoritzan maisu den Pedro Mª Mendibe Sarasibarren laguntzaile gisa. 2003. urtea.

2004ko Urtarriletik ahozko komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikei buruzko ikastaroak ematen ari da Tefs. 650-470251 y 94-6202455 m.maranon@euskalnet.net

103

jendaurrean berba egitea  

Manu Marañon