Issuu on Google+

Kontaktua Laguntza • Mapa • Erabilerraztasuna • Egoitza elektronikoa • eu • es • Hezkuntza • Kultura • Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak • Hiztegiak Hemen zaude: 1. Hasiera • •

2. 3. Lur 4. 5. Entziklopedia tematikoa 6. 7. Aurkibidea

Euskal Herria • Artea • Atlas historikoa • Euskara eta Euskal literatura • Geografia • Historia Gai Unibertsalak • Artea • Fisika-Kimika • Geografia • Gizarte zientziak • Historia • Natur zientziak • Literatura • Matematika

Atlas Historikoa»Atlas Historikoa Lehen industrializazioa eta kapitalismoaren garapena


Euskal Herriaren modernizazio ekonomikoak gaur egungotzat eman daitekeen aldiaren hasiera izan ziren bi iraultzetan (politikoa eta ekonomikoa) ditu erroak. Frantziako iraultza politikoak gizarte burgesaren garapenaren oinarri izango ziren ideiak eta formak ezarri zituen: liberalismoa eta estatu eredu berri bat, nazioestatua, eraikitzeko beharra. Ingalaterrako industria iraultzak kapitalismoaren garapena eta industria gizarte berria sortu zituen. Bi prozesu horien bateratzeak Europako eta Ameriketako errealitatea aldatu zuten XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendean zehar, eta azken bi mendeetan, mundu osora zabaldu zen geroz eta gehiago. Historiaren dinamika horren baitan gauzatu ziren bai Espainiako nazio-estatuaren eta nazio merkatuaren sortzea nola Euskal Herriaren industrializazioa ere. Beraz, euskal industrializazioa nahiz gizarte kapitalistaren bilakaera aztertzeko errealitate horiek hartu behar ditugu abiapuntutzat.Hala eta guztiz ere, euskal ekonomia garapenaren gaur egungo historia ere, euskal historiaren enbor beretik sortua da. Modernitatearekin garapen hori sustatuko zuten hainbat faktore sortu eta sendotu ziren, garapen horren aurrebaldintza zirenak, besteak beste: giza faktorea, alegia, burgesia merkataria; enpresa gizon eta lan esku kualifikatua; altzairugintza tradizionalean edo ontzi eraikuntza alorrean, esaterako, itsasgizon adituak, kapitainak eta gidariak besteak beste; armaginak, eskulangileak eta beste; XVIII eta XIX. mendeetan metaturiko kapitalak; merkatari burgesiaren ezagutza edo esperientzia kapitalismoaren teknika eta nondik norakoen gainean; Euskal Herriaren kokapen estrategikoa, IMeko Europaren eta Iberiar Penintsularen arteko lotura gunea; eta gainera, altzairugintza modernoarentzat balio handiko lehengai ugaritasuna, burdin mea. Euskal Herriaren industrializazioa, eta kapitalismoa 1841 eta 1872 urteen artean hasi ziren. Lehen Gerra Karlista liberalen garaipenarekin amaitu zen, eta euskal lurraldeak Espainiako estatu berriaren erakunde sisteman integratu ziren. Halaber, aduanak Euskal Herri barnetik kostara eraman ziren. Gertaera horiekin eman zitzaion hasiera kapitalismoaren garapenerako oinarriak ezarri ziren lehen etapari. Altzairugintza modernoak, paper eta ohial industriak, burdin mearen ustiaketa modernoak, ontzigintzak, banka eta finantza sistemak, arma industriak eta metalurgiak, eta tren sareak, urte horietan izan zuten jatorria. XX. mendeko euskal ekonomiaren enpresa asko, eta erakusgarrienak, epe horretan sortu ziren, edo epe horretan dituzte beren erroak: Nuestra Se単ora del Carmen de Baracaldo


altzairugintza enpresaren inguruan sortuko da 1880. urte aldera Sestaon eta Barakaldon Espainiako altzairugintza modernoa, eta AHV 1901.. rtean. Egungo BBVren oinarriak jarri zituena 1857. urtean sorturiko Banco de Bilbao izango da. Gipuzkoako papergintza enpresak, joan den mendearen erdialdera sortuak, beste zenbait bizkaitar eta espainiar enpresekin batu ziren Papelera Española SA emateko 1901. urtean.

EGILEA: Manuel González Portilla Gaur egungo Historian katedradun. Euskal Herriko Unibertsitatean Gaur egungo Historia Sailaren zuzendari. Zenbait liburu eman ditu argitara, ?Formación de la Sociedad capitalista en el País Vasco 1876-1913? (2 ale,Donostia, 1982), besteak beste.

Bilboko itsasadarra euskal ekonomiaren muina 1841-1872 urteen artean hasi zen industrializazioaren eta kapitalismoaren bidea. Euskal burgesiak jakingo du probetxurik ateratzen altzairua zuzenean lortzeko Bessemer asmakuntzari eta Britainia Handiko altzairugintzak eta Europa kontinente aldekoak Bessemer altzairua ekoizteko behar zuten hemati mearen eskariaren hazkuntzak sortu zuten koiuntura historikoari. Gisa horretako mea ugari baitzen Bilboko antiklinalean, Triano-Somorrostroko meatzeetan bereziki. Britainiako eta Europako altzairugintzak (belgikarrak, frantsesak eta alemaniarrak) zituen hemati mea beharrek Bizkaiko mea arroa eremu aberats bilakatu zuen; bertatik altzairu industrietarako behar ziren meak atera zitezkeen eta baita beren ustiakuntzetik mozkin handiak ere. Bizkaitar meatzeek zituzten abantailak eta erraztasunak, mearen kalitateak eta aberastasunak ?erraz ustiatu (harrobietan) eta esportatu (portutik gertu) baitzitezkeen?, eskulan kostu merkeak zirela medio zituen mea ateratzeko kostu apalak eta lortu zitezkeen mozkin handiak atzerriko zein bertako inbertsioa erakarrizuten mea arro horretara. Europako kapitala, ingelesa batik bat, 1870 hasierarako prest da aipaturiko arro hori ustiatzeko, horretarako propio mea elkarteak sortuz ala altzairu elkarteen mendeko enpresak sortuz edota euskal inbertsoreekin elkarlanean arituz. 1870. urtean The Bilbao Priver and Cantabrian Railway C.L. sortzen da, 1871. urtean Luchana Mininy C. Urte horietan, ingeles, frantses, belgikar eta alemaniar altzairu enpresek, Ibarra y Cía. ekonomia taldearekin batera familia horrenak ziren meatzeak ustiatzeko bi meatzaritza konpainia sortu zituzten: Orcorena Iron Ore C.L. ingelesa 1873an eta Société Franco-Belge des mines de Somorrostro 1876an. Mota horretako elkarteekin batera aritu ziren mea espekulazioa helburu zuten zenbait enpresa eta euskal mea enpresagizon gutxi batzuk ere, Ibarra, Chávarri, Durañona, Gandarias, LezamaLeguizamón, Sota y Aznar, eta Martínez de las Rivas, besteak beste.


1860 ondoko hamarraldiko azken urteetarako nabarmen hazi ziren bizkaitar mearen ustiakuntza eta esportazioa. Karlistaldiak gelditu egin zituen, baina 1876.. rterako, indarrez berrekin zitzaion jarduerari. Urte horretatik aurrera, eta mende amaiera aldea arte, mea ekoizpena eta esportazioa etengabe hazi zen. 1876rako 432.000 tona mea ekoizten ziren, 2.684.000 1880an, 4.692.000 1887an eta 6.500.000 1899an. 1876 eta 1900 artean, mearen %90 esportatu egiten zen. Esportazio horren %70 Ingalaterrara bidaltzen zen. Urte horietan mea eremu horrek bizi izan zuen ustiakuntza handia eta onenak eta ustiatzen errazenak ziren kotoen desagertzeak azaltzen dute meatzaritzaren beherakada. Hala, ekoizpenak beherantz egin zuen eta mozkinak urritu egin ziren. XX. mendeko bigarren hamarraldian areagotu egingo da joera hori. Oso mozkin handiak izan zituen sektore honek. Irabazi horiek, historiako lehenxeagoko alditik, beste sektoreetatik eta atzerritik zetozen beste hainbat kapitalekin batera Bizkaiko XIX. mendeko azken laurdeneko industria garapena finantziatuko dute. Meatzaritzak sortu zituen mozkinak aztertzeko, zenbait enpresenak aipatuko dira adibide gisa. Sota eta Aznar-en Compaùía minera de Setaresek 1886an sortu zenetik 1907 artean, jabeen artean jarritako kapitalaren halako 55 banatu zuten irabazi edo dibidendotan. 1896 eta 1913 bitartean (18 urte), elkartearen kapital sozialaren parekoak edo handiagoak ziren urte bakoitzeko dibidendoak, kapitalaren %100etik %235 bitartekoak. Consett konpainiak 1884 eta 1889 bitartean kapitalaren %32,5 eta %42,5 arteko dibidendoak banatu zituen; Orcorena konpainian berriz, dibidendoak %40tik gorakoak izan ziren 1889. urtea arte. Franco-Belgak XIX. mendearen azken bi hamarraldien urte urrienetako batean, 1893an, kapital sozialaren %73 adinako irabaziak izan zituen. Mozkin horiek, esan bezala, herrialde horren industria garatzen lagundu zuten.

Merkataritzako ontzigintzaren hedatzea Euskal itsasketa tradizioa eta industria iraultza hasierarako merkataritzarako ontzigintza bat izatea izan ziren egungo bilbotar merkataritza ontzigintzaren hasierako onarri nagusiak. XIX. mendearen azken bi hamarraldietan bilbotar merkataritzarako itsasketaren hazkuntza sustatu zuen faktorea, Bilbo eta Ingalaterra artean joan-etorriko bideetan garraiatzen zen burdin mea eta lingotezko edo Ingalaterratiko ikatzezko karga kontratazio handia izan zen. Bilbon matrikulaturiko ontzi merkanteek 1882an 65.775 tona garraiatzen zituzten; 1900ean berriz 305.000 tona. Urte horretan, Espainian matrikulaturiko ontzien %53a Bilbon matrikulatua zen. Meatzaritza burgesiaren hainbat izen ospetsu aurki daitezke ontzigintza enpresarien artean: Sota y Aznar, Gandarias y DuraĂąona, MartĂ­nez de las Rivas, eta Ibarratarrak, besteak beste.


Egungo altzairugintzaren sorkuntza Euskal industria iraultzaren beste sail nagusietako bat altzairugintza izan zen. Kokagune batean, Bilboko itsasadarrean, eta garai batean, 1870 eta 1880 ondoko hamarraldietan, batera gertatu ziren hainbat faktore (burdin mea, teknologia egokia, eta ekoizturiko burdinarentzat kanpoko eta barneko merkatua izateak), itsasadarraren ezker aldean euskal eta espainiar altzairugintzaren sendotzea sustatu zuten. 1879 eta 1882 bitartean Espainiako hiru altzairu fabrika handienak sortu eta eraikitzen hasi ziren: San Francisco de Mudela, 1880. urtean lanean hasi zena, eta La Vizcaya eta Altos Hornos de Bilbao (AHB), 1882. urtean sortuak azken biok. Lehenengo biak Sestaon eraiki ziren eta AHB Barakaldon. Hiru enpresa horiek teknologia aurreratua zuten, teknologia ingelesa eta belgikarra; horrek eragin handia izango zuen handik aurrerakoan Espainiaren eta Euskal Herriaren garapenean. Espainiar altzairugintzaren ekoizpen ahalmena nabarmenki handitu zen une hartatik. Aldaketa sakon horiekin batera produktibitatea ere arras handitu zen. 1876- 80 eta 188690 bost urteko aldien artean lan faktorearen produktibitatea %140ean handitu zen. Altzairu industriaren nagusitasuna Asturiastik Bizkaira aldatuko zen. Altzairu industriaren hedakuntzarekin batera Gipuzkoan eta Bizkaian metalgintza, ontzigintza eta eraldaketa industria berriak sortu ziren; halaber, zerbitzu sektorea indar handia hartuz joan zen, finantza eta aseguru sistema sendoan, merkantzia itsasketa eremu zabalean eta eskualde trenbide zabal batean oinarriturik. Bilbotar burgesia, Banco de Vizcaya-ren laguntzarekin, Espainiako elektrizitate sektorearen sustatzaile nagusia izan zen, bereziki, Hidroeléctrica Ibérica, Electra de Lima, Electra de Viesgos, Electra Madrid, Unión Eléctrica Vizcaina, Hidroeléctrica española, eta Eléctrica de Cartagena enpresetan, besteak beste.

Euskal Herria: gizarte industriala Industria eta ekonomia dinamika hori Euskal Herria industria eskualde bihurtuz joan zen; metalgintza sakon errotu zen bertan. 1910. urterako, industrian ziharduen biztanleria aktiboa nekazaritzan ziharduen biztanleria baino handiagoa zen, eta industriako eta zerbitzuetako sektoreen artean biztanleria aktiboaren %65ari ematen zitzaion enplegua. 1930. urterako lehenengo bien batura Euskal Herriko biztanle aktiboen %74 zen.Kostaldeko bi euskal probintziek bizi izan zuten ekonomia dinamismo handiaren adierazgarri diren beste datu batzuk elkarte anonimoen


sorkuntzari dagozkionak dira, horixe baita ekonomia bilakaeraren enpresa tresnarik modernoena. 1922rako, Euskal Herrian zen Espainiako elkarte anonimoen kapital nominalaren ia laurdena. Euskal banka aurrerakuntza faktore bilakatu zen. Enpresa negozio gisa euskal banka banku zorrotza izan zen, gutxi espekulatu zuena izan zen, ez Kataluniakoa bezala, porrot egin baitzuen, edo Madrilgoa bezala, gobernuaren zerbitzuko banku gisa funtzionatu baitzuen. 1922rako euskal bankaren kapital soziala Espainiako bankaren kapitalaren %30 zen; erreserbak, ordea, banku nazionalaren %50 ziren. Espainiako bankan gorderiko baloreen artean euskal bankarenak ziren industria baloreen %37a eta publikoen %41a. Datu horiek guztiek, azkenazkenean, ez dute Euskal Herriak gerra zibilaren aurretik bizi izan zuen modernizazio ekonomiko maila handia azpimarratu baino egiten.

Gerra ondoko industrializazioa eta ekonomia hazkundea Gerra zibila amaitu ondoren, II. Mundu Gerraren hasierarekin eta Espainiak bizi duen bakartasunarekin, euskal industriak eta ekonomiak egoera berri bati aurre egin beharko dio, bereziki bakartasunari eta egoera hark sortzen zituen behar berriei erantzun beharko die: berreraikuntza, ejerzitoaren eskariak eta inportazioen ordaintzea. Euskal industria egituraren ezaugarriak direla eta, berreraikuntza prozesuetatik sorturiko eskaintza, azpiegiturak, material higigarria, ontziak eta hondaturiko ekipamendu ondasunak, industria horren onerako izango dira. Altzairu-metalgintza industriek hazkunde aldia bizi izan zuten; horren adierazgarri da metalgintza sektorean lan egiten zuen eskulanaren bilakaera: 1940 urtean bi probintzia industrialetan (Bizkaia eta Gipuzkoa) 52.257 langile, 1950ean 92.180 langile, eta 120.962 langile 1956an. Urte eta probintzia horietan berorietan, industriako langile biztanleria 109.152tik 219.481ra eta 258.272ra pasa zen. Beraz, Espainiako eskualde guztien artean Euskal Herrian eta Madrilen hazi zen soilik BPG, katalanak eta espainiarrak beherantz egiten zuen artean. Euskal BPG 1930ean 27.600 milioi pezeta konstante (1964ko pezetetan) izatetik 1950ean 35.400 milioi izatera hazi zen; Katalunian eta Espainian berriz, urte horietan, 110.000 milioi pezetatik 90.600 pezetara, eta 511.000 milioi pezetatik 496.000 milioi pezetara urritu zen. Euskal BPGk hazten jarraitu zuen hurrengo hamarraldietan. Esanguratsuagoa da, ordea, BPG nazionalean zuen partea nola 1930eko %5,4tik 1950eko %7,1era eta 1960eko %7,5era pasa zen, aldi berean, Kataluniarena, lehenengo urteko %21,4tik %18,3 eta %18,7ra txikitu zelarik 1950. eta 1960. urteetan. Ekonomia hazkunde hori bigarren euskal industrializazioak ekarri zuen. Euskal produkzio egituraren polarizazioa areagotu zuen bigarren industrializazio horrek, bigarren sektoreak ekonomian zuen pisua handitu zuen. Industriaren pisua 1940an euskal BPGren %47 izatetik 1960rako %56 izatera aldatu zen, lehen sektoreak (%15etik


%9ra) eta hirugarren sektoreak (%38tik %35era) beherantz egin zutelarik. Frankismo garaian beraz, 1940tik 1960 artean, Euskal Herriko industrializazioak hazten jarraitu zuen, gero eta gehiago metalgintzako industriara mugatuz. Ekonomia hazkunde hori per capita errentan ere nabarmentzen zen; hala, Euskal Herria, espainiar eskualdeen buruan zen.

Burtsa, gerra ondoko urteetan Merkatu beltzetik ateratako diru ?erraza? burtsan sartu zen, eta horrek burtsaren gorakada ekarri zuen, kontratazio bolumenarengatik eta kotizazioen gorakadagatik. 1931 eta 1936 arteko errepublika aldian Bilboko Burtsak 1.116,7 milioi pezetako diru bolumena mugitzen zuen; gerra ondoren berriz, 1941 eta 1946 bitartean 4.570,9 milioi. 1946. urtean burutu ziren kontratazioak (1.012,9 milioi) 1931-1936 aldian egindako guztiak batera adina ziren. Garai horretako txostenek 1942. urtean ziotenez ?bizkaitar finantza bilakaeraren eragilea, bilbotar banka izan da?, banka horrek ?Espainia osoan zehar sukursalak ezarriz? jakin baitu ?nazio aurrezkitik sorturiko dirutza erabilgarria nazioaren onerako bideratzen, bereziki Estatuaren zorrari (enprestitoei) aurre eginez, eta enpresa berriak eraginkortasun handiz finantziatuz?. Nabarmen handitu ziren bilbotar bankaren irabaziak 1934ko 23,3 milioi pezetatik 1943ko 65,5 milioietara, eta 1947ko 124,4 milioietatik 1953ko 247,9 milioietara.

Ekonomia politikaren ondorioak Merkatu bikoitza, ofiziala eta beltza, izateak desegituratu egin zuen nazio merkatua salgaiei dagokienez, eta prezio alde handiak izan ziren eremu ekoizleen eta inportatzaileen artean; alde horiek zerikusi gehiago zuten Errejimen Zaharrarekin gizarte kapitalista batekin baino. Bestetik lan merkatuan Estatuak inposatu zuen homogeneotasunerantz jo zen. Merkatu bikoitz horretako prezio egitura berriak errenta nazionalaren banaketa berria sortu zuen. Gerra ondoko 1940ko hamarraldian, nekazari burgesiak eta burgesia espekulatzaileak, merkatu beltzeko salerosketekin harremana zutenak, gizartearen gailurrean ziren artean, alokairuaren truke lan egiten zuten langileek, herri mailako gizarte klaseek, erosmen ahalmena izugarri galdu zuten. Ogiaren prezioa merkatu ofizialean %409 eta beltzean %3.172 hazi bazen 1936 eta 1947 bitartean, altzairu industriako peoiaren soldata ez zen %60an baino hazi. Soldaten zurruntasun hori administrazioaren eskuhartze politikaren isla baizik ez da.


Azken finean, nazio errentaren polarizazio sakon bat gertatu zen.

Gosea eta lan errendimenduan beherakada Oinarrizko elikagaien urritasun latza, merkatu ofizialean nahiz beltzean izan zen prezioen gorakada eta gose mailaraino beheratu ziren soldata errealen jaitsiera, horra lan faktorearen errendimenduaren beherakada azaltzen duten faktore nagusiak. Garai horretako enpresa aldeko iturriek zioten lan errendimendua ?garai normaletan izaten dena baino apalagoa dela oro har. Beheratuz jarraitzeko joera du?. Txostenak dioenez lanaren errendimenduaren beherakadaren faktoreak ?bi dira batez ere: behar besteko prestamena duen langile gutxi izatea eta elikadura desegokiak langilearengan sorturiko egoera fisiko tamalgarria?. Beherakada hori handiagoa izan zen ekoizpen prozesuak lan fisiko handiagoa eskatzen zuen enpresetan. Errealitate hori enpresek berek aztertu zuten, horiek ziotenez ?eskulanaren errendimendua lanak eskatzen duen ahalegin fisikoaren alderantzizko proportzioan aldatzen da, eta horrek frogatzen du, errendimendu desegokia ezin zaiola egotzi ganora faltari edo gogo txarrari?. Lan gogorrenetan ?indar jardun handia eskatzen duten lanetan, errendimendua lanean %50ean txikitu da garai normaletakoaren aldean?. Normala den bezala, 1936-1942 bitartean merkatu ofizialean erosketa ahalmenaren %56a eta merkatu beltzean %81a galdu zuten soldatekin ezinbestekoa zen lan eskuaren errendimenduak beherantz egitea eta behar zen indarraren alderantziz izatea.Hartzen ziren kaloria kopurua bizirik irauteko behar zen mailara jaitsi zen. Gerra aurreko pertsona bakoitzeko eguneko anoak 2.500 kaloria zituen, gerra ondorengoak berriz 1.900. Anoa errazionamentuaren bidez, 1943ko urtarrilean, 1.431 kaloria baino ez ziren ematen, gerra ondoko anoarekin alderatuz %24,6ko defizita dena eta gerra aurreko anoarekin alderatuz, berriz, %42,75. Merkatu ofizialean 1.431 kaloria horiengatik ordaintzen zen zenbatekoa, elikagaietan familiek egiten zuten gastuaren %57,8a zen, eta gainontzeko kaloriak lortzeko ezkutuko merkatura edo merkatu beltzera jo behar izaten zuten, hartan familia gastu horren %42,2 eginez (469 kaloria soilik lortzeko). Laburbilduz, ezin zitekeen izan egoera latzagorik langileriarentzat. 1936-1942 bitartean Bilboko peoi baten soldata nominala %19an hazi bazen, pezetaren erosketa ahalmena Espainian, bizitzaren kostuaren maila orokorrarekin kalkulatuz, 1936ko pezeta batetik 0,28 pezetara murriztu zen 1941eko abendurako. Azken batean, laburbilduz, Espainiako Merkataritza Ganbaren Kontseilu Nagusiak, 1942. urteko egoera ekonomikoaz idatziriko txosten batean ?oso gordean edukitzekotzat ematen zen? ederki ondo adierazten duen bezala, ?soldaten hazkundearen eta bizitza kostuaren hazkundearen abiadura desberdinen artean den proportzio ezak geroz eta defizit handiagoa sortzen du familien aurrekontuetan, eta defizit hori, derrigorrez, pertsonaren erreserba organikoak eta, daudenean, ekonomikoak agortuz berdintzen da; edo bestela, legez kanpokoak eta aitorezinak diren jardueretara joaz sarritan, gauza horiek ordea, beti dira langilearen kalterako haren ongizate fisikoa galarazten baitute eta haren moraltasuna hondatzen?.


Euskal industrializazioa 8-VI-1841 29-X-1841Sociedad Santa Ana de Bolueta sortzea. Barnealdeko aduanak kostara eramatea eta Euskal Herria Espainiako merkatu nazionalera batzea ezarri zuen dekretua.1848 Santa Ana de Boluetako egur ikatzez hornitzen zen lehen labe garaia hasten1848 Espainiako Akzio Elkarteen Legea.1849 Espainiako estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen ekonomikoareneguneratzea onartzen da.1854 Ybarra y Cía. elkarteak Barakaldon Nuestra Señora del Carmen burdinolasortzen du.1855 Trenbideen legea.1856 Espainiako Bankua sortzen da.1856 Altzairua ekoizteko Bessemer konbertidoreak asmatzen dira; horiek fosfororik1857 Banco de Bilbao sortzen da.1859 Compañía de los Camino de Hierro del Norte de España sortzen da.1864 Bilbao-Miranda trenbidea irekitzen da.1865 Nuestra Señora del Carmen-en cok ikatzezko lehen labe garaia eraikitzen1877 Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren eguneratzea1879-II-28Gobernuaren eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hiru probintzietako Aldundien arteko lehen Kontzertu Ekonomikoa formalizatzen duen Errege Dekretua.1886 Bilboko Merkataritza Ganbara sortzen da.1887 Bigarren Kontzertu Ekonomikoa.1888 Astilleros del Nervión sortzen da.1890 Sota y Aznar ontziola sortzen da.1891 Zerga protekzionistak. Metalgintza fabriken hedapena.1894 Hirugarren Kontzertu Ekonomikoa1901 Banco de Vizcaya sortzen da.Hamaika fabrika elkartuz La Papelera Española sortzen da.1901 Altos Hornos de Vizcaya sortzen da.1906 Laugarren Kontzertu Ekonomikoa.1914 Lehen Mundu Gerra hasten da.1925 Bilbotar 7 bankuetatik hiru desagertzen dira: Crédito de la Unión Minera,Banco Vasco eta Banco Agrícola Comercial.1925 W. Chuchill-ek Erresuma Batuan urre patroia jarri zuen atzera indarreaneta libraren balioa jaso zen.1926 Bizkaia, Gipuzkoa eta Arbako Kontzertu Ekonomikoa onartu zen.1927 Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren eguneratzea1929 Wall Street-en porrota eta ?depresio handia?-ren hasiera.1931 II. Errepublika eratzen da.1936-VII-18 Gerra zibila hasten da.1939-V-14 Errazionamendu txartela ezartzen da, 12 urtez indarrean izango dena.1940-III-1 Madril, Bartzelona eta Bilboko Burtsa Ofizialak lanean hasten dira berriro.1941 Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren eguneratzeaonartu zen. 1942-X-16 Greba eta lock-out-a debekatzen dira. 1944 Bretoon-Woodseko konferentzia. Helburuak: ?pagamendu sistema multilateral bat ezartzeko elkarlanean aritzea?. Hortik sortu ziren Nazioarteko Diru Fondoa eta Berreraikitze eta Garapenerako Nazioarteko Bankua. 1947-V-1etik 6ra Bizkaia eta Gipuzkoako industrian greba orokorra. 1950 Enpresa Nacional de Siderurgia (Ensidesa) sortzen da. 1958 Espainia Nazioarteko Diru Fondora eta Munduko Bankura batzen da.


OECEan sartzeko konbenioa sinatzen da. 1959 Ekonomia Ordenatzeko Lege Dekretua edo Egonkortasun Plana.

Lege informazioa Š 2004 Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco


Industrializazioa