Page 1

C贸mic e ilustraci贸n. N煤mero14, mayo 2013


Editorial Gauden egoeran egonda ez dakigu aurten diru-laguntzarik jasoko dugun, baina espero dugu zerbait lortzea. Gure Babesleek adierazi digutenez kasurik onuragarrienean diru-laguntza murrizketak nabarmenak izango dira. Pasa den urtean ere -k gastu orokorretako batzuk beregan hartu behar izan zituen. Hau horrela izanda ere orainarte harpidedun egin zarenten Lagun eta Babesleekin dugun konpromezua beteko dugu, aurten egiteko gelditzen diren bi aleak burutuz. Tamalez harpidetzea bukatutzat ematen dugu beste laguntza bide egoki bat aurkitu arte. Era batera edo bestera proiektua aurrera eramaten lagundu eta babestu gaituzueneri eskerrak ematea nahi dizuegu. Askorentzat komunikazio bide, eskola edo eta plataforma izan da . Aurrera jarraituko dugu eboluzionatzen eta gure lana berriz planteatuko dugu. Guzti honen helburua marrazle profesioari garapen bideak irekitzea da. Sormenean bai eta kritikoki emateko asko dugula iruditzen zaigu. Bizitza guztia dedikatu diogu ogibide honi. Aspaldi utzi zion marrazle izateak aukera bat izateari, marrazleak gara! Hau argitzeko bertan duzue 14. alea! Aún no sabemos si este año contaremos con alguna subvención o no. Esperamos que la situación mejore y recibir alguna ayuda pronto. Nuestros Patrocinadores nos anuncian que en el mejor de los casos los recortes serán muy fuertes. El año pasado ya tuvo que hacerse cargo de parte de los costes. Pero esta vez la situación es mucho peor. Nuestro compromiso con nuestros Amigos y Padrinos Suscriptores sigue en pie. Por eso haciendo un gran esfuerzo va a tirar para a delante. Vamos a editar los dos números que nos quedan para cumplir con nuestros objetivos de este año. Lamentándolo mucho nos vemos obligados a cerrar la línea de suscripción. Aunque esperamos ofreceros alguna formula para apoyar el proyecto del año que viene. Valoramos enormemente el apoyo que hemos recibido de nuestros Patrocinadores y de todos los que de una u otra forma habéis colaborado en este proyecto. ha sido escuela, plataforma y canal de comunicación para muchos. Nosotros no pensamos desaparecer, seguiremos evolucionando, replanteando y cuestionándonos nuestro trabajo. Nuestro objetivo es seguir abriendo vías de desarrollo para la profesión de dibujante. Creemos que tenemos mucho que aportar tanto a nivel creativo como crítico. Hemos dedicado nuestra vida a esta profesión. Hace mucho que ser dibujante dejo de ser una opción, ¡es lo que somos!, y para que se note, ¡aquí tenéis el número 14! Cada texto, imagen e historieta es copyright©2013 de su autor. Pág 2 copyright©2013 Iron Belt Studios. Pág 52 fanart del personaje Mrs Marvel con copyright©2013 Marvel. Traducción editorial euskera: Peru Unamuno Imprime: Gertu. Tirada: 3000 ejemplares. D.L.: BI-2363-09. ISSN: 1889-9323. Director: José Carlos Torre.

www.rumbleeditorial.com Feedback


Nº14 01 Phrenan phrenan.deviantart.com 02 Diego Fernández Román romanilustracion@gmail.com

04 Dibujo: Manuel Díaz/Color: Carolina Bensler md_mdiaz@hotmail.com

05 Ion Ander Ramírez lughlongarm@gmail.com 06 Eduardo Urrutia eurretxeb@yahoo.es 07 María Toraño ionizando@hotmail.com 08 Mikel Begoña komikeri.wordpress.com 10 Cristina Larios tiempopo.com 13 Tatka guprus.livejournal.com 16 Roberto González inspectorholmez@yahoo.es 17 Guión: Alfonso Bueno/Dibujo: Misa Shine alfonsobueno77@gmail.com adieren@gmail.com

21 Miguel Berzosa miguelberz@yahoo.es 22 Eduardo Martínez-Pinna edupinna@hotmail.com 24 David Menéndez menenart.blogspot.com.es

25 Dave Henman dhenman@live.co.uk 26 Leire Urbeltz l.urbeltz@gmail.com 28 Andrea Ganuza uglystepsister@hotmail.com 32 Solete sol.benavente@gmail.com 34 Malk malaletxe@gmail.com 36 Lorea Larraya reincidentes_16_04_1989@hotmail.com 37 Guión: Vindio Corro/Dibujo: Eneko Amezaga vindiocl@gmail.com

enekio@hotmail.com

39 Ana García ana.garciadiez@gmail.com 40 Rubén Jiménez astrako_18@hotmail.com 41 Alvaro Rabelli albarrabelliyanguas@gmail.com 42 Cristina Nogales crisssmegami@hotmail.com 44 Josune Muñoz skolastika@skolastika.net 46/51 Sophie Stramb sophiestramb@yahoo.es 47 Guión: Alvaro Rabelli/ Dibujo: José Carlos Torre j.c.torre@hotmail.com 52 Sarima sarima71@gmail.com


04


06


Mikel Begoña

Entrevista: José Carlos Torre Laguntza: Aitor Sangroniz

Sopela, 1964. Gidoilaria. 2004. urtetik 2008. urtearen bukaera arte Ricardo M. Sendra marrazkilariarekin egin zuen lan. 2005ean Elgoibarreko "Kokoe" komiki lehiaketa irabazi zuten. 2006an Basauriko "Ganorabako" lehiaketa. 2007an autoedizioari ekin eta Mar de Plomo / Berunezko Itsasoa argitaratu zuen. 2011n Iñaket marrazkilari apartarekin batera Tristísima ceniza argitaratu zuen NORMA argitaletxearen bidez Espainiarako eta CAMBOURAKISen bidez Frantziarako. Argitaletxe horiekin aurkeztuko du laster batean El pico de los cuervos uztailean eta abuztuan, hurrenez hurren. Hurrengo proiektuak Por un puñado de ámbar du izena. Bi urte joan dira Tristisima ceniza kaleratu zenetik. Nolakoa izan da esperientzia? Esperientzia ona izan da. Laburbilduz liburu hori publikatzea ikasbide bat izan da, alde batetik Iñaket eta nire arteko koordinazio lanean, alde praktikoan batez ere, eta bestalde komikigintzaren munduaren inguruko hainbat alde eta gorabehera gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan dugulako. Uztailean argitaratuko da El Pico de los cuervos. 1963ko benetako gertaera batean oinarrituta dago istorioa? Bai, hala da. Aurten Francisco Granado eta Joaquin Delgado anarkisten heriotzen, edo hobe, erailketen 50. urtemuga ospatuko da. Frankok errugabeak zirela jakin arren, ez zuen gupidarik izan urkabera biak eramateko. Gure liburuak gertakari horiek komiki lengoaiaren galbahetik pasa eta irakurleari eskaintzen dizkio. Zer ekarri dio El pico de los cuervos lanak zure jarduera profesionalari? Batez ere urte biko lan gogorra da. Komikiak egiten ederto pasatzen dugun arren, azken finean lan neketsua ere izaten da batzuetan, batez ere lanaren bukaera ikusmugan inondik agertzen ez denean (kontuan hartu behar da 150 orrialde inguruko liburua dela hau eta orriak nahiko astiro sortzen ditugula). Nolakoa da album baten sortze-prozesua Iñaketekin? Elkarrekin ondo moldatzen gara, gero eta hobeto (hau gure artean gera dadila). Hasiera batean, lehenengo

08

komikiarekin, gogoratzen dut astero birritan edo bilerak egiten genituela. Orain berriz, nahiko errez egiten dugu lana. Esan beharra dago teknologia berriak ere gero eta aukera gehiago eskaintzen dituela (adibidez, orain gutxi arte irudiak ikusteko irudigilearekin sarri bildu beharra zegoen, gaur egun aldiz, irudigilea Australian bizi bada ere berarekin lan erraz egin daiteke). Nolako erantzuna izan du Berunezko Itsasoa lanak, eta, nola ikusten duzu euskaraz egiten den komikiaren egoera? Berunezko Itsasoa kaleratzeko "argitaletxe" bat propio asmatu behar izan nuen, hau da, autoedizioaren bidetik jo nuen. Funtzionatu ederto funtzionatu zuen, baina lan gehiegi eginda. Bestalde banatzaileekin izan nuen esperientzia ez zen guztiz borobila izan. Euskarazko komiki edizioaren egoera zelakoa den? Ze esango dizut ba? Euskal komikigintzarik existitzen ez dela esanda ia egia osoa diotsut.


Baduzu aholkurik hasi berriak garen marrazkilari eta idazleontzat? Ez dut uste kontsejuak emateko egokia naizenik. Hala ere, ogibide bezala komikigintza hartu nahi duenak lehenengo bere burua konbentzitu beharko du, bigarrenik komiki industri indartsua den tokietara jo zuzenean, agian Frantziako zein Estatu Batuetako argitaletxeetara… eta bertan saiatu. Ez da erreza. Beste aukera bat komikiak zaletasun mailan mantentzea izan daiteke, eta hau ere ez da aukera txarra. Hala ere "ia" horren barne, batzuetan sorpresa politak aurki ditzakegu. Album formatuan gutxi argitaratzen bada, han hemen barreiaturik egunkarietan, edo aldizkarietan, edo sarean, edo fanzinetan hainbat gauza interesgarri aurki ditzakegu (zuonean adibidez). Baina garai hobeak ere bizi izan ditu euskarazko komikigintzak (80. hamarkadan adibidez). Aukera hau aprobetxatuz euskal komikigintzaren jarraipena egin nahi duenari web orri bat gomendatuko diot: www.Komikeri.wordpress.com Interesgarria, dotorea, ezin hobea! (ez, ez naiz oso subjektiboa, tira, baina publizitatea egin behar zaio norberaren webari). Mikel Begoña-Iñaket tandema dagoeneko murgilduta dago beste proiektu batean: Por un puñado de ámbar izango du izena. Emango diguzu horren berri? Bai, proiektua aurrera doa. Kasu honetan ostera ere historiaren bidera goaz, baina haizeak berritzearren XX. mendetik salto egin dugu Historiaurrera. Ötzi, Alpeetan aurkitutako momia ospetsua berpiztu eta bere azken egunak nolakoak izan ziran kontatuko dugu.

Iñaketek marrazturiko El pico de los cuervos eta Por un puñado de ámbar-en irudiak.

09


10


11


12


13


15


16


17


18


20 20


21


Tamara Drewe. La evolución de las tiras de prensa. Hablar de un cómic poco conocido como Tamara Drewe resulta tarea ardua por sus cuidadas y cultas referencias. La primera de ellas es su propio cimiento, una novela de Thomas Hardy llamada Far from the Madding Crowd (Lejos del mundanal ruido), editada en 1874 a partir de su edición en folletín publicado por la revista literaria The Comhill Magazine. Esta pasional historia sobre una atractiva e inteligente mujer que enciende la pasión de tres hombres, es un sonado éxito que da origen a variadas adaptaciones como una obra teatral (1882), seriales radiofónicos, un musical (2000) y una ópera (2006). Cinematográficamente tiene tres versiones, la primera en 1915 y la última, televisiva, en 1998. Su adaptación más lograda al medio es la interesante película británica dirigida por John Schlesinger en 1967. Tamara Drewe es un solemne, y vanguardista, cómic publicado por entregas en el periódico The Guardian, rotativo fundado en Manchester en 1821, de origen y vocación provinciana, con información generalista y orientación ideológica laborista.

22

Consta de 110 entregas de una sola página fechadas entre los sábados 17 de septiembre de 2005 a 20 de octubre de 2007. Su edición en libro (2008), supone el añadido de varias páginas y el retocado de algunas de ellas, a fin de conseguir un desarrollo narrativo más ágil suprimiendo las reiteraciones inherentes a una publicación seriada de prensa. En 2010, Stephen Frears dirige la adaptación cinematográfica que luce similar espíritu burlón que el que destila el cómic. Su autora, Rosemary Elizabeth "Posy" Simmonds, es una periodista, escritora, ilustradora y realizadora de libros infantiles nacida en Berkshire en 1945. Su provechosa asociación con el diario The Guardian, ha rendido, además de Tamara Drewe, otra gran e innovadora tira de prensa llamada Gemma Bovery (1999), basada en Madame Bovary, inmortal novela de Gustave Flaubert publicada por entregas, en primera edición, en la revista La Revue de Paris en 1856. Su éxito genera una edición en libro. La segunda gran referencia de Tamara Drewe, es el dominio de los medios narrativos que maneja con contrastada solvencia. Son muchas las partes noveladas, esto es, narrativa en prosa expresada en las ajustadas descripciones que poco se parecen a las acotaciones que acompañan, a modo de ambientación, una obra teatral. Esto es, su literatura es novela y no teatro. Gracias a estos descriptivos textos, en ocasiones dialogados, la acción avanza al matizarse el entorno rural de unos personajes. Como si de una novela de Baroja se tratara, el hábitat actúa como catalizador de acciones y reacciones que dejan en evidencia la insatisfacción personal de algunos protagonistas de esta obra coral, tales como escritores de éxito, o sin éxito, universitarios urbanitas y frustrados adolescentes provincianos, todos ellos narradores testimoniales de un relato que adopta, consecuentemente, diferentes puntos de vista. Las letras, que tan brillantemente maneja la


de los ovinos carinegros de la raza suffolk o del ganado bovino, representado por las asustadizas vacas belted galloway, de capa negra con un característico cinturón blanco que circunda al animal desde su abdomen a sus lumbares. A tan rico y variado animalario de granja se le debe unir un perro bóxer tan vano como su dueño rockero y tan dado como él a sembrar tragedias en el tranquilo campo inglés.

autora, dan lugar al uso narrativo de cartas, textos publicitarios, SMS, emails u otros textos de índole periodística como anuncios clasificados o titulares de periódicos. La referencia más interesante, y mejor empleada, es la columna de opinión, esto es, un breve texto fácilmente identificable en un medio escrito y poseedor de ciertas características definidas, como un lenguaje sencillo y sonoro, unos párrafos entretenidos y un humor sutil conocido por el lector que termina por generar con el autor una fuerte complicidad. La protagonista de la obra, Tamara Drewe, la Plástica Fantástica, es autora de una columna de opinión en la que pavonea su palmito reforzado por una cirugía llamada rinoplastia que ha embellecido su rostro al disminuir el tamaño de su nariz. Las referencias al "cuarto poder" siguen vigentes en el manejo del periodismo del corazón como recurso gráfico y narrativo. Un periodismo que surte de información sobre celebridades y farándula, con alto contenido emocional, real o inventado, y que no es más que una evolución inconexa y desvirtuada de la antigua sección periodística llamada "ecos de sociedad", carente, en muchas ocasiones, del código deontológico. Los amoríos de Tamara con el batería violento y corto de entendederas de un grupo de rock "indie", dan pábulo al solvente manejo de esta forma de subcultura agresiva. La ambientación y documentación sobre la actual Inglaterra rural, es otro de los grandes activos de este cómic. El color es parte integrante de la narración de esta obra compleja. Los tonos azules para la evocación, y los oscuros para las pasiones más o menos mórbidas, contrastan con las acuarelas de tonalidad pastel que retratan con precisión los colores de la campiña inglesa en cada estación, y que son parte del código narrativo de la obra. Una campiña que habla de los huertos ecológicos, de la verdura de temporada, de las mullidas y dóciles gallinas ponedoras buff orpington,

Subyace en esta obra un fondo amargo y frustrante, caracterizado por la presencia de una juventud aldeana y desinformada, reverso oscuro de algunos lectores que se toman la obra demasiado en serio y que cotillean, contemplan con envidia y actúan con incomprensible violencia pueril, sobre el paisanaje local de famosos. Un paisanaje formado por el coro protagónico de la obra en el que destaca de manera especial la misma Tamara, sus amantes, en especial el escritor de éxito Nicholas Hardiman, la señora Hardiman su poco agraciada y engañada esposa y el frustrado profesor universitario y urbanita Glenn Larson, un melifluo cobardón que tiene miedo a la vida, y quizás más a no vivirla. Pero los análisis de Simmonds resultan más incisivos que el estudio de una trágica juventud sin rumbo y más amables que los de una mujer deseada por tres hombres. El ingenioso tamiz de la autora y su admirable técnica narrativa, trasforma el acartonado melodrama de púdica moralina, en una grácil comedia sobre el amor y el sexo, a la vez que incide con ironía sobre las clases medias inglesas, y por extensión europeas. Texto: Eduardo Martínez-Pinna


24


25


28


29


30


31


SOLETE

Agitar conciencias y romper estereotipos, estas ideas me vienen a la cabeza cuando observo el trabajo de Solete. Ha cruzado el charco desde Chile para traernos su enfoque personal acerca del arte y el espacio público e invitarnos a la reflexión. Si tienes suerte puede que te encuentres con alguno de los carteles que coloca antes de que el ayuntamiento acabe con ellos. Si no, después de leer esta entrevista te invito a seguir sus aventuras en wwww.enkualkierlugar.wordpress.com. Entrevista: Pablo Escauriaza ¿De donde vienes?, ¿cuáles son tus inquietudes? Vine hace tres años de Chile a estudiar y al final me he ido quedando. Estudié Bellas Artes pero no me reconozco como artista ni nada. Me resulta difícil hablar sobre mi misma y mis trabajos porque prefiero no encasillarlo en una sola técnica ni una línea determinada. Hace un tiempo atrás me vinieron las ganas de hacer mis trabajos para la calle, de hecho mi tesis de Master va sobre eso. ¿Cómo definirías tu trabajo, ¿por qué lo haces? Responden, de cierto modo, a la inquietud de producir cosas. Creo que proceden de un instinto egoísta, una

32

necesidad propia, no intentan contentar a nadie. No persiguen ningún objetivo más allá que satisfacer mis propias inquietudes. Esto no tiene que ver con el contenido del trabajo si no con la motivación para hacerlo. Te gusta trabajar en el espacio público, ¿qué tipo de estrategias utilizas para ello? Hasta ahora lo que más he hecho es pegar carteles o dejar objetos, una forma rápida y poco agresiva de dejar huella. Una pintada es más duradera y más agresiva en ese sentido. Pero en esta ciudad duran muy poco las intervenciones.


¿Por qué ese interés en el espacio público? Se conjugan dos elementos muy importantes para mi, uno que el público al que puede llegar tu obra es más variado y menos específico y dos, que en el espacio público no existe filtro más que la durabilidad. No hay que pasar ninguna selección tú vas y lo haces y de ahí que se mantenga lo que sea. Con este sistema se pierde la durabilidad pero se evita la censura. Intento hacer un uso de lo que se llama público. ¿Sabiendo que vienes de lejos, una pregunta obligada son las diferencias que ves entre los usos del espacio público? Y en esta pregunta no nos estamos centrando únicamente en las intervenciones artísticas. Aquí se vive más el espacio público pero por esto mismo está más normativizado. Por ejemplo, para pintar muros allí en Chile la mayoría de veces no es imprescindible pedir permisos a las instituciones si no que sólo a los vecinos o algo así. Me da la sensación de que allí se hacen las cosas de una manera más espontánea. Además, generalizando mucho, de alguna manera allí se hacen las cosas con un contenido más subversivo mientras que aquí suelen hacerse las cosas por placer estético. Allí todavía se ven muchos, no todos, murales con mensajes reivindicativos contra la dictadura que hubo, en apoyo a los pueblos originarios, etc. Llevo poco tiempo en Bilbao pero he visto que hay un control exhaustivo que hace que las intervenciones duren muy poco además de que hay poquísimos muros pintados.

¿Crees que por estar en el espacio público el grafiti debe tener un contenido o mensaje concreto? El simple hecho de hacer algo en el espacio público ya lo dota de un contenido, no juzgo los otros tipos de recorridos culturales, galerías, museos... pero lo que para mi tiene sentido en la trayectoria artística tiene que tener una relación directa con el espectador. De ahí, la temática ya me da igual, habrá cosas que te gusten más o menos pero el hecho de ser llevadas a cabo en el espacio público las dota, para mi, de un discurso claro en tanto a los lugares designados para el arte y la cultura. En algunos trabajos tuyos vemos imágenes con contenidos que podrían ser censurados.¿Intentas agredir moralmente con estas imágenes? En el comienzo esas imágenes si que fueron elaboradas con ese fin, sin embargo solo intento recalcar esas dobles morales. Además, esas imágenes de las que hablas se hicieron en colectivo con un ánimo más de diversión que de ser clasificadas y esa agresión solo se hace notable por haberlos colocado en la calle. Fuera de su contexto, en un museo, apenas habrían llamado la atención.

33


34


35


36


37


38


39


40


Jazza desesperatuentzat Textua: Alvaro Rabelli Pozgarria da benetan orain arte ohiko genero literarioen esparruan ibili diren euskal argitaletxeak helduentzako komikiari edota eleberri grafikoari jaramon egiten hastea. Txalaparta argitaletxea izan da horietako bat, eta berak Jose Carlos Fernandes egile portugaldarraren Munduko bandarik txarrena serieko hiru liburuki batera eman berri du argitara, gaztelaniaz zein euskaraz eman ere. Dudarik gabe, Munduko bandarik txarrena une honetan Portugalen egiten den komikiaren isla eta erreferente nagusietako bat bilakatu da. Jose Carlos Fernandesek (LoulĂŠ, 1964) hogeita bost urte zituela ekin zion komikiak idazteari eta 1998tik 2003ra bitartean liburu honetan agertzen diren hiru serieak eman zituen Lisboako Devir argitaletxearen eskutik. Izan ere, Munduko bandarik txarrena lanari izenburua ematen dion jazz-taldea bi orrialdekoak baino ez diren istorioen haria baizik ez da. Bertan irakurleak ez du narrazio luze, konplexu eta osoa aurkituko, pasadizo laburren katea baizen. Istoriook one-shot teknika baliatuaz idatziak dira; hau da, banan-banan eta kolpe batez. Liburuko serie horiek Utopiaren kioskoa, Gauza huts eta Garrantzi Gabekoen Museo Nazionala eta Babelgo hondakinak dute izenburu. Munduko bandarik txarrena ez da batere aproposa betiko komiki errazak eta hutsalak laket dituzten irakurleentzat, bai ordea, irakurketarekin batera gure izatearen eta gure gizartearen gaineko gogoeta egin nahi dutenentzat. Istoriook zirrara berezia eragiten diote irakurleari, eguneroko hutsaltasunetik aterarazten dute, zer pentsa ematen diote eta arrazionaltasuna alde batera utzita hausnarketaren bidean jartzen dute. Izan ere, istorio hauek guztiek absurdutik polito edaten dute. Bertako pertsonaiak ilunak dira, desesperatuak, xelebreak eta frakasatuak. Lanbide eta zeregin ezin bitxiagoetan dihardute, alferrik jardun ere. Absurduak dira. Baina, jende bitxi hau gure benetako gizartearen isla da, gizakien zenbait portaeraren berri ematen digu, baita gizarte eta beste gizaki batzuekiko jarrera ere nolakoa izaten den ederto batean erakusten du. Ildo horretan, Munduko bandarik txarrena lanak ez du inolako konponbiderik eskaintzen, erantzunik ere ez, galderak egiten ditu norberak ondorioak atera ditzan.

Munduko bandarik txarrena (A Pior Bando do Mundo) Jose Carlos Fernandes. Txalaparta, 2013. 188 orrialde

Estetikari dagokionez, lan honek 50.eko hamarkadaren estetika beltza gogorarazten digu, zine eta literatura beltzarena alegia. Denbora eta lekuak guztiz zehazgabetuak dira, anakroniez beteta. Era berean, marrazkien sepia koloreak hiriko giro hotza eta hila sendotzen du. Giro dekadentea guztiz nabarmena da. Eta giro horren gainetik jazza jaun eta jabe dabilkigu, bitore. Munduko bandarik txarrena jazz sampleez jositako soinu banda ederra da, benetako gai errekurrentea. Ez edozein jazz baina, Thelonius Monkek hasitako ildoko jazz moderno eta transgesorea topatzen dugu hemen, liburuko pertsonaia hauek bezala, okerreko notak jotzen dituela dirudiena. Eta literatura, ezin ahantz dezakegu liburu honi darion literaturaren ekarria eta eragina. Borges, Italo Calvino, Kafka, Coelho eta beste batzuk sigi-saga dabiltza orrialdeotan zehar. Munduko bandarik txarrena, gozamen hutsa.


42


43


HABEMANGA: Laura, Irene, Hiroko eta Amparo Granadan Texto: Josune Muñoz. Skolastika Laguntza: Lierni Hurtado de Saratxo MANGA Behin baino gehiagotan komikiak eta biok “Betirako maiteko zaitut!” idilio hoietariko bat dugula pentsatu dut. Alegia, RumblE!! 10 eta 11.ean komikiaren inguruko nere abenturak kontatzen ditut, baina kasu horietan komikia bera bazegoen bidaia horien arrazoien artean.

Honetan, alta, oporretan nindoan Granadara, lagunak nora, geu hara… eta hirugarren egunean enteratzen naiz apirilaren 5 eta 6an ospatuko zirela Las Terceras Jornadas de Japón en Granada. Gaien artean Haiku-ak, Geishak, Manga, Doujinshiak… ¿eso que é lo que é? galdetzen zidaten lagunek eta laguntzeko eskatu nien. Horrela ezagutu nituen Granadako Otaku-ak eta baita Xian-Nu Studioa ere. Manga ez da hoberen ezagutzen dudan komiki arloa, aitortu behar dut, baina benetan estimatzen ditut Manga egokitzeko, bertaratzeko egiten ari diren ahaleginak, horien artean Gaijin (Espainiako) Manga taldekoak, Xian-Nuko Laura eta Irene barruan daudelarik. Biek oso era arin, erraz eta freskuan kontatu ziguten Doujinshiak zer diren eta aurreko Manga famatuetan oinarritzen diren kopiek, bertsioek, parodiek edota luzapenek Mangaka gazteengan duten eragin handia. Doujinshi asko Hentai (erotiko, sasipornografikoak) badira ere, bereziki interneten bitartez heltzen direnak, baita umoretsu eta lan handikoak ere daudela jakinarazi ziguten. Izan ere, beren hasierako lanak Doujinshiak ziren Bakemono izeneko hiru mangetan erakusten duten maila lortzeko bidean ezinbestekoak. Xian-Nukoak hobeto azalduko digute RumblE!! rako eskatu diegun elkarrizketan batean. Arratsalde hartan Hiroko Inose irakasle japoniarrak "Lo que podemos aprender del Manga japonés y su traducción a otros idiomas" izeneko hitzaldi entretengarria eskeini zigun eta Mangaren balio pedagokikoei buruz piloa ikasi genuen, Mangetan modu hurbil eta ulerterraz erabiltzen diren hizkuntz-

44


maila ezberdinak, argot-a, onomatopeiak, hitz-jokuak eta abarrak azpimarratuz. Orduan, aurreko guztiak eta hika eta euskalkiak ezagutzeko hain baliogarri egin zitzaigun Habeko Mikiak burura etorri zitzaizkidan. HABEKO MIK Buruan, Granadatik gurera itzuli nintzen eta nere euskalduntze bidean Habeko Mik egitasmoak izan zuen garrantziaz akordatuz, bere balio pedagogikoez gain gozatu nuen beste guztia ere gogoratu nuen: euskal gaiak kontatzen zituzten istorioak, hemengo egileen estilo berriak, Estatuan zabaltzen ari zen underground koipeztu, zikin eta hainbat emakumeren sentsibilidaderako ia irakurrezin ziren komiki haietatik nahiko urrun geratzen zen komiki berri eta euskalduna.

ohikoa baina galera, azken finean. Geuk Amparo Akarregiren lana Marika bezalako ikerlari bati erakutsi diogu eta gure ustearekin bat etorri da, emakume gutxik bazuten hain lan landu eta berritzailea garai hartan. Amparoren lana ezagutu nahi baduzue euskaltegi, Komikteka edo Euskaltzaindiko Azkue Biblioteka moduko euskal biblioteka handietara jo behar duzue, hortik eta Jose M. Diaz De GereĂąu Habeko Mik (19821991) euskal komiki ahalegina (Astiberri, 2004) hasi beharko litzateke egile honen lan ezezagun eta harrigarria hobeto ezagutu edo gozatu nahi duen edonor.

Hasierako zenbakiak gogoratzen ditut, 80ko hamarkadakoak, "besteek" HABEren bitartez eginak izan arren AEK-ko euskaltegietan irakutzen genituenak, bereziki Amparo Akarregiren proposamen berritzaileak gordetzen zituztenak. Gogoratzen dituzue Amparok egin zituen lehenengo azaleko irudi on-onak? Guk, zorionez, ale batzuk eskuratu ditugu denboraren poderioz eta lehen bezain onak iruditzen zaizkigu gaur ere. Amparo Akarregiren lana nortasun handiko lana zen eta da. Tramen eta koloren erabilera, itzalak, bineten konposaketa eskulturala, girotze surrealista eta onirikoa‌ bere proposamen gehienak berri-berriak ziren. Tamalez, Amparoren ikerketa ez zen asko luzatu eta zenbaki gutxitan bukatu zen, izan zezakeen esperimentazio, jarraipen eta eragina eten egin zen. Amparo euskal komikiaren panoramatik desagertu zen. Bere bitartez jakin dugu arazo handiak jasan zituela jarraitzeko: familiak ez zuen gustoko "artista" izan behar zuena komikietan aritzea, komikiak egitea lanbide bilakatzea ia ezinezkoa zen are gehiago emakumea izanda, euskaraz aritzeko zailtasuna, bere lanaren onarpen eskasa, arazo pertsonalak‌

45


47


48


eman ta zabal zazu

Universidad del Pais Vasco

Euskal Herriko Unibertsitatea

DPTO. DE DIBUJO FACULTAD DE BELLAS ARTES

eman ta zabal zazu

Universidad del Pais Vasco

Euskal Herriko Unibertsitatea

IKASLEGORAKO ERREKTOREORDETZA VICERRECTORADO DE ALUMNADO

RumblE!! Cómic e ilustración Nº14  

RumblE!! está siendo escuela, plataforma y canal de comunicación para muchos dibujantes. Nuestro objetivo es seguir abriendo vías de desarr...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you