Issuu on Google+

EL PERELLÓ-ko EGUZKIARI BEGIRA El Perelló herrian altxatzen den Eguzkiari begira izeneko ostatu xarmagarri hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat. Izan ere, bertako produktu naturalak esku trebez erabiliz, plater ahaztezinak eskaintzen dituzte sukaldariek. Lurralde honetan landatzen diren barazkiak oso preziatuak dira hainbat zizka-mizka sortzeko, hala nola, Kataluniako entsaladak, “calcots” deitutako tipulak edota ospe handiko “pan Tumaca” izeneko pintxoa, gainean urdaiazpikoa duen tomatez bustitako ogia, alegia. Arrozak lotura zuzena du lehengo platerekin. Izan ere, hainbat eratan prestatzen da, adibidez, arroza beltza, arroza kataluniar erara eta “arroz a banda” izenez ezagutzen dena. Lehenengo plateren artean fideuak ere aipamen berezia merezi du. Bigarren platerei dagokienez, arrainak eta itsaskiak ostatu honetatik banaezinak diren sinboloak dira. Esaterako, ospe handiko bakailaoa llauna erara (apailatutako bakailaoa latorrizko ontzian), aparteko “suquet de peix” izeneko arrain jaki gozagarria edota parrillada ezin hobeak dasta daitezke. Aurrekoak gutxi balira, itsaskiak erabiliz, sukaldariek plater zaporetsuak ere prestatzen dituzte, ahozuri guztiek atseginez dastatzeko, hala nola, txirlak marinel erara, otarrainxka-parrillada edota muskuilu egosiak. Arrainak eta itsaskiak ez ezik, etxabereen produktuak ere oso preziatuak dira hainbat plater gozo sortzeko. Haien artean kontuan hartzekoak dira: butifarra indabekin batera, “Pena de porc” deitutako txerri-eskuak edota ardikia txingarretan erreta. Bestalde, jatetxe hau leku paregabea da postre gozoak gustuko dituzten guztientzat. Bai horixe! Ugariak eta ospe handikoak dira. Haien artean aipatzekoak hauexek dira: Kataluniako krema, “Mel i Mato” izeneko arrautza-esnea, muxika ardoz bustita edota almendraz eginiko opilak. Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera, bisitariek bertako ardoa eta xanpaina ere dastatu ahal dituzte, bazkari eta afari ahaztezinak izateko. Aipatutako guztiagatik, Eguzkiari begira ostatua derrigorrezko geldiunea da plater gozagarriak gogoko dituzten mokofin guztientzat. Ez galdu gero!

Romo L.H.I.

2011-12


Sarrera egiteko:  .............

herrian/hirian

.............

den

............................

..................-ko

ostatu .................. hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat.  Bertako produktu naturalak esku trebez erabiliz, plater ..........-ak eskaintzen dituzte sukaldariek. Plateren ezaugarriak adierazteko:  Lurralde

honetan

..................

diren

....................

oso

................

dira

hainbat ................ sortzeko.

 ......................-ak lotura zuzena du ................... platerekin.  ....................... plateren artean ................-ak (ere) aipamen berezia merezi du.  ..................................-ak ostatu honetatik banaezinak diren sinboloak dira.  ...................., ......................... eta ......................... dasta daitezke.  ....................erabiliz, sukaldariek plater .................. ere prestatzen dituzte, ahozurii guztiek atseginez dastatzeko.  ..................... ez ezik, .................... produktuak ere oso preziatuak dira hainbat plater gozo sortzeko.  Jatetxe hau ..................

.................. da .................... gustuko d(it)u(z)ten

guztientzat.  Jatetxe hau ..................

.................. da .................... atsegin d(it)u(z)en

edonorentzat.  Sukaldaritza honetako ............(ar)ekin batera, bisitariek/turistek ............. eta ............ ere dastatu ahal dituzte, bazkari eta afari ahaztezinak izateko.  Hainbat eratan prestatzen/apilatzen da. ◦ ................... ........................ar erara ◦ ................... marinel erara ◦ ....txingarretan erreta ◦ ........................-z eginiko ...................... ◦ ........................-z bustitako ......................  Haien artean kontuan hartzekoak/aipatzekoak/izen handikoak hauexek dira:

◦ “.....................” deitutako ............... ◦ Ospe handiko”......................” izeneko ................

◦ “....................................” izenez ezagutzen dena. ◦ aparteko “..........................” izeneko .......................... gozagarria Amaiera emateko:

 .................

ostatua

derrigorrezko

geldiunea

da

...................

gogoko

dituzten .............. guztientzat. Romo L.H.I.

2011-12


Sukaldaritza, adierazpenen txuleteroa