Page 1

ROCKY Megan MCdonalek idatzitako “Judy Moody lurraren salbatzailea� deituriko eleberriaren mamian Rocky izeneko pertsonaiak hasierahasieratik atzeman du nire arreta. Hasteko, Rockyk alaiaren irudia nonahi zabaltzen duela aipatu nahi dut. Nahiz eta liburuaren hasieran alderdi hau asko ez nabarmendu, eleberria aurrera doan heinean, bere alaitasuna askoz argiagoa ikusi dut. Bai horixe! Zapotxori esker, barnean duen pertsona dibertigarria azaleratzen zaio. Gainera, pertsona bakartia ez da, lagun asko ditu eta, hala nola: Judy, bere lagunik onena, Frank, Stink, Stephanie eta Jessica. Frank Rockyren irakasle partikularra da eta ikasketekin laguntzen dionean jatorra izateko gai izaten da. Honetaz gain, nire pertsonaia sutan jartzen denean, Jessica bere lagunik txarrena bihurtzen da. Bestalde, mutil altu hau horail dela nabarmendu dut. Nik ez dakit nola ikusi ahal duen bere ile luzearekin eta bere begi txikiekin! Amaitzeko, sudur eta aho txikiak ere badauzkala aipatu nahi dut. Rockyri buruzko gauza gehiago jakin nahi dituzue? Irakur ezazue liburu hau. Ez zarete damutuko!

Egilea: Joane

Lurraren salbatzailea  

Joanek sortu du.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you