Issuu on Google+

LIBURUTEGIA NEWSLETTER.EU 05.ZK


Santurtziko Udal Libururtegi Sarea LIBURUTEGIA NEWSLETTER.EU 05.ZK


Santurtziko Udal Liburutegi Sarea

Newsletter

liburutegia

2014ko maitzak 2

Irakurle agurgarri horiek: Santurtziko Udal Liburutegi Sareak honako informazioa ematen dizue: o Agenda: •

Asteburuetako irekiera bereziak: Maiatza eta Ekaina.

Liburu Azoka 2014.

Wifirako ADSL linea berria Liburutegi Nagusian

OPAC katalogoa kontsultatu smartphoren bidez

o Irakurleek gomendatzen dutena. o

“Agian interesatuko zaizu....”: •

Emil Filla eta “El lector de Dostoievsky”.

Geldrop (Holanda) eta “Eraztunen Jauna”.

o Gure inguruan: •

Urallaga kobazuloa eta Madalena baseliza


AGENDA

ASTEBURUETAKO IREKIERA BEREZIAK Maiatzaren 10etik ekainaren 29ra (biak barne)

Azterketa

garaia

datorrenez,

Liburutegi

Sareak

berriro

ekingo

dio

“Asteburuetako irekiera bereziak� programari, ikasteko gunea eman nahi dizuegulako, asteburuetan barne. Aurten, Mamariga Kulturgunean, 1,2 eta 4 tailerrak horretarako egokitu ditugu, maiatzaren 10etik, larunbata, eta ekainaren 29ra, igandea, biak barne.


2014ko LIBURU AZOKA Maiatzaren 16tik 25era Maiatzaren 16tik 25era, Reina Victoria pasealekuan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era aukera duzue .lan berriak eta aukerako liburuak erosteko PSP-ren %10eko deskontuarekin. Azokara hainbat idazle etorriko dira: Jon Arretxe, Juan Manuel Abásolo, Miren Palacios, Juanma Ruiz, José Javier Abásolo ... Gainera, “Idatzietatik

kantuetara / De los escritos a las canciones” erakusketa izango da.

Bestetik, Liburutegi Sareak HELDUENTZAKO 2 LIBURU SORTA eta UMEENTZAKO beste bi zozketatuko ditu, bakoitza 60 eurokoa, saridunek aukeratuko dituztenak.

Zozketan parte hartzeko : Azokako edozein estandetan egindako erosketa bakoitzeko txartela jasoko da eta maiatzaren 28a baino lehen Liburutegi Nagusian emango da. Zozketa maiatzaren 29an izango da liburutegian bertan.


WIFIRAKO ADSL LINEA BERRIA LIBURUTEGI NAGUSIAN Nork bere gailua erabiliz, Liburutegi Nagusira Wifi bidez Interneten sartzeko asmoz datozen erabiltzaileak gero eta gehiago dira. Honek konexio abiadura txikitzea ekarri du. Hortaz, ADSL linea berria jarri dugu, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Horrela orain zerbitzua hobetzea eta udazkenean are hobea izatea espero dugu, aurreikusita dugun zuntz bidezko konexioari esker.

OPAC KATALOGOA KONTSULTATU SMARTPHONEREN BIDEZ Hau burua!!! Gure katalogoa smartphoneen bidez ezin zenutela ikusi jakinarazi zeniguten. Dagoeneko konpondu dugu eta orain gure webgunearen bidez, zure smartphonea erabiliz Liburutegien sareko katalogoan sar zaitezke. Honela erraztu eta dibertsifikatu dugu liburutegirako sarbidea, gure gailuek ematen dizkiguten zerbitzuei esker, Liburutegietan dauden funtsak kontsultatu ahal dituzuela.


IRAKURLEEK GOMENDATZEN DUTENA Irakurleek buletin honetan beren iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioekin parte hartzea nahi dugula nabarmendu genuen. Eta esfortzu guztiek dute saria. Urte bukaeran parte hartzaileen artean liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu. Eta lotsa kentzearren, gu geu izango gara –nahiz eta zozketan parte hartuko ez dugun- gure liburutegietan aurkitu ahal dituzuen zenbait liburu oso desberdin gomendatuko ditugunak. Ivan Doig-en “Verano en English Creek ”. 1984ko eleberriak etorkizuna promes eta inkognitez betetako Montanako mutil baten nerabezaroa kontatzen digu. Liburuak Jicken gorabeherak kontatzen dizkigu:

aita basozainarekin

dabilen 14 urteko gaztea. Aitak oso lan neketsua du: larre eta baso inguruez arduratzea su-arriskua dela-eta. Lan hunkigarri eta atsegingarria da eta oso aproposa Crosby, Still, Nash & Young-en “Deja vù” entzuten den bitartean irakurtzeko.


Hurrengoa, eleberri beltz tradizional onenaren adierazlea, Ernesto Malloren “Crimen en el Barrio del Once ” da. “El Perro” Lascano protagonista den saileko lehen eleberria da eta bukatu arte ez uztekoa da. Jakina… diskojogailuan… Gardel.

“Nevadako egunak” – Bernardo Atxaga. Liburu honetan Atxagak familiarekin Nevadan emandako ikasturte eskasean (2007ko abuztutik 2008ko ekainera) izandako gorabeherak eskaintzen dizkigu, baina tartean umetan eta gaztetan Asteasun bizi izandakoek ere toki handia dute liburuan. Horrela, Estatu Batuetako gizartea ezagutzeko aukera izango dugu, beti idazlearen begietatik, bai eta bere bizitzan garrantzia izan duten beste pertsonaia batzuen istorioak ere, familiakoenak (aita, anaiak...), Atxagaren bizitzan eragina izan dutenenak (Adrian) eta ezagunagoak diren beste batzuen istorioak (Uzkudun boxeolaria) irakurleei beste “mundu” batzuk ere erakutsiz.


Estatu Batuetatik bueltan iragana eta oraina lotuko dituen zerbait gertatuko da, liburua borobilduko duena. Erraz irakurtzen da liburua, gustura. Erabiltzen duen idazkera jasoegia izan gabe ere, aberatsa da eta maisutasunez helarazten ditu bere bizipenak eta horiek sortutako gogoetak, batzuk sakonak eta beste batzuk azalekoagoak, baina guztiek ematen dute zer pentsa. Azken liburu honetan Atxaga “libreagoa� dugu, erraz igarri daiteke gustura dabilela idazten, hitzetatik haratago dagoen zerbait transmititzen duelako, azken batean horixe da, besteak beste, hain idazle on egiten duena, ezta?

“Azukre koxkorrak� . Ruperrek disko honetan, bizitzan mugarri izan dituen talde eta bakarlarien12 kanta aukeratu ditu eta bere ukitu pertsonala emanda bertsioak egin ditu. Bertsioez osatutako diskoek, orokorrean

ospe txarra izaten duten arren,

honetan bete-betean asmatu du, hain berezkoa duen estiloan kantaren izaera gordetzea lortu duelako.


Jatorrizko kantei omenaldia egin die, berak dioenez “kanta horiek ospatu nahi ditut” eta ospakizun horretan kantariak ere sartu ditu, izan ere, eurentzat ohorea da Ruper bezalako musikari batek euren lanen bertsioak egitea. Bildumako lanen artean oihartzun handien Kortaturen “Sarri Sarrik” lortu du, hemen duzue lotura: Sarri sarri Bertsio honetan, erritmo lasaiagoa jarri dion arren jatorrizkoa bezain kanta alaia eta bizia ekarri digu, gainera, azkenean lortu dugu letra osoa ulertzea!!! Estilo eta garai ugari bildu dituzte diskoko abestiek, eta horregatik Azukre

koxkorrak erraz heldu da askotariko jendearengana.

AGIAN INTERESATUKO ZAIZU

EMIL FILLA ETA “EL LECTOR DE DOSTOIEVSKY” XIX. mendeko idazle errusiarrek eleberri luze eta zailak idazten dituztelako ospea dute. Ados ez bagaude ere, ezin izan dugu irribarrea saihestu “El lector

de Dostoievsky ” margolanarekin topo egin dugunean Emil Filla (1882-


1953) margolari. Margolari, grabatzailea eta eskultorea, Filla kubismoaren adierazle handiena da herrialde hartan.

“El lector de Dostoievshy”

“Mujer reclinada”


“Homenaje a Picasso”


GELDROP (HOLANDA) ETA “ERAZTUNEN JAUNA” Kaleetako izenak, sarritan, liskarrerako iturria izaten dira, batzuk kendu beste batzuk jartzeko, azkenak kendu aurrekoak jartzeko. Agian horregatik, Holandako Geldrop hirian auzo bateko barrutiei Tolkienen lan ezaguneko Erdiko Lurraldeko toponimoak jarri dizkiete. Beraz, Gondor, Rohan eta abar aurkituko ditugu. Barrutietako kaleek pertsonaien izenak dituzte: Gandalf, Galadriel, Légolas, Frodo, Saruman, Faramir, e.a.

Argazkiaren iturria: https://maps.google.es/maps?hl=es&q=geldrop&ie=UTF8&ei=mrZLU52OIai40QXj34CoAQ&ved=0CAgQ_AUoAQ


Argazkiaren iturria ; http://tolkien-inspiration.blogspot.com.es/2012/03/geldrop-curious-way-oftribute.html


GURE INGURUAN

URALLAGA KOBAZULOA ETA MADALENA BASELIZA

Gaur egun etxe guztietan iturria zabaldu eta ura ateratzen da, eta gainera kalitate onekoa, baina ez beti horrela izan. Ia udalerri guztien kezka zen urik ez izatea, horregatik lehentasunetako bat berau lortzea zen. Santurtziko udalak orain gutxi arte Galdameseko Urallaga iturburuetako emakida izan du, horko ura baitzen herritarrek edaten zutena. Are gehiago, hain zen garrantzitsua uraren gaia, ezen udalak langile bat zuen nominan iturburuan bertan egon zedin ura zaintzen eta kontrolatzen. Urallagan bertan dagoen kobazulo berezian Madalena errekatxoa jaiotzen da. Kobazuloak sarrera ederra dauka, 33 x 19 metrokoa eta barruan Madalena baseliza dago, horrek egiten duela horren berezi. XVII. menderako aipatzen dute Madalena Andra Mari. Bera da La Arboledako zaindaria, izan ere, uztailaren 22an erromeria egiten da. Hainbat istorio entzun dira baselizan dagoen Andra Mariren irudiaz: eskatutako mesedea lortu ez zuen herritar batek amildegitik behera bota zuela, XX. mendearen hasierako meategietako grebetan tiroak bota zizkiotela... Igoera bai La Arboleda edo Pe単as Negrasetik bertatik, bai Atxuriaga jolasgunetik (Atxuriaga auzoan) egin daiteke.


Argazkiaren iturria: http://www.visitenkarterri.com/visitar/naturaleza/cueva-de-urallaga-y-ermitade-la-magdalena.html

Zerbait kontsultatu nahi baduzu, idatzi mezua hurrengo helbide elektroniko honetara biblioteca@santurtzi.net

Agur bero bat. Santurtziko Udal Liburutegi Sarea J. J. Mendizรกbal z/g 48980 Santurtzi Tel.: 944 610 854 / 944 625 715 biblioteca@santurtzi.net


Santurtziko Udal Libururtegi Sarea LIBURUTEGIA NEWSLETTER.EU 05.ZK


LIBURUTEGIA NEWSLETTER.EU 05 ZK


Liburutegia Newsletter.eu 2014/05.ZK