Issuu on Google+

LIBURUTEGIA NEWSLETTER.EU 06.ZK


Santurtziko Udal Libururtegi Sarea LIBURUTEGIA NEWSLETTER.EU 06.ZK


Santurtziko Udal Liburutegi Sarea

Newsletter

liburutegia

2014ko maitzak 30

Irakurle agurgarri horiek:

Santurtziko Udal Liburutegi Sareak honako informazioa ematen dizue :

o Agenda: •

Udako ordutegia

2014ko maiatza ekaina. Azterketa garaiko ikas-gelak

Liburu Azokaren zozketaren irabazleak

Narratiba argitalpen berriak. 2014ko ekaina

Santurtzi XX. mendearen hasieran. Zenbait olio-margolan.

Ekintza solidarioak, Mamadou Diaren “3052”

o Irakurleek gomendatzen dutena. o

“Agian interesatuko zaizu....”: •

2014 Kritikaren Sari Nazionala

Lo egin... agian... liburuen gainean amets egin

• “Letrak eta futbola” BBK aretoan o Gure inguruan: •

Portugaleteko mareometroa


AGENDA

Udako Ordutegia Uda iristear da, eta jada ohikoa denez, gure liburutegietako orgutegia aldatzen da, honako hau izatera pastasen delarik:

Liburutegi Nagusia Ekainaren 23tik irailaren 12ra: 8:30 – 14:30 Abuztaren 1: ITXITA Kabiezesko Helduentzako Liburutegia (14 urtetatik gora) , Las Viñasko Liburutegia eta San Juango Liburutegia Ekainaren 23tik irailaren 12ra: 8:30 – 14:30 Abuztaren 1: ITXITA Mamarigako Liburutegia Ekainaren 23tik uztailaren 24ra: 10:00 – 13:55 Uztailaren 28tik abuztuaren 22ra: ITXITA Abuztuaren 25etik irailaren 12ra: 10:00 – 13:55

Kabiezesko Haur Liburutegia (3 urtetatik 14 urteraino) Ekainaren 23tik irailaren 12ra: 10:30 – 13:30


2014ko maiatza-ekaina. Azterketa garaiko ikas-gelak Asteburuetan ere ikas dezazuen, Mamariga kulturgunean egokitu ditugun (1, 2 eta 4 tailerrak) ikas-gelak, irekita jarraitzen direla gogoratzen dizuegu. Gela hauen ireki-aldia, maiatzaren 10etik, larunbata, ekainaren 29ra, igandea, biak barne, izango da.

Azterketa garaia Mamariga Kulturgunea - 1, 2 eta 4 tailerra Maiatza •

Larunbatak (16:00-20:45) 10, 17, 24 eta 31

•

Igandeak (8:30-20:30)

11, 18 eta 25

Ekaina •

Larunbatak (16:00-20:45) 7, 14, 21 eta 28

•

Igandeak (8:30-20:30)

1, 8, 15, 22 eta 29


Liburu Azokaren zozketaren irabazleak Maiatzaren 29an, goizeko 12etan, Liburutegi Nagusiko Haurrentzako gunean 4 liburu sortaren zozketa egin da (2 helduentzat eta 2 umeentzat) bakoitza 60 eurokoa, Liburu Azokaren postuetan erosi ondoren, parte hartzeko txartelak lortu dituzten Udal Liburutegietako Sareko bazkide guztien artean. Azoka maiatzaren 16tik 25era Portuko Pasealekuan ospatu zen.

Irabazleak hurrengoak dira:

Helduentzako loteak:

J.A.V.G.

Bazkide txartel zk. 102175

M.P.M.B.

Bazkide txartel zk. 104526

Umeentzako loteak:

J.G.B.

Bazkide txartel zk. 123916

O.V.R.

Bazkide txartel zk. 124435

Guztioi, Zorionak!


Narrativa argitalpen berriak. 2014ko ekaina Udan irakurtzeko denbora gehiago daukagu... beraz, poztuko zarete jakitean SANTURTZIKO

UDAL

LIBURUTEGI

guztiek

NARRATIBAKO

AZKEN

ARGITALPENAK eskuratu dituztela. Gustu guztietarako irakurgaiak eta genero guztietakoak: misterio eta intriga eleberriak, historikoak, erromantikoak..., helduei zein umeei zuzenduta.

Lotura honetan aurkituko dituzu

Santurtzi

XX.

mendearen

hasieran.

Zenbait

olio-

margolan. Liburuaren Eguna ospatzeko opari eman genuen lamina arretaz begiratuta, non ikus zitekeen nolakoa zen Santurtzi XX.mendearen hasieran, harritzen du itsaskia nola jasotzen zen ikusteak, arraina ontzietatik nola jaisten zen eta haitzetan zeuden txalupak. Garai hartako olio-margolan batzuk aurkitu ditugu Gehiago irakurri Ignacio Ugarte margolari gipuzkoarrak eginak (1858-1914). Euretako bat pintatzeko, margolariak El Parque kaleko “ Siglo XIX” lokala dagoen tokian ezarri zuen astoa. lan horretan, lehenengo mailan sardinera batzuk ikusten dira haitzen ondoko txalupetatik arraina deskargatzen. Atzeko aldean San Jorge eliza dago eta “Café del Parque” izenaz ezaguna zen etxe zaharra, non gaur egun Liburutegi Nagusia dagoen, aldagelak ere bertan ikus daitezke.


Sardineras en el puerto

Ugarte euskal margolarietan lehenetakoa izan zen arte-lanetara ohituraeszenak ekartzen, bertan erakutsiz herritar apalen bizimodua, batez ere arrantzale eta nekazariena, gerora Zubiaurrek, Tellaetxek, Salaberriak, Artetak eta abarrek jorratuko zuten bidea zabalduz.

Llegada de la pesca. Santurtzi


Aipatutakoez gain, paisaia- eta itsas-margoak ere landu zituen eta erretratugile eta dekorazio-margolari bikaintzat jotzen da. Inoiz Donostiako Victoria Eugenia antzokian egon bazarete, ziur ikusi dituzuela sabaiko gangan dauden freskoak. Berak margotu zituen 1912an. Berak egindako bederatzi arte-lan bildu ditugu, Santurtzi eta santurtziarrak lelopean eginak, bai eta berton pintatutako bere familiaren zenbait erretratu ere, eta Pinterest sare sozialera igo ditugu, horiei buruzko hainbat iruzkinekin batera. Eta jakina, jakin nahi izango duzue zergatik aritu zen donostiar bat Santurtzi behin eta berriro margotzen. Bada, maitasunak ekarri zuen hona, lehenengo neskalagun eta gero emazte izan zuen Margarita Pagazartunduarekiko maitasunak hain zuzen, zeinen abizena berehala ezagutuko dugun. Gure

herrian

izandako

ezkontza

eta

egonaldia,

biak

ala

biak

ezin

interesgarriagoak dira. http://garciadeiturrospe.wordpress.com/2012/03/21/elpintor-ignacio-ugarte-y-santurtzi/

Margarita Pagaza y sus hijos


Ekintza solidarioak, Mamadou Diaren “3052� Lan hau maiatzaren 19an aurkeztu zen Casa Torre Jauregian Baobat Elkarteak eta Nr Groupek antolatua. Nr Group hainbat arlotako enpresa-talde bat osatutako elkartea da, zeinek garapen jasangarri eta zuzenaren aldeko apustua egiten duen. Narrazio honetan egileak Senegaletik Penintsularaino egindako bidaiaren berri emango digu, eta salmentarekin lortutako diruaz bere jaioterrian ekintza solidarioa egiteko asmoa du.

Aurkezpena Liburuaren Azokaren egunean egin zen, eta Liburutegien Sareak azokaren antolakuntzan parte hartzen duenez, Ner Groupek eskatu zigun liburua liburu-denden postuetako baten batean salgai jartzeko. Baina arazo bat sortu zen, azokan egin beharreko %10eko deskontua eta saltzailearen portzentajea zirela-eta, salmentatik atera beharreko etekina ia desagertzen zen.


Hortaz, Zazo Liburu-dendak (Mendizabal Kapitaina, 40), azokan parte hartzailea bera, uko egin zion salmentetatik eratorritako portzentajeari.

Hemendik liburu-denda honi eta liburuxka erosi zenuten santurtziarroi eskerrik beroena helarazi nahi dizuegu, bai gurea bai eta antolatzaileena ere.


IRAKURLEEK GOMENDATZEN DUTENA Irakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiei saria zor zaienez urtearen bukaeran liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu. Eta lotsatu ez zaitezen, gu geu izango gara gomendioak egiten lehenak, nahiz eta zozketan parte hartu ez. Hortaz, hemen dituzue gure liburutegietan aurkitu ahal dituzuen bi liburu oso desberdin, biak ala biak guztiz gomendagarriak

La casa veneciana Mª Ángeles Salinas Almajanok gomendatu du / Las Vinasko Liburutegia. La casa veneciana. Mary Nickson. 600 or. Eleberri zoragarria, samurra eta esperantzaz betea. Paisaiaren deskribapena hain da ona, ezen pentsa zenezakeen istorioa gertatzen den tokian bertan zaudela. Hango usainak har ditzakezu, argia eta beroa jaso, paraje paregabe haietako koloreak ikusi eta bertan dabilen itsas-brisa ere igarri dezakezu. Pertsonaiek benetakoak dirudite, ezagun egiten zaizkizu eta hunkitu egiten zaituzte. Liburua irakurtzea gozagarria da, lasaigarria bailitzan. Hasieratik amaierara zaude istorioak harrapatuta eta ezin diozu irakurtzeari utzi. Idazle honen hiru liburuak gustatu zaizkit, baina “La casa veneciana” izan da gehien gustatu zaidana.

La piedra de fuego Ángel Marcos Morenok gomendatu du / San Juango Liburutegia. La piedra de fuego. Glenn Cooper. 430 or. Ohi duen estilokoa. Idazle honen liburuak errazak dira irakurtzen; nahiko arinak eta atseginak. Historia eta fantasia ederki nahasten ditu Horrela, gaia nahiko sinesgarria izatea lortzen du.


Pero hermoso: un libro de jazz Liburutegi Nagusiak (E.A.B) gomendatu du / Liburutegi Nagusia. Pero hermoso: un libro de jazz. Geoff Dyer. 216 or. Geoff Dyerrek ekartzen diguna zera da, hausnarketak eta fikzionatutako istorioak, narrazioak, Duke Ellingtonek autoz egindako bidaia baten gaineko oharrak, emanaldi batetik bestera egiten diren bidaia horiek, autoan lo egiten eta aurkitzen zuen lehen paperean musika idazten. Irakurketa hau ona bilakatzen duena da idazleak gertaera biografikoak edo estereotipatuak kontakizun hunkigarri bilakatzen dituela, gure sentimenduak ukitzen dituztenak, musikagile hauei entzun ala ez. Norbaitek ez badu liburu hau ezagutzen, “Ezinbesteko liburuen

zerrendan� sartu beharko duela uste dugu.

El camino de Ida Liburutegi Nagusiak (E.A.B) gomendatu du / Liburutegi Nagusia. El camino de Ida. Ricardo Piglia. 289 or. Emilio Renzi New Jerseyko unibertsitate ospetsu baten campusera heldu da W. H. Hudsonen Argentinako urteei buruzko mintegia ematera. Saileko zuzendariak, Ida Brown eder eta liskarzaleak, gonbidatu zuen. Gertakari xume eta nahaste bitxi batzuk izan ondoren, Brown irakaslea esplikaziorik gabeko istripu batean hiltzen da. Gainera, zehaztasun kezkagarria du: Idak eskua erreta du, eta horrek akademiaren munduko pertsonen kontrako atentatuekin lotzen omen du. Azkenean, atentatuen egilea aurkitzen dutenean, oso harrigarria da. Thomas Munk da, Berkeleyko matematika irakaslea eta Kapitalismo Teknologikoaren

Adierazpen erradikalaren idazlea. Renzik Munken iragana berregiten du eta Kaliforniara joango da kartzelan elkarrizketatzera. Idaren etorkizuna kolokan dagoela susmatzen du eta ezer ez dela lehen bezalakoa izango. Autobiografiatik polizia erregistrora pasatzen den idazketa hipnotikoaren bidez, eleberri honek Ricardo Piglia idazle garaikide handienetako bat bilakatu du.


La rubia de ojos negros Liburutegi Nagusiak (E.A.B) gomendatu du / Liburutegi Nagusia. La rubia de ojos negros. Benjamín Black. 326 or. Eleberriak Chandlerren eleberrietako osagai guztiak ditu: Marlowe kontratatzen duen emakume liluragarria baina esaten duen baino gauza

gehiago

gordetzen

duena,

erasolariak,

“guztiontzako

justiziatik” beti ihes egiten duten eskrupulurik gabeko aberatsak, argumentua nahasten duten pertsonaia xarmangarri eta dotoreak... Argumentuak intentsitatean eta konplexutasunean gora egiten du. Hasieran, datu ezagun gutxi dagoenez, narrazioa geldoago doa, baina irakurri ahala konplexutasuna handituz doa amaiera azkarrera heldu arte. Gaur eguneko idazle bikainak egindako nobela beltza klasikoa.

Bob Dylan: The 30th anniversary concert celebration (1993) Liburutegi Nagusiak (R.R.D.) gomendatu du / Liburutegi Nagusia. The 30th anniversary concert celebration [Soinu-grabazioa] / Bob Dylan. 2 disko (CD-DA)

1992ko urrian rock munduko hainbat izar New Yorkeko Madison Square Gardenen bildu ziren, Bob Dylanen musika karrera ospatzea helburua zuen kontzertua eskaintzeko. Kontzertuko banda Booker T. & The M.G.´s bandan bizirik zeuden kideek osatu zuten: Booker T. Jones organoan, Donald “Duck” Dunn baxuan eta Steve Cropper gitarran. Eskenatokira Eric Clapton, John Mellencamp, Kris Kristofferson, Neil Young, Lou Reed, Johnny Winter eta beste zenbait artista igo zen. Horiek guztiek Minnesotako bardoaren kanta arrakastatsuen bertsioak abestu zituzten, hala nola, “Like a rolling stone”, “Blowin' in the wind”, “Knockin on heaven’s door” eta beste asko. Dylan bera ere elkartu zen bukaeran kontzertuari amaiera bikaina jartzeko.


Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Euskaltegi gomendatu du / Biblioteca Central. Ken

Zazpi

&

Euskadiko

orkestra

Sinfonikoa

[Grabación

sonora] / Ken Zazpi. 1 disco (CD-DA) Disko zoragarri hau 12 kanta ezagunez osatuta dago, Ken Zazpi talde ezagunaren diskografiatik aukeratutako 12 ale eder: Hel nazazu eskutik, Itsasoa gara, Haizea, Zapalduen olerkia... Orain arte sarritan entzun eta abestu izan ditugun kantak bestela ezagutuko ditugu, orkestraren soinuak lagunduta. Kanta guztiak dira bikainak eta benetan zaila da horietako bat aukeratzea, baina beharbada, gehien harritu nauena zera izan da, “Gernikan” abestian nola baliatzen duten orkestra entzuleari bonbardaketa helarazteko. Ematen du bonbak erortzen entzuten dela, sirenaren hotsa eta guzti, eragindako suntsipena eta han bizi izandako beldur ikaragarria senti daitezke... Bestetik, abestien hitzek beste zentzu bat hartzen dute disko honetan, intimoagoa-edo, zuzenean heltzen zaizkio entzuleari. Erabat gomendagarria da disko osoa, behin eta berriro entzuteko modukoa, zenbat eta gehiagotan entzun, orduan eta barrurago sartzen da eta.

AGIAN INTERESATUKO ZAIZU...

2014 Kritikaren Sari Nazionala Aurreko buletinean “Nevadako egunak” irakurtzeko gomendatzen genuen. Ez genbiltzan oker, Bernardo Atxagak “Kritikaren Sari Nazionala” irabazi du euskal narrazio kategorian, eta Joxean Artzek olerki kategorian. Biak daude liburutegian eta Atxagaren narrazioaren itzulpena ere bai, idazleak berak egina.


2014 Kritikaren Sari Nazionala Euskal Narrazioa


2014 Kritikaren Sari Nazionala Euskal Olerkia

Lo egin... agian... liburuen gainean amets egin Agian kasualitatez, aste honetan liburuak gure ametsaren oinarri direneko bi proposamenekin egin dugu topo. Lehenengoa MarĂ­a Platero artistaren

performanceak dira. Ematen dute liburuei eta haiekin dugun loturari omenaldia egiten diotela. Elkarreragina proposatzen digu eta pertsonaiek lo egin, etzan, hausnartu, amets egin... ez dakigu ondo zertan dabiltzan.


Bigarren proposamenean, artistaren eta Shandini erakusketen komisarioaren Bombayko etxebizitza dugu ikusgai. Sortzaileak hausnarketarako jarrera du eta apalategian sartuta eta liburuz betetako tiradera baten gainean dagoen ohe batean etzanda dago.

Oinarri bera duten bi proposamen desberdin: liburuak. Eta Hamleti bere bakarrizketa ospetsuenetik hartutako sarrera-izenburu bat


“LETRAK ETA FUTBOLA” BBK aretoan (ekainaren 2-6) Athletic Club Fundazioaren eskutik datorren programaren edizio berri honetan diziplina bien arteko harremanaz jardungo da. Oraingo honetan hurrengo hauek egongo dira besteak beste: David Trueba, Amets Arzallus, Enric González, Eduardo Mendoza, Santiago Roncagliolo eta Ignacio Martínez de Pisón. Kontsultarik egin nahi baduzu, jo ezazu helbidera eta bertan izango duzu programa osoa eskuragai .


GURE INGURUAN Portugaleteko mareometroa Santurtziarrok

dugun

ohitura

osasuntsuetako

bat

arrantzaleen

portutik

itsasadarrean gora paseoan ibiltzekoa da, hankek, eguraldiak edo ordutegiak uzten diguten tokiraino. Bide honetan, zalantzarik gabe, erloju moduko tramankulu bati erreparatuko genion guztiok. Benetan mareometroa da. Mariak neurtzeko edo erregistratzeko balio du eta kaietako sarreretan jartzen da itsasontziei dagoen sakonera jakinarazteko.

Argitu beharra dago gailu hau mareometroa dela, eta biribilkian itsasadarraren maila agertzen da metrotan, mariaren arabera. Antzeko funtzioa betetzen dute “mareografoek�. Azken hauek gainera, unean uneko mariaren altuera jasotzen dute grafikoetan.

Portugaleteko Mareometroa 1883ko azken hiruhilabetekoan jarri zen Hiribildu honetako Churrucaren Moilan, seinale-dorre zaharraren ondoan, nabigaziorako elementu osagarri modura. Burdinazko Kaiaren eraikuntza bukatzean (18811887) nabigazioa askoz errazagoa zen, honen aurretik itsasbeheran nabigazioa oztopatu eta istripu asko, haietako batzuk itsasontziak ondoratzea ekarri zutenak, eragin zuen hondar barra beldurgarria sortzen baitzen.


Portugaletekoa presio-mareometroa da, datuak automatikoki jaso ezin dituena, berauek orratza biribilkian egiten duen mugimenduaren bidez adierazten baitira soilik, erloju batean bezalaxe. Borrel-Wagner erloju-enpresak sortu zuen Parisen, biribilkian agertzen den moduan. Urte askoan zehar bertan behera utzitakoan, Bilboko Portuko Agintaritzak zaharberritu zuen eta 2000ko martxoaren 2an berriro inauguratu zuten, nahiz eta ez zuen erabilpenik. Munduko gailu bakarra da. Eskalako mareometroen gaineko dokumentazio ugari dago eta mareografoen gainekoa eta beren bilakaeraren gainekoa ere bai. Baina ezin izan dugu Portugaleteko erloju mota honen inguruko berririk aurkitu, beraz oso bitxia da. Litekeena da gehiago egon izana, baina ez dago inolako aztarnarik. Eta hementxe dugu, gure inguru hurbilenean.


Zerbait kontsultatu nahi baduzu, idatzi mezua hurrengo helbide elektroniko honetara biblioteca@santurtzi.net

Agur bero bat. Santurtziko Udal Liburutegi Sarea J. J. Mendizรกbal z/g 48980 Santurtzi Tel.: 944 610 854 / 944 625 715 biblioteca@santurtzi.net


Santurtziko Udal Libururtegi Sarea LIBURUTEGIA NEWSLETTER.EU 06.ZK


LIBURUTEGIA NEWSLETTER.EU 06 ZK


Liburutegia Newsletter.eu 2014/06.ZK