Issuu on Google+

8/2013 zk.

Santurtziko Udal Liburutegi Sarea

Liburutegia Newsletter

2013ko ekainaren 12a

Irakurle horiek: Santurtziko Liburutegi Sareak atseginez hurrengoaren berri ematen dizue:

o Udako Ordutegia. o Narratiba argitalpen berriak. 2013ko ekaina. o Eskorbutori buruzko liburu biren aurkezpena Kulturgunean. o Eskorbuto Pinterest-en. o Liburu Azokaren zozketa. Irabazleak. o “Zure gogokoa izan daiteke…”:

Mamariga

• Artista liburuak: BNEko MIMB1 bilduma. • “Miniatura Nazionalean.

borgoniarrak”

Frantziako

Liburutegi

• Herbeheretako Claus Printzea Sari Nagusia 2012 “Eloísa Cartonera” argitaletxeari.


[ Udako ordutegia... ] Liburutegi Nagusia 06/24tik 07/15era: 8:30 - 14:30 07/17tik 09/01era: 8:30 - 14:30 (astelehenetik ostiralera) 09/02tik 09/14ra: 8:30 - 14:30 Kabiezeseko Helduentzako Liburutegia ( 14 urtetik gora) 06/24tik 09/13ra: 8:30 - 14:30 * * Uztailaren 15ean: ITXITA Mahastietako Liburutegia 06/24tik 07/15era: 8:30 - 14:30 07/17tik 07/19ra: ITXITA 07/22tik 09/13ra: 8:30 - 14:30 * Abuztuaren 16an eta abuztuaren 23an: ITXITA Mamarigako Liburutegia 06/24tik 07/19ra: 10:00 - 13:55 07/22tik 08/16ra: ITXITA 08/19tik 09/13ra: 10:00 - 13:55 Donibaneko Liburutegia 06/24tik 08/14ra: 8:30 - 14:30 * 08/16tik 08/30era: ITXITA 09/02tik 09/13ra: 8:30 - 14:30 * uztailaren 26an: ITXITA Kabiezeseko Umeentzeko Liburutegia ( 3tik 14 urtera) 06/24tik 09/13ra: 10:30 - 13:30


[ Narratiba argitalpen berriak. 2013ko ekaina... ] ...Udan irakurtzeko denbora gehiago daukagu... beraz, poztuko zarete jakitean SANTURTZIKO UDAL LIBURUTEGI guztiek NARRATIBAKO AZKEN ARGITALPENAK eskuratu dituztela. Gustu guztietarako irakurgaiak eta genero guztietakoak: misterio eta intriga eleberriak, historikoak, erromantikoak..., helduei zein umeei zuzenduta. Lotura honetan aurkituko dituzu

[ Eskorbutori buruzko liburu biren aurkezpena... ] ... Datorren asteazkenean, ekainak 19, arratsaldeko 19,30ean eta Santurtziko Udal Liburutegi Sareak antolaturik, Mamariga Kulturguneko Aretoan lan bi aurkeztuko dira garaiko punkeko erreferentzia taldea izan zen Santurtziko talde honi buruz: Roberto Ortegaren “Rock y violencia. Eskorbuto” eta Beñat Arginzonizek idatzitako “Pasión y muerte de Iosu Expósito”. Egileek aurkezpenarekin batera taldearen kontzertu baten proiekzioa emango dute, oso ezaguna izan ez zena. Zuen zain egongo gara.


[ Eskorbuto Pinterest-en... ] ... Aurkezpen honekin batera liburutegiak bere bilduman dituen disko eta liburuen azal-orriak jarri ditugu gure Pinterest orrian, erdaraz eta euskaraz. Honetaz gain material gehiago baduzue - azal-orriak, kartelak, ea - eta taula honetan egotea nahi baduzue, Liburutegi Nagusira ekarri eta bertan bideragarritasuna aztertu ondoren, eskaneatu eta itzuli egingo dizuegu.

[ Liburu Azokaren zozketa... ] ... Maiatzaren 29an, goizeko 12etan, Liburutegi Nagusiko Haurrentzako gunean 4 liburu sortaren zozketa egin da (2 helduentzat eta 2 umeentzat), bakoitza 60 eurokoa, Liburu Azokaren postuetan erosi ondoren, parte hartzeko txartelak lortu dituzten Udal Liburutegietako Sareko bazkide guztien artean. Azoka maiatzaren 17tik 26ra Portuko Pasealekuan ospatu zen. Irabazleak hurrengoak dira: Helduentzako loteak: J.A.V.G.

Bazkide txartel zk. 102175

M.P.M.B.

Bazkide txartel zk. 104526

Umeentzako loteak: J.G.B.

Bazkide txartel zk. 123916

O.V.R.

Bazkide txartel zk. 124435

Guztioi, Zorionak!

[ “Zure gogokoa izan daiteke...�... ] ...Irakurtzeko liburuak daude, ikusteko liburuak daude eta badaude irakurri eta mirestekoak. Sareak gozamena partekatzeko aukera ematen du eta hona zuentzat dakartzagu gustatu zaizkigun adibide batzuk:


...Artista liburuak: BNEko MIMB1 bilduma

MIMB 1 bilduma, -Monumental Ideas in Miniature Books- Hui-Chu Ying-ek sustatu zuen, eta asmo horrekin hainbat artistari deitu zien proiektuan parte hartzeko. Emaitza oso tamaina txikiko 140 liburu harrigarrik osatutako bilduma izan zen, Espainiako Liburutegi Nazionaleko funtsetakoa dena. Liburuen gehienezko neurriak (10 x 13 x 2,5 cm.) artistentzat erronka handia izan ziren. Batzuek hori baino txikiagoak ziren liburuak egin zituzten, benetan 単imi単oak, beste batzuek neurri txiki hauek hiru dimentsiotako objektu bihurtu zituzten, zabaltzean esponentzialki biderkatzen direnak. Lan guztietan asmamen eta sormen ikaragarriak antzeman daitezke. Erakusketa Madrilen dagoen Espainiako Liburutegi Nazionalean ikus daiteke 2013ko apirilaren 23tik irailaren 22ra arte, baina hona ekarri nahi izan dugu: Interneten daukan katalogoaren interesagatik eta bereizmen handiko irudiak lotura honetan


...“Miniatura borgoniarrak” Frantziako Liburutegi Nazionalean. Pariseko BNFk izaten dituen erakusketa birtualak kalitate handikoak direla ezin da ukatu . Horregatik ezin dugu kanpoan utzi “Miniatura borgoniarrak” erakusketa berria. Liburu interaktiboak, albumak, gidatutako bisita, testuinguru historikoa... Lan ikaragarria eta irudi zoragarriak.

...Herbeheretako Claus Printzea Sari Nagusia 2012 “Eloísa Cartonera” argitaletxeari. Sariak (100.000 €) argitaletxeari aitortzen dio bai artearekin, bai bizi den gizartearekin erakutsitako konpromisoa, horretarako ezaugarri bi nabarmenduz: bere “kalitate estetiko eta literario izugarria” eta “eskala txikian eta eskulangintzan oinarritutako ekoizpen kultural ereduan aitzindaria izatea...”


Argitaletxea sortu zen ekonomia-krisiak Argentina bete-betean jotzen zuenean, eta papera oso garestia zenez baztertutako kartoia birziklatu eta liburuak eskuz egiteko modua asmatu zuten. Kolore leherketa bat

Edozein zalantza galdetzeko idatzi mezua hurrengo helbide elektronikora biblioteca@santurtzi.net

Agur bero bat. Santurtziko Liburutegien Sarea C/ J. J. Mendizรกbal s/n 48980 Santurtzi Tel.: 944 610 854 / 944 625 715 biblioteca@santurtzi.net



Liburutegia Newsletter.eu 2013/ 8.ZK