Issuu on Google+

LIBURUTEGI NEWSLETTER.EU 13ZK


Santurtziko Udal Libururtegi Sarea LIBURUTEGI NEWSLETTER.EU 13ZK


Santurtziko Udal Liburutegi Sarea

Newsletter

liburutegia

2013ko abendua 30

Irakurle agurgarri horiek:

Santurtziko Udal Liburutegi Sareak honako informazioa ematen dizue:

o Azterketa garaian ordutegi bereziak. o Ipuin kontalariak liburutegi nagusian. o Ikasleen Olinpiada Solidarioa. Emaitza. o Liburu, diska ella filmeak gomendatuak o “Agian interesatuko zaizu...”: •

Lope Garcia de Salazar eta sardina saltzaileak.

Kirmen Uribe, Dario de Regoyos eta... sardina saltzaileak!.

Feliz Vallotton. Idazleen erretratuak.


[ Azterketa garaian ordutegi bereziak... ] ... Ohi denez, azterketa garaian Liburutegi Sareak bere ordutegiak luzatuko ditu. Aurten honakoa izango da:

Urtarrilaren 4an (larunbata) Liburutegi Nagusian 08:30etik 21:00etara.

Urtarrilaren 5ean (igandea) Liburutegi Nagusian 08:30etik 21:00etara.

Urtarrilaren 11 eta 18an (larunbatak) Liburutegi Nagusian 08:30etik 14:30era eta Mamarigako KULTURGUNEan 16:00etatik 20:45era.

Urtarrilaren 12 eta 19an (igandeak) Mamarigako KULTURGUNEAN 08:30etik 20:30era

[ Ipuin kontalariak liburutegi nagusian...] ... Liburutegi Sareko haurren irakurzaletasuna sustatzeko kanpainak urtarrilean eta otsailean segitzen du Liburutegi Nagusiko Haur Aretoan bost saio izango dira eta egutegia hurrengo izango da:

urtarrilaren 16*, 23 eta 30* otsailaren 6 eta 13* * euskarazko saioak Ordutegia: 17:30 o Sarrera doan lekua bete arte 5 urte baino gehiago dituzten umeentzat


[ Ikasleen olinpiada solidarioa. Emaitza... ] ... Aurreko azaroaren 5etik abenduaren 5era, Liburutegi Nagusiak bigarren urtez Ikasleen Olinpiada Solidarioan hartu du parte.

Liburutegira ikastera doazen ikasleek ikasketa orduak “eman” ditzakete eta horrela ordu bakoitzeko babesleek euro 1 emango dute Haitín eta Kongoko Errepublika Demokratikoan duten heziketa-proiektu batean erabiltzeko. “Zure ikasketak beren etorkizuna marrazten du” leloa duen ekimenak helburu hezigarria du batez ere, hots, gazteak elkartasun eta gizarte- erantzukizuna diren

balioetan

akuilatu,

behar

handienak

dituzten

herrien

errealitate

sozioekonomiko eta politikoekiko sentikor bihurtuz eta balio horiek bizitzeko aukera emanez. Ekimen honen 23 egunetan, Liburutegi Nagusiko Heldu Aretoan 1650 ordu bildu dituzten 638 gaztek parte hartu du, iazko edizioaren aldean igoera nabarmena izan dena 265 partaide eta 612 ordu bildu baitziren. Hemendik ikasleei beren parte hartzea eskertu nahi diegu

[ Liburu, diska eta filmeak gomendatuak... ] ... Urtea bukatzean ohikoa denez, hala egunkari eta aldizkari espezializatuek nola liburutegiek Gomendioen zerrendak egiten dituzte. Hona hemen batzuk “Infobibliotecas” aldizkariak heldu, haur eta gazteentzako literatura aukeraketa egin du. Halaber, musika eta bideo-jolasak ere badira. “El Correo” egunkariak gabon hauetan oparitzeko liburu zerrenda eskaini du “Gabon hauetan oparitzeko hamabi liburu” Eta, azkenik, Euskadi Literatura Sariak, 1982an hasi zirenetik 2013ra arte.


[ “Agian interesatuko zaizu...”... ] ... Lope García de Salazar eta sardina saltzaileak.

Lope García de Salazar

bandokide eta kronikariari, Muskizko kontzejuko ( Bizkaiko Somorrostro haranean) San Martín de Muñatones dorretxean 1399an edo 1400ean jaiotakoari Sardinekiko zaletasunak ez zion ezer onik ekarri. “Las Bienandanzas e Fortunas” liburua idatzi zuen, Erdi Aroko gainbeheraren garaiko Bizkaia ulertzeko funtsezko lana dena. Juan Manuel González Cembellínek bere “Torres de las Encartaciones” liburuan zera esaten digu berari buruz: “Arrainarekin lotua, 1471ko San Martín de Muñatones dorretxearen hartzeari buruzko pasadizo bitxia gogoratu nahi dugu. Lope García de Salazarrek, Juan el Moro zen bere semearen erasoaren beldurrez, etxeko giltzak etengabe eramaten zituen soinean, baina bere morroia zen Perico de La Puente Mororekin elkartu zen giltzak hartzeko eta atea irekitzeko. Goiz batean Lope esnatu zuen zera esanez “jauna, sardina freskoak datoz, nahiko zenituzke?” eta Salazarrek erantzun zuen “hartu itzazu” eta Pericok “orduan, eman iezadazu giltza” eta horren bidez atea ireki zion Juani. Ikusten dugunez, Santurtziko sardina-saltzaile ospetsuak XV mendearen bukaeran baziren. Aspaldiko lanbidea, bada, gure sardina-saltzaileena.

Ilustración: Aurelio Arteta. “Txo y Sardinera”. Fuente: http://es.wahooart.com/@@/8BWNAS-Aurelio-Arteta-Txo-y-sardinera


...

Kirmen

Uribe,

Darío

de

Regoyos

eta...

sardina

saltzaileak!. Aurreko buletin batean Uribek egindako hausnarketa bat azaltzen genuen. Hausnarketa galdutako margolan baten ingurukoa zen. Margolanak Ondarroako portutik sardinak harrapatzeko ontzien

irteera

ikustarazten digu eta Bilboko Arte Ederren Museoak margolariaren heriotzaren mendeurrena ospatu zuen “Darío de Regoyos. (1857-1913) La aventura impresionista” erakusketan agian agertuko zela esaten genuen. Ez zen hala izan, hala ere, bilduma pribatu baten hurrengo olioa ikusi ahal izan genuen. Honek Bilboko Arenala, zubia eta aspaldiko La Naja geltokia agertzen ditu, baina eskuinaldeko beheko zirrikitutik bi sardina-saltzaile agertzen dira. Jakina!

Darío de Regoyos. "El puente de El Arenal" 1890. Oleo sobre lienzo, 50x61 cm.


‌ Felix Vallotton. Idazleen erretratuak. FÊlix Vallotton (18651925) pintore eta grabatzaile suitzarrak eta Nabis taldekideak hainbat idazleren erretratu egin zituen. Haien artean Edgar Allan Poe, Verlaine, Alexandre Dumas, Fiodor Dostoyevsky edo Balzacenak dauzkagu. loturan askoz gehiago ikus ditzakezue.

Procedencia de la il. : http://www.wikipaintings.org/en/felix-vallotton

Procedencia de la il. : http://www.wikipaintings.org/en/felix-vallotton


Procedencia de la il. : http://www.wikipaintings.org/en/felix-vallotton

Procedencia de la il. : http://www.wikipaintings.org/en/felix-vallotton


Procedencia de la il. : http://www.wikipaintings.org/en/felix-vallotton

Zerbait kontsultatu nahi baduzu, idatzi mezua hurrengo helbide elektroniko honetara biblioteca@santurtzi.net

Agur bero bat. Santurtziko Udal Liburutegi Sarea J. J. Mendizรกbal z/g 48980 Santurtzi Tel.: 944 610 854 / 944 625 715 biblioteca@santurtzi.net


Santurtziko Udal Libururtegi Sarea LIBURUTEGI NEWSLETTER.EU 13.ZK


LIBURUTEGI NEWSLETTER.EU 13ZK


Liburutegia Newsletter.eu 2013/13.ZK