Issuu on Google+

LIBURUTEGI NEWSLETTER.EU 02 ZK


Santurtziko Udal Libururtegi Sarea LIBURUTEGI NEWSLETTER.EU 02.ZK


Santurtziko Udal Liburutegi Sarea

Newsletter

liburutegia

2014ko otsailak 7

Irakurle agurgarri horiek:

Santurtziko Udal Liburutegi Sareak honako informazioa ematen dizue:

o Santurtziko Liburutegien 40. urteurrena. o Olinpiada Solidarioa. Balantze orokorra. o Liburutegi Sareko 2014ko balantzea. o San Juango Liburutegia. Ordenagailu eramangarri berria. o Liburutegi Nagusia. Ipuin-kontalari gehiago. o “Agian interesatuko zaizu...”: •

Gizarte Zientzietako 30.000 testu doan.

Gustuko duzun autoretik hasita aurki itzazu beste batzuk.

Literatura Creativa Tailerrak Bizkaiko Foru Liburutegian.

BBVAko Bildumaren Museo Digitala.


[ Santurtziko liburutegien 40. urteurrena... ] ... 1974ko otsailaren 1ean herriko lehen liburutegia inauguratu zuten. José Miguel Barandiarán 7ko solairuartean zegoen 130 metro koadroko liburutegiak irakurtzeko 58 leku zeukan eta langile bakar batek ematen zuen arreta-zerbitzua. Bide luzea izan da gaur egungo sei liburutegiak, automatizatutako katalogoak, Interneterako konexioak,

adinekoentzako

zerbitzu

bereziak,

jarduerak,

sare

sozialetan

agertzea... lortzeko. “Santurtzi historian zehar” blogean honi buruzko sarrera dago irakurgai.

Mamarigako liburutegia. 2011


Kabiezesko liburutegia. 2007

[ Olinpiada Solidarioa. Balantze orokorra... ] ... Aurreko buletin batean, Santurtziko 638 parte-hartzaileek sartutako 1650 orduak, gizarte helburuetan beste hainbeste euro bilakatutakoak, eskertu genizkizuen antolatzaileen eta gure izenean. Agian jaso berri dugun balantzea jakin nahi duzue: 62800 parte-hartzailek 12 herrialdetako 434 areto solidariotan 632732 ordu/euro jaso zuten.

http://www.olimpiadasolidaria.com/blogs/es/


[ Liburutegi sareko 2014ko balantzea ... ] ... Iaz, 2013an, 877 bazkide gehiago egin genuen, guztira 24867 bazkide direlarik. Hauek 82692 mailegu egin zuten: liburuak, aldizkariak, diskoak eta filmak. Produktu berriak erosteak 36000 euroko gastua ekarri zuen. Burutu ziren jardueren artean eta ohiko ipuin-kontalari eta zinema-proiekzioez gain, Santurtziko Eskorbuto musika-taldearen gaineko liburuen aurkezpena, idazle batek dinamizatutako gure lehenengo irakurketa-kluba eta liburutegia Pinterest eta Historypin sare sozialetan agertzea nabarmendu nahi ditugu.


[

San

Juango

liburutegia.

Ordenagailu

eramangarri

berria... ] ... San Juango liburutegiak dagoeneko badu beste ordenagailu eramangarri bat, haurrek eta gazteek Interneterako sarbidea izan dezaten.

[ Liburutegi Nagusia. Ipuin-kontalari gehiago... ] ... Aurreko urtarrilaren 16an, eta gure kontroletik kanpoko arrazoiengatik, ezin izan zen programatutako ipuin-kontaketa burutu. Berriz ere barkamena eskatuta, kalteordainean saioen egutegia zabaldu dugula jakinarazi nahi dizuegu, otsailaren 20a gehituz.


[ “Agian interesatuko zaizu...”... ]

... Gizarte-zientzietako 30.000 testu doan . Latinoamerika eta Karibeko gizarte-zientzietako liburutegi sare birtuala

CLACSOko (Gizarte-

zientzietako Latinoamerikako Kontseilua) Zentro Kideen ikerketen emaitzetara heltzeko eta berauek ikusteko, 1998tik erakunde-bilduma sortu dute eta gaur egun 30000 artikulu eta lan-dokumentu baino gehiago, argitaratutako 800 liburu eta CLACSO sareak argitaratutako txostenetarako doako sarbide irekia eskaintzen du. Sare honek hilero 800.000 eskaera baino gehiago jasotzen ditu.

... Gustuko duzun autoretik hasita aurki itzazu beste batzuk . Literature Map izeneko tresnak gure gustukoa den autoretik hasita beste zenbait aurkitzen laguntzen digu.

Gure autorearengandik gertuen daudenek erlazio

handiena dutenak dira. Erabiltzeko edo denbora emateko gure gustuak eta ezaguerak makinaren algoritmoarekin erkatuz. Eduardo Mendozarekin saiatu gara eta emaitza, hurrenez hurren, honakoa izan da: Julio Cortázar, Quim Monzó, Pablo Tusset, Dulce Chacón, Camilo José Cela eta abar luze bat.


... Literatura Creativa Tailerrak Bizkaiko Foru Liburutegian . Idatzizko komunikazio gaitasuna bultzatu eta literatura sormenaren mundura gerturatzea lortu nahi du, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, Enrique PĂŠrez Urrestiren eskutik (gaztelaniaz). Izena emateko epea: otsailaren 3tik 17ra. Honi buruzko informazio gehiago edo Liburutegi honetako kulturaprogramazioa bere webgunean aurki dezakezue.


... BBVAko bildumaren museo digitala . BBVA bilduma 3.000 lan baino gehiagoz dago osatua. Hauek

pintura, eskultura, dekorazio-arte eta

numismatika lan garrantzitsuak dira. Horien arteko 400 pintura, eskultura eta dekorazio-arte inauguratu berri den museo digitalean ikus daitezke, baita multimedia eta dokumentuei buruzko informazioa ere. Van Dyck, Murillo, Goya, Sorolla, Miró, Saura, Tàpies, Barceló, Chillida, Oteiza edo Cristina Iglesias artistek hartzen dute parte gigapixel argazki-teknikaren bitartez egindako museo digital honetan, oso bereizmen handiko irudiak dituena.

Rafael Canogar (Toledo, 1935) Cabeza femenina 1985


Daniel Vázquez Díaz (Nerva, Huelva, 1882 – Madrid, 1969) Ventana de la Rábida 1929


Manuel Losada (Bilbao, 1865 – 1949) Festejos en la ría de Bilbao 1915-1920

Santiago Rusiñol (Barcelona, 1861 – Aranjuez, Madrid, 1931)

Jardines de Monforte 1917


José María Sicilia (Madrid, 1954)

Tulip I 1985


Victor Mira (Zaragoza, 1949 – Munich, 2003)

Río y pálpito 1992


Darío Regoyos y Valdés (Ribadesella, Asturias, 1857 – Barcelona, 1913)

Puerto de Bilbao 1908


Zerbait kontsultatu nahi baduzu, idatzi mezua hurrengo helbide elektroniko honetara biblioteca@santurtzi.net

Agur bero bat. Santurtziko Udal Liburutegi Sarea J. J. Mendizรกbal z/g 48980 Santurtzi Tel.: 944 610 854 / 944 625 715 biblioteca@santurtzi.net


Santurtziko Udal Libururtegi Sarea LIBURUTEGI NEWSLETTER.EU 02.ZK


LIBURUTEGI NEWSLETTER.EU 02 ZK


Liburutegia Newsletter.eu 2014/02.ZK