Page 1

ESKOLAKO LIBURUTEGI/BALIABIDE GUNEA


GIDOIA 1) LIBURUTEGIAN EZ GALTZEKO - Eremuak - Nola daude antolatuak liburuak liburutegi batean? - Liburutegi/Baliabide guneko arauak 2) DOKUMENTUAK - Dokumentu klase desberdinak - Liburua kanpotik 3) DOKUMENTU BAT MAILEGUAN HARTU ETA ITZULI 4) NOLA BILATU INFORMAZIOA LIBURUTEGIETAN - Liburu baten signatura - Nola kontsultatzen da katalogo informatizatu bat? - Nola erabili liburutegia ikerketa lan bat egiteko

BIBLIOGRAFIA - Eskolako Liburutegiko Bilduma – Sorta Berdea 4 zbkia. “Eskolako liburutegian nola ikasi eta ikertu; Erabiltzaileak prestatzen” Mª Jesus Illescas Nafarroako Gobernua - Proyectos Documentales Integrados La biblioteca escolar en el nuevo contexto educativo Modelos sobre habilidades de información Modelo Marland: Marland, Michael (1981) “Information Skills in the Secondary Curriculum”, Methuen, London.


LIBURUTEGIAN EZ GALTZEKO LIBURUTEGIKO EREMUAK


LIBURUTEGIAN EZ GALTZEKO LIBURUTEGIKO EREMUAK Harrera

Iragarki ohola

Liburuen apalak

Nobedadeen erakustokia

Hemeroteka

Lan egiteko eremua

Patxadaz irakurtzeko eremua


LIBURUTEGIAN EZ GALTZEKO Nola daude antolatuak liburuak liburutegi batean? Liburutegian, liburuak gaien arabera sailkaturik daude. Liburutegi askotan, liburuak hamar taldetan sailkatzen dira, eta sailkapen horri, Sailkapen Hamartar Unibertsala deitzen zaio (SHU-CDU)

Gainera, gure liburutegian, liburuak adinen arabera sailkatzen dira koloreak erabiliz: Urdina

7 urte arte

Gorria

8-10 urte

Berdea

10-12 urte


LIBURUTEGIAN EZ GALTZEKO LIBURUTEGI/BALIABIDE GUNEKO ARAUAK Funtzionamendu egoki baterako arau batzuk betetzea beharrezkoa da: 1.- Ikasleak Liburutegira euren tutoreak edo beste irakasleren batek lagundurik joanen dira, ikastalde horrentzat erabakitako asteko ordutegian edo libre dagoen beste une batean. 2.- Liburutegi/baliabide gunea xuxurla eta lasaitasunaren eremua da. Horregatik, bertara poliki, lasai eta isiltasunean sartuko gara, eta bertan gaudenean, baxu eginen dugu solas. 3.- Liburutegi/baliabide guneko dokumentu eta ekipamendu guztiak zainduko dira; erabilpen desegokiagatik zerbait puskatu edo galtzen bada, berria jarri beharko dute. 4.- Hiztegiak, entziklopediak eta kontsultarako materialak liburutegian soilik erabiltzen ahal dira. 5.- Liburutegiko eremuan, maileguen erregistroa automatizatuta dago. Maileguak, txikien kasuan, irakasleak eginen ditu. Hirugarren zikloko ikasleek, maileguak beraiek bakarrik egin ahal izango dituzte, baina beti, irakaslearen edo liburutegiko arduradunaren oniritziarekin. 6.- Maileguak, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat 15 eguneko iraupena izanen du (pertsonako bost dokumentu gehienez). Mailegua luzatu daiteke bertze 15 egunez aldez aurretik liburutegiko arduradunari maileguaren luzapena eskatuta. 7.- Liburutegiko eremuan, apaletan dauden dokumentuak, beti modu egokian utziko ditugu hau da, zutik eta bizkarra agerian dutelarik. Hartutako dokumentu bat, nondik hartu dugun atzendu bazaigu, harrerako mahai gainean utziko dugu, eta gero, liburutegiko arduradunak bere tokira itzuliko du. 8.- Liburutegiko arduraduna, eta kolaboratzaileak (lan taldeko bertze irakasleak eta ikasle laguntzaileak) itzulitako liburuak apalategian berriz jartzeko arduradunak izanen dira. 9.- Gabonetan eta Aste Santuko oporretan liburuak maileguan hartzen ahal dira. Udako oporren aurretik liburu eta material guztiak itzuliko dira ikasturte bukaerako kontrola egin ahal izateko. 10.- Baliabide gunean dauden ordenagailuak bakarrik informazioa bilatzeko eta kontsulta lanak egiteko erabiliko dira. Jokoak, informatikan trebatzeko ariketak eta oro har, langintza informazionalarekin zerikusia ez duten ekintzak garatzeko ordenagailuok ezin izango dira erabili. 11.- Interneten erabilera, irakasle edota liburutegiko arduradunaren aginduetara mugatuko da. 12.- Memoria eramangarri eta inprimagailuaren erabilera ere, irakasle edo liburutegiko arduradunaren baimenarekin eginen da. 13.- Ongi ez dabilen zerbait edo ongi ez dagoen zerbait ikusten badugu, ez gara inoiz saiatuko gu konpontzen. Hori gertatzen denean, irakasleari edo liburutegiko arduradunari erranen diogu. Hala nola, inoiz ez gara ordenagailuetan programa bat instalatzen saiatuko. “Mahai gaineko� konfigurazioak ezin dira aldatu. 14.- Liburutegi/baliabide gunean ezin da ez jan eta ez edan eta guztia aurkitu dugun bezain txukun utziko dugu. 15.- Ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiek liburutegiko txartela izango dute. Honek barra kode baten bidez, informatizatutako mailegu mugimenduak ahalbidetuko ditu. Gurasoek ere, hala eskatzekotan, irakurle txartela ere izaten ahal dute. Txartel guztien kudeaketa liburutegiko arduradunak eta berarekin diharduen lan taldeko partaideek eginen dute. 16.- Liburutegia/baliabide zentroaren araudi hau Ikastetxearen Barne Araudiari atxikituko zaio.

Garrantzi haundia du denek parte hartzea eta laguntzea liburutegiak hobekiago funtzionatzeko, arauak begiratuz eta sujerentziak eginez.


DOKUMENTUAK DOKUMENTU KLASE DESBERDINAK Liburutegi batean, askotariko dokumentuak egoten dira. Hauek inprimatuak, ikus-entzunezkoak edo elektronikoak izan daitezke: - Liburuak - Egunkariak - CD-ROMak - DVDak - Web orrialdeak

LIBURUA KANPOTIK Atzeko azala

Aurreko azala

Bizkarra


DOKUMENTU BAT MAILEGUAN HARTU ETA ITZULI 1) Abies-en sartzeko, lehenengo pantailan eskolaren izena idatzi behar dugu (nahikoa da “ric” idaztea; azpian izena osoa agertuko da); aukeratu eta “Ir” sakatu

2) Pantaila berrian, hau idatziko dugu: Usuario: rbip0000 Clave: passrbip0000 Gero “Entrar” sakatu

3) Hurrengo pantailan “Maileguak” sakatuko dugu

4) Hemendik aitzinera, maileguak eta itzulketak egin ahal izango ditugu:

Dokumentu bat maileguan hartzeko: 1) “Alearen izenburua edo kodea” jartzen duen tokian kurtsorea jarri, eta barra kodeen irakurlea liburuaren barruko barra kodetik pasatuko dugu


2) Berehala leihotxo berri bat aterako zaigu (eskuinean jadanik alearen datuak agertzen zaizkigu); “Irakurlearen izenburua edo kodea” jartzen duen tokian, barra kodeen irakurlea erabiliz, ikaslearen txartelan agertzen den kodea jarriko dugu

3) Akautzeko, “Maileguan utzi” sakatuko dugu, eta gauzak ongi joan badira, “Préstamo realizado con éxito” mezua atera beharko, luke

Dokumentu bat itzultzeko: 1) “Alearen izenburua edo kodea” jartzen duen tokian kurtsorea jarri, eta barra kodeen irakurlea liburuaren barruko barra kodetik pasatuko dugu

2) Automatikoki, eskuineko zutabean, alearen eta irakurlearen datuak aterako zaizkigu. Kasu honetan, “Itzuli” sakatzearekin nahikoa izanen da (ez dira irakurlearen datuak behar). Dena ongi joan bada “Ejemplar devuelto satisfactoriamente” mezua aterako da ondorengo pantailan.


NOLA BILATU INFORMAZIOA LIBURUTEGIAN LIBURUAREN SIGNATURA - Liburuaren signatura, zenbaki eta letrazko kode bat da, eta dokumentua non dagoen adierazten du. Hau da, alde batetik liburuak ordenatzeko balio du, eta bertzetik, liburuak bilatzeko. - Signatura, liburuaren bizkarraren azpian dagoen etiketan dago idatzirik


NOLA BILATU INFORMAZIOA LIBURUTEGIAN LIBURUAREN SIGNATURA Signatura batek, honako elementuak izaten ditu: * Sailkapen Hamartar Unibertsalaren zenbakia * Egilearen deituraren lehenbiziko hiru letrak, hizki larriz * Tituluaren lehenbiziko hiru letrak, hizki xehez


NOLA BILATU INFORMAZIOA LIBURUTEGIAN NOLA KONTSULTATZEN DA KATALOGO INFORMATIZATU BAT? Maileguen kasuan bezala, eskolaren izena, erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, orri nagusira iritsiko gara:

“Katalogoa” leihotxoaren gainean klik eginez katalogoaren zerrenda agertuko da. Ezkerreko zutabean, zein dokumentu motan bilatu nahi dugun aukera dezakegu: Liburuak, bideoak,… “Denak” aukeratzen badugu, bilaketa egiteko orduan liburutegiko dokumentu guztiak hartuko dira kontuan.

Ondoren, dokumentuaren izenburuaren arabera, egilearen arabera, deskribatzailearen* arabera… bilaketa egin dezakegu, jakin nahi duguna behar den tokian idatziz eta “Bilatu” sakatuz. *Deskribatzaile posibleak: Hiztegia, entziklopedia, misterioa, historia, DVDa, ipuina…


NOLA BILATU INFORMAZIOA LIBURUTEGIAN NOLA ERABILI LIBURUTEGIA IKERKETA LAN BAT EGITEKO - Liburutegian, informazio aunitz eskaintzen duten dokumentu piloa dago. - Ikerketa lan bat egiteko orduan, dokumentu mota bat edo bertzea aukeratzen jakin behar dugu, hau da, baliagarria izango zaiguna hartzen, eta baliagarria izango ez zaiguna baztertzen. - Liburutegiko katalogoa oso baliagarria izango zaigu ikerketa lan bat egiteko orduan; katalogoan, gaiaren araberako bilaketa egitea izango da hoberena. - Kontsultako obrak (hiztegiak eta entziklopediak) lagungarriak dira ikerketa lanak hasteko: - * Gaia zentratzen lagunduko digute - * Ideiak argitzen - * Ikerbide berriak aurkitzen - * Gaiarekin lotura duten termino berriak aurkitzen - Sumarioak eta aurkibideak ere lagungarriak dira beharrezko informazioa aurkitzeko orduan


NOLA BILATU INFORMAZIOA LIBURUTEGIAN IKERKETA LAN BAT EGITERAKOAN JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK Ikerketa lan bat egiterakoan, jarraitu beharreko pausoak: 1.- Beharrak formulatu eta analizatu Zer egin behar dut? 2.- Eskura izan dezakegun informazioa: - Identifikatu - Aztertu - Aukeratu - Baztertu Non eta nola bilatuko dut? Eta, bilatu dudan guztiatik, zer erabiliko dut? 3.- Lortutako informazioa: - Interpretatu - Analizatu - Sintetizatu - Ebaluatu Behin erabiliko dudana aukeratu ondotik, aukeratutako horretatik, zer eta zertarako erabiliko dut? Eta informazio horrekin zer egingo dut? 4.- Informazioa antolatu eta aurkeztu Nola aurkeztuko dut egindako lana? 5.- Lana ebaluatu Zer lortu dut egin dudan lanarekin?


NOLA BILATU INFORMAZIOA LIBURUTEGIAN IKERKETA LAN BATEN AURKEZPENA ETA EBALUAZIOA - Ikerketa lan bat aurkezten dugunean, beti aipatu beharko dugu nondik hartu dugun informazioa: BIBLIOGRAFIA. - SUMARIOAK, AURKIBIDEAK, OHARREN ATALAK‌ eta antzeko tresna lagungarriak ere erabiliko ditugu. - Ikerketa lana aurkezteko orduan, hau da, EBALUAZIOA egiteko orduan, argi gelditu beharko zaigu: - * Zer ikasi dugun - * Nola ikasi dugun - * Eta ikasitakoa nola transferitu behar dugun


Eskolako liburutegia koadernotxoa  
Eskolako liburutegia koadernotxoa  
Advertisement