Issuu on Google+

EDITORIALA Gure

aurkezpen 0 zenbakian genioen bezala, eskolaprentsa proiektu honetan ikasturtean hiru ale argitaratzeko asmoa genuen. Asmoa gauzatzen hasi da eta hemen da beraz, iPrentsa Lauaizetako Aldizkari Digitalaren lehen zenbakia. Bidea ibiltzen egiten omen da, eta hori da gure nahia, polikipoliki ibiltzea bidea sendo egin ahal izateko. Asko dugu hobetzeko, antolaketa aldetik, ekoizpen aldetik..., eta horretan gaude, hori baita gure erronka, kalitatezko eskola-prentsan aurrerapausoak ematea alegia. Horretarako denon parte hartzea ezinbestekoa da, denok baitugu lekutxo bat proiektu honetan: ikasleok, gurasook eta irakasleok, denok baikara idazle, kazetari, margolari, bertsolari, ekoizle... edo/eta irakurle. Garai hauetan aldaketak datoz Lauaizeta Ikastolara, ikasturte honetan Eskola 2.0 egitasmoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailan ezarri da. Horrek lan egiteko eta ekoizteko moduan aldaketak eragingo ditu eta seguraski iPrentsa izango da aldaketa guzti horien onuradunetako bat. 2011.urtea bukatzen ari da, eta ez dugu erakusleiho honek eskaintzen digun aukera hau galdu nahi iristear dagoen urte berria atzean utziko duguna baino hobea izan dadila zuei guztiei, Lauaizeta Ikastola BHI-ko komunitate osoari, opatzeko. Hala bedi!

Prentsa Batzordea


BERTSOTAN

Maialen larunbat gaua da, hamaiketan etxean egon behar zenuen; ordu txikiko hirurak dira. Etxean sartu eta (Irati) zure ama topatu duzu egongelan. Bota itzazue bina bertso.

Gabon

amatxo nolatan hemen oraindik ez duzu lo hartu ni oso berandu iritsi naiz eta aitzakiak ditut mukuru autobusa galdu ta gainera lagunak mina hartu du etxera eraman behar izan eta horregatik naiz berandu

Ez

dakizu nolako sustoa eman didazu zuk hara hemen nengoen eserita ni erlojuari begira hartu dizut alkohola usaina baita ere hamar metrora orain arte esandako guztia gezur hutsak badira


Ama

mesedez entzun nazazu ze ba ez didazu sinisten? Kubata usaina badut egia da gainetik bota zidaten ama mesedez ez jarri horrela saia nazazu ulertzen zuk hamasei urte zenituenean ez al zara gogoratzen?

Entzun

nazazu alaba maitea nola ez dut gogoratuko baina ulertu behar didazu hau ez errepikatzeko ta gainera beste garai bat zen ez dugu kontuan hartuko goazen guztia ahaztera eta ez da berriz gertatuko

Doinua: Arratsaldeon lehendabizi Maialen eta Irati .


BERTSOtAN Uxue ikasle bat zara, Ane irakaslea komunean Eli irakaslearekin elkarri musukatzen harrapatu duzu...Geroago, Ane irakasleak bere bulegora deitu zaitu: bota itzazue bina bertso.

Kaixo

Uxue sartu barrura hartu aulkia esertzeko komunean gertatutakoa pausoz pauso azaltzeko Andreak gara baita helduak elkarrekin ibiltzeko Elirekin musuka ari nintzen maiteminduta bainago.

Egia

da gertatutakoa asko didala izutu lasai ez dut ezerez esango dena dut ondo ulertu ezusteko handia izan da egin behar dizut aitortu nirekin hizketan aritzeko didazunean eskatu


Arraroa

gerta bada ere asko maite dut andre-ura hau guztia ulertu ezazu bera baita oso jatorra mesedez ez kontatu inori gure arteko egoera Eli ni asko maite nau eta elkar zoriontsu gara

Lasai

egon zaitez irakasle ez dut hitzik aipatuko zure bizi modu pribatuan ez naiz sekulan sartuko egin ezazue nahi duzuena zoriontsu izateko komunean ikusi dudana ez du inorrek jakingo Doinua: Santa Ageda. Lide eta Uxue


ERREPORTAJEA LAUAIZETA IKASTOLAN Ikasturte honetan Eskola 2.0 proiektua DBH-ra heldu da. Gurean orain ari gara horretan. Lehen mailako ikasleentzako ordenagailuak ekarri dizkigute. Horretaz gain, lehen, bigarren eta hirugarren mailako gela guztietan arbela digitalak jarri dizkigute. Horrek guztiak, hemendik aurrera poliki-poliki lan egiteko eta ikasteko moduan eragin nabarmena izango duela uste dugu.

Hurrengo ikasturtean,201112an, eta krisiak kontrakoa esaten ez badu, eskola 2.0 egitasmoa 2. mailara helduko da.


Aurreko ikasturtean gure ikastola ikastetxe piloto bezala aukeratua izan zen.

Ikasturte honetan 2. mailan dauden zenbait ikaslek eramangarri txikiekin lan egitea zer den badakite, eta egunero erabiltzen ez badira ere, horiekin lanean ohitzen ari dira.


ERREPORTAJEA 3. eta 4.A-koak IRUN ezagutzen • Osteguna 10 Irunera joan ginen bisita turistiko bat egitera. • Oiasso museoa eta labeak ikusi genituen. Azaroaren 10ean goizeko trena hartu eta 9.30 aldera Irunera iritsi ginen. Museora joan ginen eta itxita zegoenez tren txu-txu batek labeak ikustera eraman gintuen. Mehazulo baten barruan sartu ginen kasko eta linternakin, han mineral mota ezberdinak ikusi genituen eta baita gurdia ere. Gero , tren txutxua hartu eta museorako bidea hartu genuen; iristean hamabost minutu libre utzi ziguten bueltatxo bat emateko .

Oiasso museoa

Ondoren, museora sartu eta hango erakusketa ikusi ostean ,Irun ezagutzera joan ginen . Bertan , “Colon” kaletik habiatu ginen, ondoren Arregain parkera joan ginen bazkaltzera, han kanpotar asko ezagutu genituen turismoa egiten.


Arregain parkea

Bazkaldu eta gero paseo bat eman genuen Irun ezagutzeko,plaza handi batera iritsi ginen,han eskultura bat ikusi genuen.

Ikusi genuen eskultura

Gero bertako gazte batzuekin futboleko partidu bat jolasten egon ginen. Partida amaitzean gazteek plazaren ondoan zegoen iturri batera eraman gintuzten. Iturriaren antzean txutxe denda bat zegon, eta bertan litxarkeriak erostera sartu ginen. Ateratzean gurekin zegoen ikaskide baten lagun bat aurkitu genuen, eta irakasleekin geratuta geuden palazarako bidea erakutsi zigun, irakasleekin elkartu ginean tren eta geltokira habiatu ginen. Han trena hartu eta Intxaurrondoko geltoki berrian jeitsi ginenean, batzuk baimena genuen gure kabuz etxera bueltatzeko baino beste ikaskide batzuk berriz Proa zutenez irakasleekin eskolara bueltu behar izan zuten.


P LASTIKA GEOMETRIAREN ERABILERA 1. maila


GEO

METRIAREN ERABILERA 2.maila


PUNTUAREN ERABILERA 2.maila


PUNTUAREN

ERABILERA

1.maila


IKUSIZKO HIZKE 3.maila

RA


ERREPORTAJEA

EUSKARAREN EGUNA

2011

Urtero bezala, aurten ere Euskararen Eguna ospatu dugu. Hemen duzue, egindako jaiaren erreportaje grafikoa


Abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Lauaizetan bezperan egin genuen jaia: trikitixa, euskal dantzak, pelikulak, mahai-jokoak, txalaparta, irteerak...


IPUINA LA MALETA PELIGROSA En un día tranquilo el detective Vladimir Gibson estaba en su amplia casa, cuando de repente, sin previo aviso sonó el teléfono. Gibson, con rapidez, lo cogió, y desde el otro lado una voz grave pronunciaba: “En la Plaza Mayor, hay un maletín negro. Creo que será mejor que lo cojas. Sé donde vives.” Gibson tembló, pero era fuerte y aventurero, con muchos músculos, alto y con pelo castaño, relativamente largo. Se levantó del sillón, se puso sus zapatillas verdes y cogió rumbo hacia la Plaza Mayor. Como dijo el anónimo, en la plaza había una maleta. Sin dudarlo, Gibson la abrió. La maleta contenía unos explosivos y una nota que decía lo siguiente: “Los explosivos explotarán a los cinco minutos de que se abra la maleta. Te estoy vigilando. Ten cuidado.” Sin pensárselo dos veces, Gibson se dispuso a desactivar los explosivos. Quedaban tan solo dos minutos. En ese momento consiguió desactivar los explosivos, y empezó a deducir con sus conocimientos detectivescos: “Para empezar, el responsable de todo sabe dónde vivo, entonces tiene que ser algún conocido. Cuando me llamó estaba en su casa, ya que se oía la televisión. Por lo tanto, el individuo vive cerca, a no ser que haya corrido, pero la nota está escrita con calma y tiempo. Me suena esta letra. Además en la maleta había un pequeño trozo de chicle sabor sandía y un ligero aroma a vainilla ”. Se fue a casa para meditar más detenidamente. Tras unos instantes, a Gibson se le ocurrió que el individuo podría ser su hermano, ya que tenía una gran afición por comer chicles de sandía y desde pequeño le gustaba utilizar la colonia de vainilla que usaba su madre. Lo de su hermano era enfermizo, siempre tuvo unos celos incomprensibles hacia él que nunca llegó a comprender. Había ido demasiado lejos. A la mañana siguiente, Gibson, acompañado por la policía fue a casa de su hermano mayor, Zatman Gibson. Lo único que supo decirle a Vladimir fue: “quizás sea hora de que vaya cambiando de sabor de chicle y de colonia. Hasta pronto Vladimir”. Zatman fue detenido durante seis años y luego quedó en libertad provisional.


TERTULIARAKO GAIA MAN TO MAN

Pelikula hau 2. mailako ikasle batzuk ikusi dugu, ikusi ondoren hau da sortu zaigun galdera:

ZILEGIA AL DA ZIENTZIAREN IZENEAN EDOZER GAUZA EGITEA?

Gelan landu badugu ere gai erreza ez dela iruditu zaigu. Noraino esperimentatu daiteke gizakiekin? Noraino animaliekin?


PELIKULAREN FITXA IZENBURUA:

Man to man

ZUZENDARIA: Régis Wargnier AKTORE NAGUSIAK: Joseph Finnes: Jaime Dodd Kristin Scott: Elena Van Den Ende Lomama Boseki: Toko Cécile Bayiha: Likola GENEROA: Drama SINOPSIA: Jaime zientzialaria eta Elena abenturazalea Afrikara doaz bi pigmeo hartzera. Eskoziara eramaten dituzte proba batzuk egiteko asmoz, tximuen eta gizakien artean egon zitezkeen izaki bizidunak zirela uste zutelako. Denboraz, Jaime konturatzen da pigmeoek sentimenduak dituztela, baina beste zientzialari batzuk, bihotz gabekoak direla uste dute, basatiak, animaliak… Horrela zoo batera eramaten dituzte eta bertan animaliak izango balira tratatzen dituzte. Jaime pigmeoak zootik ateratzen lortzen du eta gizartearen aurrean erakustea erabakitzen du. Pigmeoak gizakiak ez direla pentsatzen duten bi zientzialariek pigmeo neska, hau da Likola, bahitu egiten dute haurdun dagoelako eta sabelaren barruan daraman enbrioiarekin esperimentatu nahi dutelako. Toko, pigmeo mutila, asko haserratzen da eta horietako zientzialari bat laban batekin erasotzen du. Horren ondorioz herri osoa Tokoren aurka jartzen da eta bere atzetik joaten dira. Herritarrek azkenean Toko hiltzen dute. Jaimek Likola hartu eta Afrikara itzultzen dira Likolaren umea Afrikan jaio dadin.


HAUSNARKETARAKO GALDERAK

 Pelikularen zati bat aukeratu, idatzi zein zati den eta zergatik aukeratu duzun. Aukeratu dudan zatia: Bihotz gabeak direla uste duten zientzialariak, beste zientzialariei erakusten dietenean eta denak izakiak izango ez balira bezala begiratzen dituztenean. Zati hau aukeratu dut inpresionatu nauelako, zientzialari askok pigmeoak animaliak izango balira bezala tratatzen baitituzte.  Zientziaren izenean edozein gauza egin daitekeela uste al duzu? Zer bai? Zer ez? Ez,zientzialariek ezin dute edozein gauza egin. Gauzak esperimentatu ditzakete, baina, ezin diote inori kalte egin, eta ezin dituzte tratatu pertsonak animaliak izango balira bezala.  Emakume asko agetzen al dira pelikula honetan? Agertzen direnean zein paperetan agertzen dira? Zergatik uste duzu gertatzen dela hau? Ez dira emakume asko agertzen. Likola pigmeoa, esklabu moduan ateratzen da, Elena abenturazalea, pigmeoak ondo zainduta egoteaz arduratzen da, eta gero zooan pigmeoak begiratzen ateratzen direnak. Pelikula zientziari buruz da eta garai horretan emakume gutxi zeuden zientzian, horregatik, emakume gutxi agertzen dira.  Beltzak agertzen al dira? Zein paperetan? Esklaboak al dira? Bai, beltzak agertzen dira. Toko eta Likola animaliak izango balira bezala tratatzen dituzte, eta zooan lan egiten duena langile moduan agertzen da. Ez dira esklabuak, baina Toko eta Likola esklabuak baino okerrago tratatzen dituzte.


DENBORAPASAK

DENBORAPASAK ILUSTRAZIOAK

Begiratu lau puntuak 30 segundo eta ondoren pareta batera Begiratu eta oso azkar ireki eta itxi begiak Nor ikusten duzu?


Denborapasak Sudoku musikala:

Soluzioa:

Nola adierazi tronpeta eta biolina? Tronpeta(t),biolina(b)


Potokumeak: 1-Lurrikara izanda galera…………... Itxaropena dute urruneko……….. Gure laguntzarekin altxatu…………. Laster izango data hobea………….. Aukerak: berria; herria; handia; bizia; argia

2-Gogoratzen naiz lehengo amonen zapi gaineko…………………… gogoratzen naiz lehengo amonaz gaurko amaz ta ……………….. Joxei ta zuei mila zorion miresmenaren zirraraz, ta amaituko dut txapel zati bat zuek guztiontzat ……………… Gure bidea ez da erreza beti legez, juizioz, trabaz; Euskal Herriko lau ertzetara itzuliko gara…………………. eta hemen bildu dan indarraz, grinaz eta poz………………… herri hau sortzen segi dezagun euskaratik ta …………………

Aukerak:1.gobaraz;algaraz;2.semeaz;alabaz3.emanaz;lagaz;4. garaiz;maiz;5.algaraz;taupadaz;6.Erdaraz;euskaraz


Soluzioak: 1-Lurrikara izanda galera handia Itxaropena dute urruneko argia Gure laguntzarekin Altxatu herria Laster izango data Hobea bizia 2-Gogoratzen naiz lehengo amonen zapi gaineko gobaraz gogoratzen naiz lehengo amonaz gaurko amaz ta alabaz. Joxei ta zuei mila zorion miresmenaren zirraraz, ta amaituko dut txapel zati bat zuek guztiontzat lagaz. Gure bidea ez da erreza beti legez, juizioz, trabaz; Euskal Herriko lau ertzetara itzuliko gara gabaz eta hemen bildu dan indarraz, grinaz eta poz taupadaz herri hau sortzen segi dezagun euskaratik ta euskaraz.


ILARGIA- KEN ZAZPI

Hitzak jarri dagokien lekuan:

Esaiozu euriari berriz, ez ....... esan bakardadeari ........ez etortzeko eusten nauen soka zara ta ...... nauena ametsak sortu zizkidana galtzen dituena

- Jauzteko - Negarra - Itotzen - Gaur - Negarra - Itsu - Guztia - Gaueko

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero eta zu itsu zaude bere argia ikusteko irrifarrez gero minez eragin didazu ........ nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! esan sentitzen dudana ez dela egia une baten sinisteko ez garen ........ zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero eta zu ....... zaude bere argia ikusteko irrifarrez gero minez eragin didazu negarra nire sua itzali da, ez zara ...... izar bakarra, ez zara!!

Abestiak

1-Lurrikara izanda galera…………... Itxaropena dute urruneko……….. Gure laguntzarekin altxatu…………. Laster izango data hobea………….. Aukerak: berria;herria; handia;bizia; argia


2-Gogoratzen naiz lehengo amonen zapi gaineko…………………… gogoratzen naiz lehengo amonaz gaurko amaz ta ……………….. Joxei ta zuei mila zorion miresmenaren zirraraz, ta amaituko dut txapel zati bat zuek guztiontzat ……………… Gure bidea ez da erreza beti legez, juizioz, trabaz; Euskal Herriko lau ertzetara itzuliko gara…………………. eta hemen bildu dan indarraz, grinaz eta poz………………… herri hau sortzen segi dezagun euskaratik ta ………………… Aukerak:1.gobaraz;algaraz 2.semeaz;alabaz 3.emanaz;lagaz 4.garaiz;maiz 5.algaraz;taupadaz 6.erdaraz;euskaraz Soluzioak: 1-Lurrikara izanda galera handia Itxaropena dute urruneko argia Gure laguntzarekin Altxatu herria Laster izango data Hobea bizia 2-Gogoratzen naiz lehengo amonen zapi gaineko gobaraz gogoratzen naiz lehengo amonaz gaurko amaz ta alabaz. Joxei ta zuei mila zorion miresmenaren zirraraz, ta amaituko dut txapel zati bat zuek guztiontzat lagaz. Gure bidea ez da erreza beti legez, juizioz, trabaz; Euskal Herriko lau ertzetara itzuliko gara gabaz eta hemen bildu dan indarraz, grinaz eta poz taupadaz herri hau sortzen segi dezagun euskaratik ta euskaraz.


DEDIKATORIAK Paul, ea noiz egiten diguzun Justin Bieberren antzera kontzertu bat!

Joana, zure mezuak faltan botatzen ditut !

Txomin, klaseak aspergarriak dira zu gabe!

Naiara, nire klasean ez egotea faltan botatzen dut :) Naiara: ikastolako neskarik panpoxena zara , By: prentsako mutilak


Parrales , hilabete honetan ez dizut ordainduko!

Jon Gorospe, utzi tontakeriak egiteari behingoz

Oporrak behar ditut, Ikastola gorroto dut !

Bale Zafra, Rafa Nadal betirako!

• Aupa Erreala, gaizki joan arren, zurekin gaude !

Rokso: 50 ORRI !! Kar! Kar!...

Helena, bueltatu Irlandatik ! Faltan botatzen zaitugu !

Urtzi Aizpuru, ea noiz aguantatzen duzun klase osoa, gelatik bota gabe!


•Leiretxu,nire gosariko madalena, noiz ikusiko zaitut ikastolatik kanpo? by: anonimo Api: Faltan botatzen zaitut grano txiki :)

•Marina: Ze ondo dantzatzen dezun, “La tia la vara” •Dima: Ezkerra edo eskubi? ... Eskubi! Ezkerra! •Nahi: Takoiak jartzen badituzu, akatuko zaitut! Uxútxu: Mz! Eta nere oilaskoa? o.o ... Eta oilaskoa... i.i

•Iñigo: Erreala, Erreala, Erreala, Erreala ... •Txomino: Adarra ala Txindoki ? , Txomino •Norape: Maite zaitut “PiolinElPato” ... Patata frijituak tx, tx, tx...

Irene: Txiki... txiki... txikii •Naiara: ikastolako neskarik panpoxena zara , By: prentsako mutilak •Maider L: Ze koloretakoa da zure zapia? •Parrales , hilabete honetan ez dizut ordainduko!


tXIsTeAK Hormak papereztatzen Tolosar batek egongela berritu eta hormak paper berri batekin papereztatu nahi zituen. Ez zuen garbi ikusten, baina, zenbat paper-biribilki beharko zituen. Eta orduantxe gogoratu zen: — Kontxo! Azpiko bizilagunak ere gela berritu berria du eta! Eta hark ere paper margotua erabili zuen gela janzteko. Berari galdetuko diot. Bizilagunarengana jaitsi zen eta: — Aizu, Manolo! Zenbat paper biribilki erosi zenituen egongela berritzeko? — Hogeita hiru! Erantzun zion bizilagunak. Papera erosi, paretetan jarri, lanak bukatu eta lau biribilki soberan! Bizilagunarengan jaitsi eta lau biribilki sobratu zitzaizkiola esandakoan, besteak harriturik: — Kontxo! Zuri ere lau sobratu zaizkizu, e! Argia, 2301.zenbakia

Loro elebiduna Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion. — Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu —azaldu zion saltzaileaketa eskuinekotik tira eginez gero, katalanez. — Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? —galdetu zion bezeroak. — Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!—erantzun zion loroak.


Senarra Bi emakume elkartu dira, eta batek besteari esan dio: — Nire senarra aingeru bat da.

— Hau zortea!—erantzun dio besteak—Nirea oraindik bizirik dago.

Bankaria Bankaria limusinan zihoan, parkean gizon bat belarra jaten ikusi zuenean. Txoferrari gelditzeko esan eta harengana joan zen: — Aizu, jakin al liteke zergatik ari zaren belarra jaten? — Zergatik ari naizen belarra jaten? Angulak erosteko dirurik ez dudalako! Zuk zer uste duzu, hau nahiago dudala, ala? — Beno, zatoz nire etxera, han behar bezala emango dizut jaten! — Milesker— erantzun zion gizonak, burua makurtuta—, baina emaztea eta sei seme-alabak hortxe dauzkat zain eta... — Datozela beraiek ere, denentzat izango da! Azkenean denak sartu ziren limusinan. Etxerako bidean, gizona eskerrak eman eta eskerrak eman aritu zen, gertatzen ari zitzaiona sinetsi ezinik: — Ez dago eskertu beharrik! Oso pozik eramango zaituztet etxera. Ziur nago asko gustatuko zaizuela. Egin kontu! Belarrak gutxienez baditu hogei zentimetro! Argia, 2302.zenbakia



Hizki-mizki1