Page 1

EDITORIALA Pantaila aurrean duzuen iPrentsaren ale berri honekin ikasturte bukaerara helduko gara. Gure aurreikuspena bete dugu eta hiru ale argitaratu ditugu. Bertan ikasleen lan asko ikus daitezke: gure komunitatearekin erlazioa duen jende askori egindako elkarrizketak, erreportajeak, bertsoak, arloetan garatutako proiektuak... Hiru ale hauen atzean lana eta ilusio handia dago, ikasleek gauza asko ikusi eta ikasi dituzte: bideoak editatzen, kamara baten atzean egoten, mikrofonoak erabiltzen, galderak prestatzen, hizkuntza zorrozten... eguneroko eskolako jarduerari beste ikuspegi bat emateko aukera eman digu proiektu honek. Ikasturte honetan jende asko ibili gara proiektu honen inguruan: arloetako ikasleak eta irakasleak, prentsa tailerrekoak, elkarrizketak egin dituztenak, elkarrizketatuak izan direnak... pertsona hauei guztiei esker hiru aleak argitaratu ahal izan ditugu. Mila esker guztiei! Datorren ikasturtean zuekin berriz egoteko asmoa dugu, proiektu honi jarraipena emateko asmoa, inoiz baino garrantzitsuagoa baita hezkuntza munduan egiten ditugun berrikuntzak kaleratzea, egungo egoerak ez ditzala gure ilusioak itzali! Orain udara dugu tartean, ondo pasa eta irailean indarberrituta eta asmo berriekin itzuliko gara eta datorren ikasturtean... SORTUKO DIRA BESTEAK!! Prentsa Batzordea


BERTSOTAN I単aki eta Unai hau da zuen txanda. Eneko irakaslea zara institutu batean, Unai, berriz, institutu berean ikaslea. Astelehen goiza da eta institutuko sarreran topo egin duzue eta uneko nagitasuna dela eta hasi zarete eztabaidan; zein ote den bizimodu hobeagoa, ikaslearena ala irakaslearena?

Ikaslea

Irakaslea

Aukeran beti dudarik gabe nahiago irakaslearena gogorra oso da egunero izatea ikaslea.

Gela batean sartu orduko zer ote den gertatuko egoera horretan dudarik gabe ikaslea izatea nahiago

Lauaizetako.....

Lauaizetako.....

Ez ezazu esan tontokeriarik ez baitizu inork sinisten nola liteke zaila izango autoritatea izaten

Autoritatea ez da inondik modu errazean eskuratzen pasatzen duzu denbora pila trikimailuak asmatzen

Lauaizetako.....

Lauaizetako.....

Zuk lan ziztrina egiten duzu ta diru asko irabazi nik asko ikasi eta zuk berriz ni baino hobeto bizi.

Irakasleok lan zaila dugu nekagarria gainera pazientzia galdu pazientzia ez galdu juxtu-juxtu iristen gara

Lauaizetako.....

Lauaizetako.....

Santa Ageda LAUAIZETAKO INSTITUTUAN IZATEN DIRA KOMERIK IKASLEEK ETA IRAKASLEEK EZ DUTE INTERES BERDINIK.


IRITZIA

KOMUNAK Azken hilabete hauetako gaia izan da ikasleon artean, zenbat aldiz galdetu diozu ikaskide bati zergatik dauden komunak itxita? Irakasle batzuekin hitzegin ondoren arrazoia edo zergatia zein den jakin dugu. Komunak ikastolako arazo handiak dira, batzuetan denbora pasa izaten dira eta. Batzuetan ikasleak jolasean aritzen gara eta azkenean arazo larriak egoten dira. Aurtengo kasua honakoa izan da: ikasle batek edo batzuek komun zulo bat trabatu zuten komuneko paperarekin eta paper bustia erabili zuten dena hankaz gora uzteko. Horregatik, ikastetxeko zuzendaritzak, komunak ixtea erabaki zuen, lekzio edo ikasleok erreflexionatzeko asmoarekin, hala ere, lehenengo solairuko komunak ireki zituzten, baina hauek ere dibertitzeko leku bihurtu ziren ikasle asko eta askorentzat, beti norbait zegoelako bertan eta klasetik dispertsatzeko aukera biribila zelako. Azkenean, solairu guztietako komunak irekitzea erabaki da berriro ez gertatzeko asmoarekin.

Bestalde, egungo egoera ebualatzea erabaki dugu. Nola erabiltzen ditugu komunak? Errespetatzen ahal ditugu sexu ezberdinentzat dauden komunak? Erantzunak bilatzeko nahikoa izan zaigu klase tartetxo batean nesken zein mutilen komunera hurbildu eta gertatzen dena ikustea.


Ikusi dugun lehen gauza, sexuak errespetatzen ez direla da. Mutilen komunean bi neska lasai lasai ura edaten, eta neskenean beste horrenbeste. Hasiera batean egoera nahiko normaltzat jotzen zutela zirudien, hori frogatzeko pasiloko neska zein mutilei zer iruditzen zitzaien galdetu ostean erantzunak oso bestalakoak izan dira. 10 pertsonatik erdia baino gehiago ez da eroso sentitzen kontrako sexua behar ez den komunean dagoenean. Datuak argiak dira, horregatik bakoitza bere komunera joatea eskertuko litzteke. Beste lekuko batzuek diote, komunetan arazoak egotearen arrazoi bat ere badirela, aztoratu egiten omen da bat neska bat mutilen kasuan komunean egotean eta alderantziz. Galdera bat planteatu diogu geure buruari, bakoitza bere komunean egongo balitz egoera desberdina izango liztzateke? Bakoitzak pentsa dezala erantzuna, eta arauak errespetatuko dituen ala ez erabaki dezala.

Hala ere, espero dugu gelditzen den hilabetean, ezer ez gertatzea eta komunak zaintzea.Guztionak dira eta. Prentsa tailerra


1.mailakoen

iritzi eta eskaerak


PATIOA


. Lurra harriz beteta dago. 路 Egunero atarian futbolera jolasten dugu. 路 Erortzen garenean, mina hartzen dugu. Eta beraz , zera ESKATZEN DIZUT: 路 Belar artifiziala jartzea, minik ez hartzeko. 路 Horretarako belarra jartzen duten bitartean gimnasioa uzteko, atarietan jolasteko. AITOR TURRILLAS


- Ikasle gehienek hamaiketakoa hartzen dugu atari orduan. - Soberakinak lurrera botatzen dituzte. - Hori, zakarrontziak beteta edo oso urrun daudelako egiten dute. Eta beraz, zera ESKATZEN DIZUEGU: - Zakarrontzi gehiago ipintzea. - Irakasleak erne egotea, soberakinak lurrera botatzen dituzten ikasleak harrapatzeko. AINGERU ASTIGARRAGA


- Ikastetxeko aterpea oso txikia da. - Ikasturtean zehar sarritan egiten duela euria. - Hori dela-eta, denok justu samar sartzen gara aterpean. Eta beraz, zera ESKATZEN DIZUEGU: - Datorren urtera begira aterpeko teilatua zertxobait gehiago handitzea. XABIER ODRIOZOLA


- Denbora asko egoten gara geletan. - Hainbeste klase izaten segidan aspertzen gara. - Ez dugu denbora asko beste geletan dauden lagunak ikusteko. Eta beraz, HAU ESKATZEN DIZUEGU: - Datorren urtera begira jolas orduan denbora gehiago izatea. - Lagunekin denbora gehiago egoteko. - Hainbeste ez egoteko klaseetan sartuta. JOSUNE ZUBIZARRETA


- Patioan belarrik ez dago. Patioan belarra balego, leku gehiago genuke belar gainean eserita egoteko. - Txikia da jolaslekua. Handituko balitz, patioan jolasteko gauza gehiago jartzea izango genuke. - Futbolean handiek jolasten dute. Eta beraz, zera ESKATZEN DIZUEGU: - Patioa handitzea nahiko nuke belar aldera. - Patioa handitzearen ondorioz belarra patioan egotea. - Futbolera jolasteko txandak egotea, nik proposatzen dudana hau da: Astelehenean 1go maila. Asteartean 2.maila. Asteazkenean 3.maila. Ostegunean 4.maila. Ostiralean baloia hartzen duen lehenengoak jolastuko duena izango da.

GAIZKA CUELLAR


- 1. mailakoak ez dugu inoiz futbolean jolasten eta izorratu egin behar dugu.Gainera zelaia erabiltzen dutenek ez dute ia jolasten, baloia botatzen dute ikaskideak jotzeko eta beraiek indar handia dute. Baina txarrena da oraindik ez dudala lortu futbolean jolasten. Beraz, txandak egitea proposatzen dut. - Patioa oso txikia da , gainera saskibaloi eta futbol zelaiak leku berean daude eta ezin da ondo jolastu. Euria egiten duenean, ezin da ia kanpoan egon ,irakasleek ez digute barruan sartzen uzten. Hotza pasatzen da .Hori dela eta,eskaileretan esertzea da aukera bakarra - Datorren urteari begira jolastokia nolabait handitzea. Hori dela eta, leku handia edukiko genuke eta maila bakoitzak bere txokoa edukiko luke. - Liburutegia txikia da eta mahai gutxi daude .Ordenagailuak ere ez dira asko eta gainera ezin da jolastu. Ez dut ulertzen zergatik. Kaskoak musika entzuteko jartzea ere eskatzen dizut, bestela ezin da ezer entzun eta etxetik eramatea arriskutsua da lapurtzen dituztelako. MIKEL MARTIN ETA KATTALIN MUTTUBERRIA MUTTUBERR


- Patioan ala jangelan futbolean jolastean baloiak belardira joaten dira. - Batzuetan baloiak galtzen dira. - Patio garaian jendea aspertu egiten da. Eta beraz hau ESKATZEN DIZUEGU: - Patioko hesia gehiago luzatzea ; horrela baloi gutxiago joango dira belardira eta ez dira galduko. - Eskola kirolak antolatzea: futbola, saskibaloia, eskubaloia... JON CAJARAVILLE eta BEĂ‘AT ORMAZABAL


JANGELA ETA LIBURUTEGIA


- Jendea, jolas garaietan, liburutegian gauza garrantzitsu bat egin nahi duenean, batzuetan ez dago lekurik. - Jangela orduetan oso justu ateratzen dira bigarren ordukoak, eta batzuetan geletara pixka bat berandu iristen gara. Eta beraz HAU ESKATZEN DIZUEGU: - Liburutegia pixka bat handitzea edo kalera ateratzen ez behartzea. - Aterpeko teilatua handitzea edo gelan egoten uztea. - Bigarren txandakoak jangela barruan denbora gutxiago igarotzea edo jangelara lehenago sartzea. ANDER GIL


- Gehienetan liburutegia beterik dago. 路 Horrela ezin da ikasi, patioan zarata asko dagoelako edo gehienetan bisita gela beteta dago. Eta beraz, zera ESKATZEN DIZUEGU: 路 Liburutegia egun gehiagotan libre egotea. 路 Geletan geratzeko baimena izatea horrela gelan ikas ahal izango dugu, zaintzako batek kontrolatzen. EKAITZ TEJEDOR


- Liburutegia handitzea ESKATZEN DUT, ez garelako denok sartzen eta beteta dagoenean, ezin dugu bertan ikasi, lanak egin eta ordenagailuetan ibili. - Jangela txikia denez, nahiz eta bi txanda egin, jateko orduan denok lekurik gabe gaude; beraz, eskertuko nizueke handituko bazenute. ARITZ ARMENTIA


- Jangelan janari platerkada haundiak ematen dizkigute. - Guztia jatera behartzen gaituzte, nahiz eta goserik ez izan. - Lehenengo mailako ikasleok ez dugu elkarrekin bazkaltzen, jangela txikiegia delako. Eta beraz,zera ESKATZEN DIZUEGU: - Hemendik aurrera bakoitzak behar duen janariaren kopurua ematea - Ahal dugun kopurua jatea, 2:30etan ateratzeko garaiz. - Txandak beste era batean egitea. JULEN IRADI


GELAK


- Gelako paretak oso kolore sosoa dute eta beste kolore bat eman nahiko genieke. - Pertsianak puskatuta daude, eta gelan gaudenean bakarrik jaisten dira. - Geletan gelakoa ez den jendea sartzen da atari orduan. - Liburuak eta gure gauza pertsonalak kentzen dizkigun jendea dago eta, ez dut niri gauzak kentzea nahi. Hori dela eta, hau ESKATU NAHI DIZUEGU: - Gelak kolorez margotzea. - Liburuak eta koadernoak gordetzeko apal giltzapetuak edo takilak egotea korridoreetan edo geletan. GARAZI F., HAIZEA DĂ?EZ eta MARĂ?A GOYA


- Lehioak irekitzeko moduan egon behar dute, ikasleok beroa pasatzen dugulako eta astunak jartzen gara. - Lehioek ez dute manila arraroa eduki behar, baizik eta lehioa normal irekitzeko moduko bat. Eta beraz, zera ESKATZEN DIZUEGU: - Datorren ikasturtean lehioak aldatzea. - Manilarra fijoa edukitzea. LEIRE MURGIONDO


ORDUTEGIA ETA BESTELAKOAK


Eskola ordu gehiegi ditugula adierazi nahi dizut, denbora librerik utzi gabe, gainera, ez da dibertigarria, ez ditugu ekintza desberdinak egiten eta beti berdina egiten dugu. - - - Eskola oso goiz hasten da. - Azterketa gehiegi ditugu batera, beraz azterketa guztiak ezin ditugu behar bezala ikasi. - Horren ondorioz, guk, ikasle guztiok oso estresatuta iristen gara etxera. -

Beraz, hau ESKATU NAHI DIZUEGU: - Irailerako, eskola orduak gutxitzea nahiko genuke, hau da, denbora libre gehiago edukitzea. - Eskola 8:25etan hasi ordez, 9.30etan hastea guretzat komenigarriagoa izango da. - Azterketa kopurua gutxitzea nahiko genuke, horretarako, azterketak batera ez egitea eskatzen dizut, eta hilabete bakoitzean eta ikasgai bakoitzeko azterketa bakarra egitea. IBON M.


- Ikasturteko irteerak egun batekoak izaten dira, eta kontuan

hartu behar da lan handia egiten dugula. - Komunetan ez da paperik egoten. Eta beraz zera ESKATZEN DIZUEGU:

· Datorren ikasturtean irteretan egun gehiagokoak izatea, baina beste leku merkeagoetara joaten. · Hori egiteko irteretarako diru gehiago aurreztea. - Komunetan papera beti jartzea. LAURA CANO eta LAURA PÉREZ


ARGUDIO-TESTUA1 Donostian, 2012ko urtarrilaren 23a. Alkate jauna: Eskutitz hau idazten dizut, 16 urtetik beherako haurrak alkohola eta drogen kontsumoarengatik, asteburuetan gaueko bederatziak baino lehenago etxean egon behar direla esaten duen legearen kontra nagoela adierazteko (Estatu Batuetako hainbat hiritan dagoeneko indarrean dagoen legea). Lehenik, nire ustez, etxera joateko ordua bakarrik bakoitzaren gurasoek jar dezakete, eta ez familiatik kanpo dagoen norbaitek. Gurasoek badakite kontsumoa handia dela eta egokia iruditzen bazaie beren seme-alabak bederatziak baino beranduago etxera iritsi daitezkeela, beraiengan izango du kalte ondorioak. Bigarrenik, asteburuetan, bederatziak pasata, gauza osasuntsu asko egin daitezke. Adibidez, familiarekin jatetxe batean afaltzea, zinemara joatea, lagun bati edo senide bati bisita bat egitera joatea edota besterik gabe, lagunekin kalean egotea. Bestalde, adituek diotenez, zerbait debekatzeak ez du funtzionatzen egin nahi duenarengan. Benetan alkohola edo drogak kontsumitu nahi dituenak edota ohituta dagoenak, nahiz eta debekatuta egon hori egitea, jarraituko du egiten ezkutuan edo ahal duen moduan. Adibidez, drogak saltzea debekatuta dago eta alkohola 18 urtetik beherakoei saltzea ere bai, baina hala ere badago hori ezkutuan egiten duen jendea. Gainera, guztiek ez dute kontsumitzen. Ezer txarrik egin gabe bederatzietan etxean egon beharko liratekeen asko eta asko badaude, eta hori ez zait batere justua iruditzen. Ez nator bat gutxi batzuengatik guztiak izorratzearekin. Aldiz, egia da, bederatzietan haur guztiak etxean egonda, segurtasun gehiago egongo litzatekeela kaleetan. Hala ere, lege horren kontra nago erabat azaldu ditudan arrazoiengatik eta ez zait batere ondo iruditzen lege batek haurrei etxean egoteko ordua ipintzea. Nire iritziak kontuan hartuko dituzulakoan, agur bero bat, Ainhoa Fabo 2.A


ARGUDIO-TESTUA2 Donostia, 2012ko Urtarrilak 19a

Kaixo zuzendari jauna:

Lauaizetako

kontseilu

eskolarrak,

hurrengo

ikasturtetik

aurrera Lauaizetako ikasleek uniformeak eramango dituztela erabaki du. Ikasle eta irakasle batzuk alde agertu badira ere, ni uniformeak eramatearen kontrakoa naiz.

Hasteko, ez nator bat Lauaizetako kontseilu eskolarrarekin, beti arauak ikasleentzat baitira. Zergatik ez dute planteatu arau hori irakasleentzat? Ikasleak uniformearekin joaten badira, irakasleak ere lasai asko joan zitezkeen ikastolara uniformearekin.

Bigarrenik, ikasle bakoitzak bere estiloa dauka. Ezin da ikasle bat derrigortu gona jartzen, ikasle hori egunero prakarekin joaten bada. Edo ezin da ikasle bat derrigortu prakak ondo jantzita eramaten berak duen estiloa prakak erorita eramatea bada.

Bestalde, bat nator uniformeak bere alde onak dituela esaten dutenekin. Goizetan ez duzu denbora galduko ikastolara ze arropa eramango duzun pentsatzen. Ikasle gehienek goizetan denbora gehiena arropa aukeratzen pasatzen baitute.


Hala ere, neguan neskek hotz handia pasako lukete gonarekin. Ezin dute neskak derrigortu gona eramaten neguan egiten duen hotzarekin, egunero berogailu baten ondoan egon beharko lirateke hotzik ez pasatzeko.

Esan ditudan gauza guztiak direla eta, bakoitzak berak nahi duen arroparekin joateko eskubidea du. Arrazoi guzti hauek direla eta, ikastolara uniformeak eramatearen kontrakoa naiz.

Alazne Etxezarreta


ERREPORTAJEA1

Tuenti-a gazteei zuzendutako gizarte-sare zerbitzu bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke . Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea. Bertan, pertsonak oso erraz aurki daitezke: izenabizenen bidez, duten lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez‌ Tuentia beta pribatu bat da eta erregistratzeko aski da zure e-posta eta pasahitza bidaltzea. Dagoeneko erregistratua zaudenean, 10 gonbidapen dituzu, oraindik tuentia ez dutenei Hotmail edota emailera bidaltzeko.


Tuentiak ere, baditu gauza gehiago: Txata, musika entzun eta bideorik gogokoenak gordetzeko aukera, jokoetara jolasteko aukera etab. Edozeini gomendatuko nioke sare hau, baina baita segurtasun handienez baliatzea ere, hobe da segurtasuna izatea, badaezpada ere. Heldu askok, batez ere gurasoek, gehiegi erabiltzea ez dute atsegin, nahiago dutelako beren seme-alabak beste gauza batean jardutea, baina teknologia ikasteko eta mugikorreko saldoa aurrezteko baliagarria izan daiteke. Tuentiaren gehiena, Movistarrena da %90-a erosi baitzuen 72 milioi inguru eurogatik. Tuenti hitza gazteleratik dator zehatz mehatz “tu entidad�etik.

Elixabete Intxaurrondo


PLASTIKA ARTE INSTALAZIOAK Artearen bilakaera gizartearen parekoa izan da, nahiz eta Artea, XIX. mendetik gizarteari bideak ireki nahian edo, mugak hautsiz ibili behar izan duen. Abangoardiak deritzegu. Ez dira errazak ulertzen, batez ere ez baditugu ikertzen eta ikasten. Arte adierazpenaren euskarrietako bat Arte Instalazioa dugu. Hemen ikusgai gure ikasleen lan batzuk. Espazioa aukeratu eta ideiari jarraituz espazio horrengan eraginez zerbait artistikoa sortu dugu. Ordenagailuz egin dugu, Gimp programa erabiliz, merkeago, azkarrago eta iraunkorrago delako.


ERREPORTAJEA2

LAPURTUTAKO HAURRAK Eibarko Udalak gaur bertan aditzera eman duenez, "Euskal Autonomia Erkidegoan 50eko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitartean

administrazio

irregulartasun

batzuk

izan

zirela

eta,

jaioberrien bidegabeko jabetzeen edo adopzio irregularren susmoa dago. Gipuzkoa kaltetu gehien dituen lurraldea da, eta ustezko traman Gipuzkoako 20 ospitale zeudela susmatzen da. Gaur goizean honen inguruan hitz egiten zuen testu dokumentu bat irakurri eta buruari bueltak ematen hasi naiz. Ni ere lapurtutako haurra banaiz? Edo nire ahizpak, benetan, nire ahizpak ez badira? Falta zitzaidana, egunen batean nire antza duen emakume bat kalean aurkitu ...


Lapurtutako haurren tramak ez dauka mugarik, gizakiaren gaiztakeriak mugarik ez duen bezalaxe. Geroz eta kasu gehiago ari dira argitara ateratzen, eta zaila egiten zait sinestea zenbat jende aberastu zen bere garaian negozio zikin horrekin. Apaizak, mojak, medikuak, erizainak, alkateak... Nola izan daiteke pertsona bat hain ustela? Apaizek eta mojek, Jaungoikoaren izenean, bidea libre zuten edozertarako; "ez duzu testigantza faltsurik eta gezurrik esango. Ez duzu lapurretarik egingo". Ala! Diru mordoxka baten truke bi mandamendu oso-osorik zakarretara bota! Eta mediku zein erizainen kasuan, berriz, zer esanik ez; barrua behar da emakume baten erraietatik atera berri duzun haurra gezur zikin batekin estaliz, diru pila eskaintzen duen ama bateria eman, gezurra dirudi.


Zuetako nazkagarri batzuk, merezi ez baduzue ere, bizirik zaudete oraindik; jakin ezazue neure indar guztiekin gorrotatzen zaituztedala. Eta, hori, ni kontu honetan ikusle soil bat naizela jakinda, pentsa ezazue ze gorroto sentituko duen iruzur hau bizitzea tokatu zaionari. Hala ere, askok, onartu dute haurren lapurretan zerikusia izan dutela. Beste askok, berriz, oraindik ez dute ezerez onartu. Manifesta asko ere egon dira, bai Gipuzkoan, eta bai beste leku askotan. Haurrak lapurtzen zizkieten biktima perfektuak hiru multzotan banatzen ziren. Ama gazteak, batetik, lehendik haur gehiago zituzten emakumeak, bestetik eta bederatzi hilabete konplitu baino lehen erditu zirenak, azkenik. Eta haurrak adopzioan hartu zituzten familia askok ez zuten iruzur honen berririk, adopzio normal bat izango balitz bezala tramitatzen zen. Hori izan da haien diru iturria: amatasuna. Horrela aberastu ziren urte mordoxka batean munstro horiek, ama gogotsu baten ilusioarekin eta ama zauritu baten ahuleziarekin.

Uxue Mui単o.


ERREPORTAJEA3 TXIRRINDULARITZA

Ni Ibai naiz eta 14 urte ditut. “Gros green� txirrindularitza taldean nago. Zortzi urterekin hasi nintzen txirrindularitzan; nire aita txirrindularia zenez niri ere gustatzen zitzaidan. Astean hiru egunetan entrenatzen dut. Anoetan talde guztia geratzen gara, txirringak kotxeetan eramaten ditugu eta Aranoko bidegurutzera joaten gara. Han entrenamendu ezberdinak egiten ditugu. Gure entrenamenduak 30-70 kilometro ingurukoak izaten dira; entrenamenduak oso gogorrak dira eta asko nekatzen gara; ordubete baino gehiago entrenatzen dugu guztiok batera entrenatzailearekin. Asteburuan lasterketak egiten ditugu. Batzuetan oso azkar eta besteetan poliki ateratzen gara. Herriz herri goaz, lasterketak oso gogorrak dira eta neka-neka eginda etortzen naiz nire etxera. Gero siesta eder bat botatzen dut nire ohetxoan. Oso gustura joaten naiz txirringan ibiltzera ! IBAI CASTILLA


ERREPORTAJEA4

Charles Dickens (1812-1870) 200 urte

Idazle britaniar ezaguna izan zen. Umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotzena egin zuen. Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira: Gabonetako kanta, Oliver Twist, David Copperfiel eta Dorrit txikia eleberriak Arrakasta handia lortu zuen Dickensek orduan eta, gaur egun ere, bere lanak argitaratzen ari dira oraindik. Garaiko fikzioa argitaratzen zen bezala, Charlesek ere eleberriak egin zituen kapituluka. Liburuak erosteko ahalmena ez zegoen denen eskuetan eta irakurleek irrikitzen egoten ziren zain, hurrengo kapitulua argitaratu arte. Idazleen artean ere, gaur egun ere maisu kontsideratzen dute. Charlesen bizitza aldatuko zen erabat, ordaindu gabeko zorrak zirela-eta, aita denuntziatu eta Marshalseara preso eraman zutenean. Familiaren gehiengoa aitarekin joan zen kartzelan bizitzera, garaiko legeak ahalbidetzen baitzuen hori. Dickens Roylance andereak gidatzen zuen Little College Streeteko etxe batean hartu zuten eta igandero joan ohi zen bere aita bisitatzera. 12 urterekin, lanerako prest zegoen Charles gaztea eta Warren's boot-blacking factoryn 10 lan-orduko jornadak egin zituen. Londreseko gaurko Charing Crosseko geltokitik gertu zegoen fabrika bat zen eta oinetakoentzako betuna ekoizten zuten bertan. Mutikoak etiketak jarri behar zituen astean 6 txelineko jornala irabazteko. Diru horrekin, ostatua ordaindu eta familiari lagundu behar zion. Hilabete batzuen ondoren, familiak zorrak ordaindu eta kartzelatik ateratzea lortu zuen, baina ekonomiak ez zuen onera egin, amaren aldeko amona hil eta 250 libera jaso zituzten arte. Ez zuten umea berehalakoan atera eta Dickensek ez zuen sekula ahaztuko hura. Proletarioen bizimodu tristea askotan agertuko zen Dickensen lanean, baldintza penagarri haiek behin eta berriro salatuz.


MARIAJE BARRENETXEAREKIN HIZKETAN Aurten Charles Dickens-en urteurrena dela eta, Mariaje aurreko bost ikasturteetan egondako liburuzaina, ikastolara etorri da 1.mailakoei Charles Dickens-i buruz hitz egitera. Hori aprobetxatuta, hainbat galdera egin dizkiogu: - Bere bizitzaren zein aldek izan du eragina idatzi duen horretan? 12 urte zituela, hiri handi batean bakardadean bizitzea, lan gogorrean aritzea eta jasan zuen tratu txarra. - Garaiko gizona al zen? Zalantzarik gabe. Garai hartan Londresen jende pilo bizi zen eta aberastasunaren aurrean behartsu andana zebilen. Garai hartan trena ailegatu zen, eta herrietatik jende asko etorri zen, bizimodu duinago baten bila. - Zer dago bere nobeletan errepikatzen dena? Sufritzen duten umeak, behartsuak, gaizkile esplotatzaileak eta garai victorianoaren morala; baita protagonistari egoera txarretik ateratzen laguntzen ziotenak ere, gehienetan egoera ekonomiko onekoak. Legearen funtzionamendu txukunaren eza, heziketa on eta txarraren arteko kontrastea. Humorea ere bai. - Azaldu datozen nobelek dituzten ezaugarri nagusiak: OLIVER TWIST Umeen mundua eta haien sufrimendua. Baita Londreseko kaleak. DAVID COPPERFIELD Bere autobiografia. Bere familia azaltzen da: aita, gazte zenean eragin txarreko jendea, eta bizi izan zen herriak: Kent, Kanterbury, Londres. DORRIET TXIKIA Kartzelako bizitza. Bertan egoera desberdineko jendea: gaizkileak eta pobrezia delitu bakartzat zutenak. BI HIRITAKO HISTORIA Iraultza Frantsesan izan ziren garaiak eta pertsonaiak, abenturak eta datu bitxiak. Hausnarketa gutxien dituen nobela. - Zein aholkatuko zenuke? Bi hiritako historia entretenigarriena. Oliver Twist petsonaiak, abenturak eta Dickens hainbeste kezkatu zituen gaiak azaltzeagatik: umeak eta pobrezia, baina maitasuna eta ontasunari buruzko hainbat parrafo gure garaitik urrun gelditzen dira eta astunak izan daitezke.


IKASLEEN IRITZIAK Asko gustatzen zait horrelako hitzaldiak aldian behin entzutea. Ez nuen idazle hori ezagutzen eta orain pila bat dakit. Oso interesgarria iruditu zitzaidan bere bizitza eta Londreseko giroa, ondo azaltzen duelako. Ez nekien berak idatzi zuela Oliver Twist eta hainbeste bertsio zeudela. Eta Londresen hainbeste ume lapur, pobre eta eskale zeudela. Ez nekien ez zegoela estoldarik eta zikinkeria oinetatik pasatzen zela hainbeste jenderekin eta jendeak ordaintzen ziola irakurtzen entzuteagatik (JULEN IRADI)

Charles Dickes Inglaterran jaio zen.. Berak bere bizitza oso gogorra izan zenez, liubruak idazten hasi zen .Bere lehenengo liburuak, bere bizitzari buruz hitz egiten zuen. Londresera joan zenean, kaleak oso zikinak zeuden eta zakarra orkatiletaraino iristen zitzaien. Kaleak oso estuak ziren eta jende asko zegoenez, atasko asko zeuden. Aberatsak gurdietan ibiltzen ziren, eta oso handiak zirenez, leku asko okupatzen zuten . Nire iritziz beraren egoera oso gogorra izan zen eta niri asko harritu nindun hori entzuterakoan. Baina niri asko gustatu zitzaidan nola azaldu zuen Mariajek eta asko gustatu zitzaidan hori entzutea.(ERIKA FERNĂ NDEZ)

Charles Dickens Ingalaterran jaio zen. Garai hartan Londres oso zikina zegoen ez zegoelako estoldarik eta kaleetako eskaleak eta pobreak kartzelean sartu edo urkatu egiten zituzten. Berak nobela asko idatzi zituen, adibidez: Gabonetako Ipuina, Oliver Twist, David Copperfield... Bere liburuen bukaerak irekiak ziren, eta horrela jendeak liburu berriak erosten zituen bukaerak jakin ahal izateko. Bere bizitza interesgarria iruditu zait, baina ez zait gustatu garai hartako egoera. Jendea oso pobrea zen eta kartzelan sartzen zintuzten uskeria bat egiteagatik. Ez litzaidake gustatuko bere bizitza bizitzea. Bere bizitzaz datu asko ikasi ditut eta interesgarria iruditu zait berari buruzko aurkezpena. Umeek oso tratu txarrak pairatzen zituzten eta askotan prostituitzera behartzen zituzten. Gainera askotan umeak explotatzen zituzten. Harrigarria iruditu zitzaidan Oliver Twist janari gehiago eskatzera joan zenean urkatu egingo zutela esan ziotenean. Niri hori oso injustoa iruditu zait. Niri hori esango balidate, oso gaziki sentituko nintzateke. Nire ustez Mariajek oso aurkezpen ona eta interesgarria egin zuen Dickens-i buruz eta oso ondo zekien bere bizitzari buruz. Gainera oso lasai zegoen eta oso ondo ulertzen zitzaion. (TXOMIN BERGUA) Kontatu zigutenarekin eta argazkiekin bizitzan suerte handia izan dudala ikasi dut eta ez dudala desaprobetxatu behar, ondo bizitzeko.Charles Dickens idazle oso ona da eta bere istorioak interesgarriak eta dibertigarriak dira.Nik seguraski istorioren bat ikusten badut seguru gustatzen zaidala. Hitzaldiak ez zaizkit gustatzen, baina oraingoa asko gustatu zait eta espero dut beste bat entzutea. (ARITZ ELIAS)


Nik ikasi dut Charles Dickens-ek bizi zuena idatzi zuela Oliver Twist-en. Nobela guztietan agertzen zirelako pobreak pertsona onak zirela, baina berak kontatu zuen benetan nolakoak ziren. Dickens-en gurasoak kartzelan zeuden bere ahizparekin batera orduan, bakarrik gelditu zen eta orfanato batera joan behar izan zen. Orfanatoan, mutil bat zegoen derrigortu ziola janari gehiago eskatzeko eta berak, esandakoa egin zuen baina, horregatik, orfanatotik bota zioten. Kalean zegoenean, lapur talde batek irakatsi zion nola lapurtu, etxe baten eta elikagaien ordez. Orain kontatu dudana, Oliver Twist nobelan kontatzen duen istorioa da. Nire ustez, Mariajek oso ondo kontatu zuen Charles Dickens-en bizitza, ondo ulertu zitzaion eta interesgarria izan zen kontatutako gauza guztiak ikastea. Nik, atzo ikusitako trailerren filmak ikusi nituen, baina ez nekien Oliver Twist-en kontatutako istorioa Charles-i gertatu zitzaiola benetan. Nire ustez, Charles Dickens haurra zenean, oso ausarta izan zen janaria eskatzen ausartu zelako, eta idatzitako nobelek oso politak ematen dute.(MALEN PALAZUELO)

12 urteko edoeta gazteen esplotazioa lehen egiten zela, baina oraindik ere egiten da. Bretain Handian bizi zen. Bakarri bizi zen eta horri buruzkoa da Oliver Twist nobela. Nobela horri buruz pelikula asko egin dira Charles Dickenen beste nobela ospetsu batzuk David Coperfield, Gabonetako Kanta etab. dira. Mariajek egin duen hitzaldia Charles Dickensi buruz oso interasgarria iruditu zait eta asko gustatu zait.(AITOR TURRILLAS)

Charles Dickens Inglaterran jaio, bizi eta hil egin zen. Beraren pelikulak edo filmak oso onak izan dira,eta haurrei egiten zieten esplotazioa oso ondo adierazi zituen aren filmetan Olivert Twist-en bertsio asko daude, nik ikusi dudan bertsioan Oliver umezurtztegi batean sartzen dute, ez daukalako familiarik. Han lagunekin arazoak izan ditu konkretuki matoi batekin eta derrigortu du janari gehiago eskatzen eta hori egiteagatik arazoak ditu eta zigortu egin dute. (ANE VICANDI)

Ikasi dudana da, munduan oso pobrezia handia dagoela eta edozer egingo genukeela jateagatik, adibidez: lapurtu. Janari gehiago eskatzeagatik jotzea edo edozein leku itxi batean sartzea ez zait ondo iruditzen. Ondo iruditu zait hitzaldia, oso ondo esplikatu duelako. Herrialde batzuetan oso pobrezia handia dagoela eta ez dutela janik eta gu ez gara horretaz konturatzen. (LOREA ARRONDO)


Azalpenarekin, oso zorte onekoak garela ikasi dut, gure adinarekin ez dugulako lanik egin behar eta nahi dugun guztia dugulako. Munduan, haur asko maltratatzen dituztela ere ikasi dut. Charles Dickens idazle bikaina zela ere ikasi dut eta gehiago jakin nahiko nuen bera eta bere garaiko jendeaz. Estoldak 1980ko hamarkadan asmatu zirela ere ikasi dut. Nire ustez maltratuak gutxitzeko zerbait egin beharko genuen guztiok eta gehiago baloratu beharko genuke guk guztiok dugun zortea. Azlpena oso interesgarria iruditu zait eta asko gustatu zait.(AINGERU ASTIGARRAGA)

Gaur, 2012ko ekainaren 5ean pertsona batek Charles Dickensi buruz hitz egin digu. Bere bizitzari eta umen esplotazioari buruz ere bai hitz egin digu. Kontatu digute Charlesen bizitza txikitan txarra izan zela: umezurtegi batean egon zela, nola tratatzen zuten eta bere sentimenduak kontatu dizkigute: tristura, gabezia. Gero umeen esplotazioa kontatu digute. Niretzat hori ezin da egin, ume txikiak txikiak dira lana egiteko eta beraiek eskoloara joan beharko zuten. Hori ez da ume baten bizitza, bere familia ekonomikoki gaizki egongo zen, edo ume abandonatu bat izango zen, baina ume bat ezin da kondizio horretan bizi, edo nik hori uste dut. Umeek eskubidea dute teilatu baten behar bezala azpian bizitzeko.(NAROA LABAKA)

Charles Dickeni buruz gauza asko ikasi ditut. Esaterako: Charles Dickens umezurtz horietako bat izan zen.Bere gurasoak kartzelan zeuden eta hori dela eta, ezin ziren berataz kargu egin.Esan dezakegu Oliver Twist nobelan bera bezalako ume bat gaur egungo bulling horietako bat jasatzen ari zela umezurtztegian. Bere lagunek berari sortutako beldurraren ondorioz umeak gaizki portatu behar izan zuen eta umezutztegiko zaintzaileek oso zigor gogorra jarri zioten. Oliverrek ezin zituen gehiago jasan kondizio gogor horiek eta kalera atera behar izan zuen. Han lapurtzen laguntzen zioten jendearekin topatu zen eta janaria eduki zezan hori izan zen egin zezakeengauza bakarra. Charlesi, txikitan bizitutako egoera horrek oso markatuta utzi zion eta besteei sufrimendu hori trasmititzen hasi zen liburuen bitartez.Horrela pixkanaka-pixkanaka dirua irabazten hasi zen eta oso zoriontsua izan zen hurrengo urteetan. Oso ondo aurkeztu digu Charles Dickenen bizitza eta neri asko gustatu zait oso interesgarria iruditu zaidalako.Erakutsi dizkigun argazki batzuk munduko sufrimentua ulertzen lagundu dit eta hemendik aurrera ume horiei laguntzeko edozer gauza egingo dut. (MARIA GOYA)


Gaur liburutegian egon gara Charles Dickensen buruz hitz egiten eta niri ez zait gustatzen irakurtzen baina Mariaje, egon da hitz egiten honI buruz eta Charlesek idazten dituen gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit, munduan gertatzen denaren berri irakurtzea gustatzen zaidalako. Ikasi dudana izan da, Charles umea zenean, bizitza oso gogorra izan zuen eta handia egin denean, eta idaztea gustatzen zitzaiola konturatu denean, umea zeneko garaian gertatu zitzaionari buruz idatzi egin zuen.Oso gaizki iruditzen zait haur esplotazioa egotea,umeak txikiak direnean, lagunekin egon behar dira, amarekin, aitarekin, aiton-amonekin, ez lanenan hamar ordu lan egiten egunero eta gaixotasun bat hartzen dutean, laneko jefek edo, ez diete ezer ez ematen ez hiltzeko, laguntzeko... hori oso tristea iruditzen zait. Bideotan eta argazkietan probezia asko ikusten zen, orain pobrezia dago, baina ez dut uste hainbeste. Nazka handia eman dit, esan duenean ez zegoela estoldarik eta zikinkeria guztiak kale erditik zihoazela.Hainbat pelikulen traileak erakutsi dizkigute eta hainbat ikusita neuzkan, baina ez nekien pelikula hori egiteko, lehen liburu bat idatzita zegoela, eta gutxiago nekien Dickenek idatzi egin zituela. Lauaizeta etorri naizenetik, Mariaje bi aldiz etorri da hitz egitea, eta asko gustatu egin zait honen hitz egiteko gaiak eta pertsonaiak. (IAN MARTIARENA)

Kontatu zigutenarekin eta argazkiekin bizitzan suerte handia izan dudala ikasi dut eta ez dudala desaprobetxatu behar, ondo bizitzeko.Charles Dickens idazle oso ona da eta bere istorioak interesgarriak eta dibertigarriak dira.Nik seguraski istorioren bat ikusten badut seguru gustatzen zaidala. Hitzaldiak ez zaizkit gustatzen, baina oraingoa asko gustatu zait eta espero dut beste bat entzutea. (ARITZ ELIAS) Charles Dickens Ingalaterran jaio zen. Garai hartan Londres oso zikina zegoen ez zegoelako estoldarik eta kaleetako eskaleak eta pobreak kartzelean sartu edo urkatu egiten zituzten. Berak nobela asko idatzi zituen, adibidez: Gabonetako Ipuina, Oliver Twist, David Copperfield... Bere liburuen bukaerak irekiak ziren, eta horrela jendeak liburu berriak erosten zituen bukaerak jakin ahal izateko. Bere bizitza interesgarria iruditu zait, baina ez zait gustatu garai hartako egoera. Jendea oso pobrea zen eta kartzelan sartzen zintuzten uskeria bat egiteagatik. Ez litzaidake gustatuko bere bizitza bizitzea. Bere bizitzaz datu asko ikasi ditut eta interesgarria iruditu zait berari buruzko aurkezpena. Umeek oso tratu txarrak pairatzen zituzten eta askotan prostituitzera behartzen zituzten. Gainera askotan umeak explotatzen zituzten. Harrigarria iruditu zitzaidan Oliver Twist janari gehiago eskatzera joan zenean urkatu egingo zutela esan ziotenean. Niri hori oso injustoa iruditu zait. Niri hori esango balidate, oso gaziki sentituko nintzateke. Nire ustez Mariajek oso aurkezpen ona eta interesgarria egin zuen Dickensi buruz eta oso ondo zekien bere bizitzari buruz. Gainera oso lasai zegoen eta oso ondo ulertzen zitzaion. (TXOMIN BERGUA)


INKESTA

DBH1-Dko ikasleei egindako galdeketaren emaitzak Zer da gehien baloratzen duzuna ?

Patioa Euskararen erabilera Liburutegia

Zer hobetuko zenuke Lauaizetan ?

Patioa Dutxak Ordutegia

Komunak Jangelako Janaria Jangela

Zein ordutegi nahiago duzu ? Goizez bakarrik Orain bezala Goizez eta arratsaldez


Zer egiten duzu zure aisialdian ?

Denetatik Kalean egon Ikasi

Ordenagailuan jolastu Lagunekin geratu Liburutegira joan

AUKERATUTAKO LIBURUAK : Desagertutako emakumea (1) Mortadelo eta Filemon(1) Las Lagrimas de Shiva (1) Kontrabandista (2) Jara Live (2) Amanecer(1)

AUKERATUTAKO FILMAK : Titanik (2) Battle Ship (2) American Pie (7) Rek-3 (2) Resident Evil (2)

AUKERATUTAKO ABESTIAK : Ilargia Ai seu te pego Rayos de sol (2) Danza Kuduro (2) Let me out(1) Soul sister (1) Someone like you (2) This is the live (2)

AUKERATUTAKO JOKOAK : Pro 12, Just Dance-3 (4) X-Box (2) Wii (2) Play Station (2) Tenisa (1) Fifa-12 Ordenagailuko jokoak (1)


DBH3-Bko ikasleei egindako galdeketaren emaitzak Zer baloratzen duzu gehien ikastolan?

smart arbela patioa lagunak irteerak ping-pong

Hobetzeko dagoena gure ikastetxean. gimnasioa wifi ordutegia aire girotua irakasleak klaseak lehioak komuneko papera patioa

Zein ordutegi nahiago duzu?

goizez bakarrik orain bezala


Denbora librean egitea gustuko duzuna

kirola lagunak

Aukeratutako abestiak: •

Ella no volvera (2)

Sug la suge

Jhon Lenon imagin

Aquí no hay quien viva

Euskaraz bizi nahi dut

Tacatá

Juntos podemos

Aukeratutako liburuak: •

Nick

Koaderno handia (4)

Seximenduz

Shibaren malkoak

La vida es bella (2)

Gose jokoak

Almas jemelas

¿y ahora que?

La sombra del viento

El diario de Grey


Aukeratutako filmak: •

A3MSEC (4)

Siempre a tu lado

Mortadelo y filemon

Los juego del hambre

American pie

Dar cayore

Torrente

Avatar

Mi querido john

Titanic

Seven

Jokoak: •

Wii (5)

Fifa 12 (2)

Futbola (4)

Esku pilota (2)

Call of duty

Eskubaloia

Ping- pon

Sare sozialak: Tuenti(16)


MUNDAKA 2012/05/16-17-18

Ikasturte honetan irteera beste modu batean antolatu nahi izan dugu. Euskal Herriko inguru esanguratsu bat ezagutzeaz gain (Urdaibai) ikasleak irteeraren arduradun bihurtu ditugu bai ekintzak antolatzeko orduan bai otorduak egiteko orduan ere. Gelaz gela eta taldez talde beren proposamenak landu eta aurkeztu dituzte. Hemen aurkezten dizueguna talde batek landutako proposamena da.


URDAIBAI Urdaibai biosfera erreserba: Biosfera erreserba, UNESKOk ( Hezkuntza, Zientzia eta Kulturaren Nazio Batuen Erakundea), planetako habitat adierazgarritzat izendatu dituen eremu geografikoa da, lehorreko nahiz itsasoko ingurune jakin bateko osagai biologikoek osatzen duten sisteman barne hartzen dituztenak. Euskal Herrian bi erreserba daude: • Bardeak (Nafarroa) • Urdaibai (Bizkaia) 1984ko Abenduan, UNESKOren MaB ( Gizakia eta Biosfera) koordinatzen duen nazioarteko kontseiluak, biosfera erreserba Herrialde bakoitzak dituen biosfera erreserbak kopurua. izendatu zuen Urdaibaiko lurraldea. Urdaibaiko biosfera, horrela, Biosfera Erreserben Nazioarteko sarean sartu zen. Sarearen helburua gizartearen zerbitzurako ikerketak egitean datza. Urdaibai Biosfera Erreserba Ipar latitudeko 43º 12’ eta 43º 28’ artean, eta 2º 33’ W eta 2º 46‘ W arteko longitudean kokatuta Europaren hegoaldean, Kantauri Itsasoaren bazterrean, Iberiar Penintsularen iparraldean dago. Euskal Herriko gunea da eta zehazki Bizkaiko Lurralde Historikoaren Busturialdea deituriko eskualdean dago. Urdaibairen ezaugarri nagusienetako bat, surflariek deitzen duten ezkerreko olatua da, Munduan dagoen bakarrenetakoa. Beste ezaugarri nagusienetako bat bere habitat ezberdinak dira, haien artean: kareharrizko mendiak, baso berdeak, hondartza handiak, padura,... Kareharrizko mendietan, kobazulo asko daude, ezagunena Santimamiñe, bertan labar-artea dago. Eta gaur egun mundu guztian ezagunena den, bertan orain dela 75 urte bonbardaketa gertatu zelako, Gernika. Leku esanguratsuenak hauek dira: •

Gernika: Gernikako arbola eta Junten Etxea

Santimamiñeko koba (Kortezubin)

Omako basoa

Mundaka herria

Gaztelugatxe

Laga eta Laida hondartzak

Merkatu eta azoka tipikoak

Hegaztiak behatzeko guneak paduran

Bermeo


Irteeraren helburu nagusiak ondo pasatzea, elkar hobeto ezagutzea eta Euskal Herria hobeto ezagutzea dira. Bestalde eskolaz pixka bat ahaztea ekintzak eginez. –

Elkar hobeto ezagutzearen arrazoia, gelakideen arteko harremanak hobetzea da.

– Euskal Herria hobeto ezagutzea kultura pixka bat gehiago edukitzeko eta ez bakarrik Donostia ezagutzeko. –

Naturaren aldetik ezagutzak hobetzeko ere ona da.

1. EGUNA Goizeko 8:30tan Lauaizeta ikastolan elkartuko gara Urdaibaira joan behar garen ikasle guztiak eta 9:00etan autobusa hartuko dugu . Gutxi gorabehera 10:00etan Bermeora iritsiko gara kanpinean gelditu gabe, kanpinean gelditzea denbora galtzea izango zelako. 11:00 arte Bermeo bisitatuko dugu, udaletxea, portua,... Eta 11:00etan, hegaluze konpainiaren barkua hartuko dugu Bermeoko portuan, bidaiak ordu bat iraungo du.Bidaiaren ibilbidea Bermeo - Mundaka - Laga - Ogoño - Elantxobe - Izaro – Bermeo. Ondoren Bermeon geratuko gara 13:00 arte. 13:00etan, autobusa hartuko dugu eta Laga hondartzara joango gara eguraldi ona egiten badu, eta eguraldi txarra egingo balu, Mundaka bisitatzera joango ginateke. Dena dela hondartzan edo Mundakan bazkalduko genuke, bakoitzak etxetik eramandako ogitartekoa . 16:30tan autobusa hartuko dugu eta kanpinera joango gara. 17:00etan autobusik gabe geratzen baikara. 17:00etatik 19:30ak arte, kanpinean egongo gara. Bakoitzak bere gauzak uzteko eta kanpina apur bat ezagutzeko ( norbaitek nahiko balu igerilekura joango litzateke).

Laida hondartzak Europako ezkerreko olaturik oberena dauka surflarien esanean

AFARIRAKO MENUA •

Arrautza prejituak patatekin

Bularki birrineztatua


20:00tan Mundakara jaitsiko gara oinez, bungalowetako partaideek, afariaren osagaiak erosteko (Eguraldi txarra egingo balu eta Mundakan dagoeneko egon izan bagina hondartzan beharrean, erosketak lehenago egingo genituzke). Arrautzak, patatak eta bularkia bertan erosiko ditugu, bakoitzak diruaren zati bat jarriko du, gatza eta olioa Eñautek eramango ditu, ( Norbaitek ketchupa edo beste zerbait eraman nahiko balu etxetik eraman beharko luke). Afaria Unaik prestatuko du. Bederatziak aldera afaria jango dugu. Afaldu ondoren talde bakoitza bere bungalowean geratuko da nahi duena egiten, adibidez, telebista ikusten, hitz egiten, kartetan jolasten... Telebistak gaueko 02:00etan itzali beharko dira.

2.

EGUNA

Goizeko 9:00etan taldeko partaide guztiak jaikita egon beharko dira, bestela taldeko partaideek nahi duten eran esnatu ahal izango dute. 9:30etan gosaria hartuko dugu: etxetik ekarritako “Cola-Cao”a, eta napolitana batzuk Mundakan erositakoak, esnea Unaiek ekarriko du eta norbaitek azukrea behar badu etxetik eraman beharko du. Gosaria nik neuk prestatuko dut.

10:15etan txatxarramendi uhartera joango gara oinez eta bertan egongo gara 13:30 arte 13:30tan kanpinera itzuliko gara. Bazkaria 14:30tan hartuko dugu: BAZKALTZEKO MENUA •

Lehenengo platera: Makarroiak tomate eta gaztarekin

Postrea: Griego jogurta

Makarroiak aurreko egunean erosiak izango dira eta jogurtak ere bai, baina gazta etxetik eramango dugu. Makarroiak egiteko lapikoa ere etxetik eramango dugu. Bazkaldu ondoren bungalowa txukunduko dugu eta gure gauzak eramateko prest utziko ditugu. Bungalowa txukundu ondoren kanpinean zehar egongo gara eta 5:00etan autobusa hartuko dugu Donostiara itzultzeko. Plangintza honekin gure asmoa da, Mundaka gertuko zona pixka bat ezagutzea eta nahi duguna ahal den neurrian egitea.


GURE ARGAZKIAK


hzm3  

iPrentsa. lauaizetaikastolako aldizkari digitala

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you