Page 1

ABANGOARDIA HISTORIKOAK PINTURAN eta ESKULTURAN XX. mendea

XX. mendeko lehen urteetan sortu ziren joera artistiko ezberdinei eman zitzaien ABANGOARDIA izena. XX. mendeko arte figuratiboek eraldaketa sakona jasaten dute figuratibo bidea izateari utziz. Paris zen artearen gunea. Gizartearen aldaketa filosofikoa, zientifikoa eta politikoek errealitatea interpretatzeko modu berria eskatzen diote arteari. XX. mendeko gizakiak industrializazioari eta estatuen arteko tentsioei aurre egin behar dio. Arteak desintegrazio prozesuan murgildu zen joera ezberdinak agertuz. Inpresionismoa kontsidera daiteke azken mugimendu piktoriko bateratua. Ondorioz, adierazpen artistiko ezberdinak eta batzuetan antagonikoak elkarrekin bizi izan ziren, denak helburu berdina izanik, gai, hizkuntza eta adierazpen bide berriak aldarrikatuz.

Adierazpen artistiko hauen artean fauvismoa, espresionismoa, kubismoa, surrealismoa‌ aipatu behar dira. Ondo ikasteko arte joera hauek berezitu behar dira, baina, ezin ditugu ahaztu beraien arteko erlazioak, eraginak eta abar. Ildo honetatik jarraituz, XX. mende hasierako artea indibiduala dela esan dezakegu. Artista bakoitzak fase ezberdinak pasatzen zituen eta edertasuna ulertzeko hobekien moldatzen zen joera artistikoan sakontzen zuen. Artista hauen ideia komuna ez zen errealitate zuzena irudikatzea.

1


1.- Fauvismoa. Fauvismoa naturalismoaren kontrako lehen erreakzio artistikoa izan zen. Bereziki inpresionismoaren aurkako erreakzioa izan zen. Hauek kolore eta objektuaren aldeko apustua egiten dute, inpresionistek egiten duten argi-tonuen apustua, baztertuz. XIX. mendeko azken aldian sortu zen Frantzian (Paris). Fauve (piztia) terminoa arte kritikari batek erabili zuen lehen aldiz arte-mota hau mesprezatzeko, kolore bizi puru eta energiazko trazuekiko erabileraren gustua zela eta. Pintore hauek bere etapa fauvistaren (1905 eta 1907) ondoren, bide ebolutibo ezberdinak hartu zituzten. Eboluzio honetan gehienek espresionismo edo kubismo bideak hartu zituzten. Fauvismoaren ezaugarri nagusienak honako hauek dira: Inpresionismo aurkako erreakzioa izan zen: objektu eta kolorearen aldekoa. (XIX. mende bukaerako artistek argi tonalitate erabili zuten). Kolorea berriz, koadroren osagai nagusienetakoa da eta modu sutsuaz eta elementu sortzaile bezala erabiltzen da. Kolore orbain biziak, lauak eta zabalak nahiago dituzte. Kolorea eta objektua independizatzen da: zaldi bat berdez margo daiteke, zuhaitzen enborrak kolore ezberdinekin margo daitezke,… Objektua irudikatzeko marrak energia errekuperatzen du, lerro lodi eta argiak izanik. Argia eta berarekin batera sakontasuna desagertzen da. Margolariek konposizioa plano bakarrera jotzen dute. Sakontasun sentsazioak saihestuko dituzte eta bolumenak pintzelada gogorren bidez nabarmenduko dituzte. Gaiak inpresionismo garaikoak dira: paisaiak, pertsonaiak geletan, natura hilak fruta askorekin… Natura baztertuko dute edo arbitrarioki erabiliko dute. Errealitatea modu idilikoan interpretatuko dute. Imajinatu nahi dute, ez irudikatu. Pintura euren barnetasunaren gidari dela uste dute. Pintore ezagunenen artean hauek ditugu: •

• • • • •

HENRI MATISSE (1869-1954). Gairik gogokoena giza irudia da. Bere bizitza osoan kolore bizien aldeko pasioa mantendu zuen, nahi zeta gero bere lanak lasaitasuna eta erlaxazioa adierazi, kolore bizi horien konbinazioaren eta koadroen konposizioaren ondorioz. Errealitateari garrantzi gutxi ematen zion. Georges Rouault (1871-1958). André Derain (1880-1954). Maurice Vlaminck (1876-1958). Raoul Dufy (1877-1956). Georges Braque (1882-1963)

2


HENRI MATISSE (1869-1954).

Henri Matisse (Le Cateau-Cambrésis,1869ko abenduaren 31 - Niza, 1954ko azaroaren 3a) frantziar margolari, inprimatzaile eta delineatzailea izan zen. Japoniako artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, Paul Cézanne, Gauguin eta Van Gogh. Matissen garai honetako margoek Signac-en puntilismoaren estiloari jarraiki egin zituen. Matisseren margolanik bikaienak 1906 eta 1917 urteen artean egin ziren, nahiz eta fauvismoa beherakadan zegoen. Garai honetan Picassoren lagun bilakatu zen. Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko. Bere koadroetan bolumena baztertzen zuen, hau da, lientzoaren forma laua nahiago zuen. 1941ean minbizia diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu zen. Bere lanen artean adierazi behar dira ondoko hauek: “Luxua, lasaitasuna eta atsegalea ” (1904). kolorearen interpretazio askeago bat bideratu zuen, pintzelada lodiagoko egitura puntillistarekin batera.

“Emakumea kapeluarekin” (1905). Kolorea gero eta plano zabalagoetan hedatzen azalera guztian joango zen. Ez dago marrazkirik, kolore-planoen arteko muga gordinak dira ertzak, hau da, ertz zehatzik gabeko formak aurkezten zituzten konposizioetan oihalaren. Hondoaren berezko kolorea azaltzen da gune batzuetan, eta kolore-disarmonia deiturikoak erabili dira (aurpegia moldeatzeko, adibidez, kolore berdeaz, hau da, larruaren tonuaren kolorea ia kontrako batez, baliatu zen artista).

3


“Dantza” (1909-1910). Lerro uhintsuen erritmo bilakatu zuen Matissek dantzaren mugimendua. Alde bat uzten dira alferreko guztia (koloreñabardurak, anatomia-lotura zuzena) eta egiatasun guztia, dantzaren musikaerritmo sentsuala pinturaren bidez gogora erakartzeko. Oso pintura bitarteko gutxi erabili zituen Matissek lan honetan ( 4 kolore bakarrik).

“Madame Matisseren erretratua” (1913)

“Armonia gorriz (1908)”.

“Piano irakurgaia” (1916). Etxe barru burges baten interpretazioa eskaini zuen lan honetan Matissek, konposizioa kolore lauen bidez sinplifikatuz, giroaren gelditasuna, patxada eta argitasuna transmititzeko. Kubismoaren halako kutsua nabari daiteke espazioaren aurkezpenean. Deigarria da koadro hau Gerla Handiaren garaian pintatua izatea, eta Matissek bere obra guztian gerra haren erreferentziarik batere egin ez izana. Beraz, Matisseren sormenmundua handia da.

“Brusa errumaniarra” (1940). Formen purutasun eta soiltasunak klasizismo berri baten izaera dute Matisseren obran.

4


2.- Kubismoa. Kubismoak, artearen munduan izugarrizko iraultza suposatu zuen, bere printzipioen bitartez, pintura figuratibotik abstrakzio era ezberdinetara eramango zuen trantsizioari bidea eman baitzion. Pintura kubistaren fundamentua, objektu baten ikuspegi anitzak haustea zen, forma geometrikoen behaketaren bitartez, hasieran kuboak izan zirenak. Abangoardia artistiko honen helburu nagusia espazioa hiru dimentsioetan irudikatzeko sistema tradizionala aldatzea izan zen. Kubistentzat objektua aztertu eta oinarrizko forma sinpleenetan deskonposatu behar zen, forma geometrikoetara helduz. Henri Matissek, pintura hau dena kuboen bidez irudikatzen zela, salatu zuen eta hortik hartu zuen mugimendu honek kubismo izena. Kubismoan bi joera daude: •

Kubismo analitikoa: objektuak aztertu ondoren elementu geometrikoetan deskonposatzen dira. Sentsazio bolumetrikoaren murrizteaz arduratu zen. Kubismo sintetikoa: Koadro hauetan irudiaz gain, gaiarekin erlazionaturik dauden elementuak gehitzen dira. Koadroa, objektuek elkarren artean duten antolamendu eta erlazioan, ulertzen da. “Collages” egiten dira.

Kubismoaren ezaugarri nagusienak honako hauek dira: Koloreen tonu neutroak erabiliko dituzte: grisak, zuriak, berde argiak, … Argia desagertzen da. Ez dute erabiltzen perspektiba konbentzionala, ezta errealitateko koloreak ere. Beraien lanetan ez dute obraren ikuspuntu bakarra adierazten. Objektuak ikus daitezkeen angeluak handitzen dira, perspektiba guztien batuketa lortuz, hau da, laugarren perspektiba lortuz. Barne guneak elementu gardenen bitartez islatzen dira. Forma geometrikoaren nagusitasuna forma naturalaren aurretik dago. Ez dute marrazten ikusten dutena, dakitena edo pentsatzen dutena baizik. Kubismoaren fundatzaile eta maisu handiak dira: • • •

PABLO PICASSO (1881-1973) Georges Braque (1882-1963). “Natura hila kartekin” (1913). Juan Gris (1887-1927). “Natura hila aulki baten gainean” , “Natura hila leiho zabalik baten aurrean” (1915), “El fumador” ( 1913) eta “Anis botila” ( 1914) lanekin. Ferdinand Léger (1881-1955). “ Gorri-berdez jantziriko emakumea” (1913)

Robert Delaunay (1885-1941).

5


PABLO RUIZ PICASSO (1881-1973)

Pablo Ruiz Picasso ( Malaga,1881- Frantzia, 1973). Bere bilakaera artistikoak etapa desberdinak izan zituen:

1.- ARO URDINA (1901-1904) 1901 eta 1904 artean, Madril, Bartzelona eta Parisen izan zuen bere egoitza. Garai horretan, eragin handia izan zuen sinbolismoak Picassoren margolanetan. Aro horri aro urdina deitzen zaio, Picassok erabilitako kolore-gamagatik. Kolore hotzak erabili zituen pinturan, urdina eta morea adibidez. Pertsonaia xumeak, gizarteko errealitatean oinarritutakoak, (eskaleak, emakume tristeak, itsuak, buru okertuak, figura tristeak…) azaltzen ziren haietan. Aro urdinekoak dira: “Judutar zaharra” (1903), “Gitarra jole itsua“ (1903-1904), “Bizitza” (1903), “Eskaleak itsaso ondoan” (1903) eta “Zelestina“ (1903) lanak.

6


2.- ARO ARROSA (1904-1906) 1904. urtean, Parisera aldatu zen eta bere estudioa Sena ibaiaren ibarrean ezartzea erabaki zuen. Urteotako pinturak, erabilitako koloreengatik aldendu ziren aurrekoetatik, aro honetan lur eta arrosa-koloreko lanak margotzeko joera izan baitzuen. Garai honetan ere kolore arrosa urdinarekin konbinatzen da batzuetan. Hemen figurak irribarretsuagoak dira eta aurpegietan indiferentzia nabarmentzen zaie. Zirkuan (arlekinak, akrobatak, …) inspiratu zen fase horretako lanak egiteko orduan eta horren erakusgarri da “Txerpolari familia” (1905) izeneko margolana, “Emakumea alkondaraz” (1905), “Akrobata eta arlekin gaztea ” (1905), “Mutila zaldia zuzentzen” (1906) eta “Autorretratua” (1906).

7


3.- ARO KUBISTA eta KLASIKOA (1907-1925) 1906. urtearen amaieran XX. mendeko artea irauli zuen lan KUBISTA prestatzen hasi zen: “Avignon-go andereñoak” (1907).

1909. urtetik aurrera kubismo analitikoa esaten zaion lehen fasea garatu zuen Picassok. Ezin konta ahala lerro beltz azalduko ziren orduko koadroetan, baita tonalidade okre, gris eta plano txiki ugari ere. Adibide gisa “Ambrosio Vollarden erretratua” (1909-1910) eta “Horta de Ebroko Lantegia” (1909) (forma geometrikoak, tximiniak, etxeak, palmondoak, paisaia…).

1913tik aurrera, ordea, nahiago izan zuen estilo sintetikoa eta plano bakar batean pintatu zuen, inolako zatiketarik gabe. Garai honetako obrak: “Gitarra” (1913), “Arlekina” (1915) eta “Hiru musikalariak” (1921).

8


1917ean Picasso Erromara joan zen. Han Olga Koklovarekin ezkondu zen. Gerla Handiaren bukaera aldera sartu zen Picasso KLASIKOTZAT hartu izan den garai batean, perspektiba eta bolumenaren argi-ilunen bidezko aurkezpen tradizionalak berreskuratu baitzituen, tradizio klasikoko gorputz-forma sendoak ere irudikatuko zituen lanetan. Garai honetako margolanak: “Bi emakume hondartzan korrika” (1922), “Olga Koklovaren erretratua” (1923), “Pan flauta” (1923)…

4.- ARO SURREALISTA ETA PICASSOREN AZKEN AROA (1925-1973) 1925. urte aldera, Andre Breton poetak gidaturiko talde surrealistarekin harremanetan jarri eta mugimendu haren tesietara hurbil zen Picasso. Pintura sinbolo multzo bat da. EEBBetako depresioaren garaia da: langabezia, lantegiak itxi…. lerro kurbo eta elipsetan islatzen zen. Garai honetakoa da: “Emakumea itsasertzean eserita “ (1929).

Espainiako Gerra Zibila piztearekin batera, kontzientziazio politiko handiagoko garai bati ekin zion. Honen ondorioz, bere pinturen min-tentsioa handitzen da. Horren eraginez, bere lanik unibertsalenetako bat margotu zuen: “Gernika” (1937). Baita ere, “Emakumea negarrez” (1937) garai honetakoa da. Bizkaiko hiribilduak nazien bonbardaketaren ondorioz jasan zuen pairamena irudikatzen du lan horrek.

9


Espainiako gerra zibila bukatzean, Bigarren Mundu Gerrak ere sufrimendu sinboloak jartzen jarraitzen du. Garai honetakoak dira: “Idi-burezurra “ (1942) eta “Uxoak”.

1950 eta 70ko hamarkadan zehar nabarmendu behar dira: “Koreako sarraskia” (1951) eta “Meninak” (1957).

10


Eskulturan, geometria helburua zuten eskultore asko jarraitu zuten. Eskultore hauentzat “husguneak” oso garrantzitsuak dira. Adibide gisa aipatu behar dira: • •

Jacques Lipchitz (1891-1973) Pablo Gargallo (1881-1934).” Pequeño arlequín con flauta” (1931) CONSTANTIN BRANCUSI (Errumania 1876-Paris 1957): “Musua” (1907), “Zutabe amaigabea” (1918) , “Urre koloreko txoria” (1919) eta “Arraina” (1930).

JULIO GONZALEZ (1876-1942).(Bartzelona 1876- Paris 1942).

Artista determinantea da eskultura garaikidean, Picassorekin batera soldadura autogenoarekin soldatutako burdina sartzen baitu material eskultoriko gisa. Pablo Picassoren lagun handia izan zen. Kubismo analitikoan inspiratzen diren lanak sortuko ditu, forma barra finak elkartuz sortzen duelarik. Lerro eta ingeradak planoetara soldatzen ditu (espazioan irudikatuz), forma eta espazioaren erlazio berria sortuz, eta euren arteko mugak deseginez. Bere obrak kubismo eta abstrakzio artetan daude.

11


Bere familiak orfebreria tailerra zeukan. 1900.urtean tailerra itxi ondoren, Parisera joan zen bere familiarekin. Bertan, Picasso, Juan Gris eta Pablo Gargallo ezagutu zituen. Lehen Gerrate Mundial bitartean, Frantzian lan egin zuen soldadura autogenoa erabiltzen zuen lantegia batean. 1927ean eskultura egitera dedikatzea erabaki zuen, bere materiala burdina izanik eta teknika soldadura. Hasieran, burdin xafletan eginda, natura hilak eta maskarak izan ziren. 1928tik aurrera, abstrakziorako bidea hartu zuen. Adibide moduan “Emakumea orrazten” aipatu beharko genuke.

Abstrakzioa. Pertsona, objektu edo elementuaren behaketaren ondorioz, osatzen duten oinarrizko elementuak definitu, identifikatu eta ondoren adieraztea da. Elementu horiek guk ikusten ditugunean errekonozitzeko, ez %100ean osatua dagoelako, baizik eta gure buruak errekonozitzen dituelako oinarrizko elementu horiek. 1928 eta 1932 bitartean Picassorekin lan egin zuen burdinaren lanketan. Burdina eta bereziki zabalera ezberdinetako burdin makilak erabiliz eskultura original eta ez tradizionalak egiten zituen. Eskultura filiformeak eginez. Honekin batera burdin xaflak erabili zituen bolumen sendoagoak egiteko. Giza figurak (emakumeak, buruak,…) egingo ditu, hau da, bolumenaren pertzepzio berria lantzea. Adibide moduan, “Arlekina” (1930) eta “Emakume eserita I” (1935), dira. 1937an Gonzálezek bere heldutasun artistikoa lortzen du, bere ekoizpeneko 2 eskulturen bitartez, “Ispiluaren aurreko emakumea” (1937) eta “La Monserrat” (1937).

12


Gigarren Gerrate Mundiala hastean, 1939an, bere lan ekoizpena murriztu egin zen. Bere azken lanak antropomorfikoak eta asimetrikoak egingo ditu. Adibide gisa, “Kaktus gizona” (1940), aipatu beharko genuke.

ALEXANDRE ARCHIPENKO (1887-1964).

Alexander Archipenko Kieven (Ukrania) jaio zen 1887an, ondoren, Estatu Batuetako nazionalitatea hartuz. 1964. urtean hil zen New Yorken. Paris eta Kieveko Arte Ederretako eskolan ikasi zuen. 1908 eta 1914 bitartean Paris izan zen bere gune nagusiena bizitzeko. 1923tik EEBBetara aldatu zen. 1939-1955 bitartean New Yorken Arte Ederretako eskola bat zuzendu zuen. Alexander Archipenkori eskulturan esperimentatzea gustatzen zitzaion eskultorea izan zen. Neoklasizismotik aldendu zen kubismora hurbilduz, eskultore kubista nagusienetakoa bihurtuz. Bere estiloaren ezaugarriak dira: Giza figura forma abstraktuetara pasa zuen. Giza figuraren ikuspegi ezberdinak landu zituen. Eskulturan konkabo eta huts espazioak (guneak) garatu zituen. Genero ezberdinak nahastu zituen bere garapenean, hala nola, “eskultura-pinturak” diseinatuz,… Eskulturetan “hutsa” sartu zuen, giza figurak hustu nahian, orain arte sekula egin ez zena. Adibide gisa, “Emakumea ibiltzen“ (1912) aipatu beharko genuke. Honetan emakume baten silueta agertzen da, linea kurbo eta poligonalak erabiliz, bere barne gunea guztiz hutsik dagoelarik. Gorputz-enborra ia ez dago eta bolumen jokoa nabarmentzen da, konkabo eta konbexua. XX. mendeko eskulturan aldaketa garrantzitsuak ekarriz.

13


Bere lanik aipagarrienak dira: •

“Emakumea ibiltzen” (1912) , “Karrusel Pierrot” (1913) , “Gondolaria” (1914) eta “Sabako erregina” (1961)

14


3.- Espresionismoa. Espresionismoa Alemanian jaio zen Edvard Munch eta Ernst Kirchner eskutik. Alemanian eta Eskandinavian izan zuen indar gehien. 1905ean margolari biek “DIE BRÜCKE” (el puente) TALDEA osatu zuten espresioan oinarrituriko pintura errebindikatzeko asmoz. Europako erdialdeko pintura espresionista hizkuntza bisual sutsuak, emoziozkoak eta bizitzaren atsekabezko baldintzak islatu nahi zituen. Joera hau deskribatzen duen hitza adierazkortasuna da (hortik dator terminoa); objektuen deformazio kontziente moduan irudikatzen da. Ordena, oreka, harmonia eta perfekzioa baztertu egingo dira. Helburua gogo-aldartea adieraztea da gehienetan aldarte hori angustiarena izaten da. Artista hauen ardura ez zen kolorea edo errealitatearen razionalizazioa izan, baizik eta aldatu ezin daitekeen mundu zentzugabearen eta angustiaz betetakoaren irudikapena. Gizarte industrializatutako baloreak baztertu dituzte eta lehentasuna emango diote emozioen eta izpirituaren esperientziari. Euren garaiko gizarteari mezu bat eskaini nahiko diote eta euren lana izango da hori adierazteko eta komunikatzeko bidea. Naturako irudiak eta koloreak deformatuko dituzte; ideia bat adierazi nahiko dute edertasunaren aurretik. Pintura espresionistan pertsona garrantzitsuak nabarmendu ziren, eta hauen artean aipagarriak dira: • •

• • •

EDUARD MUNCH (1863-1944), noruegiarra. Max Beckmannek (1884-1950) bere ekoizpena biolentziazko forma ezberdinen ordezkaritza kezkagarriagatik berezi zuen, ia beti zentzu sinboliko eta alegorikoan. George Grosz (1893-1959) eta Otto Dixek (1891-1969) ikuspegi enigmatikotatik eta alditan groteskoak zirenetatik gerra arteko Berlineko mundu ilunaren erretratua egin zuten. Gustav Klimtek (1862-1918) sorkuntza pertsonala egin zuen, zeinek Vienako modernismo eta sinbolismoko elementuak sartzen baitzituen. Egon Schielek (1890-1918) marrazkiaren bihurguneen bitartez, espresionistak bereizten zituen atsekabean sakondu zuen. Oskar Kokoschkak (1886-1980), tentsioz kargaturiko pinturan kontzentratu zuen. Pertsonaien angustia irudi oker eta pintzelada lodien bitartez adieraz izuen. James Ensor ( 1860-1949). Izaera depresiboa duen pintorearen irudia da eta bere lanetan hainbeste ageri diren mozorroek bere munduaren irudi exageratu eta esperpentikoa adierazten dute.

15


EDUARD MUNCH (1863-1944)

Eduard Munch (Loeiten-Norvegia,1863-1944- Norvegia) norvegiarra zen. Joera espresionistaren sortzailetzat hartzen da Munch. Oso haurtzaro gogorra izan zuen orduan Oslo hirian. Goseak, izurriteak eta heriotzak gogor astindu zuten iparraldeko Europa XIX. mendean. Heriotzak eta gaixotasunak bereziki obsesionatuta zegoen Munch, bere ama Laura (Munchek 5 urte zituenenean) eta bere arreba Sophie tuberkulosiak jota hil zitzaizkiolako, eta bera ere gaixorik larri egon zelako. 1889an bere aita Christian hil zitzaion. Barneko egonezin horrek gizakiaren larridura eta desesperazioa modu paregabean adieraztera eraman zuen bere obran. inpresionisten eta 1885ean, Pariserako lehen bidaia egin zuen, postinpresionisten eraginak jaso zituen (Van Gogh, Gauguin,…) , ondoren estilo pertsonalagoa hartuz, heriotza eta eritasunaren inguruko lanak eginez. 1891an hasi zen “Bizitzaren Frisoan” deituriko sailean margotuta egongo ziren koadroak, 1903ean bukatuz. 3 gai nagusitu ziren sail honetan: maitasuna, angustia eta heriotza. 1.-Maitasuna: serie honetan bere bizitzaren lehen maitasunari (Millie Thaulow ) egiten dio erreferentzia. Hemen ere margolariaren beharra islatzen da, hau da, lehen maitasun hori berreskuratzea. Aipagarri diren obrak dira: “Emakumea 3 aldartetan” (1895), “Madonna (1894-95)” eta “Biharamunean (1895)”…

16


2.-Angustia: haurtzaroan inguratu zuten gaixotasuna, heriotza eta erlijio obsesioa islatzen ditu. Aipagarri diren obrak dira: “Garrasia 1893an”, “Pubertatea (1894-95), eta “Angustia” (1894).

3.-Heriotza. Munchek heriotza gaia lantzean, bere amaren eta arrebaren heriotza birgogoratzen du. Aipagarri diren obrak: “Logela” ( 1895 ) eta “Ohearen ondoan” ( 1895 ).

Estiloa: Margo-kontraste gogorrez baliatu zen eta marra kurbo lodiz nabarmendu zuen elementuen ingurunea. Heriotza, gaixoaldia eta grina txarrak izan ziren gai ohikoenak. Kolore biziak eta bortitzak, pintzelada ikusgarriak eta marrak oso markatuak dira ezaugarriak. Eszenek garapen emozionala dute. Pertsonak bere kezkak, animo egoerak, angustiak eta beldurrak adierazten ditu pintura hauen bitartez.

17


4.- Futurismoa. Futurismoa joera artistikoaren oinarria bizitza garaikideak duen abiaduran du oinarria. Futurismoa Italian 1909an sortu zen kultur mugimendua da. Literaturaren esparruan sortu zen eta artearen eremu guztietara hedatu zen (pintura, eskultura, arkitektura...). Munduko Lehen Gerraren ostean mugimendu hau desagertzen da. Inspirazio iturriak hiri modernotik hartzen dira kasu honetan Filippo Marinetti poeta jaio zen hiria, Milán (Italia). Filippo Marinetti poetak 1909an Le Figaron argitaratu zuen lehen adierazpen futurista. Agresibitate honek faxismora hurbilduko du geroago Filippo Marinetti. “(…)Todo se mueve, todo corre, todo se transforma rápidamente (…) ” esaten zuten futuristek. Ausardia, kemena goraipatzen dute. “ nosotros queremos exaltar el movimiento agresivo, el insomnio febril, la carrera, el salto mortal, la bofetada y el puñetazo (…). Queremos glorificar la guerra, el militarismo, el patriotismo, (…) “ “(…) un automóvil rugiente, es más bello que la Victoria de Samotracia (…)” Margolari hauen joera adierazpenak egitea izan zen. 1910ean Umberto Boccionik “Margolari futuristen adierazpena” idatzi zuen. Carlo Carrá, Luigi Russolo, Giacomo Balla eta Gino Severini margolariak bat eginez. Hemen bizitza garaikideak duen abiadura zen gaia. Artista futuristen ezaugarri nagusiak hauek dira: Tradizio klasikoa eta akademizismoa gaitzetsi baitzituen. Pinturaren teknika klasikoen gaitzespena. Modernitatea defendatu zuen eta industri gizarte modernoaren zeinuekin identifikatu zen: makina, abiadura, mugimendua, indarkeria, automobila, motorrak, energia, lokomotorak… Inspirazio iturriak hiri modernotik hartzen dira. Mugimendua irudikatzeko plano baten gainean objektuei posizio ezberdinak jartzen zaizkie. Ondorioz, zaldiak, zakurrak, giza figurak margotzen dituzte buru batzuekin, hanka eta beso seriekin… Etorkizunaren ideia suspergarria eta loriatsua dela pentsatuko dute. Aldi berean gertatzen diren une bateko sekuentziak eta fenomenoak irudikatuko dituzte dinamismo handiz. Originaltasuna goraipatzen dute. Mugimendu honen margolari nagusiak dira:

18


UMBERTO BOCCIONI (1882-1916) Italiarra da. “Dinamismo de un ciclista” (1913).

Carlo Carra (1881-1966), “Los funerales del anarquista Galli” (1911)

Gino Severini (1883-1966) “Dantzari urdina” (1912)

19


Giacomo Balla ( 1874-1958): “La niña que corre por el balcón” (1912).

Luigi Russolo (1885-1947) “ Automobilaren dinamismoa” (1912-13)

20


Eskulturari dagokionez, ordezkari nagusiena, UMBERTO BOCCIONI (18821916) da. Bere lan garrantzitsuena “ Espazioko jarraitasunaren forma bakarra (El hombre que anda)� (1913) da.

Futurismoaren ideia nagusiena mugimenduaren kontzeptua da, lanei dinamismoa emanez. Obra honetan ez da giza figurarik irudikatu nahi, mugimenduaren kontzeptua baizik. Eskulturaren azken emaitza, makina bat izan daitekeela dirudi, bere piezak mugitzen dira, abiadura eta indarra nabarmenduz. Obra sinbolikoa izan daiteke: gizon bat etorkizunera doana modu eraginkor batean, pausu arin eta dinamikoekin. Haizeak mugitzen duen bandera dirudi. Eskulturak formen adierazpen dinamikoa adierazten du. Ez du perfil sendorik, ez daude linea itxiak (mugimendu gabeko eskulturek dituztenak). Eskultura hau zabalik dagoela ematen du. Plano eta ikuspuntu asko agertzen direnez mugimenduaren adierazpena egiten dute. Figuraren imajina desitxuratzean, mugimendu, indarra eta abiaduraren sentsazioa handitzen da.

21


5.-Dadaismoa. Dadaismoa Lehen Mundu Gerran sortu eta gerra amaitzean desagertu zen. Mugimendu hau Zúrichen (Suitza) sortu zen 1916an. Gerra Mundiala salatzeko mugimendua izan zen. “Dada” hitza Tristan Tszara (1896-1963) poeta errumaniarrak sortu zuen, zeinek bere agirietan esanahirik ez zuela azpimarratzen baitzuen hain zuzen ere. Beraz, dadaismoa, absurdoa, intuizioa eta irrazionala dena errebindikatzen zuen jarrera nihilista islatzean datza. Logika eta ezarritako arau eta baloreen (kultura, erlijioa, aberria…) kontrako mugimendua izan zen. Burgesia eskandalizatzeko helburuz sormen asko zuen pintura egiten dute: zaborrekin koadroak egiten dituzte, txizontzi batek arte itxura hartzen du... Eguneroko bizitzaren edozein elementu artistikoa izan daiteke. Lana sortzeko askatasun osoa bultzatzen dute ikuslearen erreakzioa lortu nahian. Mugimenduaren jatorria, Tristan Tzara bera, Hans Arp (1887-1966) eta Marcel Janco (1895-1984) bezalako artistak izan ziren. Mugimendu honen artisten artean aipa daitezke: •

Francis Picabia (1879-1953). “Haur karburadorea (1919)”.

MARCEL DUCHAMP (1887–1968) frantziar-estatubatuar artista izan zen. Haren artelanek egundoko eragina izan zuten I. Mundu Gerraren ondoko artean.

22


Bere obrak dira: ”Bizikleta-gurpila” (1913), “Iturria (1917)”, “ Bere ezkongaiek biluzturiko andregaia (Beira Handia) (1913-25) Gran Vidrio” eta “L.H.O.O.Q.” (1919). (Frantsesez: «Elle a chaud au cul», literalki «Ella tiene el culo caliente», itzul liteke «Ella está excitada sexualmente»).

George Grosz (1893-1959). “Gizarte oinarriak” (1926).

23


6.- Surrealismoa. Jatorrian, surrealismoa mugimendu literarioa izan zen. 1920tik Parisen sortu zen eta, bertan, dadaismotik hurbil zeuden gazte intelektualak André Breton (1896-1966) poetaren inguruan bildu ziren. 1924an, André Bretonek bere Lehen Agiriarekin estetika surrealistaren lehen oinarri teorikoak ezarri zituen. Korronte honen jarraitzaileek gizaki berria sortu nahi zuten mendebaldeko kultura zuzentzeko. Imajinazioaren eta ametsen mundua irudikatzen saiatu ziren eta Freuden psikoanalisiaren eragina jaso zuten. Surrealismoak ametsen mundua irudikatu nahi du. Gaur egungo gizartean, gizakiak bere alderdi logikoa baino ez duela erabiltzen uste zuten; horrela jokatuz inkontzientea, imajinazioa, ito egiten zuela uste zuten eta sortutako desoreka saihestu beharra zegoela. Surrealismoa gizakiaren askatasun handiagoa premisatzat hartuz gizarte berri baten oinarriak finkatzen saiatu zen kapitalismoaren eta burgesiaren loturak baztertuz. Surrealismoa teknikoki abangoardia artistiko zabala izan zen eta artista bakoitzak nahi zuen moduan adierazteko askatasuna zuen. Joera surrealista lantzen hasi zen lehen margolaria Marc Chagall (1887-1985) izan zen. Bere obra ezagunenetakoa “La aldea y yo” (1911) da.

Hala ere, bi joera nagusi egon ziren: • Subkontzientearen mundua (errealismoaren eta espresionismoaren eragina) era figuratiboan irudikatzen duena. Salvador Dalí (19041989) aipatu beharko genuke. • Era abstraktuko ezaugarriak dituena, ez-figuratiboa. Joan Miró (1893-1983) aipatu beharko genuke. Bere pinturan elementu errealak eta fantasiazkoak nahasten dira irudi sinbolikoak sortzeko.

24


Salvador Dalí (1904-1989) Eugenio Salvador Dalí pintorea Figueresen (Katalunian) jaio zen 1904an. Madrilen ikasten ari zela, Federico García Lorca poeta eta Luis Buñuel zinemagilea ezagutu zituen Ikasleen Egoitzan; haiekin batera abangoardiako hainbat proiektu burutu zituen Dalík. Etengabeko nabarmenkeriak eta adierazpen probokatzaileak zirela bide, XX.mendean artearen munduak eman duen pertsonaia polemikoenetako bat izan da kataluniar artista. 1921-25 bitarte honetan bere arreba zen Ana María Dalí protagonista eta eredu nagusiena bere koadroetan bihurtu zen. Adibide gisan, “Neskatxa leihoan ” (1925, Museo de Arte Contemporáneo, Madril) eta “Neskatxa bizkarra emanez” (1925), estilo naturalista eta guztiz zehatza erakutsi zuen.

1928an, Joan Mirók bultzatuta, mugimenduarekin bat egin zuen.

Parisera

joan

zen

eta

surrealisten

1929an, Helena Diakonova gazte errusiarra ezagutu zuen, Gala ezizenez ezagunagoa, geroztik haren maitale eta emazte izango dena. Daliren ondorengo obran garrantzi handia izango du Galak, izan ere, artistaren berrogeita hamar margo baino gehiagotan agertuko baita haren irudia. Psikoanalisiaren sortzailea zen Sigmund Freud-en teorietan oinarrituz, Dalík berak «metodo paranoiko-kritikoa» deitu zion artea garatu zuen. Arte honen helburua, subkontzienteko fantasiak atzeman, aztertu eta irudikatzea zen, eta aluzinaziozko eromenaren edo paranoiaren bidez iristen zen haietara.

25


Garai honetan bere margolan hoberenetako batzuk margotu zituen: “Masturbatzaile handia”, (1929, Sofia Erregina Nazio Museoan, Madril) “Oroimenaren iraupena” (1931, Museum of Modern Art, New York), eta “Eraikuntza biguna babarrun egosiekin “ (1936, Museum of Art, Filadelfia).

Bigarren Mundu gerran Estatu Batuetan bizi izan zen, Hollywoodetik hurbil, eta pelikula batzuetako kide izan zen. 1948an itzuli zen Espainiara. 1950tik aurrera erlijioa, historia eta zientzia izan ziren Dalíren obran gairik ohikoenak, gehientsuenak formatu handitan eginak. “San Joan Gurutzekoaren Kristoa” (1951) eta “Azken afaria” (1955), Leonardo da Vinciren margolanean oinarriturik.

1970eko hamarkadan, Figueresen, bere jaioterrian, Dalí Antzoki-Museoa sortu eta inauguratu zuen, bere obraren bilduma garrantzitsua biltzen duena, surrealismoan barrena abiatu zenetik bizitzako azken urteetako margoetaraino. 1982an, Gala hil ondoren Gironako Puboleko jauregira erretiratu zen, eta Figueresen hil zen 1989an.

26


Joan MIRO (1893-1983) Joan Miró i Ferrà (1893, Bartzelona – 1983, Palma Mallorcakoa) kataluniar margolari, eskulturgile, grabatzaile eta zeramikari bat izan zen. Surrealismoaren ordezkari nagusienetako bat izan zela jo izan da. 1915etik 1919ra Mirók Bartzelonan, Montroigen eta Mallorcan lan egin zuen, paisaiak, erretratuak eta gorputz biluziak margotu zituen kolore ilun eta biziz. Garai honetan, Cézanne eta Van Goghen eragina izan zuen.1919tik aurrera, Parisen eta Montroigen bizi izan zen, txandaka. Garai honetako lanak dira: •

“Masia” (1922, Hemingwayren bilduma, New York), lanean gailurra iristen duten xehetasun handiko lan figuratiboetatik. Bere familiak Mont-roigen zeukan granjaren irudia da.

“Kataluniako ikuspegia edo Ehiztaria” (1923, Mihise gaineko oleoa, 0,65 x 1 m, Arte modernoaren museoa, New York).

“Lur landua” (1923-24. Mihise gaineko oleoa. Guggenhein museoa, New York)

27


1925etik 1928ra, bere ondorengo etapan, surrealismoak eragin nabarmena izan zuten Mirórengan. XVII. mendeko Holandako margolariek eragin handia izan zuten Joan Mirórengan, Vermeerrek adibidez. Parisetik etortzean bere seriea “Interiores holandeses” burutu zuen. Aipatzeko obrak:

“Arlekinaren inauteria” (1925, Albrigth-Knox Art Gallery, Buffalo, EEBB).

“Barneko holandarra I (Interior holandés I)” (1928, Museum of Modern Art, New York). “El tocador de Laud” de Hendrick Martensz Sorgh oinarritua.

Espainiako gerra zibilaren garaian, (1936-39), Parisen bizi izan zen Miró, eta II. Mundu Gerra hasi zenean Espainiara itzuli zen. Aipatzeko obra: “Naturaleza muerta con zapato viejo” (1937,Museum -of Modern Art, New York).

28


1940 eta 1941 bitartean margotu zituen “Konstelazio” ospetsuak. 23 obra dira, 38 x 46 zm.takoak. Normandiako (Varengeville herria) zeru izartsuetan dute oinarria konstelazioek. Bere ikonografiak dira: izarrak, emakumea, lurra, txoriak… Aipatzeko obrak: •

“Mujeres rodeadas por el vuelo de un pájaro” bilduma, Paris). “Konstelazio” serietakoa.

“El pájaro migratorio” (1940-41).

(1941, André Bretonen

Hona, jarraian, Miróren beste obra garrantzizkoenetako batzuk: •

“Libélula de alas rojas persiguiendo a una serpiente que se desliza en espiral hacia la estrella cometa”. 1951. Reina Sofia Madril.

29


“Azul I, Azul II, Azul III.” (1961, Pierre Matisse Gallery, New York). Serie honetan 3 koadro margotu zituen. Bere asmoa, berak Mallorcan itsasertzetik ikusten duen Mediterraneo itsasoa margotzea da.

30


7.- Abstrakzioa. XX. mende hasierako lehen hamarraldietan sendotu zen sistema kapitalista eta kolonialista, eta tirabira handiak sortu ziren herri ahaltsuenen artean. Horrenbestez etorriko zen Lehen Mundu Gerra. Sistema haren bidegabekeria eta demasien kontrako kontzientzia hedatu zen. Aldi berean, gero eta erro sakonagoak egin zituen abangoardiako artisten artean gizartea eta bizimodua aldatu eta hobetzerakoan artea elementu guztiz garrantzitsua izan daitekeelako ideiak. Arte abstraktua Lehen Mundu Gerra eta gero sortu zen. Arte abstraktuak edo ez-figuratiboak natura imitatzen ez duten formak hartuko ditu eta irudiak eta objektuak ditu bere lanetarako gaietatik. Obrek ez dute naturarekin loturatik, beraz ez dira gizakiak, paisaiak, etxeak, loreak, ‌ irudikatuko. Uste hori babestu zuten, halaber, XX. mendeko bigarren hamarraldian arte abstraktuaren aldea azaldu ziren lehen mugimenduek. Aho batez hartu da Vassily Kandinsky errusiarra (1866-1944) arte abstraktuaren sortzailetzat.

Vasily Kandinsky (1866-1944)

Vasily Kandinsky Moskun jaio zen 1866an. Kandinskyk 1896an Munichera iritsi ondoren egin zuen pinturako bere ibilbidea. Fauvisten eta postinpresionisten eragina izan zuen. Bere pinturak gero eta kolore gehiago hartzen du garai honetan. 1910 eta 1914 tartean margotutako obra guztiak 3 sailetan kokatu zituen: Inpresioak (naturan oinarrituak), Improbisazioak (barne emozioen adierazpenak dira) eta konposizioak. Koadro hauetan marra beltz lodi eta kolore biziak nabarmentzen dira. 1911an, August Macke eta Franz Marcekin batera Der Blaue Reiter taldea sortu zuen. Kandinsky izan zen lan ez-figuratiboak egin zituen lehen pintorea, eta arteaz zuen ikuspegiak teorizatu zuen bere “Izpiritualtasuna artean� liburuan, 1912an argitaratua. Aditzera eman zuenez, posible zen artearen bidez, edo, zehatzago esanda, abstrakzioaren bidez, izate moralago bat komunikatzea. Mundu modernoak zekarren materialismoak kezkatzen zuen Kandinsky, eta abstrakzioak gizakiaren askatasun-bidea irudika zezakeela defendatzen zuen.

31


Kandinskyk arte abstraktuaren hastapenen ordezkari nagusia izango da. Araurik gabeko eta intuizioan oinarrituriko obra da Kandinskyrena; itxura irregularrak eta kolore-sorta handiak erabiliz. Une honetan, “Pintura 3 Madrileko Thyssen-Bornemisza Museoan dagoena, orbainekin” (1914), margotu zuen. Etapa honetan ere "Composición IV (Batalla)” 1911an

egin zuen.

Lehen Gerra Mundiala zela, 1914 eta 1921 artean Errusian finkatu zen. Garai hartan, errusiar abangoardiaren aitzindariekin harreman estua edukiko du, El Lissitzky, Kazimir Malevich eta Alexander Rodchenko barne. Alabaina, margotzen baino teorizatzen aritu zen urte haietan. 1922an, Alemaniara joanez, Weimar-en, Bauhaus diseinu-, arkitekturaeta industria-eskolan irakasteari ekin zion. 1920ko hamarkadatik aurrera, Kandinskyk irudikapena alde batera utzi eta abstrakzio hutsean murgildu zen, forma geometriko zorrotzak txertatuz, 1923ko Konposition VIII obran agertzen direnak bezala.

1933an naziek Bauhaus itxi zuten eta Kandinsky Parisetik gertu dagoen Neuilly-sur-Seinen (Frantzia) finkatu zen. Bertan hil zen 1944an. 32


Eskulturari dagokionez, HENRY MOORE (1898-1986), izan zen eskultura ordezkari onena, eskultura abstraktua eginez.

Castleford-en jaio zen Hadhamen (Ingalaterra) hil zen.

(Ingalaterra)

1898an

eta

1986an,

Much

Moorek arte primitiboetan aurkitu zuen inspirazio-iturria, maia eta azteka Izaera herrien eskulturaren ezagutzak eragin erabakigarria izan zuten. monumentaleko giza irudi mota berezi bat sortu zuen, eskultura mesoamerikarrean bezala molde zikladearretan. Mooreren gorputzak eten edo zulatu egiten dira, inguruko espazioarekin lotura eta harreman erritmikoagoa zehazteko. Mooren eskulturaren izaera magiko eta erlijiosora bueltatzea zuen helburu.

Zehar-etzaneko emakumezkoen irudi-bilduma sortu zuen garai honetan, eredu borobildu eta geometrikoetatik hasita ia abstrakzioraino iritsiz. Moorerentzat giza irudia zen bere artelanen gai nagusia. Moorek muzin egin zion arte figuratiboaren eta arte abstraktuaren arteko aldeari eta bereizkuntzari, bata nahiz bestea landu baitzituen. Eskulturaren kontzepzioa aldatu zuen, “hutsa�ri eta hutsa inguratzen duen materiari garrantzi berdina emanez.

33


Mooren eskultura lana oso oparoa izan zen, bai kopuruz, bai gaiez eta bai materialez: “Reclining Figure (Zehar-etzaneko irudia )” (1934)

“Txoria eta arrautza” (1934)

“Ama eta haurra” 1936)

“Emakume etzana” (1938)

“Talde Familiarra” (1950)

34


“Reclining figure” (1951)

“Erregea eta erregina, (1952-53)” Ingalaterrako Isabel II.a erreginaren koroatzearen omenez eginikoa.

“Emakume etzana.” (1963-64).

“Reclining figure (Zehar-etzaneko irudia )” (1969-70)

35


“Ama agondua eta semea”. Yorkshire Sculpture Park. (1975-76)

Bere artelanak munduko arte modernoko erakustoki garrantzitsuenetan eta hainbat eraikin, plaza, parke eta lorategitan daude ikusgai. Adibide gisan, Gernikako Juntetxearen ondoan Henry Moore-ren eskultura bat dago, “Figura handia babeslekuan” izenburua duena. Eskulturak eta lekuak kideko bi egoera uztartzen ditu: Gernikako bonbardaketa eta Henry Moorek ezagutu eta marraztu zituen Londresko bonbardaketak.

36


8.-Abstrakzio geometrikoa edo Neoplastizismoa. Korronte abstraktuaren bilakaera dela esan ohi da. Korronte hau Holandan De Stijl (Estiloa) aldizkaria fundatu zen garaian sortu zen, 1917an hain zuzen ere, Piet Mondrian (1872-1944) herbehereetako margolariaren eskutik.

Piet Mondrian (1872-1944) izan zen abstrakzio geometrikoa edo neoplastizismoaren pintorerik garrantzitsuena. Etapak: 1.- XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen modu inpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots, gorria, horia eta urdina. Adibide gisa “Zuhaitz gorria (1908)” aipatu beharko genuke.

2.- Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuz abstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz. Adibide gisa “Kolore planoak obaloan (1913)” aipatu beharko genuke.

37


3.- Amsterdamen Van Doesburg buru zutela artista holandar batzuek De stijl aldizkariaren inguruan arte mugimendua sortu zuten Mondrian artegile garrantzitsuena izanik. Neoplastizismoa izeneko mugimendu hau, abstrakzioan eta kolore eta forma sinple eta sintetizatuetan oinarriturik, XX. mendeko diseinu, pintura, eskultura eta arkitekturaren aitzindarietakoa izango da. Obra: “Tableau II�

Bere lanetan forma geometrikoak eta oinarrizko koloreak izan ziren nagusi. Bere koadroek lasaitasuna transmititu nahi dute. Objektu baten funtsa modurik sinpleenean irudika daiteke, lerro horizontalak eta bertikalak eta oinarrizko koloreak eta kolore neutroak erabiliz soilik. Oinarrizkoa bilatzen zutenez, forma geometriko erregularrekin eta angelu zuzenekin lan egingo dute soilik. Artista hauek euren konposizioetan ez zuten simetria saihesten eta formak eta koloreak konpentsatuz lortzen zuten oreka. Mugimendua 1931.urtean desagertu zen.

38


9.-Suprematismoa. Kubistek, futuristek eta pintore errusiar abstraktuek suprematismoa deituriko estiloa azaldu zuten 1913an Errusian, Kazimir Malevich (1878-1935) pintorearen irudi erabakigarriak bultzatuta. Pintorearen oinarrizko bitartekoak, hau da, forma eta kolorea, baizik erabiliko ez ziren estiloa bultzatu zuen, alferrekoa guztia kenduz. Forma geometrikoen (zirkulu, triangelu, lauki-luze, laukiak …) bitartez adierazten zuten artea, sentsazioak eta sentimenduak alde batera utziz. Artearen ikuspegi mistiko idealista batera hurbiltzen da Malevichen jarrera. Kontutan hartu behar da era berean, arteak gizartearen aldakuntzan jokatzen duen papera oso garrantzitsua zela sinesten zuela Malevichek. Oso garrantzitsua izan zen Malevichek ondoko artistengan izan zuen eragina. Hala aitortu zuen beste askoren artean Jorge Oteizak. Kazimir Malevich (1878-1935. Obrak: •

“Karratu beltza” (1913)

“Karratu zuria hondo zuriaren gainean” (1918)

“Gurutze beltza” (1923)

39


10.- Espresionismo abstraktua eta Informalismoa. Estatu Batuetan, faktore batzuen eraginez bilakatu zen New York arte garaikideko metropoli edo hiriburu. •

1930. urteen hamarraldian, abangoardietako artista eta intelektual europar ugarik jo zuten ihesi Estatu Batuetara, nazismoaren gorakadaren ondorioz, eta eragin handia izango zuen exodo hark Ipar Amerikako arte eta kultura-bizitzan.

Arte bildumen ohitura sustatu zuen Estatu Batuetako ekonomia egoera ezin hobeak, eta are biziagoa izan zen joera hura Bigarren Mundu Gerraren ondoko hazkunde ekonomikoaren poderioz. (galeria asko zabaldu ziren).

Arte joera berrien aldeko interesa eta ezagutza sustatu zen, halaber, museo berrien bitartez. Hor dugu, adibidez, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa (MoMA).

Bigarren Mundu-Gerra amaitu zenean, pintore batzuk surrealismoen moldeetatik ihes egiten saiatu ziren, mugimendu hau agortuta zegoela uste baitzuten. Artistek espresio bide berriak bilatzen zituzten, eta gehienek abstrakzioaren bideak jarraitzen zituzten.

Arte plastikoetan, 2 joera paralelo, ezaugarri antzerakoekin sortu ziren, bata INFORMALISMOA Europan eta bestea, ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA, Action Paiting ere deitua Estatu Batuetan. 1.- ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA. a) Action Paiting Obrak egiteko unean erabilitako teknikagatik ezagutu zen, Action Paiting (ekintzapintura). Artistak materialak arrastaka eraman, pintura tantak bota, bere eskuak pinturaz lohitzen ditu edota, materialak moldatu eta oihal gainean sikatzen uzten ditu. Testura ezberdinak bilatzen direnez, material ezberdinak nahastuko dituzte, kubisten “collages” delakoen antzera. JACKSON POLLOCK (1912-1956) pintore ipar amerikarra izan da nazio-artean espresionismo abstraktuaren ordezkari nagusia. Bere koadroetan, sortzeko ahalmenak ez du garrantzirik, pintura tanten bidez eratzen baita. Kolore nagusiak ilunak dira eta obraren amaiera koloretako hari fin korapiloak dira.

40


Teknikak aldatu direnez, orain ezin da pintzelada lodi eta finaz hitz egin, baizik eta dripping teknikaz, hau da, margo tutuan dagoen margoa zuzenean botatzea oihalean. Estilo hau ekintza-pintura deitu izan da. Bere obrak: “Caminos ondulantes (1947)” eta “Composición núm. 1 (1948)”

41


b) Color-field-painting Mark Rothko (1903-1970).

Mark Rothko pintore errusiarra izan zen. 1913an Estatu Batuetara emigratu zuena, kolorea banda kromatikoetan ematen du. Kolorea eta forma batu nahian dabil, colorfield-painting izeneko teknika edo kolore-eremuko-pintura da. Neurri handiko oihalak landu zituen, pintura espazioan murgildu nahian. Zorrozkiro koloreztaturiko azalera angeluzuzen handiek betetzen dute koadroaren eremu guztia; ertzak leunkiro lausoturik ageri dira eta gas itxurako giroa sortzen da horrenbestez, margolanaren behaketa kontenplazio-esperientzia transzendental bilakaturik. Obrak: “Erdigunea txuria (1950)”

“8 zenbakia (1952)”

“Izengabea (1962)”.

42


2.- INFORMALISMOA

Informalismoa ( formarik ez duena ) eta 1960. urtera arte abangoardiamugimendu garrantzitsuena izan zen. Ideologikoki, jatorria mugimendu irrazionalistetan (futurismoa, dadaismoa eta surrealismoa) eta espresionistetan (1923-2012) da joera honen artistarik bilatu behar da. Antoní Tapies garrantzitsuena.

Obrak: “Cruz y R (1988)”

“Zuria orbain gorriekin (1954)”.

43


Korronte honen ezaugarriak honakoak dira: • Formak eta konposizioak ez du garrantzirik. • Garrantzitsuena materia da: bere sendotasuna, bere egitura eta berarekin lor daitezkeen aldaketak. • Pintoreak egin behar duenaren gutxi gora-beherako ideia du, baina ezin du emaitza aurreikusi. • Kolorea oso gutxi erabiltzen du eta beste material batzuk erabiltzen ditu: harea, marmol hautsa, kola, sokak, harriak, egurra, oihalak edo kristalak. • Oihalak, urratu, itsatsi eta zizelatu egiten dira.

Espainian, pintura informalistaren inguruan artistak taldetan taldekatzen dira. 1957an Espainian EL PASO taldea sortu zen. Bere artistarik nabarmenenak dira: Antonio Saura (1930-1998) eta Manuel Millares (1926-1972) dira ordezkari nagusiak.

44


11.- Minimalismoa: minimal-art edo op-art. Erruz erabili izan da minimalismo hitza azken urteotan, baina modu okerrean askotan, soil edo sinplearen sinonimo bihurtu dutelako. Estatu Batuetan 1960. urteetako hamarkadan sortu zen arte minimalista hartzen badugu aintzat, laster asko ohartuko gara askoz konplexuagoa dela hitz horren adiera.

Orokorrean, joera eskultorikoa da. Obraren elementuak murriztera jotzen duena. Pinturan, kolore lauen adierazpenetan, forma geometrikoetan eta konposizio sinpleetan gauzatzen den bitartean, eskulturan, gorputz eskultorikoa forma sinpleetara pasatzean datza, baita geometrikoak, kolore lauekin eta hartutako forma etengabe errepikatuz. Materialak, altzairu herdoilgaitza, plastikoak, … baina beti konposizio txikiena bilatuz. Ahal denik eta obra txikien, ikusleak begi-kolpez har dezakeena. Joera honen adierazle nagusienak dira: DONALD JUDD (1928-1994): Industria materialetan (zura, altzairua, …) landuriko pieza prismatikoak dira artista texastarraren artelan ezagunenak.

”Izengabea (1968-69)”

“Izengabea (1972)”.

45


DAN FLAVIN (1933-1996): Merkaturatzen diren kolore bereko hodi fluoreszenteak erabili zituen bere lanetan. Lanparak egokituriko espazioan argi-efektua bilatuz eta ikuslearen ikuspegia gune hartara bideratuz.

“Izengabea (1970)”

“Berdeak berdeekin gurutzatuz (1966).”

46


12.- POP ART Pop artea (arte popular) 1960aren inguruan gararu zen. Espresionismo abstraktuari erantzuteko sortuko da. Artista askok figurazioa berreskuratu zuten, ondorioz, publikoaren gustuen hurbilketa izan zen. Mugimendu hau Estatu Batuetan garatu zen. Artea herritarra izan behar zen eta elitista. Pop-art honek egunerokoa, ohiko sinboloen trataera eta arte munduan aplikatu. Publizitatetik, zinetik edo telebistatik ateratako irudiak erabiltzen ditu bere lanetan. Bere helburua, artea hurbiltzea pertsoneei ezagutzen zuten marka edo pertsonaia ospetsuen bidez.

Joera honetako ordezkari nagusia ANDY WARHOL (1928-1987) da. Pop artista garrantzitsuena izan zen. Ohiko teknikak gain, serigrafia bideratu zuen hasierako lan ezagunenetan, motibo jakin bat oihalaren azalean errepikatzearren. Artea seriean egiteko asmoz egiten du. Orain ez dago obra bakarra. Campbell´s zopa-poteak, Coca-Cola botilak, eta Marilyn Monroe, Liz Taylor edo Elvis Presley bezalako zinema edo rock izarren erretratuak azalduko ziren haren koadroetan. Geroago, heriotzak eta haren esperientziak obsesionaturik, istripuen, arraza-liskarren, aulki elektrikoaren edo Jacqueline Kennedyren senarra, Kennedy presidentea, erahil eta lurperatu zuteneko egunetan bizi izanikoaren albisteen inguruko imajinak aurkeztu zituen. Obrak: “Marilynen diptikoa (1962an)”

“16 Jackie (1964)”

47


“Marilyn “

“Campbell´s zopa-potea (1962)”

“Campbell´s 200 zopa-pote”

“210 Coca-Cola botila (1962)”

48

Abangoardiak XX.mendean margolaritza eta eskultura  

Abangoardiak XX. mendean

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you