Page 1

B ERTSOZALEAK GARA

2. maila

Bertsolaritza Ohiturak

Ataza honetan bertsozaletasunaz arituko gara: bertsolaritza gogokoa dugun, interesgarri deritzogun,... Horretarako: “Kutsidazu bidea, Ixabel� eleberriaren pasartetxo bat oinarri, bertsolaritzaren balioaz eta etorkizunaz eztabaidatuko dugu.


ATAZAK PROZEDURA: Ataza: bertsozaleak gara Atazaurrea: “bertso saioaren ordua� testua irakurri ondoren egoeraz berba egin Bikoteka jarrita, "Bertso saioaren ordua" testua irakurriko dugu (3. or., Kutsidazu bidea, Ixabel eleberriaren pasartetxoa), eta hutsuneak beteko ditugu. Testua ozen irakurriko dugu guztion artean, erantzunak zuzenduko ditugu, eta, berriro bikoteetan, irakurritako egoerari buruz hipotesiak egingo ditugu gidoiari jarraiki (3. or.). Bikoteetan esandakoa guztion artean komentatuko dugu.

Ataza: gaiari buruzko inkestari erantzun ondoren bertsolaritzaren balioaz eta geroaz eztabaidatu Ikasleek "Bertsozalea zara?" galdetegiari erantzungo diote, eta erantzunak guztion artean komentatuko ditugu labur (4. or.). Ikasleak taldeka banatuko ditugu (ahal izanez gero aurreko inkestari emandako erantzunak kontuan hartuta), eta talde bakoitzari defendatu behar duen rola aukeratuko du (5. or). Taldeek euren ikuspegia defendatzeko argudioak prestatuko dituzte. Guztion artean, irakasleak bideratuta, eztabaida egingo dugu.

Feedbacka: bertsolaritzaren aldeko argudio aipagarrienak aukeratu Ikasleak talde txikietan bilduko dira berriro eta, eztabaidan esandakoa oinarri, bertsolaritza bultzatzeko eta mundu horretara hurbiltzen animatzeko argudiorik interesgarrienak aukeratuko dituzte. Taldeetan aukeratuko argudioak guztion artean komentatuko ditugu.

Gramatika eta diskurtsoa: zerbait egiteko asmoa adierazteko egiturak berrikusi "Bertsolari izan nahi dut" ariketa banatuko diegu (6. or.), eta bikoteka ereduko esaldien artean dauden akatsak aurkitu eta zuzenduko dituzte. Irudietako lagunen artean bikote bakoitzak pare bat lagun aukeratuko du, eta hasierako ereduari jarraiki, horien asmoak eta nahiak azaltzen dituzten esaldiak prestatuko dituzte (6. or.) Bikote bakoitzak prestatutako esaldiak ozen irakurriko ditu, eta ikaskideek zein pertsonaiari dagozkion asmatu beharko dute.

Atazaostea: bertso saioan entzundako bertsoak osatu Bikoteka "Bertsoak osa ditzagun" ariketa egingo dute (7. or.), eta emaitzak guztion artean alderatuko ditugu.

Eskolatik kanporako proposamena �Intxaurburuko festak� testua birritan irakurriko dute (8. eta 9. orr.): lehenengoa jarraian, hiztegia erabili gabe; bigarrena lasaiago, ulertzen ez dituzun hitzak eta esaldiak azpimarratuko dituzte, eta horien esanahia hiztegian bilatuko dute. Geratzen zaizkien zalantzak irakasleari galdetuko dizkiote. Testua irakurri ondoren protagonista izango balira bezala, gutuna idatziko diote familiari gertatutakoa kontatuz (10. or.)


BERTSO

SAIOAREN ORDUA

Testu hau “Kutsidazu bidea, Ixabel� eleberriaren pasarte bat da. Baina hitz batzuk galdu zaizkigu: aditz laguntzaile batzuk hain zuzen ere. Beteko dituzu hutsuneak behar bezala?

Kutsidazu bidea, Ixabel

Joxean Sagaztizabal

AGIRRE

Bertso saioaren ordua. Hasieran bezala ginen, gizonok edanean, neskak dantzan, Pablo neskatan. Bertso saioaren ordua.

Trasfumandis pitxirri zu bezain alperra kotatobiespageti ein deten okerra. Kindergarten patxuli neskatxa ederra murgoflanen txeroki izango akerra.

Bertsolariek ikasketen ahozko azterketak gogorarazten .................; gizon batzuk niri begira, swahiliz hizketan; beti mundu arrotzetan, ni. Lazkano eta Agirre. Gai jartzaileari ondo ulertu ...................., ezkongaiak ............... eta Lazkanok dudak ..............., bestea ez ote ................. aitaren dirutzagatik arrimatuko.

Klasekideak inguruan, tentsioa aurpegietan, ulertzeko ahaleginak, kontzentrazio-zimurrak. Konturatuko zinetenez, nik puntuari erreparatzen ba................. beste guztia galtzen ................ Koro belarriz belarri ................., jendeari laguntzen.

Doinua: Maritxu nora zoaz LAZKANO Pitxuflini txaputin zuretzat eginik tralarĂ­ txurrobeitia barruko indarrik. Txarrapikotutiflin aitaren dirurik katxazunbopitzotzi maitea zaitut nik.

96

95

Testua osatzea lortu duzu, ezta? Zorionak! Eta orain, istorioa irakurri ondoren, badakizu zer gertatzen den? Zeintzuk dira agertzen diren pertsonaiak? ....................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................... Zein da, zuen ustez, euren arteko harremana? ....................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................... Bertso saio batean daude orain. Zelan sentitzen dira? ....................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................... Eta zuek? Bertso saioren bat entzungo zenuten inoiz, ezta? Noiz? Gustura egon zarete? ....................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................... 3


BERTSOZALEA ZARA? Bertsolarien aurrean oso jarrera ezberdinak hartzen ditu jendeak. Bertso-entzule horien sailkapentxo bat daukazu hemen. Motaren bat falta dela uste duzu? Eta zu? Zein motatakoa zara?

1.

Oso gustuko dut bertsolaritza, oso espresio kultural aberasgarria, bitxia eta interesgarria dela uste dut, eta ahal dudan guztietan joaten naiz. Bertsotan egiten ikasteko asmoa ere badut.

2. Gustura egoten naiz bertsolariei entzuten. Interesgarria deritzot bertsolaritzari, baina ez dut gertutik jarraitzen. Plazan entzutea gustatzen zait batez ere. Txapelketak ez ditut horren gogoko, baina saioren bat ikusi ohi dut urtero.

3. 4. 5. 6.

?

7.

Ulertzea nahiko kostatzen zait, baina interesgarria iruditzen zait noizean behin entzutea. Euskara ikasteko eta euskal kultura ezagutzeko bide aproposa izan daitekeela uste dut. Egia esan, nahiko aspertzen naiz bertsolariak entzuten. Baina hori ez diot inori aitortuko. Euskaldun jatorra izateko ezinbestekotzat jotzen dut bertsozale izatea, eta ez dut sekulan ere saio batera piperrik egingo, ez horixe. Bertso saioetan beti lehenengo lerroan egoten naizen arren, eta barre eta txaloak zoroen moduan egiten ditudan arren, aitortu behar dut gehienetan piperrik ere ez dut ulertzen. Baina askotan detaile txiki hori niri ere ahaztu egiten zait. Ulertzea zail egiten zait, eta gainera, ez diot ez gatzik, ez piperrik ikusten. Inoiz bertso saioetara joan banaiz, irakasleak eramanda izan da, eta ez diot irakasleari faena hori erraz barkatuko. Ez horixe! ......................................................................................................................................................................... ...........................................................................................................................................................................

Aukeratu duzu zure lekua? Bada, laburbil dezagun orain bertsolarien aurrean duzun jarrera. Baieztapen hauetako bakoitza 1etik 10era balora itzazu:

1. BERTSOZALEA ZARA?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

2. SARRITAN ENTZUTEN DITUZU BERTSO SAIOAK?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

3. GUSTURA EGOTEN ZARA?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

4. ERRAZ ULERTZEN DITUZU?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

5. OHITURA INTERESGARRIA DELA USTE DUZU?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

6. EUSKARA IKASTEKO LAGUNGARRIA DELA USTE DUZU?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

7. BERTSOTAN EGITEN IKASI NAHI ZENUKE?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

4


BERTSOLARITZAREN AURREKO

JARRERA

Orain “Bertsolaritzaren balioaz eta etorkizunaz” eztabaidatuko dugu. Hurrengo rolen artean bat aukeratu, eta horren araberako argudioak idatziz prestatu.

A

BERTSOZALE AMORRATUAK ZARETE. GUZTIZ OHITURA BEREZIA ETA ABERASGARRIA DELA USTE DUZUE, ZELAN EDO HALAN GORDE BEHARREKO ALTXORRA, ETA EUSKALDUN GUZTIOK GEURE EGIN BEHARREKOA.

B

BERTSOLARITZA

C

BERTSOLARITZA

OHITURA INTERESGARRIA DELA USTE DUZUE.

NOLABAITEKO

BALIOA IKUSTEN DIOZUE ETA ,

NORMALA DENEZ, MUNDU GUZTIAREN GUSTUKOA EZ IZAN ARREN, NOLABAIT ZAINDU BEHAR DELA USTE DUZUE.

OSO OHITURA ARKAIKOA DELA USTE DUZUE, MUSEOETAN GORDETZEKO HORIETAKO BAT.

ETA

GAUR EGUN KULTUR ADIERAZPEN BERRIEI LEKU EGIN BEHAR ZAIELA USTE DUZUE.

Orain aukeratu duzun jarrera azaltzeko argudioak idatzi.

ZEIN EKARPEN EGITEN DIO BERTSOLARITZAK EUSKAL KULTURARI? ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ZAINDU BEHARREKO OHITURA DELA USTE DUZU? ZERGATIK? ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ZEIN NEURRI HARTUKO ZENUKE BERTSOLARITZA GORDETZEKO? ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................

5


BERTSOLARI

IZAN NAHI DUT

Juan Martinek, euskara ikasteaz aparte bestelako asmoak ere baditu, horien artean bertsolari izatea. Eta asmo horiek azaldu dizkigu. Baina, euskara oraindik ikasten ari denez, esaldiren bat ez digu zuzen esan. Zein? Zuzenduko diozu? 1. Nik euskara ikasi egingo dut. Oso ondo gainera. 2. Oraingoz E.G.A. ateratzea dut helburu. 3. Baina, aurrerantzean bertsotan egiten ikasteko gogoa badaukat ere. 4. Musean ere gustura ikasiko nuke, jakina. 5. Eta euskal dantzak ikastea erabakia hartu dut. 6. Euskaldun osoa, erabatekoa, petorik petoena izatea nahi dut. Eta horretan saiatuko naiz. Zein ez da zuzena? Zelan izan behako luke? - .......................................................................................................................................................................... - ..........................................................................................................................................................................

Beheko lagun hauetako bi aukeratu, haien asmoak asmatu (zer egin nahi duten, zer lortu, zer izan, zer eduki,...) eta esaldiak prestatu zure ikaskideei azaltzeko. Haiek nor den asmatu beharko dute.

1

3

2

4

5 6

7

10

8 L EHENENGO

B IGARREN

PERTSONAIREN ASMOAK

10 PERTSONAIREN ASMOAK

1. ..................................................................... ..................................................................... 2. ..................................................................... ..................................................................... 3. ..................................................................... ..................................................................... 4. ..................................................................... ..................................................................... 5. ..................................................................... ..................................................................... 6. ..................................................................... .....................................................................

1. ..................................................................... ..................................................................... 2. ..................................................................... ..................................................................... 3. ..................................................................... ..................................................................... 4. ..................................................................... ..................................................................... 5. ..................................................................... ..................................................................... 6. ..................................................................... ..................................................................... 6


BERTSOAK

OSA DITZAGUN

Juan Martinek ez ditu bertsoak nahi bezain ondo ulertu, baina orain bertsolariek esan dutena jakiteko bigarren aukera dugu: irakur itzazu eskaintzen diren esaldiak, eta Juan Martinek txarto ulertutako zatietan koka itzazu.

HAU DA JUAN MARTINEK ULERTU DUENA PITXUFLINI

HAUEK DIRA FALTA DIREN ATALAK

TXAPUTIN

ZURETZAT EGINIK TRALARÍ TXURROBEITIA

1. EZ

BARRUKO INDARRIK.

OTE DEZUN NAHIKO

2. HAU

TXARRAPIKOTUTIFLIN AITAREN DIRURIK

3.

JAKIN BEHAR DEZU

ETA ZUZENDU NAHI DET

KATXAZUNBOPITZOTZI

4. ADARRIK

MAITEA ZAITUT NIK.

GABE EZ NAIZ

5. SENARGAIA EZ TRASFUMANDIS

PITXIRRI

6. HAINBESTE

ZU BEZAIN ALPERRA

PENTSAMENDU

7. HALA IZANDA ERE

KOTATOBIESPAGETI EIN DETEN OKERRA.

KINDERGARTEN

DEZU

8.

ZALANTZAK EZ DIT KENTZEN

PATXULI

NESKATXA EDERRA MURGOFLANEN TXEROKI IZANGO AKERRA.

KOKATUKO DUZU BAKOITZA DAGOKION LEKUAN?

LAZKANO

AGIRRE

....................................

....................................

zuretzat eginik

zu bezain alperra

....................................

....................................

barruko indarrik.

ein deten okerra.

....................................

....................................

aitaren dirurik

neskatxa ederra

....................................

....................................

maitea zaitut nik.

izango akerra.

7


INTXAURBURUKO

FESTAK

Aurretik “Kutsidazu bidea, Ixabel� liburuaren pasartetxo bat irakurri duzu. Hemen, jarraian, pasarte hori atera dugun atala duzu. Baina, irakurri aurretik, eleberriaren pertsonaiak aurkeztuko dizkizugu testua hobeto uler dezazun. Hona hemen:

JUAN MARTIN GASTEIZTARRA EKONOMIA

KORO TOLOSARRA IRAKASLEA

JOXE MARI IRUNDARRA HARAKINA

KOLDO DURANGARRA MEDIKUA

MIREN DONOSTIARRA PSIKOLOGIA IKASLEA

IKASLEA

PABLO APAIZA

IZASKUN HERNANIARRA TABERNA BATEKO LANGILEA

Orain testua irakurri bi aldiz: lehenengoa jarraian irakurri, hiztegia erabili gabe; bigarrena lasaiago, ulertzen ez dituzun hitzak eta esaldiak azpimarratu, eta gero horien esanahia hiztegian bilatu.

INTXAURBURUKO FESTAK. Korok famatutako neskak (apaizei sotana harrika botatzea eragiten zietenak) ezagutzeko irrikaz klaseko arrok. Bertsolariak, herri-afaria eta berbena. Denok abiatu ginen, Pablo ere bai, bere bokazioaren sendotasuna froga horretan egiaztatzekotan. Eta horrela, Koro, Luis-Koldo, Joxe Mari, Izaskun, Pablo, Miren eta zazpiok Intxaurburura iritsi ginen egun batez. Trikitixa ari zen, animazio handia bertan eta aldameneko txosnan. Seguru asko sen atabikoei jarraituz gizonok taberna aldera jo genuen, eta neskek dantzara, baina Pablo, nire ustez oraindik sen atabikoago bati jarraituz, dantzara joan zen, neska artera. Portzierto, dantzari fina, gure apaiza, eta neskak ez ziren batere txarrak. - Nola gustatzen dizkion neskak apaizari! Kauen el Concilio Vaticano Segundo! HOSTIA! ZAIZKION, JODER! ZAIZKION! - Guztiz laket zait herriko jende xehearen pozaldi jolastiarra. Enfin, konpainia ederra nik, Don Kauen eta Don Euskaltzaindiarekin; Coca-Colan kontzentratu nintzen. Plazaren beste aldean mutil koadrila batek gu ginduzkan hizpide; begi-bistakoa zen, guri begira elkarri kontu txikiak esaka, eta begiratzen ziguten Ku-kux-klanekoek beltzei bezalaxe. Seguru asko Luis-Koldok zituen kulpak, Giorgio Armani ez da dotoreago ibiliko; Joxe Mari eta ni normal asko jantzita, baina jakina, jilipitxiaren lagun jilipitxiak ginen. Halako batean apaizei sotana harrika botarazten dietenetako hiru azaldu ziren. A ze hiru neska! Claudia, Naomi eta Cindy. Altuak, aurpegi polit-politak, udako soineko loredunak, titiz eta ipurdiz buenoooo...

Eztizko neskatilak. Luis-Koldo eta Joxe Mari erletzen hasiak. Niri berriz, sen atabikoa abisuka ari zitzaidan, Itsas lamiak, edo lehorrekoak, galbidea dira gizasemearentzat, sirena kantaren lilurak hondamendira darama marinela. Sen atabikoari entzungor eginez, eta nesketako bat eskuarekin haiengana joateko ari zenez, bakar-bakarrik utzi ninduten Don Euskaltzaindiak eta Don Kauenek. Malizia plazakoen aurpegietan, baita Kororenean ere,... ezkutatu ziren Don eta Don, Cindy eta konpainiaren atzetik... Plassss! Bi baldeka behi txiza, jaun-andreok. Eskatologia nagusi. Eskerrak libratu nintzen, gehiegitxo izango zen kaka-egunaren ondoren. Senak salbatu. Joxe Mari mekauendioska azaldu zen, baina bueno, ohitua gizona, lanbidez, errai, tripa, odol, gorputz-isurietara, edo ohituago, behintzat, atzetik zuen Euskaltzaindia baino. Euskaltzaindia ez zegoen EKIN ETA JARRAItzeko moduan, gizajoa ez zen ezta "zakizkigun" esateko gauza ere. Bilera orokorra; plazan jende asko barrez, beste batzuk errukituta. - Sentitzen dut, aurten zuei tokatu zaizue, baina ez haserretu, laster azalduko dira adiskidetzera eta dutxa eta arropak eskaintzera.- Korok. - Aurten guri tokatu zaigula? Urtero egiten dute hau? - Joxe Marik. - Urtero bromaren bat kanpotarrei, bai. - Nolakoa izan zen joan den urtekoa? - Nik. - Joan den urtean... A, bai, ezer ez, ibaira bota zituzten batzuk. Don eta Don besteok egindako zirkuluaren erdian, tanta jario. Izaskun penatuena, Luis-Koldo gustatzen-eta. 93

92

8


Korok esan bezala, laster hurbildu zitzaigun Ku-kux-klana. - Atsaldeon! Aizue, ni baserri hontantxe bizi naiz, zatozte nerekin, txukuntzeko behar ederra daukazue eta! Nire ustez Joxe Marik harategiko matxetetzarrak zeuzkan gogoan. Luis-Koldok ez zuen erreakzionatzen, otzan-otzan joan zen baserritarraren atzetik. Korok segitu zuen hizketan. Imajina ezazue Tanzaniako oihanean galdu zaretela eta kanibalek espedizioko bi afaldu dituztela; esploratzaileak dio lasai egoteko, denok onik irtengo duzuela. Korrorako moduko musika hasi zen, eta segituan hasi zen plazan zirkulu bueltakaria. Ku-kux-klanaren eraso txiza-jaurtitzaileak sortutako egonezina uxatzeko aproposa zelakoan denok sarrarazi gintuen gure irakasle maiteak. Katean tartekatu behar, eta, halako batean, elkarturiko eskuak pasatu zitzaizkidan aurretik, sartu eta lehenengo lana aurre-atzeko katea-mailei begiratzea. Atzetik hasi nintzen: neska bat, polittpolitta, aizue. Aurretik segitu nuen: atzeko neska politt-polittaren senargaia, Siziliako Cosa Nostrako hezur puskatzailea eszedentzian, eta ikaragarri gustura kuttunarekiko lotura eten nuelako. Enfin. Laster ekin zion vendettari, besoa erauzi nahi zidan, bide batez eskua txirtxildu eta bizkarrezurra desegin, hori dena irribarretsu. Plazako izkina aldera iristean, abiada azkartu zeharo eta tira eginez zirkulutik Finlandiarako bidean jarri ninduen. John Waynek nola botatzen zituen gaiztoak Salooneko ate zabukarietatik? Bada holaxe joan nintzen hankaz gora, eta galtzada harria zen zola. Intxaurburuko festak. Zutitzeko gauza izan nintzen, halere, eta sen atabikoak tabernara gidatu ninduen, penak CocaColatan ito nitzan. Hombre, txizatan bainatutakoak badatoz. Joxe Mari normal xamar. Luis-Koldo mahonezko prakak, Kanadako egurgile estiloko alkandora eta... abarkak. Mutilak oin handiak izan, eta zapata normaletan ere nahiko lana kabitzen. Hasieran bezala ginen, gizonok edanean, neskak dantzan, Pablo neskatan. Bertso saioaren ordua. Bertsolariek ikasketen ahozko azterketak gogorarazten zizkidaten; gizon batzuk niri begira, swahiliz hizketan; beti mundu arrotzetan, ni. Lazkano eta Agirre. Gai jartzaileari ondo ulertu nion, ezkongaiak ziren eta Lazkanok dudak zituen, bestea ez ote zitzaion aitaren dirutzagatik arrimatuko.

Txarrapikotutiflin aitaren dirurik katxazunbopitzotzi maitea zaitut nik. AGIRRE Trasfumandis pitxirri zu bezain alperra kotatobiespageti ein deten okerra. Kindergarten patxuli neskatxa ederra murgoflanen txeroki izango akerra. Klasekideak inguruan, tentsioa aurpegietan, ulertzeko ahaleginak, kontzentrazio-zimurrak. Konturatuko zinetenez, nik puntuari erreparatzen banion beste guztia galtzen nuen. Koro belarriz belarri zebilen, jendeari laguntzen. Gero musika gehiago, eta, lagun maiteok, deabrua ezagutu nuen. Bai, deabruak Koro Zaitegi du izena, tolosarra, irakaslea, eta arima ustez garbi bat infernuratu nahian ari zen.Luzifer bere lugartenienteekin ari zen hizketan, Naomi, Claudia eta Cindyrekin. Pablok Miren-Izazkun-Koro zirkuitua egiten zuen, "agarrauan" ari zenez neskak Joxe Mari eta LuisKoldorekin banatuz. Neuk dantzarako gogorik ez, aratz eta birjin Ixabelentzat. Pieza bukatu, eta Pablo bakarrik zegoen momentu batean, segituan joan zitzaion Claudia; jakin nahi nuke deabruaren konplize horrek zer kontuak esan zizkion. Gero Naomiren txanda, gero Cindy, denek apaizarekin nahi. Jesukristok ez zituen gorriagoak pasatu basamortuan. Iritsi zen, noizbait, afaltzeko ordua; banuen gogoa lasai-lasai eseri zer edo zer jateko, soseguz. Enfin. Hiru mahai handitan, dozenaka lagun. Hango ondokoei heldu eta kantu zaparradak, beste mahaietakoei apurrez eraso beharra, hango builak, barre zoroak, juramentuak, xanpaina erasoak! Menua zera zen: arrain-zopa ardo beltzarekin (aldamenekoek botata), haragi egosia patata eta xanpainarekin (berdin), eta flan ogi apurrekin (berdin). Enfin. Gero krisia pasatu nuen, hizkuntzarekikoa. Aitortu beharrean nago -egiari hainbeste zor zaiolakoan-, jaun-andreok, JESUKRISTOREN GOGOA nuen erdaraz hitz egiteko. Hasta los mismisimos del vascuence, oiga. Síchicoesqueestoyhastaaquídeparecertontodel culodetenerquepensartodoloquedigodequeme hablenenswahilidenopoderexplayarmeagustoquea cabotodoslosdíasconlacabezacargadisimayunas ganasdelcopónbenditodeirmeaalgúnsitiosinlen guasprerrománicasnilamadrequelasparió esateko gogoa nuen. Enfin.

DOINUA: MARITXU NORA ZOAZ

LAZKANO Pitxuflini txaputin zuretzat eginik tralarí txurrobeitia barruko indarrik. 94

95

9


JUAN MARTINEN

GUTUNA

Juan Martin Tolosaldeko baserri batera joan da euskara ikastera. Eta, noizean behin, herriminez, familiakoei idazten die. Orain gogoratu Intxaurburuko festetan gertatutakoa, eta Juan Martinek idatziko lukeen gutuna idatzi: nori idatziko diozun erabaki, zer kontatu nahi diozun pentsatu (eskematxoa egin dezakezu narrazioa antolatzeko), eta idatz ezazu gutuna.

........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... .................................................................................................................... ............................................................................................................. ............................................................................................................ ........................................................................................................... .......................................................................................................... ......................................................................................................... ....................................................................................................... ............................................................................................. .......................................................................................

Juan Martin

10


ZUZENKETA ORRIA BERTSO

SAIOAREN ORDUA

Erantzunak: ZIZKIDATEN / NION /

ZIREN

/

ZEUZKAN

/

ZITZAION

/

NION

/

NUEN

/

ZEBILEN

Agertzen diren pertsonaiak honako hauek dira: Aipatzen diren gainerako neska-mutilak euskara ikasleak dira, Juan Martin eta Pabloren ikaskideak eta Kororen ikasleak.

JUAN MARTIN EUSKARA

KORO IRAKASLEA

PABLO APAIZA ETA

IKASLEA ETA

EUSKARA

ISTORIOAREN

IKASLEA

NARRATZAILEA

Lagun guzti hauek Euskal Herriko hainbat herritakoak dira, eta udan euskara ikastera etorri dira Tolosara. Juan Martin gaztea istorioaren narratzailea da.

BERTSOLARI IZAN

NAHI DUT ZUZEN EZ DAUDEN ESALDIAK

3. Baina, aurrerantzean bertsotan egiten ikasteko gogoa badaukat ere. 5. Eta euskal dantzak ikastea erabakia hartu dut. 6. Euskaldun osoa, erabatekoa, petorik petoena izatea nahi dut. Eta horretan saiatuko naiz.

BERTSOAK

OSA DITZAGUN

LAZKANO

AGIRRE

Hainbeste pentsamendu

Senargaia ez dezu

zuretzat eginik

zu bezain alperra

zalantzak ez dit kentzen

eta zuzendu nahi det

barruko indarrik.

ein deten okerra.

Ez ote dezun nahiko

Hau jakin behar dezu

aitaren dirurik

neskatxa ederra

hala izanda ere

adarrik gabe ez naiz

maitea zaitut nik.

izango akerra.

11

Z U Z E N K E TA 3. Baina, aurrerantzean bertsotan egiten ikasteko gogoa ere badaukat. 5. Eta euskal dantzak ikasteko erabakia hartu dut. 6. Euskaldun osoa, erabatekoa, petorik petoena izan nahi dut. Eta horretan saiatuko naiz.

bertsozaleakgara  

bertsoak nola egin

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you