Issuu on Google+

Issuu honetan agertutako informazioa, helburuak eta estrategiak dira. Batez ere, lagungarria da irakasleentzako. HELBURUAK: 

Irakasleak ikasleen ama hizkuntzak baloratu eta errespetatu.

Hizkuntza integrazio prozesuan eragina dauka.

Haurrentzat hoberena da, hizkuntzako murgiltze prozesua (ikasleak bigarren hizkuntza eskuratzen du eskolako ikasgaiak hizkuntza horretan ikasten ari den bitartean. Baina, honek suposatzen du hizkuntza presente dagoela arlo guztietan, xede-hizkuntza klase guztietan lantzen dela, eta ez hizkuntzaren forma alegia).

Eskolan ikaskuntza planteatzean irakasleak erabiltzen duen metodologiak garrantzi handia du.

Hizkuntzaren irakaskuntza komunikazioan haurren motibazioa eta hizkuntzarekiko jarrera zaintzea izugarrizko garrantzia du.

Irakasleak hezkuntza-estrategiak desberdinak erabiliko ditu, haurrek hizkuntza modu naturalean bereganatzeko

Irakasleok hizkuntzarekiko eta kulturarekiko orientabideak emango ditu.

Ikasleekin egiten dituzten adierazpenak zuzenketarik gabe onartzen dira.

Proiektuak egiteko, umeen interesetatik abiatu behar gara

Irakasleok ikasleentzat interesgarriak diren gaiak eta materiala prestatu behar ditu haurren motibazioa sustatzeko. Hala nola, ariketak / jarduerak txokoka antolatu, proiektuak , asanbladak antolatu, elkarrizketa orduak prestatu, bikoteka egiteko lanak sustatu eta abarrekoak izan daitezke. Horrela, ikasleek dituzten aurrezagutzen berri jasotzeko aukera egongo da.

Eskolako hizkuntzak ez dakizkien ikasleentzako egokitzapena egitea.

Irakasleak bere ikasleekin maila indibidual batean lan egitea, gero eta errendimendu altuena lortzeko ESTRATEGIA KOMUNIKATIBOAK:

1. Umeen ulermena errazteko, egoera erritualdunak eskaini ikasketen hasieran 2. Inputa, informazio nahikoa eta interesgarria eskaini, umeak gogoko dituen gaiei lotuta, horrela haurren motibazioa sustatuko baita. 3. Espazioak eta denborak ikaslearen hizkuntz gaitasunera egokitu


4. Benetako komunikazioan trebatu, ikaslea rol ezberdinetan jartzen. 5. Gurasoen laguntza gureganatu, umeekin hitz egin dezatela gonbidatzen. 6. Orientazio-estrategiak. Proposatutako gai bati buruz mintzamena orientatzean datza. Gehienetan iruzkin irekiak eta galderak izaten dira arrazoitzeko edo azaltzeko erantzunak bilatzen dituztenak. 7. Errazteko edo laguntzeko estrategiak. Estrategia honen helburua haurrek haien berbaldiak hartu duen bidea sakonago aztertzea da, arrazoibideetan eta hizketan zehatzagoa, argiagoa eta konplexuagoa izan nahian. 8. Informazio-estrategiak. Elkarrizketaren harian irakasleak gertaerak kontatzen dizkie haurrei, datuak ematen. Hauek kontrastatu, konparatu eta laburtu egiten dute; eta prozedura horrek, pentsatzeko eta berbaldia eratzeko ereduak ematen dizkie. 9. Sostengu-estrategia, honen xedea ikaslearen parte-hartzea bermatzea eta bultzatzea, beti ere bideratuak, bere pentsamendua zabaltzeko asmoz. dira 10. Estrategia metakognitiboak. Ikasleak bere ikaskuntza kontrolatu eta gauzatzeko modua eman. 11. Estrategia-afektiboak: Emozioak, motibazioak eta jarrerak arautzea. 12. Estrategia sozialak: Ikasleak beste norbaitekin elkarreragina nahi dutenean bilatzea. 13. Oroimen-estrategiak: informazio berria gordetzen eta berreskuratzen erraztea. 14. Konpentsatzeko estrategiak. Helburu komunikatibo bat lortzearren hutsuneak edo akatsak konpontzeko erabiltzen dira.


Hizkuntza Plana