Page 58

3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.1.5. Plano hurbila (eta oso hurbila) Plano hurnbilak pertsonaia baten burua edo aurpegia erakusten digu. Plano hurbila pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da: harridura, beldurra, poza, mina, e.a. Pertsonaiaren sentimenduak aurpegiaren espresioaren bitartez erakusten dira.

Bineta honek pertsonaiaren plano hurbila erakusten digu. Blueberryren espresioa zein den erakusteko erabili du plano hurbila Jean Giraud marrazkilariak.

Plano oso hurbilak pertsonaiaren aurpegia edo buruaren atal bat erakusten digu: begiak edo ahoa esaterako. Plano hurbila bezala, pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da, baina kasu honetan indar gehiagorekin. 56

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

PLASTIKA DBH 2  

Esku artean duzun txosten honek, DBHko 2. mailako Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza ikas arloko edukiak biltzen ditu. Plastikaren eta Iku...

PLASTIKA DBH 2  

Esku artean duzun txosten honek, DBHko 2. mailako Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza ikas arloko edukiak biltzen ditu. Plastikaren eta Iku...

Advertisement