Bilduma honen helburua eskura dituzun poligono izarrak zure gustura koloreztatzea da.
2016 – 2017 ikasturtean, Poligono Izarrak proiektua lantzerakoan zenbait berrikuntza ezarri dugu DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, eta hauetariko bat esku artean duzun argitalpena da. Guk diseinatutako izarrak ikuslegoari eskaintzen dizkiogu bakoitzak bere gustura koloreztatzeko. Era honetan, zuek emango diozue amaiera guk hasitako sormen prozesuari.