Issuu on Google+

Zer berri: 2012rako udal-aurrekontuak adosten dihardute Entzutekuak: Ezozi Etxeberria, Donostiako San Tomasetan saritua

soraluzeko hamabostekaria 257. alea 2012ko urtarrilaren 13an

Espetxe politika aldatzeko aldarria


1

ataiko berbak

IÑIGO URIBETXEBERRIA

IRATI TREBIÑO

Eta eguzkia erosiko bagenu?

A

I

upa Iratitxo... ñigoo!! Ze mouz doa negu hasiera? Epeletik ibiltzea hobe. Ikusi dot bai dokumentala, bildurtzeko moduBueno bueno, gaurkoan negozio baten berri ematera kua. MONSANTO: santu izatetik urruti, jainko natorkizu. Ikaragarrizko diru iturri bihurtuko da, izatera jolasten daben multinazionala. Batzuk baina gure sekretua izango da, eh? pestizida edo insektizidak dirala eta ezaguBa lehengoan eguzkitan lasai jarrita nengoela burutuko dabe, beste batzuk transgenikuen kontu, ratu zitzaidan. Aurpegia epeltzen didaten eta gehienontzat ezezaguna izango izpi hauek neureak izango balira. Edo are da seguru. Ai, zein ondo engainatzen “Badirudi gehiago, eguzkia bera eroskiko banu? SePolitikaz izugarri dakigula munduko otordu gaituen! guru norbaitek jasoko lukeela ni ordainuste dou, arazo sozialetaz kezkatzen tzeko prest nagoen diru pila, eta esango ei gara, baina benetan gai al gara hodenengatik luke: eguzkia Iñigorena da. Hemendik rrelako multinazionalek daukaten boMonsantori aurrera eguzki izpiek ukitzen duten edoteriaz jabetzeko? Mundua eurek monork Iñigori kuota ordaindu beharko dio. bitzen dabe, men egiten dotse goberordaintzera Egunero-egunero diru sarrera bapo izaniristea dela hauen nuek. go genuen. Ez neuke alarmista izan nahi, baina Eta pentsatzen jarraitu nuen ia (ia gabe) haziak kontrolatzen badittue, elikahelburua.” asegaitz. Baserritar orok beraien barazdura kontrolatzen dabe eta elikadura Iñigo Uribetxeberria kiek behar duten argiagatik ere ordaindu kontrolatzen badabe, dana kontrolabeharko luketela, belarra berdea izatearren baita. Eta tzen dabe, tripia bete biharra daukau eta beste udaran, gure eguzki izpiak izozkiak lez salduko ziezer baino lehen. Gauzentzat ziren lehenengo paren. Eguzki plakak ere ezingo ziren saldu tenteak, orain elikagaientzat eta urakanon berezi bat ordaindu gabe. Ordainren pribatizazioa ere gainean daukatzeko gogorik ez duenak gereizpetik ibili “Elikagai subi- gu (zer da bestela Gipuzkoako Urak?); beharko luke. Azken finean, izaki bizidun hortik eguzkia edo airea pribatizatzeranotasuna da ra pausotxo bat besterik ez dago. Dana guztiek gure peajea ordaintzera bid eratuko genituzke. herrixen subi- erosi, dana saldu, dana pribatizatu... Ideia hau Ataiko berbetarako idatzia merkantzia bihurtzen da guztia eta ranotasunaren bidezkoa iruditzen jaku, beharrezkoa izateko besterik ez zitzaidan bururatu noski. Baina ez pentsa asko urruntzen da merkatuek hazten jarraitzia nahi oinarria” denik zenbait jenderen eskrupulo gabebadogu. Noiz arte, ordia? Irati Trebiño ziatik. Adibide garbia Marie Monique RoMonsantorena adibide bat besterik ez da, baina ez deixegun laga ahora dabinek gauzatutako (eta Youtuben ikusgai roiagun guztia kontrolatzen. Elikagai dagoen) dokumentalean ikus dezakegu subiranotasuna da herrixen subiranotasunaren Monsantori buruz. El mundo según Monsanto edo oinarri. Mundua Monsantoren ikuspegitik izenburukoa. Badirudi munduko otordu denengatik Monsantori ordaintzera iristea dela hauen helburua. Ikusiko dezu dokumental hau, ezta?

Goguan hartzeko

Zekenki ereiten duenak zekenki bilduren ere du. Gotzon Garate, euskal atsotitza 2012-01-13


2

zeuk esan

gutunak

Eraso berria inguruneari

U

rte berri, eraso berri inguruneari. Oraingoan elgoibartarrok maite dugun eta arnasa hartzera eta paisaia mirestera sarri joaten garan inguruaren aurka: Karakate-Irukurutzeta mendikatea. Orain igotzen denak tristura eta haserrea sentituko ditu. Joxe Miel Barandiaranek burua altzatu eta ikusiko balu zer triskantza egin duten bere “trikuharrien bidea”-n, parajea zaintzeko kobratzen dutenen axolagabekeriagatik, hankaz gora jausiko zen. Egurretan dabilen tonelaia handiko kamioiak ehunka metroko orbain sakonak eragin ditu Muskurutxuko azal hauskorrean. Basozaintzaren arabera, egurgileak bete egin ditu ezarritako baldintzak eta udarako sarraskia egin baino lehenagoko itxura bera izango du. Kutsatzaile edo erasotzaileek alegatu dezaketen aitzakia: “lasai, denboralditxo bat barru ez duzu ubeldurarik izango”.

Nola baimendu daiteke makinaria astuna erabiltzen duen basogintza flora, fauna eta kultur agerpenengatik oso hauskorra den eta babes bereziko erregimen juridiko duen natur intereseko eremua baten? Gainera, pinadi berriak landatzen ari dira. Argi dago basogintza mota hau eta zonaldearen “babes berezia” ezin direla bat etorri. Eta, dirudienez, egun interes ekonomikoa ingurunearen gainetik dago eta honen zaintza paper bustia besterik ez da. Hirigintza Antolatzeko Plan Orokorrari egin genion alegazioetan bezala, berrriz diogu: inguru honetan dauden koniferen landaketak kendu, pagadiei lehentasunezko babesa eman eta bertako zuhaitzak birlandatu lehenbailehen. Berandu egiten ari da. Soraluzeko udala egiten ari den bezela, Elgoibarkoa ere pagoa landatzera ea noiz animatuko den, edo “Elgoibar berdea” rotondetara mugatuko da? Okil Beltzak Elgoibarko Taldea

Pil-pilean Kultura Elkarteak ez du bere gain hartzen aldizkariko esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea. Errabal kalea 15- 1., PK 27 – 20590 Soraluze, Gipuzkoa Telefonoa: 943 75 13 04 e-maila: aldizkaria@pilpilean.com Erredakzioa: Leire Iturbe eta Miren Narbaiza Erredakzio batzordea: A. Unamuno, E. Unamuno eta A. Madrid, L. Iturbe eta M. Narbaiza Publizitatea: Ane Larreategi Logotipoa: Pablo Galarraga eta Silvio Vaz Diseinua: Silvio Vaz Maketazioa: Iñigo Uribetxebarria Inprimategia: Gertu Koop. Banaketa: Pil-pilean Ekoizpena, 2.000 ale I.Z.K.a: G20696563 Lege-gordailua: SS-537-2.000

Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntza jasotzen du euskara bultzatzeko.

SORALUZEKO UDALA

2011-12-09

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA


3

fiua

bittartetik

Aitor Morillo

L

Mila esker

erro hauek erabili nahi nituzke eskerrak emateko. Eskerrak egun hauetan zehar nigana hitz atseginekin hurreratu zareten guztientzat. Eskerrak zuen irrifarrerik goxoena oparitu didazuen guztientzat. Eskerrak zuen besarkadekin bihotza alaitasunez bete didazuenontzat. Beraz alaitasun horren parte bat, txikia bada ere, zuengana bueltatzea gustatuko litzaidake. Garai onenak ez direla denok dakigu baina egunotan herrian sumatu dudan bizi pozak esanahien bat izan behar du. Behar bada garai hauek dira aproposenak bakoitzaren balioaz jabetzeko, norbere buruaz harro sentitzeko, gure ametsengaitik borrokatzeko. Baina baita elkarlanerako (lan polita Gaztetxean egindakoa) eta hurkoa laguntzeko. Sentimendu hori ere bizirik sumatu dut Soraluzen. Argi daukadana zera da, hobeto sentitzeko eta elkarlanerako, tresna bakarraz hasi behar dugula lanean: irrifarreaz. Irrifarrek ate asko zabaltzen dituztelako eta garrantzitsuagoa dena, jende askoren bihotzetara iristen dira. Beraz nire irrifarrerik handiena soraluzetar guztientzat eta 2012 zoriontsu bat izan dezazuela opa dizuet!

))

))

(entzutekuak)

Ezozi Etxeberria nekazaria, Santo Tomas egunean saritua Arizaga baserriko Ezozi Etxeberriak astebururo furgoneta barazkiz eta ogi opilez kargatu eta alde batera eta bestera ibiltzen da, azokaz azoka, jasotako dena saltzeko irrikaz lana eginaz. Donostian Santo Tomas Egunean berdura postu ederra izateagatik lehen saria jaso zuen baina Euskal Herriko hainbat azokatan hamarnaka sari jasotakoa ere bada. Sariok ilusioa eta lanerako gogoa berpizten dizkiotela dio.

Santo Tomesetako sari nagusixa Arizaga baserrixantzat. Zorionak! Eskerrik asko! Urte osuan egindako lana saritziak ilusinua emoten dau. Oso harro gaoz jasotako sarixaz eta urte osuan egindako lanaz.

Lan horren emaitza dira aurten jasotako sari danak? Orokorrian urte ona izan dogu. Ahal diran azoka danetan hartzen dogu parte eta emaitza ona izan da. Eibarren San Andresetan 3., Arrasaten Santamasetan 2., Bergaran San Martinetan 2., Beasainen, Mendaron, Deban, Elgoibarren eta beste hainbat azokatan be hartu dogu parte.

Garrantzitsua da sarixak jasotzia? Ez, garrantzitsuena saltzia da, salmentak ondo egittia. Egixa da baina sarixak jasotziak asko laguntzen dabela horretan.

Horretarako postua bereziki gertatzen dozu? Goizeko 6etan edo 7retan basarrittik urten eta azokako postua gertatzen bi ordu inguru emoten

dittugu. Gustu haundiz egindako apaingarrixak eta barazkixak txukun jartzia ezinbestekua da postu ederra izateko. Nik atentzinua deitzeko belar metak, pipar polittak‌ eruaten dittut. Ja postua gertatzeko teknikia buruz hartuta daukat.

Ezozi, merkatu plazan duen saltokian.

Aurten Saltzeko, zer da ezinbestekua? barazki Gehixen saltzen dan produktua ekologikuak ogixa da eta beti saltzen da. Golandatzen eta xuak be errez saltzen dira. garatzen ikaSasoian sasoikua saltzen dozue. siko dot Zelakua izan da aurtengo uztia?

Udabarri ona, uda ona eta udazken oso ona egin dau, hotz haundirik ez eta euri askorik bez. Horrek generua mantentzen lagundu dau eta produktu batzuk sasoiz aurreratu be egin dira.

Urte barri hasieran gare. Zein erronka dittuzu aurten? Kontsumo talde berrixa sortu da herrixan. Aurten Biolurren laguntzaz barazki ekologikuak landatzen eta garatzen ikasiko dot, gero hornitzaile moduan kontsumo taldian parte hartzeko. Asko daukat ikasteko baina gogotsu nago!

2012-01-13


4

zer berri

Karakate gainean eragindako kalteak salatu dituzte

E

lgoibarko Morkaiko Mendizale Elkarteak Karakatetik Atxolinera bidean basoetatik egurrak ateratzeko egurgileek kalteak eragin dituztela salatu dute. Kamioietako gurpilek arrasto oso sakonak laga dituztela salatu dute, Atxolinera bidean dauden dolmen eta trikuharrietatik oso gertu. Mendizaleek natur ondarearen aurkako “sarraski� gisa definitu dute eragindako kaltea.

Idoixako lautadan kamioiek lagatako arrastoa.

Ahalik eta azkarren lehengoratze lanak egitea eskatu du udalak Udalak urrian jaso zuen mendigaineko pinudi bitatik egurra atera ahal izateko udal jabetzako lurzorua eta herri-bideak erabiltzeko eskaera. Basozainak, udal teknikariek eta arloko zinegotziek gaia aztertu eta baimena ematea erabaki zuten, ondorengo baldintzak jarrita: Hamabi tonaz gorako zamadun kamioi edo traktorerik ez erabiltzea, besteak beste Idoiako laua zeharkatuz. Gurpil arrastoak ere ezabatu egin beharko direla, bidea lehen zegoen bezala utziz eta ubideak lehengoratuz. Azkenik, lanak egiterakoan Idoiako putzuaren ondotik oso kontuz ibiltzeko eskaera ere egin zuen udalak. Soraluzeko Udal ordezkariek jakinarazi dute oraingoz aipatutako baldintzak bete ez direla esateko arrazoirik ez dutela. Eguraldi oso bustiarekin ibili direnez aurreikusten ziren kalteak baino handiagoak egin dituztela. Momentuz “lehengoratze lanak ahalik eta azkarren egiteko� eskatu diote lanen arduradunari.

Parte hartze handia komunikazio ikastaroan 35 lagun inguruk jaso dute Pil-pilean Euskara Elkarteak antolatutako ume eta helduen arteko komunikazioa hobetzeko tailerra. Nerea Mendizabal psikopegagogoaren gidaritzapean haurtzaroko oinarri sendoak lantzen hasi zuten ikastaroa. Errespestuzko komunikazioaren oinarriak aztertu zituzten gero eta haurren emozioek eta haurrei jartzen zaizkien mugez aritu ziren hirugarren saioan. Ezarritako zigorrek, mehatxuek eta xantaiek haurrengan dituzten eraginak aztertu eta bestelako aukerak landu zituzten laugarrenean. Azken saio honetan Arianne Unamuno euskararen transmisioak duen garrantziaz aritu zen. Gurasoak oso pozik agertu dira ikastaroan landutakoarekin eta Pil-pilean Euskara Elkartea ikastaroari jarraipena emateko edo berriren bat antolatzeko aukerak aztertzen ari da..

Udalak auzotarren lehen bilera egingo du Udal Gobernu Taldea Loralde, Arraikua eta Etxaburueta kaleetako bizilagunekin batuko da urtarrilaren 24an, martitzena, arratsaldeko 18:30ean udaletxeko Saio Aretoan., aipatutako kaleetako bizilagunek dituzten kezkak eta nahiak zeintzuk diren jaso eta datorren urteari begira zein asmo dituen azaltzeko. Udalaren asmoa da hilero auzo batekin batzea eta hurrengo hilabetean bertan batzarrean jasotako eskaerak betetzea. Herritarren eta udaleko langileen arteko auzolana bultzatzeko aukera ere martxan jarri nahi dute. Otsailean Ezozi bidea eta Gabolats kaleetako bizilagunen txanda izango da.

Gureak lantegiko lagunen bazkaria Errege Egunaren bueltan Gureak lantegikoek urteroko bazkaria egin zuten Eibarren. 100 lagunetik gora batu ziren mahaiaren bueltan; tartean soraluzetarren batzuk ere bai. Bapo bazkaldu ostean, kantuan egin eta Eibarko merkatari elkarteak eskainitako opari bana jaso zuten.

2012-01-13


5

zer berri

Kontsumo taldea Mendizabalera Eguaztenean batu zan azkenengoz loratzeko bidean dagoen kontsumo talde berria. Kontsumo taldera sei bat ekoizle eta hamabi kontsumitzaile hurbildu dira dagoeneko, eta barazkiak, mermelada, ogia, gazta, garagardoa, arrautzak edota bildotsak saltzea aurreikusi dute. Urtarrilaren 29an Mendizabal baserrira irteera egingo dute, bertako instalazioak ikusi eta baserria ezagutzeko. Irteera goizeko 10:30ean izango da, Estazio kaletik.

Odola emateko aukera Gipuzkoako Odol-emaileen Elkarteak antolatuta, hilaren 27an, barixakua, urteko lehen odol-ateraketa saioa egingo da, Itxaropena jubilatuen etxean. Arratsaldeko 18:30etik 20:30era bitartean egingo da. Antolatzaileek, herriko gazteak animatu nahi dituzte odola ematera, adin-tarte horretako odol-ateratze maila baxua da eta.

Gabeko farmazia zerbitzua Elgoibarrera 2012. urtean Deba, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko zaintzako farmazia Elgoibarren zentralizatuko da. Gipuzkoako Botiken Eskola Ofizialak hala eskatuta eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak aginduta egin da aldaketa. Horrela, gaueko 21:00etatik goizeko 9:00etara farmaziara jo behar duten soraluzetarrek Elgoibarrera joan beharko dute. Lehen asteko egun bakarrean zegoen zerbitzua Soraluzen.

Udalbatzarra atzeratu dute aurrekontuak adosten jarraitzeko

U

dal Gobernu Taldeko ordezkariek jakinarazi dute udal -aurrekontuetan oraingoz ez dutela oposizioarekin erabateko adostasunik lortu. Datorren Udalbatzerrean “orain arte dauden adostasunak lotzen ahalegindu” eta horiek “puntu moduan” eramango dituztela aurreratu dute. Ondorioz, aurrekontuak onartzeko plenoa otsail edo martxoan egingo dela aurreikusten dute. Udal Gobernu Taldeak joan den hilean aurkeztu zituen 2012ko aurrekontu zirriborroak herritarrekin egindako bi bileratan. Arloz-arloko proposamenak eta hurrengo urteetara begirako erronkak eta lehentasunak izan daitezkeenak aipatu zituzten. Euren esanetan, egoera ekonomikoak geroz eta konplikatuagoa egiten du aurrekontuak doitzea, “zorrak berbera izaten jarraitzen du, ez da handitu, baina diru sarrerak murrizten ari dira”.

langileei ere %5 murriztu zitzaien soldata. 2012ra begira, arloetako diruak ez murriztea eta langileei soldata gehiago ez murriztea jarri dute helburu gisa. Lehenago ikutu gabeko partidetan eskua sartzea proposatu dute Datorren urtera begira, aurrez ikutu izan ez diren partidetan eskua sartzea iradokitzen da Udal Gobernuaren proposamenean. Murrizketak proposatu dituzte kiroldegian eta zinegotzien asignazioetan. Debegesara ordaintzen den kuota ere aztergai daukate eta bestelako neurri txikiago batzuk hartzea proposatzen dira. Arloz-arloko erronkak zeintzuk izango diren ere zehaztu dute eta www.plaentxia.com webgunean dituzue ikusgai.

Aurtengo aurrekontua 3.575.384 eurotakoa 2011koa baino %11,10 txikiagoa da 2012rako aurrekontu zirriborroa. 2011n arlo guztietan batazbeste %30eko murrizketak egin ziren. Horretaz gain, udaletxeko

Urtea

Aurrekontua

Diferentzia

2009

ez zen aurrekonturik onartu

2010

4.400.000 euro

2011

4.021.708 euro

(- 8,60%)

2012 (propsamena)

3.575.384 euro

(-11,10%)

2012-01-13


6

erreportaia

Espetxe politika aldatzeko ordua Historikoa, masiboa, kolosala … moduko adjektiboak jarri dizkiote joan den zapatuan preso eta iheslarien eskubideen alde Bilbon egindako manifestazioari. Mobilizazioaren neurriak erakutsi du, Soraluzen bezala Euskal Herrian, herritarren gehiengoak espetxe politika aldatzearen alde egiten duela. Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, konHerri-bilgunea osatzeko bilera denaren hiru laurdenak bete dituztenak kaleratzea Bilboko manifestazioa etapa berri baten hasiera eta sakabanaketa politika amaitzea dira “Egin deizango dela azpimarratu digu Arluziagak. Bere zagun bidea” ekimenaren bitartez Soraluzen esanetan, “hemendik aurrera presoen eskueta Bilbon aldarrikatu diren eskariak. bideen aldeko mugimendua herri-mugi“Konponbide mendu bihurtuko da eta herritarrek giManifestazioaren aurretik “Kontatu guorokorra lordatuko dute”. Horretarako, herriz herri rekin” lemapean herrian egindako kantzeko preso eta bilguneak antolatu nahi dituzte, ahalik painak babes zabala jaso zuela adieraiheslarien egoera eta herritar multzo anitzena batuta. Sozi du Iraultz Arluziaga “Egin dezagun konpondu raluzen Bilgunea osatzeko bilera gaur bidea” ekimeneko ordezkariak. Bere behar da” arratsaldean egingo da Herriko Antzoiritziz, jendeak konponbiderako duen gokian, 18.30ean. goak eragin du babesa haundiagotzea: “Jen-

deak argi du konponbide orokorra lortzeko preso eta iheslarien egoera konpondu behar dela”.

Herriko preso eta iheslarien egoera Eloi Uriarte

Sebas Etxaniz

Lurdes Txurruka

Peio Etxeberria

Sabin Mendizabal

37 urte herritik kanpora (iparraldean). Baldintzapeko askatasunean epaiketaren zain.

2002ko abenduan atxilotu zuten Venezuelan eta 2002an Espainiaratu zuten. Villabonako espetxean, 400 km-ra, 1. graduan.

17 urtean preso. Huelvako espetxean dago, 1200 km-ra, 1. graduan. Kondenaren 3/4ak 2010ean bete zituen. 2024ra atzeratu diote kaleratze-data.

22 urtean preso. Castellóko espetxean dago, 800km-ra, 1. graduan. 2006an bete zuen kondena baina 2019ra arte luzatu diote kaleratze data

2010etik dago ihes eginda. .


7

erreportaia

Manifestazioan izan ziren herritarrak “Kontatu Gurekin” kanpainan parte hartu eta manifestaziora joan ziren lau soraluzetarri eskatu diegu iritzia: 2. Zelakoa izan zen?

Tere Guenetxea

Txema Peñalba

1. Mobilizaziñua babestu dot holako ekimen haundi bat bihar gendualako, plurala eta desberdina.

1. Herri mailan emon gontsan babesa berresteko Bilbora juan egin bihar nebala pentsatu neban eta hola, presuen senidieri babesa emon.

2. Argazki historikua izan da, hain manifestaziño haundirik ez dot “Pauso txikiak inoiz ikusi. Pozik eta emoziñoz beteta egin neban ibilbidia. Pauso txikixak emanaz, gauza emanez, gauza haundixak lortzeko gai haundiak lorgarala ikusi neban. tzeko gai garela 3. Ez da erreza izango, baina pentsatzen dot gobernuak pausoren bat emon biharko dabela. Danok mobidu bihar dogu bakia be danondako izango da eta.

3. Aldaketarik eragingo duela uste duzu?

ikusi genuen” Tere Guenetxea

“Hau soluzionatzeko ordua da” Txema Peñalba

“Senidien begixetan ikusten da urtetako sufrimendua” Ainhitze Elizburu

“Egoera aldatzeko esperantza eta nahia haundia da” Jose Alberto Oregi

2. Oso haundixa izan zan, demasa! Ni sekula egon naizen manifestaziñorik haundixena. Gainera jentia oso motibatuta egon zan, presoen arazoa behin betiko konpontzeko. 3. Neri baietz pentsatzen jata. Entzun dudanez, politikari batzuk ia hasi dira presuen aldeko mezuak zabaltzen. Hau soluzionatzeko ordua da.

Ainhitze Elizburu 1. Ordua dalako preso, iheslari eta beraien lagun eta senidieri, estatu españolak eta frantsesak ezarritako gerra -estrategia alde batera lagatzeko. 2. Izugarrixa eta oso hunkigarrixa. “Mirentxin” furgoneten gidarixak zabaldu zeben manifestaziñua eta atzetik ehundaka senide, argazkixen ordez banderolak eskuetan zittuela. Begixetan ikusten jakuen urtetako sufrimendua. Espero dot kartzeletara helduko jakuela Bilboko indarra. 3. Oinarrizko neurrixen aldaketa aspaldi espero neban baina ez da hola izan. Zapatukuak bultzada haundixa emon dotsa, eta horrek eragingo dau aldaketa.

Jose Alberto Oregi 1. Presoen auzian soluziño bat bilatu bihar dalako, berandu baino lehen. Legiak euren nahieran moldatzen dittue eta kontua larregi luzatzen dihardue. Horregaittik juan nintzan Bilbora. 2. Oso ondo egon zan. Erantzuna masibua izan zan. Pauso bat emotia be zaila zan han. Nik uste gehixago ezin leikela eskatu. 3. Jente horrekin edozer espero leike, dana oso erlatibua da. Dana dala, guzti honek emongo dotse zer pentsatu, egoera aldatzeko esperantza eta nahi haundixa dago.

Argazkiak Flickr-eko Ateak Ireki, Enjoylarre, Mr. Theklan eta Uztarria aldizkaria.

1. Zergatik babestu zenuen mobilizazioa?


8

kale inkesta

Zer irizten dotsazu? Urtarrilaren 7an euskal preso eta iheslariak herriratzeko eskatu zuten ehun mila lagun inguruk, Bilbon. Azken urteetako manifestaziorik jendetsuenetakoa izan zen, egoera politiko berriaren erakusgarri, jende asko aterarazi zuen kalera, oinarrizko eskubideak onartu daitezen eskatzera. Orain urtebete jasoko ote zuen halako babes zabalik?

Zerk mugiarazi dau milaka herrittar kaliak betetzera? Miguel Bedayo

Miren Lorea Zubiaurre

Mari Carmen Ucin

Xabier Retolaza

E

B

D

E

zker abertzaliak terrorismotik aldentzeko egin daben ahaleginak animatu egin dau jendia. Eraginkorra izango dan ez dakit. Baina zerbait egin bihar dala, argi daukat

iolentziarik onartuko ez zebela esan zebenian, herrittarrok bide berbera hartu genduan. Eta eskaera horretxek betetzia da hurrengo pausua. Nere iritziz estatuak emongo dittu urratsak, txikixak badira be.

anon nahixa da, giza eskubidiak aspaldittik errespetatu bihar ziran! Baina nik uste, gehixenbat egoera berrixak ekarri dabela gizartetik babesa haunditzia. Espero dot erantzuliak mobitzen hastia.

TAk biolentzia behinbetiko laga zebala jakinarazi eta gero, oin, hurrengo urratsa presuak dira. Gustatuko jatan estatuek be pausoren bat emotia eta behintzat, kondenia beteta daukenak kaleratzia.

Eman zure iritzia sarean

2012-01-13


9

kultura

San Blas opilen V. lehiaketa Soraluzeko Udalak azken lau urteetan egin izan duen moduan, aurten ere San Blas opilen lehiaketa antolatu du otsailaren 3rako, San Blas egunerako. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan izango da Plaza Barrixan eta parte hartzaileek etxean eginiko opilak aurkeztu beharko dituzte, bakoitzak nahi duen formatoan. Izen-ematea zabalik dago, udaletxean bertan edo 943 753043 telefonoan. Egunean bertan izena emateko aukera ere egongo da, lehiaketa hasi baino hamabost minutu lehenago udaletxean.

Arruabarrenaren lanak Lobianon ikusgai Urtarrilaren 2an inauguratu zen Arruabarrena margolari soraluzetarraren erakusketa Ermuako Lobiano Kultur Etxean. Arruabarrenak natura du inspirazio iturri, naturako kolore eta paisaiak islatzen ahalegintzen da bere lanetan. Domeka honetara arte egongo da margolanez gozatzeko eta honek erosteko aukera, ordutegi honetan: arratsaldeko 18:00etatik 20:00ra bitartean.

Balorazio asanblada Gaztetxean Gaztetxeko Hamabostaldi Kulturalak hilabetez herriko kultur eskaintza ekitaldiz bete du. Domeka honetan, urtarrilak 15, 19:00etan merienda goxo baten bueltan balorazio asanblada egiteko deialdia luzatu dute gaztetxeko kideek. Domekara arte herriko hainbat gazte sortzailek ekoiztutako lanak ikusgai daude baita erreka ondoko eraikin autogestionatuan. Besteak beste, argazkiak, olerkiak, margolanak eta eskulturak jarri dituzte ikusgai “Irudimena landuz� erakusketan.

2012-01-13


10

kirola

Gasteizko maratoi erdian hamahiru soraluzetar

A

benduaren 18an Gasteizko maratoi erdiaren 34. edizioa jokatu zen. Hotza izan omen zen nagusi, 5 bat gradu, eta euria ere egin zien korrikalariei. Soraluzetik hamahiru lagunek hartu Iñaki Ruiz Arana Xabier Lijo Perez David Rascon Urko Azkorbebeitia Alberto Arizaga Koldo Azkorbebeitia Gonzalo Ariznabarreta

01:25:15 01:27:37 01:27:43 01:29:30 01:29:47 01:29:57 01:35:20

EMAITZAK

zuten parte eta Iñaki Ruiz izan zen helmuga zapaltzen lehena. Xabier Lijo Ruizen atzetik iritsi zen, bi minutu beranduago. Segidan herritar denen denborak:

PELOTA

Titin III – Laskurain Mtz de Irujo – Barriola

17 22

Xala – Laskurain Berasaluze VIII – Albisu

9 22

FUTBOLA Iñaki Arrondo Jose Angel Gamazo Iker Uzin Aitor Leturiondo Moises Aranzeta Jesus Uzin

01:37:22 01:44:32 01:44:34 01:52:08 01:52:22 01:54:24

Sora (Erreg. Pref.) – Getaria Keta F.T. Asoleus – Sora (Erreg.) Martutene – Sora (Jub.) Soraluze (neskak) –Aloña Mendi K.E

1-1 0-1 0-1 4-1

AGENDA PELOTA Domeka 15, 17:00etan Adarragan: Xala – Laskurain Titin III – Merino II

Frontenis txapelketako saria Abadiñora

I Iturria: Jokin Martinez

azko parte hartze maila berbera izan zuen Gabonetan jo-

FUTBOLA

katutako II. Binakako Frontenis Txapelketak, guztira 18 bikotek hartu zuten parte. Txapelketako irabazleak Abadiñoko Jose Markez eta Gaizka Oguiza izan ziren eta txapela eta garaikur ederra eraman zuten etxera. Bigarren tokia eta garaikurra iaz lehiaketa irabazi zuten Patxi Vallejo eta Aitor Gomez bergararrentzat izan zen. Antolatzaileek lehia polita izan zela nabarmendu dute eta eskerrak eman nahi dizkiete txapelketan parte hartu eta laguntzen jardun duten denei.

Aitor Gómez, Patxi Vallejo, Gaizka Oguiza eta Jose Márquez, lehiaketako irabazleak.

2011. urteari agur, korrika Argazkiko hamabostak eta erretratura iritsi ez ziren beste bik, San Silbestre krosean hartu zuten parte Gabon Zahar egunean. 4 kilometroko ibilbidean giro polita sortu zela aipatu dute. Parte hartzaileek azken metroetan sprinta jokatu zuten eta azkenean lehenengoa helmugaratzen Markel Ariznabarreta izan zen. Iturria: Iñaki Ruiz 2012-01-13

Zapatua 14, 18:15ean Ezozin: Sora (Erreg. Pref.) – Ordizia K.E. Domeka 15, 17:00etan Ezozin: Sora (Erreg.) – Irauli F.K. Zapatua 14, 15:45ean Ezozin: Sora (Jub.) – Vasconia C.D. Zapatua 14, 11:45ean Ezozin: Sora (BHI mutilak) – Beasaingo E.K. Zapatua 14, 10:00etan Azkoagainen: Aloña Mendi K.E. – Sora (BHI neskak) Domeka 15, 12:00etan Ibarran: Arizmendi K.E. – Sora (1. Alebin eta Benjaminak) Domeka 15, 11:15ean Zubietan: Aloña Mendi K.E. - Sora (2. Alebinak)


11

zerbitzuak

zorion agurrak

Alain LĂłpez

Amaia Hernandez

Iker de los Santos Perez

Julen Muguruza, Miren Muguruza, Ibon Muguruza eta Dolores Garcia

Zorionak BeĂąat!

Enara Agirre

Imanol Agirre

Hodei Valdivieso

Urtarrilan 20xan 6 urte! Zorionak zure gurasoen partez. Asko maitte zaittugu!

Urtarrilan 8xan 22 urte. Muxu haundi bat familixian partez. Jarraittu hola potxolo!

Nerea Atxotegi

Urtarrilan 18xan 13 urte! Zorionak futbolari! Ondo pasatu zure egunian eta muxu pila etxekuen partez!

Urtarrilan 3an 7 urte! Zorionak sorgintxo! Muxu asko etxekuen partez!

Urtarrilan 10ian 29 urte! Zorionak poxpolin eta muxu ikaragarri bat maitte zaittugun danon partetik!

Urtarrilan 2xan 5 urte! Zorionak txapeldun etxekuen partez, bereziki Irian partez!

Zorionak gure 8 urteko txapeldunantzat! Maitte zaittugun danon partez mila muxu!

Abenduan 27xan, Urtarrilan 21ian, Urtarrilan 20xan eta Abenduan 27xan, urtiak betetzen dittuzuelako zorionak etxeko danon partez!

Urtarrilan 9xan 8 urte! Zorionak eta patxo haundi bat maitte zaittugun guztion partez!

Zaloa urtarrilan 4an

Urtiak betetzen dittuzulako eta

Olatz abenduan 20xan jaixo zinalako!

Zorionak eta muxu asko etxeko guztion partetik!

Inar Casares

Abenduan 31n jaixua! Ongi etorri mutikote! Txokomarrubizko muxuak Ilargi eta Ametsen partez! Eta famili guztixan partez!

jaiotakoak

hildakoak

Youssef A jghough M alki Olatz PiĂąeiro Gantxegi

Sebastian A rriaga A ldazabal M arciano Rascon Gomez

Lehiaketa Zein ageri da argazki honetan?

Aurreko aleko erantzuna Irabazlea: Oier Larreategi

Saria: Sasoian sasoiko sukaldaritza liburua.

Domentx Uzin, herriko musikarixa da aurreko aleko argazkixan agertzen zana.

Oharra: Lehiaketako irabazlia aukeratzeko zozketia alia etara eta hurrengo barixaku eguerdixan egitten da.

deitu 943 75 13 04 edo e-mail bat bidali ezazu aldizkaria@pilpilean.com 2012-01-13


12

harpasuak

Argazki zaharra

Iturria: Xabier Retolaza

1970. urtian jaixotakuak ikastolan

A

urten 42 urte beteko dittue erretratuko ikasle fin honek. Sasoi haretan lau urte besterik ez zeuken eta ikastolako gelakidiak dira danak. Erretratua merkatu plaza gaineko solairuan jasota dago, Ikastolatik antolatutako egunpasa eder batian. Argazkixan Goixan, ezkerretik eskumara: Xabier Alberdi, Arantzazu Akizu, Iratxe Benito, Aitor Fernandez, Mikel Arrillaga, Cristina Fulgencio, Esther Arribas, Isabel Gil, Jokin Oregi, Esther Garitano, Veronika Galarraga, Arantxi Pe単alba eta Nerea Orbea. Erdixan, ezkerretik eskumara: Susana, Mireia Gabilondo, I単igo Bolunburu, Joxi Txurruka, Xabier Retolaza, Asun Aranda, I単aki Oregi, Belen Billanueva, Mireia Lete, Nerea Areitioaurtena, Ane Ansola eta Roberto Gasta単eda. Behian, ezkerretik eskumara: Oskar Gallastegi, Asier Elizburu, Maria Pilar Arzuaga, Pedro Jose Castellon eta Xabier Alberdi. Argazkixan falta diran gelakidiak: Rosario Inda, Ainhoa Mendia, Aintzane Astigarraga, Jasone Osa, Ezozi Alberdi, Ainhoa Alberdi, Nerea Retolaza, Nerea Unamuno, Miguel Bedaio, Jesus Elizburu, David Elizburu eta Pedro Laskurain.



Pil-Pilean 257. alea