Issuu on Google+

A - 9: Duela urtebete Jabi Larreategi, Atxulo, hil zen, 57 urte zituela. Agur eta ohore, eusko gudaria!

A - 13: Aberri Eguna 09: Irun eta Hendaia artean, muga zaharren gainetik zubi berriak eraiki genituen

A-28: Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna: EUREN KRISIA, GURE OSASUNAREN KONTURA

p i z t u ! A P I R I L A Apirilaren 3a, ostirala: Harrera beroa egin zioten gure herrietako lagunek Korrikari. Andrakan (Lemoiz) tokiko ezker abertzaleak hartu zuen lekukoa. Plentziako eta Gorlizko ezker abertzaleko eta tokiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko lagunek elkarrekin korrika egin zuten hondartzaren paretik zihoan kilometroa.

Apirilaren 9a, osteguna: Duela urtebete Jabi Larreategi, Atxulo, hil zen, 57 urte zituela. Militantzia politikoa zela eta, Atxulo 70. hamarkadaren hasieran, muga gurutzatu behar izan zuen bertan babesa hartzeko, baina Prefekturak kaleratze agindua eman zuen bere aurka 1972an. 1973an, Luis Carrero Blanco almirante eta Francoren ordezkoaren bizitzarekin amaitu zuen atentatuan, Ogro operazioa, parte hartu zuen, lehergailuak jartzeko tunela abiatzen zen pisua berak alokatu zuela, besteak beste. Atentatuaren ondorioz, Espainiak bere estradizioa eskatu zion Gobernu frantsesari, baina Frantziak uko egin zion eskaerari. Hamarkada bat beranduago, 1984an, Ipar Euskal Herrian egindako sarekada batean harrapatu eta Parisera deportatu eta bertan konfinatu zuten, baina Larreategik uko egin zion ezarritako zigorrari. Handik aurrera, 1986an Poliziak ETAko nazioarteko arduraduna zela eta Aljerian eta Nikaraguan zebilela zabaldu zuen. 1993an, Nikaraguak Espainiaren esku utzi zuen eta hurrengo urtean, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta errugabe jo zuen. Handik aurrera bizi zen Bilbon. Argazkian, Javier Larreategi Atxulo aulkian eserita, Fernando Etxegarai lagun minaren ondoan, honen ongi-etorrian, Barakaldon, 2008ko urtarrilaren 6an (Etengabe)

Apirilaren 10etik 12ra: Plentziako gazte independentistek Independentziara lotuz, Gazte Martxara joateko deialdia zabaldu zuten martxoaren 21an. Plentziako portuan martxaren nondik norakoaz eta gaur egungo une politikoa dela eta, bertan parte hartzearen garrantziaz mintzatu ziren. Bertaratutako 20 gazte inguruk lunchaz eta kantautorez gozatu ahal izan zuten. Zabaldutako komunikatua irakurri: http://www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=10120&m ode=thread&order=0&thold=0 Apirilaren 12a, igandea: Irun eta Hendaia bitartean egindako Aberri Eguna «azken urteetako jendetsuena» izan dela nabarmendu du Nazio Eztabaida Guneak. «Pentsaera askotako eta sektore askotan dabiltzan ia ehun lagunen deialdiari milaka eta milaka lagunek erantzun zioten». Aurretik, baita egun berean ere, deialdiak izan zuen babesa ikusita, balantzea «oso baikorra» dela adierazi du. Orain, ordea, milaka abertzalek egindako deialdiari bide eman behar zaiola ohartarazi du. «Estrategia nazional komun bat antolatzeko urratsak egin behar dira». Uda atarian nazio osorako ekimen berria antolatuko duela iragarri du.

Apirilaren 14tik 19ra: Euskal preso politikoen aurkako sakabanaketa politikak 20 urte bete ditu hilabete honetan. Hori dela eta, apirilaren 14tik 19ra Dispertsioaren Aurkako Bira antolatu zuen Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak. Azken egun horretan nazio mailako ekitaldia egin zuten Durangon. Uribe Kostari dagokionez, hilaren 15ean heldu zen Bira eskualdera. Goizean abiatu zen auto karabana Urduliztik eta, eskualdeko herriak zeharkatu ostean, ordu batak aldera iritzi zen Algortara euskal preso politikoen sakabanaketaren aurkako ekimena. Etxeratek salatu duenez, sakabanaketa politikak "sufrimendua besterik ekarri ez duen politika ankerra da. Euskal preso politikoak pertsona moduan suntsitu eta senide eta lagunak era guztietara xahutu nahi dituen politika". Hogei urte hauetan, 21 euskal preso politiko hil egin dira espainiar eta frantziar Estatuetako kartzeletan. Hori gutxi balitz, bisita egitera zihoazen 16 senide eta lagunek ere heriotza topatu dute.


Apirilaren 17a, ostirala: Preso Politikoen Nazioarteko Eguna zela eta, dozenaka lagun salatu zuten sakabanaketa politika eskualdean. Herriz herri, batzoki eta herriko etxeen aurrean hainbat elkarretaratze eta auto-karabanak burutu zituzten. Izan ere, sakabanaketa politika abiatu zenetik 20. urteurrena salatu zuten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eskatu bezala, “sakabanaketaren erantzuleen aurrean”. Errepresioaren aurkako mugimenduak EAJ, PSE eta PSNren egoitzen aurrean elkarretaratzeak deitu zituen, “20 urte beranduago sakabanaketaren arduradun bezala mantentzen direlako”. (http://etengabe.blogsome.com)

Apirilaren 24a, ostirala: Azken ostiraleko mobilizazioa Plentzian

Apirilaren 28a, asteartea: Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kostako langileak mobilizatzera deitu zituen LAB sindikatuak. Euskal Herrian aurten daramagun hilabeteetan hil diren 21 beharginak izan zituen hizpide LAB sindikatuak. Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren karietara, Tamarises eta Igeretxe hotelen artean egindako protestan 62 langile batu ziren "Euren krisia, geure osasunaren kontura" lelo peko elkarretaratzean. Algortan, baina Neguriri begira, lan-jantzi gorria soinean eta hildakoen izena paparrean erakutsi zuten sindikalistek. Izan ere, Iratxe Azkue LABeko kideak salatu zuenez, behin-behinekotasuna, azpikontratazioa eta oro har lan baldintza "kaxkarrak" eta enpresarien "diru-gosea" dira heriotzen sorburua. (www.ukberri.net)

Apirilaren 30a, osteguna: Sei urte bete ziren Udalbiltzaren aurkako auzia abiatu zenetik. UDALBILTZAK bere jardunean erakutsi duen bide oparoa zapuztuta geratu zen 2003ko apirilaren 29an Madrilgo Auzitegi Nazionalak polizia nazionalarekin burutu zuen erasoagatik. Egun hartan UDALBILTZAk Astigarragan, Iruñean eta Bilbon zituen egoitzetan sartu, materiala eta ordenagailuak bahitu, egoitzak prezintatu, kontu korronteak blokeatu, Zuberoan garapen egitasmoak bultzatzeko herritarrengandik bildutako 400.000 euroak bahitu, UDALBILTZA eta Euskal garapen eta Kohesio Fondoari suspentsioa ezarri eta 13 pertsona atxilotu eta espetxeratu zituzten.


PLENTZIAKO APIRILEKO BALANTZEA