Periódico del Estudiante nº83

Page 6

6

Nafarroako Unibertsitate Publikoa |

Octubre 2013

NUPek Pabe eta Pays de l’Adourreko Unibertsitateko hamahiru ikasle hartu ditu hizkuntza-murgiltze programa batean Izenpetu den lankidetza-hitzarmenaren arabera, NUPeko irakasletza graduetako zenbait ikaslek seihileko bat egingo dute Frantzian

Energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren lege arauketari buruz gogoeta egingo dute adituek NUPen “Energia berriztagarriak eta aldaketa klimatikoa: esparru juridiko komun baterantz” nazioarteko biltzarra urriaren 23, 24 eta 25ean egingo da

N UPPAtik etorritako ikasleak, Benjamin Zufiaurre, NUPeko Irakasle Graduetako dekanordearekin

U

PPAko (Universitè de Pau et des Pays de l’Adour) hamahiru ikasle Nafarroako Unibertsitate Publikora etorri dira, bi asteko hizkuntzamurgiltze programa batean parte hartzeko. Bi erakundeetako Espainera eta Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika sailen arteko hitzarmen bati esker izan da posible hau egitea. Ondoren, NUPeko irakasletza graduetako zenbait ikaslek seihileko bat egingo dute aipatu unibertsitate frantziarrean. NUPera iritsi diren ikasleak “Métiers de l’enseignement, spécialité Espagnol” izeneko masterra egiten ari dira. Horri esker, etorkizunean espainerazko irakasleak izango dira Frantziako bigarren hezkuntzan. Unibertsitatean dauden bitartean, hainbat ikastaro eta jardueratan parte hartuko dute, kulturaren eta hizkuntzaren aldetiko prestakuntza osatzeko. Beren aldetik, trukean parte hartuko duten NUPeko ikasleek

praktikak egingo dituzte Pirinio Atlantikoko departamentuko haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan, lehentasunez Paben edo mugatik gertuen dauden ikastetxeetan. Beren egonaldian frantseseko eskolak hartuko dituzte, eta aukera edukiko dute hizkuntza horren ezagutzaren egiaztagiri ofiziala lortzeko. Bi erakundeek izenpetu duten nazioarteko lankidetzarako esparru-hitzarmenak biltzen duenez, programaren helburu nagusia da ikasleek lurraldea, eta esparru profesional, pedagogiko eta zientifikoa partekatzea. Halaber, beste helburu bat da UPPAko Département d’espagnol delakoaren eta NUPeko Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailaren arteko lankidetza pedagogikoa eta zientifikoa areagotzea. Hitzarmenak ikasleen mugikortasuneko jarduerak bultzatu nahi ditu, NUPeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

Graduetako zazpigarren seihilekoko ikasleentzat. Ikasleek A2/ B1 frantseseko maila eduki behar dute. Frantzian dauden bitartean, eskolak hartuko dituzte UPPAn, eta praktikak egingo dituzte ikastetxeetan, eta dagozkien kredituak lortuko dituzte. UPPAtik datozen ikasleei dagokienez, espainerazko lizentziaturako hirugarren ikasmailan daude, eta beren prestakuntza barruan nahitaezkoa da hizkuntza-murgiltze egonaldi bat egitea. Esparru hitzarmenak ezartzen ditu, halaber, ebaluazio prozedura, egonaldiko baldintzak, egiteko modukoak diren ikasketa planeko irakasgaiak eta egin behar diren eskola edo/ eta praktikaren ordu kopurua. Mugikortasun jarduera hauek finantzatzeko, Erasmus laguntzak daude, baita Pyren programa ere, eta, gainera ikasleek eskatzen ahal dituzten laguntza espezifikoak (AEN, Iberus, eta abar).

afarroako Unibertsitate Publikoak zuzenbideko nazioarteko biltzar bat egingo du urriaren 23, 24 eta 25ean, eta energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren lege-arauketari buruz gogoeta egingo dute adituek. Biltzar honen helburua da eztabaidatzea energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren arauketa egokia ote den, haien sorkuntza eta erabilera sustatzeko. Izena emateko epea datorren urriaren 18an bukatuko da. NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatutako nazioarteko biltzarrak aditu eta espezialista multzo bat bilduko du, bai irakaskuntza arlokoak, bai esparruko profesionalak direnak, arauketa eredu indarduna aztertzeko, beste herrialde batzuetako esperientzien berri izateko eta energia berriztagarriak arautzeko eredu arrazionalago bat sortzeko elementuak ekartzeko. José Francisco Alenza García Administrazio Zuzenbideko katedraduna eta Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa izango da topaketa zientifiko honen zuzendaria. “Energia berriztagarriak eta aldaketa klimatikoa: esparru juridiko komun baterantz” izeneko jarduera hau honako hauei zuzendua dago: Zuzenbideko lizentziadunak, Zuzenbide Lizentziaturako, Zuzenbide Graduko eta EAZ eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko ikasleak, bai eta abokatuak, aholkulariak eta energia berriztagarrien esparruan interesa duten

gainerako profesionalak. Zientzia Juridikoen Fakultateak kredituak aitortuko dizkie, hala eskatzen duten ikasleei, biltzarrean partehartzeagatik, eta biltzarreko edukiei buruz txosten bat egiteagatik. Biltzar honetan parte hartzen duten adituek komunikazio zientifikoak aurkeztuko dituzte hainbat gaiei buruz. Esaterako energia politika eta esparru juridiko orokorra; energia berriztagarrien lurralde-ezarpena eta ingurumeneragina; energia berriztagarriek ekarritako erronka berriak; energia berriztagarriak Europan, Amerikan, Afrikan, Asian eta Ozeanian; energia berriztagarrien fiskalitatea; edota energia berriztagarrien sustapena krisiaren testuinguruan. Programa osoa helbide honetan dago: http://www.unavarra.es/ actualidad/congresos


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.