Page 1

Bibiñe Txopitea Kepa Goikoetxea Berariazko Lana: “Lekeitio” R-300 Ikastaroa 104. Ikasgela

1


JUSTIFIKAZIOA Ikasleei irakasleak proposatutako herri bati buruzko lana egiteko eskatuko diegu, taldeka egin dezaten. Beraiek aukeratu beharko dute herria, baina derrigorrezkoa izango da euskal idazleren bat agertzea; herri horrretakoa ez bada, ingurukoa. Lana egiteko, eredu bezala guk hemen “Lekeitio� herriari buruz egindako egitura eskaintzen diegu (kokapena, historia, ekonomia eta kultura), baina besteren bat ere aukeratu ahal dute, kontuan hartuta herria ezagutaraztea dela helburua arlo guztietan (ekonomia, kultura, historia). Informazio-iturriak ikasleek beraiek aurkitu beharko dituzte: internet, udaleko argitalpenak,.... Beheko helburuetako azkena betetzeko- hizkuntza sakontzearena- geuk prestaturiko hizkuntza lantzeko ariketak atala egin beharko dute. Herri bati buruzko lan baten bitartez, euskara hizkuntza lantzea da lan honen helburu nagusia, eta horren bitartez ondoko gaitasunei loturiko helburuak ere izan ditugu kontuan: -

Ikasleak aurkitu beharreko informazio-iturriak bilatzen eta erabiltzen ikastea, ikasleek ikasten ikas dezaten. Ikasleak aukeratutako herriaren ezaugarriak beste ikaskideei azaltzea, hizkuntza-komunikazio gaitasuna hobetzeko. Ikaslea bere herriko artea eta euskal-kultura arloan nabarmenak izan diren pertsonaiak ezagutzea eta preziatzea, giza eta arte-kulturarako gaitasuna lortu dezaten. Proposatzen diren hizkuntza ariketen bitartez, testu-tipologia, morfosintaxia eta lexikoa ikastea, euskara hizkuntzan sakontzeko.

KOKAPENA Lekeitio, Bizkaiko kostaldeko ekialdean dago. Bilbora 55 km. dago, Gernikara, 22, eta Donostiara, 72. Errepidez Ondarroari, Markinari eta Gernikari dago lotuta. Lea-Artibai Eskualdean kokatuta dago, eta 1,8 km2 du. Itsasoak mugatzen du iparraldetik, Ipazterrek hego eta mendebaldetik, eta Mendexak ekialdetik.

Otoio eta Lumentza mendien oinetan dago Lekeitio. Lea ibaiak, Lekeitio inguruan itsasadar bihurtua, itsasora isurtzen ditu urak, Isuntza eta Karraspio hondartzen artean, ezkerreldean San Nikolas irla utzita. Klima epela du, eta itsasoaren gainetik 10 m.ra dago. Biztanleriari dagokionez, Lekeitiok gaur egun 7500 biztalne ditu gutxi gora behera, eta dentsitate handia; 4200 biztanle/km2.koa. Eskualdeko biztanleria beheraka-beheraka doa oro har.

2


HISTORIA Lekeition gizakia bizi zeneko lehen datuak Gerra Zibil aurrean aurkitu zituzten, Telesforo Aranzadik eta Joxe Migel Barandiaranek Lumentza kobazuloko aztarnategian.

Lumentzak Goi Paleolitikotik kultura erromatarrera arteko kultur ikuspegi zabala erakusten zuen. Santa Katalinakoa, molusko biltzaileen lekua zen. Ikerketa haien eta gaur egunean ere irauten duten harrezkeroko beste batzuen bidez badakigu orduko gizakiaren bilakaeraren berri. Baita euren bizimoduena ere, eta aldi luze batean zehar zelako ingurugiro baldintzetan bizi ziren ere. Lumentza kobazuloko azterren batzuek susmarazten dute lurralde honetan bazela giza bizitzarik k.a.-ko 30 mila urte inguruan: Aurig単ac aldiko kulturakoak, alegia. Bestalde, herrian oraintsu egindako indusketetan erromatar garaiko arkeologi aztarnak agertzen hasi dira (K.g.-ko I. mendeko azken-alditik, K.g.-ko V. mende hasierara doazenak). Sasoi hartan gure herrian bazela giza ezarlekurik frogarazten dute aztarna hauek. Gai hau oraindik ikertzen ari dira eta geroko indusketak giza ezarleku honen gainean argi gehiago eman dezakete. Lekeitioren historia ofiziala 1325. urtean hasi zen. Urte hartan, Maria Diaz de Haro Bizkaiko Andereak fundazio karta eman zion Lekeitioko elizateari. Horrela hiribildu bihurtu zen herritxoa eta zenbait onura juridiko, merkatal, fiskal, militar, eta baita erlijioso ere eskuratu zituen. Kartak hiriko mugak ere ezarri zituen, eta eurok zirela eta burruka batean ibili ziren alboko elizate eta jauntxoen olagizonekin. Harrezkero Alfonso XI.ak berretsi egin zuen fundaziozko karta 1334.ean. Eta beroren agintaldian eraiki ziren hiriko harresiak, nahiz eta bazen hesi bat fundaziozko karta baino lehen. Lekeitiarrei autonomia zabala ematen zien herriko administrazioaren kudeaketan euren forua edukitzeak. Baita lehen mailako epaiketetan, hiriaren bilakaeran, jarduera ekonomikoetan eta gaurko Udalbatzarren baliokideko Kontzejuko kargudunak izendatzean ere. Kontzejua alkateek eta errejidoreek osatzen zuten. Alkateek batzarburu egin, erabakitako dekretuak onartu eta euren kalitatezko botoa zela eta, errejidoreen arteko istiluak ebazten zituzten. baina epaile ziren bereziki. Kartak Santa Maria elizaren patronatua ematen zion hiribilduari. Honetara, herria parrokiaren ondasunen jabekide bihurtu zen, parrokiaren errenten administratzaile, elizgizonen izendatzaile eta parrokia apaintzeko arduradun. Udal ordenantzek Lekeitioko bizitza komunitarioaren atal guztiak arautzen zituzten: gizartekoak, ekonomikoak, erlijiosoak eta moralak. Ez dakigu noiz idatzi ziren udal ordenantzok, baina Bizkaiko zaharrenak direlakoan daude. Kostaldean egoteak guztiz baldintzatu zuen Lekeitioren ekonomia, arrantza eta nabigazioei buruzko abantailen jabe baitzen. Urruneko itsas garraiorako ere bideratu zen bere ekonomia, arrantza baino dirubide errazagokoa; korsoen irabaziak, itsas-lapurreriak eta gerra-ekintzak ziren garraiolarien gorabehera garratzen ordainak. Santa Maria elizaren ondoan eraiki eta konpontzen ziren itsasuntziak. Kaleetan jostunek, zapatagileek, buztinlariek, eta zilargilek zituzten tailerrak. Emakumeek linogintzan ziharduten esportazio txikietarako ginoan. Etxeko ekonomia,

3


ortutxo, soro eta mahastietako ortuari eta fruituek osatzen zuten. Arrantzan oinarritu da batez ere herriaren ekonomia antzinatik. Portuak hala ere, ez zituen izan baldintzarik egokienak. 1381etik moilak konpontzen hasi ziren lehen berriak eta sasoi hartan itsasadarrean egin zuten portua. XV. mendean eraiki zen antzinako moila (Naza Zarra eta Naza Berria) eta gaur eguneko portu barruan kokatzen zen. Baina txikia izateaz gainera, behin eta berriro hondarrez betetzen zenez, ez zegoen behar besteko sakonerarik portuan. Hondarraren jario bidea galerazteko malekoia egin zen. Erregimen Zaharrean eta XIX. mendean kexa ugari daude portuaren kondizio txarrak zirela eta. Erdi Aroan eta Aro Modernoan balearen arrantzak izan zuen garrantzia aipatu behar da, bere irudia Lekeitioko harmarrian agertzeraino izan ere. Tradiziozko arrantzan bisigua, legatza, atuna, sardina, eta antxoa ere nabarmendu behar dira. Arrantzaren ikuspegi orokorrean, gorago esaniko eragozpenak eragozpen, Lekeitiok Bizkaiko portuetan bigarren lekua zeukala goraipatu behar da Bermeoren ostean 1500 eta 1900 bitartean. Baina XX. mendean Ondarroak hartu zion aurrea.

EKONOMIA Ohizko jarduera ekonomikoak, arrantzak, urrezko urteak ezagutu zituen, eta eraikuntzak ikaragarrizko gorakada urteak izan zituen eran, jarduera ekonomiko berriak indartu ziren: zerrak eta turismoa. Arrantzak eta kontserba-industriak urte onak izan zituen 1970era arte, baina hortik aurrera krisi latz eta gogor batetan sartu ziren. Urrunean gelditzen dira arrastero bikoteak edota kaia untziz gainezka arrainez beterik ia deskarga ezinik ageri ziren egunak. Beste alde batetik, kontserba fabrikek eta beherapen handia izan zuten; kontserbakasuan,. 1958an 12ziran, eta 10era gutxitu 1980an lau baino ez ziren gertazen.

flotak fabriken ziren 1973an,

Populazioaren igoerarekin batera, egoera hobetu zen, eta turismoaren hedakuntzak eraikuntzaren hazkundeak, Lekeitio erabat aldatu zuen.

ekonomikoa lagundurik,

4


Urte aberats hauek Lekeitiora migrazioa ekarri zuten, bai Euskal Herritik kanpokoa eta bai inguruko baserrietakoa. Etorkin hauek, gehien bat eraikuntzan eta zerretan enplegatu ziren.

Zerren hazkuntza pino insignisarekin lotuta dago, honek eraikuntzan izugarrizko eragina izanik. Insignis pinua 1833 Carlos Adรกn de Yarzaren eskutik sartu zen. Arbola mota honen zabalkuntzak zerikusia izan zuen baserriak ia hutsik gelditzearekin. Baina jarduera honetara ere heldu da krisia, prezioen beherakada, konpetitzaile berriak, etab. Zerra txikienak iztera behartu ditu eta handienak zailtasunak pasatzera eraman. Ostatuetan oinarrituriko turismoak ere izan zuen bere hedapena Enperatrizaren Hostalarekin, baina enpresa honek ere itxi egin zituen ateak. Gaur egun ostatu bi daude, eta honetatik bat bakarrik urte osoan zabalik.

5


Ondorio moduan, esan genezake, Lekeitiok ezin egin izan diola aurre isolamendu geografikoari, eta honek markatu egin duela bere hedapena mugatuz, eta horrek lekeitiarrak behin-behineko edo behinbetirako migraketa eragin du. Horregatik, herri erresidenzial bat bihurtu da, etorkizun ekonomiko ilun batekin eta ohizko jarduera ekonomikoak zalantzan ditugularik.

KULTURA

Idazleak Resurrecci贸n Mar铆a de Azkue

Biografia

6


Ama mundakarra zuen eta aita lekeitiarra (Eusebio Maria Azkue poeta). Resurrecci贸n gazteak lehenengo itsas-ikasketak egin zituen herrian bertan. Hamalau urterekin Bilbora joan zen batxilerra ikastera, eta ondoren Gasteiz eta Salamancara teologia eta filosofia ikasketak burutzera. Han apaiztu zen 1888 urtean. Urte hartan berean, Bilboko Institutuko euskara-katedran irakasle izateko lehiaketa-deialdira aurkeztu zen. Deialdi hartara Sabino Arana Goiri euskal abertzaletasunaren aita eta Miguel Unamuno idazle eta pentsalaria aurkeztu ziren Azkuerekin batera, eta Azkuek berak irabazi zuen lehiaketa. Orduz geroztik Bilbon finkatu zuen bizilekua, eta hiri hartatik abiatuz garatu zituen bere proiektuak. Hasteko, katedrari lotuta hainbat argitalpen egin zituen. Hala, 1891an, arau logikoen bidez euskal aditzaren jatorrizko formak biltzen dituen Euskal Izkindea-Gram谩tica Euskara eman zuen argitara. Euskara modernizatzeko beste hainbat ekimen ere bultzatu zituen, hala nola Euskalzale eta Ibaizabal aldizkariak eta euskarazko ikastetxe baten sorrera Bilbon, besteak beste. Garai honetan Sabino Aranarekin eta Ram贸n de la Sotarekin harremana izan zuen, eta ideologikoki euskal nazionalismora bihurtu. Azkuek abertzaletasunaren hautua egin zuen, nahiz eta gai askotan Aranarekin eta aranazaleekin bat ez etorri, batik bat euskarari buruz. 1916an, ELA sindikatuaren "socio protector" (bazkide babesle) gisa ageri da. Azkueren nazionalismoa kulturazaleagoa zen. Hala ere, ez zen alderdi gizona, eta identifikazio politikoa saihestu zuen. Politika zuzena baino maiteago zuen kultura arloko ekintza. Urte luzez, Hego Euskal Herriko idazle eta euskalzaleen artean bi joera nagusi izan ziren: Aranazaleak eta Azkuezaleak. Idazle jeltzaleak Sabino Aranak emandako hizkuntza-ereduaren alde lerratu ziren salbuespenik gabe. Urteak joan ahala ordea, jeltzale askoren iritziak Azkueren ikuspegira hurbildu ziren, hala nola Seber Altube euskaltzaina. 1904 urtean Azkuek Bilbo utzi eta Europan zehar ibili zen bost urtez, lehenik Tours-en (Frantzia) bere hiztegi hirueledunerako materialak jasotzen eta ondoren Bruselan (Belgika) eta Kolonian (Alemania) musika ikasketak burutzen. 1909an Bilbora itzuli eta katedrako eskolak emateaz gain zenbait opera konposatu eta taularatu zituen (Ortzuri, 1911n eta Urlo, 1914an). Richard Wagneren ereduari jarraituz egindako obra konplexu eta eszenografia landukoak ziren, publiko eskolatu batentzako eginak. Azken obra horrekin izandako porrotaren ondoren hizkuntzalaritza lanetan murgildu zen berriro, bereziki euskal akademiaren sorrera bultzatuz. Horrela, 1918an Eusko Ikaskuntzaren lehen biltzarra ospatu zenean, Euskaltzaindiaren premia agerian gelditu zen eta bera izan zen euskal akademiaren sortzaile nagusia eta haren lehendabiziko lehendakaria 1919an.

7


1920an Institutuko euskara katedran erretiroa hartu zuen Euskaltzaindian burubelarri lan egin ahal izateko. Akademiatik euskara arautzeko eta sustatzeko ekimenak bultzatu zituen, baina erakunde ofizialen bazterketa eta sabindar hertsienen oposizioa jasan zuen. Horren ondorioz, ikerketara bideratu zituen bere ahaleginak, garai honetan Morfologia vasca gramatika lana eta Cancionero vasco herri kantuen bilduma erraldoia nabarmenduz. "Real Academia de la Lengua Española"-ko kide ere izendatu zuten euskararen ordezkari gisa 1927an. 1935ean Euskalerriaren Yakintza folklore bilduma argitaratzen hasi zen eta urte bereko Gipuzkera osotua proiektuarekin euskara idatzi batu bat proposatu zuen. Eredu honen lehen adibide praktikoa Ardi Galdua kontakizunean eman zuen. Espainiako Gerra Zibila eta gero, Francisco Franco diktadoreak agintea eskuratu zuenetik Euskaltzaindiaren jarduna etenda geratu zen. Azkuek erbestea saihestea lortu zuen, ordurako aski zaharra baitzen, eta politikoki ez oso nabarmedua. Zenbait kudeatzeen ondoren Euskaltzaindia berrantolatzeko baimena lortu zuen 1941ean, eta lan hartan Federiko Krutwig gaztearen laguntza izan zuen. Hala ere, katakunben garaiak ziren eta jarduera oso urria izan zuen garai honetan akademiak. Lekeitiarra ordea, egunero joaten zen Bilboko egoitzara lanera. Azkue 1951an hil zen, ezbeharrez Bilboko Ibaizabal ibaira erori eta egun batzuetara. Bere obra eskergan gailentzen da XX. mendearen hasieran argitaratutako hiztegi hiru eledun monumentala, Diccionario Vasco-Español-Francés; 1905ean kaleratu zen lehen liburukia eta hurrengo urtean bigarrena. Bera lanak hainbat alorretan ondu zituen: musika, erlijio-literatura, antzerkia, elaberrigintza eta kazetaritza, besteak beste. Euskal aurrizki eta atzizkiak eta euskararen kategoria gramatikalak bildu eta aztertu zituen Morfología Vasca-n (1923); Halaber Diccionario de bolsillo vasco-español y español-vasco (1918) eta Gipuzkera osotua (1935) kaleratu zituen. Beste obra ezinbesteko batzuk dira Cancionero popular vasco (1918) herri-kanten bilduma zoragarria eta Euskalerriaren Yakintza (1935-47) euskal folklorea eta etnografiari buruzko ikerketa eta bilduma itzela. Bestalde zartzuela, opera eta oratorio batzuk idatzi zituen eta baita zenbait elaberri ere, besteak beste, Bein da betiko, Batxi Guzur eta Ardi galdua.

Eusebio Maria Erkiaga Lekeition jaio zen 1912ko irailaren 4an. Perito ikasketak egin zituen Bilbon. Banketxe batean lanean hasi zen. Gerra zibilaren garaian Bilbo jausi zenean, gerra osteko ordu latza zabaldu zitzaion Erkiagari. 1950. urtean idatzitako Arranegi eleberria bere lehen arokoa dugu. Hori, Domingo Agirreren Kresalaren itzalpean idatzi zuen, eta zortzi urtetan argitaratu gabe ixilik eta ilunetan eduki behar izan zuen, 1958 argia ikusi zuen arte. Helburua, noiz edo noiz azaldu duenez, sorlekuari eta arrantzaleen bizitzari gorazarre egitea izan zen.

8


Urte hauetan euskalgintzan aritu zen Erkiaga: euskarazko eskolak eman zituen Xabier Pe単arekin batera; 1952an euskaltzain urgazle izaendatu zuten, eta 1963an euskaltzain oso. Lau urtetan, hiru eleberri argitaratu zituen Erkiagak, bere lanaren bigarren loraldiari hasiera emanez. Makinatxo bat lan egin zuen (musika lanak, Bizkaiko Batzar Nagusietako agirien itzulpena,...) harik eta hirugarren loraldia ezagutu arte. Jubilatu ondoren eta 1984 urtetik aurrera bere nobelak berrergitaratueta eta beste hiru nobela berri berri argitaratu ziren: Jaioko dira (1984) Txurio-Txuria (1986) eta Irribarrea galtzen denean (1987) dira hiru eleberri berriok. Loraldi honekin batera, Autonomia Erkidegoko instituzioen onespena jaso zuen Erkiagak. 1986 urtean, Bizkaiko Aldundiaren saria eta 1988 urtean Eusko Jurlaritzako Euskal Letretetako Merizemenduzko Saria eman zioten. Euskarari emaniko bizitza luzea 1993ko maiatzaren 31n itzali zen.

Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, 1962ko urriaren 7a) euskal idazle bizkaitarra da. Irakasle eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta Bilboko "Kiriki単o" ikastolan hainbat urtez ibili zen lanean. Poesia eta haur literatura jorratu ditu nagusiki, baina helduentzako narrazioak ere landu ditu. "Azalaren Kodea" liburuarekin Espainiako Kritika Saria jaso zuen 2000. urtean. "Itsaslabarreko etxea" lanarekin, aldiz, Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria lortu zuen 2002 eta 2007an.

Monumentu esanguratsuak Udaletxea Udaletxea XVI. mendearen hasierakoa da. Eraikitzeko lehiaketa publikoa 1712an egin zen eta esleipena lortu zuena Martin de Malaxbeitia izan zen, herriko maisua, eta 1720an Martin de Zaldua eta beste batzuek tasatu egin zituzten lanak. Oraingo eraikinak bi solairu ditu arkupearen gainean, baina hauetako azkena modernoa da, Pascual de Abaroak eta beste zenbait auzotarrek sustatutako jolas-sozietatearen egoitza izan zen, udaletxearen egituran bertan sartutako kasino antzekoa. Barrualdean histori-artxibategia

9


dago, garrantzi handikoa, hiribilduko eta herritarren iragan aberatsen lekuko baita, paper sorta eta agiriez orniturik.

Andra Mari eliza Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea Basilika, 720. urtean eraiki, XII mendean konsagratu, eta XV.ean berregin zuten. Gotiko berankor estilokoa elizataria eta dorrea izan ezik. Bizkaiko monumentu baliotsuenetarikoa da. Aldareburuak gotiko eta flamenko tankerako bitxi zoragarriak dira. Lekeitioko elizaren altzaririk aipagarriena espainiar flamendar estiloko erretaula nagusia da. Erretaula 1507-1513 urteetan burutu zen, euskal artearen berebiziko garaian. Erretaularen kalitatea goi-mailakotzat hartu dute bai eskultura bai erliebei dagokionez. Horren adierazgarriak dira arkitektura-markoaren aberastasuna, konposaketa, antzesketa eta adierazkortasuna.

10


Abaroaren omenezko monumentua Plaza barruko beste topagune bat Pascual Abaroaren omenezko monumentua da (1934); estilo tradizionalean egina da, Moises de Huertak sortutako omenduaren brontzezko irudia. Bizkaiko antzekoetatik nabarmendu egiten da, ez ezer berririk ekarri duelako, Bizkaian ezohikoak diren handitasun eta duintasuna dituelako baizik.

Jauregiak Jauregirik aipagarrienak Maguregi, Uribarria, Oxangoiti eta Uriarte dira.

11


Uriarte Jauregia

XVII. mende hasieran eta XVIII. mendean eraiki edo zaharberritutako etxeak dira geratzen diren herri arkitekturaren adibide batzuk. Badira, halere, adibide zaharrago batzuk ere. Aipatzekoak dira, euren interesagatik, honakoak: Azpiri kaleko 15a, oraintsu zaharberritua, Bergara kaleko 15a, Ezpeleta kaleko 24 eta 29a, Beaskokaleko 17a, etab…

XIX. mendeko eraikinen eredu batzuk ere geratzen dira: Abaroa jauregia (gaur egun Agustinen komentua dena), Uribarren kaleko eraikinak, etab… XX. mendeko eraikinek ez dute, orokorrean, aurreko sasoietako maila zaindua. Halere, aipagarriak dira Castor Uriarteren lan batzuk: batzokia; J.L.Abaroaren txaleta, Gurutz Alde izenekoa, Talan; Beitia hotel arrazionalista; etab… Ondare arkitektonikoaren interesa ez da monumentu handietara bakarrik mugatzen. Badira herri arkitekturaren eredu batzuk ere: artisau, merkatari eta arrantzaleen etxeak. Lekeition ez da geratzen arrantzaleen etxeen eredu argirik, etxe horiek aldatzen joan baitira XIX. mende amaieratik aurrera, begiratokiak-eta gehitzen zitzaizkiela.

Arkitektura erlijiosoa Honako hauek osatzen dute Lekeitioko arkitektura erlijiosoa: • •

Andra Mariaren Zeruratzea eliza eta bere erretaula gotiko zoragarria, gorago aipatu duguna. San Jose edo “Konpañia”ko eliza, Jesusen Konpainiari emana 1688an. Jesuiten egoitza izan zen berau, harik eta XVIII. mendean bota zuten arte. • Santo Domingo komentua eta eliza. • Horiez gainera, bost baseliza eta santutxo bat ere badaude. (Lekeition Kristoren portalia legez ezagutzen dena, azkena).

12


METODOLOGIA - Lan hau DHHko 2. mailako ikasleek egiteko pentsatuta dago; binaka edo hirunaka egiteko, ikasturtearen amaieran. - Erabili behar dituzten informazio iturri nagusiak, internet, liburuak eta entziklopediak dira. - Saio bat erabiliko da klasean lanaren metodologia azaltzeko, eta beraien lana klasetik kanpo egingo dute. - Amaitu ostean, klasean azaldu beharko dute beraien lana, besteen aurrean, ahozkotasuna lantzeko. - Hizkuntza ariketak bakarka egingo dituzte ikasleek, eta ikasle bakoitzak irakasleari bere fitxa beteta eman.

HIZKUNTZA LANTZEKO ARIKETAK 1.

Atera idazleen testuetatik: - Izen arruntak: bost bakun, bost eratorri eta beste bost elkartuak. - Azaldu zein den beraien arteko ezberdintasuna. - Esan zein motakoak diren izen arrunten sailkapena eskemaren arabera (idatzi eskema) - Adjetiboak: - Bost izenlagun eta bost izenondo. Esan zein motakoak diren. (idatzi eskema) - Aditzak: - Bost aditz jokatugabe. - Bost aditz jokatu. Aztertu aditz hauen aspektua, denbora, pertsona eta modua.

- Adberbioak; idatzi adberbioen eskema, eta: - Bost aditzondo, eta esan zein motakoak diren formaren eta esanahiaren arabera.

13


Atera testutik sei aditzlagun; hiru deklinabide-atzizkiez osaturikoak, eta beste hiru posposizio bidez osaturikoak.

2.

Kokatu errreportaian agertutako idazle bat kontestu literarioan.

3.

Ondoren, zenbait olerki eta testu dauzkazu. Egin itzazu bakoitzari dagozkion ariketak

Miren Agur Meabe MEMORIA EZ GALTZEKO OHARRAK Zabalik utzi nuen bart logelako leihoa eta piztia bat sartu zen. Aireari usnaka zebilen: uste dut igarri ninduela izara artean kuzkurtuta. Ez zekien biluzik nengoena, bere zain, ezta bere izena nekienik ere. Animalia ugaztuna zen, burusoildua, bularrean bilo gutxikoa, ipurdi irtenekoa, begiak kilometroz eta loguraz beterik. eta tabako, kresal eta ogitarteko hotzen nahastea ahoan. Adurra erori zitzaion alfonbra gainera, eta infernuko itsasoen moduan hasi zen zorua txinpartaka. Alboetara behatu zuen, eta lokatzezko hilobi baten moduan desitxuratu ziren hormak. Bizkarrean egin zuen hazka, eta nire bularrak puztu egin ziren mundua udaberrian ohi den legez. Egia diot. Ariketak 1. 2.

Azaldu bost lerrotan olerkiaren mezua. Idatzi olerkian zehar agertzen diren aditz trinkoak eta jokatuak, eta aztertu beraien denbora, pertsona eta aspektua. 3. Eman olerkiko ondoko izenen sinonimoak eta antonimoak. -bular, kresala, -bizkar, -hilobi, -pizti, -alfonbra. 4. Zer esan ahal da olerkiaren errimari eta neurriari buruz?

14


MEMORIA EZ GALTZEKO OHARRAK - 1 Ezin zaitzaket giltzapetu, txolarrez eta eroz beteriko kalea zarelako. Ezin zaitzaket ordenatu, umeltasun lizunezko trumila zarelako. Ezin zaitzaket harrapatu, paturik gabeko zaldiaren galopa zarelako. Ezin zaitzaket maitatu, gogo oneko jendearen beldurren zakua zarelako. Ezin zaitzaket pentsatu, lo-gabezian ernai naukan ideia burugabea zarelako. Ezagut zaitzaket, ordea: neu lakoa zara, beste azal batekin. Ariketak 1. Eman jarraipena esaldi kausalak ordezkatuz, olerkian bezala. Ezin zaitzaket maitatu, ................................................................................................................................................................ Ezin zaitzaket giltzapetu, ............................................................................................................................................................... Ezin zaitzaket harrapatu, ............................................................................................................................................................... Ezagut zaitzaket, ordea, .............................................................................................................................................................

1.

Eman hitz hauen esangura, hiztegian begiratuta. - txolarre, -ero, -umeltasun, -trumil, - ernai, -lizun. 2. Zein da olerkian zehar etengabe errepikatzen den egitura? 3. Aztertu olerkia errimaren aldetik. 4. Esanguraren aldetik, zer ekartzen dizu gogora olerkiak?

15


Eusebio Erkiaga Portu Errota (Eusebio Erkiaga) Errota, «Portu-errota» aran baketsuan, itsasoaren indarra galtzen dan lekuan.

askoren ordez bat bihurtuko gu guztion ore.

Gernikaldeko arana urez, lurrez zelai, ba ditu Euskal Herriak milla mendi garai.

Ene «Portu-errota» millazka artean, lehenez bakar izana orain inguru betean. Kla, kla...

Eguzkipean sarri dago, laiño artean sarriago: «Portu-errota» ate zabal adiskide jatorrentzako.

Errota, «Portu-errota» aran baketsuan, itsasoaren indarra galtzen dan lekuan.

Indar ta bakez bazter eder, zureganako naiz zoroa; eio ta eio diharduzu euskal-lurreko artoa.

Leku-lekuan, leku-lekuan, lekuan... Gernikaldeko «Portu-errota» aran baketsuan.

Bizitzako errotan eioko gu ere,

GALDERAK 1.

Aztertu Erkiagaren olerki hau errimaren eta neurriaren aldetik.

2.

Non kokatu du olerkariak olerki hau? Esan zein herri dauden inguruan. Zein lotura dauka bere obrarekin?

3.

Zeintzuk dira Erkiagak olerki honetan naturari loturikio hitzak? Idatzi zerrenda.

Lekeitioko andra aurreskua (Eusebio Erkiaga) Urte asco eztala Neure erri maitian Doniane yai batzuk Egiten zirian, Yai berezi bat beste Askoren artian Andren aurreskua zan Eberdi-aurrian.

Batetik bestera_ Oitura begikuau Pozik Ikustera, Oba geure eguneton Ba´gendu aukera! Gona baltzak yantxirik Ta gorantz gorriyak, Buruko sapiyetan Arro txori biyak, Sorbaldetatik txairo Loradun krespoiak,

Danok meza nagosi Ostian plazara lagunez yuryiduta

16


Manila´n egiñiko Sedazko mantoiak.

Ez al dauko euki? Tanbolinteru zarrak Ezleuke azturik, Arako bersotxua Gogora datorkit.

Aurresku onen barri Azkue´k ba-daki Soñua paperetan GALDERAK 1. 2. 3. 4. 5.

Errima eta neurria aztertuta, zein bertso mota da? Zer kontatzen dute bertsoek? Ezagutzen duzu dantza mota hori? Zein euskalkitan dago idatzita? Eman bere ezaugarriak ortografiaren aldetik Aukeratu bost aditz eta eman euskara batuan. Nor aipatzen du Erkiagak? Bere lanik aipatzen du?

Resurrección María de Azkue (Ipuin zaharrak) MateoTxistu Mateo Txistu izeneko gizon hau apaiza eta ehiztaria zen. Nahiz eta apaiz ona zen, ehiztari hobea zen eta mugitzen zen edozeren atzetik joaten zen. Behin, Mateo Txistu meza ematen ari zen eta txakurzaunkak entzun zituen elizatik. Apaiza, orduan, leihora inguratu zen: –Hara, txakur hauek erbia dakarte aurretik –pentsatu zuen. Eta jantzita zeramatzan ornamentuak kentzeko astirik gabe, elizatik atera eta txakurren atzetik joan zen. Geroztik, ez omen du inork ikusi. Hori gertatu zenetik hor dabil Mateo Txistu, beti ibili eta ibili, behin ere gelditu gabe. Honela, norbaitengandik gertu dabilen momentu horietako batean hiru txakur desberdinen zaunkak entzuten dira. Batak: au, au, au; besteak: i, i, i; eta azkenak: gro, gro, gro egiten dute zaunka. Mateo Txistuk, pasatzen denean, ekaitza ekartzen omen du eta berak ekarritako ekaitz horrek hamabost egun irauten omen du. APAIZ.- Cura, sacerdote. Curé. ASTI.- Denbora. Tiempo. Temps. EDOZEREN ATZETIK.- Detrás de cualquier cosa. Derrière n’importe quoi. EHIZTARI.- Cazador/a. Chasseur/euse. EKAITZ.- Tormenta. Orage. ERBI.- Liebre. Lièvre. GEROZTIK.- Desde entonces. Depuis lors. GERTU.- Hurbil. Cerca. Près. HOBE.- Mejor. Meilleur/e. INGURATU.- Hurbildu. Acercarse. (Se) rapprocher. JANTZITA.- Puesto/a(s), vestido/a. Habillé/e. MEZA EMAN.- Celebrar misa. Célébrer la messe. MUGITU.- Mover (se). (Se) mouvoir. TXAKUR.- Perro/a. Chien. TXISTU.- Silbido. Sifflement. ZAUNKA.- Ladrido. Aboiement.

17


M

Mateo Txistu, ehiztari eta apaiz 1. Aukeratu Mateo Txistu ipuinaren laburpen egokia dena: a) Mateo Txistu apaiza izateaz gain, ehiztaria ere bazen, eta, behin batean, meza ematen ari zen bitartean, txakurren zaunkak entzun eta dena utzita, ehizara joan zen. Ordutik falta da, eta, gelditu gabe omen dabil, batetik bestera, inguruan dabilenean ekaitza ekarriz. b) Mateo Txistu apaiza baino ehiztari hobea zen eta behin batean, meza garaian txakurrak ikusi zituen erbi baten atzetik zihoazela. Bizkor asko joan zen haien atzetik, baina ez zituen harrapatu. Orduz geroztik, hortxe dabil Mateo Txistu, ibili eta ibili, txakurren bila, aurkitu nahian. Ekaitz egunetan entzuten omen ditu beren zaunkak. c) Mateo Txistuk oso lagun ona zuen, ehiztaria zena, eta beti animalia guztien atzetik zebilena. Egun batean, elizan zegoela, lagunaren txakurren zaunkak sumatu zituen kanpoan, eta, dena utzita, lagunari laguntzera joan zen Mateo Txistu. Inork ez du berriz ikusi, eta, ekaitza dagoen egunetan txakurren zaunkak entzuten omen dira. 1A 2.

Osatu esaldiak hitz bakoitza bere tokian jarriz: inork, hamar, leihora, ekaitza, ibili, meza, apaiza, ehiztaria, zaunkak, elizatik, erbia.

1. Mateo Txistu ____________ eta ___________ zen. 2. Mateo Txistuk ___________ ematen zuen. 3. Mateo Txistuk zakurren _________ entzun zituen elizatik. 4. Zaunkak entzun zituenean, _____________ hurbildu zen apaiza. 5. Zakurrek _________ zekartela uste zuen Mateo Txistuk. 6. Dena utzi eta __________ atera zen Mateo Txistu. 7. Elizatik ateraz geroztik ez du Mateo Txistu ____________ ikusi. 8. Mateo Txistu beti _________ eta ibili dabil. 9. Mateo Txistuk __________ ekartzen du. 10. Mateo Txisturen ekaitzak ________ egun irauten du. 1A 1A 3.

Animaliak eta hotsak.

- Animalia-kontuak landuko ditugu orain. Lotu argazkia eta animaliaren izena: a) Ardia b) Behia c) Katua d) Txita e) Astoa f) Oilarra g) Zaldia h) Ahuntza i) Oiloa 1A

18


- Ipuineko zakurrek zaunka egiten zuten. Nola egiten dute beste animalia hauek? Lotu animalia eta hotsa: Ardiak irrintzi Behiak miau Katuak marru Txitak arrantza Astoak balaka Oilarrak kukurruku Zaldiak txio-txio Ahuntzak karakaka Oiloak bekereke

4. Esaldiak berridazten Hona hemen testutik atera ditugun esaldi batzuk. Arretaz irakurri eta berridatz itzazu, kasu bakoitzean eman zaizun modea/egitura erabiliz: 1.- Mateo Txistu izena zuen gizon hau apaiza eta ehiztaria zen ____________________________-z gain_______________ere _____________ 2.- Nahiz eta apaiz ona zen, ehiztari hobea zen. _________________ba_____________ere, ____________________________ 3.- Behin, Mateo Txistu meza ematen ari zen eta txakur zaunkak entzun zituen elizatik. _________________________________-la____________________________ 4.- Apaiza, orduan, leihora inguratu zen. Une hartan, ______________________________________________________ 5.- Jantzita zeramatzan ornamentuak kentzeko astirik gabe, elizatik atera eta txakurren atzetik joan zen. Jantzitako __________________________________________, ____________ ________________orduko ________________________ 6.- Geroztik, ez omen du inork ikusi. Dirudienez, ______________________________________________________ 7.- Hori gertatu zenetik hor dabil Mateo Txistu, beti ibili eta ibili, behin ere gelditu gabe. __________________geroztik ______________________________________ 8.- Norbaitengandik gertu dabilen momentu horietako batean hiru txakur desberdinen zaunkak entzuten dira. ___________________-enean_______________________________________ 9.- Mateo Txistuk, ekaitza ekartzen omen du pasatzen denean. Badirudi ________________________________________________________

19


10.- Berak ekarritako ekaitz horrek hamabost egun irauten omen du. _____________________ekaitza___________________________________da.

5.Lanbideak. Ehiztaria ehizan egiten duena da. Nor dira, baina, beste hauek? Lotu behar bezala eta bikote egokiak osatu: 1.- Sukaldaria a.- Ongi kantatzen duena . 2.- Irakaslea b.- Liburutegiaz arduratzen dena. 3.- Gidaria c.- Ikasleei irakasten diena da. 4.- Idazkaria d.- Elkarrizketak egin eta idazten dituena. 5.- Kazetaria e.- Bulegoko lanak egiten dituena da. 6.- Tabernaria f.- Lagun hurkoarena eramatea gustuko duena. 7.- Abeslaria g.- Sukaldean dakiena. 8.- Lapurra h.- Jendeari jana eta edariak zerbitzatzen dizkiona. 9.- Liburuzaina i.- Autobusa nahiz kamioia gidatzen duena. 10.- Kirolaria j.- Kirola egitea gustuko duena. 1A Zure txanda da orain. Osa ezazu lanbide bakoitza deskribatzen duen esaldi egokia. IKASLEA: ______________________________________ SUHILTZAILEA: ______________________________________ ARRANTZALEA ______________________________________ MUSIKARIA: ______________________________________ ALBAITARIA: ______________________________________ SENDAGILEA: ______________________________________ ABOKATUA: ______________________________________ PAILAZOA: ______________________________________ POLITIKOA: ______________________________________ IDAZLEA: ______________________________________ MARGOLARIA: ______________________________________ PSIKOLOGOA: ______________________________________ NEKAZARIA: ______________________________________ ATEZAINA: ______________________________________ 1A

20


LEKEITIO 1. JUSTIFIKAZIOA 1.1. NORI, NOLA, (taldeka, beraiek aukeratu, idazle bat agertu, informazio-iturriak) 1.2. EREDUA: Lekeitio (kokapena, historia, economía, kultura) 1.3. HELBURU NAGUSIA: HIZKUNTZA LANTZEKO ARIKETAK. 1.4. HELBURU ZEHATZAK; gaitasunak. 2. LEKEITIO. 2.1. 2.2. 2.3. 2.4.

KOKAPENA. HISTORIA. KULTURA: monumentuak, idazleak. EKONOMÍA.

3. METODOLOGÍA. 3.1. NORENTZAT: DBH 2. mailako ikasleentzat 3.2. NOIZ: ikasturte amaieran. 3.3. INFORMAZIO-ITURRIAK: Internet, liburuak, entziklopediak. 3.4. AZALPENAK KLASEAN; ahozkotasuna lantzeko. 3.5. HIZKUNTZA-ARIKETAK:bakarka. 3.6. EBALUAZIOA. 4. HIZKUNTZA-ARIKETAK. 4.1. GRAMATIKA. 4.2. LITERATURA. 4.2.1. MIREN AGUR MEABE. 4.2.2. EUSEBIO ERKIAGA. 4.2.3. RESURRECCIÓN Mª DE AZKUE.

21


22

Lekeitio  

lekeitio bizitza, herria....