Page 1

INDUSTRI TEKNOLOGIA I

1. UNITATEA

PRODUKTUAK DISEINATZEKO ETA HOBETZEKO PROZESU ZIKLIKOA 1. UNITATEA Kontsumoko produktua edo ondasuna “izaki teknologikoa� da: sortu, garatu eta hil egiten da (hiltze teknikoa jakina, merkatukoa). Horixe da produktu guztien bizi zikloa. Produktu berna agertzen den bakoitzean, aukera ekonomiko ugari sortzen da; produktua zenbat eta gehiago egokitu pertsonen beharrizanetara eta, zenbat eta hobeak izan beraren banaketa nahiz merkaturatzea eta prezioa, aukera gehiago zango ditu merkatuan. Izaki bizidunen bilakaera prozesuaren ezaugarri nagusia hauxe da: espezieak hobetu eta egokitu egiten dira ingurura. industri jardueraren ondoriozko produktuek ere, zelan edo horrela, etengabe hobetu beharra izaten dute. Enpresetako diseinu sailek etengabe hobetzen dituzte fabrikaturiko objektu, pieza, tresna, makina edo sistemak. Hobetze horretarako, ondoko faktoreak eduki behar izaten dira kontuan: bezeroaren onarpena, kontsumitzailearen edo ingurugiroaren defentsari buruzko araudiaren baldintzak, aurkikuntza zientifiko nahiz tekniko berriak, emaitza tekniko zein ekonomikoak hobetzen dituzten ideiak, etab. Merkatura azkar egokitu eta ideia nahiz beharrizan berriak aurreikusten dituen enpresa bizkor batek lehiakortasun handia izango du eta hazkunde ekonomikoa nahiz enplegua sortuko ditu.

1.1 PRODUKTUA ETA BIZI ZIKLOA Produktua Produktua bere propietate fisiko objektiboek (kolorea, itxura, ehundura) eta erosleak emandako balioak definitzen dute. Ezaugarri bi horiek estu lotuta daude eta eragin handiko dimentsio psikologikoa dute. Esate baterako, zergatik dira gorriak automobil deportiborik gehienak? Garbigarrien ontzietan, zergatik nagusitzen dira kolore urdinak? Eta zopen ontzietan zergatik horiak? Zer dela eta egiten forma zentzugabeko altzariak? Berdin-berdinak diren praka bik (bata markako etiketarekin eta bestea ez), zergatik dute halako alde handia prezioan? Industriako produktuetan faktore objektiboek eragin handiagoa dute, kontsumo produktuetan baino. Zehaztasun teknikoak, prezioa, funtzionaltasuna eta abar ezaugarri erabakigarriak dira makinak eta tresnak erosteko orduan; hala ere, sinbolismoa ere hortxe dago oraindik. Adibidez, metro karratu bakoitzeko aparatu kromatu asko dituen mediku kontsulta batek eta mahaia, aulkia, ohatila eta egutegia baino ez dituen beste batek irudi sinboliko oso bestelakoak sortzen dituzte. Produktu batek, beraren antzekoak diren produktu pilo baten artean bizirik irauteko, ezaugarri tekniko eta funtzional egokiak izan beharko ditu; baina arrakasta, neurri handi batean, erosleari produktu bat eta ez bestea erostea eragiten dioten arrazoi subjektibo batzuen menpe dago. Automobila, ordenagailua, txorrota, jertsea edo zulagailua bezalako produktuetan, espezifikazio teknikoak ez ezik, sinboloz beteriko beste informazio batzuk ere ageri dira. Produktu horietakoren bat eskuratzeko interesa sortzeko, kontuan izan beharko dira itxura fisikoa, koloreak, gizartean edo lanbidean duen irudia, sofistikazioa edo sinplizitatea...

PRODUKTUAK DISEINATZEKO ETA HOBETZEKO PROZESU ZIKLIKOA

1


INDUSTRI TEKNOLOGIA I

1. UNITATEA

Beraz, gauza edo makina guztiak bezeroaren ikuspegitik diseinatu eta fabrikatu behar dira. Produktua eta kontsumitzailea txanpon beraren alde biak dira: ezin dira produkzio ingurua eta gizarte ingurua banatu.

Produktu berriak Produktu berrien helburua beharrizanak asetzea da, edo aspaldiko arazoak beste era batera konpontzea, beste barik. Etengabe material berriak agertzen ari dira, orain arte ezinezkoa zen zer edo zer fabrikatzeko aukera ematen duten teknika berriak, aurkikuntza zientifiko berriak, gizarte beharrizan berriak, arazo praktiko berriak, etab. Adibidez, aukera telematiko berriek orain arte ezagutzen ez ziren produktuak definitzen dituzte: Internetetik nabigatzeko programa berriak, zuntz optikoaren eroaleak, sareak instalatzen dituzten enpresak, sistema berriak erabiltzeko heziketa, programa telematikoak, bideo-konferentzietarako instalazioak, etab. Produkzio jarduera guztietan, aukera ugari dago gauzak modu berri batera egiteko, teknika berriren bat aplikatzeko, oraintsu garaturiko materialen bat erabiltzeko, makina eraginkorragoren bat erabiltzeko, etab. Adibidez, ordenagailu txiki bat tornu batera aplikatzearen ondorioz, arrakasta handiko makina automatikoa sortu zen. Argi naturala biltzeko moduko materialen bat aurkituz gero, zer produktu berri fabrikatu ahal izango litzateke?

Produktuaren bizi zikloa Aspaldiko filmak ikusten ditugunean, bestelako bizimoduak ez ezik, oraingoak ez bezalako produktuak, makinak, objektuak eta abar ere ageri-agerian gelditzen dira: beste automobil batzuk, beste arropa mota bat, beste altzari batzuk, oraingoak ez bezalako etxetresna elektrikoak. beste makina batzuk, beste kartel batzuk publizitatean... Produktua merkaturatzen denetik “hiltzen� denera arte, aldaketa batzuk gertatzen dira beraren formetan, koloreetan, funtzioetan edo ezaugarri teknikoetan. Aldaketa horiek produkzio munduaren eta merkatuko eskarien arteko txoke gogorraren ondorioz sortzen dira. Produktu berririk gehienen bizi zikloak ondoko faseak izaten ditu: a) Sarrera. Salmenten hazkunde motela, lehiakiderik ez eta esfortzu handia produktua merkatuan ezagutarazteko. b) Hazkundea. Salmenten gorakada handia. Produktua ezaguna da rnerkatuan eta heraren prezioa jaitsi egiten da. e) Heldutasuna. Salmentak ez dira horrenbeste hazten. Lehiakide gogorrak agertzen dira; beharrezkoa da produktua bereizi eta hobetzea. Banaketa sareak, fabrikazio teknikak eta prezioa optimizatu egiten dira. d) Beherakada. Eskaria erabat jaitsi eta ordezkoak agertzen dira merkatuan. Prozesu horren zergatiak ez dira teknikoak izaten, bestelakoak baino: modak, sinbolismoa edo beharrizanen bilakaera.

PRODUKTUAK DISEINATZEKO ETA HOBETZEKO PROZESU ZIKLIKOA

2


INDUSTRI TEKNOLOGIA I

1. UNITATEA

1.3

Bizi zikloaren formak produktu mota batzuetarako 1.2 PROIEKTUEN METODOLOGIA: ARAZOAK KONPONTZEKO PROZESUA. Edozein arazo praktiko konpontzeko (gauza, instalazio nahiz makinak asmatzea, matxurak konpontzea, etab.), metodologia behar da. Teknologi prozesuetan, proiektuen bidezko metodologia erabiltzen da eta horrek ondoko faseak ditu: 1. Arazoa zehaztea Errealitatean ez dago etiketarik. Ondo ez dabilen makinak ez dauka arazoaren bera ematen duen errotulurik matxuran bertan ipinita; eta, jakina, soluzio erabilgarri guztien ezaugarriak dituen zerrendarik ere ez dauka. Arazoak aurkitu, identifikatu eta bereizteko, azterketa arrazoitua egin behar da; horretarako, berriz, gaitasun eta ezagupen teknikoak eta osterantzekoak ere erabili behar dira. Batzuek diote arazoa identifikatu eta zehazteak erdira laburtzen duela berori konpontzeko bidea. Arazo praktikoren bat identifikatu eta zehaztuta, errealitate fisikoa eta soziala ulertu nahiz PRODUKTUAK DISEINATZEKO ETA HOBETZEKO PROZESU ZIKLIKOA

3


INDUSTRI TEKNOLOGIA I

1. UNITATEA

interpretatzen da, soluzioaren bideragarritasuna aztertzen da (errealitateak jarritako mugak ere kontuan izanda) eta, gainera, lehenengo hurbiltze orokorra egiten zaio arazoari. 2. Arazoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzea Bere bokazio praktikoa dela eta, teknologiak iturri asko ditu informazio garrantzitsua lortzeko, arazoak konpontzeko prozesuaren eremuan. Besteak beste, aipatzekoa da produktuen mundua, produktuok ezagupen garrantzitsuak eskaintzen baitizkigute, informazio hori lortzen jakinez gero. Produktuak (objektuak, makinak, mekanismoak, etab.) ondo aztertuz gero, gauzek ahalegin handiz ezkutaturiko datuak lortuko ditugu. 3. Diseinatzea Diseinuaren bidez, eta adierazpen grafiko nahiz ahozkoaren laguntzarekin, ideia eta berorren gauzatzea bateratzen dina. Diseinua soluzioaren gauzatze sinbolikoa da eta gidatzat erabiliko dugu burutzapen prozesuan. Fase honetan, prototipoa egiten da. 4. Lan teknikoak planifikatzea Arazo baten soluzioa aurkitzeko prozesuaren kontrola prozesu hori planifikatzean egiten da. Fase honetan materialak, erremintak nahiz prozesu teknikoak, makinak, arazoak, denbora, kostuak. Lan sekuentziak eta lanaren antolamendua nahiz banaketa aurreikusten dira. 5. Egitea Industri jardueraren faserik nabariena, gehienetan. produktu bat seriean egin edo fabrikatzea da; hala ere, fase hau aurreko guztien menpe dago. Izan ere, fabrikazioaren emaitzen kalitatea lehengo fase guztien trinkotasunaren araberakoa izango da.

6. Ebaluatzea Bai edozein ekintzaren ondoriozko ebaluazioa, bai lorturiko produktuaren kalitatea kontrolatzen duen azken balorazioa. jarrera eta meto- do erabilgarriak dira behaketak egiteko, datuak biltzeko, iritziak emateko eta erabakiak hartzeko. Proiektuaren barman era askotako arazoak daude. Arazo bakoitza baino lehen, hainbat soluzio agertzen dira eta horien artean bat aukeratu behar izaten da. Horren ondorioz sorturiko egoera konpontzeko, gauzak aztertu nahiz baloratu eta erabakiak hartu beharko dira. Aurreko pausoek ez dute jarduketa linealeko sistemarik osatzen; behin eta berriro burutzen diren prozesuak dira eta horietaz baliatu beharra dago modu ziklikoan. Zelanbait esateko, arazo txiki bakoitza metodo honen menpe jarri behar da, arazo osoa ez bada ere behintzat beraren alderdiren bat.

PRODUKTUAK DISEINATZEKO ETA HOBETZEKO PROZESU ZIKLIKOA

4


INDUSTRI TEKNOLOGIA I

1. UNITATEA

ARIKETAK ETA PROBLEMAK 1. Aukeratu gauza, makina, tramankulu edo halakoren bat eta azaldu historian zehar izan duen bilakaera. Egin zirriborro bat eta adierazi asmatu denetik hona izan dituen aldaketa nagusiak. Hemen dituzu adibide batzuk: erlojua, automobila, ordenagailua, oinetakoak, dirua, etab. 2. Badago asmatu zenetik hona aldaketa handirik izan ez duen gauzarik? Jarriko zenuke adibideren bat? Zure iritziz, zergatik izan da hori? 3. Produktuen itxurak, koloreek, modeloek, eta abar, eragin handia dute salmentetan. Zergatik? 4. Ondoko arazoetariko bat aukeratu eta, taldeka, egin minutu gutxi batzuetako brainstorming txikia (ideien trumonada): a) Pieza batean nola egin hiru zulo aldi berean. b) Nola egin sistema bat, arbelean idazten denaren kopiak ateratzeko. c) Ibilbide arriskutsuan nola murriztu istripu kopurua. d) Atea irekitzean, nola jakin noiz sakatu eta noiz tiratu behar den. e) Agiria nola helarazi 100 km-tara dagoen hirian bizi den pertsonari. 5. Egin zentzuaren eta arrazoi teknikoaren kontrako buru gabeko produktuaren diseinua. 6. lnformatikako ikasgelan, ireki diseinu grafikoaren aplikazio sinplea eta egin liburu honetan agertzen den edozein marrazki. 7. Proiektuen bidezko metodologia osoa erabiliz (fabrikazio fasea izan ezik), taldeka, aurkitu irtenbidea ondoko problema praktikoari: egin alde batean papera eta bestean hondakinak biltzeko balio duen edukiontziaren proiektua. Egin txosten bat ondoko atalekin: a) Zehazpena. Zehaztu problema enuntziatuan baino zehatzago. b) Informazioa. Zer informazio mota eta non bilatu behar da. c) Diseinua. Egin zirriborro batzuk problemak izan ditzakeen soluzioekin eta aukeratu soluziorik interesgarri eta eraginkorrena. d) Planifikatu. Egin segida eta deskribatu edukiontzia egiteko bete beharreko fabrikazio prozesuak. 11. Bizikletaren egitura eta osagaiak oinarri izanda, egingo zenuke pedal eta guztiko uretako irristatzekoa? Egin zirriborroa. 12. Ondoko berria prentsan agertu zen, 2005eko abuztuan: 2007an Suitzan 2.500 km-ko ibilbide sare nazionala egongo da txirrindularientzat, Suitza Txirrindularitzaren Herria izeneko fundazioak atzo adierazi zuenez. Horrela, agintariek erantzuna eman nahi diote zikloturista kopuru gero eta handiagoari; izan ere, adituek diotenez, zikloturista horiek motorretan iritsitako bisitariek baina diru gehiago uzten dute. Ibilbide horien bidez, gainera, 2,5 edo 5 milioi litro gasolina aurreztuko dira urtean; horixe da, behintzat, “Energia 2000� programaren buru den Daniel Leupi jaunak dioena. Txirrindularientzako 2.500 kilometroko bide horien barruan, zortzi ibilbide luze egongo dira eta ibilbideok Kan federazioko 25 kantoiak lotuko dituzte (Efe). a) Zure ustez, egin daiteke halakorik gure herrian? Adibidez, parke naturalen batean, baserrietan, bisitarientzako ibilbideak antolatzeka, etab.

PRODUKTUAK DISEINATZEKO ETA HOBETZEKO PROZESU ZIKLIKOA

5


INDUSTRI TEKNOLOGIA I

1. UNITATEA

b) Pentsatu bizikletak alokatzeko enpresa txiki bat sortu nahi duzula. Landu ideia eta planteatu enpresa ekimeneko proiektu txiki bat; bertan, enpresan lan egingo duten pertsonen kopurua nahiz espezialitatea, enpresaren kokalekua zein tamaina, bizikletak alokatzeko sistema, prezioa, beharrezko inbertsioa eta abar zehaztu beharko dituzu.

PRODUKTUAK DISEINATZEKO ETA HOBETZEKO PROZESU ZIKLIKOA

6


produktuen_diseinua  

1go. gaiaren laburpena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you