Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu-basea www.imdb.com Izena, banaka: Peio Madrid Ekarpenaren helburua: •

Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio-iturri ahaltsuenak ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.

Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez.

Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi behar dituzu.

Eginbeharrekoa: •

IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera hauek erantzun:

Zein da webgunearen jabea? Amazon enpresa erraldoia da IMDb-ren jabea.

Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua? Pelikulekin erlazionatuta dagoen informazio ugari eskaintzen du webgune honek: nor da zuzendaria, non egin zen, noiz, nola… Informazio hori bilatu eta eskuratzeko ahalik eta era errazenean saiatzen dira jartzen. Webgunea pelikula ia guztien informazioa eskaintzeko sortu zen. Bilatzeko aukera bat da “Characters”. Zertarako da? Egin bilaketa Tarzanen adibidearekin eta idatzi noizkoa den Tarzanen lehen pelikula. Pelikula honen komentarioetan bada bat Ben Burgraff-ena: zer esaten da bertan soinuaren inguruan? Pelikula baten pertsonaiaren izena jakitekotan, “character” aukerari emango diogu eta pertsonai horren izena bilatzailean jartzean, pertsonai hori agertzen


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

den pelikulen izenak agertuko zaizkigu pantaila aurrean. Lehen pelikula 1918an egin zen, Tarzan and the apes deitzen da eta Scott Sidney da zuzendaria.

Bilatzeko aukerak kontuan izanda, Nola bilatuko zenuke ze filmetan aktoreek esan dute euskalduna hitza?. Deskribatu bilaketa eta eman emaitzen kopurua. Bilatzailean “quotes” aukerari eman behar zaio, eta ondoren bilatzailean nahi dugun hitza jarri beahr dugu, hori bai, hitza ingelesez idatzi behar da. Horregatik, euskalduna hitza filme batean esan baduten jakiteko, vasque hitza jarri dut bilatzailean. Emaitzak 8 izan dira. Advanced Search-era joan eta bilatu zer gertatu izan den Uztailaren 10ean zinemarekin zer ikusia duena. Nor jaio zen 1996ko uztailaren 10ean? Edozein data aukeratzen dudanean, data horretan jaio ziren aktore guztien zerrenda agertzen da. Nabaritzen da webguneak informazio ugari duela aktore piloen izena ematen duelako. Cody Schuck jaio zen egun horretan. Cody EEUUko telesaioetan agertu da batez ere. Bilaketa aurreratuan jarraituz, ezkerreko barran “Browsable sections” era joan. Herrialdeka bilatu daitekeela konturatuko zara: zenbat pelikula daude Siriarekin erlazionatuta? Ze pelikula grabatu dira Palmira hiri historikoan? Idatzi beren aipamen bibliografikoa. 60 pelikula aurkitu ditut Siriarekin zerikusia dutenak.

La Virgen y el Fotógrafo pelikula grabatu zen han. Sánchez L.A. (Zuz.), (1982). La Virgen y el Fotógrafo [Filma]. Jakin nahi duzu Aretha Franklinek filmetan ze kantu abestu dituen. Nola egingo zenuke? Deskribatu bilaketa eta eman emaitza. Bilatzaile arruntean “Aretha Frankin” idatzi dut. Emaitz ezberdinak izan ditut: batzuk emaitza zehatzak izan dira, beste batzuk zatikako emaitzak izan dira eta azkenak emaitza hurbilak. Emaitza zehatzetan filme bakar bat agertzen da: Forest Gamp (1994). Zatikako emaitzak telebistan agertutako saioak dira gehienez eta emaitza hurbiletan ez da Aretharen izena inondik agertzen.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Emaitzan 21 izan dira totalean.

Cinerama filmatzeko teknika erabili den pelikulen berri jakin nahi duzu. Nola egingo zenuke bilaketa?. Zenbat filmen berri ematen du IMDB datu-baseak? Bilaketa aurreratuan sartzerakoan “technical” aukerari eman diot eta bertan “cinerama” hitza jarri dut. Izan ditudan emaitzak 22 izan dira. IMDBko erabiltzaileen arabera zein da historiako pelikularik txarrena? Azaldu bilaketaren prozesua eta egin pelikula horren erreferentzia bibliografikoa. Lehendabizi, “movies” gunera joan naiz eta ondoren “top movies” en klikatu dut. Hor nengoenean, “top-rated movies” aukerari eman diot eta “100 Worst Films of All-Time” orrian sartu naiz. Historiako pelikularik txarrena hau zen: Clark, B. (Zuz.), Paul. S. (Gid.) eta Poppen, G. (Gid). (2004). Superbabies: Baby Geniuses 2 [Filma].

My life without me pelilkulan Nirvana musika taldearekin erlazionatutako akats bat dago. Zein da?

My Life Without pelikulako protagonistak, Ann eta Don, Kanadan bizi zirenak, Nirvanaren azken kontzertuan ezagutu omen ziren. Baina gauza da kontzertu hori Munichen izan zela, ez Kanadan, protagonistak bizi ziren tokian. Secretos y mentiras (Mike Leigh) pelikulak ze premio irabazi ditu? Pelikula honetan jatetxe italiar bat agertzen da. Zein da? [izena eta helbidea] Pelikula 29 sari ezberdinetan izendatua edo saritua egn da. Premio horietako batzuk Goldenfrog-a, Canneseko festibalekoa edo BAFTA sariak izan dira. Pelikan agertzen den jatetxe italiarra “Pasta Plus Restaurant” deitzen da eta Eversholt Streeteko 62an dago kokatuta, Camdenen (Londres). Filmetan erabiltzen diren formatu teknologikoen inguruan jantzi nahi duzu (apur bat aditu bihurtu). Ze foroan interesatzen zaizu izena ematea?. Azaldu nola egin duzun bilaketa.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Foro ezberdin ugari daude, eta aroposena “technology” izenburua zuena iruditu zait. “Technology” foroaren barruan nengoela “formats” gunera jo dut eta hor zegoen informazioa oso egokia iruditu zait teknlogien ingruan neure burua janzteko. Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna? Gehien gustatu zaidana IMDb datu baseak duen informazio guztia izan da. Webgune ugari daude filmeen

inguruan informazio ezberdinak

eman

dezaketeenak, baina IMDb-k beste webguneetan aurkitu ezin den informazioa eskaintzen du. Gainera, erregistratzen bagara, aukera gehiago izango ditugu. Gutxien gustatu zaidana informazio batzuk aurkitzeko zailtasuna izan da. Batzutan oso zaila egin zait informazio jakin batzuk lortzea.

zinema datu basea  

talde lana

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you