Issuu on Google+

IRITZIA

◊ Oporretan ikasleei etxeko lanik ez!

Ioritz Goizueta eta Amaiur Altamira Oh happy day! n. IKASTETXEA ◊ Kirolak, sariak... Euskararen egunean.

2. DBHkoak Aubixan.


Durangoko Azokan Pirritx Pirritxekin!!!!!


aurkibidea

20010eko martxoa

IRITZIA

 Krisia. Julene Cabo eta Tamara Errazkin.  Emakumeen lan egoera. Ane Irizar.  Tuentia Ikastolan. Amaia Hermosa.  Takilak. Annia Azparren.  Mugikorrak erabili nahi ditugu Ikastolan. Annia Azparren.  Zergatik mozorrotzen gara? Maialen Serra.  Festak bai, baina alkoholez gainezka ez! Amaia Hermosa eta Nagore Urretabizkaia.  McDonalds otordu azkarra. Ane Oskoz.  Gelako jarrera. Tamara Errazkin eta Julene Cabo.  Donostiako Kontxa hondartzako toldoak. Ane Oskoz.  Ebaluazioa. Irati Kortabarria.  Astigarragako Gazte lokala. Amaia Hermosa.  Oporretan ere denontzako etxeko lanak? Ez, horixe! Maialen Serra.

IKASTETXEA

 4. mailakoak 1.ebaluazioan. Irati Kortabarria.  Euskara eguna!. Amaia Hermosa.  Santo Tomaseko periya, txoixua eta ogiya! Maialen Serra. ezagutzen.  Donostia Nagore Urretabizkaia.  Santo Tomas eguna Donostian. Irati Kortabarria.  2.ziklokoak Durangoko Azokan. Nagore Urretabizkaia.  Donostiako Danborrada Txikia. Ane Oskoz.  Lope de Vegaren “El perro del hortelano�antzerkia ikusten. Nagore Urretabizkaia.


aurkibidea

20010eko martxoa

 4. mailako Amaiur Altamira eta Ioritz Goizueta “Oh happy day�n. Ainhoa Mendiburu.  Maider Urretabizkaia Bikoizketa lanetan. Nagore Urretabizkaia. Annia  Santa Ageda bezpera. Azparren.  Iturengo inauteriak. Julene Cabo eta Tamara Errazkin.  Erasmusa. Tamara Errazkin eta Julene Cabo.  Diseinu grafikoari buruzko hitzaldia. Julene Cabo eta Tamara Errazkin.  Sexu hezkuntza. Tamara Errazkin eta Julene Cabo  Sorospen saioak Osasun tailerrean. Annia Azparren.  2.DBH Aubixan. Amaia Hermosa.  Garazi Jauregi, ikasle ohia, Ikastolan Magisteritzako praktikak egiten. Ainhoa Mendiburu.  Aerobika iritsi da Ikastolara. Ainhoa Mendiburu

GIZARTEA

 Hegazkinera sartu aurretik, eskanerra. Irati Kortabarria.  Lurrikarak. Amaia Hermosa.  2009ko Bertso Txapelketak Maialen Lujanbio du izena. Ane Oskoz.  Martxoak 8 Emakumearen eguna!! Ima Zapardiez, gure Orientatzaileari, Emakumearen eguna dela eta, elkarrizketa. Maialen Serra.  Mirari Mitxelena idazle hasi berria. Julene Cabo eta Tamara Errazkin.


aurkibidea

AISIA

 Liburuak eta filmak: Bi marra arrosa, Zure arimaren truke, Ilargi berria. Tamara Errazkin eta Julene Cabo. Aulki-jokoa. Irati Kortabarria. Nora ez dakizun hori. Annia Azparren. Avatar. Julene Cabo eta Tamara Errazkin. Celda 211. Maialen Serra. Planet 51. Ainhoa Mendiburu.  “El pacto� telesail polemikoa. Ainhoa Mendiburu.  Grammy sarietan istilua. Tamara Errazkin eta Julene Cabo.  U2 Donostian berriz ere. Ane Oskoz.  Ken 7ren disko berria. Nagore Urretabizkaia.

DENBORA-PASAK

 Potokumeak. Asmakizunak. Txisteak. Ilusio optikoak. Hizki zopa. Kide bila. 7 ezberdintasun omen daude. Ane Oskoz.

20010eko martxoa


aurkibidea

20010eko martxoa

 Horoskopoa. Julene Cabo eta Tamara Errazkin.

Xuxton Erredakzio Taldea.

Erredakzioa. Annia Azparren, Julene Cabo, Tamara Errazkin, Amaia Hermosa, Irati Kortabarria, Ainhoa Mendiburu, Ane Oskoz, Maialen Serra, Nagore Urretabizkaia. Kolaboratzailea. Ane Irizar (2B). Maketazioa. Julene Cabo, Ainhoa Mendiburu, Nagore Urretabizkaia.


iritzia

2010eko martxoa

Krisia Gero esaten dute gazteok tontokerietan xahutzen dugula dirua? Aspaldiko hitza, krisia. Ez da besterik entzuten kalean, krisia, krisia eta krisi gehiago. Bai, badakigu krisi garaian gaudela, baina azken finean ez du inork galarazten. Gero esaten dute gazteok tontokerietan xahutzen dugula dirua? Falta zena! Lehenik eta behin, berez, oso hitz zail eta arriskutsua da edozein familia edo pertsonarentzat, baina ez ditugu beharko genituzkeen neurriak bilatzen. Batetik, nahiz eta zenbaki GORRIetan egon edo hilabete bukaeran diru falta izan, hainbatek “gutizietan� gastatzen du dirua, arropa, apaingarri eta antzekoetan.

baino gehiago behar izaten dugu, eta “ustezko krisi� honekin ezin izango genuke ez duguna gastatu, ezta? Gezurra! Esate baterako, azken gabon jaietan, Donostian, kaleetan zehar argiak eta apaingarriak jartzeko diru falta zegoela esan zuen Odon Elorzak. Hala ere, hori eta gauza gehiago jarri dira. Badakigu, krisia berez nabaritzen dela eta familia asko lanik gabe, eta beharrezko gauzarik gabe daudela. Horregatik, ez da bidezkoa batzuen jokabidea krisiaren aurrean. Bukatzeko, hainbati bere portaera alda dezan eskatu nahi genioke, horrela, denok hobeto biziko ginatekeelako.

Bestetik, gabonetan adibidez, urte osoan zehar gastatzen dugun dirua

Gure eltzetxuen egoera larria

Julene Cabo eta Tamara Errazkin


ikastetxea

2010eko martxoa

Emakumeen lan egoera Pauso asko gelditzen dira berdintasunera iristeko 1919. urtetik, Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE) sortu zenetik, premiazko zereginen artean emakumeen lan egoera hobetzea zegoen. 1946. urtean Filadelfiako deklarazioa sortu zen, honekin , emakumeek aurrera pauso bat egin zuten lan munduan. Hala ere, pauso asko gelditzen dira berdintasunera iristeko.

duzue emakumearentzat? Idazkariarena, ezta? Gainera kasu askotan enpresa berean, kargu berdina izanik, gehiago ordaintzen zaio gizonari emakumeari baino. Eta hori ez da batere justua, lan berdina betetzen badute, zuria izan ala ez, gizona izan ala ez, edo kristaua izan ala ez, berdin ordaindu behar zaie.

Hainbat arrazoi daude hau hala izateko. Hasteko, enpresetako kargu direktibo nagusietan gizonezkoak izaten dira nahiago. Estatistikei begiratuz gero, kargu hauen %8a besterik ez dute emakumeek betetzen. Eta hau oso barneratua dugu gure gizartean, izan ere, imajina ezazue bulego batean gertatzen den telesail bat sortu behar duzuela, zeintzuk izango lirateke pertsonaiak? Nagusia eta idazkaria, bat emakumea eta bestea gizona, zein kargu pentsatu

Egia da, betidanik izan dela horrela, gizona lanean eta emakumea etxean, eta gauza hauek ezin direla egun batetik bestera aldatu. Baina, noizbait eman beharko da lehenengo pausoa, ezta? Noizbait sinetsi beharko dugu ez daudela gizonentzat eta emakumeentzat diren lan bereziak, ezta? Beraz, uste dut, argi dagoela gaur egungoa bezalako gizarte batean, atzean utzi beharko genituzkeela horrelako intolerantziak.

Berdintasunerako bidean pausoak egin behar dira.

Ane Irizar


iritzia___

_____

_______

2010eko martxoa

Tuentia Ikastolan Zergatik ez digute uzten Ikastolan Tuentian sartzen? Ikastolan, denbora librea dugunean, Tuentira konektatzea gustatzen zaigu. Orain arte, beti izan dugu aukera hori.

Tuentia jartzea besterik ez dugu eskatzen. Facebook-en sar gaitezke eta Tuentian, aldiz, ez? Zergatik? Biak dira

Hauxe da Tuentiko orrialdea aukeratzen dugunean, begi aurrean agertzen zaiguna.

sare sozialak. Gainera, Baina orain, zergatik ez? Ordenagailuetan gauden guztietan, saiatzen gara sare horretan sartzen, baina ezinezkoa zaigu, ezin da. Honako taula honetako mezua ateratzen da. Access Denied (policy_denied) Your system policy has denied access to the requested URL. For assistance, contact your network support team.

Zer egingo dugu jolasordu eta bazkalorduetan ez aspertzeko?

Ikastolan, gehienok, Tuentia da gehien erabiltzen duguna. Areago, nahiago dugu Tuentian sartzen uztea, Facebooken baino. Beraz, ez litzateke asko eskatzea. Badirudi, arestian aipatu koadroaren mezuari jarraiki, Ikastolako interneta eramaten duen enpresarekin hitz egin behar dela, besterik ez. Hona hemen bada, gure eskaera, idatzia gainera. Kontuan hartuko delakoan... Amaia Hermosa.


iritzia

_ __

2010eko martxoa

Takilak Ikasleok mugikorra, dirua eta abarren desagerpenak izan ondoren, kezkatzen hasiak gara. Konponbideak aurkitzen ibili ondoren, zaintza kamerak oso garestiak direnez, ezin ditugu erosi, baina, takilen erabilera ondo iruditu zaigu. Oso garestiak ez direnez,eta Ingalaterrako pelikulen antzekoak direnez, “ilusioa� egiten digu bakoitzak bere takila izatea,lapurrei aurka egiteko eta gure gauzak uki ez ditzaten erabiltzeko, egokiak dira.

badira eta takilak jarri ezin badira, zer ondorio dago? Zer jarri behar dugu lapur ez dezaten? Askotan hitz egin dugu honetaz, lapurra ez dakigu zein den, horregatik, gelatik ateratzen garenean, ateak istea erabaki dute irakasleek, baina lapurretak jarraitzen ari dira, gero eta balio handiagoko gauzak ari dira osten. Hau gelditu behar dugu, ezin dugu horrela segi, ilegala baita. Zure ikaskideen materiala lapurtzea ere‌

Komentatu ondoren, irakasleek takilen alderdi txarrak kontatu dizkigute, norbaitek atea puska dezake, baita giltza lapurtu eta barnean dagoen guztia lapurtu ere. Baina probatuz gero, ez da ezer gertatuko, kamerak garestiak

Takilak ikastolan.

Annia Azparren


iritzia

________

2010eko martxoa

Mugikorrak erabili nahi ditugu Ikastolan Betidanik egon da Ikastolan mugikorrak erabiltzearen debekua, ez deirik, ez mezurik, ezta patio garaian, musika entzuteko ere. Mp3, mp4, argazki kamara‌eta beste edozein makina elektroniko erabiltzea ere debekatua dago, ezin ditugu poltsikotik atera ere,eta edozein soinu minimo bat entzunez gero, kentzeko arriskuan egon zaitezke. Zenbaitetan irakasle jatorrek ez dizute kentzen, lehenengo aldia bada, barkatzen dute, soinu hori nahi gabean egindakoa izan bada adibidez. Baina beste batzuk, ez hain jatorrak, entzunez gero‌ Aio zure mugikorrari!

mugikorrak erabiltzea onartua zegoenean, hainbat arazo izan zirelako. Baina mezu edo dei bat egiteko aukera izateko eskatzen dugu, soilik? Zergatik ez? Dei garrantzitsua izanez gero, uzten digute, baina gutxitan izaten da aukera hori.Gainera, garrantzitsuak gutxi izaten dira, gehienetan zerbait gainditu, errekuperatu, lagunekin gelditzeko, mutil lagunarekin gelditzeko, eta abarrerako izaten dira. Zer dute txarra, dei horiek? Ziur nago, Ikastola osoan zehar mugikorrak Ikastolan onartzeko galdetuz gero, %99ak baietz esango duela, mugikorrak Ikastolan baietz!

Konfiskatuz gero, gurasoek haien bila etorri behar dute, ez baitago beste erremediorik. Bere seme- alaben izena eman eta hari kendutako mugikor edota beste edozein makina elektroniko bueltatuko die tutoreak, irakasleak edo eta ikasketa buruak. Badakigu zergatik ezin diren mugikorrak erabili, duela urte asko

Mugikorrak ikastolan.

Annia Azparren


iritzia

2010eko martxoa

Zergatik mozorrotzen gara?

arropa, POLIDEPORTIBO erakutsiz, etab.

Veneziako karnabalak.

Gaur egun ia mundu guztia mozorrotzen da polit-polita egoteko, baina hori al da mozorrotzea? Mozorrotzen gara ondo pasatzeko, festak direlako‌ Bai, baina mozorrotzea, nire ustez, zerbaitez janztea da, itxura aldatzea, besteek zu zarela ez konturatzea. Ezagutzen zaituztenak Ene! Zu al zara? esatea. Inauterietan gauza askoren itxura har dezakegu, barrea eragiteko helburuarekin, baita originaltasuna adieraziz ere, adibidez, txandal galtzak jantzi eta soinean polizia

zarela

Inauterietan ez du axolarik nola joaten zaren, denak balio du, ez zaizu jantzia ondo geratu behar, berdin dio oso makilatuta ez bazoaz ere, INAUTERIAK dira eta mozorroak exagerazioak dira‌ Asko, mutilak adibidez, neskaz mozorrotzen dira. Oso tipikoa da mutilak neskaz mozorrotzea, beste egunetan ezin direnez mozorrotu, inauteriak aprobetxatzen dituzte horretarako. Baina, orain ez dakit gazteak zergatik mozorrotzen diren ondo egoteko helburuarekin soilik. Zeinek esan du mozorrotzea dotore joatea dela?

Maialen Serra


2010eko martxoa

iritzia

Festak bai, baina alkoholez gainezka ez! Gazteak gara eta jakina, festa maite dugu. San Asteburu, San Sebastian, Kalderero, Santa Ageda, Inauteriak‌ Zerrenda amaigabea egin dezakegu. Parranda egiteak badakartza berarekin ereâ€? tamainan hartu edo ez hartu “ bezalako erabakiak. Zertaz ari garen? Alkoholaz, batez ere, gure gizartean adin txikikoentzat soilik, debekatua, baina 18 urtetik gora legezko.

egiten, ezta esaten ere. Beste aldera begiratu eta segi! Hasiera batean horrelako jokabideak guri mesede egiteko direla uste izaten dugu eta zein jator portatu diren gurekin pentsatzen dugu, baina kontua zera da, denok dakigula ez dela hori onartu behar. Guztion eginbeharretako bat izan behar duelako, batetik adin txikikoak babestu eta zaintzea, eta bestetik, baita legea betearazten laguntzea ere.

Badakigu, gure adineko neskamutilei, hau da adin txikikoei, ezin zaiela alkohola saldu, baina hainbat taberna eta merkatal gunetan, badirudi ez dutela honen berri, zeren badakiten arren, legearen aurka jokatzen ari direla, beste aldera begiratu eta gazteok nahi duguna lortzen uzten baitigute. Bestalde, udaltzainek eta ertzainek nerabeok baso edo botila bete alkohol ikusiz gero ere ez dute ezer

Arazoa larria da, gero eta lehenago hasten baikara alkohola ez ezik beste legez kanpokoak diren drogak ere kontsumitzen. Hasieran festetan bakarrik egingo dugula esaten dugu normalean, baina gero asteburuak festa ere bihurtu nahi izaten ditugu eta azkenik, astegun buru zuriak ere festa dira. Aitzakia galanta eta zaharrak berri! Gure gizartearen zurikeria ere tartean delarik...

Alkoholez gainezka, ez!

Amaia Hermosa eta Nagore Urretabizkaia


2010eko martxoa

iritzia

Mc Donalds otordu azkarra agertzen diren iragarkietan azpimarratu egiten dutela beren hanburgesak %100ean behi haragiarekin egiten dituztela. Zergatik ote?

McDonald's Corporation munduan otordu azkarra zabaltzen duen jatetxe frankiziarik handiena da. Batik bat hamburgerrak, oilakiak eta patata frijituak saltzen ditu, baina azkenaldian entsaladak, fruta eta azenario makiltxoak ere bai. Izan ere, janaria azkarra izateagatik, kritika zorrotzak jaso ditu, gizentasuna bultzatzeagatik nahiz langile eta kontsumitzaileekiko jarrerarengatik.

Bestalde, esan beharra dago jatexe erakargarriak egiten dituztela eta bertan eskaintzen dituzten jakiak gustukoak direla gehienontzat. Baina noizean behin ahoratu beharrekoak soilik, bestela obesitatea bezalako gaitzak ekartzen dituelako. Azkenik, zera adierazi, jaki azkarra eskaintzen duten jatetxeetara tarteka joan behar dela, osasuntsu eta gure buruarekin ondo sentitu nahi badugu.

Mc Donaldsa gazteei eta hain gazte ez direnei ere gustatzen zaie. Baina, nire ustez, ez da leku bat egunero bazkaltzera,afaltzera.... joateko, jateko azkarra ez baita ona gorputzarentzat. Seguruenik entzun duzue noizbait Mc Donaldseko hanburgesak eta, arratoiekin egiten dituztela. Nire iritziz, ez da hori horrela izango. Baina, egia da, orain telebistan

Otordu azkar mitikoa.

Ane Oskoz Egiguren


iritzia

2010eko martxoa

Gelako jarrera Beti gertatu da gela bakoitzean badagoela “graziosillo”ren bat

Ohiko jarrera oker bat.

Beti gertatu da gela bakoitzean badagoela “graziosillo”ren bat gela atzeratu edo molestatzen duena. Badakigu guri askotan grazia egin eta barrea eragiten digula baina, askotan nekatu egiten dute eta azken finean, enbarazu. Lehenik eta behin, ikaskide honek bere portaeraz nahasi egiten gaitu gelako lagunak eta irakaslea haserretzea lortzen du. Adibidez, tontokeriak egiten hasi eta beste ikasleoi barre egiteko gogoa sortzen digu, gelan jarri beharreko arreta galaraziz. Honela, berak interesik ez duenez, besteok ere atzeratu egiten gaitu, azalpenak galdu edota jarduera asko egin gabe gelditzen direlako, lan girorik ez dagoelako bere erruz.

Baina, denok dakigu ez dela bere errua bakarrik; hau da, gure errua ere badela, barre egin eta bere “rolloa” jarraitzen diogulako. Egia da batzuetan nahitaezkoa dela barre egitea edo bere harira biltzea, gelan aipatzen dituenak, xelebrekeria hutsak izaki, oso dibertigarriak direlako. Baina, jakin egin behar da ere, besteetan gelan arreta jartzeko ahalegina egiten eta lanerako egokia den giroa denon artean jartzen, batak besteari lagunduz. Barrekide bai, baina lankide ere bai! Amaitzeko, gure ikaskide hauei haien jarrera aldatzeko eskatuko genieke, horrela gureak, hau da denon jokabideak hobera egingo lukeela uste dugulako.

Bestetik, irteerarik gabe gelditzeko arriskua ere badugu, bere gaiztakerien ondorioz. Tamara Errazkin eta Julene Cabo


iritzia

20010eko martxoa

Donostiako Kontxa hondartzako toldoak Donostiako Kontxako hondartza jende ugari egoten den gunea da eta oso hondartza ezaguna gainera, gure hirian. Arazo hau etorri denetik, badira toldoak kentzeko erabakiarekin ados ez daudenak, baina baita alde daudenak ere. Normala da toldoa dutenak konforme ez egotea, orain ez dutelako izango. Baina badira kenduko ez dituztenak: OrduĂąa, adibidez. Ulertzekoa da toldoak kentzen hasten badira, denenak kendu beharko dituztela. Toldoak kentzearen alde daudenen artean ni neu nago. lekua hartzen dutelako eta, hor dago koxka, ez dela lekurik izaten. Itzala nahi duenak sonbrila etxetik ekar dezala.

Jende ugari elkartzen gara hondartzan, hori dela eta familiak edo koadrilak‌ edozeinek pentsatzen du toldo bat alokatzea beti lekua hartua izateko. Baina, orain erabaki dute toldo batzuk kentzea, zeren denok dakigun bezala Kontxa oso polita izango da, baina marea igotzen denean, ez baita hondartzan egoteko zirrikiturik egoten. Horregatik erabaki dute horietako toldo batzuk kentzea. itsasoak toldoak ere eraman izan dituelako. Hala ere eta bukatzeko, lehen esan dudan bezala toldo batzuk kentzen hasi behar badute, ken ditzatela guztiak.

Kontxako hondartzako toldoak.

Ane Oskoz Egiguren


iritzia

2010eko martxoa

Ebaluazioa Nire ustez, ebaluazioa oso gogorra da. Eta areago ekainean, azterketa global eta errekuperazio guztiak dauden hilabetean.

Hainbat ikasgaitako emaitzak ez ditugu ezagutzen, notak banatzen dizkiguten egunera arte. Eta hori ez da zilegi.

Gainera, aste askotan zehar azterketarik gabe egoten gara, eta beste aste batzuetan, berriz‌ bost azterketa edota kontrol egitera iristen gara.

Horrez gain, ekainean, eguraldi onarekin, jende guztia ateratzen da arratsaldean hondartzara joateko, gu izan ezik. Ezin baitugu oporrak hartu aurretik, ez kalera atera, ezta hondartzara joan ere, errekuperazio eta azterketa globalen ondorioz.

Ebaluazio egunean, irakasle bilera egoten da, hau da, irakasle guztiak gela batean biltzen dira gure nota eta gure jarrera nolakoa izan den aztertzeko. Horren arabera erabakitzen du tutoreak gurasoei deitu ala ez. Baina, nire iritzian, gurasoekin hitz egin aurretik, gurekin hitz egin beharko lukete. Beste alde batetik, hilabetero, ebaluazio egunerako, irakasle guztiek notak eta azterketa guztien emaitzak eduki behar dituzte. Beraien eginbeharra da, hala ere, irakasle batzuek ez dute hori betetzen.

Onartu beharra daukat, Ikastola guztietan egiten dituztela azterketa globalak. Gainera, beharrezkoak dira, dena ondo ikasteko. Zeresanik ez errekuperazioak, hurrengo mailara suspensorik gabe pasa ahal izateko. Beraz, argi dago, oso opor luzeak eta dibertigarriak izateko, baina batez ere lasaiak, lan asko egin beharra dagoela!!! Eta horretarako, ederki izorratuta ibiliko garela. Badatorkigula 3.aaaa!!??

Adi! Kontrola!

Irati Kortabarria


iritzia_

_____

_______

2010eko martxoa

Astigarragako Gazte lokala Gazte lokalean giro txarra dagoela diote, zergatik? Astigarragako gazte lokalean, ez dago giro oso ona eta dena, joaten diren hainbat gazterengatik. Arau berri bat ezarri zuten, egunero garbiketa egitea arratsaldeko zazpietan. Horrek arazo ugari ekarri ditu. Lehen, astean behin egiten zuten garbiketa, baina garbiago mantentzeko, arau hau ezarri zuten. Honek, alde batetik ondorio ona ekarri du, eta bestetik txarra. Ona, garbiago dagoela da. Txarra berriz, jendeak, garbiketa egin baino pixka bat lehenago alde egiten duela, ez garbitzearren. Horrek giro txarra sortu du, azkenean, gazteen artean.

Gainera, �nik ez dut ezer zikindu� esatea, balekoa delako uste txatxua dute, denok dakigunean, haien helburua kolpe zorrik ez jotzea dela, hori esaten duten bakoitzean. Errua zaharrenei ere botatzen diete. Gazteenak zaharragoei imitatzen dietela diote, baina errua zaharrena dela uste al duzue? Hemen kontua da, lan egin behar den guztietan, betikoak eskakeatu egiten direla eta hori gutxi balitz, ahoa itxita edukitzen ez dakitenez, besteok haiek entzuteko prest egon gaitezen ere exijitu egiten digutela. Nola ez da kaltetuko ba, giroa?

Ez dute giro onik.

Amaia Hermosa


iritzia

___

_____

2010eko martxoa

Oporretan ere denontzako etxeko lanak? Ez, horixe! Beti bezala, oporretan irakasle guztiek ikasle guztiei etxeko lanak jartzen dizkiete. Nire ustez, jokabide hau ez da zilegi… Ebaluazioan errekuperatzeko gaiak utzi dituztenei, beraiei, etxeko lanak jartzea ondo iruditzen zait, baina dena gaindituta dutenei ez! Irakasleek betiko aitzakiak erabiltzen dituzte, lanak guri txertatu nahian dabiltzanean: 1. Ariketak denontzat dira… 2. Ez izan gaiztoak eta egin… Baina, ez ! Ebaluazioa gainditu badugu, zergatik pasa behar ditugu oporrak jo eta ke lanean? Udan dena gainditu dugunoi ere etxeko lan gutxi batzuk bidaltzea onartzen dugu, beste erremediorik ez badago… Baina, pilo baaaaat!

Guk ere ez al dugu guztia aprobatu dugulako ordaina disfrutatu behar? Denok dugu oporrak gozatzeko eskubidea: gainditu dutenek, gainditu ez dutenek eta baita irakasle guztiek ere. Aprobatu dugunok, ordea, ikasten aritzen gara, dena ondo eta gaindituta edukitzeko. Baina, beste batzuk, aldiz, barrabilak- bereak eta bereak ez direnenak ere- ukitzen aritzen dira, ederki gainera… ! Eta? Ondorioz, denok etxeko lan berdinak egin behar? Nire iritziz, ez da ZILEGI!! Irakasleak konturatu behar dira, gainditu dugunok gehiago egin dugula eta ez digutela etxeko lan mordoa zertan bidali behar… Hori kontuan hartzekoa da! Merezi dugulako...

Maialen Serra


ikastetxea

2010eko martxoa

4.mailakoak 1.ebaluazioan 4.mailako ikasleak lehenengo ebaluazioan‌ikasten? Ez dakigu etxean eta Ikastolan edo Ikastolan soilik, baina argazkietan ikus daitekeenez, Mediatekan nahiz patioan ikasten aurkitu genituen. Patioan, norbera ertz batean jarrita, hobeto konzentratzeko asmoz eta hobeto ikastearren. Mediatekan, aldiz, denak mahai berean eserita, isil-isilik, ikasten ari ziren bitartean.

Baina, zer arraio! 1.ebaluazio horretan dena ikastea ez dela izan ere adierazi nahi dugu. Lana seriotasunez egiten badakigu eta baita alaitasunez ere. Gazte konprometituak ere bagarelako, hor doakizue Euskara Eguneko hainbat irudi, futbolean, sokatiran, zaku eta lokots frogan aritu ginenean hartutakoak. Emozioak kontrajartzeko‌

Ikastolako kamera hartu eta argazkiak atera zitzaizkien. Ikasten aritzen garelako froga grafikoa badugula erakusteko, hainbat guraso eta irakasle fedegabeei.

4. mailako ikasleak Mediatekan ikasten.

Irati Kortabarria

Patioan azterketarako prestatzen.

Sokatiran. Futbolean.


ikastetxea

_____

_____

2010eko martxoa

Euskara eguna! Aurten ere ospatu dugu Euskara eguna. Eta nola gainera! Abenduaren 3an, Euskara eguna ospatu genuen Ikastolan. Hasteko, atsedenetan jokatzen ditugun futbol txapelketaren finala egun horretan jokatu zen. Partida oso zirraragarria izan zen.

Hala eta guztiz ere, denontzat egon zen saria. Hirugarren mailakoentzat zilarrezko domina eta laugarrengoentzat urrezko domina eta baita futbol baloi bat ere.

Dominak jasotzen. 3. mailakoen futbol taldea, partida hasi aurretik.

Azkenik, zoritxarrez, penaltiek erabaki zuten nor izango zen irabazlea eta 4.mailakoak suertatu ziren garaile.

Jarraitzeko, 1. eta 2. mailakoen artean, SMS lehiaketaren sariak banatu zituzten. Banakako saritu asko egon ziren, denak 2. mailakoak. Lehenengo mailakoak ez ote ziren animatu? Sarituak honako hauek izan ziren: Anne Iglesias, Ane Aduriz, Ane Irizar, Ander Alberro, Amaiur Arrieta, Estibaliz Gutierrez, Aritz L贸pez eta Haizea Mungia. Talde mailan, berriz, 2.mailakoak izan ziren irabazleak.

4. mailakoak irabazle.

SMS lehiaketako irabazleak.


ikastetxea

_____

_____

Ondoren, 3. eta 4. mailakoentzako sari banaketa egin zen. Taldeka, gustuko genituen hainbat euskal abesti aukeratu behar genituen. Lan hori egin zuten taldeen artean zozketa egitea erabaki zen. Sarituak honako hauek izan ziren: Iker Uranga, Oihan Irizar, Aitor Albisu, Naiara Santos, Ainhoa

Zozketako zortea izandako batzuk. Ezkerretik eskubira: Lorea G贸mez, Naiara Santos eta Ainoa Mendiburu.

2010eko martxoa

Mendiburu, Lorea Gomez, Amets Zapiain, Annia Azparren eta Ane Oskoz. Ondoren, herri kirolak egin genituen DBHko maila guztikoek. Aurrez prestatutako taldeetan antolatu eta txingekin, soka tiran eta beste hainbat jokotan aritu ginen.

Sokatiran!

Hurrengo urtean berriro!

Giza froga.

Amaia Hermosa.


ikastetxea

2010eko martxoa

Santo Tomaseko periya, txoixua ta ogiya!! Giro ezin hobean aritu ginen denok lanean Abenduaren 12an Ikastolan Santo Tomaseko feria ospatu genuen. Giro ezin hobean aritu ginen denok lanean, jendea erruz gerturatu baitzen Ikastolako aterpera. Postu ikusgarri asko zegoen: animalienak, fruituenak, antigoaleko tresnenak‌ Gero, maila guztietako ikasleak, abestitxo bat prestatu eta jende aurrean abestu zuten.

Familia zoragarri bat gure Xuxton eskuan dutela eta dotore asko jantzita.

3.DBHkoek tabernaren ardura izaten dute eta irabazitako dirua, guztia, 4.mailan Parisera joateko erabiltzen dute. Baita Xuxton aldizkaria egin eta salduz ere. Ondoren, zozketa bat egoten da eta irabazleak panpintxo bat, bakailoa eta txokolatea irabazten ditu.

4 eta 5 urteko H.H. ikasletxoak beraiek egindakoa saltzen.


2010ko martxoa

ikastetxea

Tamara Errazkin, 3.DBHko ikaslea, beste kideekin batera taberna eta

Xuxtonez arduratu zenez, Sto Tomasetan jasotako eskarmentuaz aritu gara berarekin.

Tamara Errazkin, 3.mailako ikaslea: “Ondo pasa bai, baina lan asko�.

Tamara Errazkin Ikastolan.

-Zer iruditu zitzaizun aurtengo Santo Tomas? Oso nekagarria iruditu zitzaidan. -Lan asko egin zenuen? Bai gehiegi. -Besteen postuak ikusi zenituen‌ Bai, denboratxo bat hartu nuen dena ondo ikusteko, baina asti handirik ez zegoenez, ezin izan

nuen dena ondo ikusi,hala ere ikusi nituen postuak primeran zeuden. Eta jendea ere baserritarrez oso ondo jantzita ikusi nuen. -Ondo pasa zenuen? Ondo pasa bai, baina lan asko. -Errepikatuko zenuke? Bai, noski .


ikastetxea

2010ko martxoa

-Diru asko? Egia esateko, ez dakit zenbat lortu genuen.

-Zer moduz portatu ziren bezeroak? Denetatik dago, batzuk ondo portatu ziren eta beste batzuk oso pazientzia gutxirekin.

3.DBHko ikasleak lanean!

Maialen Serra


ikastetxea

2010eko martxoa

Donostia ezagutzen Abenduaren 18an 1.ziklokoak Donostia ezagutzera joan ziren. Behin han zeudela Txuri-urdin Izotz jauregira joan eta Donostiatik buelta egin ondoren, bertan deskantsatzeko aukera ere izan zuten; gainera, eskola azken eguna zen Gabonetako oporrak hartu aurretik. Irteera hau Gizarte irakasgaiarekin egiten da eta Donostiaz gehiago ikasten laguntzen du. Gu, Xabier Herrerorekin egon gara eta bertan egindakoa kontatu digu. -Zer egin zenuten behin hara iritsitakoan? Autobusetik jaitsi eta oinez abiatu ginen Izotz jauregira. -Donostiako zer auzotan egokitu zitzaizun lan egitea? Antiguan eta oso urruti zegoela iruditu zitzaidan.

-Asko ibili behar izan al zenuten? Bastante, Antiguara oinez joan behar izan genuelako, ez baitziguten autobusa hartzen utzi. -Aurrena Izotz jauregia eta gero lana? Bai, aurrena Izotz jauregira eta gero Donostia ezagutzera joan ginen. -Ondo pasa al zenuen? Bai, uste nuena baino hobeto pasa nuen, hasieran Antigua tokatu zitzaidanean, urruti zegoelako, gaizki pasako nuela uste nuen. -Zerbait berria ikasi zenuen? Zer edo zer bai. -Lehendik ondo ezagutzen al zenuen Donostia? Eta orain? Ez, Antigua ez nuen ia ezagutzen eta orain, bertako berri badut. Zer edo zer berririk proposatuko zenuke? Bai, urrutira joatea tokatuz gero, autobusak hartzen uztea nahi nuke.

Xabier Herrero Ikastolako eskaileratan.

Nagore Urretabizkaia


ikastetxea

2010eko martxoa

Santo Tomas eguna Donostian Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, 4.mailako ikasleak, Trinitate Plazako postuan aritu ziren lanean, txistorra eta edariak saltzen. er moduz pasa zuten jakiteko, Amets Violari egin diogu elkarrizketa.

“Oso ondo pasa genuen”

aurrekoetan bi, diru asko lortu dugu. Izan ere, badago aldea postu bakarra eta Trinitate plazan, gainera, izatea edo aurreko urteetan bezala bi eta, horietako bat Konstituzio plazan. -Postura etortzen zen jendea jatorra al zen? Bai, guztiak ziren oso jatorrak, nahiz eta batzuk pixka bat mozkorturik egon. MOTZEAN Uda edo negua? Negua. Mendia edo itsasoa? Itsasoa. Janari bat? Entsalada. Asteko egun bat? Larunbata. Liburu bat? Nora ez dakizun hori. Kolore bat? Gorria.

Amets Viola , 4.DBHkoa.

-Zer moduz Santo Tomas eguna? Oso ondo pasa genuen, oso giro ona zegoelako gure artean, nahiz eta lan egitera joan ginen. -Asko saldu al zenuten? Bai. Hirugarren txandarako gurasoek txistor eta sagardo gehiago erostera joan behar izan zuten. -Beraz, baita diru asko lortu ere… Kontuan hartzen badugu, aurten postu bakarra genuela eta

-Hotzik pasa al zenuten? Bai, pixka bat. Gainera, haize handia egiten zuen eta arropa asko eraman arren, ez zen nahikoa izan. -Gertaeraren bat… Ez.

Irati Kortabarria


ikastetxea

2010eko martxoa

2. ziklokoak Durangoko Azokan!

Pasa berri dugun urteko abenduaren 4an 3. eta 4. mailako ikasleak, Durangoko Azokara joan ginen eta bertako nobedadeak ikusiz, erosketak egin genituen, lagunentzat, familiakoentzat‌ Bertan, hainbat musika taldetako kideak, esate baterako Su Ta Garekoak, Ken Zazpikoak eta Pirritx eta Porrotx ikusi genituen eta baita autografoak eskatu ere.

lehenengo ebaluazioko kontuak ahaztu, han egin beharreko lana burutu eta ondo pasatzeko asmoz. Hango liburu, disko, beste ikastetxeetako ikasle zein irakasleekin topo egitea... esperientzia zeharo berria eta interesgarria suertatu zen guretzat.

Edizio hau 44.a izan da, horrek zera adierazten du, duela 44 urte antolatu zela lehenengo Durangoko Azoka eta harez geroztik, urtero egiten dela Gabon aurretik idazle eta musikoen urteko lanak aurkezteko. Azoka bost egunetan egon zen zabalik eta sekula baino ekintza gehiago egin zituztela esan zuten haren antolatzaileek.

Durangoko Azokan bertan.

3.mailakoentzat, ordea, hau izan zen azokara gerturatu ginen lehen aldia. Gure bazkariak hartu eta eguna pasatzera joan ginen bertara,

Nagore Urretabizkaia


ikastetxea

2010eko martxoa

Donostiako Danborrada Txikia

Arantzazuko Ama Danborrada.

Aurten ere tradizioa den bezala txikien danborrada ospatu da, Donostian. Badira hilabete batzuk egunkarian agertu zela txikien danborradan gauzak aldatu egingo zirelako albistea, Aldaketa bat, Ikastolen irteerak aldatu egingo zirela adierazi zuten. Batzuk luze itxaron behar izaten dutelako Danborradan ateratzeko txanda. Beste bat, egun batzuk lehenago edo bezperan Kursaalen ikastola guztiekin aurkezpena egitea da. Bertara hainbat ospetsu joatea eta, gainera, Easo karroza osatzen duten pertsonak aurkeztea. Urtero ematen duten pina ere ez ematea pentsatu zuten. Urrezko pina bat emateko ohitura dago

Danborradan parte hartzen duten pertsona guztiei. Urteak pasa heinean gero eta jende gehiago dago Danborradan atera nahi dutenak. Horrek esan nahi du pin askoz gehiago egin beharko direla, ulertzekoa litzateke beraz, ez ematea erabakiko balute. Konpainia bakoitzak Danbor Nagusia, Kupel Nagusia, Zuzendaria‌ aukeratzen dituzte. Gure Ikastola betidanik atera izan da, Horregatik, haien iritzia jakitearren, Danborradan atera den gure kide batekin hitz egiten aritu gara, Aitziber Irizarrekin hain zuzen ere.


ikastetxea

MOTZEAN Uda ala Negua? Uda. Kolore bat? Morea. Abeslariren bat? Lady Gaga. Asteko egunik onena? Ostirala. Une bat? Gaua. Itsasoa ala Mendia? Itsasoa. Liburu bat? CrepĂşsculo. Bizitzeko leku bat? Paris. Kirolen bat? Volley-ball eta Saskibaloia.

-Zenbat urte daramazu danborradan ateratzen? 7 urte. -Aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke: danborra,barrila edo kantinera?Zergatik? Barrila, nahiago dudalako atzean joatea. -Gustatuko al litzaizuke gure Ikastola La Bella Easoren antzeko karrozaren batean ateratzea?Zergatik? Bai, karrozaren gainean joatea nahiago dudalako, bi ordu oinez joatea baino. -Ondo iruditzen al zaizu kalera jotzera atera baino lehen, Alderdi ederren ordu bete itxoiten egon behar izatea? Bai, gehiago balitz hobe, pin-a eta guzti jartzeko denbora behar delako. Gainera, La Bella Easoren hitzaldia entzun ahal izateko beharrezkoa da.

2010eko martxoa

Aitziber Irizar.

-Gustatzen al zaizu eskolako trajea? Zergatik? Bai, ez duelako berorik ematen, baina, txapelak bero handiegia ematen du. -Aldatuko al zenituzke jotzera ateratzeko Ikastolen irteerak? Bai, azkenak daudenak lehenengoak izan ahal izateko. -Astero zenbat egun entsaiatzen zenuten? Aste osoa ostiraletan izan ezik, baina bi aste bakarrik. -San Sebastian Eguna gustuko al duzu? Zergatik? Ikastolan festa dagoelako. -Lagunekin ala familiarekin pasatzen duzu festa? Biekin. Ane Oskoz Egiguren


ikastetxea

2010eko martxoa

Lope de Vegaren “El perro del hortelano� antzerkia ikusten Abenduko Xuxtonen iragarri bezala, bigarren ziklokoak Lope de Vegaren El Perro del Hortelano antzerki saioa ikustera joan ginen urtarrilaren 27an, Egiako Kultur Etxera. Bertako aretoa bete genuen, baina, han ez ginen gu bakarrik, beste hainbat ikastolatako gazteak ere joan baitziren. Antzezlana entretenitua egin zitzaigun, gainera aurretik klasean irakurrita geneukanez, ulertzeko errazagoa izan zen.

eta horren ondoren, norbaitek galderaren bat bazuen edo dudaren bat geratu bazitzaion antzerkiari buruz, galdetu eta aktoreek erantzun egiten zuten. Hori egitea oso egokia iruditu zitzaigun, dena argi geratzeko lagundu zigun eta. 11:15ean hasi eta 12:30ak aldera bukatu zen saioa, gu ikastolara iristerako 13:0oak jo zuten. Aktoreek esan zutenez, lana egokitu egin zuten, bestela askoz gehiago iraungo zuelako.

Antzerkia bukatutakoan, aktore bakoitzak bere burua aurkeztu zuen

Antzerkia egin ziguten aktoreak.

Nagore Urretabizkaia


ikastetxea

20010eko martxoa

4.mailako Amaiur Altamira eta Ioritz Goizueta “Oh happy day”n “ Hasieran harritu egin ziren, ez zuten uste gu biok kantatzen ikustea, baina gero, asko poztu ziren.” - Nola bururatu zitzaizuen? Guri ez zitzaigun bururatu, Anak,Musikakoak, esan zigun ea parte hartu nahi genuen.

Entseguak non egiten zenituzten? Ana Elorzak duen estudioan, Antiguan.

- Nola? Lehenengo Gipuzkoako kantu txapelketan parte hartu eta koro bat osatzea proposatu zigun.

- Zenbat orduz? Ioritzek eta nik Anarekin bakarka entseatzen dugu eta gero abesbatzarekin astean bi entsegu egiten ditugu. - Zenbat zarete koroan? Hamabi. - Zaila izan da al guztiekin hasieratik harremana izatea? Ez, hasieratik oso harreman ona izan dugu. Honetaz aparte, beste abesbatzaren batean egon al zarete? Txikitan Musika Eskolakoan.

Amaiur eta Ioritz Gipuzkoako kantu txapelketarako entsaiatzen.

- Hasieratik ziur zeundeten? Amaiur: Bai, gogoak nituen horrelako saio batean parte hartzeko. Ioritz: Hasieran dudak nituen, baina orain gogo handiz nabil. - Nola antolatu zineten? Pixkanaka pixkanaka.

- Esperientzia hau bukatu eta gero, beste koro batean segitzea pentsatu duzue ala honen ondoren, dena bukatuko da? Amaiur: Ez dut uste segituko dudanik. Ioritz: Proposatzen badidate, bai noski. Noiz hasi zenituzten grabaketak? Urtarrilaren 15ean hasi ginen.


ikastetxea

20010eko martxoa

Nolakoa da beste abesbatzekin duzuen harremana? Konpetitiboa ala lagunak egin dituzue? Eibarrekoekin oso harreman ona dugu, tuentiak eta dena ditugu. Durangokoak ere jatorrak dira, baina beste koroekin ez dugu ia harremanik. - Zer esaten du familiak? Hasieran harritu egin ziren, ez zuten uste gu biok kantatzen ikustea, baina gero asko poztu ziren. Zenbat irauten grabazioak? Zazpi ordu inguru.

Ez, esaten diguten guztia onerako dela uste dugu. - Noraino iristeko asmoa? Bukaera arte. â˜ş - Esperientzia polita iruditu zaizue? Bai, oso polita, beste esperientzia ezberdin bat, ez dena egunerokoa. - Kantuak noiztik prestatzen dituzue? Orain dela bi hilabete hasi ginen entsaiatzen.

du

- Non grabatzen duzue? Miramonen grabatzen dugu. - Arropa ezberdina eramaten duzue beti? Bai, kantaren arabera eta Etb-koek uzten digutenarekin. - Noizbait hobeto egiterik bazenutela pentsatu al duzue? Bai, beti sentsazio txarrarekin gelditzen gara eta ondoren, telebistan ikusita, ez duzula hain gaizki egin ikusten duzu. - Zer koro iruditzen zaizue indartsuena? Hoberena edo aurkaria? Eibarrekoak eta Durangokoak iruditzen zaizkigu. - Inor ofenditua ez sentitzea espero dut, baina zuen ustez abesbatzik txarrena? Irungo koroa, gure ustez. Epaileekin, desadostasunik?

inoiz

Amaiur, Ioritz eta Ainhoa Gipuzkoako kantu txapelketan.

- Kanturen bat ateratzen ez zitzaizuelako estresik sentitu duzue? Bai, kanta asko gorrotatzera iritsi gara.


ikastetxea

- Tonuren bat aldatu duzue norbaitek ezin zuelako? Bai. - Eskaintzarik jaso al duzue telebistari esker? Oraingoz ez.

20010ko martxoa

- Bukatzeko, honetaz aparte proiekturik ba al duzue telebistan, gerora begira? Oraingoz ez daukagu ezer buruan, baina agian gerta daiteke. Kantu munduan segitzea eta urrun iristea espero dugu, ZORTE ON!

Amaiur eta Ainhoa Gipuzkoako kantu txapelketan Ainhoa eta Ioritz Gipuzkoako kantu txapelketan

Ainhoa Mendiburu Olcoz


ikastetxea

2010eko martxoa

Maider Urretabizkaia Bikoizketa lanetan “Gustatuko litzaidake, baina ezin da mundu honetaz soilik, bizi�

Maider Urretabizkaia DBHko 4.mailan dago. Duela gutxi bikoizketak egiteko ikastaroak egiten hasi da, hau da, filmei euskarazko ahotsa jartzen ikasten ari da. Gu berarekin egon gara honelako lana nola egiten den jakiteko eta horren inguruko beste hainbat berri ezagutzeko. -Nola bururatu zitzaizun bikoizketen kontu hau? Egunkarian ikusi nuen jendea behar zutela, eta deitzea erabaki nuen. Froga moduko bat egin eta hartu egin ninduten. -Klasetara joaten zara? Nora? Taldeka geunden antolatuta, ni larunbat goizetan joaten nintzen, 9:30etik 12:30era, Donostiako bikoizketa etxe batera. -Aukeraketarik pasa behar izan zenuen? Bai, hasieran aukeraketa moduko bat egon zen. Balio genuen edo ez esaten ziguten, baina jarraitzeko erabakia geuk hartzen genuen; hau da, nahiz eta lan honetarako balio ez izan, hobby moduan balio zezakeen.

Maider Urretabizkaia.

-Zer baldintza bete behar dira? Orokorrean ez da baldintza berezirik bete behar. Bakoitzak ahots desberdina du eta, ahots guztiei dagokie paperen bat. Egin beharreko paperaren arabera esaten dizute: grabeago, altuago, irribarrez... Adibidez, bitxikeria moduan, film nahiz marrazki bizidunetako mutikoen ahotsak neskek egiten dituzte orokorrean, baina, jakina da, neska batek ez diola ahots berdina emango mutiko gazte bati ala neskato bati, mutikoarena egiteko ahotsa "pottolotu" egin behar da.


ikastetxea

-Zenbat egun eta zenbat ordutan aritu behar duzu lanean? Eta prestatzen eta ikasten? Lau hilabetez aritu nintzen ikasten, hiru orduko berrogei klase guztira. Iragarki, film, pelikula nahiz marrazki bizidunetako zenbait zati jartzen zizkiguten praktikatzeko eta haiek denak gorde egiten dituzte. Lanen bat egiteko ahotsa behar dutenean, zuzendaria bikoizketa etxera joaten da eta behar duena eskatzen du; hamabost urte inguruko neska baten ahotsa, iragarki baterako adibidez. Bikoizketa etxekoek gordeta dituzten ahotsak erakusten dizkiete eta gehien gustatzen zaiona edo ongien etortzen zaiona aukeratzen du. -Noiz entzungo dugu zure ahotsa euskarazko film batean? Ez dakit, laster izatea espero dut jajaja... -Erraza al da film bateko pertsonaia batzuei ahotsa jartzea? Egin beharreko papera gustuko izanez gero, dena bakarrik ateratzen

2010eko martxoa

da, antzeztea bezala da, baina ahotsa bakarrik ipiniz. Oso dibertigarria da, baina nekagarria ere gerta daiteke, behin eta berriro egin behar baita zuzendariak gustura utzi arte. Telebistarako ari zarenean, irudiak daude eta ahotsa jarri behar diozun pertsonaren ahoarekin batera joan behar duzu. Egia da, gidoiak prestatuak egoten direla, pertsonaien ahoetan esan beharrekoa ongi geratzeko, baina zaila izaten da batzuetan. Irratirako ari zarenean, aldiz, ez da irudirik ageri eta ez da inoren ahoarekin batera joan behar, baina denbora zehatz batean ematen Maider. dizuten guztia esan behar izaten da eta sarritan erritmoa harrapatzea zaila gerta daiteke. Batzuetan lehenengoan ateratzen da, beste batzuetan ez, dena bezala. Pixkanaka-pixkanaka gustua hartzen zaio, motibatu egiten zara. -Soldatarik ba al duzu? Lan hau ez doa soldata jakin batekin, lanen bat egiteko deitzen dizutenean soilik, kobratzen da.


ikastetxea

-Orain arte zein pertsonaia bikoiztu dituzu? Praktikatzeko denetik jartzen ziguten: “Shrek”, “Piratas del Caribe”, “Doraemon”, “Titanic”, dokumentalen bat edo beste... Aho askori eman diet ahotsa, marrazki bizidunetako euli batetik hasi eta Angelina Jolie-raino. - Bakarrik joaten zara ala zure lagunen batekin? Bakarrik joaten nintzen praktiketara, bertan egin nituen lagunak, adin guztietakoak baina, ni baino zaharragoak denak. Orain noizean behin denok elkartzen gara afaltzeko edo. - Kanpotik ikusten dena eta barrutik bizitzen dena bat al dator? Ez datoz bat, dena oso desberdina da. Nik honetan lan egin baino lehen modu batean ikusten nituen pelikulak, eta orain, atzean zer dagoen jakinda, ezin ditut lasai ikusi. Uneoro irudien atzean gertatzen ari denaren pendiente bezala egoten naiz, ona izan liteke, edo txarra, ez dakit. Adibidez, muxuak, irudietan muxuak agertzen direnean, aktoreak benetan ari dira muxuka, baina ahotsa jartzen dutenak... norberak bere eskuari ematen dio muxu, harrigarria da. Negar egiteko ere teknikak daude, nor bereak ditu. -Gustatzen al zaizu mundu hau ala behin hasi zinelako joaten zara? Mundu hau asko gustatzen zait, eta honetan aritzea gustatuko litzaidake, baina ez dago honetaz soilik bizitzerik, beste lanen bat egin beharra dago.

2010eko martxoa

-Etorkizunean ikusten al duzu zeure burua lan horretan? Lan honek ez du pelikuletako ahotsak jartzeko soilik balio, ahoskatze kontuetan ere trebatzen gaituzte eta irratirako, adibidez, oso ongi etor liteke. Egia esan, lanen bat edo beste egiteko bai, baina etorkizuna guztiz honetan ez dut ikusten. Nagore Urretabizkaia

Bikoizketa lana


ikastetxea

_ __

2010eko martxoa

Santa Ageda bezpera “ Santa Ageda bezpera dugu, Euskal Herriko eguna” Astigarragan ospatu da aurten ere Santa Ageda bezpera ospetsua. Gure Euskal Herri maitean, kantuz kantu ibiltzeko ohitura dugu otsailaren 4ko egun honetan eta Normalkuntza Batzordeak antolatuta, Astigarraga osoan zehar, 1., 2., 3. eta 4. mailakoak aritu ginen kopla zahar hauek abesten, 6:30etik 8.00ak arte. Astigarragako biztanle jatorrek diru pixka bat eman ziguten, gure afaria ona izan zedin, guk berriz, gure ahots on hauek erabili genituen, Astigarragako herria alaitzeko. Nahiz eta kopla hauek tristeak izan, trikitixa eta panderoekin giro alaia jartzen izan genituen Ioritz Goizueta, Leire Zubiarrain eta Maider Zinkunegi. Bildutako diruarekin Astigarragako “Txingurri” jatetxean afari merienda gozo-gozoa hartu genuen, kantuan aritu ostean. Afaltzeko zera jarri

ziguten, fritoak (kroketa, enpanadila eta kalamare batzuk), tortilla patata eta bokadiloak. Mutil gutxik hartu zuten parte, 3. mailakoa, bakarra alegia. Hurrengo urterako ea partaide gehiago garen, animatu behar ditugu. Helburua ez da afari ederra egitea soilik. Gainera, Anak, gure Musikako irakasleak, positibo bat jarri digu, jarreraren nota igotzeko, hau da, norbaitek jarrera txarra badu igotzeko aukera izan dezan. Annia Azparren

Santa Ageda bezpera.


ikastetxea

2010eko martxoa

Iturengo inauteriak

Janire Altuna

Lehenengo eta bigarren DBHko ikasleak, Iturenera joan dira bertako inauteriak disfrutatzera. Oso ondo pasa dutela adierazi digutenez, bigarren DBHko neskato batek, Janire Altunak, bere iritzia kontatu digu. -Zer moduz pasa duzu zure bigarren urtean, Iturenen? Zergatik? Oso ondo, hango jendea oso jator eta dibertigarria delako. -Lehenengo urtearekin konparatuz, zeinetan pasa duzu hobeto? Zergatik? Aurten hobeto pasa dut, lehenengo urtean, baino askoz hobeto gainera, gauza gehiago atera baitira. -Egon al da mementoren bat gaizki pasa duzuna? Zein zen egoera? Bai, egon zen memento bat oso gaizki pasa nuena. Xabier Herrerorekin,inguratu gintuztenean. Zer beldurra!

-Errepikatzea gustatuko litzaizuke? Zergatik? Bai. Oso ondo pasatzen dudalako, klase orduak galtzen direlako, esperientzia oso polita eta dibertigarria delako.... -Zer da inauteri horietako gehien gustatzen zaizun ezaugarri edo gauza? Hango pertsonek gauzak botatzea: Irina, ura, masa.... Gainera, ez harrapatzeko ihes egitea ere asko gustatzen zait. -Irteera hau aproposa dela uste duzu? Zergatik? Bai, oso aproposa. Gauza berriak ikusteko aukera ematen duelako. -Zer desberdintasun dago hango eta hemengo inauterien artean? Iturenen gauzak botatzen dituztela eta hemen ez, gauza gehiago egoten direla han, pertsonak sustoak ematen dizkizutela....


ikastetxea

2010eko martxoa

-Zure herriko inauteriak antzekoak izatea gustatuko litzaizuke? Zergatik? Bai, askoz ere dibertigarriagoak direlako hangoak; hau da, gauza gehiago egiten direlako han. -Irteera hau bi urtetan egin beharrean, gehiago edo gutxiago egitea gustatuko litzaizuke? Bai urtero egitea gsutatuko litzaidake. Gustatzeaz gain, egin beharko litzatekeela uste dut.

MOTZEAN Uda ala negua? Uda Itsasoa ala mendia? Mendia Kolore bat? Berde pistatxo Talde edo Kanta bat? Looking for paradise Liburu bat? Sin tetas no hay paraiso Pelikula bat? La vida es bella Asteko egunik hoberena? Larunbata Bizilekurik gustukoena? Astigarraga

2. mailako ikasle batzuk Iturenen

Julene Cabo eta Tamara Errazkin


ikastetxea

2010eko martxoa

Erasmusa

Andoni Gartzia

4.DBHkoei Erasmus ikasle talde bat etorri zitzaien, guri jakin mina piztu eta Andoni Gartzia astigartarrarekin harremanetan jarri gara, argibide bila.

Nolakoa izan zen zure lehen inpresioa hara iristean? Iristekoan batik bat sentitzen duzuna, urduritasuna da: ez dakizu nolakoa izango dan zure etxebizitza, nolakoa izango den hiria, nolakoa jendea (bai Erasmus jendea baita bertakoak, nire kausan, daniarrak), ez zaude oso ziur nora joan behar zaren lehenengo, ez dakizu non dagoen unibertsitatea eta nola ez, ingelesarekin praktikatzen hasi beharra.

Hala ere, bakarrik joan ez nintzenez, ba dena errazagoa egin zitzaidan, 3 buruk, bakarrak baina hobeto pentsatzen dute eta. Bestela, inpresio gehien sortu zidana eguraldia izan zen. Gu urtarrilaren 15aren inguruan joan ginen, hau da, negu erdia Danimarkan. Arratsaldeko 15etan iritsi, eta dena ilun-ilun, inor ez kalean, nahiz igandea edo larunbata izan, hotza... Bagenekien goiz iluntzen zuela, baina ez duzu pentsatzen


ikastetxea

2010eko martxoa

hainbesterako izango denik, nik behintzat.

ziren eta beraz, ba “akademikoki� ez nuen hainbeste ikasi.

Joan ginen hirurak, ea zer demontre egin behar genuen hurrengo 6 hilabete ilun eta hotzetan pentsatu genuen. Eskerrak, egunak pasa ahala, eguraldiak hobera egin zuela. Gaueko 23k inguruan iluntzen zuen!!! Beno, maiatza bukaeran eta ekainean ez zuen gau guztian guztiz iluntzen.

Bai ordea pertsonalki. 22 urte gurasoen etxean pasa ondoren, atzerrira joan 6 hilabete igarotzera, bakarrik bizitzera, bizitza guztia beste hizkuntza batean egitera...

-Zure karreran eragina izan duela uste duzu? Zergatik? Karreran ez dut uste eragin handirik izan duenik. Egia da gauza berriak ikasi nituela, baina gauza gehienak jada hemen ikasitakoak

Bestalde, mundu osoko lagunak egiten dituzu instant batean, bizitza osoan zure ingurukoekin ibili ondoren, aldaketa itzela. Horiek guztiek pertsonalki izugarri aberasten zaituzte. 6 hilabeteak igaro eta atzera begiratzean, zenbateraino merezi zuen ohartzen zara. Mementoan ez zara ohartzen, baina atzeraka begirada eman eta orduan, ohartzen zara!!

Kopenhague goitik begiratuta.

Zer moduz hizkuntzarekin? Uste baino hobeto. Danimarkan berez daniera hitz egiten da, baina

han denek dakite ingelesez, bai gazteek, bai agureek.


ikastetxea

2010eko martxoa

Beraz, horrek asko errazten dizu bertako hartuemana.

eta beraz, horiek ikastea erraza egin zitzaidan.

Hasieran, kosta egiten da baina azkenean, ingelesez konturatu gabe ere hitz egiten duzu. Ohartu azken finean, zure eguneroko bizitzarako ezinbesteko elementu bilakatzen dela hizkuntza jakitea eta erabiltzea eta ez baduzu egiten, beti zure kalterako izango da.

Gainera, azterketa apunteekin ziren, praktikoak baitziren, oinarritutakoak eta gero garatu beharrekoak.

Hala ere, joan ginen hirurak ohartu ginen gu ginela ingeles maila baxuena genuenak, italiar eta txinatar batzuk salbu. Errumania, Polonia, Turkiako... askok, oso ingeles maila altua zuten, gurearekin alderatuz, oraindik altuagoa. Horrek hasieran pixkat harritu gintuen eta lotsatu nolabait, baina azkenean lotsa guztiak ahaztu egiten dira. Zer iruditu zaizu errazena ikasteko? Eta zailena? Lehen esan bezala, gauza asko jada ikusiak nituen karreran zehar

Danimarka

gehienak azterketa kasuetan bakoitzak

Hala ere, bazen bat apunterik gabe zena eta horixe egin zitzaidan zailena. Jeje! Kontabilitateari buruz zen eta hain zuzen, nik karreran zehar ikusi ez nituen ikasgai gehienak zituena. Bestalde, gutariko bi daniera ikastaro batean apuntatu ginen, zer edo zer ikasteko. Alemaniarrek ondo egiten zuten, baina guk...jeje!!! Adibide bat jartzearren, danierak 9 bokal desberdin ditu eta batzuk, nik behintzat, ez nuen ahoskatzea lortu ere!!! Jeje!!


ikastetxea

Zer iritzi duzu programari buruz?

2010eko martxoa

Erasmus

ERASMUS programa oso ondo dago. Oso aukera ona da atzerrira joateko, leku berriak ezagutzeko, leku oso desberdinetako pertsonak ezagutzeko, zu zenbateraino gai Nire ustez ikasle orok izan beharko luke, gutxienez aukera ERASMUS egiteko. Bestalde, nola ez, diruaren gaia. Nik uste dut instituzioek diru gehiago eman dezaketela ERASMUS egitera doazenei. Berez garesti Errepikatuko zenuke? Zergatik? Bai, dudarik gabe. Zergatik? Nire bizitzako esperientzia politenetakoa eta aberasgarrienetakoa izan delako. Lehen esan bezala, aukera asko ematen dizkizu: herrialde desberdinak ezagutu, herrialde desberdinetako jendea ezagutu, ingelesa, frantsesa o alemaniera bezelako hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko aukera ezinhobea da, zeure burua eta gaitasunak hobeto ezagutzeko balio du... Hainbeste alde on ditu, ezinezkoa dela ezetz esatea. Gainera, lan egitea baina askoz hobeto da ERASMUSen edo ikasten egotea, beraz, aprobetxatu!!!!!

zaren jakiteko... Ideia oso ona da eta instituzioak gehiago bultzatu beharko lukeetela uste dut. Gure unibertsitatean, adibidez, denentzako plaza zegoen atzerrira joateko baina badakit unibertistate eta karrera askotan plazak mugatuak direla baldin bada hemen bizitza egitea, atzerrian zer esanik ez! Eta ematen den diruarekin, ez da nahikoa inolaz ere. Beraz, diru gehiako solta dezatela!

MOTZEAN Uda ala negua? Negua. Itsasoa ala mendia? Zergatik ez biak? Gure itsasertza bezala, kosta menditsua!!! Kolore bat? Beltza. Talde edo Kanta bat? Xalbadorren heriotza Liburu bat? Toti Martinez de Lezearen edozein liburu. Pelikula bat? Cuando el viento agita la cebada Asteko egunik hoberena? Ostirala Bizilekurik gustukoena? Astigarraga, noski!

Julene Cabo eta Tamara Errazkin

Erasmusaren irudietako bat.


ikastetxea

2010eko martxoa

Diseinu grafikoari buruzko hitzaldia

Maddi Roteta

Aurten, 2. ebaluazioan, 4.DBHkoei diseinu grafikoari buruzko hitzaldia ematera etorri zen Adur Larrea. Berak marrazketaren munduan murgiltzeko aukera eman die eta oso atsegina izan zela entzun dugunez, hona hemen Maddi Rotetari, 4.mailako gure kideari, egindako elkarrizketa. -Gustatu al zitzaizun eskainitako hitzaldia? Zergatik? Bai, asko gustatu zitzaidan. Oso interesgarria bihurtu zutelako, ustez, gustatzen ez zitzaidan gai bat. -Gaia interesgarria dela iruditzen zaizu? Zergatik? Hasieran ez zitzaidan interesgarria iruditu, baina hitzaldiak aurrera egin ahala gehiago gustatu zitzaidan.

-Marrazketaren munduan murgiltzeko gogoa sortu al dizu honek? Ez, egia esan, ez dit inongo gogorik sortu marrazketaren munduan murgiltzeko. Hitzaldia entzutea besterik ez zitzaidan gustatu. -Zein izan zen hitzaldian aipatutako gauzarik interesagarriena? Interesgarriena bere lanak erakusten hasi zenean, izan zen. Oso lan ezberdinak erakutsi zizkigulako. Aspergarriena, haiserako zatia iruditu zitzaidan. Lehen esan bezala, geroago egin zuten dibertigarria. -Ikastolako orduak galtzeagatik ala gaia interesgarria dela iruditzen ziazulako gustatu al zitzaizun? Egia esatea nahi baduzu, bi gauzak hartu nituen kontuan. Batetik, gaia interesgarria zen, baina bestetik,


ikastetxea

klase orduak galtzea ere asko atsegin dut. -Antzeko hitzaldiak gehiago egitea nahiko zenuke? Beste gai baten inguruan hitz egiten badigute, bai.

MOTZEAN Uda ala negua? Uda Itsasoa ala mendia? Biak Kolore bat? Morea Talde edo Kanta bat? Ken zazpi. Liburu bat? Ez zait irakurtzea gustatzen Pelikula bat? Avatar Asteko egunik hoberena? Larunbata Bizileku gustukoena? Astigarraga

2010eko martxoa

-Gaia ondo azaldu al zuen hitzaldia egitera etorritako pertsonak? Zergatik? Bai. Oso ondo azaldu zuen. Adibideak eta adierazitako azalpenak oso modu argian eskaini baitzizkigun.

Diseinu grafikoko marrazki bat.

Julene Cabo eta Tamara Errazkin


ikastetxea

2010eko martxoa

Sexu hezkuntza “ Arrisku gabekoak den-denok jartzen ditugu praktikan �

Sexu hezkuntza 3. DBHn

Lehenengo ebaluaketari agur esateko, urtero bezala, sexu hezkuntza izan dugu gure ikastolan droga menpekotasunarekin batera. 3. DBHkoez aparte, 1., 2., eta 4. DBHkoek ere jaso dute heziketa hau. Kurtso bakoitzean, adinari egokituta egoteko, gauza eta azalpen desberdinak eman dizkigute.

Arriskuak alde batera utzita, galdetzen hasi ginen. Gure galderak, dudak argitzeko izan ziren eta hala izan zen, galdera guztiei oso ondo erantzun zieten eta gu oso gustura gelditu ginen.

Gure kasuan, 3.DBHn, bi gelatan banatuta, A eta B, informazio berria erakutsi ziguten:

Haien bisita asko eskertu genuen eta errepikatzea gustatuko litzaiguke.

Gainera, oso modu ulerkorrean azaltzen zizkiguten, jariotasun handiarekin.

Lehenik eta behin, sexu jokabideei buruzko hitzak apuntatu genituen paper batean. Gero, hauen esanahiak aztertu eta arriskuaren arabera kokatzen hasi ginen. Arrisku handikoak, zoritxarrez, gazte askok praktikatzen ditugu; nabarmenena koitoa. Arrisku ertainekoak, berriz, felazioak eta antzekoak, gazte gutxiagok, eta arrisku gabekoak, masturbazioa, muxuak, laztanak.... den-denok jartzen ditugu praktikan. Tamara Errazkin eta Julene Cabo


ikastetxea

_ __

2010eko martxoa

Sorospen saioak Osasun tailerrean 3.DBHra Sorospen saioak ematera aditu bat ekarri dute. Osasun tailerreko ikaskideak zortzi eskola ordu erabili zituzten ezaguera honetarako teoria jasotzen, baita ariketak eta praktikak egiten ere. Binaka aritu ziren, garrantzi

handiko, baina hala ere, errazak egin zitzaizkien jarduera hauek ikasten, entsegu bakar batekin aise ikasi zutela zioten. Sorospen saio horietan Amets Zapiain ere izan genuen, berarekin aritu gara solasean.

Sorospenari buruzko klasea.


ikastetxea

_ __

2010eko martxoa

“Hau ikastea ondo etorriko zaidala ziur nago�. MOTZEAN -Uda ala negua? Uda -Liburu bat? Aulki -jokoa -Mendia ala itsasoa? Mendia, noski! -Kolore bat? Berdea -Bizitzeko leku bat? Santiagomendi -Kanta bat? Lain, Itxaropen hautsien kaxa -Platerik gustukoena? Makarroiak -Musika talde bat? Ken zazpi -Gaua edo eguna? Eguna. Amets Zapiain.

-Zerbait ikasi al duzu? Bai, gehien bat praktikarekin.

Praktiketan, zeinekin ibili zinen? Amaia Aranzabalekin ibili nintzen.

-Aspergarria edo dibertigarria -Errazak izan al ziren ariketak? iruditu zaizu? Bai, oso errazak gainera. Teoria aspergarria iruditu zitzaidan, klase batzuetan, baina praktika entretenigarria -Teoria ere bai? zen. Bai, logika erabiltzea zen eta horrela, erraz egin zitzaidan. -Gustatu al zitzaizun? Zergatik? Bai,oso interesgarria iruditu zitzaidalako, -Gustatuko litzaizuke berriro gainera hau ikastea ondo etorriko zaidala etortzea? ziur nago. Bai, klaseak galduz gero.


ikastetxea

_ __

2010eko martxoa

-Zer nahiago duzu teoria ala praktika? Zergatik? Praktika, dudarik gabe. Dibertigarria, erraza eta entretenigarria baita -Jatorrak al ziren Sorospen saioetan aritu zirenak? Bai, baina teoria ematen zuena, haserretzen zenean, bere jenioa jasanezina zen. -Zer nota jarriko zenieke klaseei,1/10? 7,5. -Zergatik? Gauza guztiak ez ziren egokiak niretzat, teoria adibidez, aspergarria zen eta, horregatik, nota hori. -Kontrolik egin al zenuten? Ez, Itziarrek ez zuen nahi. -Lanik? Bai, teorian eman genituen galdera guztiak sartzen ziren. -Erraza? Bai, gainera liburuxkarekin errazago.

Osasun tailerreko ikasle guztiak.

Annia Azparren Lareo


ikastetxea

_____

_____

20010eko martxoa

2.DBH Aubixan 2.mailakoak Aubixan oso ondo pasa dute. Otsailaren 8tik 12ra, DBH 2koek irteera izan zuten. Aurten ez dira Txurrukara (Orio) joan, Elgoibarko Aubixa aterpetxera baizik. 5 egun eta 4 gau egin dituzte bertan, euskararen erabilera bultzatu eta sustatzeko asmoz. Han egondako Lierni Rotetaren iritzia jaso nahi izan dugu hemen.

-Gaubelak egin al dituzue? Zer egin duzue? Gutxi batzuk, behin jolasak, bestean diskoteka, etab.

“Oso momentu dibertigarriak izan ziren�

2.mailakoak ekintzetan.

Lierni Roteta 2.mailako ikaslea.

-Zer moduz pasa duzu? Oso ondo. -Jardueraren bat egin al duzue?Zein? Bai. Pilo bat egin ditugu, mendira joan adibidez.

-Irakasleekin zer moduz?Zergatik? Segun eta zer mementotan, gauza txarrak bakarrik kontuan hartu dituztelako. -Irteeretan denbora librea eskatzen dugu beti.Nahikoa eman al dizuete edo gehiago izan nahi zenuketen? Ondo egon da, baina batzuetan gehiago eskertuko nuke.


ikastetxea

_____

_____

20010eko martxoa

-Gehien gustatu zaizuna? Gehien janaria, pastak egitea eta armiarma jolasa,oso momentu dibertigarriak izan zirelako.

- Gomendatzekoa al da irteera hau? Bai, dudarik gabe.

-Gutxien? Mendira joatea,lohi asko zegoelako eta ez zaidalako mendira joatea gustatzen.

-Berriro joango al zinateke? Zergatik? Bai,oso ondo pasa nuelako.

Aubixako aterpetxean.

-Janariarekin zer moduz? Gustatu al zaizue? Oso ona,asko gustatu zitzaidan Martitxuk sekulako platerak prestatzen ditu.

-Berriz ere joan beharko bazenu zer aldatuko zenuke? Mendiko ibilaldiak, ez zaidalako mendira joatea gustatzen.


ikastetxea

_____

_____

20010eko martxoa

MOTZEAN Uda ala negua? Uda. Kolore bat? Beltza. Film bat? Avatar. Musika talde bat? Des-kontrol edo Lain, ez dakit. Liburu bat? Oskare eta andre arroxa. Mendia ala hondartza? Hondartza. Zein ondo pasa zuten!

Mendi bueltan.

Amaia Hermosa


ikastetxea

20010eko martxoa

Garazi Jauregi, ikasle ohia, Ikastolan Magisteritzako praktikak egiten “ Oso oso gustura sentitu naiz nik uste nuena baino errazagoa egin zait, etxean bezala sentiarazi naute.â€? Garazi Jauregi, Arantzazuko Amako ikaslea izan zen. Umea zenetik 2006.urte arte egon zen gurekin batera, eta orain hiru urte igaro ondoren, berriro ere bueltatu egin da Magisteritzako praktikak egitera. -Zer ari zara ikasten, orain hemen egoteko? Lehen Hezkuntzako Magisteritza. -Zenbat irauten du karrerak? Hau bigarren urtea da eta hiru urtekoa da. -Zenbat denbora eta zein kurtsotan ari zara praktiketan? Bigarren kurtsoan hilabete bat eta hirugarrenean bi. 3.mailan ari naiz orain, 7-8 urteko umeekin. -Hurrengo praktikak hemen nahi dituzu egin? Bai, oso gustura egon naizelako eta errepikatu daitekeenez... -Gustura zaude... Oso oso gustura sentitu naiz eta andereĂąo eta umeen laguntzari esker, nik uste nuena baino errazagoa egin zait. Etxean bezala sentiarazi naute.

Garazi Jauregi eta Ainhoa Mendiburu

-Gure Ikastola zein urtetan utzi zenuen? 2006an. -Handik hona irakasle ezberdin asko ikusi dituzu? Ba ikusi ditudan guztiak ezagutzen nituen, Soinketakoa izan ezik. -Badago zure irakaslea izandakorik? Ez, guztiak joan egin dira eta besteak ez ditut ikusi.


ikastetxea

-Ikastolaren eraikinean aldaketa asko ikusi dituzu? Bai, gela batean ate baten bidez, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak loturik daude, besterik ez. -Xuxtoneko kazetari izan al zinen? Bai. -Nolako esperientzia izan zen? Kazetaritza nire fuertea ez izan arren, esperientzia polita. -Zer iritzi duzu gure aldizkariaz? Bertan lantzen diren gaiak, nire garaian lantzen zirenak baino interesgarriagoak dira. -Ikuspegi horretatik ilusita, hau da, irakaslearen ikuspuntutik hartuta, oso ezberdina al da eskolan aritzea? Bai, txikitan ulertzen ez nituen gauza asko, orain ulertzen ditut eta batzuetan irakasleak hasarretu edo errieta egin behar izana, esan beharra daukat, orain oso ongi ulertzen dudala.

20010eko martxoa

-Ongi portatzen dira ikasleak? Denetatik dago, baina ni oso gustura sentitu naiz tokatu zaidan gelarekin. -Euskaraz hitz egiten dute? Bai, gehienek bai, batzuetan euskaraz hitz egiteko atentzioa deitu behar zaien arren, segituan konturatzen dira eta euskaraz hitz egiten hasten dira. -Zein da zure betebeharra gelan, irakastea edo andere単ori begiratu eta gauzak apuntatzea, ekintzak prestatzea...? Klaserik ez dut ematen. Umeei lagundu egiten diet eta irakasleaz ikasten dut. -Gerora begira, arlo honetan jarraituko zenuke ala beste lanbide batean ikusten duzu zeure burua? Zeba? Haur Hezkuntza egitea gustatuko litzaidake, baina arlo honetatik ez nintzateke aldenduko, batez ere orain izandako esperientzia kontuan hartuta. -Zer kurtsotan irakastea gustatuko litzaizuke eta zergatik? Guztietan, denetan eskarmentua izatea gustatuko litzaidake eta adin guztietako umeekin egotea. -Praktiketan beste inor ba al dago? Ez, uste dut hirugarren hilabetean mutil bat etorriko dela.


ikastetxea

20010eko martxoa

-Irakasle lanean ariko bazina, Arantzazuko Aman lan egitea gustatuko litzaizuke? Bai, etxean bezala sentitzen naizelako eta etxetik pauso batera, gainera. Baina luzaroan ez dut uste Martutenen biziko naizenik. -Zaila da? Ni bakarrik praktiketan egon naiz eta alde erraza edo dibertigarriena

ikusi dut, baina gero klasetik kanpo hurrengo eguneko klaseak prestatu behar dira, beraz, alde zailak eta errazak ditu, dena bezala. -Irakasleen artean sekretutxoren bat edo aholkuren bat eman al dizute? (Barre artean) Bai, baina zuk esan bezala sekretutxoak direnez, ez dira esan behar.

Garazi Jauregi eta Ainhoa Mendiburu


ikastetxea

20010eko martxoa

MOTZEAN -Uda ala negua? Uda. -Liburu bat? El diario de un perro mongol (ironiaz). -Mendia ala hondartza? Hondartza. -Pelikula bat? Slumdog Millonaire. -Ile kolore bat? Rubioa. -Platerik gustukoena? Makarroiak karbonara erara. -Bizitzeko toki bat? Donostia. -Musika talde bat? Berri Txarrak.

Garazi Jauregi eta Ainhoa Mendiburu.

-Eskerrik asko galdera hauei guztiei erantzuna emateagatik, espero dugu laster Arantzazuko Amako irakasle izatea! Zorte on Garazi! Mila esker zuen galderengatik eta espero dut, Ainhoa, etorkizunean bizilagunak izango ez bagara ere, lagunak izaten jarraitzea!

-Gaua edo eguna? Eguna.

Ainhoa Mendiburu


ikastetxea

20010eko martxoa

Aerobika iritsi da ikastolara

Pottokina aerobik-a egiten.

Martxoaren 5etik aurrera bi astez Alba, aerobikeko irakaslea, gure Ikastolan izan da. Hirugarren eta laugarren DBHko ikasleek bi saioko aerobik klase paregabeaz gozatzeko aukera izan dugu, gainera, bi euro eskasen truk. Kanpotik beste kirol asko egitera hainbat prestatzaile etorri zaizkigun arren, aerobik-a ematera, beste

behin soilik etorri dira , beraz, aurtengoarekin bigarren aldia izango dugu, nahiz eta guretzat lehena izango den. Honela Gorputz Hezkuntzako irakasleari esker, Itziar Ferrรกn, ekintza fisiko ezberdina eta dibertigarri honetaz disfrutatzeko aukera izan dugu Ikastolako gimnasioan, Albak ekarritako materialarekin.

Ainhoa Mendiburu Olcoz


gizartea

2010eko_martxoa

Hegazkinera sartu aurretik, eskanerra Beste lege berri bat dugu gure artean. Lege honen arabera eskaner batzuk ezarriko dituzte pertsonak hegazkinera sartu aurretik ikuskatzeko. Haien bitartez, gure gorputza biluzik agertuko da, norbaitek droga baldin badauka arropa azpian, berehala detektatzeko. Baina, droga ez ezik lehergailuak ere ikusiko omen dira. Beraz, hegazkinean doan jendea seguruago sentituko da, eskaner hauei esker. Hala, inork ezingo du hegazkinera lehergailurik sartu. Halaber, esan beharra dago, oraingoz, Erresuma Batu eta EEBBra doazen hegaldietarako soilik, jarriko dituztela eskaner horiek. Baina, uste da, gero, toki guztietara bidaiatzeko ere ezarriko dituztela. Bada lege honen alde dagoen jendea, eta baita kontra dagoena ere. Batzuen ustetan, proposamen ona da, droga beste tokietara eramaten galaraziko duelako. Baina, beste

batzuen iritziz, ondo dago droga gainean ez eramateko neurriak ezartzea, baina ez dute uste ideia ona denik, bidaiarien gorputz biluzia kamaretan agertzea. Jendea kontra eta jendea alde‌ Baina, prozesu hori aurrera eramango da eta hemendik oso denbora gutxira eskaner horiek ezarriko dituzte aireportuetan eta droga eramaten harrapatu.

duen

jendea

Orain droga eta eztandagarriak detektatzeko neurriak badaude, baina gehiago jarri nahi dituzte, gaur egun dauden sistemekin ez delako nahikoa, hainbat pertsonak arropa azpian eramaten dituztelako eta sistemek ez dituztelako detektatzen. Gai honek iskanbila handia sortu du, iritzi kontrajarriak daudelako. Baina, azkenean, proposatu dena egingo da.

Irati Kortabarria Hemendik gutxira ezarriko dituzten eskanerretatik ikusgai egongo dena.


gizartea___

_____

_____

2010eko martxoa

Lurrikarak

Joan den urtarrilaren 13an, Haitin lurrikara egon zen milaka hildakoekin. Eskolak, ospitaleak, etxeak‌ birrindu ziren. Lurrikara 7.0 koa izan zen azken urteetan izandako okerrena.

50 urte baino gehiago pasako dira Haiti berriz bere onera itzultzeko. Lurralde oraindik

100.000 hildakotik gora egon daitezkeela esan dute. Jende asko baitzegoen kalean, lurrikara gertatu zenean.

honetan gertatutakoa irensten ari garela, otsailaren 27an, Richter eskalan 8.8ko lurrikara jasan dute Chilen. Handia izan arren, mugimendu sismikoetara egokitutako eraikuntzak badituztenez, ez da hain hondamendi lazgarria izan.

Lurrikara baino lehenago eta ondoren.

Herri batzuk, esaterako Amurriok, 25.000 euroko diru laguntza bidali du. Amurriok bezala, herri askok hartu dute parte.

Hala ere, gertaera hauek zer pentsatu ematen digute, besteak beste, Lurrak bizia duela ez ote zaigun maizegi ahazten.

Zorionez, pentsatu baino jende gehiago salbatu ahal izan dute erreskaterako joan diren pertsonak. 16 egun beranduago, nahiz eta hondakinen azpian zeuden pertsonak, hilda egongo zirela espero zuten, oraindik ere bizirik zeudenak aurkitu izan dituzte.

Amaia Hermosa

http://www.clavedigital.com/App_Pages/Noticias/NoticiasInt.aspx?id_Articulo=27209


2010eko martxoa

gizartea

2009ko Bertso Txapelketak Maialen Lujanbio du izena 2001. urtean bigarren geratu zen, eta Andoni Ega単a irabazle. Aurten hirugarren postuan Jon Maia, laugarrenean Andoni Ega単a, bostgarrenean Unai Iturriaga, seigarrenean Sustrai Colina, zazpigarrena Aitor Mendiluze eta azkenik, Aitor Sarriegi izan ditugu.

Maialen Lujanbio 2009ko Bertso Txapelketako irabazlea.

Lau urtetik behin Bertso Txapelketa nagusia izaten da. Txapelketa horrek historia luzea du, ez baita gaur egun asmatu, lehendik datorren gauza da. Gainera, txapelketa guztietan bezala bertsolariez gain, beste pertsona askok ere hartzen dute parte. Bertsolari bakoitzak bertan dagoen gai jartzaileak emandako gaiarekin zerikusia duen bertsoa asmatu behar du agindutako kopuru eta puntu jakinetan. Jartzen dieten lan hori hiru zatitan banatzen da: Final laurdenetan (15 bertso puntugarri), Finalaurrekoetan eta finalean. Bertso txapelketako irabazlea Maialen Lujanbio izan zen. Gainera, lehenengo emakumea izan da txapelketa irabazten. Emakume hau Hernanikoa da.

Jarraian, txapelketan entzundako hainbat bertso dakarzkizuegu gogoratuz, denok, berriz, goza ditzagun. Sua hitzari honakoa bota zion Maialenek: Hura asmakizuna Homo Habilisena bazun intentzioa bazuen sena Bi harri elkar jota txispa bat aurrena asmakizun haundina mendetan barrena Sua da problema zenbait basorena Edo jaki dena berotzen duena Eta bi begiradek sortzen dutena


gizarte

2010eko martxoa

Autobusean inor ondoan ez zaiola esertzen, jarri zioten gaia Ametsi, eta hendaiarrak hiru bertsoak bota zituen goitik beherakoak. Hona hemen, bigarrena, zuentzat jasoa: Ni Mohamed naiz izenez ta I単aki ezizenez neure motxila gizenez disko saltzaile naizenez autobus hontan nator goizero neure gogo neure ondoan ia jartzen den itxaropenez Baina hemengoak azalez eta hitzez zuriak direnez bi urteotan ez dator inor, Ta hemen nator nire penez autobus baten barruan goaz Baina bide berean ez Ega単ak, aldiz, azken agurrean txapelketako erretiroa iragarri zigun: ...nik erabakia hartu dut hemendikan lau urtera nahiz diferentzia badagon egon jeztetik jeistera nik erabakia hartu dut erabakia hauxe da behien aulkiak aipatzetik behian aulkiak jartzera.

Gure Bertsolariak.,

Txapela Joxe Agirre bertsolariaren eskutik jaso zuen Lujanbiok. Lau bertso kantatu zizkion Agirrek, jendearen txalo artean, hainbeste aldiz kantu lagun izan duenari: Mila zorion da gorentzi eman gabe nola utzi Euskal Herriko txapela horra Maialeni jantzi ahal duzun artean eutsi ez duzu meritu gutxi emakumerik oraindik ez zen hortara iritsi.

Entzun da bertso ederrik hau bukatzea alperrik ez dute falta teknikarikan sasoi ta indarrik hemen ez za inor txarrik hau ez da esan beharrik pena bat daukat zortzi buru ta txapel bat bakarrik Ane Oskoz Egiguren


gizartea

2010ko martxoa

Martxoak 8 Emakumearen eguna!! 365 egunak dira martxoaren 8a, eta ez egun hau soilik. Martxoaren 8a Emakumearen Eguna da. Egun honek badu bere historia. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat emakumeren eskubide berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak egin dituzte. ___________________________________

Historia 1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 19091910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik. Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta. Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren. Emakumeen egoera gaur egun Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek osatzen dute. “Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute. Etxea alde batera utzita, emakumearen lan tasa %57´5 da eta gizonezkoena, berriz, %80. Gainera, 35 urtetik gorako emakumeen artean, aldea are handiagoa da. Eustat-ek egindako inkesta baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten; gutxi gorabehera, hirukoitza. Bukatzeko, sexuen artean berdintasuna lortzeko benetako borondatea dutenentzat urteko 365 egunak dira martxoaren 8a, eta ez egun hau soilik.


gizartea

2010ko martxoa

Ima Zapardiez, gure Orientatzaileari, Emakumearen Eguna dela eta elkarrizketa

MOTZEAN -Uda ala negua? Uda -Liburu bat? Mil soles esplĂŠndidos. -Mendia ala itsasoa? Biak -Ile kolore bat? Beltza. -Platerik gustukoena? Arrain zopa. -Musika talde bat? Amaral. -Gaua edo eguna? Gaua.

Ima Zapardiez eta Maialen Serra

“Gizon matxistak ezin ditut jasan -Bazenekien zergatik ospatzen den Emakumearen Eguna egun honetan? Bai. -Alde ala kontra zaude? Alde, zoritxarrez, nahiz eta gauza asko aldatu, berdintasuna lortzear dago. -Zure etxean, zuk ere dena egiten al duzu? Ez, baina gehiena bai.

-Zer iruditzen zaizu egungo emakumearen egoera? Atzera begiratzen badugu, bai askoz hobeto gaudela, baina benetako berdintasuna lortzeko asko falta da. -Zure lanean berdintasuna al dago gizon eta emakumezkoen artean? Bai. -Zer iruditzen matxista bat? Ezin dut jasan.

zaizu

gizon

-Zer iruditzen zaizu Lilaton Maratoia? Parte hartuko duzu? Zergatik? Ondo deritzot, ez, alferra naizelako. Maialen Serra


gizartea

2010eko martxoa

Mirari Mitxelena idazle hasi berria

Mirari Mitxelena

Jakin dugunez, Mirari Mitxelenak, Martuteneko Gazte Lekuko monitoreak, “Editorial Beta” Bilboko ipuin lehiaketako saria irabazi du. Liburu interesgarri eta sentimenduz betetakoa da. Hala ere, ez da mundu guztiak espero duen liburu bat; irekiz gero, ipuintxo asko irakurtzeko aukera edukiko duzuelako. Gainera, Mirarik ez zuen inondik inora espero irabazlea izango zenik eta, horregatik, oso aholku baliagarria ematen die idaztea gustatzen zaien pertsona guztiei: “Idatzi beldurrik gabe, gutxien espero duzunean saria jasoko duzu eta.” Ipuin sorta honen izena Malkoaren koloreak da eta hona hemen idazle honi egindako elkarrizketa. -Noiz pentsatu zenuen zure lehen liburua idaztea? Lehenengo, olerkiak idazten hasi nintzen orain dela lau urte. Ondo idazten nuela ikusi nuenez, eta ez nintzenez oso gai nire sentimenduak azaltzeko, ideia hau etorri zitzaidan burura. -Zenbat egin dituzu oraingoz? Olerkiei dagokionez, 2 egin ditut. Horietaz gain, ipuin laburrak ere idatzi ditut. Adibidez, Malkoaren kolorea (saria irabazitakoa), Kakalardoaren argi koroa….. Eta argitaratu nahi dudan eleberri bat: Siete gotas de vino.

-Nola eta noiz irabazi zenuen ipuintxo saria? Normalean, liburu lehiaketak bilatzen ditut eta bertan aurkezten ditut nire lanak. Horren ondorioz, irabazi dut saria hau. -Zerbait berri egitea pentsatu duzu? Ideia asko ditut baina, horiek burutzeko erabakiak hartu behar ditut. Batzuk, baztertu; beste batzuk, gehiago landu…. Gaur egun, ez dakit noiz hasiko naizen, baina eleberri bat egiteko asmoa daukat.


gizartea

2010eko martxoa

-Noiztik gustatu zaizu liburuak idaztea? Olerkiak idazten hasi nintzenean, jendeari irakurtzerakoan, oso gustura aritzen zirela ikusi nuenez, animatu egin nintzen. - Espero zenuen saria irabaztea edo ez? Ni irabazteko asmoz aurkezten naiz eta irabazten dudan dirua nire eleberriak osatzeko erabiltzen dut. -Nola sentitu zinen irabazi eta gero? Nahikoa harro. Zuk egiten duzun gauza bat, besteek ere estimatzen dutela ikusten duzulako. -Gomendatzen diozu jendeari zure liburuak irakurtzea? Zergatik? Gomendatzen dut irakurtzea; bai nire liburuak, bai eta besteak ere.

MOTZEAN Uda ala negua? Uda Itsasoa ala mendia? Mendia Kolore bat? Berdea Talde edo Kanta bat? Gatibu Liburu bat? Siete gotas de vino Pelikula bat? La vida es bella Asteko egunik hoberena? Igandea Bizilekurik gustukoena? Nire familia eta lagunak dauden edozein leku.

Irakurtzeko liburu sorta.

Julene Cabo eta Tamara Errazkin


aisia

2010eko martxoa

Liburuak eta filmak Bi marra arrosa

Egilea: JASONE OSORO Arg: TXALAPARTA - 11/2009

“Bi marra arrosa� liburua

Haurdun-testeko bi marra arrosek haurdun zaudela konfirmatzen dizutenetik, bizitza irauliko dizun errusiar mendian sartzen zara. Gehiegizko informazioak kezkatu egiten zaitu, zure barruan hazten ari den haurrak denetik eragiten dizu. Alaba izatetik ama izatera pasatzen zara eta badirudi hori helduen mundurako sarrera dela.

Zure arimaren truke Egilea: FERNANDO MORILLO Arg: TXALAPARTA 2008 Zure maiteari minbizia aurkituko baliote eta urtebeteko bizia eman, zer egingo zenuke? Edo, hobeto esanda, zer ez zenuke egingo? Heriotzaren aurrean bi aukera ikusten ditu Bernatek: Iruriren alboan egon daiteke, edo inoiz egin duen ikerkuntzarik harrigarrienean murgil daiteke, baina bikotekidearengandik urrun. Maitea salbatzearren, ordea, edozer egiteko prest egongo al da, baita hura galdu behar badu ere?

Zure arimaren truke liburua Nobelaren azala

Tamara Errazkin eta Julene Cabo


aisia

2010eko martxoa

Ilargi berria Zuz: STEPHENIE MEYER Sinopsia Bella eta Edwarden erlazioak, oztopo berriei egingo die aurre Ilargi berria izeneko nobela honetan. Forxeko basoetan otsoak egotea, Vulturi familiaren topaketa.....izango dira eragozpen berri hauetako batzuk. Baita banaketa mingarri bat ere…

Tamara Errazkin eta Julene Cabo “Ilargi berria” liburua

Aulki-jokoa Egilea: UXUE ALBERDI Arg.: ELKAR Sinopsia Protagonistak emakume adinduak dira: Martiña, Eulali eta Teresa. Kapitulo bakoitzean batek hitz egiten du eta berari gertatutako istorioa kontatzen du. Ixabelen gozotegira joateko ohitura dute. Egun batean Felix beren lagun zaharra hil egiten da, Ixabelek Felixen aulkia kendu eta Teresak txikitan jolasten zuten aulki-jokoaz gogoratuko da.

Aulki-jokoa liburua.

Iritzia Irakurri egin behar duzue, oso liburu ona da eta irakurtzea merezi duena. Eros, opari edo mailega ezazu Aulki-jokoa. Irati Kortabarria


aisia

2010eko martxoa

Nora ez dakizun hori

Egilea: IRATI JIMENEZ Arg.:

ELKAR

Sinopsia Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren, Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti. Bestetik, Nora, irratian gaua berea hots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dituena. Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak ditugu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak‌ Iritzia Pasio zeta liluraz beteriko liburua, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena. Annia Azparren Azparr


aisia

2010eko martxoa

Avatar

Avatar filmaren irudietako bat

Avatar 2009an James Cameron zuzendariak idatzi, ekoiztu eta zuzendutako fikziozko filma da. Sinopsia Jake, gerrako paraplegiko berri bat, Pandorako planeta batera bidali dute, txotxongilo exo-biologiko moduan, Na´vi-en arrazan sar zedin. Arraza horrek, konexio berezia du basoan dauden izaki bizidun guztiekin. Helburua garbia zen: mineralak dauden meatoki bat aurkitzea. Baina helburu hori aldatuko da Jake-k Na´vi emakume bat ezagutzen duenean‌

Iritzia Aurten, urrezko globoa irabazi du film hoberentzat hartu dutelako; horregatik, gomendatzen dizuegu James Cameroren pelikula hau ikustea, jendeak oso iritzi ona duelako gainera. Zineetan izugarrizko arrakasta izan du; sarrera asko saldu dira eta diru kopuru handia gastatu ere bai, film hau ikusteko. Hori dela eta, IKUS EZAZUE AVATAR! Merezi du!

Tamara Errazkin eta Julene Cabo


aisia

2010eko martxoa

Celda 211

“Celda 211” filmaren protagonista ( Luis Tosar)

Sinopsia Juan funtzionario gazte bat da. Kartzelan hasi behar du lanean eta egun batean hura ikustera joan da, baina 211. ziegan sartu dute istripuz. Berak badaki funtzionario bezala ateratzen bada, hil egingo dutela. Horregatik, presoa balitz bezala aritzea erabaki eta abentura ikaragarriak biziko ditu. Iritzia Filma oso interesgarria iruditu zait proposatzen dizuet guztiei ikus dezazuen. * Gainera, GOYA sariak irabazi ditu.

eta

Izenburua

Celda 211

Zuzendaria

Daniel Monzón

Gidoia

Daniel Monzón eta Jorge Guerricaechevarría

Aktoreak

Alberto Ammann Luis Tosar Carlos Bardem Antonio Resines Manuel Morón Vicente Romero Marta Etura Luis Zahera

Maialen Serra


aisia

20010eko martxoa

Planet 51

Planet 51 ko portada.

Planet 51 filma, 2009 eta 2010 urteetan hain polemikoa izan dena, jada gure zinema aretoetan dago. Espainiar zinemako filmik garestiena izan da, hain zuzen ere, 55 miloi euro inguruko gastua izan duelako, publizitate gastuak kontuan hartu gabe. Pelikula hau, Jorge Blanco-k, Javier Abad-ek eta Marcos Martinez-ek zuzendu dute eta amerikar batzuen laguntza ere izan dute. Planet 51 marrazki bizidunekin egindako komedia galaktikoa da, eta estralurtarren abenturak kontatzen dizkigu. Kapitain estatubatuar bat, planeta batera iritsi eta pertsona txiki berde batzuk bizi direla konturatu da, baina oraingoan,

bera da estralurtarra berde horientzat.

izaki

txiki

Egia esan, pelikulak ez du uste bezain arrakasta handia izan. Aitzitik, jaso dituen kritika gehienak oso zorrotzak izan dira. Espainiar film bat denez, amerikar askok eta askok, oso pelikula sinplea eta sakontasunik gabekoa dela diote, Shrek film ospetsuaren plagioa dela ere aditzera eman dute. Baina harrigarriena zera da, hala ere AEBn, 29 milioi dolar lortu dituela 2 astetan eta adituen esanetan, mundu mailan, arrakasta handia izango da Espainia eta Europako animazioarentzat, beraz‌ ZORIONAK!!!!! Ainhoa Mendiburu OIcoz


aisia

20010eko martxoa

“El pacto” telesail polemikoa

“El pacto” telesaileko protagonistak.

“El pacto” telesaioak, telezinkon estreinatu zenak, polemika handia sortu du Espainian, bai eta EEBBn ere. Film hau historia erreal batean inspiratua dago. Massachusetteko herri txiki batean, Gloucester izenekoan hain zuzen ere, gertatu zen. Bertako Institutuko 17 neska, haurdun guztiak eta denak 16 urtetik beherakoak, hitzarmen bat egin zuten, izan behar zituzten umeak beraien artean zaintzeko… “ The time” aldizkariak, haur horien gurasoetako bat, kaleko gizon bat

zela argitaratu zuen. 30.000 biztanleko eta tradizio katolikoko herria bitan zatitu zuen historia honek guztiak. Gainera Institutukoek ziotenez, gazte asko eta asko bide gabe hazten ari ziren. Egia esan, nire ustez, telebista mundukoak reality bat egiteko oso egoera irrealean oinarritzen ari ziren, Zazpi neska gaztek beraien umeak elkarrekin zaintzea, astakeria egitea iruditzen baitzait, horretaz gain, beste neska taldeengan eragin kaltegarria sor dezake eta gauza bera egitera bultzatu.

Ainhoa Mendiburu Olcoz.


aisia

2010eko martxoa

Grammy sarietan istilua

Taylor Swift abeslaria.

Taylor Swift Country/pop abesten duen 19 urteko emakumea dugu. MTVek 2010. urteko lanik onena izendatu zuen” Fearless” , hark egindako azken albuma. Talde askoren artean egon zen lehia: “Beyoncé”, “Black Eyes Peas”, “Lady Gaga” eta “Dave Matthews Band” , besteak beste. Denak oso pozik zeuden, baina Kanye West ez zen iritzi berekoa. Taylor bere Grammyaren bila joan zenean eta bere hitzaldia eman behar zueneann Kanye West eszenatokira igo, mikrofonoa kendu eta Beyoncé-k Taylor Swift-ek baino

Beyoncé abeslaria.

gehiago merezi adierazi zuen.

zuela

sari

hori

Beyoncé-k urteko albumaren saria ez irabazi arren, urteko abestiarena eskuratu zuen “Single Ladies” abestiarekin. Honako hauek izan ziren sariak: • Urtekoa abestia:“Single Ladies (Put A Ring On It)” – Beyoncé Knowles • Urteko diskoa “Use Somebody” – Kings of Leon • Artista hasiberri hoberena: Zac Brown Band • Urteko albuma: “Fearless” – Taylor Swift

Tamara Errazkin eta Julene Cabo


aisia

20010eko martxoa

U2 Donostian berriz ere

U2 Taldea.

U2 aurten ere hemen dugu Donostian. Talde hau Irlandako rock musika taldea da, mundu osoan oso arrakastatsua dena. 2006a arte 170 milioi disko saldu dituztela kalkulatzen da. Gainera, 22 Grammy Sari irabazi dituzte. Bigarren aldiz etorriko dira gurera, aurrekoan arrakasta handia izan zuten, esan beharra dago beren abestiak pertsona gehienok entzunak ditugula. Taldea bost kidek osatzen dute: Bono, abeslaria, The Edge, gitarrajolea, Adam Claytom, baxujolea eta azkenik, Larry Mullen Jr, bateriajolea. U2 1976ko irailaren 25ean sortu zen Dublinen, Larry Mullen Jr.-en ekimenez. Gero batu ziren gaur egungo 3 kideak Bono, The Edge eta Adam Clayton, gehi Dik Evans, “The Edge�en anaia.

1980an kaleratu zuten lehenengo diskoa, "Boy". 1983an "Sunday, Bloody Sunday" abesti famatua egin zuten ("War" diskoaren barruan), Ipar Irlandako gatazkari buruzkoa. Urte hartan bertan, "Under a Blood Red Sky" zuzeneko lehen diskoa atera zuten. 1985eko uztailean taldeak "Live Aid" jaialdi erraldoian parte hartu zuen Londonen, Etiopiako gosetearen aurka borrokatzeko antolatutakoa. 1987an, berriz, "The Joshua Tree" argitaratu zuten, taldeko historia osoan lanik hoberenetarikoa dena. 1992tik 1993ra Zoo TV Tour bira ikusgarria burutu zuten, mota horretako lehenengoa.


aisia

2005eko abuztuaren 9an Donostian jo zuten, Anoetako estadioan, Euskal Herrian ordura arte egindako kontzertu bakarra.

20010eko martxoa

Azkenik, espero dut aurten ere kontzertua arrakastatsua izatea beste urteetan bezala.

Ane Oskoz Egiguren


aisia

2010eko martxoa

Ken 7ren disko berria Duela hilabete batzuk Ken 7 musika taldeak disko berria atera zuen, hala ere berri-berria denik ezin genezake esan, aurretik ateratako kantak abesten baitituzte bertan, aldaketa bakarra zuzenean abestutakoak direla. Disko honetaz gain, beste lau atera dituzte merkatura, honen aurrekoak Argiak du izena. Lan haietan ateratzen diren kantuen hautaketa egin eta disko hau kaleratu dute, 14 kantuz osatutakoa. Diskoak Ken 7 urte zuzenean izena du eta urte hauetan guztietan eginiko lanaren emaitza da.

Durangoko azokarako atera zuten lan berri hau eta entzun dutenek oso polita dela esan dute. Diskoa kantu hauekin dago osatuta: 01 EZ NAU IZUTZEN 02 ILUNTZEAN 03 NIRE LURRARI 04 ITXAROPENA 05 GUTUNA 06 OLATUZ OLATU 07 GERNIKAN 08 ILARGIA 09 MALEN 10 BIHAR 11 GAUEKO ARGIAK 12 HAIZEA 13 ZAPALDUEN OLERKIA 14 NOIZBAIT

Ken 7 taldearen disko berriaren karatula

Nagore Urretabizkaia


denbora-pasak

2010eko martxoa

Potokumeak Hutsuneak bete itzazu bertsopean dituzun oinak erabiliz: Dirua hartu eta ahaztu dezu kantxa horrela nola kristo porturik ______ dirua jokatzea ez den arren______ jokatzen ari zera nere______ esperantza /gaitza /gaitza/ tza/ txantxa txantxa konfiantza /altxa/ /altxa/ kantxa

Asmakizunak ♣Ez naiz tronpeta baina tronpeta batek bezala jotzen dut, ez naiz eskopeta baina, eskopeta batek bezala bi kainoi ditut. Zer naizen badakizu? ♣Esadazu, igarle, zer da beti uda hasieran eta neguan dagoena? ♣Jateko balio du, ukitzeko ere balio du,txalo egiteko eta baita orriak pasatzeko ere. ♣Kristal polita beti bustita, nahi dugu udan, badugu neguan. ♣Maindire bat, harizkoa ez, dena estaltzen du eta ura ez. ♣Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik, zutik baino jende gehiago egoten da han, etzanik. ♣Bi hanka izan arren, ezin dugu biderik burutu, baina gizona gu gabe ezin da inon aurkeztu.


denbora-pasak

2010eko martxoa

Txisteak Gizona txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion: -Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez. -Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak -Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak. * * * * Maisuak Jaimitori: -Jaimito, zenbat dira bi gehi bi? -Auskalo! Ez badidazu datu gehiago ematen…!

* * * *

Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari: -Nire senarra aingeru bat da. -Hau zortea!- erantzun dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.

* * * *

Leloa izozki dendan sartu eta zera esan dio izozkigileari: -Emango al didazu izozki bat, mesedez? -Zein nahi duzu? -Berdin zait, erori egingo zait eta.


denbora-pasak

2010eko martxoa

Ilusio optikoak 1. Lehenengo irudi honetan, aurpegiaren erdian, lau puntu ageri dira. Haiei hogeita hamar segunduz begiratu ondoren, paretari begira jarri begiak itxiz eta irekiz. Zer irudi agertu zaizu?Âż?

2. Irudi honetan ere erdi-erdian, gurutze txiki bat dago. Horri tinko begiratu‌ Zer gertatuko ote da?

Hizki zopa


2010eko martxoa

denbora-pasak

Kide bila ♪Abesti ezagun honetan azpimarratu ditugun hitzen kideak aurkitzeko, gauza izango ote zara? Hemen gaude ta poztutzen naiz ta ziur zure aita ere bai; ta zer ondo... zelan dijua zure bufanda txuria. Lau teilatu gainian ilargia erdian eta zu goruntz begira, zure keia eskuetan putzara batekin... putz! Neregana etorriko da ta berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan. Goxo-goxo kanta egin nazu Benitoren Maria Solt. Negarrik ez, txuri zaude ta malkoak zure kolorea kentzen dute. Lau teilatu gainian... Felix, Felix bihar berriz egongo gara txanpain apur batekin; diru gabe baina izarrak gurekin daude, piano baten soinuaz. Lau teilatu gainian...


denbora-pasak

2010eko martxoa

} { Eta beste hauei? Aurkituko al zenieke benetako kidea?

bikain

harrigarri jaiki apartagarri

galant

pozoi dotoredura eder

3

zart egin

dei egin eten egin hits egin

4

barrendatu

kolokan egon aztertu ezaditu

5

goibeldu malenkoniatsu mugimendu parekatu

1

2

gorazarre

laudorio laudio lausengu

7

nardagarri

okagarri ikusgarri erakargarri

8

nazio

herrixka aberri estatu

9

lastima

lamia ezbeharko ondiko

tanga

ontzi kulero galtza

6

10


denbora-pasak

2010eko martxoa

7 ezberdintasun omen daude!

Ane Oskoz Egiguren


denbora-pasak

2010eko martxoa

Horoskopoa ACUARIUS: Osasuna: Oso ondo zaude, gorputz lirain eta ederra duzulako. Baina, ez zaitez despistatu. Maitasuna: Eman aukeraren bat zure atzetik dabilen horri, uste duzuna baino hobea da eta. Ikasketak: Oso nota onak dituzu orain arte, baina gehiago egin dezakezu eta ez utzi dena azken momentura arte. Paga: Aurreztu gehiago, bestela ez duzu ezer izango zure kutixietarako. LEO: Osasuna: Ondo zaude, baina utzi zure armairuko ateak irekitzeari, bestela‌.. Maitasuna: Oso zoriontsu zara bere ondoan, baina ez utzi nahi duena egiten. Ikasketak: Ahalegin handiagoa egin behar duzu, bestela ez zara kurtsoz pasako. Paga: Zure ikasketak hobetzean, paga ere hobetuko da. PISCIS: Osasuna: Oso ondo zaintzen duzu zeure burua, baina medikuak esandakoari kasu egin beharko zenioke. Maitasuna: Zure maitearen ondoan oso pozik zabiltza, ez galdu aukerarik eta baztertu lotsa hori! Ikasketak: Oso nota onak atera dituzu orain arte, jarraitu horrela! Paga: Dirua soberan duzu, aurreztu eta gorde‌ zuk dakizun horretarako. ARIES: Osasuna: Oso argal zaude, ona da kirola egitea, baina jan gehixeago! Maitasuna: Asko maite duzue elkar, merezi duzu horrelako persona bat zure alboan. Ikasketak: Juxtu xamar zabiltza, 7ra igo zaitezke, animo! Paga: Oso ondo! Jarraitu aurrezten!


denbora-pasak

2010eko martxoa

KAPRIKORNIO: Osasuna: Zaindu zure gorputza, bestela oso itsusi geratuko zara. Maitasuna: Saiakera gehiago‌ eta zure maitea lortuko duzu. Ikasketak: Lehenengo ebaluazioko suspentsoak gainditu beharko zenituzke. Paga: Ez duzu pagarik, zuk jakingo duzu zergatik. CANCER: Osasuna: Ez eduki horrelako txorakeriarik buruan, oso ondo zaude eta. Maitasuna: Lasai, iritsiko da noizbait. Ikasketak: Bigarren ebaluazioa hanka berarekin hasi duzu. Paga: Gehixeago gastatuko bazenu ere, ez litzaizuke ezer gertatuko. LIBRA: Osasuna: Egin kirol gehiago, kilo horiek soberan baitituzu. Maitasuna: Utzi maitatzen, aukera paregabeak dituzu eta. Ikasketak: Ondo zoaz, baina gehiago egingo bazenu notak asko igoko lirateke. Paga: Gorde dirua! SAGITARIUS: Osasuna: Dieta osasuntsu bat egin beharko zenuke. Maitasuna: Bat aukeratu! Ez izan gaiztoa. Ikasketak: Ikasi gehiago, bestela ez duzu aprobatuko. Paga: Baduzu edozertan gastatzeko dirua soberan, oso ondo! VIRGO: Osasuna: Oso gorputz liraina duzu, jarraitu horrela. Maitasuna: Lasai, zuk uste baino gehiago maite zaitu, ez jan burua horregatik. Ikasketak: Telebista utzi eta gehiago ikasi. Paga: Gorde pixka bat eta ez gastatu dena goxokietan. TAURO: Osasuna: Kirola ona da, baina deskantsatu. Maitasuna: Zer zoriontsu zareten elkarrekin! Jarraitu horrela. Ikasketak: Zertxobait ikasiko bazenu... Paga: Ikasketak hobetzean pagak ere gora egingo du.


denbora-pasak

2010eko martxoa

GEMINIS: Osasuna: Eta txokolatea utziko bazenu? Maitasuna: Bueltatuko zarete, lasai. Ikasketak: Deskantsatu buru hori. Paga: Gorde dirua... ESKORPIO: Osasuna: Mareo horiek azukre faltarengatik gertatzen zaizkizu. Maitasuna: Ez zaitu maite. Maite zaituen pertsonak ez dizu hori egiten. Ikasketak: Ona da deskantsatzea, baina ikasi gehiago! Paga: Zure pagarekin egin oparitxo bat maiteari.

Tamara Errazkin eta Julene Cabo


Santo Tomas eguna Ikastolan , egindako lana gustura erakusten.


Sorospen saioak Osasun tailerrean.

Azterketa garaian, patioa liburuz betea.

Emakumearen eguna.

Garazi Jauregi praktiketan Ikastolan.

Ikastolako danborradako barrilak.


Xuxton 2010eko martxoa