Page 1

ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

IKASTURTEKO PLANA

ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 ikasturtea

1


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

AURKIBIDEA 1. SARRERA 2. HELBURU OROKORRAK 3. IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK 3.1. Ikasleria 3.2. Irakasleria. 3.3. Zerbitzuetako langileria 4. IKASTOLAREN EKINTZA AKADEMIKOAREN ANTOLAKETA 4.1. Ordutegi orokorra 4.2. Eskola egutegia 4.3. Ikasleen ordu lektiboen banaketa 4.4. Ebaluazio datak 4.5. Irakasleen ordutegia 4.6. Ikasleen taldekatzeak 4.7. Sailak-Mintegiak 5. HEZKUNTZA-KOMUNITATEARI INFORMAZIOA HELARAZTEKO PLANA 6. PLANGINTZA OROKORRA 6.1. DBHko Zuzendaritzatik 6.2. Ebaluazio diagnostikoa 6.3. LH-DBH koordinazio Taldetik 6.4. OOGtik 7. PROIEKTU ETA EGITASMOAK 7.1. Irakasleriaren prestakuntza ikastaroak 7.2. IKT Ikastetxe Eredua garatzeko Proiektua 7.3. Ikastetxeko web orria 7.4. Normalkuntza 7.5. Elkarbizitza Plana 8. ANIZTASUNAREN TRATAERA 8.1. Laguntza-gela 8.2. HBSP programa. 8.3. PROA laguntza programa. 8.4. Orientazio-plana. 9. IRTEERAK, EKINTZA OSAGARRIAK ETA ESKOLAZ KANPOKOAK 9.1. Irteerak eta ekintza osagarriak 9.2. Jaialdi eta Ekintza Kulturalak 9.3. Eskolaz kanpoko ekintzak 10. ZERBITZUAK 10.1 Jangela 10.1. Garraioa 10.2. Mediateka 11. EKONOMI KUDEAKETA 12. OOGaren ONARTZE AGIRIA

2


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

1. SARRERA 2011-12 ikasturteko Plana antolatzerakoan, batetik, batetik, iazko ikasturtearen memoria; eta bestetik, Zuzendaritza Proiektuan proposatutako helburuak, emaitzak eta errendimendu akademikoak izan ditugu kontuan. Ikastetxeko Planaren helburu orokorrak hobetze prozesuan daude beti, horregatik, horietako asko ikasturtez ikasturte mantendu egiten dira, bere lorpen maila ebaluatuz eta sortzen diren arazoei, ahalik eta konponbide egokiena emanez. Beste hainbat helburu berriz, ikastetxeko gabeziei irtenbidea eskaintzeko ditugu ezarrita, hori dela eta, xedea bete heinean, hurrengo ikasturteko planean ez da agertuko. Hobekuntza prozesuaren oinarri ondokoak ditugu: programazioak, tutoretza, proiektu kurrikularren etengabeko berrikusketa‌

Urteko Plan hau burutzeko ezinbestekotzat jo ditugu eskola gauzatzen dugun kide hauen guztien ekarpenak: klaustroarenak, mintegienak, haien mintegi buruenak, abian ditugun proiektu arduradunenak, ikasleenak, familienak, Guraso Elkarteko ordezkarienak eta baita irakasleak ez diren langileenak ere.

3


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

2. HELBURU OROKORRAK IKASTURTERAKO HELBURU NAGUSIEN LABURPENA HELBURUA 1.

1. EKINTZAK 2. ARDURADUNAK

Ikasturteko planaren ardatz nagusiak kudeatu 1. Ikasturteko plana bera garatzea eta koordinatzea. 2. Zuzendaritza Taldea eta Organo Gorena

1. DENBORALIZAZIOA 2. EBALUZIO IRIZPIDE /ADIERAZLEAK 1. Ikasturte osoan zehar 2. Memoriarako galdetegi eta gidoiak ekainean.

2. Aniztasunari erantzuteko bide desberdinak 1. Plangintzaren 8 atalean jorratzea 2. Zuzendaritza eta Orientazio Mintegia

1. Ikasturte osoan zehar 2. Ikasleen emaitzen azterketa

3. IKT ikastetxe ereduaren proiektua garatu eta 1. Plangintzan 7.2 atalean Eskola 2.0 egitasmoa aurrera eraman. 2. IKT arduraduna

1. Ikasturte osoan zehar 2. Memoriarako galdetegi eta gidoiak ekainean.

4. Diagnosi frogen emaitzak aztertu eta 1. Klaustroan eta Gorenean aurkeztu. Hobekuntza Plana bideratu eta martxan jarri. Mintegietan landu 2. Zuzendaritza eta mintegi buruak

1. Emaitzak eta planaren diseinua: Abendutik otsailera. Hobekuntza plana : Ikasturte osoan zehar. 2. Adierazlea: Emaitzak eta plana aurkeztu dira; Plana onartua izan da.

5. Normalkuntza Proiektua garatzen jarraitu.

1. Plangintzaren 7.4 atalean 2. Hizkuntza Normalkuntza Batzordea

1. Ikasturte osoan zehar 2. Memoriarako galdetegi eta gidoiak ekainean.

6. Ikastetxeko Elkarbizitza Plana garatu

1. Plangintzaren 7.5 atalean. 2. Elkarbizitza Behatokia.

1. Ikasturte osoan zehar 2. Memoriarako galdetegi eta gidoiak ekainean.

7. LH-DBH koordinazioa landu

1. Lotura bilerak 2. Bi zuzendari eta bi ikasketa buruak

1. Ikasturte osoan zehar 2. Memoriarako galdetegi eta gidoiak ekainean.

8. Gurasoen partaidetza sustatzea Organo Goren 1. Organo Goreneko Batzordeak 1. 1. hiruhilabetekoan eta Batzordeetan. berregituratu. 2. Memoriako galdetegia 2. Zuzendaritza eta Batzordetako Gurasoak. 9. Eskola Mapa inguruko hausnarketa bideratzea. 1. Gaia jorratzeko berariazko lantaldea 1. Ikasturte osoan zehar sortu LH-DBH 2. Ebaluaziorako adierazlea: 2. Bi zuzendaritza taldeak - Gaia jorratu da eta Gorenak erabakia hartu du.

4


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

3. IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK 3.1 IKASLE KOPURUAK GELAKA, MAILAKA, AUZOKA MAILA 1. Maila D.B.H.

2. Maila 3. Maila 4. Maila

DENERA

GELA 8

KOPURUA 17 16 18 19 13 12 14 14

33 37 25 28

Ikasle 123

Martutene

Loiola

Astigarraga

Beste

5

2

25

1

9

3

23

2

17

2

6 7

1

18

2

27

6

83

7

3.2. IRAKASLERIA Zuzendaritza taldea Zuzendaria Ikasketa Burua Idazkaria Koordinatzailea

Amaia Jaio Bustindui Patxi Romatet Mantzizidor Irune Arrizabalaga Esnaola Mª Jose Bilbao Barruetabeña

Tutoreak 1A 1B 2A 2B 3A 3B 4A 4B

Begoña Bergareche Urdanpilleta José Ramón Errazquin Guezala Izaskun Lizarraga Errazkin Monica Vivanco Larrea Garbiñe Asensio Ibarguren Ana Ingunza Urzaiz Carmen Paternottre Etxeberria Mª Antonia Mugarza Igartua

5


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Mintegiburuak Itziar Ferran Zubillaga Josune Otxotorena Sorondo Izaro Iparraguirre Tolaretxipi B.O Amaia Irigoien Bereau Aintzane Prieto Urrutia

Gizarte Hizkuntzak Orientazio Zientziak Orientazio Taldea

Izaro Iparraguirre Tolaretxipi B.O Amaia Irigoien Bereau Aitor Nieto Carrera Itziar Mujika Garitano Eba Garuz Izagirre Eba Garuz Izagirre

Orientatzailea PTE irakaslea PTE irakaslea PTE irakaslea PROA irakaslea

Hizkuntzaren normalkuntzarako batzordea (HNB)

Teknikaria Batzordekideak

Josune Otxotorena Sorondo Mª Jose Bilbao Barruetabeña Maite Soroa Etxezarreta

Arloko irakasleak ARLOAK Euskara Erlijioa Erlijioaren Alternatiba Etika

Gaztelania

Gizarte

Gorputz Hezkuntza Herritartasunerako Hezkuntza Ingelesa

IRAKASLEAK Irune Arrizabalaga Esnaola Josune Otxotorena Sorondo Monica Vivanco Larrea Mª Jose Menasalvas Reinosa Amaia Jaio Bustindui Itziar Mujika Garitano Begoña Bergareche Urdanpilleta Izaskun Lizarraga Errazkin Amaia del a Torre Ana Ingunza Urzaiz Amaia Jaio Bustindui Monica Vivanco Larrea Begpña Bergareche Urdanpilleta Mª Jose Bilbao Barruetabeña Izaskun Lizarraga Errazkin Itziar Ferran Zubillaga Begoña Bergareche Urdanpilleta Carmen Paternottre Etxeberria Jose Ramon Errazquin Guezala

6


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Garbiñe Asensio Ibarguren Mª Antonia Mugarza Igartua Patxi Romatet Mantzizidor Maite Soroa Etxezarreta Begoña Bergareche Urdanpilleta Garbiñe Asensio Ibarguren Aintzane Prieto Urrutia Mª Jose Bilbao Barruetabeña Gregorio Mercader

Matematika

Musika Natur Zientziak Plastika Teknologia Beste kargu eta ardurak

Garbiñe Asensio Ibarguren Jose Ramon Errazquin Guezala Maite Soroa Etxezarreta Maite Soroa Etxezarreta Amaia Jaio Bustindui Mª Jose Bilbao Barruetabeña

Jangela arduradunak IKT dinamizatzailea Premia arduraduna Irteerak eta Jaialdiak

3.3. LANGILERI EZ-IRAKASLEA Arantxa Aierza

Administraria

Garbiñe Asensio Ibarguren Jose Ramon Errazquin Guezala

ARDURADUNAK

Jangela

SUKALDE ARDURADUNA

Maria Amondarain Jaxin de la Iglesia

BEGIRALEAK (AUZO LAGUN)

Unai Alonso Aitor Galatas Yolanda Rivas Ana Astaburuaga

Atezaintza

4. EKINTZA AKADEMIKOAREN ANTOLAKETA 4.1. ORDUTEGI OROKORRA Goizez DBH

Arratsaldez

1-2-3 egunak 4-5 egunak

8.15-12.45 14.15-16.15 8.30-14.00

4. eguna

14:30 – 16:30

4.2. ESKOLA EGUTEGIA

7


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

8


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA 4.3. IKASLEEN ORDU LEKTIBOEN BANAKETA ARLOAK Matematika Natur Zientziak Teknologia Euskara Gaztelania Gizarte Ingelesa Gorputz Hezkuntza Plastika Musika Etika Herritartasuna Erlijioa/Alternatiba Aukerakoak Hautazkoak Tutoretza DENERA

1. maila 4 3 2 4 4 3 3 2 1 1 -1 1 --1 30

2. maila 4 3 2 4 4 3 3 2 1 1 --

3. maila 4 3 2 4 4 3 4 2 -1 --

4. maila 4 --3 3 3 4 2 --1

2 --1 30

2 -1 30

-9 1 30

4.4. EBALUAZIO DATAK 1. ebaluazio-bilera abenduaren 15ean izango da. Kalifikazioak abenduaren 19an banatuko dira. 2. ebaluazio-bilera martxoaren 15ean izango da eta notak martxoaren 27an banatuko dira. Ekainaren 14an izango da ekaineko ohiko ebaluazio-bilera eta 25ean ezohiko bilera. 3. ebaluazioko eta ohiko eta ezohiko ebaluazioetako notak ekainaren 26an banatuko dira. 4.5. IRAKASLEEN ORDUTEGIA Irakasleon jardunaldia astean 30 ordutakoa da. Modu honetan banatzen ditugu ordu horiek: EGON BEHARREKO IKASTETXEARI DEDIKATUTAKOAK ORDUAK (astean7) (astean 23)  Irakastordu edo eskola orduak  Klaustroak  Errefortzu saioak  GIT eta Ebaluazio Bilerak  Zaintzak  Guraso Bilerak  Prestakuntza saioak  Irteerak  Sail-bilera orduak  Koordinazio bilerak.  Guraso ordua   Mailako tutore-bilera orduak  Karguei eskainitakoak 

9


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

Prestakuntza lanak, azterketa eta lanen zuzenketa, irakaslearen hobekuntza profesionala, etab. Ikastetxeari zuzenki eskaintzen zaizkion 30 orduetatik kanpo geratzen dira. Irakasleen ordu banaketa Irakasleak ARANBURU, Endrike ARRIZABALAGA, Irune ASENSIO, Garbiñe BERGARECHE, Begoña BILBAO, M. José DE LA TORRE, Amaia ERRAZQUIN,Jose Ramon GARUZ, Eba FERRAN, Itziar INGUNZA, Ana IPARRAGUIRRE, Izaro B.O: IRIGOIEN, Amaia JAIO, Amaia LIZARRAGA, Izaskun MENASALVAS, Mª Jose MERCADER, Gregorio MUGARZA, M. Antonia MUJIKA, Itziar NIETO, Aitor OTXOTORENA, Josune PATERNOTTRE, Carmen PRIETO, Aintzane ROMATET, Patxi SOROA, Maite VIVANCO, Monica

I 10 13 17 15 9 13 9 18 17

4 17 3 17 17 17 18 18 17 18 7 8 17

Z

2 2 1 2 1 1 2

E

T

P

K

S

G

10

1 1

1 1 1 1

1 1 1 1 1 1 1 1 1

1 1 1 1 1 1 1 1 1

5

B

4

1

1 1

1

1 1

2

1

18

1

1

23

16

2

1 1

1 1

1 1

23 23

1 1 1 1 1 1 1 2 1 1

1 1 1 1 1 1 1 1 1 1

23 23 23 23 23 23 23 23 23 23

3 2 3 2 1 2 1 2 2

1

1

1

1

1 1 1 1 1 1 1 1 1 1

1 1 12 9

4

Denera 23 23 23 23 23 12 23 12 23 23

Ikasturte honetan, ikastetxearen beharrak direla eta, irakasle bakoitzak ordu hauetaz gain, beste 20 ordu beteko ditu, atsedenaldietako zaintzak egiteko. I: Irakastorduak (lektiboak) Z: Zaintzak E: Errefortzu orduak T: Tutoretza ez-lektiboa P: Formakuntza-Prestakuntza

K: Karguei eskainitakoak S: Sail Bilerak G: Guraso ordua B:Beste (IKT, HNP, Segurtasuna...)

Prebentzioa

10

eta


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA 4.6. IKASLEEN TALDEKATZEAK Erreferentzi Taldeak

Bikoizketak

Aukerako/Hautazko

1A: 17 1. maila (2 talde) 2. maila (2 talde)

Alternatiba: 31 Erlijioa: 2 1B: 16 2A: 18

Antzerkia: 16 Asmakuntza: 18 Erlijioa: 2

2B: 19 3A: 13

Osasuna Tailerra: 15 Zientzia Tailerra: 10

3.maila (2 talde) 3B: 12

4A: 14 4. maila (1 talde) 4B: 14

Euskara, Gaztelania eta Gizarte 4X: 8 4Y: 20 Matematika eta Ingelesa 4Z: 19 4L: 9

Bio-Geologia: 9 Fisika-Kimika: 11 Frantsesa: 8 Informatika: 11 Latina: 10 Musika: 7 Plastika: 14 Teknologia: 14

4.7. SAILAK-MINTEGIAK S. Didaktikoak Euskara

Sailburua Josune Otxotorena

Giza Zientzia

Itziar Ferrán

Hizkuntzak

Amaia Jaio

Matematika,

Patxi Romatet

Zientzia eta Teknologia

Aintzane Prieto

Beste Kideak Irune Arrizabalaga Monica Vivanco Begoña Bergareche Mª José Bilbao Izaskun Lizarraga Endrike Aranburu Amaia de la Torre Jose Ramon Errazquin Ana Ingunza Carmen Paternottre Mª Antonia Mugarza Maite Soroa Garbiñe Asensio Gregorio Mercader

Bilerak Ostirala 10:10-11:00 Ostirala 9:20-10:10 Asteartea 10:15-11:15

Ostirala 9:20-10:10 Astelehena 11:45-12:45

11


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Orientazio Saila

Izaro Iparragirre B.O Amaia Irigoien

Eba Garuz Itziar Mujika Aitor Nieto Patxi Romatet

Asteazkena 9:15-10:15

5. HEZKUNTZA-KOMUNITATEARI INFORMAZIOA HELARAZTEKO PLANA 5.1 BILERAK BILERAK Klaustroa Prestakuntza Sail-bilerak Tutore Bilerak Orientazio Bilerak Normalkuntza batzordea Zuzendaritza GIT Bilerak

PARTAIDEAK Irakasle guztiak Irakasleak Mintegiko Irakasle Taldea Orientatzailea eta Mailako tutoreak Orientatzailea eta 4. mailako ikasle eta gurasoak HNB arduraduna eta batzordeko beste irakasleak Zuzendaritza Taldea Gelako Irakasle Taldea, Ikasketaburua eta Orientatzailea Gelako Irakasle Taldea, Ikasketaburua Orientatzailea

EGUNAK ORDUTEGIA Osteguna 14.30-16.30 Osteguna 14.30-16.30 Zehaztutako ordutegian Norbere ordutegian Adostutakoa Osteguna

12:20-13:10 Astelehena

Ebaluazioen erdian

Osteguna 14:30etatik aurrera

Ebaluazio Osteguna Ebaluazioen bukaeran Bilerak 14:30etatik aurrera Banakako AdostutakoaK. Gutxienez ikasturtean bi, bat Tutorea eta Ikaslearen Guraso lehenengo ebaluazioaren ondoren eta bestea gurasoak (eta ikaslea) Bilerak ikasturte amaieran. Guraso Bilera Tutoreak eta Mailako gurasoak Urriaren 4an 17:00-19:00 Orokorrak LH-DBHko irakasle, ikasle eta Iraunkorra Astelehena edo asteartea 16.30-18.30 gurasoen ordezkariak LH-DBHko eskola-elkarteko OOG Bilerak Osteguna 18:00-19:30 ordezkariak LH-DBH LH-DBH Zuzendaritza Taldeak Osteguna 9:00-10:00 Lotura LH-DBH Koordinatzaileak, PTEko Ikasturte hasieran, bukaeran eta beharrezko Koordinazio irakasleak eta Ikasketa Buruak ikusten diren guztietan. Pedagogikoa Laugarren mailan ikasturtean zehar, beste bi bilera orokor egingo dira : bata orientazio bokazionalaren gaia tratatzeko eta, ikasketa amaierako bidaiaren inguruan, bestea.

12


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA 5.2 FAMILIEKIN KOMUNIKAZIOA • •

Ebaluazio bakoitzaren amaieran ikaslearen notak bidaliko zaizkie gurasoei. Baita ekaineko ohiko eta ezohiko ebaluazioen ondoren. Lehenengo ebaluazioaren ondoren eta bigarren ebaluazioaren ondoren irakasgairen bat gainditu gabe utzi duten ikasleen familiei, indartzeneurriak egin ondoren, errekuperazioetan lortutako emaitzen berri emango zaie. Ikasturtean zehar beste informazio idatziak bidaliko zaizkie familiei: bileretara konbokatuz, bere seme-alabek izango dituzten irteera edo saio berezien berri emateko… Aurreko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, komunikazio horiek posta elektronikoaren bidez izatea bultzatuko dugu. Horrela, paperaren erabilera murrizteaz gain, informazioak bidean galtzea saihestu nahi dugu. Ikastetxeko web gune berria urtarrilerako martxan izatea nahi dugu.

6. PLANGINTZA OROKORRA 6.1. D.B.H.ko ZUZENDARITZA TALDETIK Zuzendaritza taldea Zuzendariak, Ikasketa Buruak, Idazkariak eta Koordinatzaileak osatzen dugu. Astelehenero 9:15etik 11:15era biltzen gara. Bilera honetan hartutako erabakiak Ikasketa Buruak Mintegi-buruei adierazten dizkie, ostegunero 11:30etik 12:20ra duten bileran. Ikasturte honetarako ezarri ditugun helburuak aurreko ikasturtean jarritakoen ildotik doaz. Horien artean, eta gure ikastetxeko egoerara egokiturik, egon daitezkeen premien artean honako hauei erantzun nahi diegu: 1. Ikastetxearen funtzionamendu onerako maila desberdinetako neurriak proposatzea eta erabakiak hartzea:   



Ikastolaren antolaketa kudeatu, beharrezko neurriak proposatuz eta horiek aurrera eraman daitezen baliabideak eskainiz. Klaustrokideen artean ikastetxeko dinamika eta giroan murgiltzeko bide eta estrategiak landu. Lehen Hezkuntzako Zuzendaritza Taldearekin eta baita irakasle ordezkariekin ere, ikasketekiko lotura eta koordinazio pedagogikoa bermatu. Kanpotik datozkigun eskaintza eta ekimenen aurrean gure Hezkuntza Proiektua garatzeko baliagarri direnetan partehartzea bultzatu eta koordinatu.

13


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA 2. Etapa honetako ikaskuntza-irakaskuntza prozesua egoki gauzatu dadin bermatu:  Gure ikasleen errendimendu akademikoa eta ikasteko ohiturak direla eta, irakasle taldeak helburuen lorpenean nahiz finkatutako ebaluazio irizpideen aurrean adostasunetara iritsi.  Ikasleen lan-ohiturak eta ikasketa estrategiak hobetzeko neurriak proposatu, landu eta hauen jarraipena egin.  Aniztasunari erantzuteko bide desberdinak jorratu: Errefortzu saioak, Talde bikoizketak, HBSP taldea, PROA proiektua, ...  Ebaluazio diagnostikoko emaitzetatik abiatuta Hobekuntza Plana sustatu. 3. Irakasleen formazio jarduera sustatu. 4. IKT ikastetxe heldutasun eredua lortzeko eta Eskola 2.0ren etorrerak dakartzan erronken aurrean, irakasleen formazioa bultzatu. 5 Ikastetxeko Elkarbizitza Plana dinamizatu. 6.2. EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA eta HOBEKUNTZA PLANA LOEan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa 175/2007 dekretuan jasotzen dena jarraituz, eta ikastetxean ematen den hezkuntzaren kalitatea aztertu eta hobetzeko asmoz, 10-11 ikasturtean probak 2. mailako ikasleei egin zitzaizkien. Hizkuntza komunikazioa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eta Matematikarako konpetentzia aztertu ziren. Proba horien emaitzak jasotzen ditugunean ondorengo lanak burutu beharko ditugu:

EGIN BEHARREKOAK 1.Jasotako emaitza txostenak aztertu, arrazoiei buruzko gogoeta egin, eta interpretatu. 2.Klaustro eta Organo Gorenean, Ikastetxeko emaitza orokorren laburpenak aurkeztu.

NORK Hobekuntza Batzordeak

NOIZ Abendua bitartean

Hobekuntza Batzordeak klaustroari Zuzendaritzak Gorenari

Klaustroa: Abenduan

3. 2. mailako tutoreei banakako txostenen emaitzak aurkeztu

Hobekuntza Batzordeak

4. Banakako emaitza txostenak familiei postaz edo korreo elektronikoaren bidez helarazi.

Zuzendaritzak

5. Emaitzen inguruko balorazioa Ikastetxeko Txostenean jaso eta Hobekuntza Esku Hartze Plana diseinatu..

Hobekuntza Batzordeak

Gorenari: Ez ohiko bat deitu beharko da. Urtarrilean

Ikuskaritzatik adierazitako epean.

14


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA 2011-2012 ikasturtean ez zaie ebaluazio diagnostikorik egingo 2. mailako ikasleei. 6.3. LH-DBH LOTURA BILERA Bi Zuzendaritza Taldeak ostegunero goizeko 9:00tan bilduko dira. Koordinazio Talde honen zeregin eta helburuak joan den ikasturtean jarritako berberak dira:  Urteko Planaren ardatz nagusiak bideratu eta koordinatu.  Egunerokotasunean sortzen diren beharrak era koordinatuan erantzun.  Ikasleentzat ahalik eta etenik txikiena gerta dadin, LHtik DBHrako ibilbidea koordinatu, horretarako beharrezkoak diren bitarteko bilerak konbokatuz eta hauetan hartzen diren erabakien jarraipena eginez.  Elkarrekin ospatzen ditugun jaialdi eta ekintzak antolatu. 6.4. ORDEZKARITZA ORGANU GORENA Zuzendaritza Taldetik: 3 kide Zuzendaria Amaia Jaio Bustindui Ikasketa Burua Patxi Romatet Mantzizidor Idazkaria Irune Arrizabalaga Esnaola Irakasleen Ordezkariak: 4 kide 1. Mª Jose Bilbao Barruetabeña 2. Itziar Ferran Zubillaga 3. Aitor Nieto Carrera 4. Josune Otxotorena Sorondo Gurasoen Ordezkariak: 7 kide 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7.

Garbiñe San Miguel Koldo Aduriz Joxi Uranga Mª Jose Zabalegi Edurne Artuzamunoa Pilar Salaberria Feli Lanau

Beste Ordezkariak: 5 kide

Ikasleen Ordezkariak (3) Lankidego ez irakaslea (1) Udaletxeko Ordezkaria (1)

Estibaliz Gutierrez Jon Ander Vazquez Aitziber Irizar Arantxa Aierza (DBHko Administraria) Ana Eskisabel (Donostia)

15


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA OOGa (Koordinazio Organo Gorena, gure kasuan) hiru hilabetez behin bilduko da gutxienez. Bilerak Martutenen izango dira, ostegunez, arratsaldeko 6:00etan. Aurtengorako helburu eta zereginak honakoak izango dira:  Ikasturteko Plangintza aztertu, onetsi eta jarraipena egin.  Ikastolako planifikazioaren inguruan klaustroek egin beharreko hausnarketa OOGra bideratu eta hala behar bada, dagozkion erabakiak hartu .  Eskola Maparen inguruan argitaratuko den Dekretuaren jarraipena egin.  Gurasoen partaidetza dinamizatu eta sendotu honako batzordeei eutsiz: Ekonomikoa, Astigarragako planifikazioa, Martuteneko gurasoen partaidetza ziurtatu eta sortu berri diren batzordeak sustatu, DBH Elkarbizitza,.... 3.3.1. Batzorde Iraunkorra Hilean behin bilduko da Astigarragako L.H.ren eraikinean, astelehenetan eta astearteetan txandaka, arratsaldeko 4:45 ean. OOGko ordezkari hauek osatuko dute Batzorde Iraunkorra: Irakasleen Ordezkariak Gurasoen Ordezkariak

Amaia Jaio Patxi Romatet Koldo Aduriz Joxi Uranga

Aurtengorako helburu eta zereginak honakoak izango dira:  O.O.G.ak prestatu.  OOGra iraunkorretan landutako gaien azalpena eman, erabakiak berrestuak izan daitezen, hala badagokio.  Ikastolako eguneroko dinamikan sortzen diren beharrei erantzun.  Batzordeen lanaren jarraipena egin.. 3.3.2. Elkarbizitza Behatokia Ikastolako elkarbizitza ona sustatzea du helburu. Beste arlo batzuen artean eskubide eta betebeharren jarraipena egitea eta, behar denean, erabakiak hartzea du helburu.

16


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Kide hauek osatuko dute: Ikasketa Burua (Batzorde Burua) Orientatzailea Guraso 1 Guraso 2 Ikasle 1 Ikasle 2

Patxi Romatet Amaia Irigoien

Jon Ander Vazquez Aitziber Irizar

7. PROIEKTU ETA EGITASMOAK 7.1. IRAKASLERIAREN PRESTAKUNTZA IKASTAROAK: Zenbait irakasle Berritzegunean antolatzen diren mintegietara joaten dira: • • • • • •

Amaia Irigoienek orientatzaileen mintegian parte hartzen du. Josune Otxotorena Hizkuntza Normalkuntzako mintegira joaten da. Aitor Nieto eta Itziar Mujika PTE irakasleen mintegira joaten diraa. Maite Soroak IKTen arduradunen mintegian parte hartzen du. Patxi Romatet Eskola 2.0 Zientzia eta Teknologia mintegira joaten da. Amaia Jaio Zuzendaritza taldeak:Ikastetxeen eraginkortasuna hobetzeko bidean.

IRAKASLEA

ARLOA

Josune Otxotorena

Normalkuntza

Josune Otxotorena

Euskara

Josune Otxotorena

Euskara

Irune Arrizabalaga

Euskara

Monica Vivanco

Euskara

Amaia Jaio

Zuzendaritza

Amaia Irigoien

Orientazioa

Amaia Irigoien Begoña Bergareche

Orientazio Musika

KURTSOA Hizkuntza Normalkuntza Teknikarientzako jardunaldiak. Azaroaren 13 eta 14. Gasteizen. Ahozko hizkuntza garatzen bigarren hezkuntzan (Montserrat Vilà) “El arte de hablar” (Formacion en red, MEC) Ahozko hizkuntza garatzen bigarren hezkuntzan (Montserrat Vilà) Garatu: “Language of teachers” (B1) Ikastetxearen zuzendaritza,antolakuntza eta funtzionamendua Urtarrilaren 23/25/27 Lasarten III. Orientazio topaketak. Zubiak eraikitzen. Azaroaren 8 eta 9. Donostian. Psikologian gradua. Ikasturte osoa. Bergaran Itzulpengintza lizentziatura. Ikasturte osoa. Gasteizen

17


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA 7.2. IKT IKASTETXE HELDUTASUN-EREDUA GARATZEKO PROIEKTUA ETA ESKOLA 2.0 Proiektuaren dinamizatzailea Maite Soroa izango da eta ondorengo funtzioak beteko ditu: • Gainerako irakasleei jakinaraztea proiektua gauzatzearren ikastetxeak garatuko duen berariazko plana. Zeregin horretan laguntza-zerbitzuekin lankidetzan jardungo du. • Hobetzeko planean identifikatutako IKT ekimenak dinamizatzea, koordinatzea eta ikuskatzea. Plan hori Ikastetxeko Urteko Planean sartuta egongo da. •

Ikastetxean IKTen erabilera pedagogikoa eta hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzea bultzatzea: o Irakaskuntzan IKTak erabiltzeko praktika onak eta esperientzia arrakastatsuak elkarrekin aztertzea, ikastetxeko irakasleen artean. o Tokiko Berritzeguneak antolatutako bileretan, prestakuntza-saio teknikoetan eta mintegietan parte hartzea. o Irakasleen prestakuntza-ibilbidea identifikatzea eta kudeatzea, eta ikastetxearentzako erabakitako heldutasun-maila lortzeko oinarrizko prestakuntza ematea, hala badagokio. o Zuzendaritza-taldeari proposatzea ikastetxeak dituen baliabide teknologiko finkoak eta mugikorrak erabiltzeko ordutegiak eta moduak.

Proiektuan parte hartzeagatik ondorengo betebeharrak ditugu: • IKT dinamizatzaileak konpromisoa hartu behar du tokiko Berritzeguneak antolatutako prestakuntza- eta aholku-jardueretan parte hartzeko, bai aurrez aurreko saioetan, bai on line. • Hobetzeko plana prestatzea, lortu nahi den maila kontuan hartuta, ikastetxeko egungo egoera aztertu ostean. Hobetzeko plan horretan argi eta garbi zehaztu behar da: o Ikastetxearen baliabide teknologikoak eta informatikoak nola antolatuko diren, ikasgelan ahalik eta hobekien baliatzeko, eta ahalik eta irakasle gehienek erabiltzeko. o Material digitalak nola antolatuko eta sailkatuko diren, irakasle guztiek izan dezaten material horiek erabiltzeko aukera. o Ikastetxeak zer-nolako prestakuntza-plana abiarazi behar duen proposatutako helburuak lortzeko, eta nork emango duen prestakuntza, datak zehaztuta. o Lortu asmo diren mailak zer-nolako epean erdietsi nahi diren. o Ezagutzaren kudeaketa: informazioaren antolaketa, eskuragarritasuna, segurtasuna... o Dinamizazioa eta sustatu beharreko hobekuntzak hainbat alorretan: ekipamenduak, prestakuntza, ikasgelan erabiltzea, jardueren erregistroa...

18


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA •

Ikastetxeko IKT batzordea sortzea, irakasleek, ikasleek eta familiek proiektuan nola parte hartzen duten aztertzeko. Batzorde horretan egongo dira, gutxienez, zuzendaritza-taldeko kide bat, ikastetxeko IKT dinamizatzailea, eta etapa bakoitzeko irakasle bat. Hobetzeko plana prestatzeko, dagokion Berritzeguneko aholkulariaren laguntza izango du ikastetxeak.

Proiektu honetan parte hartzen dugunez eta Eskola 2.0 egitasmoa DBHra iritsi denez, ikasturte honetan irakasleok formazioa jasoko dugu IKT alorrean. Formazioa ikastetxeko irakaslea den Maite Soroak emango digu. Saioen banaketa honako hau izango da:

Hilabetea Urria Azaroa Urtarrila Otsaila Martxoa 7.3.

Eguna/k 20 3, 17, 24 12, 19 2, 16 1, 10

Nork eta zer Maite Soroa Maite Soroa Maite Soroa Maite Soroa Maite Soroa

IKASTETXEKO WEB ORRIA

Orain arte web orria enpresa baten bidez kudeatzen zen. Aurreko ikasturtean Hezkuntza Sailak plataforma informatiko bat sortu zuen eta plataforma horren bidez web orriak egin daitezke. Abendua bitartean gure web gune berria egokitu behar dugu. 7.4.HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA Hizkuntzaren Normalkuntzarako Proiektua gure hizkuntzaren erabilera bultzatzeko helburuarekin daramagu aurrera. Proiektu honen bitartez, ikastetxeko hainbat eremutan eragin nahi dugu euskararen presentzia indartzeko, eta, batez ere, ikasleen artean motibazioa, ezagutza eta erabilera sustatzeko. Helburu honekin, DBHn hainbat ekintza antolatu ditugu ikasturte honetarako; horietako batzuk irakasgaiekin lotuta daude zuzenean, eta beste batzuk, aisialdi edo jarduera ludikoekin dute zerikusia.

Eskola-saioetan

• • • • •

Arantzazu entzun(e)zazu irratsaioak. Antzerki tailerra eta ikasleen emanaldia. Auzoka aldizkariak. Poesia erakusketa. Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketa.

1. eta 2. maila. 2. maila. 1. maila. 3. maila. Maila guztiak (borondatezkoa).

19


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

Irteerak

Jaialdi eta ospakizunak

Motibazio-saio eta lehiaketak

• • • •

Iparraldera Lantzeko inauteria. Zinema Euskaraz Victoria Eugenian. Antzerkia ikustera

• • •

Euskararen Eguna Santo Tomas Feria. Ikastola Eguna.

Lehiaketak : bertsoak, esamoldeak… Pertsonaiak ikastetxean Ikasleen gimkana

• •

1. eta 2. maila. 3. eta 4. maila. Maila guztiak.

Maila guztiak.

jeroglifikoak,

. Maila guztiak.

Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuarekin aurrera egiteko, elkarlanean diharduten batzordeak ditugu eratuta ikastetxean:

Palarra Ikasle taldea

Irakasle Batzordea

Taldeak

Kideak

Eginkizuna

Bilerak

Josune Otxotorena

- Koordinatzailea eta mintegiko ordezkaria

hizkuntza

Mª Jose Bilbao

- Zuzendaritza taldeko ordezkaria eta gizarte mintegiko ordezkaria.

Maite Soroa

- Matematika mintegiko ordezkaria

Ikasleen Batzordea: 16 ikasle maila guztietakoak

- Informazioa jaso eta zabaldu - Proposamenak egin eta bideratu - Kanpaina eta ekimenak antolatu eta bultzatu

Astean behin Osteguna 12:20-13:10

Hilean behin edo bitan jolas-garaietan

7.5. ELKARBIZITZA PLANA Ikasturte honetarako finkatu ditugun erronkak honako hauek dira: • •

Ikastetxeko Elkarbizitza Behatokia osatu. Horretarako jarri dugun epea lehenengo hiruhilabetekoa da. Ikasleen partaidetza indartu. Horretarako, beraiekin biltzeko eta beraiek biltzeko espazio eta denborak finkatu behar dira. Garrantzitsua da ikasle ordezkariaren figura indartzea. Hasteko jangelako araudia eta araudi hori ez betetzeak izan ditzakeen ondorioak eztabaidatu eta adostuko dira.

20


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

•

Normalkuntza Proiektuan ere ikasleen batzordea finkatu da eta dagoeneko lanean ari da. Familien inplikazioa ikastetxeko martxan bultzatu. Horretarako garrantzitsua ikusten dugu ikastetxe eta familien arteko komunikazio bideak zabaltzea-

8. ANIZTASUNAREN TRATAERA 8.1. IKASLEEN TALDEKATZEAK Aurreko ikasturteko emaitzak aztertu ondoren Arantzazuko Ama BHIko ikasleriaren aniztasunari erantzuteko hartutako lehenengo erabakiak ikasleen taldekatzeari dagokio. Hartutako erabakiak hauek izan dira: •

2. mailatik 3. mailara igaro diren ikasleak berrantolatu egin ditugu, ez ditugu taldeak automatikoki igaro kurtsoz.

•

4. mailan hartutako erabakiak bi izan dira: o Taldekatzeak malguak dira. Zenbait ikasgaitan taldekatzeak ikasleek etorkizunean dituzten asmoen arabera banatu ditugu: talde batean Erdi Mailara bideratuak dauden ikasleak, bestean Batxilergora eta Unibertsitatera joateko asmoa duten ikasleak. o Aukerakotasuna indartu dugu. Gure ikasle kopuruarekin aukera askeko 6 ikasgai dagozkigu, baina guk 8ak irakastea erabaki dugu.

8.2. LAGUNTZA-GELA Gela honen helburua, Hezkuntza laguntza Premia Berariazkoak dituzten ikasleei erantzutea izango da. Prozesu honen aurreneko pausoa ikaslearen ebaluazio psikopedagogiko bat eginez, ikaslearen hezkuntza behar indibidualak zehaztea da. Horretarako ondorengo puntu hauek aztertzen ditugu: - Aurreko zikloko edo etapako edukietan izandako lorpen maila. - Erabiltzen dituen estrategia desberdinak ezagutzea. - Ikaskuntza zailtasunak antzematea eta arlo bakoitzeko "hutsuneak" ezagutzea eta zehaztea. Hasierako ebaluaketa honen ondorioz, Curriculuma planifikatzen dugu, ikaslearen garapen gaitasuna hartuz. Planifikatze lan honetan, helburuak aztertzen ditugu, batzuei lehentasuna emanez eta kasu batzuetan moldatzeko gaitasunak kontuan izanda. Edukietan, funtzionalak eta esanguratsuak izateari lehentasuna ematen diogu, prozedurazko edukiei lehentasuna emanez. Ikaslearen trebetasunak kontutan izanik, metodologia desberdinak erabiltzen dira, lantze maila eta erantzun desberdinak kontutan izanik.

21


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Azkenik, prozesu honen ebaluazioa egin, eta ikasleek izan duten lorpen maila azterturik, beharrezko moldaketak eta berrantolaketak egiten ditugu. 8.2.1 IKASLEAK Laguntza gelara, D.B.Hko lehen zikloko ikasleak etorriko dira beharrak horrela eskatzen badu, hala eta guztiz ,lehentasuna emango diogu laguntzak gela barnean emateari. Bi irakasle (arloko irakaslea eta PTEa) gelan sartzen direnean arlo instrumentalak lantzen ditugu batez ere, hau da, bi hizkuntzak (Euskara Gaztelania) eta Matematika. Horretaz gain, arlo emozionala lantzen dugu beharren arabera. Laguntza sarea zabaltzen ahaleginduko gara, berdinen arteko tutorizatuak‌.. Ikasturte honetan: D.B.H. 1 maila ( 5 ikasle): * ikasle batek CEIa dauka , bere helburuak eta gela arruntean lantzen ari direnak uztartzen saiatzen gara. Arlo instrumentaletan laguntza emateaz gain, konfidantza eta segurtasuna, autokontzeptu eta autoestima, aprendizairako interesa eta jarrerari lehentasuna emango diogu. * Beste ikasle batzuk jarrera arazoak dituzte eta beraien jarrerak autoerregulatu dezaten saiatuko gara. D.B.H. 2. maila ( 6 ikasle): • Ikasle hauek banakako laguntza jasotzen dute arlo instrumentaletan, astean 2-3 orduz Laguntza Gelan. Bere zikloko minimoetan dute erreferentzia. 8.2.2. KOORDINAZIO-BILERAK 1.- Orientatzailearekin HPBen ikasleei buruz hitz-egiteko, gure lana koordinatzeko, e.a. 2.- Laguntza gelatik pasatzen diren ikasleen tutoreekin koordinazio bilerak. Ikaslearen jarraipena egiten da. 3.- Gurasoekin: Tutoreekin batera, laguntza gelako irakaslea biltzen da. Kurtsoan zehar gutxienez 3 aldiz, bat hiruhilabetero. Dena dela behar izanez gero, maiztasun gehiagorekin biltzen gara. 4.-

Berritzeguneko HPBen erreferentearekin: Informazio, esperientziak eta materiala eskatu eta jaso. Arazoei irtenbidea emateko aholkuak eta behar izanez gero laguntza berezia eskatu. Laguntza gelatik pasatzen diren ikasleen jarraipena egiteko.

5.- Erakunde bereziekin: Psikiatria Infantil, Ongizate Saila, Asoziazio desberdinak, ( A.H.I.D.A., Gautena, Aspace....). Erakunde hauekin beharren arabera biltzen gara eta ahal den neurrian estrategia komun batzuk finkatzen saiatzen gara. 6.- Gazte-lekuko hezitzaileekin eta Kale hezitzaileekin hiruhilabetekoan behin bilerak informazioa trukatzeko.

22


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA 8.3. HBSP PROGRAMA Aniztasunari eta ikasleen beharrei erantzun nahian, 1. zikloan HBSP programan parte hartzea eskatu dugu. Ikasleak Lehenengo eta bigarren mailan matrikulatuta dauden bost ikaslek jasoko dute laguntza programa hau jarraituz ikasturte honetan zehar. Era askotako arrazoiak direla medio: atzerapen akademiko nabaria, zailtasun kognitiboak, familia giro larria, autoestima baxua… ikasketa prozesuan aurrera egiteko mugak dituzten ikasleak dira. Laguntza Gelako ikasleak izandakoak dira gehienak, LHn edo DBHn mailaren bat errepikatu dutenak. Programako ikasleak bere talde arruntetan egongo dira eta arlo instrumentalak, batez ere, dituztenean bi irakasle egongo dira gelan, arloa irakasten duen irakaslea eta PTE irakaslea den Aitor Nieto Carrera. Helburuak • Ikasketa mailari dagokionez: o Porrot akademikoa saihestea. o Oinarrizko trebeziak eta ezagutzak eskuratzea. o DBHko Lehen Zikloa gainditzeko bidea erraztea. • Arlo pertsonalean: o Autoestima eta motibazioa garatzea. o Ahalegina eta zailtasunak gainditzea baloratzea. o Ikasleen arteko harremanetan eragitea, integrazioa harreman pertsonalak sustatu eta zainduz.

landuz

eta

Programaren jarraipena eta koordinazioa Orientazio Mintegi eta Tutore bileretan egingo da. Ikasturte honetarako erronka izango da ikasturtean zehar programa honen garapena eta etorkizuna aztertzea eta baloratzea:

• •

Alde batetik, ikastetxean diagnostikatzen diren beharrei erantzuteko tresna baliotsu eta erabilgarria den ikusteko. Eta bestetik, datorren ikasturteari begira, ikastetxean Curriculum Anitzeko Programa eskatu ala ez erabakitzeko.

8.4. PROA LAGUNTZA PROGRAMA PROA bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, eskola-laguntzako programa bat da. Programa honetan orain dela bi urte, ikasturte erdian, sartu ginen eta jarraitzeko arrazoiak honako hauek dira:

23


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA •

Lehen Hezkuntza amaitzean zenbait ikaslek atzerapen nabaria izaten dute gelaren maila orokorrarekiko. Ikasle hauetako batzuk dagoeneko errepikatu dute behin LHn edo DBHren lehenengo urtea errepikatzeko arrisku handia dute. Ikasle hauek arazo nabarmenak izaten dituzte lanerako autonomia aldetik eta behar beharrezkoa dute besteek baino denbora gehiago erabiltzea ikasketetarako. Beste kasu batzuetan LH gainditutzat emateko, lortu duten maila kontutan izan gabe, beste zenbait faktore begiratzen dira: egoera familiarra, taldean integrazioa… Honek arrunta dena baino aldaketa handiagoa ekartzen die ikasle hauei. DBHren 1. mailan eskolaren aurkako jarrera ez da oso arrunta izaten, baina aurreko faktoreek dakarten nolabaiteko porrotak besteekiko atzean geratzea dakar eta aurkako jarrera horiek azaltzea ekar dezake. Laguntza honekin curriculumaren zenbait arlotan hobekuntzak izatea nahi da, hobekuntza horiek ikasleen autoestimaren hobetzea eragingo duelakoan. Ikasle hauek izan dezaketen arazoa areagotzeko, etxekoek ematen dieten laguntza eta babesa oso eskasa da kasu gehienetan. Horregatik, programa honekin bi arlo garatu nahi ditugu: batetik, gurasoek ematen ez dieten laguntza eta jarraipena ikastetxean eman; bestetik, ikasketa-prozesuan guraso horien inplikazioa bultzatu nahi dugu. Kontuan izan behar dugu zenbait ikasleren gurasoen hezkuntza-baliabideak eta baliabide ekonomikoak oso urriak direla eta, askotan, guraso horien ama hizkuntza gaztelania dela.

Programa honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira: • • • • • • • • •

Eskola-orduetatik kanpo ikasle taldeari orientazio pertsonalizatua eskaintzea. Denbora antolatzen lagundu. Oinarrizko gaitasunak garatzen lagundu, lanean irmotasunak eta ikasestrategiek duten garrantzia irakatsiz. Irakurketarako ohitura bultzatu. Arlo instrumentaletan ezagupenak eta trebeziak sendotu. LH eta DBH arteko transizioa leuntzen lagundu. Ikaslea taldean eta ikastetxean integratzen lagundu. Bere aukera akademikoak areagotzeko ikaslearen autoestima indartu. Gurasoek arlo akademikoan izan behar duten inplikazioa bultzatu eta guraso eta ikastetxearen arteko komunikazioa sendotu.

Aurten bi talde ditugu, bat 1. mailako ikasleek osatzen dutena eta bestea 2. mailako ikasleekin. 1. mailako taldearen kargu monitore bat dago eta 2. mailako taldearen kargu irakasle bat dago. Ikasleekin 3 saio dituzte: astelehen, astearte eta asteazkenetan 13:15etik 14:15era. Irakasleak eta monitoreak saio bat dute egitasmoaren

24


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA koordinatzailearekin (Ikasketa Burua) biltzeko eta beste saio bat beraien koordinaziorako eta lana prestatzeko. 8.5. ORIENTAZIO PLANA HELBURUAK Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, eta hezkuntza-jardueran sartuta dago. Ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea da orientabidearen helburua. Ikastetxearen heziketa-proiektuaren barruan, tutoretza plana da ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura. Oinarrizko gaitasunak lortzea da orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua.

Orientazio-arloaren eduki-multzoak hauexek dira eta lantzen diren edukiak: 1-Ikasleen garapen pertsonala Autoestimua eta autokontzeptua Gizarte-trebetasunak Sentimenduak eta emozioak Ahalmenak sustatzea Genero-nortasuna Giza eskubideak 2-Lanbide-orientazioa Proiektu profesionala Lanbide-etorkizunari buruzko informazioa hautatzea Erabakiak hartzea 3-Besteekiko harremanak komunikazioa, talde lana eta gatazken konponketa Taldea Gatazkak Besteekiko harremanak Gizarte trebetasunak 4-Ikasketa-prozesuak Denboraldiaren planifikazioa Ikaste jarduerak antolatu eta planifikatzea Ikasteko erak eta estrategiak Eduki

hauek

maila

bakoitzean

honela

banatuko

dira:

25


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

DBH 1. MAILA EDUKI MULTZOAK

GAIAK Haurren Eskubideak.

GARAPEN PERTSONALA: Heziketa afektibo-sexuala. Emakumeen kontrako indarkeria. Adiskidetasuna.

Gelako arduradunen aukeraketa. BESTEEKIKO HARREMANAK:

Ordezkarien hautapena.

BALIABIDEAK Lan fitxa: Eskubideak ditugu. Haurren eskubideen Aldarrikapena. Filma eta filmari buruzko galdeketa. Lahia-Nahia Sexologia Elkartea Beldur barik ekimena. Lan fitxa: Adiskidetasuna. Irakurketa: La amistad. Filma eta filmari buruzko galdeketa. Arduren banaketa orria.

IRAUPENA 10 saio

Ordezkariari buruzko zehaztapenak. Ordezkarien hautapen-akta.

Saio 1

Gelako arazoak tratatzeko elkarrizketak.

Behar beste

Jangelako arautegia sortu eta adostu.

Arautegia, post-it teknika.

Elkar ezagutzeko, lasaitzeko eta konfiantza hartzeko jarduerak.

Talde dinamikak: Jatetxea, Gazteluko mamua, Hiru 4 saio lagunak. Jokoak: Blokus, Abalone, Set. Lan fitxa: Zer da solidarioa izatea? 6 saio Joko kooperatiboak. Filma eta filmari buruzko galdeketa.

Pertsonen arteko harremanak, elkartasuna eta gatazken ebazpena.

IKASKETA PROZESUAK:

Saio 1

Ikasteko giro eta baldintza egokiak. Ikasteko antolakuntza. Agendaren erabilera. Ikas-teknikak. Arreta.

Lan fitxa: Zenbat denbora duzu ikasteko? Lan fitxa: Ikas plangintza egiteko aholkuak. Galdeketa: Nola ikasten duzu? Irakurketa fitxa: Ikasteko balditza egokiak. Lan fitxa: Zer da arretaz ikastea? Arreta lantzeko ariketak.

2 Saio

3 saio

26


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA DBH 2. MAILA EDUKI MULTZOAK

GAIAK Autokontzeptua: Irudi pertsonala.

GARAPEN PERTSONALA: Heziketa afektibo-sexuala. Drogomenpekotasun prebenzioa. Emakumeen kontrako indarkeria. Ikastetxeko eta elkarbizitzarako arauak. Gelako arduradunen aukeraketa. Ordezkarien hautapena. Jangelako arautegia sortu eta adostu.

BALIABIDEAK Lan fitxa: Nola ikusten duzu zeure burua? Lan fitxa: Zaindu zure osasuna: elikadura. Irakurketa: Edertasun ereduen publizitatean. Filma eta filmari buruzko galdeketa. Lahia-Nahia Sexologia Elkartea Askagintza taldea Beldur barik ekimena

Ikasleen eskubide eta betebeharrak. Ikastetxearen arauak. Ikasleen jarraipena fitxa: gelako giroa hobetzeko Arduren banaketa orria. Saio 1 Ordezkariari buruzko zehaztapenak. Ordezkarien hautapen-akta. Arautegia, post-it teknika.

Gelako arazoak tratatzeko elkarrizketak. BESTEEKIKO HARREMANAK:

Elkar ezagutzeko, lasaitzeko eta konfiantza hartzeko jarduerak. Giza eskubideak.

Haurren tratu txarrak. Familia harremanak.

IRAUPENA 14 saio

2 saio

2 saio Saio 1 Behar beste

Talde dinamikoak: Bahiketaren misterioa, Kotxe txapelketa, Aduanaria. Jokoak: Blokus, Abalone, Set. Lan fitxa : Giza eskubideak. Giza eskubideen aldarrikapena. Giza eskubideen jokoa. Lan fitxa : haurren tratu txarrak. Filma eta filmari buruzko galdeketa. Lan fitxa: Familia baten marrazketa. Irakurketa: Hainbat familia mota.

4 saio

10 saio

27


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

DBH 3. MAILA: EDUKI MULTZOAK

GARAPEN PERTSONALA:

GAIAK

Autokontzeptua: Heziketa afektibo-sexuala. Emakumeen kontrako indarkeria. Sentimendu eta emozioak.

Drogomenpekotasun prebenzioa. Ikastetxeko eta gelako arauak. BESTEEKIKO HARREMANAK: Giza eskubideak. Gelako arduradunen aukeraketa. Ordezkarien hautapena.

BALIABIDEAK

16 saio Lahia-Nahia Sexologia Elkartea Beldur barik ekimena Lan fitxa: Hainbat sentimendu! Emozioak ezagutzen. Irakurketak : Palabras en juego, La ira deja seĂąales, La tristeza y la furia. Filma eta filmari buruzko galdeketa. Askagintza taldea. Ikasleen eskubide eta betebeharrak. Ikasleen jarraipena fitxa: gelako giroa hobetzeko. Giza eskubideen aldarrikapena. Filma eta filmari buruzko galdeketa. Arduren banaketa orria. Ordezkariari buruzko zehaztapenak. Ordezkarien hautapen-akta.

Gelako arazoak tratatzeko elkarrizketak. LANBIDE ORIENTAZIOA:

Erabakiak hartzea. â—? 4. kurtsorako orientazioa.

IRAUPENA

2 saio

2 saio Saio 1 Saio 1 Behar beste

Galdeketa: Preferencias profesionales CEPE. 4. mailako irakasgaiak. DBH egin ondorengo ibilbideak. Kontsulta liburuak. Elkarrizketa pertsonalak.

6 saio

28


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

DBH 4. MAILA: EDUKI MULTZOAK

GARAPEN PERTSONALA: BESTEEKIKO HARREMANAK:

LANBIDE ORIENTAZIOA:

GAIAK

BALIABIDEAK

IRAUPENA

Heziketa afektibo-sexuala. Emakumeen kontrako indarkeria. Drogomenpekotasun prebenzioa. Gelako arduradunen aukeraketa.

Lahia-Nahia Sexologia Elkartea Beldur barik ekimena Askagintza taldea. Arduren banaketa orria.

6 saio

Ordezkarien hautapena.

Ordezkariari buruzko zehaztapenak. Ordezkarien hautapen-akta.

Saio 1

Saio 1

Gelako arazoak tratatzeko elkarrizketak.

Behar beste

Ikasturteari begira espektatibak. Nire denboraren antolaketa: ordutegia eskolan eta eskolaz kanpo. Erabakiak hartzea.

Saio 1

DBH egin ondoren zer egin: Batxilergoa. Lanbide Heziketa. Lanbide Hastapena. Lan mundua.

Aukera egin behar dut programa. Orienta bideoak: Unibertsitateko ikasketak, lanbide heziketako zikloak. Informazio orriak. Hitzaldiak. Kontsulta liburuak. Elkarrizketa pertsonalak.

23 Saio

29


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

9. IRTEERAK, EKINTZA OSAGARRIAK ETA ESKOLAZ KANPOKOAK 9.1.IRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAK jarduera

helburuak

antolatzailea

arduraduna

jasotzaileak

non - noiz

finanziazioa

Narbartera irteera

Gizarte eta harremanetarako gaitasunak lantzea.

Zuzendaritza

Begoña Bergareche

DBH1

Narbarte

Familiek 30 €. Gainontzekoa Guraso Elkarteak

Martxoak 29-30

Ana Ingunza Itziar Mujika Lizarrara irteera

Gizarte eta harremanetarako Zuzendaritza gaitasunak lantzea

Amaia Irigoien

DBH2

Lizarra Martxoak 29-30

Amaia Jaio Gorlizera irteera

Gizarte eta harremanetarako Zuzendaritza gaitasunak lantzea

Irune Arrizabalaga

DBH3

Gorliz Martxoak 22-23

Ana Ingunza Parisera irteera

Gizarte eta harremanetarako Zuzendaritza gaitasunak lantzea

Josune Otxotorena Aitor Nieto

DBH4

Martxoak 25etik 30era

Familiek 30 €. Gainontzekoa Guraso Elkarteak Familiek 30 €. Gainontzekoa Guraso Elkarteak Ikasleek bere lanarekin bildutakoa. Guraso Elkarteak 50 €ko subentzioa

30


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Lantz-eko inauterietara

Euskara eta euskal kulturarekin lotutako ekintzak euskal herrietan nola gauzatzen diren ikustea

Iparraldera: Lapurdiko Kostaldea eta Barnealdea

Euskaren gauzapena Iparraldean eta Euskararen lurren hedapenaz jabetzea

Antzerkia Ikustera Donostiara

Besteen antzezlanak ezagutzea eta baloratzea, norberaren lana ere baloratzeko.

Irratsaioak

Ahozko trebetasuna hobetzea, bai entzunez eta baita mintzatuz.

Euskara

Irune Arrizabalaga , Josune Otxotorena

DBH 3 eta 4

Otsailaren 21ean

Ikasleek eta guraso Elkartea

Euskara Mintegia

Josune Otxotorena, Monika Vivanco

DBH1 eta 2

Maiatza-ekainean

Ikasleek eta guraso elkartea

Antzerki tailerreko

Josune Otxotorena

DBH 2-ko antzerki taldekoak

Maiatzean

Nolega ahozkotasunerako diru laguntzak

Euskara Mintegia

Josune Otxotorena

DBH 1 eta 2

Ikasturtean zehar, asteartero, 8:15 – 8:30

Nolega ahozkotasunerako diru laguntzak

Gaztelaniako

Amaia De la Torre

4. Mailako ikasleak

Santa Teresa Ikastetxea

8 euro

Mintegia

arduraduna

Norbere buruan konfiantza areagotzea Antzerkia

Gelan landutako lanak antzezlanen bitartez ezagutzea.

Mintegia

Autobusa

2012-02-06

Ahozko ulermena eta entzumena gazteleraz hobetzea.

31


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Antzerkia

Gelan landutako lanak antzezlanen bitartez ezagutzea.

Gaztelaniako

Ana Ingunza

Mintegia

3. Mailako ikasleak

Santa Teresa Ikastetxean

8euro Autobusa

Ahozko ulermena eta entzumena gazteleraz hobetzea Izotz gaineko irristaketa

Izotz gaineko irristaketaren oinarrizko teknikak ikastea Ikastetxetik kanpo eta kirol ekintza batean gizarte eta harremanetarako gaitasunak lantzea.

Eski irteera

Natura inguruan egokia izatea.

jarrera

Eskiatzeko segurtasun neurriak eta oinarrizko teknikak ikastea.

Gorputzhezkuntzako irakaslea

Itziar Ferran

1-2DBH

Donostian Abenduaren 20an 9:00-10:30

Sarrera 3,30â‚Ź ikasle bakoitzeko .Autobus urdina ikasle bakoitzak berea.

Gorputzhezkuntzako irakaslea

Itziar Ferran

3-4DBH

Gourette.Otsailaren1 0ean.

48â‚Ź ikasle bakoitzeko.

Egun osorako.

( 40 ikasle minimo )

Ikastetxetik kanpo eta kirol ekintza batean gizarte eta harremanetarako gaitasunak lantzea.

32


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Sorospen Ikastaroa

Sorospen katea ezagutzea,lehen laguntzak nola eman behar diren jakitea.

Diputazioaren kirol sustapena

Itziar Ferran

3.DBH,Osasun Tailerra

Ikastetxean 2.hiruhilabetean,12 ordu

150â‚Ź Ikastaroa

Gorputzhezkuntzako irakaslea

Itziar Ferran

3.DBH,Osasun Tailerra

Donostia.Azaroan,eg un erdia

Dohan

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

1.DBH

Donostia

Sarrera,7.50â‚Ź

2011-12-9

Dbus

RCP-ren protokoloak eta arnas bidearen butxaketa nola egiten den ikastea. Traumatismo,odol jario , erredura desberdinen aurrean nola jokatu behar dugun jakitea. Bizikleta Irteera

Kutxaespazioa

Ikastetxean hezkuntzari praktikan jartzea.

bide buruzkoa

-Zientziaren munduari hurbilketa ludikoa egitea -Zientziarekiko interesa eta motibazioa sustatzea

Cristina enea

-ingurumenaren jabetzea

10:00-13:00

garrantziaz

-Landare/Animalia erreinuei hurbilketa ludikoa egitea

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

1.DBH

Donostia (Zehaztu gabe)

Dbus

33


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Kutxaespazioa

-Zientziarekiko intresa eta motibazioa sustatzea

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

2.DBH

(Zehaztu gabe)

Garbiñe Asensio Ingurugiro etxea

Txingudi

-ingurumenaren jabetzea

garrantziaz

-Kontsumo sustatzea

jasangarria

-ekosistema (padura) baten azterketa egitea

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

Donostia

Dbus 10:00-13:00 2.DBH

(Zehaztu gabe)

Autobusaren kontratazioa

2.DBH

(Zehaztu gabe)

Irun.

Garbiñe Asensio Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

Autobusaren kontratazioa.

Garbiñe Asensio Kutxaespazioa

-Zientziarekiko interesa eta motibazioa sustatzea

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

3.DBH

Garbiñe Asensio Energia3D

-energiaren ezagutzea

kontzeptua

-Energia sortzeko zein kontsumitzeko bideak aurkeztea

Sarrera,7.50

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

Donostia

Sarrera,7.50€

(Zehaztu gabe)

Dbus

10:00-13:00 3.DBH

(Zehaztu gabe)

Sarrera 7 € Dbus

Garbiñe Asensio

34


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Kutxaespazioa

-Zientziarekiko interesa eta motibazioa sustatzea

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

4.DBH

GarbiĂąe Asensio

Donostia

Sarrera,7.50â‚Ź

(Zehaztu gabe)

Dbus

10:00-13:00

Zientziaren astea

-Zientziarekiko interesa eta motibazioa sustatzea

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

3. eta 4. DBH

Azaroaren 10-11

Dbus ikasleek

Nobel saridunen topaketak

-Zientziarekiko interesa eta motibazioa sustatzea

Zientzia Mintegia

Aintzane Prieto

4. DBH

Donostia

Dbus( ikasleek)

(Zehaztu gabe) 10:00-13:00

Sexu hezkuntza

Sexismoa gazteen ikuspuntutik lantzea. Hezkuntza afektibo sexuala lantzea.

Sexu hezkuntza

Seme-alabekin ikastetxean landutako gaien berri eman.

Lahia-Nahia Sexologia Elkartea

Lahia-Nahia Sexologia Elkartea

Ikasketa Burua +

2-4 DBH

2. edo 3. hiruhilabetekoan, zehaztu gabe

Guraso Elkarteak

Gurasoak

2. edo 3. hiruhilabetekoan, zehaztu gabe

Guraso Elkarteak

Orientatzailea

Ikasketa Burua + Orientatzailea

35


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Drogamendekotasunen prebentzioa

Droga-mendekotasunen fenomenoa eta honen eragina gazterian aztertzea. Substantziak, ezaugarriak, arriskuak, ezagutzea.

AskagintzaAndui Fundazioa

Ikasketa Burua +

2-4 DBH

2. edo 3. hiruhilabetekoan, zehaztu gabe

Guraso Elkartea

2. eta 4. DBHko ikasleen gurasoak

2. edo 3. hiruhilabetekoan, zehaztu gabe

Guraso Elkartea

Orientatzailea

beraien ondorioak, onurak...

Irizpideak eta arriskuen babes eta prebentziorako estrategiak eskaintzea. Drogamendekotasunen prebentzioa

Seme-alabekin ikastetxean landutako gaien berri eman.

AskagintzaAndui Fundazioa

Ikasketa Burua + Orientatzailea

36


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA Enpresa batzuk bisitatu

Enpresa desberdinetako antolaketa eta lana ikustea.

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen “Industria etorkizuna hurbilduz� parte hartuko dugu

G. Mercader

4. DBH

Finkatu gabe

Programak jartzen du autobusa

Museum Cemento Rezola

Museoan zementuaren historia eta gaurko erabilerak ikusi eta lantegian lan prozesuaren zati batzuk ikusten dira.

Rezolak eskaintzen du bisita

G. Mercader

4. DBH

Finkatu gabe

Bisita doan da. Garraio publikoan joango dira.

Ekintza hauen ordainketarako Guraso Elkarteari laguntza eskatuko zaio. Ekintza osagarri hauetan irakasle-taldeak ikasleren batek parte ez hartzea erabaki dezake. Gure arautegian jasota dagoen moduan, ikastetxearen elkarbizitzaren aurkako jokabide ugari dituzten ikasleak gaua pasatzeko irteeretara ez joatea gerta daiteke. Horrela gertatzen bada, eskolara etorri beharko dute. Zenbait ekintza osagarri derrigorrezkoak ez direnez, ikasleak ez daude derrigortuta joatera Horrelakorik gertatuz gero, ikaslea etxean geratuko da beti ere gurasoen justifikantea ekartzen badute.

37


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

9.2. JAIALDI ETA EKINTZA KULTURALAK Ikasturtean zehar gureganatuak ditugun zenbait ekintza eta ospakizun badaude herriko kulturarekin edota Ikastolaren bizitzarekin lotuak daudenak eta urtez urte lantzen ditugunak.

JAIALDIA

PARTAIDEAK

ARDURADUNAK

ANTOLATZAILEAK

Euskara Eguna Ikastola osoa Ikastolako euskara Ikastolako euskara Abenduak 2 batzordea batzordea Santo Tomas Ikastola osoa Feria Irakasleak Ikastolako Jai Abenduak 17 Gurasoak Batzordea Ikastola Eguna

Ikastola osoa

Irakasleak Gurasoak Hainbat ikasle

Ikastolako Jai Batzordea

LEKUA EKINTZA Martutene Antzerkia eta eta Astigarraga pertsonaiak Martutenen

Erakusketa Jaialdia

Martutenen (ostiralez) Astigarragan (larunbatez)

Jaialdia Pilota partidak Bazkaria

9.3. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK Nahiz eta eskaintza D.B.H-ko ikasle guztiei egin , eskola kirola gehienbat DBHko lehenengo ziklokoei, infantilei, zuzendua dago, DBHko bigarren ziklokoak, kadeteak ,federatuak direlako. Gure ikasleek ondorengo kiroletan parte hartzen dute: • • • • • • •

Atletismoa Dantza modernoa-dantza afrikarrak Esku pilota Gimnasia erritmikoa Saskibaloia Wushu Xakea

Eskolaz kanpoko ekintzen arduraduna Izarne Zelaia da. Martuteneko eraikuntzan egongo da astelehenetan. Ekintza hauetako batzuk inguruko herrietako kirol klubekin egiten dituzte. Ikastetxeko eskolaz kanpoko ekintzen batzordeak antolatzen dituenak hauek dira:

38


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

Jarduera

Helburuak

Antolatzailea

Arduraduna

Jasotzaileak

non - noiz

Finanziazioa

WUSHU

Kirol eta kultur adierzpide batzuk ezagutu eta barneratzea.

Guraso

Peio

DBH1-DBH4

Ikasleen kuota

Elkartea

Almazor

Astigarragako kiroldegia.

Balioak transmititzea

Soin erritmikoa

Kirol eta adierazpide batzuk ezagutu eta barneratzea.

Astearte eta asteazkenetan 17:00-18:00 Guraso

Maider

Elkartea

Calvo

DBH2-DBH4

Balioak transmititzea

Martuteneko gimnasioan

Ikasleen kuota

Astelehen eta asteazkena 13:15-14:15

Dantza

Kirol eta kultur adierazpide batzuk ezagutu eta barneratzea. Balioak transmititzea

Guraso

Oihana

Elkartea

Varela

DBH1-DBH4

Martuteneko aretoa eta gimnasioa.

Ikasleen kuota.

Astearte eta asteazkena. 13:15-14:15

39


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

10. ZERBITZUAK 10.1 JANGELA ZERBITZUA •

Jangela zerbitzua nahi duten ikasle guztiek erabil ahal izango dute astelehenetik ostiralera. Erabiltzeko bi era desberdin daude: − Ikasturte osorako (astelehenetik-ostiralera) izenematea, nahi duzuen asteko egunak aipatuta. − Noizbehinka soilik erabiltzea. Aukera hau erabiltzeko bezperan, arratsaldeko 3:00ak baino lehenago, 943 470 235 telefonora deitu behar duzue eta jakinaren gainean jarri. Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, AUZO LAGUN enpresa izango da janari banatzailea.

Jangela ordainketa • •

Hilabetearen bukaeran kontu korrontetik kobratuko dizuegu hilabete horretan egindako gastua. Jangela erabiliko duten ikasleek kuota ezberdina izango dute erabileraren arabera: − Ikasturte osoan eta egunero geratuko direnentzat: a) Garraiatutako ikasleentzat: 2,80 euro/egun b) Ez garraiatutako ikasleentzat: 4,00 euro/egun − Noizbehinka gelditzen direnentzat: 4,60 euro/egun

Jangelako araudia DBH 1 eta 2ko tutoretza saioetan jangelan jarraituko den araudia eta araudia betetzen ez duten ikasleekin hartuko diren neurriak eztabaidatu eta adostuko dira. Ondoren, 1. mailako eta 2. mailako ikasle ordezkariek, DBH 3 eta 4ko tutoreen laguntzarekin, 3. eta 4. mailako ikasleei azalduko diete adostutakoa. Prozesu hau burutzeko epea lehenengo ebaluazioa da. 10.2. GARRAIO ZERBITZUA • •

Aurten ULACIA AUTOBUSAK enpresa izango da DBHko lehenengo zikloko ikasleak garraiatuko dituena. Autobusak Ergobia,Astigarraga eta Loiolako ikasleak jasotzen ditu.

Ikasle bakoitzari eserleku bat esleitu zaio autobusean eta txartel bat banatu zaio, non bere izen-abizenak eta eserleku-zenbakia azaltzen diren.

40


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

10.3. AMUNDARAIN MEDIATEKA Amundarain mediateka izango da gure ikasleek jolas orduetan eta bazkaldu ondorengo orduetan erabili ahal izango duten gunea, beraien etxeko lanak aurreratu eta ikasteko. Eguerdietan, astelehenetik asteazkenera erabili ahal izango dute 12:45 eta 14:15 bitartean. Mediatekako arduraduna LHko irakaslea den Ana Makibar izango da eskola orduetan. Eskola orduz kanpo, berriz, Lamiak enpresako Elena Prada liburuzaina izango da bertako arduraduna. Eskola orduz kanpo irekita egongo da 17:00etatik 19:00etara eta auzotar guztiek erabili ahal izango dute. Oporraldietan 10:00etatik 13:00etara irekiko da. Helburuak - Zerbitzu aukera eta baliabide eskaintza ahalik eta zabalena ematea: liburuak, aldizkariak, egunkariak, Internet, bideoak, CD-ak, CD-ROMak, DVD-ak… - Irakurzaletasuna piztea ikasleengan/auzotarrengan. - Liburutegia erabiltzen ohitzea, ongi pasatzeko, informatzeko eta etengabeko hezkuntzarako tresna baliotsu baten jabe izatera iristeko. Eskainiko diren zerbitzuak: Kontsulta: Erabiltzaileek liburutegiko fondo guztiak kontsulta ahal izango dituzte, liburutegia informatizatua egongo da eta katalogoa ordenadore bidez kontsulta ahal izango da. Irakurketa: Liburutegia irakurketarako espazioa izango da. Fonoteka: CD-ak izango dira eta berauek entzuteko aparailua ere. Bideoteka: Bideo aparailua eta bideo zintak, DVD-ak. Internet: 4 ordenadore izango dira Interneten nabigatzeko. Mailegua: Maileguan liburuak, aldizkariak, bideo zintak CDak eta DVD-ak utziko dira. Horretarako, ezinbestekoa izango da liburutegiko bazkidea izatea. Liburutegien arteko mailegua: Loiolako liburutegiarekin maileguak truka ahal izango dira. Irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak: Ipuin kontaketak, bisita gidatuak, poesia emanaldiak, solasaldiak... ARAUDIA • • • •

Liburutegian ezingo gara sartu arduraduna bertan egon arte. Sartzerakoan isiltasuna gordeko dugu. Hamaiketakoa aldez aurretik egingo dugu, liburutegi barruan ezin baita ezer ere jan. Ez gara sartu eta atera ibiliko, barruan geldituko gara lasai irakurtzen edota etxeko lanak egiten.

41


• • • •

ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA • Liburutegia irakur edota etxeko lanak egiteko gunea denez, isiltasunean jardungo dugu. Hartutako liburu, aldizkari eta abar, beti, dagozkien lekura itzuliko ditugu. Irteterakoan aulkiak beraien lekuan utzi eta isiltasunean aterako gara. Ordenadoreren bat erabili nahi izanez gero, zuzendaritzakoei eskatuko diogu baimena, beti ere, ikastolatik agindutako lan bat egiteko baldin bada. Denbora bitarte hau liburuak hartu nahiz itzultzeko erabil dezakegu ere. Horretarako dagoen koadernoan adieraziko ditugu datu guztiak.

11. EKONOMI KUDEAKETA Ikasturtez ikasturte bezala, DBHko funtzionamendu eta ekipamenduko diru sarrerak ikastetxeko beharren lehentasunaren arabera banatuko dira. Hainbat proiektutan parte hartzeagatik jasotzen ditugun gainontzeko dirulaguntzak, hala nola: Antzerki eta Kantagintzan, IKE deialdian eta PROA programan, egitasmo horiek garatzeko erabiliko dira, hala behar izanez gero. Zuzendaritza Taldea izango da idazkariaren eta administrariaren proposamen nahiz eskariaz, egin behar diren gastuei dagokionez, erabakiak hartuko dituen organoa. DBHko eguneroko kudeaketa (bekak, eskola-asegurua, garraiorako diru-laguntzak, fakturazioa, edozein materialen eskaera, ordainketak...) administratzailearen laguntzaz bideratuko dugu, ohikoa denez. Horrez gain, administrariak, idazkariaren oniritziz, eramango du aurrera Ekonomi Kudeaketako programa. Orokorrean aipatuta, honakoak dira dauzkagun diru-iturriak: • Funtzionamendurako diru-laguntza • Ekipamendurako diru-laguntza • Jarduera pedagogikoak garatzeko eskatutakoa  Antzerkia eta kantagintza (ahozkotasuna lantzeko jarduerak).  IKE (euskara bultzatzeko ekintzak).  PROA (eskola laguntza programa). • Guraso Elkarteko diru-laguntza Eta atal hauetan banatuta joango dira gastuak: • Funtzionamenduan: telefonoa, fotokopiak eta material gastagarri orokorra, mantentzeko lanak... • Ekipamenduan: altzariak, laborategiko materiala, teknologia gelako materiala, gorputz hezkuntzarako materiala, musika gelakoa... • Material didaktikoan: mintegietatik erosten den materiala (testu liburuak, gela-hiztegiak, atlasak, mapak, horma-irudiak ...) • Informatika alorrean: Materiala, egitura eta erabilera... • Ikasleen erabilerarako materialean: Plastikarako, Teknologiarako... • Jarduera pedagogikoetan: Prestakuntza ikastaroak, Normalkuntza… Eranskinean 2011 urterako presupuestoa zenbatetaraino gauzatu den ikus daiteke.

42


ARANTZAZUKO AMA BHI 2011-2012 IKASTURTEKO PLANA

7. OOGaren ONARTZE AGIRIA

Agiri honen bidez zera adierazten da: Arantzazuko Ama BHIko Ordezkaritza Organo Gorenak 2011ko azaroaren24ko egunez bildurik, beste gai batzuen artean, 2011-2012 Ikasturteko Plana aztertzeari ekin diola eta onartua izan dela. Horren egiaztagiri dugu, bilera honetako akta.

Donostian, 2011ko azaroaren 24an

OOG BURUA

Amaia Jaio Bustindui

43

Ikasturteko Plana 2011-2012  

Arantzazuko Ama

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you