Page 1

ON ZIENTZIA ON ZIENTZIA

Patricia, Nahikari, Adri


ZER DA GANTZA? Guk gantz izenez ezagutzen duguna, benetan, gantz-ehuna da. Gure gorputza, ehun mota desberdinez osaturik dago: muskulu ehuna... Ehun horietako bakoitza, zelulaz daude osatuak. Gantz ehuna, ehun horietako bat da, eta bertako zeluletan metatzen den gantzez osatua dago gehienbat. Gantz horiek, uretan disolbaezinak diren konposatuak osatzen dituzte, esaterako, triglizeridoak .

Patricia, Nahikari, Adri


ZERTARAKO DUGU GANTZA? Gure organismoarentzat energi iturri izateaz gainera (9 kaloria gramoko), bestelako eginkizun handiak ere betetzen ditu gantzak:

Garrantzizko energi erreserba (ehun adiposoa) izateaz gainera, organismoaren tenperaturaren erregulazioa egiten laguntzen digu isolatzaile termiko gisa funtzionatzen duen larruazal azpiko gantzak. Hainbat organo bildu eta babesten ditu (bihotza eta giltzurrunak, adibidez) Bitamina liposolubleen (A, D, E, K) eroale da eta horien xurgatzea errazten du. Hainbat hormonaren osagai da, gure organismoarentzat ezinbestekoak diren gantz-azidoez hornitzen gaitu eta elikagaien palatabilitatea hobetzen du. Era berean, proteinak energi iturri baliatzea galarazten du eta funtzio estrukturala betetzen du, zelula-mintzen Patricia, Nahikari, Adri osagai baita.


GANTZAK EKARRI DITZAKEEN ARAZOAK FALTAN BADAGO: Gantz falta badugu, gure gorputzak energia falta edukiko du, eta ez du normal funtzionatzeko gai izango eguneroko bizitzan. Horrela, energia falta badugu, gehiegizko esfortzua egitea beharrezkoa izango da, eta honek humore txarra eta adimen gaitasun baxuagoa dakar berarekin. Gainera, gantzik ez dugunez, proteina muskularrak kontsumitu behar ditugu kontsumitu eta, honegatik, pisua galdu eta desnutrizioa izatera ere iritsi gaitezke. Gantzik gabe ez legoke energia nahikorik funtzio guztiak gauzatzeko, beraz, garrantzitsual ez direnak ez dira gauzatzen. Aldaketa metabolikoak gertatzen dira, adibidez: umeetan hazkuntza geldoa, emakumeetan hilekoaren falta, Patricia, Nahikari, Adri


GEHIEGIZKOA BADA: Gantz gehiegi badago, energia metaketa ere gehiegizkoa litzateke. Energia hori kontsumitua ez bada, gantz ehunean gorde egiten da. Metaketa honek gantz ehunaren hazkuntza dakar berarekin eta horregatik pisua hartzen dugu. Metaketa hau gehiegizkoa bada obesitatea izatera iritsi gaitezke, eta honek hainbat gaixotasun sor ditzake: diabetesa, trombosisa, bihotzeko arazoak...

Patricia, Nahikari, Adri


NONDIK DATORKIGU GANTZA? Gantza, irensten ditugun elikagaietatik datorkigu. Gorputzak berak ez ditu denak sortzen, horregatik kanpotik, hau da, gure dietan, hartu behar ditugu. Bi gantz mota daude: animali gantza eta gantz begetala. Bietatik jan behar dugu, baino ez neurri berdinean. Animali-gantza

Landare-gantza

Patricia, Nahikari, Adri


ZER EGIN GANTZA KENTZEKO? Gantza kentzeko kirola erabili dezakegu. Hala ere, honetarako, kirolean entrenamendu mota desberdinak ditugu eskura, eta gure helburuaren arabera mota bat edo beste erabili behar dugu. Egiten dugun entrenamendu motaren arabera, ekintza fisikoa egiteko behar dugun energia iturri batetik edo bestetik erabiliko dugu; ez beti gantzetatik datoztenak. Gure kasurako, gantza energia iturri erabili eta hauek erretzeko, ariketa mota aerobikoak egin beharko genituzke hain zuzen ere. Baina, beste alde batetik, anaerobikoak ere aurkitzen dira.

Patricia, Nahikari, Adri


ENTRENAMENDU AEROBIKOA Aerobikoak, oxigenoaren beharra du bere prozesuak gauzatzeko, eta anaerobikoak, berriz, kontrakoa. Hau da, prozesu anaerobikoek ez dute oxigeno beharrik gauzatu ahal izateko. Baina, hau honela izanda ere, ez da posible prozesu mota bata edo bestea erabiltzea guk nahi dugun eran kirolaren arabera; biak erabiltzen ditugu ariketa fisikoan zehar, baina bat edo beste nagusitzen lortu dezakegu da gure helburuetara iristeko. Honegatik esaten da ariketa bat aerobikoa edo anaerobikoa dela. Entrenamendu aerobikoan intentsitate txikiko baina iraupen luzeko ariketak erabiltzen dira, non organismoak gantzak eta karbohidratoak erre behar ditu energia lortzeko, oxigenoa erabiliz honetarako.

Patricia, Nahikari, Adri


ANAEROBIKOA

Entrenamendu anaerobikoan, berriz, intentsitate altuko eta iraupen gutxiko ariketak egiten dira. Ariketa hauek egiteko behar dugun energia lortzeko gure gorputzak ez du oxigenoa erabiltzeko beharra bere prozesuetan. Izan ere, energia oxigenoaren bidez oxidatu behar ez diren iturrietatik dator; ATP muskularretatik adibidez.

Patricia, Nahikari, Adri


Dena den, ezinezkoa da gorputz atal bateko ariketa zehatzarekin gorputz atal horretako gantza bakarrik erretzea. Izan ere, erretzen duzun gantza ez da atal batekoa bakarrik, gorputz osokoa baizik. Beraz, esan bezala, gantza kentzeko ariketa aerobikoak egitea komeni da; hala nola, korri egin, soka saltoan ibili, eskailerak igo eta jaitsi... Adibidez, ordu bat ibiltzearekin erreko genituzkeen gantzak, denbora bera korrika egitearekin erreko genituzkeenaren erdiak besterik ez dira.

Patricia, Nahikari, Adri


Bestalde, jakin beharra dago asko izerditzeak ez duela adierazten gantz asko erreko duzula. Hare gehiago, asko izerditzeak arazoak ekar ditzake, esaterako, deshidratazioa edo ezinegona. Kirola egiten dugunean, lehenengo likidoak galtzen ditugu izerdiaren bidez. Gero, erritmoa azkartuz goazen heinean, azukreak eta gantzak erretzen dira. Hala ere, hau ezin da lortu entrenamendu bakoitzean 15 minutu baino lehen.

Patricia, Nahikari, Adri

Gantza  

eah ehd fdnhs rhfsxc

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you