Page 1

MOOC

Patri Hewlett-Packard [Seleccionar fecha]


MOOCak bere izenak dioen bezala, sarean eskaintzen diren kurtso ireki eta masiboak dira, non ikasle kopuru oso handia ari den aldi berean, munduko toki desberdinetatik. Nire ustez MOOCak gaur egungo gizarte teknologiko eta globalizatuetara hoberen egokitzen den hezkuntza sistema dira.

MOOCetan konektibismoa eta e-learning zein m-learning ideiei jarraituz ikasten da. Beraz, ikaskuntza edonon, edonoiz eta edonola eman daiteke. Dispositibo mugikorrek etengabeko ikaskuntza bultzatzen dute. MOOCei esker ikasketa esanguratsua sustatu egiten da eta betiko irakasgai formaleko ordutegi zurrunarekin apurtu egiten da. Ikaskuntza prozesua ikaslera egokitzen da, eta ez ikaslea ikaskuntza prozesura, MOOCetan ikaslea baita ardatz nagusia. Ikaslea nahi duena nahi duenean ikas dezake. Ikaslearen autoerregulazioa bilatzen da MOOCen bidez, non ikasle bakoitza bere ikaskuntza hasieratik amaierara diseinatu eta aurrera eramaten duen eskaintzen zaizkion baliabide anitzen bidez. Irakaslea bideratzaile papera baino ez du, jakintzaren oinarria zabalduz eta ikasleei behar izatekotan lagunduz. Gainera, irakasleak ere ikasleetatik ikasteko aukera dauka, sortzen diren network horietako parte izanik. MOOC eskaintza handia izanik (gero eta handiagoa, alegia) ikasleak nahi duenaz ikasteko aukera dauka eta ez du bere burua beharturik ikusten. Gustukoa ikasiz gero ikasleen motibazioa handitu egiten da eta ondorioz, eraginkortasuna eta errendimendua. MOOCetako ezaugarririk nagusiena eta garrantzitsuena nire uste konektibismoaren ideia nagusiarekin zuzenki lotuta dago eta besteetatik ikastea da. Ikasle anitz eta desberdinen interakzioak sortzen du benetako ikaskuntza. Irakaslea ez da irakaskuntza eskaintzen duena; ikasleek besteetatik ikasi egiten dute. Herritartasunerako gaitasuna lantzeko erarik eraginkorrena da nire ustez, errespetua eta talde lana bultzatzeko ezin aproposagoa. Norberak bere lana zein zalantzak zabaldu egiten ditu, laguntza eskatu eta eskaintzeko asmoz eta besteei informazioa eman bitartean besteengan ere informazioa jasotzen du. Honetan garrantzi izugarria hartzen dute sare sozialek. Hauen erabilera oso zabaldua da gaur egungo gizabanakoen artean baina haien ikaskuntza funtzioa ez dago oso hedatua. Sare sozialen bidez munduko edozein tokitako jendearekin jar gaitezke harremanetan, gure interes eta asmo berdinak dituzten pertsonekin interakzionatuz eta ikaskuntza birtual esanguratsua sustatuz.


MOOCei esker hezkuntza eskubidea bermatu egiten da. Ez da zilegizkoa hezkuntza jaso ahal izana edo ez diruaren menpekoa izatea. Guztiok izan beharko genuke ikasteko eskubide eta aukera, gure maila sozioekonomikoa edozein dela ere. Horregatik MOOCen garrantzia. MOOCak doain ikasteko bide dira, non internet konexio eta gailu informatiko bat izate hutsarekin edonork murgildu daitekeen ikaskuntza munduan. Gainera, MOOCen libre filosofiari esker ez dago materialengatik ordaindu behar.

MOOC bat arrakastatsua izateko alde batetik edozein MOOc izan beharreko ezaugarriak bete behar ditu. Kurtso bat izanda plangintza bat izan behar du. Ikaskuntza askea bada ere, ez da edonola eskaintzen. Irakasleek kurtsoa planifikatu, helburuak zehaztu, materiala sortu‌ behar dute, benetako ikaskuntza eskaintzeko. Horretaz gain, edozein ikasleri zabaldua izan behar da, desberdintasunik ezarri gabe. Nire ustez horretaz gain MOOC bat beste ikasleekin komunikatzea ahalbidetu behar du, sare sozialen bidez eta argia izan behar da, unean une ikasle bakoitzak argi eta garbi izan dezan ikasi ahal duena eta hau egiteko nolako bideak dituen.


MOOC hausnarketa  

MOOC hausnarketa

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you