Issuu on Google+

SUSHI TALDEA IZARNE URDANGARIN NAGORE URIBE ENERITZ YARZA ANDER ZUBILLAGA

L.H. 32.3 2012/10/


Aurkibidea 1.-

SARRERA ............................................................................................................. 3

1.1.-

Web 2.0 .......................................................................................................... 3

1.2.-

Ikt-ak duen garrantzia hezkuntzan eta honek duen zeregina.......................... 4

1.3.-

Lankidetza ikaskuntza .................................................................................... 4

2.-

IGOOGLE ............................................................................................................. 6

3.-

SYMBALOO ......................................................................................................... 8

4.-

Ondorioak ............................................................................................................ 14

5.-

Erreferentzia bibliografikoak ............................................................................... 15

2


1.- SARRERA 1.1.- Web 2.0 Jatorriz Web 2.0 terminoa, O´Reilly Mediak interneteko erabiltzaileen parte-hartzea eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak argitara emateko erabili zuen. Ordenagailuak eta web-ak existitzen ziren, baina Web 2.0-ri esker erabiltzaileek komunikatzeko moduak aldatu dituzte. Web 2.0 Interneten garapena da, Web 1.0-tik pauso bat aurrerago, eta informazioa konpartitu, jaso, iritzia eman eta elkartrukatzeko aukera ematen du.

Orokorrean, erabiltzaileak komunikatzeko eta

beraien sormena azaltzeko dohako tresna bat da. Web 2.0-ren ezaugarriak honakoak dira: gauza sinpleak egiten dituzte, errazak dira erabiltzeko eta parte-hartzea sustatzen dute. Geroz eta aplikazio gehiago daude Web 2.0 programan, ondorengoak adibide batzuk dira: -

Irudien partekatzea: irudiak sortu eta igo egiten dira beste erabiltzaileak ikus ditzaten(Flickr). Hasierako orriak: Interneten sartzen zarenean lehen begiradan ikusi ahal izateko gehien interesatzen zaizuna (Symbaloo, igoogle). Tokiak mapetan kokatzea: bakoitzak gustuko dituen tokiak mapa batean markatzen ditu (Google maps). Mapa kontzeptualak: mapa mentalak eta kontzeptualak egiteko aplikazioa (Cmaptools). Sare sozialak: pertsona talde batek osatzen duen aplikazioa da, eta bertan, argazkiak, bideoak, ezagutzak‌ elkar banatzen dira (Facebook). Dokumentuak konpartitzea: dokumentuak konpartitzeko webgune bat da, erabiltzaileek formatu eta mota ezberdinetako dokumentuak argitaratu ditzakete (Drop-box).

Orokorrean, Web 2.0-ak pertsonak gauzak elkar konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazioak dira.

3


1.2.- Ikt-ak duen garrantzia hezkuntzan eta honek duen zeregina IKTak informaziorako eta komunikaziorako teknologiak dira, hau da, teknologiaren bitartez pertsonak elkar komunikatu eta informazioa elkar helaraz dezakete. Hori tresna teknologiko desberdinen bitartez egin dezakete, hala nola, ordenagailua, tablet-a, smartphone-ak‌ Beraz, baliabide informatikoak erabiliz eta internet konexioa izanik IKTen erabileran murgildu daitezke. Uneoro aldatzen doaz IKTak

eta gizarte

modernoaren beharretara egokituz, beti ere abantailak eskainiz. Azken urteetan, IKTak hezkuntzan murgiltzen hasi dira eta aldaketa asko ekarri ditu. Modu tradizional batetik, digitalizaziora pasatzera ikaskuntza eta irakasteko modua aldatzea, irakaslea protagonista izatetik bigarren maila batean geratu da, eta ikasleek web-aren bitartez beraien kabuz egiten dute lan modu dinamiko batean eta era kritiko batean. Irakasleak era kritiko hori bultzatzeko hainbat ezagutza eduki behar ditu IKTei buruz, beraz, lehendabiziko gauza irakasleei formakuntza bat ematea da. Horiek prest daudenean ikaskuntzan IKTak sartu daitezke eta horrela ikasleei gidatu eta lagundu egingo diete edozein arazoren aurrean. Hau ikusirik, gaur egun IKTak irakaskuntzarako ezinbesteko tresna bihurtu dira eta hemendik aurrera, umeak liburuak eta tresna teknologikoak erabiliz prestatuko dira etorkizunerako. 1.3.- Lankidetza ikaskuntza Lankidetza ikaskuntza, talde lanean eta kooperazioan oinarritutako ikaskuntza mota bat da. Pertsona batek baino gehiagok talde bat osatzen dutenean ematen da lankidetza lana, denek helburu bera dutenean zehazki. Hortaz, lankidetza ikaskuntzak, taldean lan egitea eta bakoitzak bere ekarpenak, ideiak eta ezagutzak elkarbanatzearekin erabat lotuta dago. Horrela, batak besteari ideia berriak garatzen laguntzen dio eta talde lanean aritzen ikasten da. Jakina da, egungo hezkuntzan talde lana gero eta pisu handiagoa hartzen ari dela. Lankidetza ikaskuntzak makina bat onura ekar ditzakeen garrantziaz ohartu gara. Hasteko,

eskoletara eta lan eremuetara zabaltzea interesgarria da. Batetik, lana

egiterako garaian edota zerbait ikasteko unean lortuko den emaitza osatuagoa izango baita, izan ere, ideia eta ikuspuntu desberdinak biltzen ditu. Bestetik, lankide eta ikaskideen arteko harremanak sendotzeko aukera ematen du, batak bestearengandik

4


ikasteko aukera eskainiz, baita jendea sakonago ezagutzeko parada ere. Beti ere, taldea eraginkorra izateko lan banaketa egitea interesgarria da eta lan horren emaitza osatuagoa izango da eta lana azkarrago burutuko da. Lankidetza ikaskuntza bultzatzeko IKT-ek dinamika berriak sortu dituzte geletan lantzeko. Ikasle askok proiektu berean batera lan egin dezaketelako eta beste eskoletako haurrekin ere lanean aritzea posible egiten duelako. Lan egiteko era berri honek, ikaskuntza autonomoa eta arduratsua sustatzeko aukera ere eskaintzen digu.

Irakasleak gela dinamizatzeko ardura hartu behar du,

jarduera eta ariketa desberdinak proposatuz, horrela ikaslearen lana bultzatuz eta zenbaitetan ere gidatuz. Lan bat burutzerako garaian, IKT-ek informazio ugari jartzen digute eskuragarri, baina Interneten munduan hainbeste informazio dago, non dena ezin den baliagarri izan. Interneten informazio egokia bilatzeko, entziklopedietara eta honelako iturrietara jo beharko genuke. Talde lanean burutzen ari garen lana denon artean egin ahal izateko eta konpartitzeko, blogak, Wikiak, e-mailak, Google Drive, Drop-Box programa, etab. erabili ditzakegu, horrela denok gure etxeko ordenagailuetan burututako lana eskuragarri izateko.

5


2.- IGOOGLE Zer da: Gehien ikusten dugun web orria Nabigatzailearen lehen orria izaten da. Bertan, gure gustuko egunkaria, bilatzailea, bloga eta abar ager daitezke, esaterako. Horretarako herramienta interesgarria izan daiteke Igoogle. Hau Googleko zerbitzu bat da, eta hasierako orria gure erara pertsonalizatzeko aukera ematen digu, gure gustuen arabera jartzea, interneten sartu eta hasiera-hasieratik gure intereseko gauzak erraz eskuratu ahal izan ditzagun. Funtzioak: Leihoak gehitu daitezke, ondoren edukiak gaiaren arabera organizatzeko. Bestetik, gai ezberdinak aukeratzeko aukera ematen du, estetikoki politagoa izan dadin. Horrez gain, moduluak gehitzeko aukera ere ematen du, menuan “ añadir Gadgets” sakatuta. Bere ezaugarri nagusietako bat da “ gadgets” hauen erabilera. Gadgets horiek motak askotakoak izan daitezke, ez soilik interneteko orrialde esanguratsuenak, baita oharrak ere. Ohar txikiak idaztezko eta lehen orrian gordetzeko aukera ematen dute. Bestetik, egitekoen zerrendak prestatzeko aukera ematen digu, gure eginbeharrak errazago gogora ditzagun. Askotan abisuak programatzeko aukera ere izaten da. Posta elektrikoari dagokionean, gehienetan Igoogletik irakurri ahal izango dugu posta elektronikoaren kontua. Beste aukeratako bat egutegia izan daiteke, egutegi propio bat edota kanpoko beste tresnaren bat erabilita, eskura izango dugu egutegi funtzioa. Aipaturiko horiez gain, beste hainbat gauza gehitzeko aukera ematen digu, hiztegia, kalkulagailua… Erabilpena: Igoogle erabili ahal izateko beharrezkoa da gmaileko kontu bat izatea, ez bada ala komenigarria litzateke zure kontu bat sortzea. 1. Behin kontua eginda, Googlera joanez, sesioa irekikoa dugu.

Irudia 1. Gmail zerbitzuaren sarbidea

6


2.

Behin kontuan sartzen garenean

Igoogleko pantaila nagusian sartuko gara, eta argazkian ikus dezakezuenaren atzeko zerbait agertuko zaizue. Bertan ikus dezakezuen moduan, leiho ugari ageri dira, horiek norberak bere gustuen arabera antolatzen ditu, nahi dituenak kendu eta jarriz. Leiho horietan ordua, Irudia 2. iGoogle-ko hasierako orrialdea

zure

gmaileko

korreoa,

eguraldia,

albisteak, zure eginbeharrak‌ idatz ditzakezu. Lekuz mugitzeko aukera ere ematen du, zuk zeure gustura jarri dezazun, horretarako leihoa bera arrastatu besterik ez da egin behar.

3. Leiho horiei gadgets deitzen zaien eta horiek gehitu ahal izateko irudian gorriz borobildurik agertzen den botoiari sakatuz zuk nahi duzun gadgetsa gehitu ahal izango zenioke.

Irudia 3. Gadget-a gehitzeko botoia

4.

Bestalde, pantailaren fondoan argazki bat

dagoela ikusi dezakezu, hori ere aldatu egin daiteke, bakoitzak nahi duen argazkia edo irudia ipiniaz. Hainbat aukera ematen ditu, irudian ikusi daitekeen moduan. Irudia 4. Pantaila atzekaldeko irudi aukera

5. Azkenik, igoogletik atera nahi izanez gero, goian, zure helbidea jartzen duen tokian klik egin eta sesioa histeko aukera emango dizu. Igoogle herramienta erabilgarria izan arren, arazo bat du, ohiko orrialdeak baino motelago kargatzen da normalean. 7


Hala ere, informazio asko dugunez leihatila berean, orrialde desberdin batean aplikazio bakoitza irekitzen baino lehenago bukatuko dugu normalean.

3.- SYMBALOO Zer da: Jarraian aztertuko dugun lan tresna honek, gehien interesatzen zaizkigun erremintak hasierako orrialde birtual batean edukitzeko aukera ematen digu. Horrela, lortu nahi dugun informazioa eskuragarriago izaten laguntzen digu. Symbaloo lan tresnarekin, gure hasierako orrialde bat sortu dezakegu eta bertan bisualki gure web gogokoenak ordenatu ditzakegu segituan berreskuratzeko aukera emanez. Horretarako, nahikoa da orrialdean bertan izena ematea eta gustuko ditugun orrialdeak gehitzen astea. Gure markagailuak “hodeian� edukitzeko beste modu bat dela esan genezake. Funtzioak: Esan daiteke, lan tresna honek Ikt-en bost funtzio nagusiak martxan jartzeko aukera ematen digula, izan ere, erreminta ulertzeko, analizatzeko, sakontzeko, eraikitzeko eta konpartitzeko aukera. (moodle) Erabilpena: Lan tresna hau nola erabiltzen den azaltzeko, irudien bidez baliatuko gara. Ahalik eta xehetasun gehienak azaltzen saiatuko gara. 1. Lehenik

eta

behin,

ezinbestekoa

da

http://www.symbaloo.com helbidea ipintzea eta ondoren goiko eskuineko aldean dagoen Irudia 5. Kontua sortzeko aukera

kontua

osatzeko

dagoen

aukera

aukeratuko dugu. 2. Jarraian, orrialde bat aterako zaigu eta bertan gure datuak jarri beharko

ditugu.

Azken

aurreneko

karratu txiki horri eman behar zaio, Irudia 6. Betebeharreko baldintzak

symbalooren

araudi

politiko

eta

8


baldintzekin ados bazaude eta kontu bat egin nahi baduzu. Azkenik, kontua sartu aukeran zapaldu. 3. Behin kontua egin ostean, norberaren elektronikoko

posta helbidea

berretsi behar du, kontua benetako

dela

zihurtatzeko.

Irudia 7. Kontua berresteko aukera ematen duen link-a

4. Honako

hau

elektronikora

da

iritsiko

posta zaigun

mezua gure helbidea berretsi behar dugunean.

Irudia 8. Kontua egin izanaren ziurtagiria

5. Dena ondo joanez gero, eta zure posta elektronikoa berretsi ondoren mezu hau azalduko zaigu, zure hasierako orrialdea egiten asteko aukera ematen dizuna. Gure nabigatzaileko hasierako

Irudia 9. Ongi etorria

orrialdea izateko aukera ematen digu. 6. Jada

erregistroarekin

bukaturik,

gure

hasierako orria moldatzen asteko garaia iritsi da. Jakin behar dugu, hasierako orri hau taula baten laukietan

sarturik

dauden

moduluetan

bezala

antolaturik dagoela. Modulu bakoitza kolore batez Irudia 10. Symbaloo-ren adibidea

dago antolaturik, eskaintzen dizuten zerbitzuekin 9


zer ikusia dutena noski. Moduu bat erabiltzeko nahikoa da bere gainean zapaltzea. 7. Zure webmix-a sortzen hasi aurretik, erregistratuak egon behar garela ez dugu ahaztu behar. Horretarako, behin kontua

sortu

ondoren,

aukera hori eskuineko goiko

Irudia 11. Erregistratuaren ikurra

aldean izango dugu. 8. Gure

hasierako

orrialdera

modulu berri bat gehitu nahi badugu lauki huts horietako batean zapaldu behar dugu.

Irudia 12. Modulu bat gehitzeko botoia

9. Ondoren

pantailaren

goiko

aldean menu txiki bat aterako zaigu. Bertan bi aukera emango dizkigu, sortua

batetik zegoen

lehenagotik modulu

bat

Irudia 13. Bloke berria sortzeko aukera

gehitzeko eta bestetik modulu berri bat eraikitzeko. 10. Ikusten

dugunez,

aukeratzeko barra bat daukagu, bertan

ipini

dezakegu

zeri

buruzko modulua nahi dugun. Bertan,

zerbaiten

izena

ipini

ezkero programa zenbait aukera Irudia 14. Sortua dagoen modulua txertatzeko aukera 10


eskainiko dizkigu eta guk horietatik gustuko duguna aukera behar dugu eta aukeratu ostean gure hasierako orrialdera gehituko zaigu. Hori izango litzateke, aurretik sortutako bloke bat nahi izanez gero. 11. Bloke berri bat sortu nahi izanez gero, aukera hori aukeratu behar dugu eta irudiko pantaila bat azalduko zaigu. Irudia 15. Bloke berria sortzeko aukera

12. Ikusten dugu bertan guk nahi dugun orrialdeko helbidea jarri behar dugula, beraz orrialde horretara joko dugu eta URL helbidea kopiatu dugu symbaloo-ko

laukizuzen

horretan.

Ondoren, orrialde hori ea existitzen den esango digu ordenagailuak eta ala bada, bere izena, kolorea, zein irudiz egongo behar

den

irudikatua...

dugu.

Aholku

aukeratu

bat

ematen

dizuegu eta da moduluak gaiarekin zerikusia duten irudiz egon dadila Irudia 16. Bloke berriak sortzeko menua

irudikatua.

Ez

baduzu

norberaren

PC-an

duen

aurkitzen, edozein

argazki hautatu dezakezu. Eskatzen duen guztia bete ondoren, nire bloke propioa jartzen duen aukera aukeratu eta gure modulua hasierako orrialdera gehituko da.

13. Modulu horiek, editatzeko, kopiatzeko eta borratzeko aukera dugu. Horretarako, moduluaren gainean eskuineko botoiarekin zapalduko dugu eta hiru aukera horiek eskaintzen dituen menu txiki bat aterako zaigu. Irudia 17. Modulua editatzeko menua

11


14. Lan tresna honek, hasierako orrialde bat baina gehiago edukitzeko aukera ematen dizu, horretarako pantailaren goiko aldean dagoen gehi ikur urdinari eman behar zaio. Horrela, hasierako orrialdeak gaien arabera antolatzeko aukera ematen dizu.

Irudia 18. Orrialde berria sortzeko gurutzea

15. Gainera,

orrialde

horien

dimentsioak

aldatu

ditzakegu,

hasierako orrialdea eraldatu jartzen duen aukeran zapalduta. Ondoren, gezi batzuk azalduko zaizkigula ohartuko gara, norberaren gustura jartzeko guztia.

Irudia 19. Dimentsioak aldatzeko geziak

16. Arestian aipatutako feedak gehitzeko aukera ematen dizu ere.

Bi modu daude hori egiteko,

batetik, lehen aipatu bezala orrialde bat gehitzeko moduan (eta ez modulu bat) edo bestetik, feed deituriko

erlaitzean

ematen

duen

aukera

aprobetxatuz. Azkenik, hasierako orrialde txukun bat egin ostean,

gomendagarria

eta erabilgarria izango

litzateke gainontzeko jendearekin elkar banatuko Irudia 20. Feed-a gehitzeko taula

bazenu, zuk egin duzun lana denak ikus dezaten eta eskuragarri

izan

dezaten

beraien

erabilera

propiorako.

17. Horretarako, eskuinean goiko aldean, laukitxo berde bat ikusi dugu, elkar banatu hitza jartzen duena. Aukera hori zapaldu eta beste menu bat irekiko zaigu. Bertan, zein orrialdetan ipini nahi dugun gure hasierako orrialdea hautatzeko aukera ematen digu. Irudia 21. Elkarbanatzeko aukera

12


Abantailak/desabantailak: Symbalooren antzeko orrialdeak badaudela esan behar dugu, Netvibes esaterako, baina hau feedak (web bateko edukia beste orrialde batera zabaltzeko modu bat dela esan daiteke, normalean albiste baten titularrak edo ohartxoak dira.) (ST estudios) gehitzeko soilik mugatzen da, nahiz eta zenbait erreminta izan. Symbaloo aldiz, feedak gehitzeko aukera eskaintzeaz gain, erremintak agregatzeko aukera ematen dizu, baita RSS ( XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkar banatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da, feed moduko bat.) (Wikipedia) ez duten orrialdeak gehitzeko. Gainera, Netvibesek ez bezala, erremintak, feedak, orrialdeak... bereizteko aukera ematen digu. (Javier Prieto Pariente: Scribd). Horrez gain, irakasleen iritzitan hezkuntzarako lan tresna egokia dela azpimarratzen dute, SymbalooEDU edizioa erabiliz: Izan ere, eskolako gauzak ordenatzeko balio dezake, bertan erabili beharreko erremintak, unitate didaktikoak, urteko programazioa... eta hori gutxi balitz, umeek elkarren artean gustuko dituzten gauzak elkar banatu ditzazkete, arestian aipatutako funtzio nagusietako bat dela kontuan harturik, bakoitzaren interesak gelari helaraziz, adibide bezala norberaren bloga jarriz (Gonzalo Reyes) . Bestetik esan beharra dago, symbalook zure intimitatea gordetzeko aukera ematen dizula, zure hasierako orrialdea itxia izanik, hau da, inoren bistakoa ez denean. (Maria Rodriguez Lopez: Como aplicar symbaloo en el aula)

13


4.- Ondorioak Ez gara konturatzen zenbat baliabide ditugun gure inguruan, zein baliabide ditugun hezkuntzara bideratuta eta gure irakaskuntzan lagungarri izango zaizkigunak. Ohituta gaude ordenagailuak, eta honek eskaintzen dituen zerbitzuak gure entretenimendurako, edo aurkezpenak egiteko soilik erabiltzea. Normalean, ez dugu probatzeko eta gauza berriak aurkitzeko iniziatibarik, eta daukaguna edo erabiltzen duguna, jendearen ahotatik entzun duguna izaten da, hauek sinpleenak izanik, gure erosotasunagatik ikertzaile lanak alde batera utzirik. Lan honekin, gure inguruan ditugun baliabideez ohartu gara. Ikertzaile lanak eginez zenbat programa, iturri‌ hezkuntzara bideratuta daudela konturatu gara, hauek guztiak aberasgarri eginez irakaskuntza prozesua. Symbaloo eta iGooglen kasuan,

ikasle zein irakasleak beren jardunak, interesak,

materialak‌ modu ordenatu batean edukitzeko aukera ematen du. Askotan, ez gara konturatzen zein garrantzi duen ordenak, honekin gure informazioa mailakatuta edukitzea eta informazio jario horren antolakuntza sustatzea ahalbidetzen digu. Honekin esan, gure gizartean dugun informazio masiboa modu kritiko eta zentzudun batean aurkitu, analizatu, azpimarratzen dugu.

mailakatu eta partekatzeko beharra eta aukerak daudela

Horregatik,

ezinbestekotzat ikusten dugu hau hezkuntzara

bideratzea eta ikasleen konpetentzia digitala bermatzea.

14


5.- Erreferentzia bibliografikoak http://www.mondragon.edu/eu/files/aldizkariakrevistas/jakingarriak/pdf/Jakingarriak65.pdf http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 http://es.wikipedia.org/wiki/Tecnolog%C3%ADas_de_la_informaci%C3%B3n_y_la_c omunicaci%C3%B3n http://es.scribd.com/doc/10972042/Tendencias-de-Web-20-aplicadas-a-la-educacion-enlinea http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1134 http://es.wikipedia.org/wiki/IGoogle http://aprenderinternet.about.com/od/ConceptosBasico/g/Que-Es-Igoogle.htm http://www.blogalaxia.com/b/web/herramientas-2-0/que-es-y-como-usar-igoogle.html http://es.slideshare.net/quintoysexto/tutorial-symbaloo-10056256 http://es.scribd.com/doc/38737920/Manual-de-Symbaloo http://issuu.com/centrederecursos/docs/tutorial_symbaloo http://gonzaloreyespesantez.blogspot.com.es/2011/06/las-ventajas-de-symbaloo-parala.html

15


Igoogle/Symbaloo